2015
|
|
2 Egia da aldi laburra dela: gehienez egun bat, edo ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan, ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio bere zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta
|
lehen
mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da, baina bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
|
|
9 Hau guztiau ez da ezer, honen gainera aitor entzuleei barrukoa adierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta
|
lehen
mugimendurik ez duela haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik.
|
|
Beraz, jakin zuenean, harekiko tratua erosoagoa izan zedin, niri ezer esan gabe, nire probintzialaren baimena lortu zuen bere etxean egon nendin zortzi egunez; eta han eta eliza batzuetan hitz egin nion askotan hemen izan zen lehenengo aldian, eta geroago aldika aldika sarri izan nintzen harekin. Nik neure bizitzaren eta otoitzean nuen jokaeraren kontua eman nionez gero, eman ere ahal nuenik eta argien, hori beti izan baitut nik, hau da, nire arimako gauzak tratatzen nituen haiekin argitasun eta egia osoaz jardutea;
|
lehen
mugimenduen berri ere haiei jakinaraztea nahi nukeen, eta duda mudako gauzak eta susmoa pizten zutenak nik neure aurkako arrazoiekin agertzen nizkien; beraz, azpildurarik gabe eta ezer gorde gabe agertu nion neure arima.
|
|
7 Askotan gertatu zait, zalantzaren bat izan eta ez sinestea esaten zidatena, eta neure begitazioa izan zela pentsatzea (hau une hura igaro ondoren, une hartan ezinezkoa baita), eta hala ere handik denbora luzera beteta ikustea; izan ere, Jaunak oroimenean gera dadila egiten du, ezin ahaztu izatea. Adimenarena dena, ordea, pentsamenduaren
|
lehen
mugimendua bezala da, igaro eta ahazten dena. Beste hau, pixka bat ahaztu eta denbora igarotzen bada ere, ez da guztiz ahazten, ez behintzat esan zelako oroipena galtzeraino, denbora luzea igarotzen denean edota laguntzazko edo doktrinazko hitzak direnean izan ezik; baina profeziazkoak direnean, nire iritziz, ez dago ahazterik, niri behintzat hala gertatu zait, oroimen on ona ez daukadan arren.
|
|
Hau ia egunerokoa da, gaixotasun handiak estutzen duenean izan ezik; Jainkoak, batzuetan, barruko pozik gabe sufritzea nahi duela baitirudi, baina egundo ere ez du okertzen beragan Jainkoaren borondatea egin dadin duen borondatea, ezta
|
lehen
mugimenduan ere.
|
|
5 Begira beza, ene alaba: hemen izan nuen bezain gaitz larririk gabe nagoenean,
|
lehen
mugimendu txiki batek gauza batean izu handia sortzen dit. Hau izan bedi berarentzat soilik, guztiz ulertzen ez didanarekin beraren aldartearen arabera jokatu behar baita.
|
|
Esandako hau bezalakoa esperientziaz ere badakit; hala ere, gehienetan berori hain lanez betea ikusten dudanez gero, une berean burura etorri zait berori esan niona, eta zenbat eta gehiago pentsatu horretaz, esan dudanez, aldea dagoela ikusten dut berorren eta nire artean. Ni zuzenduko naiz neure
|
lehen
mugimenduak ez esate horretan, asko kostatzen baitzait. Nik berori ongi ikusten badut, tentaldia bertan behera amaituko da.
|
|
Bakoitzak begira beza bere barruan apaltasunetik zer duen eta hortik aterako du aurreratua dagoen ala ez. Uste dut, deabrua ez dela ausartuko egiaz apala dena tentatzen,
|
lehen
mugimendu gisa ere, duintasun kontu honetan; izan ere, maltzurra denez gero, kolpearen beldur da. Apala dena ezin gera daiteke bertute honetan sendoago egin gabe, eta irabazi handiagoa atera gabe, deabruak hortik tentatuko balu; argi dagoelako bere bizitza aztertu lukeela, eta begiratu zer zerbitzatu duen Jaunari zor diona kontuan izanik, eta Hark egindako harrigarriak bere burua beheratzean guri apaltasun eredua aurrean jartzeko, eta begiratu bere bekatuak eta non egotea merezi zuen haiengatik.
|