Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Lehenengo bertso eskolak martxan jarriak zeuden, bata Patxi Goikolearen eskutik Leintz bailaran eta bestea Juanito Dorronsoronetik Zumaian. Bertsolari gazte hauei irtenbide bat eskaini eta bertso eskolen lana zabaltzeko laguntza eske jo zuten Gipuzkoako Foru Aldundira, eta besteak beste Imanol Murua medio, lehenengo eskolarteko bertsolari txapelketa antolatu zen 1981ean. Orduan hasi zen aldarrikatzen bertsolaritza ikastolan landu beharra, eta hurrengo urterako Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak hitzarmena sinatu zuten, besteak beste, txapelketa urtero antolatzeko.
2001
‎Horrek Ameriketako hainbat tokitan ikusle potentzialak izatea dakar, eta hala, konpainia honek interesa agertu du gugan. Beraz, gauzak txukun badoaz gure lana zabaltzeko aukera ikusten dugu; ez dugu ideia hori baztertzen. Dena den, egun, horiek asmoak besterik ez dira.
2003
‎Ondorioz, UEUk bere autonomia gorde behar zuen, eta Donostiako ikastaroak alde batera utzi, Larraonako ikastaroak legeztatuak eta ordainduak izan arte. Barrura begira, liburugintza indartu behar zen, katalogoa prestatu eta edukiak zorrotz aztertu; sailen lana zabaldu egin behar zen, ikerketarako azpiegitura sortuz UEUn eta epe ertaineko plangintzak prestatuz. Txillardegik berak urriaren hasierako Argia n, UEUko kideak bildu ziren une berean, artikulu luzea argitaratu zuen Flandriako unibertsitatearen eta flandeseraren egoeraren inguruan114 Artikuluaren azpi izenburua oso esanguratsua zen, «Inoiz euskaldunduko ote da gure unibertsitatea?».
‎Antolatzaileek (Haritschelhar eta Goihenetxe) bi irizpide jarraitu zituzten. Bat, irakaskuntza osoa euskaraz izatea, nahiz eta horrek zailtasun ugari ekarri, sarritan hegoaldeko hizlari euskaldunek arazoak baitzituzten muga zeharkatzeko eta beren lanak zabaltzeko. Bi, legeen babesean aritzea, agintarien adostasunarekin, eta ahal izanez gero babesarekin.
2004
‎Kisu labe elkarteak Akerlarre elkartearen eta Udalaren laguntzaz antolatutako Topaketak beste helburu bat ere badu: Euskal Herriko txotxongilo topaketak nazioartekoak izaten direnez, bertako taldeei euren lana zabaltzeko parada eskaintzea. Aurtengoan, besteak beste, Behi Bi' s, Antzezkizuna, Pixka, Deja Bu, Azika eta Goloka taldeak aurkeztuko dituzte euren ikuskizunak.
‎" Ez dakigu oraindikan ezer Mikel Zarateren literaturgintzak utzi duen influentziaz." (Mikel Zarateren prosa, Bilbo, 1981). Bere aldikoen lanetara zabal genezakeen jakin mina.
‎–Pandoraren kutxa, lagunok –agertu zuen Oppenheimerrek–, geure lanei esker zabaldu zen. Erantzule gara, hein batean.
2005
‎Diskoei, bideoei eta sare digitalei dagokienez, 20,9 puntu igo zen 2004an, CD eta DVD birjinen kanonari esker; arte eszenikoek eta musikalek, berriz, 10,8 puntu gehiago eman zituzten, komunikazio publikoak 8,8 puntu eta irratidifusioaren eta kablearen atalak 6,1 Aldiz, SGAEren errepertorioa erabiltzeagatiko nazioarteko diru sarreretan atzerakada nabarmena izan zen, eta 6,5 puntu jaitsi ziren euroak dolarraren aldean izandako errebalorizazioaren ondorioz. Sozietateak 80.000 bazkide ditu, eta horietatik 26.928k 513.000 lan zabaltzeagatik jaso zituzten diru sarrerak.
2006
‎Segovia, Salamanca, Ávila, Santiago, Cuenca, Alcalá de Henares, Ibiza, Cáceres, Mérida, Kordoba eta Tarragona. Horietan guztietan, eta tokiko erakundeekin izandako topaketen bidez, Nelson Mandela Children´s Fund Fundazioak Hego Afrikan haurrak birgizarteratzeko hamabi urteko lana zabalduko du, hiesak larriki atsekabetutako herrialdea. “Hiesak modu desberdinean eragiten du herri eta hiri bakoitzean.
‎Softonic atariak Intervida babesten du sei milioi erabiltzaileren artean bere lana zabalduz
‎Zuen lana zabaltzeko bidea egin zenuten horrela
2007
‎egile eskubide moral izenekoaz ari gara, jabetza intelektualaren legerian babestuta dagoena (14 art.). Horrek lotura izan dezake ekoizpen eta sortze literario eta artistikorako eskubideekin. Eskubide hori dela bide, egileak erabaki dezake bere lana zabaldu behar den edo ez, zabalkundea bere izenean egin behar den, goitizena erabiliz edo modu anonimoan, lanaren egilea dela aitortzea eta lan horren osotasuna errespetatzea eska dezake, eta lan hori desitxuratzea, aldatzea edo lanari eraso egitea debekatu dezake, lanaren jabearen eskubideak ere kontuan hartuta. Esparru horietan eztabaidatu daiteke jabetza intelektualaren babesetik eratorritako eskubide baten aurrean edo ekoizpen eta sortze literario edo artistikorako askatasunaren oinarrizko eskubidearen ohiko edukiaren aurrean gauden.
‎Europan asko izan dira, azken urteotan, irudikapen sozialen teoria erabilizgizarte ezagutzaren garapena aztertu duten ikerketak. Irudikapen sozial delakokontzeptua S. Moscovici k sortu zuen 60ko hamarkadan, eta Psikoanalisia, harenirudia eta haren publikoa (La psychanalyse, son image et son publique) (Moscovici, 1961) lanaren bidez zabaldu zuen kontzeptu horren garrantzia.
2008
‎Batzuek huts egiten dute saritutako lanak zabaltzeko garaian; erakunde publikoek antolatutakoetan, batik bat, sariak banatu eta argazkia egin eta gero, lanak askotan erdi galduta gelditzen baitira. Beste kontu bat izango litzateke, nik uste, argitalpena eta banaketa argitaletxearen esku utziko balute.
‎Zergatik ez erosi motibazio gehigarriarekin? Ideia horiek guztiak Mercé Viñalsen eta haren taldearen buru izan ziren Elastikotasun solidarioa abian jarri aurretik, “GKEen lana zabaltzeko sortutako proiektua, kanpainetarako dirua lortzen lagunduz”. Funtsean, proiektua denda birtual bat da, desberdina, non gustu guztietarako kamisetak aurki baitaitezke, helburu sozial bati laguntzeko diseinatuak eta pentsatuak.
‎Herenegungo protagonista nagusia Ramon Lazkano zen. Euskadiko sinfonikoaren oinarrietako bat da euskal musikarien lanak zabaldu eta ezagutaraztea, eta Auditorioaren programazioaren artean, garrantzia berezia du musika garaikideak. Lazkano da, arlo horretan, euskal konpositorerik ezagunenetakoa, eta nazioartean prestigio handien duena.
2009
‎Salamancanjubilatu zen. Fray Bartolome Karrantzakoaren lana zabaldu zuen, baita Catalina Erauso, Manuel Larramendi, Molinos, Miguel de Unamunoeta beste hainbat pertsonaia historikorena ere. Loiolako Inaziorenbiografia da, ezbairik gabe, bere lanik ezagun eta zabalduena:
‎Agosti Xaho Kultur Elkartearen xedea euskara eta euskal kultura sustatzea da. Ipar Euskal Herriko errealitateari begirune bereziaz erreparatze aldera, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako idazleek eta euskaltzaleek egiten duten lana zabaldu nahi du, bai eta mugaz bi aldeen arteko loturak sendotu ere, beti ere kultura eta euskararen bitartez. Urtero, beste ekitaldi batzuen artean, Agosti Xaho saria banatzen du, Zuberoako Zohardia Kultur elkartearekin batera.
‎Fray Bartolome Karrantzakoaren lana zabaldu zuen, baita Catalina Erauso, Manuel Larramendi, Molinos, Miguel de Unamuno eta beste hainbat pertsonaia historikorena ere. Loiolako Inazioren biografia da, ezbairik gabe, bere lanik ezagun eta zabalduena:
‎Hainbat aukera daude: gauzak hobeto egitea, lanak zabaltzea, ekimen gehiago izatea eta erabakiak hartzea. Ekimena izatea eta gaitasunak handitzeko modua planteatzea oso onuragarria izan daiteke lan etorkizunerako.
‎Gure bertsolariak, Larrea eta Karmeldarrak, Goiznabar, Euskal literatura, Lamiñak orrazi eskean, Nere baserria, Gernika, Olerki guztien bilduma... Beste batzuk, berriz, hainbat egileren lanak zabaltzeko ekimenaren barnekoak dira, eta multzo horretan berezko garrantzia dauka Milla euskal olerki eder lanak, urte askoan erreferentziazko lana izandakoak. Halaber, ekimen horretan kaleratu zituen Arrese Beitia, R.M. Azkue, Lauaxeta, Balendiñe Albizuri eta beste hainbaten lanak.
‎Soziolinguistikaz hausnartzeko, iaz bezala, Soziolinguistika Klusterrak Hausnartu sariak antolatu ditu. Aukera ona da soziolinguista ez diren ikerlarientzako, beren ezagupenak soziolinguistikaren eta euskararen arloari aplikatzeko, batetik; eta soziolinguistak direnentzako, beren lanak zabaltzeko eta beste aditu batzuekin eztabaidatzeko, bestetik. Iaz bezala, proiektuaren helburua dagoeneko euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena izan duten ikerlarien lana bultzatzea da, edota oraindik harremanik izan ez duten ikerlariak euskal soziolinguistikaren eremura biltzea.
2010
‎Irudi zientifiko onenaren saria lortu du Asier Hilarioren eta Alberto J. Gorritiberearen lanak. Jarduera zientifikoei buruz ikus entzunezko lanekin zabaltzen den irudia saritu nahi du aipamenak.
‎Flysch, Haitzen hitza dokumentalak IAMSen (International Association of media for Science) irudi zientifikorik onenaren sari berezia eskuratu du. Aipamenak jarduera zientifikoei buruz ikus entzunezko lanekin zabaltzen den irudia saritzeko helburua du. Guztira 20 herrialdetako 180 dokumental aurkeztu dira aurtengo edizioan.
‎Erakundeko zuzendari nagusi Ariane Arpak adierazi du lehen sei hilabeteetan %20 eta azken fasean %80 gastatzea aurreikusten dela. Orain arte, Oxfam Internacionalek 170.000 laguni eman die laguntza Haitin, baina haren asmoa lana zabaltzea da, laguntza datorren uztailaren amaieran milioi erdi haitiarrera irits dadin. GKEak edateko ura, saneamendua, babes materiala eta haziak ematen dizkie biztanleei, eta lan bakoitzeko diru programak gauzatzen ditu.
‎Baina beste erakunde publiko batzuek ere babesten dituzte ekintza horiek, eta are gehiago, pinakoteka batzuek Emigrazioaren Museoak deitzen diete, haien hormen artean milaka pertsonen joan etorrietako oroitzapen baliotsuak ezkutatzen baitituzte. Artisten katalogoak Kultura Migratzailea proiektuak artisten bi katalogo sortu ditu bere lanak zabaltzen laguntzeko. Bi Orillasen arteko Artista Etorkinen Katalogoak gure herrialdean bizi direnen lana nabarmentzen du.
‎–Ziur nago ez dela gertatuko. Ez bakarrik organoa, organoarentzako musika sortu duten gure musikariak ere noski, hau ere zikloaren helburu nagusietakoa baita, gure musikarien lana zabaltzea. Bach eta Haendel eta Mozart denok ezagutzen ditugu baina Beobide, Mokoroa, Gorriti, Zubizarreta eta horiek, zer?
‎Bestetik, aldeko botoa emateko arrazoiak badaude ere, kontrakoak ere aurkitzen dituela argudiatu du. Aldekoen artean, Bedaiopeko musikarien lana zabaltzeko edozein ahalegin bultzatu beharrekoa iruditzen zaiola eta aitortu beharra dagoela emandako kontzertuen maila gorena, interpreteen nahiz kalitateari dagokionez. Kontrakoen artean, berriz, antolatzaile taldearen izaera elitista nabarmena, herria dirua eskatzeko orduan bakarrik kontuan hartzen duena.
‎160 erakusmahai paratu dituzte aurten, eta euskal marrazkilariak dira gonbidatuak, Herbehereetakoekin batera. Hala, euskal irudigileen lanak zabaltzeko, 150 metro koadroko erakusmahaia jarri du Jaurlaritzak Ficomicen. Hiru gune dauzka.
2011
‎Euskal Herriko sortzaileen lanak zabaltzea da Musikagileak zirkuituaren helburua, eta, horretarako, aurten zirkuitua bera zabaltzea erabaki dute antolatzaileek. Iaz sei kontzertu egin zituzten, eta zortzi izango dira aurten; orain artean Donostian, Bilbon eta Gasteizen egiten ziren, eta orain, berriz, haietan ez ezik, Iruñean ere egingo dituzte.
‎SArrErA elkarrizketa hau Soziolinguistika klusterraren aspaldiko kezka bati erantzunez abiatu dugu; nazio artean eta euskal herrian egiten den soziolinguistika arloko lanak zabaltzeko dauden zailtasunez hitz egin nahi dugu. helburu horrekin gonbidatu dugu Juan Carlos etxegoien Xamar, nafarra. Bera, haur irakaslea da, eta, aspaldian, irakasleen trebakuntzan dihardu, batez ere, zenbat gara elkartearekin elkarlanean.
‎Azpimarratu nahi nuke Mikel zalbidek bere artikuluan egiten duen proposamena, Clearing Hause eraikitzeko ideia, alegia.6 etxe horretan euskararen inguruan burutzen diren lan guztiak bilduko lirateke, eta baita beste hizkuntza gutxituetakoak ere. Mota honetako zentro batek, eta ez liburutegiak, asko lagundu diezaieke, bai ikertzaileei, bai teknikariei egiten ari diren lanak zabaltzen. hantxe bildu daitezke udalek egindakoa, prentsak eta aldizkari espezializatuek argitaratutakoa... Lanen arteko erkaketak sustatzeko ere, edota hizkuntza desberdinen biziberritze prozesuen inguruko lan konparatuak egiteko oso baliagarria litzateke.
‎Era berean, itzulpena literatur baliabideak jasotzeko modua da, adibidez, testu unibertsalak hizkuntza menderatu eta literatura lander batera ekartzea. Edo kapital literario zentralaren aberastasun iturria zein literatur unibertsoko zentroan dauden lanak zabaltzeko bidea.
‎Dena dela, lana zabaltzeko modu ohikoena hitzaldiak ematea izaten zen. Hitzaldi asko eman zituen Estatu Batuetan eta Espainian.
‎gaia homosexualitatea izatea eta euskaraz egina egotea. 80 egunean ekin, ostera, bi ezaugarri horiek izan arren ez zen arazorik egon, Garañoren eta Goenagaren aurreko lanak zabaltzeaz arduratu zen banatzaile berarekin aritu ziren hasieratik. Joxe Mariren ustez, Roberto Gastónen lanak gauza ugaritan askoz ere arrisku handiagoak hartu zituen estilistikoki, eta komertzializatzeko zailtasunetan gaiak garrantzia izan badezake ere, estiloak zerikusia izan du beharbada:
‎Aipatutako bileretan zientziarako erabilgarri izango zen euskara eredua eta terminologia lantzen zuten, hots, prosa eta lexiko zientifikoa. Kideek larunbateko mintegietarako prestatzen zituzten lanak zabaltzeko zein beraien artean adostutakoaren probaleku gisa Elhuyar aldizkaria sortu zuten. Lehen zenbakia 1974ko irailean atera zen.
‎Haurtzaroko GKEak elikadura terapeutikoa banatzen die desnutrizio larria duten haurrei, eta hilero errazioak banatzen dizkie adin txikikoak dituzten familiei elikadura osagarriko programan. “Gure lana zabaldu nahi dugu, gurasoei eta haien seme alabei elikagaiak emateko, eta babesa eta osasun arreta eskaintzeko. Anai arrebak zaintzen egun osoan bakarrik dauden haurrek hezkuntza eta babesa behar dute”, adierazi du Somaliako Save the Children Larrialdietako zuzendariak, Sonia Zambakidesek.
