Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Badago zientzia bat legegileentzat, magistratuentzat beste bat dagoen modu berean; eta lehenak ez du bigarrenaren antzik ere. Legegilearen zientziak gai bakoitzean kausitu behar ditu guztion onurarako oinarririk alderakoenak; magistratuaren zientziak, aldiz, oinarri horiek eraginean behar ditu jarri, hedatu eta zabaldu, kasu bakoitzarekin aplikazio zuhurra eta arrazoitua eginez; legearen izpiritua aztertu, haren letra idortu eta ahitu denean eta oro har, aldizka manupeko eta aldizka matxino izateko eta menpekotasun gogoaz desobeditzeko arriskutik alde egin.
2001
‎UEUren urtea ere izan da eta ez soilik Nafarroako kultur politika genozidaren beste biktima bat izan delako, baizik eta Eibarko Markeskoa jauregian zabaldu duen Ikastetxe Nagusiak lehen ez zuen sendotasuna eman diolako. Ez da soilik izan azpiegitura kontua, ikuspegieta egitura aldaketak ere ekarri ditu.
‎Judizioak nolakotasuna izan behar du, hau da, baieztatzailea, ukatzailea edo mugagabea izan behar du. Bi lehenek ez dute inolako zailtasunik," hau zuhaitza da" edo" hau ez da zuhaitza" esan dezaket, baina hirugarrena argitu egin behar da. " Hau ez zuhaitza da" erako judizioa litzateke.
2002
‎Ume Alaia Adopzioan Laguntzeko Elkarteko idazkari Henrike Eguzkitzaren esanetan, «adopzioa ez da solidaritate ekintza bat, bizitza apustu bat da eta, nolabait, ekintza egoista ere bada, guk hainbeste nahi dugun umea lortzen dugulako». Egoismoa aipatzen du Eguzkitzak, baina ez da ahaztu behar, noski, haurrak berak lehen ez zituen baldintza egokiak eta benetako familia bat lortzen duela.
2005
‎Interes elektoralen garrantzia oso nabaria izan zen, eta gatazkaren konponbidean oztopo izugarria; bai une hartan, baita gaur egun ere.Aldaketa sakonik ez zen izan alderdi bakoitzaren ordezkaritzari dagokionez, bainatendentzia batzuk markatu ziren Alardearen eragina zela eta: PNV EA koalizioakautonomia erkidegoko herri gehienetan zinegotziak galdu zituen; Irunen, aldiz, igoegin zuen eta Hondarribian lehen ez zuen gehiego absolutua lortu zuen; era berean, Euskal Herritarrok koalizioak, lehen Herri Batasunak zituen emaitzak hobetuzituen leku guztietan, Bidasoan izan ezik, bertan koalizioaren eraketak ez zuenaurreikusitako onura elektoralik eman; Ezker Batuari dagokionez, Irunen zituenhiru zinegotziak galdu egin zituen.
‎Ixo. Zerbait aldatu da buru honetan, seguru nago lehen ez nituela holako pentsamenduak. Agian ez zaio komeni luzaroan hemen geratzea, ni jagotearren geratu da, eta Argentinara itzultzeko tenorea izan daiteke, gurasoen mina izango du.
‎–Badirudi, osatzeaz gain, on egin dizula ospitaleak. Lehen ez zenukeen horrelako hitzik esango, txerri alaena –nerabezaroak freskotasun berezia ematen die bere hitzei, haur izateari uko egiten ez dion emakume pikaroaren marka.
‎Hala iruditzen zait behintzat. Lehen ez nuen gehiegi maite haren lana. Paisaiaren egokierarekin aski zuela iruditzen zitzaidan.
2006
‎Tibidabo eta Tívoli jolas parkeen, beren aldetik, onargarri baizik ez dute eraman: lehenak ez du banka zerbitzurik (ez kutxazain automatikoak, ezta dibisa trukea ere) eta bigarrenak konsigna zerbitzurik ez daukalako.
‎Gustatzen zaio iraganaz hitz egitea, bere familiaren kontuez, bisitan joaten natzaionean. Lehen ez zuen tutik esaten gauza horiei buruz, baina orain ez du ezta galderen akuiluaren beharrik ere.
2007
‎E ELT deituriko teleskopioak 42 metroko diametroa izango omen du eta 2010ean instalatuta egon behar luke. Lasterketa honek agerian uzten du etorkizunean espazioko kontuek izango duten garrantzia, lehen ez bazuten.
2008
‎Nire alabak zerk gaixotu zituen jakin nahi dut. Lehen ez genituen arazoak dauzkagu orain, gorputz osoa minduta dugu. Hemen bada zerbait, eta azalpenak nahi ditut.
‎Bota eta berria erosiko dutâ?. Ez, jendeak lehen ez zuen pentsaerahori. Dena aprobetxatzen zen.
‎Baina kopuruari dagokionez anitz diren gauzek materia dute (askoren nozioa bat eta bera baita, adibidez," gizaki", baina Sokrates bakarra da). Alabaina, esentzia lehenak ez du materiarik, egintza burutua baita. Beraz, mugiarazten duen lehena, geldia izanik, bat da, nozioari zein kopuruari dagokienez.
2009
‎Beste batzuen artean, ez bakarra. Baina uste dut momentu honetan badugula lehen ez genuen independentzia politikoa. Agian estuegi eta denbora askoan heltzen gintuen soka bat moztu dugu, eta orain etorkizuna beste modu batean ikusten laguntzen digu horrek, ikuspegi hobeagoarekin.
‎...hau ere ikusten ari ote da?, baina orduan, hau lotsa eta hau lotsa, ai ene eta ai ene?!?, nahaste borraste batean sartu zen, bai baitzirudien ezen galdera zorrotz haiek hortz are zorrotzagoak zituztela, orekaren oinarriak jaten zituztenak, harik eta barrutik ezin kontrolatu zituèn mugimendu eta sentimenduak kanpora egiten hasi zitzaizkion arte; hura Adarekin zituèn erreakzioetan suma zitekeen?? Lehen ez zenuen horrelako jeniorik, Bibi!, esaten zion ahizpa gazteak?, baita pianoa jotzen zuenean ere, musikaren baitan kontzentratu ezinak hanka sartzera eramaten baitzuen maiz?. Zer gertatzen zaizu gaur??
‎ABEL. Erretiratzeak ez dik onik egin. Lehen ez huen galderarik egiten eta horregatik joan zitzaian hain ondo.
‎Argi dago orduko gauza batzuk galdu ditugula; tolesgabetasuna, sen hutsez jotze hori, jotzeko ia entseatzerik behar ez izate hori, ez daukagu lehen geneukan ilea eta ez dugu burua berdin mugitzen... Baina, egun, oso zuzeneko onak egiten ditugu eta beste bertute batzuk ditugu, lehen ez genituenak.
‎Keinu bat, kasik, auto bakoitzeko. Lehen ez zenuen inor ezagutzen, milaka auto pasatzen zirelako, baina orain inguruko herrietakoak dira pasatzen diren guztiak, eta denak ezagunak direnez, denek agurtzen gaituzte pasatzean.
‎–Orain egiten dela eta lehen ez zela egiten dioen sentimendu hori faltsua eta injustua da?, egin du indar Javier Balza azken sailburu jeltzaleak. . Hori esatean, lehen ez zutela ETAren aurka egiten esaten ari zaie zortzi mila ertzainei modu arduragabean, eta, ertzainak ez dira 30 urtean gora begira egon, lanean gogor baizik?.
‎Horretan hobetu dugu, bideak imajinatzeko gaitasunean. Lehen ez genuen gaitasun hori. Aurrez beste eskalatzaile batzuk irekitako bide zailak eskalatu eta errepikatzeko gai ginen, Kapitain hormako El ni, o, adibidez.
‎...i ote da?, baina orduan, hau lotsa eta hau lotsa, ai ene eta ai ene...! –, nahaste borraste batean sartu zen, bai baitzirudien ezen galdera zorrotz haiek hortz are zorrotzagoak zituztela, orekaren oinarriak jaten zituztenak, harik eta barrutik ezin kontrolatu zituèn mugimendu eta sentimenduak kanpora egiten hasi zitzaizkion arte; hura Adarekin zituèn erreakzioetan suma zitekeen –" Lehen ez zenuen horrelako jeniorik, Bibi!" esaten zion ahizpa gazteak–, baita pianoa jotzen zuenean ere, musikaren baitan kontzentratu ezinak hanka sartzera eramaten baitzuen maiz –" Zer gertatzen zaizu gaur?" galdetzen zion izeba Ernestinak–, ohi ez bezala; eta, aurrekoan Jainkoaren borondatea apetatsu bezain ulertezina gertatu zitzaiolako edo, Ama Birjinari zuzendu zitza... bedeinkatua zara zu andre guztien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus... eta Maria Bibiana halaxe gelditzen zen, isilik, eskuak bildurik eta begi arrenkariak goraturik:
‎Hala, gazteenek aisia eremuetan egiten duten egonaldia gero eta gehiago luzatzen ari denez, musika produktu berri horiek lehen ez zuten zentralitatea hartzen dute itxuraz aseptikoa eta kaltegabea den baina errealitatean sozializatze espazio poliedrokoak eskain ditzakeen eta eskaintzen dituen espazio batean, kanta bera telebistan, CD batean, DVD batean, aldizkari batean eta makrokontzertuetan agertzea, adibidez.
2010
‎Ba nik etxekoei ere ez diet ematen, eta zuk lehen ere ez, hara bestea. Egia da lehen ez nuela protokolozko bi musu horiek emateko hainbesteko ohiturarik, euskaldunon izaeraren ezaugarria omen da, baina, tarteka, ene, euskaldun petoenok ere ematen diegu, bai, lana masail eta ezpainei.
‎Ohiko leloa darabilte: " Lehen ez zenuten hori. Ea, hartu.
‎Kontrola lezake, neurri handian eta badugu lehen ez genuen abantaila hauxe: jendeak gutaz zer dakien jakin dezakegu.
‎Zergatik galdetzen dizute beti tabakoari buruz. Nire ustez orain da, modan jarri delako ezin dela erre. Lehen ez zuten ezer esaten, txikitatik erretzen dudala nik. Ezin dela erre esaten duten lege hauek sortu direnetik izan da eta erretzeagatik hiltzen dela jende guztia esaten hasi direnetik.
‎–San Fermin ikastolan gela gabezi handia zuten, eta guraso batzuk irtenbideak bilatzen hasi ziren. Diputaziora eta Iruñeko Udalera jo zuten, konponbide eske, baina lehenak ez zuen deus egin, bere erantzukizuna ez zela argudiatuz. Beraz, guraso haiek eskolak ematen hasi ziren kalean, protesta gisa; taldea gero eta gehiago handituz joan zen?
‎Juanen aburuz, asko aldatu da ohitura. Alde batetik, lehen ez zuten paperik, kopla guztiak buruz baitzekiten. Beste aldetik," taldean solista bat zen eta besteok koroa ginen".
2011
‎Gainera, Hauteskunde Legea berriki aldatu da, eta horrek aukera ematen du hasieran onartutako hautagaitzak gerora legez kanpo uzteko. Beraz, zuzenbide estatuak badu lehen ez zuen prebentziorako beste neurri bat.Bilduk instituzioetan egoteko aukera badu aldatu egingo da instituzioen egituraketa, ezker abertzaleak ezin izan baitu azken urteetan egon.Bai. Mundu horrek badu babesa, eta koalizioari aurkezten uzten bazaio, argi dago leku handia izango duela.
‎Etxearen aurrean aulki bat atera eta bertan esertzen zen; batzuetan, maindirea hanken gainean jarri eta, norbaitek etxean sartzeko esan arte, bertan egoten zen infinituari begira, isilean. Lehen ez zuen musikarik entzuten irratikoa ez bazen, eta geroztik, musika klasikoa eta new age entzuten hasi zen. Encinas izeneko gitarra jole baten diskoak zituen bereziki gustuko.
‎LEO. Lehen ez zuten ezer, baina orain eztabaida ikusi eta gero, uste dute motiboren bat izan nezakeela hilketarako, beraz... badute zerbait! Seguru Kubako Polizia hasi dela berriro gau hartako lekukoei galdezka.
‎MALEN. Lehen ez zenituen begi zulo horiek.
‎Aldaketak dakarren egoera berriari egiten diogu erreferentzia, lehen ez genituen baldintza batzuk sortu baitira gizabanakoen beharrei erantzuteko helburupean. Gizabanakoaren ahalmenak garatzean datza, beraz, berrikuntza, zeren jarraituriko ikasketa prozesuak arazo eta beharren aurrean erantzuteko «moduak» irekitzea lortzen baita.
‎Gainera, hasi ginenean Iturripen entrenatzen genuen eta han ez zegoen koltxonetarik... Egia esan, orain beldur gehiago dut; lehen ez genuen beldurrik izaten.Kirol honetan oso garrantzitsua da beldurrik ez izatea. Korrika zoazenean eta koltxonetara iristen zarenean beldurturik baldin bazoaz, geratu egiten zara eta ez duzu daukazun guztia ematen.
‎Asko interesatzen zaizkit, gaur egun, pentsalarien elaborazio filosofikoak bizitzari buruz, intenporalak deitzen diren horiek. Behar baldin bada, badut, baita ere, kontenplatibo izateko joera bat, ekintza gizona izatekoa baino gehiago, eta, orduan, filosofia dexente irakurtzen ari naiz, azken bolada honetan eta horrek ematen dit aukera bat bizitzarekiko harremanak, intelektualki, elaboratzeko, lehen ez nuena. Horrekin ez naiz sosegatu egiten, baina bai zentratu.
‎Audientzia esaten zioten horri, eta berea ikaragarria zen. Lehen ez zuen inork irakurtzen, orain askok irakurtzen zuten bere larrua.
2012
‎Ultraaktibitatea Lan itunaren indarraldia amaitzen bada eta enpresak eta langileek akordiorik lortzen ez badute, amaitutako hitzarmenak gehienez bi urtean jarraituko du indarrean. Lehen ez zuen mugarik. Bi urteko epea amaituta, hitzarmena hutsetik negoziatzen hasi dute, soldata izan ezik.
‎Larba txikiak besterik ez direnean, bikotea belakiaren barnera sartzen da, eta han jarraitzen du bere bizitza egiten, belakiaren taupadek ekarrarazten dituzten elikagaiak jaten, eta haien kontura hazten. Laster baino lehen ez dute kristalezko anforatik kanpora irteterik eta han geratu behar izaten dute bizitza osoan. Han bizi, ugaldu eta hilko dira.
‎Balentria honen ondoren, astiro astiro batetik bestera ibili nintzen ohean, galdutako arnasa eta adorea berreskuratzeko. Piztia haiek ardi txakur handi baten tamainakoak ziren, baina askoz ere bizkor eta basatiagoak; beraz, lotara baino lehen ez banu gerrikoa kendu izan, zati zati egin eta irentsi egingo ninduketen. Akabatutako arratoiaren isatsa neurtu nuen, eta bi metrorako hogei zentimetro falta zitzaizkion; edonola ere, nazka handiegia ematen zidanez haren gorpua arrastaka ohetik eramateak, hantxe zegoen artean odolusten; bizirik zegoela ohartu nintzen, eta lepoan zehar ebaki sakon bat eginez zeharo akabatu nuen.
‎Kontratu idatzia egiteak onurak ekarri ditu, ezta? Bai, aipatutakoez gain, kontratatzaile eta langilearen artean bat badago, langileak agiri idatzia dauka, lehen ez zuena. Eta horrekin lotuta, kontratatzaileak langilea bota nahi badu, derrigortuta dago idatziz jakinarazten eta lan egindako urte bakoitzeko hamabi eguneko kalte ordaina ematen (lehen zazpi egunekoa zen ordaina).
‎Izatezko bikoteen eta senar emazteen arteko tratu desberdintasunik handiena dagoen eremuetako bat da. Lankidea hilez gero, lehenek ez dute oinordekotzeko eskubiderik, ondasun guztiak jasotzen dituzten bigarrenek ez bezala. Legeak eskubide automatikorik ematen ez duenez, testamentua egitea ezinbestekoa da.
‎Berdin gertatu zen 1953 urtean Vivaldiren piezarekin. Egun pieza oso ezagunak dira, baina lehen ez zituen inork ere ezagutzen", gogoratu digu Lupek.
2013
‎Handiak erraldoitzean, txikia ezdeus bihur lezake, baina kozkor izateko bideak ere eman diezazkioke. Baliteke hizkuntza minorizatu batzuei lehen ez zituzten aukera batzuk irekitzea, zulo berriak irekitzen dituen aldi berean. la aktibibate ororen bigarren leihoa, beste askoren lehena, guztientzako pantaila eta etengabe ahalbide berrien da.
Lehenik ez zuen deusik ikusi, baina gero, teilatua ongi soitu eta, ohartu zuen itzal bat bazela teilatuaren gainean eta etortzen zela kebide gibeletik. Hor zegoen Ivan, kukutua, ukurtua.
2014
‎– Lehen ez zenuen ikara hori izaten, bizitzak ez zizulako inporta. Orain bizi egin nahi duzu, eta ez duzu bizitza eskuetatik erauz diezazuten nahi.
‎Esate baterako, soziatiboan goi nafarreraz bi forma aurki litezke; rekin eta reki; azkena berezikihegoaldeko goi nafarreraz lekukotzen da Nafarroan, baina hortik kanpo beste hizkerabatzuetan ere bada; Etxeparek adibideren batzuk baditu, esaterako. Aipatu testuotan, lehenak ez du inoiz reki aldaera erabiltzen; besteak, aldiz, sistematikoki. Horrekgarbi utz dezake bigarrena hegoaldeko goi nafarrerazkoa dela, baina lehenengoanongoa den ezin zehaztu; iparraldeko goi nafarrerazkoa izan liteke.
‎Bai, baina lehen ez nuen galtzeko ezer.
2015
‎Yecorak azaldu du eskolako testuingurua aldatu dela, eta horrek eragin dio ikastetxe barruko ikasleen eta irakasleen arteko harremanari; bai eta gurasoen eta irakasleen artekoari ere. " Ikasleek orain lehen ez zituzten baliabideak dituzte; gurasoen irakasleenganako jarrera ere aldatu egin da; ezin ditugu bazter utzi, halaber, irakasleen lan baldintzak; geletako ratioek gora egin dute, adibidez". Egoera horrek guztiak eskola barruko giroan eragiten duela argi utzi du sindikatuko arduradunak.
‎Del Amok bere tesian bildutako datuen arabera, azken bost urteotan aldatzen ari da joera. Zenbait gaztetxe eta aretotan, lehen ez zuen presentzia hasi da izaten musika elektronikoa. Adibideak ez dira falta.
‎Nire ahotik ateratzen diren hitzen menpe dagoela mundua.Inplikazioaren zama aipatu duzu, eta jakin nahi nuke zer zama eragin duen zure idazkeran erresistentziaren sinbolo zinela jakiteak.Gauzak sinpleak ziren. 1989a baino lehen ez nuen sinbolo nintzen sentsaziorik. Iruditzen zitzaidana idatzi eta idatzitako hura argitaratzeko ardura zuen idazle bat nintzen.
‎Irabazitakoan ez dira gauza guztiak ondo egiten, eta galdutakoan ez da dena gaizki egiten. Beste bideoa aurkariarena izan da, Elxena.Azkeneko lau partidetan puntuez gain beste zerbait ere galdu du taldeak? Lehen ez genuen dena ondo egiten, eta orain ez dugu dena gaizki egin. Ez naiz batere katastrofista.
‎Gazteak biltzen dira, eta maite dute kantuz aritzea, baina lehenago askoz ere gehiago. Lehen ez genituen orain diren kirol guztiak eta ezta beste ez dakit zenbat gauza egiteko moduak ere. Lehen genuen dantza, kantua, batzuek musika, gutxik hala ere, eta hori zen genuena bakarrik, eta asko zaintzen zen.M. L. Lehen, gogoratzen naiz, gurasoak lagunekin elkartzen zirenean, afalostean kantatu egiten zuten.
‎Gainera, gaur egungo iraultza teknologikoa, oso garrantzitsua? iruditzen zaio, hedabideak, demokratizatzeko eta hedabide alternatiboei lehen ez zuten indarra emateko?. Bere ustez,, gaur egun hedabide alternatiboak telebista bera baino garrantzitsuagoak dira.
‎Nire ustez, berriz, desberdindu egin lirateke estatudun eta estatubako nazionalismoak. Lehenean ez dut behar beharrezko ikusten banaketa, abertzaletasuna osagarri bat izaten baita herritartasunaren hoztasuna girotzeko. Baina bigarrenean, aldiz, bai; subiranotasun politikoa eskuratu nahi bada, abertzaletasunak eskaintzen duen adorea ezin baita osagarri huts izan, eta lehentasuna hartu behar du, aitzitik.
‎Lokarri etniko kulturalak gutxitan doaz lokarri politikoetatik bereizirik, eta politikoak gutxiagotan doaz oraindik lehenak gabe. Lehenen aldekoek ez lituzkete lokarri politikoak baztertu behar; eta besteen aldekoek ez lituzkete lehenak erdeinatu behar.
‎Txakolina gero. Lehen ez zuen txakolinik inork erosten, baina orain, ondo saltzen da; oso erraz edaten baita”.Hirurogeita bost urte beteta, joan zen urtarrilean jubilatu egin zen, “mendian ibiltzeko nahiz baratzeko lanetarako denbora gehiago dut orain”. Ardo banaketarena esperientzia ona izan dela adierazi du, “hortik bizitu gara.
‎Ibilbide hori egina dago. Lehen ez genuen ezer, eta beharren arabera haziz joan gara.Hutsune handi bat betetzera zatoztela ondoriozta genezake, orduan. M.R. Zegoen hutsunea ikaragarria da.
‎BITOR: Lehen ez genuen Guggenheimik. Zapatuetan ere lanera.
2016
‎Autonomoentzat kreditu onargarria dago. Bankuek diote baietz; guk gutxiago nabaritu dugu, baina lehen baino hobeto gaude. Dioten baino gutxiago eskaintzen dute bankuek, baina lehen ez zituzten ildo batzuk ireki dituzte. Hemen ere Elkargik, Oinarrirekin bateratu ondoren, enpresa txikietan eta autonomoetan jarri du lehentasuna, orain arte Elkargirentzat adierazgarriak ez ziren arren.
‎–poz urragarria zerion mutilaren ahotsari?. Barkatu, uste dut lehen ez zaitudala une egokian...
‎txertatzen da, gene horrek bere lana egin dezan. Organismo horrek lehen ez zuen ezaugarri
‎gida lanetan, gidari... Lehen ez zuten horrelakorik egiteko aukerarik. Lehen aipatu bezala, ikasteko gogo handia dute.
2017
‎Departamendutik zetozen eskumenak Erregiora pasako dira, egiturak aldatuko dira, baina hautetsiak berberak dira, gu eta gizarte zibila ere bai. Hautetsiek aldiz, lurraldean lehen ez zuten boterea izanen dute. Filosofia aldatu daiteke, hori arriskutsua da.
Lehen ez zituen hainbeste dei izaten, eta telefono deiak oso gutxitan izaten ziren lehentasuna beretzat. Hori dena, hilabete batzuk lehenago aldatu zen.
‎Eskerrak teknologiei ere. Lehen ez nuen ez skype ez whatsapp konturik, baina orain haien bidez mantentzen dut harremana etxekoekin. Asko laguntzen dute atzerriko bizimodua errazago eramaten.
‎Hidronimo honi buruz Emilio Nietok (1997) proposatzen duen (h) aran osagaiarekin baino, egokiago iruditzen zait niri ihara rekin lotzea, lehenak ez duelako kontsonante sudurkaria gordetzen, eta, orduan, toponimoak eihera edo errota lekua adieraziko luke eta ez, ur korrontea?, egia bada ere errotak erretena(, acequia?) behar duela gurpila mugituko duen ura ziurtatzeko.
‎Teknologia horren bidez, organismo baten gene jakin bat isolatu, eta beste organismo batean txertatzen da, gene horrek bere lana egin dezan. Organismo horrek lehen ez zuen ezaugarri bat izango du, eta lehen ekoizten ez zituen substantziak sintetizatuko ditu. Organismo horiei genetikoki eraldaturiko organismoak edo transgenikoak esaten zaie.
‎Aitor Zubizarreta EH Bilduko bozeramaileak, aldiz, hauxe esan zuen: " Transbordoa egitera derrigortuta daude hainbat herritar, lehen ez genuena. Lehen, hobetzeko gauzak zeuden, baina hitz egin dezagun.
lehenik ez duen
2018
‎Kasualitatez, Chantal Akerman[] zinemagileari atzera begirakoa eskaini zioten. Esan nion lehen ez zituela inork haren filmak ikusi nahi, eta egoera nabarmen aldatu zela. Orduan kritikariak erantzun zidan:
‎Zatiketa bat nahi zuela hark, alegia».Asteazkenean, Euskal Herriko eta Kataluniako auziak hizpide hartuz, Arkaitz Rodriguezek zioen arazoa ez dela Murillo edo Llarena; «arazoa estatuaren estrategia osoa da, proiektu politiko baten zerbitzura dagoena». Faktore humanoa hor badago ere, arazoa lehen ez zuten Rubalcaba; estatua eta haren estrategia zuten problema. Prozesua izan aldebikoa ala aldebakarrekoa, parean zein den garbi izatea ona da beti.
‎Azken ehun urte pasatxoan egin diren lege erreformen ondorioz, gaur egun emakumeak ia ia gizonen berdinak dira esparru juridikoan, eta estalduraren doktrinaren arazo gehien gehienak ere desagertuak dira, baina gizonek, oraindik ere, botere handia dute sexu gisa, eta lehen ez zituzten zenbait abantaila ere lortu dituzte; esaterako, aita moduan. Hain zuzen, azken hamar bat urteetako erreforma, genero aldetik neutralek?
Lehen ez nuen beldurrik.
2019
‎Aurrerago etorriko diren bere jakintza maila erakusteko etengabeko saiakera horietan, ikasiko dugu elikagaiei dagokienez, esaterako, asko hitz egiten duen arren haien prestaketaren inguruan, oso gutxitan sukaldatzen duela (35). Hasierako orrietan ere aipatzen zaigu Flora desleial izan baino lehen ez zuela zelorik, eta berak ere adarrak etengabe jartzen zizkionez, Florak jarriko balizkio ez litzaiokeela asko pentsatzen duela (22). Baina ondoren, benetan desleial izan zaiola jakitean, hiltzeko erabakia hartzen du.
‎Berdin etorkinen gaian, edo abiadura handiko trenaren inguruan erabakitzeko orduan. Baina, orain, lehen ez genituen datuak ditugu, Googlen eta Facebooken gutaz dituenak, esaterako, eta ordenagailuak ditugu datu horiekin eragiketa matematikoak egiteko, lehen imajinatu ere egiten ez zen indarrarekin. Baina, adi, algoritmo bat erabiltzeak ez du ziurtatzen ebazpenik onena aurkituko duzuna.
‎Sarita etenaldi bat profitatzen ari da minutu batzuk lehenago infernuko klabija mataza hartan hautsi zaion azkazal bat arta ezin handiagoaz konpontzeko, haustura berdindu du dagoeneko, orain karraskaz leuntzen du, zolitasunez, jardunean guztiz sartua da, segurua da ez diola Raimundo Silvari honek nahiko lukeen bezala erantzungo, galdera egiteko ideia eduki baitu pasabidetik barna zetorrela, Costarekin eduki duen duelu dialektikoak lagundurik apika, horiexek dira ariketa gimnastiko intelektualaren abantailak, baina orain ikusiko da zer edo zertarako balioko duen, honako hau da galdera, Ba al dakizu Maria Sara doktorea deiak jasotzeko moduan ote dagoen, lan kontu bat aipatu behar diot, hau ere bukatu gabeko esaldia da, begirada irrikatsua da, unea ezin zitekeen txarragoa izan, izan ere, azkazal luze eta obalatu bat hautsi berri duenaren narritadura saihetsezina ulertzekoa baita, eta gainera telefono zerrendan bilatu du zenbakia, baldin eta telefonista zerrenda emateko gertu badago, Zorte txarra, pentsatu du Raimundo Silvak, niri gertatu behar zitzaidan, azkazala, karraska, Hara, Silva jauna, ez dakizu azkazal hauek zenbat lan ematen didaten, ea noiz kentzen didaten traste zahar hau eta noiz paratzen didaten zentral modernoa, botoiak dituzten horietakoa, elektronikoa, deiak jasotzeko moduan ote dagoen, hori ez dakit, baina zenbakia emango dizut, idatz ezazu. Buruz zekien, zenbat eta zenbaki gehiago buruz gogoratu, orduan eta harroago egoten zen, oroimena erakusteaz harro, oso oroimen ona du, Sara honek, eta beharrik, zenbakia bi aldiz errepikatu behar izan zuelako, hain nahasirik baitzebilen Raimundo Silva, lehen ez zuen non idatzi aurkitu, gero zifrak hartzean okertu zen, seia paratuz hirua zen tokian, garunak egiten ari zitzaion zalantza bat aztertzen ziharduen bitartean, geroxeago adierazi zuen zalantza hori, gauzari garrantzirik ematen ez dionaren tonuan, Baina hemendik ez badiozue hots egin deirik jaso ezin duelako izango da, noski, Nik ez diot hots egin, baina agian zuzendaritzatik bai, telefono zuz... Saritak bukatutzat eman du azkazalaren konponketa, emaitza kritikoki behatzen du, kaltearen larritasuna kontuan hartuta, ahal duena egin du, are, pozik samar gelditu da, beharbada horregatik galdetu du, Nahi baduzu, hemendik hots egingo diot, orain, eta Raimundo Silva zer esan ez zekiela gelditu zen, burua indarrez mugitu zuen ezetz esateko, keinuz, eta une horretan, Jainkoaren probidentzia, zentralak dei bat jaso delako seinalea egin zuen, bi seinale ia batera, mundua bere ohiko orbitan sartu zen, hala irudituko zitzaion, bederen, Raimundo Silvak sakelan Maria Sararen telefonoa zeramala ez zekien edonori, eta horixe da, hain zuzen, unibertsoan eragin den aldaketa izugarria.
‎Ehun zuntzei, aparatu elektronikoetako plastikozko deribatuei, kosmetikako eta higieneko produktu kimikoei eta abarri erantsitako osagaiak. Legezkoak dira gure bizitzan sartu diren substantzia berriak, eta batzuetan erreakzio alergikoen atzean ezkutatzen dira, lehen ez baikenuen haien eraginpean. Aldatu airez.
‎Horixe du txarra Hartutako Kalte Zerebralak (zer den ez dakitenentzat, ba hori..., irakurtzen jakitea besterik ez da behar: zerebroan, burmuinetan, kaltea duzu, lehen ez zenuena baina orain bai, hartu egin duzulako; nire kasuan, ostia latza buruan guardabarro haren kontra, zeren mozkor burugabearen autoak aldaken parean jo ninduen, eskuineko ipurgainean hain justu, eta hori ez da desastre handia; ipurdia berehala jartzen da ondo. Buruko kolpea, ordea, besterik da.
‎Esango nuke hasieratik ikusi duela guztia, entzun behintzat, nola askatu dugun atea, nola eraman dugun... Lehen ez du astirik izan, beharbada, atarira jaisteko eta zain egon da ordutik.
2020
‎Baina joan den legealdiko hirigintzako proiektu izar eta arantzatsuenetakoa Pio XII Etorbideko korridore jasangarria izan zen. Funtsean, hemen ere aparkalekuak eta errai bat kendu zitzaizkion autoari eta bizikletari errai bat eman, lehen ez zuena, garraio publikoari ibiltzeko erraztasunak emanez. Orain Mayak autoentzat txandakako 51 aparkaleku egin ditu berriz ere.
‎Kaka! Lehen ez dut guztiz zakar jokatu nahi izan euliaren kontuagatik, eta hau ere nahi gabe izan da. Asko izutu nau zarata horrek eta nire eskua berearen gainera joan zait zuzenean.
‎idazketa erdizka, irakurketa erdizka, ulermen eta arreta arazoak… Irailean hasi zen terapia jasotzen eta lehenengo ebaluazio aldiko notak nabarmen hobetu zituen eta bera askoz gustorago dago. Lehen ez zuen interesik eskolako lanak egiteko eta orain gustura jarduten du. Hiru hilabetean bere egoera aldatu egin da.
‎–Aitona Ton aulkian dago eserita, zirkinik egin gabe. Lehen ez zuen txintik ateratzen eta orain mugitu ere ez da egiten.
Lehen ez zenuen inor barkatzen, errukirik gabe epaitzen zenuen.
2021
‎" Badirudi dena ondo doala, baina datu beldurgarriak daude, eta bata bestearen atzetik sortzen ari diren krisiek egoera are gehiago okertzen dute. Osasun krisiarekin, esaterako, egoera zaurgarrian zeuden familia askok lehen ez zituzten arazoak dituzte orain".
‎4.2.3a Egin aditza dute oinarrian bi atzizki hauek. Lehenak ez du formalki inolako atzizkirik egilea adierazteko; bigarrenak, ordea, garbi asko ageri du le aditzoinari erantsia; horregatik ez da hain harrigarria gerragin/ gerra egile, bertsogile/ bertso egile, ongigile/ ongi egile bikoteak aurkitzea. Euskal Herri osoan erabiltzen diren hainbat izenetan ageri da gin (egurgin, hargin, legegin, upagin...).
‎Ez dira asko molde honetakoak. Ohikoagoak dira du/ dio jokoa duten predikatuak; lehenak ez du kontrolik ezartzen, baina bigarrenak datiboaren kontrola ezartzen du.
‎«Lehenago nekatzen naiz». Memorian ere lehen ez zituen hutsuneak ditu. Hala ere, oro har «ongi» sentitzen dela dio, baina hunkituta mintzo da gaitzarengatik bidean geratu direnez:
‎Ordutegiak, ohiturak, errutina eta egun bakoitzako erritmoa aldatu egin dira. Lana, eskolak edo konpromisoak alde batera utzita, atseden hartzen dugu; lehen ez genuen astirik edota ez genuen aukerarik astia hartzeko, baina egun denbora era ezberdin batean sentitzen dugu. Estresak eta larritasunak alde egin dute and ondorioz gure burua erneago eta gorputza arinago daude.
‎Ordutegiak, ohiturak, errutina eta egun bakoitzako erritmoa aldatu egin dira. Lana, eskolak edo konpromisoak alde batera utzita, atseden hartzen dugu; lehen ez genuen astirik edota ez genuen aukerarik astia hartzeko, baina egun denbora era ezberdin batean sentitzen dugu. Estresak eta larritasunak alde egin dute and ondorioz gure burua erneago eta gorputza arinago daude.
2022
‎Eta ordezkoa hartze horretan, lehen ez zituen esanahiak ere erantsi zaizkio bidean. Esanahi esparru zaharrean, jarraiki | jarraitu norbaiten edo zerbaiten atzean joatea adierazteko erabili izan da.
‎Izan duen aldaketa demografikorako, ondo eusten dio, eta oraindik ere oso herri euskalduna da Orio. Hala ere, guk ere baditugu lehen ez genituen kezka batzuk. Esate baterako, eskoletan esaten digute gero eta gehiago kostatzen zaiela zenbait taldetan euskarari eustea; batez ere, patioan eta egoera informaletan.
‎Hori bai, ohartarazpen bat egin die bi herrialdeei: «Ulertu behar dute lehen ez zutela mehatxurik, baina orain, azpiegitura militarrak ezarriz gero, simetrikoki erantzutera behartuta gaudela».
‎Horrela, kasu batzuetan, garbiketa sektorearen lana gehiago ikusarazi eta aitortu da, Estibalizek, garbiketa arduradunak, adierazi duen bezala: " lehen ez genuen leku bat eman zaigu".
‎Horrela, kasu batzuetan, garbiketa sektorearen lana gehiago ikusarazi eta aitortu da, Estibalizek, garbiketa arduradunak, adierazi duen bezala: " lehen ez genuen leku bat eman zaigu".
2023
‎Giza eta gizarte zientzietako ikerketa digitalizatzen badugu, murriztuko dugu eskuzko lan pila bat, eta tresna berriak jartzen baditugu ikertzaileen eskura, lehen ez zituzten ikerketa galdera batzuk sortu ahal izango dituzte. Zergatik?
‎Ekonomikoki kartek dirutza kostatzen dute. Lehen ez zuten hainbeste balio; urtean hiru edizio egiten zituzten, gaur egun hamar bat egiten dituzte.
‎Etxea poto etiketadunetan antolatzen, kotxearen depositua astero betetzen. Neure buruari esaten lehen ez nuela autorik izateko aukerarik, alokairua ordaintzerik. Bekaz beka ibili nintzela, beti itota, lasaitasun hori noiz iritsiko amesten.
‎Aldaketa trinkoagoren bat bilatu arren: hiztegi ezberdina, kexa gehiago nire aginduen aurrean, lehen ez zituen keinu zatarrak..., ez zen horrelakorik ageri. Hala ere, aldatua zegoen, seguru nengoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia