2023
|
|
Jarraitutasunik gabeko lan kontratu finkoa, LELTBren 8.2 artikuluarekin bat etorriz, idatziz egin behar da nahitaez. Gainera, kontratu horrek
|
lan
jardueraren oinarrizko osagaiak jaso behar ditu, besteak beste, jarduera aldiaren iraupena eta lanaldia nahiz horren ordu banaketa, nahiz eta azken horiek gutxi gorabeherako izaerarekin jaso, langileari deitzeko unean horiek zehazteko betebeharrari kalterik egin gabe.
|
|
Kontratu horren objektua da bateragarri egitea ordaindutako
|
lan
jarduera eta kasuan kasuko prestakuntza prozesuak, halakoak gauzatzen direnean unibertsitate ikasketen esparruan eta Lanbide Prestakuntzaren Sistemako heziketa graduen esparruan, heziketa gradu horiek izaera duala badute eta lan kontratua behar badute, martxoaren 31ko 3/ 2022 Lege Organikoan, Lanbide Heziketa antolatu eta bateratzekoan, ezarritakoarekin bat etorriz. Nolanahi ere, 2028ko abenduaren 31ra arte, indarrean jarraituko du azaroaren 8ko 1529/ 2012 Errege Dekretuak lanbide heziketa dualerako beka sistemari buruz ezarritako arauketak, 3/ 2022 Lege Organikoa indarrean jartzeko unean arauketa hori aplikatzen zen esparruetan, kalterik egin gabe LELTBren 11.2 artikuluko prestakuntza dualeko kontratua egiteko aukerari.
|
|
(c) Langileak enpresan gauzatu beharreko jarduerak zuzeneko lotura izan behar du lan kontratazioa justifikatzen duten prestakuntza jarduerekin. Ondore horretarako,
|
lan
jarduera eta prestakuntza jarduerak koordinatu eta prestakuntza plan erkidean jaso behar dira. Plan hori egin behar da lan agintaritzek edo lanbide heziketako nahiz unibertsitateetako hezkuntza agintaritzek enpresekin egiten dituzten lankidetza hitzarmenen esparruan.
|
|
Salbuespenez,
|
lan
jarduerak gauzatu ahal izango dira aldi horietan, prestakuntza planak ezarritako ikaskuntzak eskuratzeko prestakuntza jarduerak ezin direnean beste aldi batzuetan gauzatu, jardueraren izaera dela eta.
|
|
Lanaldi murrizketaz ulertuko da
|
lan
jarduera aldi batean gutxitzea; gutxitze hori zenbatu ahal izango da eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko lanaldia oinarri hartuta. Eguneko lanaldia gutxitzeak eragin dezake egunean gehienez zehaztuko den ordu kopuru batean jarduera bertan behera uztea; asteko, hilabeteko edo urteko lanaldia gutxitzeak eragin dezake jarduera bertan behera uztea egunean ordu batzuetan edo lanaldi osoetan, aste, hilabete edo urteari begira ezarri diren ehunekoen mugarik handienaren baitan.
|
|
SALOren arabera, sindikatuetan afilia daitezke, aurretiaz aipatu diren langileez gain, alokairuko langileak ez dituzten beregaineko langileak, langabezian dauden langileak eta, ezgaitasunaren edo jubilazioa hartzearen ondorioz,
|
lan
jarduera utzi duten langileak. Baina, legeria bereziaren babesean elkarteak eratzeko duten gaitasunari kalterik egin gabe, subjektu horiek ezin izango dituzte sindikatuak sortu, euren interes bereziak defendatzeko.
|
|
Bada, IPDBLOren 88 artikuluarekin bat etorriz, langileek deskonexio digitalerako eskubidea dute, bermatzeko, legeak edo hitzarmen kolektiboak ezarritako lan denboratik kanpo, euren atsedenaldi, baimenaldi eta oporraldiak errespetatuak izango direla, bai eta euren intimitate pertsonala eta familiakoa ere. Zehatzago, eskubide hori egikaritzeko modalitateek aintzat hartuko dute lan harremanen izaera eta objektua,
|
lan
jarduera eta norberaren nahiz familiaren bizitza uztartzeko eskubidea bultzatuko dute, eta errespetatuko dute hitzarmen kolektiboan ezarritakoa edo, hitzarmen kolektiborik izan ezean, enpresaren eta langileen ordezkarien artean adostutakoa. Horretarako, enpresaburuak, langileen ordezkariak entzun ondoren, langileei zuzendutako barne politika gauzatuko du, baita zuzendaritza postuak dituztenei begira ere; barne politika horretan definituko dira deskonexiorako eskubidea egikaritzeko modalitateak eta lanabes teknologikoak modu arrazional batean erabiltzearen inguruan langileak prestatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak, neke informatikoaren arriskua saiheste aldera.
|
|
Lehia desleiala egon dadin, ez da beharrezkoa langilearentzat zuzeneko onurak izatea, ezta lehia eragiten duen
|
lan
jarduera hastea ere [ikusi 1987ko martxoaren 30eko (1987/ 2537 EDJ) AGE, 4 Salakoa].
|
|
O Bonus delakoak: izaera mistoko hartukizunak dira, kontuan hartzen dituztenak enpresa jardueraren emaitzak ez ezik, langile bakoitzaren gaineko balorazioa edo langile horrek
|
lan
jarduera zein taldetan gauzatu eta talde horren gaineko balorazioa ere.
|
|
Orobat, enpresaburuak ordaindu edo konpentsatu du distantziara egindako lana, eta langileak ezin izango du bere gain hartu
|
lan
jarduerari lotutako ekipamenduen, lanabesen eta baliabideen gastuak. Bestalde, hitzarmen edo akordio kolektiboek gastuak zehazteko eta konpentsatzeko edo ordaintzeko mekanismoa ezar dezakete.
|
|
Hitzarmen edo akordio kolektiboek, euren esparruko jarduera zehatzak izan dezakeen berezitasunaren arabera, ezar ditzakete distantziara lan eginez gauza daitezkeen lanpostu eta eginkizunak,
|
lan
jarduera modalitate horri ekin eta bere horretan jarraitzeko baldintzak, distantziara egindako lanaren gehieneko iraupena, bai eta distantziara lan egiteko akordioaren eduki gehigarriak eta beste edozein gai ere, gai horiek arautzea egokitzat jotzen bada.
|
|
Azken buruan,
|
lan
jarduera antolatzearen ondorioa da baterako kontratua, eta ez da lan kontratu berezi bat.
|
|
Halatan, probaldiak ahalbidetzen du langilearen gaitasuna eta, orokorrean, langilea enpresara moldatu den ala ez egiaztatzea. Eta, alderantziz, langileak ere egiaztatu ahal izango du, zerbitzuak ematen dituen enpresan betetzen diren ala ez hasieran bere
|
lan
jarduerari begira zituen igurikimenak (jakina, igurikimen pertsonalak dira horiek, batik bat, lan giroari dagokionez).
|
|
(b) Abokatuek bulegoetan euren
|
lan
jarduera gauzatzeko bete behar dituzten baldintzak; izan ere, aplikagarri diren lan arauez gain, abokatuei aplikatuko zaizkie lanbidearen arauak, estatutuen araberakoak eta etikoak nahiz deontologikoak barne.
|
|
Gauzaz ordaindutako alokairuak ezin du gainditu langileak jasotzen dituen alokairu izaerako hartukizunen 100eko 30 Adibideak: etxebizitza [ikusi 1997ko otsailaren 11ko (2732/ 1996 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa],
|
lan
jardueratik kanpo automobilak lagatzea [ikusi 2000ko urtarrilaren 27ko (5434/ 1999 errek. zk.) Madrilgo ANE, 4 Salakoa], elektrizitateaz dohainik hornitzea [ikusi 2004ko azaroaren 22ko (130/ 2003 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa]
|
|
★ Lanbide arteko gutxieneko alokairua (LGA). LELTBren 27 artikuluaren arabera, LGA da ordainsari finkoa, urtero lege bidez ezartzen dena, horren azpitik ezin izango dela ordaindu inorentzako eta lanaldi arruntean egindako
|
lan
jarduerarik.
|
|
Alabaina, kontzeptu hori osatu behar da LELTBren 1.3 artikuluan esangura negatiboan jasotakoarekin. Bestela esanda, LELTBren 1.3 artikuluak zerrendatu ditu lan zuzenbidearen aplikazio esparrutik baztertzen diren
|
lan
jarduerak, eta, ondorenez, langileak.
|
|
Era berean, gogorarazi behar da lan arloko ondoreetarako, lantokia dela" lan agintaritzan alta hartu behar duen antolaketa zehatzeko ekoizpen unitatea", hurrengo berezitasunarekin: " itsasoko
|
lan
jardueran itsasontzia da lantokia; itsasontziaren portua zein probintziatan izan eta lantokia probintzia horretan dagoela ulertuko da" (LELTBren 1.5 artikulua).
|
|
Distantziara egindako lana definitu da lana antolatzeko edo
|
lan
jarduera gauzatzeko modu bezala, betiere, berau egiten bada langilearen etxean edo horrek aukeratutako tokian, lanaldi osoan edo lanaldiaren zati batean, erregulartasunez.
|
|
Legeak ezarritako beste kasu batzuen artean nabarmendu behar dira erakunde kudeatzaileek langabezia prestazioaren jasotzaileei galda diezazkiekeen lankidetza lanak (GSLOTBren 272.2 artikulua) eta erkidegoaren onurarako lan eginez zigorrak bete behar dituzten pertsonen lan zerbitzuak (uztailaren 6ko 782/ 2001 Errege Dekretua, espetxeko tailerretan
|
lan
jarduerak gauzatzen dituzten zigortuen lan harreman bereziak eta erkidegoaren onurarako lan egiteko zigorra bete behar dutenen Gizarte Segurantzaren babesa arautzekoa, 1 artikulua).
|
|
Ildo horretatik, ohiko zantzutzat hartzen dira esklusibotasuna, ordutegi erregularra eta zehatza izatea,
|
lan
jarduera enpresaburuaren lantokietan gauzatzea, enpresaburuaren aginduak eta jarraibideak zorrotz betetzea, enpresaburuak lanaren emaitza erabat kontrolatzea eta jarraikakotasunez aritzea itundutako lan zerbitzua ematen [1995eko irailaren 20ko (1463/ 1994 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
|
|
Hedatutako ordezkaritzaz hitz egin ohi da, enpresa kontratari eta azpikontratarietako langileei, lege ordezkaririk ez dutenean, eskubidea aitortzen zaielako, enpresa nagusiko langileen ordezkariei galderak egiteko,
|
lan
jarduera betetzeko baldintzen inguruan, lantoki berean lan egin baina ordezkaritzarik ez duten bitartean. Alabaina, argi utzi behar da eskubide horretara ez direla biltzen langileek euren enpresei begira egin ditzaketen erreklamazioak (LELTBren 42.7 artikulua).
|
|
Orobat, enpresa nagusiko eta enpresa kontratari eta azpikontratarietako langileen lege ordezkariek bilerak egin ditzakete, lantoki bera dutenean modu etengabean; ordezkarien bilera horiek izango dira euren artean koordinatzeko,
|
lan
jarduera betetzeko baldintzen inguruan (LELTBren 42.8 artikulua).
|