‎Anai arrebak zaintzen egun osoan bakarrik dauden haurrek hezkuntza eta babesa behar dute”, adierazi du Somaliako Save the Children Larrialdietako zuzendariak, Sonia Zambakidesek. “Dagoeneko baditugu Somalian haur horien bizitzak salbatzeko laguntza ematen duten taldeak, baina funts gehiago behar ditugu lehenbailehen, gure lana zabaldu eta milaka haur gehiagotara iristeko”, esan du Zambakidesek. Lan horretan lagundu nahi dutenek GKEaren Larrialdietarako Funtsera egin ditzakete ekarpenak Banco Santander-eko kontu zenbakian, telefono zenbakian edo Interneteko www.savethechildren.es orrian.
‎“Staff a ere dinamizatu nahi genuen, komunikatzaile aktiboagoak izateko bere laneko ikus entzunezko materiala sortzean”, jarraitzen du OIMeko bozeramaileak. Proiektu honek aukera eman die errealitatera egokitutako migrazio istorioak kontatzeko, eta erakundeari berari bere lana zabaltzeko material ugari eman dio. Gainera, herritarrentzako leihoa da, milaka kilometrotara errealitateetara hurbiltzeko aukera ematen baitie.
2012
‎Zizelkari eta ebanisten familiakoa izanik, Andak gazte gaztetik hasi zen egurrarekin lanean eta materialaren ezagutza handia du. Museoaren kanpoaldean kokatutako bi lanek zabaldu eta ixten dute erakusketa. Hain zuzen ere, Kirolari zaharra() eta Ikusmira (2011) eskulturek erakusketaren «hitzaurre» eta «epilogoa» dira, eta erakusketan ibilbide borobila sortzen dute, Javier Baldak argitu duenez.
‎K. Osinaga: Hasteko, guk esaten dugu ez dela zigilua, ez dela diskoetxea, bai bada marka bat, nahiz eta ez zaidan hitza gustatzen, label bat, taldearen lanak zabaltzeko orduan identifikatu daitezen, baina gure taldeen artean autoekoizpena bultzatzen dugu. Etekin ekonomikoak lortzea ez da helburua.
‎Virginia Woolf familia ingeles on batetik zetorren, boteretsua eta ongi erlazionaturik zegoena, eta Bloomsbury taldeko partaide izanik bere lana gerora aski goraipatua izan da, nahiz eta esan bezalaVirginiak berak duda asko izan zituen idatzitakoaren balioaz. Hil eta berehalaxe feministek ikurtzat hartu zuten eta, horrela, gaur egun arte hasi zen bere lana zabaldu eta hedatzen.
2013
‎Berrikuntza horien entusiasta handia zen, gazteak baino gehiago askotan». Haren lana zabaltzeko egungo kazetariek dituzten baliabideak izatea gustatuko litzaioke. Sareak kazetaritzari ekar diezaizkiokeen onurez jakitun, hainbat proiektu digitaletan murgildu zen zahartzaroan.
2014
‎Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978). Aurten ere Rekalde aretoko Kabinete Abstraktua deritzon sarrerako gunean antolatuko dira programaren erakusketa guztiak, kanpora begira Bizkaiko edo Bizkaian erroldatutako artista gazteen lana zabaltzeko asmoarekin. Taxio Ardanazen azken urteak oparoak izan dira artearen ikuspegitik.
‎Aretoaren goiko aldeko espazioan bildu dituzte ziurrenik erakusketako lanik artegagarrienak izan daitezkeenak; ametsena baino gehiago, amesgaiztoen mundua islatzen dutenak. Jose Luis Serzo margolariaren Narratzaile handia lanak zabaltzen du espazioko ibilbidea, eta artista beraren beste lan batek itxi, Blinky Maya eta basoko nagusiak bitxiak, iaz sortutakoak dira biak?. Haien tartean, Santiago Ydañezek oihal handi batean margotutako begiradak so egingo dio bisitariari.
‎Brutal Love Poems lanak zabaldu du emanaldia, emakume baten agerpenarekin, argi zuri baten pean eta soiltasun handian bilduta. Laster batean agertu dira konpainiako beste emakumea eta bi gizonak, behegainetik arropa multzoak sakabanatzen eta abstrakzio handiko eboluzioak deskribatzen.
‎MAIALEN GINEA (Urduña, 1989) diseinatzailea da. Bere lanak zabaltzeko eta gauzatzeko proiektua sortu zuen, Araukaria, eta horren inguruan mintzatu da.
‎MAIALEN GINEA (Urduña, 1989) diseinatzailea da. Bere lanak zabaltzeko eta gauzatzeko proiektua sortu zuen, Araukaria, eta horren inguruan mintzatu da.
‎Informazioa zabaltzen espezializatu naiz. Txostenak egin, sare sozialetan gure lana zabaldu eta lankideei beharrezkoa duten informazioa eskuratzen lagundu.
2015
‎Izetaren lanak zabaldutako genero beltzaren bidean aurreratu da ondorengo hamarkadetan, batzuen ustez gehiago besteen ustez baino. Dirua galgarri berrirakurtzea ariketa interesgarria da, abiapuntua zein izan zen jabetzeko.
‎Horregatik, hiru euro horietatik bi egilearentzat dira, batez beste paperezko bertsioa salduz gero kobratuko lukeena, alegia». Ez dio horrek idazleari bizitzeko beste ematen, baina, Elortzak dioenez, beren lana zabaltzea da egile gehienen nahia. «Gure munduan egongo dira dozena erdi bat idazle beren literatur lanetik bizi direnak, eta horiek izan dezakete oso planteamendu ezberdina.
‎Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketa, Bilboko Udalak, 18 eta 35 urte bitarteko gazteez osatutako musika taldeentzat antolatzen duen lehiaketa da, euren taldekako zein bakarkako lanak zabaltzeko eta Estatu zein nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko. Egun lehiaketa, erreferentzia bilakatu da Europako panorama musikalari dagokionez.
‎Liburuak maite zituen liburu saltzailea izaki, eskuzabala zirudien, ona iruditu zitzaion lana zabaltzeko prest agertzen zen, ze, pentsatu behar ona iruditu zitzaiola, bestela ez zukeen etxeko alea fotokopiak egiteko eskainiko. Edozein modutan, Bidebarrietako liburutegi aurreko fotokopia denda aipatzeak iradokitzen zuen ez zuela nahi liburua bere eskuetatik gehiegi urrun zedin.
2016
‎Pasaia Hiria Xabier Portugal olerki lehiaketan lehen saria jaso du Garazi Ugaldek, eta bigarrena Anartz Izagirrek, euskarazko atalean. Gazteak dira biak, eta" saririk onena" euren lana zabaldu ahal izatea dela diote.
2017
‎Orain berriz hasi da gobernua laguntzak ematen, baina guk ez dugu jaso. Finean, Jazzy Leap taldeak ez du hemengo egileen lana zabaltzen. Bertze mota bateko proiektu bat da.
‎Diru laguntzak jasotzen dituen taldea izanda, argi izan dugu beti jasotako hori itzuli behar geniola gizarteari. Itzultzen diogu gure lanaren bidez, bertako egileen lana zabalduz, adibidez; baina bertze urrats bat egin nahi izan dugu guk, eta elkarlanaren bidetik aritu gara. Proiektu bat dugu, adibidez, Ugandan, musika eskolen bidez gerraren ondorioei aurre egiteko.
‎Arauz kanpoko funtzionaltasuna duten haurrak teknologia berrietan murgiltzea du helburu Mindy programak. Egiten duten lana zabaltzeaz gain, laguntza bildu nahi dute.
‎Serioago diren batzuek, baina, esan izan dute Rodoredarena, La plaça del Diamant, litzatekeela apika. Bada behintzat idazlearen lanik zabaldu eta aitortuena. Eta Gràcia du kokaleku.
‎11 L. Homme de René Descartes izenarekin hura hil eta hamabi urtera argitaratutako Gizakiari buruzko tratatua (1664) lanak zabaldu zuen Descartesen, helduaroa?. Gorputzaren ezaugarriei buruzko ikerketa bati Galileoren fisika aplikatuta, mugitzen zen materia gisa azaltzen saiatu zen Descartes funtzio fisiologiko guztiak.
‎Abiaduraren gehiegikeriaren ondorioena" gizarte osoari eragiten dion gaia" dela esan du Estitxu Elduaien zinegotziak, eta horregatik erabaki dute egitasmoarekin bat egitea, Azpeitian" prebentzio lana zabaltzeko". Hala, bilerak egiten hasi ziren eragile ezberdinekin, besteak beste, Errezilgo Udalarekin, Harremanak zentruarekin eta Stop istripuak egitasmoarekin.
2018
‎Rapean dabiltzan emakumeen lanak zabaltzeko proiektua ere hasi zenuen, Eskina Femenina izenekoa.
‎Jendearen aurpegia hautsi arte kolpatu dugu. Azken lan horrek txinatar arte garaikidearen hainbat lanek zabaltzen duten gogoeta azaltzen du: globalizazioak politikaren eta kulturaren arloetan barneratu duen indarkeria.
2019
‎Ekimen berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatzea, esku hartze klinikoen eraginkortasun konparatiboari buruzko lana zabalduko duen erakunde bat sortzeko aukera gero eta gehiago izanik.
‎BBK Fundazinoak beti autortu izan dau Santo Tomas azokako produktuen atzean dagoan esfortzua eta dedikazinoa. Euskal Museoak autortza horregaz bat egin eta horregaitik bideratzen dau jardunaldi hau euskal baserritarrek egindako lana zabaltzen lagunduko daben jarduerak antolatu eta euskal kulturearen oinarrizko parte dan tradizinoa erakusteko.
‎Ez da alferreko galdera. Izan ere, harreman kapitalisten hedapena ez da iraganeko kontua, baizik eta aribidean dagoen prozesu bat, oraindik ere odola eta garra eskatzen dituena eta oraindik ere erresistentzia handia eragiten duena; eta erresistentzia horrek galga jartzen dio, ezbairik gabe, lurreko produkzio molde guztiak subsumitu nahi dituen eta soldatapeko lana zabaldu gura duen kapitalismoari.
2021
‎Batzuetan polizia azaldu, eta bere zerrenda beltzean ageri ziren liburu eta egunkari frantses batzuk konfiskatzen zituen. Baimendutako argitalpen frantsesen kopurua gero eta murritzagoa zen, eta debekatutako lanak zabaltze hutsak liburu saltzailea zuzenean kontzentrazio esparrura zigortzea zekarren —beste behin ere, Domizianoren estrategia—.
2022
‎" Hasiberriak gara, eta ezin ditugu besterik gabe kontzertuak eskatu, ez gaituzte eta ezagutzen. Ea kontzertu horiek gure lana zabaltzeko balio duten. Ahal bezain beste jotzea da nahi duguna", esan du Rodriguezek.
‎Zentzu horretan, oso ulergarria da ordenagailuak zer suposatu duen sorkuntza baliabide bezala pertsona askorentzat. Gainera, ordenagailuekin egindako sorkuntzek gure gorputza eta espazioari loturiko mugak gainditzen dituzte internet bidez lanak zabaltzeko eta elkarrekin sortzeko ematen dituen aukerei begira. Beharbada, gertu dugunaren gainean eragiteko aukera gutxi dagoen ideia zabaldu da gure baitan, eta sortzeko dimentsio digitala garatu dugu horren ordez.
‎Zuek etxe bat behar duzue eta denborarekin gure denda eta tailerrak zabaldu ditugu. Nahi baduzu ondoko eremua erosiko dut zuen etxerako eta gure lana zabaltzeko. Ongi iruditzen al zaizu?
‎Garrantzia al du haren lana zabaltzeak?
‎30 urte zituela argitaratu zuen, ezizenez eta bere buruaz beste eginda hil baino hilabete eskas lehenago. balitz, heldu den urrian 90 urte beteko zituen, eta ospatzeko modurik onena haren lana zabaltzen segitzea dela uste du Garazi Arrula Ruizek. Txalapartako editore ere badenak itzuli du nobela, Beirazko kanpaia izenburupean, eta Maialen Berasategi Catalan zuzentzailearekin batera aurkeztu du, Donostian —zuzentzaileen lan maiz ikusezina eskertu eta aitortu gura izan du, bidenabar, Arrulak—.
‎Martxo hondarrean hasi zen, nolabait, Euskal Kultur Erakundeak egin Eleketa erakusketarekin, zeinetan Garazi Baigorri lurraldeko 106 lekukok beren bizipenak eta oroitzapenak kontatzen baitituzte. Udalbiltzak bultzatu Geuretik Sortuak sorkuntza deialditik atera bi lan zabaldu ditu, bestalde, Basaizeak: Bidaide antzezlana eta Bost Teilatu film labur bilduma.
‎Ibilbide zientifikoen kalitatea ebaluatzeko sistemen ondorioz, ikertzaileak, beren ama hizkuntza edozein dela ere, ingelesa hizkuntza hegemonikoa duten nazioarteko eta eragin handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu beharrean aurkitzen dira, ezinbestean (Hanauer, Sheridan eta Englander 2019). Argitalpen horietan argitaratzea ez da lana zabaltzeko modu bat bakarrik, ospea lortzeko eta unibertsitateko karreran gora egiteko tresna ere bada (Lillis; Curry 2010).
2023
‎Gaztea irratiak zer funtzio du zuen lana zabaltzeko orduan?
‎Errekaleorreko circusean egon nintzen, behin bakarrik. Neurri batean militantea da, nahiz eta tatuengatik dirurik ez lortu, asko jasotzen duzu, horri esker nire lana zabaldu eta beste artista batzuk ezagutu ditut. Halako beste jaialdi batean egon nintzen Lizarran, emakume eta transen Tattoo Circus bat, eta hor adibidez artista oso interesgarriak ezagutu nituen:
‎Baina, era berean, hurrengo urteetako euskara elkarteen bilakaera eta jarduera Sanchez Carrion Txepetxek proposatutako begirada soziolinguistikoaren gainean eraiki da. Eskoriatzan 1991an martxan jarritako Adorez eta Atseginez mintegia izan zen Txepetxen lana zabaldu eta praktikara eramateko ariketa antolatuena. Mintegi hartan aritutako hainbat kide dira gerora euskara elkarte berriak sortzen eta elkarteen dinamikak bultzatzen ezagutu ditugunak.
‎Epaileak frogatutzat jo du hori, eta 25 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio, baita haren Youtubeko kanala ixteko agindu ere. Datozen hiru urteetan du gisako konturik ireki bere lana zabaltzeko.
‎Kievetik bideo konferentzia bidez mintzatu dira hedabide bereko Oleksandr Holmakoy eta Oleksandr Nazarok. Aipatu dute algoritmoen faktoreak ere eragina izaten duela haien lana zabaltzeko orduan. «Edonola ere, milioika jarraitzaile batu dira azkeneko urtean gure edukiak ikustera, Ukrainan zer gertatzen ari den jakiteko», adierazi zuen Holmakoyk.
‎Kievetik bideokonferentzia bidez mintzatu ziren hedabide bereko Oleksandr Holmakoi eta Oleksandr Nazarok. Aipatu zuten algoritmoen faktoreak ere eragina izaten duela haien lana zabaltzeko orduan. «Edonola ere, milioika jarraitzaile batu dira azkeneko urtean gure edukiak ikustera, Ukrainan zer gertatzen ari den jakiteko», adierazi zuen Holmakoik.
‎Finalisten lanak zinema adituz osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu, eta ekitaldian zehar erakutsiko dira, sortzaileei beren lana zabaltzeko aukera eskainiz.
‎Obra guztiz bukatu gabe dago. Orain arteko sorkuntza prozesuan egindako lana zabaltzea da asmoa, publikoarekin itzulera bat izan eta lanean jarraitzeko. Ikertu, jolastu, materialak sortu ditugu, baina ez dugu ezer itxi.
‎Ikus entzunezkoak Youtuben zintzilikatzeaz gain, Twitterren, Instagramen eta Tik token ere badabiltza: " Egindako lana zabaltzeko sekulako garrantzia dute sare sozialek eta jende gehiagorengana ailegatzeko zozketak egiten ditugu. Hori guztia lagun, sekulako erantzuna jaso dugu eta horrek indarra eman digu jarraitzeko".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
lana 47 (0,31)
lanak 25 (0,16)
lan 2 (0,01)
lanek 2 (0,01)
lanekin 2 (0,01)
lanaren bidez 1 (0,01)
lanei esker 1 (0,01)
lanetara 1 (0,01)
lanik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia