Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2008
‎Enbeita txukun eta zuzen ibili bazen ere, Abasolok osatu zuen saiorik osoena. «Ilusioa egingo zidan/ zu ikustera joateak/ lehen diruak ez zidan uzten/ eta orain edadeak», osatu zuen lehen bertsoa. Bigarrenean, hark egin ezin izan zuena egitera gonbidatu zuen iloba, eta horrela amaitu zuen hirugarrena:
‎/ nire alboko hau nor da?». «Bueltarik bako hegazkin baten/ han joan zinen edonora/ bueltarik bako erabakiak/ hartu dodaz nik gerora», amaitu zuen lehen bertsoa. Une latzak pasatu zituela azaldu zion bigarrenean, eta ahatz zitzala ametsak eta esperantzak.
‎Besta egunerako dena prest dago, eta orain bertsotan aritzea baizik ez dute falta Ipar Euskal Herriko lehen Bertso Txapelketako finalistek: Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Karlos Aizpurua, Miren Artetxe, Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua eta Ekhi Erremundegi bertsolariekin, bertsolaritzaren indar gaztearen argazkia izanen da taula gainekoa.
‎Herriko harakinaren ahotik aritu zen Intxaurraga, eta Paya hilabete eta erdian harategian agertu ez den bezeroarenetik. Dietan ari zelako ez zela agertu denbora horretan argitu zuten lehen bertsoan. Payak honela amaitu zuen ariketa:
2009
‎Bakoitza bere kanpinarekin joan bazen ere elkarren ondoan esnatu ziren. Lehen bertsoa mila esker Andoni/ polita izan da esanez amaitu zuen Sarasuak. Zuri ez zaizu ahaztuko/ ta niri ere ez erantzun zion Egañak, eta elkarrizketa amaitzeko bertsolaritzako kanpina beti irekita izango zuela esan zion aspaldian plazak alde batera utzita dituen bertsolariari.
‎Urteak daramatzagu gauza berari bueltaka, eta oraindik ere esaten dit garai bateko bertsolariak ez zirela gure modukoak. Nik ez dakit garai bateko zenbat bertsolari ezagutu dituen nire lagun honek, baina esaten duenez, lehen bertsoak edonon botata frogatzen zen bertsolaritasuna. Orain, ostera, agertokia eta mikroa dauden lekura joan beharra dago antza, eta hori gustatzen ez gure lagunari.
‎–Nahiz ta jotzen dauen alto/ argi aitortu: / erantzun beharrik ere ez dago/ nor dan badakidalako?, kantatu zituen lehen bertsoko azken bi puntuak Ibarrak. Bikotekidea izango zen deika zebilena zortziko handiko gaia baliatuz Silveirarekin ligatzen ari zen bitartean.
‎Fredik gaur du bere lehen eguna, eta Mirenen gelan jarri dute?, jarri zien gaia Lierni Altunak Paiari eta Amurizari hamarreko txikian aritzeko. . Etorri zarenetik/ nago askoz pozago/ txoriei hitz egiten/ gogaituta nago?, zabaldu zuen bidea Amurizak lehen bertsoan. Elkarri erantzunez aritu ziren ariketan, eta Paiak txoriak baliatu zituen hurrengo bertsoan bere burua aurkezteko:
‎Lanik barik geratu zen Amuriza ama etxera bidean zihoan lehen bertsoan dilema batekin: –Hona hemen nire dilema:
‎Haren aurkako epaiketa gaur hasiko da, eta oraintxe sartu zarete biak epaitegira. Ama den hark umetokia/ besteen bizitza bizigai/ nire semean ama naiz baina/ neska harena ere bai, bukatu zuen lehen bertsoa Lujanbiok. Ez dit ardura zenbat urtean/ dihoan ziegara bera/ nire semea ere hil baitzen/ neskarenarekin batera, jarraitu zion Gaztelumendik.
‎Mendiluze txukun aritu zen Martini bideak zabaltzen. Nere haurtxoa jarri nahi nuke/ printzipioen gainetik, bota zion lehen bertsoan Martinek. Galdera batekin zabaldu zion bidea Mendiluzek:
‎Amurizak ere beste bi akats egin zituen: lehen bertsoa bizkaieraz osatzea erabaki zuen, poto egin bertan, eta gainera ez zion euskalkiari eutsi gero. Martinek egitura konplikatuegia aukeratu zuen beste behin, eta mamiari baino errimei erreparatzen ari ginela, errimarik gabe eta potoaren beste adibide batekin utzi gintuen.
2011
‎Elkarrizketa polita osatu zuten ura ardatz. «Ur haundietan sartu ginen ta/ urak eraman du dena», kantatu zuen lehen bertsoaren azken puntuan Agirrek. «Ta urarena ziklo bat dela/ entzun dugu mila aldiz/ urak eraman ohi dun guztia/ urak ekartzen du berriz», erantzun zion Martinek jarraian.
2012
‎Negozioa ixtekotan zaudela Eñaut semeak tabernarekin berak segituko duela esan dizu», aurkeztu zien gaia Leire Aurrekoetxeak. «Beste zer egin ez dekogu ta/ zer egingo deutsagu ba?», bukatu zuen bere lehen bertsoa Uruburuk, eta pena bat aitortu zion segidan Ajuria aitak: «Pena bat badot barru barruan/ beti amestu dot hala:
2013
‎Denetan, Otamendirena izan zen kartzelako ariketarik borobilena. Otamendik lehen bertsoa «Ilea gutxi geratu arren/ zertan izango dut pena;/ zeren buru barrukoa da/ zinez axola duena» bukatu eta gero, honela osatu zuen bigarren bertsoa: Asier Otamendi:
‎Gaztelumendi amona biloba ahalik ondoen hezten saiatuko zen Fernando Anbustegik hamarreko txikirako jarritako gaian; Iturriaga aitonak, aldiz, nahi zuen guztia egiten utziko zion. «Nahiz ta, igual, onena/ izan tartekoa/ eman nahi diezula/ jartzen det lepoa/ zure seme alabei/ eman gabekoa», amaitu zuen lehen bertsoa Gaztelumendik. Jarrera horrekin jarraituz gero, 15 urte barru parean «bizitza» topatuko zutela bota zion Gaztelumendik bigarrenean, eta hala erantzun zion azken puntuan:
‎Arzallusek ez beste guztiek drogen eta ahalkolaren bidetik hartuzuten. «Neure burua bultzatu nuen/ ordea, berriz harira/ ta nire berbak ahotik irtenda/ sudurretik sartu dira», amaitu zuen lehen bertsoa Iturriagak, eta era honetara bigarrena: «Sendatu nintzen, ustez sendatu/ ta berriz herrira bueltan/ lehengo lagunak, lehengo txokoak/ denak lehengo tabernetan.
2015
‎Ongi atera da». Lehen bertsoaren betelanean asmatu zuen batik bat: «Gauzak aldatu zitezen/ genuen borondatea/ gazteriaren gainean/ beti baitago katea.
‎/ Gazte askoren morala/ utzi ohi zuten kolokan. / Ez zuten maite aritzea/ herrian alde borrokan/ baina gazteak ez ginen/ isildu nahiean lotan/ eta kuartel aurren jarri/ ginen han galtzontzillotan», garatu zuen lehen bertsoa. «Juizio fartsa egin dute/ saiakera inutila/ 30 euro multa/ ta nahi zuten 20.000», bukatu zen gaiak agindu bezala epaiketa.Lazkozek kanporaketan «bezain ongi» egin nahiko luke bertsotan finalean.
2019
‎Lehenengo aldiz afaltzera joandako bikote hasiberria ziren, eta Lizarraldek eskatu zion Akizuri ea berak jan gabe utzitakoa amaitzerik bazuen. . Langostino buruak ere honek jan baietz?, egin zuen apustu Akizuk lehen bertsoan, eta, langostino hoietan zentratu gaitezen/ nik eztarrira sartzen ditudanak zuzen/ pentsa zazu ohean nolakua naizen?, bota zion Lizarraldek, lizun. Horrela moztu zion Akizuk:
2020
‎Ez Dok Amairu ren eta ikastolen sorrera garaia zen. Lehen bertso eskola sortu zuten 1974an, Almen ikastolaren (Eskoriatza, Gipuzkoa) eskolaz kanpoko jarduera gisa.
2021
‎«Perlak badira», aitortu du Hirigoienek. Bildutako dokumentuetan dago, konparazione, 1947ko irailaren 8ko Iparraldeko lehenenetariko bertso txapelketa, Donibane Garazin, zeinean aritu baitziren Pierre Bordazarre Etxahun Iruri, Mattin Treku Mattin, Teodoro Hernandorena antolatzailea eta Telesforo Monzon.
‎Aurtengo lehen Bertso Eguna ospatu dute, Iruñean. Zaleen bertso goseari irrikaz erantzun diote Miren Amurizak, Onintza Enbeitak, Julio Sotok eta Xabier Silveirak
‎Errealitateari beste ikuspegi batzuetatik kantatzea izan zuten ardatz atzo, Iruñean, aurtengo lehen Bertso Egunean. Ohiko gaietatik atera eta bestelako betaurrekoak jantzita, ordu eta 45 minutuz jardun zuten Julio Sotok, Onintza Enbeitak, Xabier Silveirak eta Miren Amurizak.
‎Izan ere, bertso saioa izatea bera ospatu zuten bertaratutako ikus entzuleek eta Internetik ikusi zutenek. Julio Sotok bere lehen bertsoan adierazi bezala, gogo bizia baitzuten zaleek, eta, amaierako azken bertsoan, horri egin zion gorazarre Amurizak: «Garai hauetan nola/ bizi eta ikasten gabiltza/ eta hara non berton aurkitu dugun/ gaur bertsolaritza/ garai batean bezain gardena/ zuzena eta anitza/ ea noiz bizi ahal ditugun/ hemen baldintzak baldintza/ berriz doinutan neurri librean/ bertsotan eta bizitzan».
‎Agurreko bertsoan jada antzeman zen zein berezia den egungo egoera, eta, sartu irten etengabeekin, pandemiaren eraginak zeharkatu zuen saioa. Julio Sotok halaxe adierazi zuen ideia hori, bere hasierako lehen bertsoetako batean: «Distopia bihurtu da lehen genuen bizimodua».
2022
‎Haur oroitzapen goxoa ezarri du gero sukaldeko mahai gainean, eta, gai berari ihardetsiz, gaztaroko lehen esperientzia sexualaren lehen diaporama baizik ez du erakutsi nahi izan, intimitatea mikrotik at atxikiz: «Muxu batean ez zen/ geratu beharrik/ baina kanta dezaket/ lehen bertsoa bakarrik». Irriz lehertu da aretoa.
‎«Haurrentzako mesede ta norberarentzat kaltea/ pentsatzen dut non dagoen orduko Oihane maitea/ ze ederra litzateken berriz gazte izatea». Agirrek ere bide beretik jo du lehen bertsoan: «Galdera bat egin nahiko nuke indartu dadin airean/ semeak jaso nituen baina zer galdu nuen trukean?».
‎Zehatz deskribatu du garaileak gordeta luzaroan gordetako hori; baita errealitate zantzuz josi ere. Lehen bertsoan, talde baten aurrean bere burua aurkeztu du: «Kaixo, Aitor izena dut/ ta depresioa daukat».
‎Gaiak hala aginduta, egunean emandako pausoak kontatzen dituen aplikazioa instalatu duten lagun bi dira, eta, sakelakoan jarri zutenez geroztik, kalean oinez doazen bakoitzean, Enbeita telefonoari begira egon ohi da. Soa pantailatik altxa zezala eskatu zion lehen bertsoan Bizkarrak: «Baina pantaila horri egiozu uko/ begiratzeak eztu/ pausorik gehituko».
‎Bikote baten harreman sexuala irudikatu zuen. Lehen bertsotik agertu zuen irribarre konplizea. «Oheko gerra txiki hau/ ez baita arriskutsua/ bi gauzak partekatzea/ niretzako da luxua/ lehenbizi irrifarrea/ eta ondoren muxua».
2023
‎1998an. Han antolatu zituzten lehen bertso udalekuak. Ez dakit zenbateko luzera izango zuten.
‎Aitor Servierek bota du lehen bertsoa @berria pic.twitter.com/AMydjMuFxi
‎Horretan, lau inprobisatzaileak aritu ziren, txandaka, Iker Iriartek jarritako gaiari segika. Iriartek aipatu zuen belaunaldi diferenteetakoak zirela laurak, eta eskatu zien norberaren adina izateak zituen abantailak kanta zitzaten lehen bertsoan; bigarrenean, desabantailak aipatu zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia