Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2017
‎" Lokatz kolorekoa goitik behera, mihi beltz eta begi grisekin, ankerkeria azaltezinaren ispilu. Lehenik eta behin, otsoak, Bertha ikusi zuen, amantala hain zuri eta garbia zuenez, urrunetik ikus baitzezakeen. Bertha otsoa beragana zuzen zuzenean zetorrela konturatu zen eta orain, aldiz, jardinera sartzeko baimena lortu izanak nahigabetu egiten zuen.
‎Benetako aitortzarik ezean, ordea, fiskalak frogak eskatu zizkion poliziari. Lehenik eta behin, ezin izan zuten inola ere Ferreira Madison kaleko etxearekin lotu. Azken jabea Kristopher Point zen, eta honek Willian Falls izeneko bati erosi zion; Falls jaunak, berriz, enkante publikoan erosi zuen, ordudanik hogeita hamar urte baino gehiago zirela.
‎Hiru metrora geratu da kotxea. Kostatu zaio gidariari kanpokoak eskuan pistola daukala konturatzea, berari zuzenduta; buruan, aurpegia estaltzen dion txano gorria, bi zulo begietan, bat ahoan. kontzientziak irudiak prozesatzeko denbora behar du; inkontzienteak ez, eta gorputza paralizatzeko agindu du lehenik eta behin. Baina denbora aurrera doa eta txanodunak, apuntatzeari utzi gabe, autorantz egin du.
‎Rossetik baino lehenago beste askok alde egin behar zuten, jokalarien erdiek gutxienez bai, alfer halakoak! Baina, lehenik eta behin, presidenteak, jakinak baitziren haren negozio ustelak, nolako iruzurrak eginak zituen eta nola erabili zuen kluba patrikak areago betetzeko. Presidentetzara iritsi orduko, adibidez, klubaren porrot ekonomikoa eta epaileen esku hartzea saihestu omen zuen maileguaren berri eman zuen harro prentsaurreko batean, bankuekin negoziazio latzen ondoren lortutakoa zela eta bere ondasunak ere jarri behar izan zituela berme, santu salbatzaile ageri, baina ez zuen esan mailegua hiriaren erdian hogei solairuko dorrea eraikitzeko ere bazela eta bermeak, estadioaren gaineko hirugarren hipotekaz gain, dorrearen orubea bera baino ez zela, orube jabea kluba zela!
‎Helburu nagusia enpresa edo entitate bateko comunnity managerra izaten ikastea da, beraz, hauexek izango dira astean zehar ikusiko ditugun edukiak: lehenik eta behin, Internetek izan dituen faseak ezagutu eta sare sozialak kokatuko ditugu; nola ez, community managerra zer den eta zer egiten duen ere ikusiko dugu; sare sozialik erabilienei gainbegiratu arin bat emango diegu jarraian; ondoren, sare sozialetan egokiro idazteko eta etiketatzeko aholkuak emango ditugu; eta, bukatzeko, community managerrak burutzen duen plan estrategikoaren nondik norakoa...
‎Kantitateak dauka garrantzirik handiena une honetan zenbat aldiz konektatzen garen, eta horri eutsiko diogu, beraz. Lehenik eta behin, askotan konektatzen baina ikusle gisa aritzen direnak ditugu: voyeur izenaz ezagutzen dira.
‎esparru estrategikoa eta jokabide programa. Esparru estrategikoan, lehenik eta behin, helburuak zehaztuko ditugu: kualitatiboak bai bezeroek gure enpresaz/ entitateaz diotena jaso, behar berriak antzeman, fidelizatu eta eta abar, eta kuantitatiboak ere bai besteak beste, salmentak gehitu eta bezeroak gehitu.
‎Erabiltzeko oso erraza da, baina, bi hitzetan bada ere, Instagramek nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Lehenik eta behin, telefono mugikorrarekin argazki bat aterako dugu. Lehen esan bezala, irudia oso garrantzitsua da, beraz, aplikazioak berak eskaintzen dizkigun erremintak erabiliz, argazkia" politago" jarriko dugu ondoren.
‎Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa ...nire seme alabak, nire seme alaba zozo eta motzak, fundamentalista zikinak, agur ba, maite zaituztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ" s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena ...
Lehenik eta behin, tximinia holtza zen tapiz markodun bat zegoen. Nicholasentzat, istorio biziduna zen.
lehenik eta behin guztia argi
2018
Lehenik eta behin, gazteak ez" kriminalizatu". Aski da.
Lehenik eta behin, hasteko, aitormen bat egin behar dizuet: Gaur hona zoritxarrak ekarri nau.
Lehenik eta behin. gogoratu nahiko nuke maiz sinetsi eta sinestarazi dela pertsonak euskalduntzea nahikoa zela gizartea bera euskalduntzeko. Urteek erakutsi digute hori ez dela horrela; alegia, pertsonak euskalduntzearekin bakarrik ez dugula gizartea euskaldunduko, eta ondorioz, espazioak euskalduntzea ere estrategikoa dela.
‎Nik egindako diagnostikoa zuzena izan daitekeela diozu baina erremedioa guztiz okerra. Lehenik eta behin aitortu behar dizut artikulua hezur-mamitu dudanean arreta handiagoa jarri diodala diagnostikoari eta erremedioa ez dudala neurri berean jorratu. Garrantzia handiagoa eman diot arazoa mugatzeari eta azaleratzeari konponbidean sakontzeari baino.
Lehenik eta behin, nire azaldu nahi diat hartutako lanarengatik.
Lehenik eta behin, esker mila hartu duzun lantegiarengatik.
‎Bada garaia politikak aldatzeko, emaitzak oso argigarriak dira eta. Izan ere, gizartearekin harreman handiena duten sektoreetatik hasi behar litzateke, sentsibilizazioa landuz lehenik eta behin. Iraingarria gertatzen da, egunero egunero ikusi behar izatea merkataritza arloko (eta bestelako) establezimenduetan, euskaldunoi ezikusiarena egiten ez zaigunean, bigarren mailako herritarren tratua nola ematen zaigun.
‎* Lehenik eta behin elefante horri heltzeko ditugun tresnei erreparatu nahi nieke. Zein baldintza ditugu elefanteari heltzeko?
‎Zuregana zuzentzen naiz, Andres, Euskararen Akademiaren aginte makilaren jabe zarelako eta Zuzendaritza Batzordearen buruzagitza duzulako. Lehenik eta behin, bihotz bihotzez eskertu nahi dizut zure astia eskutitz hau irakurtzen erabiltzea, izan ere, denbora eta osasuna baitira, bizi artean, ezari ezarian, ohartzeke, urritu eta murriztu ohi zaizkigun ondasunik preziatuenak.
‎Eta orain, nire kondairari ekin baino lehen, aurre hartu behar diet psikologian, irain egiteko beti prest, diren Santo Tomas zalantzati guztiei, seguru bainago esango dutela eboluzioaz dudan jakintza nire ametsetan proiektatzen dudalako dutela amets horiek koherentzia hori. Lehenik eta behin, ni ez naiz sekula ikasle ona izan. Eskolan azkenekoa nintzen.
‎Espainiako Kongresuan eraikuntza nazionalaren alde lan egiteko prest ote dagoen argitzeko eskatu dio BBBko buru Andoni Ortuzarrek Amaiurri. Hori argitzeko, baina, lehenik eta behin eraikuntza nazionala zer den zehaztu litzateke. Suposatu egiten da Euskal Herriaren eraikuntza nazionala izango dela edo batzuen Euskadi.
2019
‎Bagenekien, AFAC elkarteko web orrialdetik ateratako informazioa baikenuen, nolakoa izango zen egin beharreko azterketa. Lehenik eta behin, gizarte laguntzaile batekin bildu behar genuen elkarrizketa bat izateko. Bigarren pausoa psikologoari egin beharreko bisita, non bakarkako bilera batzuen ostean hainbat test psikologiko bete genituen.
‎Egia da askotan idazleok gure sentimenduez eta gure bizitzez idatzi ohi dugula baina gehienetan zeharka egiten dugu. Harkaitz jokalari gaztearen adibidea hona ekarrita, zera esango nizueke, ni ere gaztetan futbolean aritu nintzela eta noizbait futbola ardatz duen istorioren bat idatzi banu, lehenik eta behin oroimenaren kutxan bilatuko nuke, ez istorioaren funtsari dagokionean baizik eta xehetasunei dagokienean. Harkaitzen istorioak edozein delarik kontakizuna kolpe guztiak sendatzen zituen" Reflex" aren usaina izango luke nahi eta nahi ez, bai eta Herrerako zelaian atsedenaldietan ematen ziguten kafearen zaporea ere.
‎Gosaldutakoan Xaxa eta Oliviarekiko hitz ordura joan ginen eta haiek azaldu ziguten egin beharreko guztia. Lehenik eta behin, paper batzuk bete behar genituen, kontu handiz eta hanka sartu gabe, izen abizenak zein datu guztiak etxetik ekarritako dokumentu ofizialetan agertzen ziren bezalaxe. Paperak hoteleko bilera gela dotore batean betetzen genituen bitartean, argazkiak ateratzen hasi ginen, patata patata esanez urduritasuna urrunduko bagenu bezala.
Lehenik eta behin, planeta bete du. Mundu osoan barreiatu da, beste espezieen lekuak hartuz.
2020
‎Martin Heideggeren ikusputua onartuz (horren arabera," munduan izan" hausnarketaren aurretik dator), hermeneutika subjektuari aurka egiten dion objektua barneratzeko erlazio batetik abiatzen da. Lehenik eta behin mundukoak garelako, haren zentzuaz galde dezakegu.
‎Biharamunean bertan idatziko zuen sailera, egun batzuetan eskolak bertan behera utzi zituela abisatuz, xehetasunik eman gabe; gero gerokoak. Ondoren, gurasoen etxea zenetik arropa pixka bat hartuta, beste norabait joango zen, Koldok, bilatzen hastean, hara joko baitzuen lehenik eta behin. Kostaldera joango zen, hotel batera.
‎" Porrot egin duen poeta naiz. Agian eleberrigile guztiek poesia idatzi nahi dute lehenik eta behin, ezin dutela ohartu, eta orduan ipuinarekin saiatzen dira, poesiaren ondoren forma zorrotzena baita. Eta horretan huts egitean, orduan bakarrik ekiten diote nobelak idazteari".
Lehenik eta behin, teknikoki ez da guztiz egia Munrok nobelarik idatzi ez duenik: bere bigarren liburua, 1971ko Nesken eta emakumeen bizitzak, nobela bezala saldu zen, izenburuazpi horrekin," a novel", ipuin ziklo bat ere kontsideratu daitekeen arren, ipuin elkarlotuez osatutako istorio bat alegia.
‎Ingalaterran aipatzekoa da, lehenik eta behin, Geoffrey Chaucer(). Haren Canterbury Tales bukatu gabean, Dekameronearen egitura ez ezik, haren hainbat istorio moldatzen dira.
‎Niri dagokidanez, irrikatan nengoen une horretan, lehenik eta behin alemanari jipoi bat emateko, bigarren, mutterrari are jipoi handiagoa emateko, eta hirugarrenik, Ivan Matveitxi inon den jipoirik handiena emateko, bere harrokeria mugagabeagatik. Baina horrek guztiak ez zuen inolako garrantzirik aleman diru gosearen erantzunaren aldean.
Lehenik eta behin hasi zen esaten, kontuan hartu ni ez naizela ugazaba, agindupeko pertsona bat baizik, zu bezala, Ivan Matveitx bezala... Ni alde batean nago eta ez daukat inolako asmorik horretan nahasteko.
‎Nik ez diot ezer exijitzen, eta lehenik eta behin erregutzen dizut, lehen ere erregutu dizudan bezala, kontuan hartzeko ni ez naizela nagusietakoa eta, horrenbestez, ezin diodala inori ezer exijitu. Aberriaren seme gisa hitz egiten dut, hau da, ez dut hitz egiten" Aberriaren Semeak" egunkariak bezala, aberriaren seme bezala baizik.
‎Eta kapitalik ez dugunez, atzerritik erakarri ditugu. Lehenik eta behin bidea eman zaie atzerriko konpainiei gure lurretan sailak eros ditzaten, gaur egun atzerrian alde guztietan egiten den bezala. Herri jabetza pozoia da esaten du hark, hondamendia!
2021
Lehenik eta behin Hâkimi eskatu egin nion, baina tipoarenganaino jo eta gero kikildu egin zen eta bidenabar gure amak hain aintzakotzat duen Hâkim sasi-jakintsu handiustekoaren kontrako ziri bat botatzeko aukera paregabekoa suertatzen zait.
‎Diru" errazak" bere ifrentzua zeukan, noski, lehenik eta behin legez kanpoko jarduera bat zela, baina ez zirudien horrek Shannan kezkatzen zuenik. Shannanek aipatutako nahasmendu bipolarraz gain elikadura nahasmenduren bat zeukan, bulimia ziurrenik, eta epe laburretan pisu asko galtzen zuen.
‎Padre Piorena eldarnioa zela. Sarrerara joan, haren jaiotze data begiratzeko, lehenik eta behin. 1887an jaio zen.
‎Irudi biak elkarren ispilu izan zitezkeen, xehetasun batzuk gorabehera. Kolorea, lehenik eta behin; bat bestea baino ilunagoa zen. Horren zergatia garbi zegoen.
‎Eta nola egin daiteke hori? Sintaxia dela bide, alegia, edo, beste modu batera esanda, esaldi zehatzen bidez, hizkuntza jakin baten bidez eta, hautatutako hizkuntza horrek, hizkuntz ukipen egoera jakin batean beste hizkuntzekin harremanetan dagoenean, egin beharreko hizkuntza aukera suposatzen du lehenik eta behin... 3
Lehenik eta behin galdegiten dizuet erran zien hark zin degidazuela nehori ez diozuela nehoiz gure abentura hau aipatuko.
‎Erraz suma daitekeen bezala, galdera bakoitza errealitate bilaka zitekeen obra mota zehatz batez mintzo zaigu, baina, lehenik eta behin, emaitza izan zitekeen horren burutze baldintzak agertzen ditu.
‎Eta are harridura handiagoa, esateko zuena entzun nuenean. Lehenik eta behin eskerrak eman zizkidan bere aitaren txorakerienganako izan nuen bihotz zabaltasunagatik; lotsa sentitu nuen. Nik erdeinua adierazi nahi izaten bainion, ez bihotz zabaltasuna!
2022
‎Berehala jabetu nintzen lehen begiratuan lirudikeena baino askoz ere modu gehiago daudela txalo egiteko. Lehenik eta behin, kontuan hartu beharra dago eskuak non jartzen diren txalo egiteko: zenbaitek, norbere magalaren parean egiten dute txalo ia, oso behetik, eskuek ikaragarri pisatuko baliete bezala, magalean papurrak eduki eta papur horiek lurrera uxatu nahian bailebiltzan:
‎Gauzak horrela, anaia hura oso erne ibili zen, jakiteko ea noiz izanen zuten aukera jateko hurrengo arrautza frijitua, bien artean. Azkenean, egun batean, jakin zuenean ilunabar hartan izanen zutela hurren arrautza frijitua, lehenik eta behin, anaia joan zen ziurtatzera Manex lizar gaineko txabola barruan zegoela. Ziurtatu bezain laster, isil isilik lizar ondora hurbildu eta goikoa ohartu gabe, esku eskailera kendu eta azkar azkar alde egin zion, isiltasunean.
‎Gauzak horrela, lehenik eta behin, katu heldu eta katakumeekin aritu zen pixka batean jostaketan, gero, belar onduaren gainean jauzika eta brinkoka, jarraian, kakoarekin belar idor pitin bat ukuilura botatzen, koltxilako zulotik behera, pertsona helduak imitatzearen plazer hutsagatik, geroago, horma ondoko apalategi zahar baten aldean kokatuta, lanabes eta tresnatxo batzuk ukitzen eta nahaspilatzen, ondoren, gaztandegia...
‎Gizonak, badaezpada ere, labana pixka bat gehiago zorroztu, eta, lehenik eta behin, lau hankak moztu zizkion urdeari, eta, segidan, alderik alde, erditik ireki, gainerakoek animaliari eusten zioten bitartean. aizkora txiki batekin moztu eta barrengo errai guztiak ateratakoan, berriro ere bota zioten ura zerramaren hilotzari, barrura, eta baita kanpoan zeuden erauzitako organoei ere, aratz eta txukunago uzteko.
‎Hara iritsi eta kontu handiz, lehenik eta behin urdaiazpikoari ekin zion, alegia, eskailera buruko horman zintzilik zegoenari, labanarekin xerra txiki batzuk eginez, ardura oso handiz, badaezpada ere, jakina, behatzik ez ebakitzeko. Xerra batzuk egindakoan, eskaileretako maila batean eseri eta banaka banaka hasi zen jaten, poliki poliki, begiak itxita, zaporea hobeki dastatzeko.
‎Horretarako, aurreko bi asteetan, jo eta su aritu zen lanean txabola hura eraiki ahal izateko. Lehenik eta behin, ia hiru metroko esku eskailera bat egin behar izan zuen berak bakarrik, zurez eta iltzez.
‎Ganbarara igo eta soberan zeuden katakumeak, inolako eskrupulurik gabe lapurtzen zizkion bere amari. Baina, lehenik eta behin, kumetxo guztiak aztertzen zituen, bere ustez, katutxorik egokiena salbatzeko.
‎Goitik begiratu eta sakonunean ikusi zuen lumaduna, zauritua, antza denez, oraindik pixka bat mugitu egiten baitzen. Baina, beheraino iristeko, lehenik eta behin aldats piko bat jaitsi behar zuen, belar luze eta sasi ugariren artean. Nola edo hala, saiatu egin behar eta mutikoa hantxe hasi zen jaisten arin samar, harik eta bare bat zapaldu zuen arte.
‎Gauzak horrela, eta egoki iruditu zitzaion gau batean, ilundu ondoren, afaltzen bukatu bezain laster, kaiola hormatik jaitsi, mahai gainean kokatu eta txoritxoak ateratzen hasi zen, lehenik eta behin, kumeak. Bat buru gainean pausatu zuen eta beste biak sorbaldetan.
‎Horrela, ba, handik egun gutxi batzuetara, jostailuak egiten eta prestatzen bukatu bezain azkar, esperimentatzea deliberatu zuen. Lehenik eta behin, sukaldean zeuden katuak handik bidali eta atea itxi egin zuen, seguruago jarduteko. Kaiola, zintzilikatuta zegoen hormatik jaitsi eta txoritxoak berriz ere atera zituen handik.
‎Labur zurrean, B. Russell handiaren Jainkoarekikoetara etorririk, lehenik eta behin, ateista zen. J Paul Sartrek bezala gizakiaren askatasuna aldarrikatzen zuen:
2023
‎Tira, badirudi azkar kitatuko dugula solasarena. Lehenik eta behin, nire barkamena daukazu. Aspaldi barkatu zintudan, ez naiz herra gordetzen duen pertsona bat.
‎Izan ere, haurdun ez geratzearen benetako arrazoiak, arrazoi medikoak, ezagutu baino lehen ere, bere buruari errua botatzen hasi zen Inma. Lasaitzeko esaten nion nik, lehenik eta behin inoren errua ez baitzen, hori argi izan behar zutela eta, errua, ardura edo erantzukizunaren antzeko hitzak erabiltzeari utzi. Sarritan arazo psikologiko baten ondorioa izaten dela, eta ez ezintasun fisiologiko batena, esaten nion ere.
‎Etsi beharra izan nuen, beraz. Lehenik eta behin, izen bat hartu nuen niretzat, eta orain, norbaitek nor naizen galdetzen badit," Beñat" erantzuten diot. Ez da erantzunik dotoreena, badakit:
‎Jolas egiteko gauza ez zirela ohartu zirenean, haurrek bilera bat egin zuten lore hori pila bat zegoen belardi berde batean eta erabaki hauek hartu zituzten. Lehenik eta behin, senda gileari ipurdian ostiko bat eman eta handik uxatzea. Bigarre na, eserlekuak kendu eta eskolara ez joatea.
‎Beraz, nik ere gailurtzeko beharra daukat. Lehenik eta behin, orain lizentziaduna naizela, zera pentsatzen dut, zer egin behar dut. Zer da egin behar dudan kontu garrantzitsua?
Lehenik eta behin, euskal periferian aurkitzen zela, eta gipuzkoar euskalzentrismo eta handiustekeriak lekuz kanpo zeudela. Euskal kultura, historia eta ondarearen zama bizkar gainean eraman nahi zuen heroi homeriko bat zen, moderno nostalgiko baten aireetan hegaka, zeinak epizentroa handitu beste asmorik ez baitzuen periferia alboratuz.
‎Garrasi egin zigun aitonak, izugarri sumindurik, gugana oldartu eta gutako aurrenekoari besotik oratu orduko paparrean itsatsita zeraman burdinazko gurutze marraztua erauzi zion. Sekulakoak esan zizkigun, lehenik eta behin beso zein bularretako papertxo" madarikatu" haiek behingoan kentzeko, gero ea herrikoei zer pentsatua eman nahi genien galdetu zigun, guk hari sekula ez ikusitako amorrazioaz. Egia esan, hura izan zen gure aitajauna benetan asaldaturik, egia esan, bere onetik at, ikusi genuen lehendabiziko aldia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia