2001
|
|
|
Lehena
heldu zen Lucas plazara. Lehena heltzen zen beti aspaldian.
|
|
Lehena heldu zen Lucas plazara.
|
Lehena
heltzen zen beti aspaldian. " Hilda daudelako etorriko dira lagunak berandu" pentsatzen zuen.
|
2006
|
|
–Ilundu baino
|
lehen
helduko zarete Mariñasera –agertu zigun Beirasek– Gauza handirik ez duzue topatuko, agian; badakizue Pontedourokoak egin duena. Handik mugitu badira ere, inguruetan dabiltza eta arriskutsua izan liteke bidez itzuli nahi izatea.
|
|
Oraingoan basazaldiak ikusi genituen trostan, izu, gugandik ihesi. Denbora luzea baino
|
lehen
heldu ginen basoko soilgune batera. Egurrez eraikitako basetxe bat, bizpahiru zaldi eta kea, besterik ez genuen ikusi.
|
2007
|
|
|
Lehena
heldu zara hitzartutako tabernara, eta lagunak heldu arteko minutuak luzeegiak egin zaizkizu. Deseroso sentitu zara tabernan bakarrik.
|
2008
|
|
–Ez dut presa handirik, signore. Oinez baino
|
lehen
helduko naiz, dena den. Mille grazie.
|
2011
|
|
Izugarri egun txarra izan dut. Airean joan eta zuri telegrama bidaltzekotan egon naiz, baina konturatu naiz ni neu ziur asko mezua baino
|
lehen
helduko nintzela. Gorriak ikusi ditut, Linda.
|
2013
|
|
Aita semeak baino
|
lehen
heldu zen parkera. Ordurako eguzkiak ez zuen hainbeste berotzen, eta Martin eroso sentitzen zen platano baten itzalean eserita; jende gehiago ere bazegoen, eta, parkeak haurrentzako jostailuak zituen arren, jubilatuak haurrak baino gehiago ziren bertan.
|
2015
|
|
Bilbon egin zuten hitzordua, Areatzako zubitik gertu. Terraza bat zen, eta Otazua ordua baino
|
lehen
heldu zen bertara. Kafe hutsa eskatu zuen berarentzat eta zain gelditu zen.
|
|
–Aurrea hartu diegu, erran zuen Azeriak?. Lepora ilundu baino
|
lehen
helduz gero, beste aldeko ibarra ikusiko dugu. Handik bidea taxutu eta gau osoan bidaiatuko dugu.
|
|
–Aizak, Fitipaldi?, gortu zen Txepi zigarroa isiotuaz,, eskerrak eman hizkidake restaurantera itxi baino
|
lehen
heltzeagatik?. Amorruz begiratzen zion gizajo hari begiratua tinkatu eta, espero zuen erantzuna jasotzeko, desgogoz bota zion:
|
2016
|
|
IREKI baino
|
lehen
heldu nintzen posta bulegora, goizeko ordu horietan ohi baino denbora gutxiago behar izaten delako edonora heltzeko; han lanean erdi lokartuta zegoen emakume harrituari kanporako hamabost seilu erosi, txoko batean zegoen mahaian makurtuz etxetik ekarritako hamabost jada idatzietan itsatsi, eta postontzian sartu nituen. Kalera irten nintzen, egin berri nuenetik onurarik jasoko nuen ez oso ziur, baina egin izanagatik pozik, ase, ia irribarretsu.
|
2017
|
|
Gure itzalak belar gainean zeuden. Gu baino
|
lehen
heldu ziren zuhaitzetara. Nirea heldu zen aurrena.
|
|
Nahikoa izan zitzaion. Gainera, telefonoari oso bateria gutxi geratzen zitzaion eta guztiz agortu baino
|
lehen
heldu nahi zuen Ertzaintzaren Zabalburuko komisaldegira.
|
|
Bost minutu igaro baino
|
lehen
heldu zen amamaren trena; irteten ikusi zuen, galduta bezala, gero eskaileretarantz abiatu zen, segundo batzuen buruan azkena geratu zen, eta eskailerak bere erritmoan igo ondoren bilobarengana hurbildu zen.
|
|
Eta defentsak, azkenik, absoluzioa. Edonola ere, epaiketa hasi baino
|
lehen
heldu ziren adostasunera defentsa eta akusazioa. 10.000 euroko indemnizazioa jaso zuen adingabeko bakoitzak, sei urtez biktimengana hurbiltzeko debekua ezarri zion epaileak, eta baita urtebete eta lau hilabeteko kartzela zigorra ere.
|
2019
|
|
Gutxi barru agertu zitzaion errepidea. Uste baino
|
lehen
heldu zen haraino. Horretaz jabetzeak adoretu egin zuen, are gehiago txaluparia eztulka entzutean.
|
2022
|
|
–Bere menpekoen erantzunaren zain egon gabe, ozen hasi da kontatzen oina komentuan jarri duenetik buruan gorpuzten joan zaion hipotesia– Epaitegiko norbaitek komentuan egin nahi genituen galdeketa eta atxiloketen berri eman dio gotzaindegiari. Zoritxarrez, epailearen agindua komisariara iritsi baino
|
lehen
heldu da hona albistea. Sor Teresari beldurra sartu zaio, ama nagusiak ez ote zuen behar baino gehiago hitz egingo, eta akabatu egin du gure galdeketa eragozteko.
|
2023
|
|
SIRENA hotsak gero eta hurbilago hautematen dira. Kazetarien erdira tarrapataka agertu diren politikariek ahoa ireki baino
|
lehen
heldu dira furgonetak. Bat, bi, hiru, lau, bost, sei... eta politikariak tonto aurpegiarekin gelditu dira, inguruan zituzten kamera guztiak barreiatu zaizkielako polizien sarraldia grabatzeko.
|