Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2006
‎Gero normalitate puskatu bat berregin nahi izatea bezalakoa izan zen, eta horrek ere lanak, eta esango nuke zauria ez zela inoiz erabat itxiko ulertu genuen egunean bukatu zirela lan horiek, eta handik aurrera arnasa hartu –batez ere amak arnasa sakon hartu– eta jada esan ahal izan genuen, familia bat gara, familia normal bat gara. Egia esan, ordurako ni ez nintzen etxean bizi, eta arrebak ere uste dut handik gutxira utzi zuela gurasoen etxea.
2007
‎Robbe Grillet idazle frantziarra eta haren emazte Catherina ere etortzen zaizkit gogora, harreman sadomasokista haiek nola egin, filmatu eta denen aukeran jartzen zituzten Parisko zinemetara zaletuta nintzen garaietan. Dedio, nik ezin izan dut sekula halakorik ulertu, eta honezkero alferrik izango da lan horietan hastea.
‎Ez egin kasurik, beraz, zuk segi zeurearekin, segi tramankulu txiki horretan nik esaten ditudanak grabatzen eta grabatzen. Gero ederra edukiko duzuna lana horiek denak txukun paperean idazten.
2010
‎A la rigueur, manifa batean pankarta nagusiaren atzean joatea edota mitin batean azaltzea. Baina etxeko lan horiek eginez gero, lasai idatz zezakeen, batere kezkatu gabe" literaturtasunaz"," kontaketaren abenturaz"," mintzaira poetikoaren iraultzaz"," errealismo magikoaz"," postmodernitateaz"," autofikzioaz" eta gisa bereko kontsiderazio bizantinoez. Izan ere, euskal idazleak ez ziren benetan irakurriak garai zoriontsu haietan, apenas baitzegoen alfabetatutako irakurlerik.
2011
‎Gero ikasi genuen nondik norakoa, Gorkak argitu zigun, beharrik, inork Aleksandrari berari xalo galdetu baino lehen. ...0439 idatzia ekarriko zuen baforearen esperoan egon ginen, baina puntaletako garabilarietan debiletako makinistetan atrakadetako ofizialetan zetozen Kollontaiak, hori aitortu egin behar zitzaien sobietikoei, emakumezko marinelak zeuzkaten bakarrak ziren, ez zitzaien ardura munduko zamaketariek marmarrean jardutea, komunismoak zapaldua zaukak emakumea, behazak, emakumea horrela, gizonezkoen artean, lan horietan. Non é traballo para unha muller.
2012
‎Josu ez da ausartzen bere enpleguari buruz amaren aurrean kexatzera. Umeak izateko fabrikako behargin lana utzi zuenetik, ama etxeko zeregin guztiez arduratu zen, eta senarrak aurretiazko erretiroa hartu zuenean, lan horiei gehitu zitzaien etxetik kanpoko lana. Orain, ogasuneko bi funtzionarioren etxea garbitzen du eta bi alabak zaintzen dizkie 900 euroren truke, kontraturik gabe.
2014
‎Katixa ez baitzen asperrean zain egotekoa, belar epaitzen ere ikusi zuten berant baino lehen, eta emazte zenbait imitatzen hasi zitzaizkion. Amak erraten dio Ingalaterrako emazte tzar eroxka horien gisara diputatu izateko deretxoaren galde hasiko ote den, ez duela gizonik erakarriko lan horietan hasten bada. Isil isila, lanean segitu du Katixak, eta, gizonen besoen indarrik gabe ere, emazte gehiago hasi dira pittaka lur lanetan, azienden gobernatzen, tratuan ere bai batzuk.
‎Badirenez lanak atzeguardian ere, aski aise burutzen dituzte zeregin horiek, Bienvilletik urrun entzuten baitira obusen azantzak. Filipe Lurok eta Etien Bonnatek patata zuritzeko lan horietan ari direla ezagutu dute muntrak oren batez aitzinatu beharrak dituztela, Frantziako Asanbleak manaturik: ereiaroaren 14ko 23:00etan gauerdi izanen da.
‎Seminario handian nahi lukete teilatua berritu, gainera. Langile espainolak, soldatetan urri, bertze nehork nahi ez dituen mando lan horientzat. Espainiako Portaletik San Leongo gurutzerat bide berri bat behar dute egin.
‎Eskuko telefonoa kargatzen jarri zuen, bulegoaren beste aldean. Kalkulatu zuen azken orduko lan horiekin etxera heldu baino arinago agortuko zitzaiola bateria bestela. Oso motel egiten zituelako enpresako lanak Irenek, bere izateko modua zen, unibertsitatean bezala, azterketetako azken galderak egin barik uzten zituen bezala askotan.
2017
‎Feminismoan ohikoa da pentsatzea edozein testuingurutan hauteman daitezkeela zaintza lantzat hartzen ditugun zereginak, gure gizartean duten tankera eta antolaketa modu berarekin. Ez gara ohartzen lan horiek zentzu osoa hartzen dutela antolaketa sozial eta ekonomiko zehatz batean, non ekoizpen eta gizarteratze bide konkretuak bultzatzen diren, non gizonezkoak merkaturako ondasunen ekoizpenera eta emakumezkoak zaintzara orientatzen dituen lan banaketa sexuala ardatz nagusietako bat den.
‎Berez, film eta antzerki zikloa da. Udaletxean gaudenon artean hasita gaude elkarren arteko konfiantza lantzen, eta bururatu zitzaigun gogoeta giroa sortzea film eta antzerki lan horiek akuilu harturik. Bertan ageri ziren testigantzak ekartzea, edo antzekoak, hori igual da, hortik eztabaida sortu ahal izateko.
‎Lurra azkar batean garbitu, burusia tolestu eta besaulkiko kuxina harrotu zuen. Alfonbran zeuden hondarrak biltzeko aspiradora zuela pentsatu zuen, eta etxeko kontuetan narratsa zen Madalen lan horiek egiten irudikatzeak gaiztotu egin zuen.
2020
‎Dendaren erdian lore sorta sikuak geneuzkan: eukaliptoa, panikulata, amarantoa, katu bixarra, mimosa, oroilorea… Zentroak eta sortak eskatzen zizkiguten egongeletarako, erakusleihoetarako, itxarongeletarako, komunetarako… Lan horiek eginda materiala bere hartan salduta baino irabazi handixeagoa lortzen genuen, aparteko etekina. Zumezko saskitxoetan lore apainduretarako poliuretano aparra sartu eta koloretako zentroak osatzen genituen enkarguz.
‎aldaketa demografikoak (bizi itxaropena luzatu eta jaiotzen gutxitzea); emakumeen parte hartzea lan merkatuan; zerbitzu publikoen pribatizazioa; eskubideen merkantilizazioa...; ongizate eredua desegitea eta, aldi berean, lanaren sexu banaketan aldaketarik ez gertatzea. Finean, horrek guztiak zaintza beharren handitzea ekarri du baina zaintza behar horiek asetzeko inolako berrantolaketarik ez da gertatu (ez da zerbitzu publikorik garatu, ez da lanaren sexu banaketa deuseztatu, ez da lan horien kolektibizaziorik eman...). Lan merkatuaren arautze ezak eta zerbitzu publikoen murrizketak zaintza lanak berriro ere familia eremuan kontzentratzea baino ez du ekarri:
‎Hainbat ikerketak erakutsi du merkantilizazioa bikote heterosexualetan sarritan agertzen den gatazkari irtenbidea emateko estrategia izan dela (Agirre Miguelez, 2014; Gonzalez eta Jurado Guerrero, 2009): gizonen inplikazio eza dela-eta eztabaidatzen ibili beharrean, bikote askorentzat lan horiek egingo dituen beste emakume bat kontratatzea bide errazena da.
‎Gehienetan, emakume etorkinak izango dira etxeko eta zaintza lan horiek burutuko dituztenak, diskriminazioan oinarritutako Atzerritarren Legea dela medio eta etxeko eremuak ahalbidetzen duen lan harremanen arautzerik ezak lagunduta. Zaintzaren kate globalak horrela osatuko dira:
2021
‎Tratatoriaz axolatzen zirenak halaber. Eredu patriarkalaren erroz goratze ikusgarria zen, ohikoan lan horiek emazteek egiten zituztelarik. Joanarengana ernatu nintzen, Mailux aurkitu nuen, Haizemin eta Soraia, Viki eta Lluisa, Leire eta Castillo, Josebe eta Paul B., Saioa eta Pettiko, guztiek basoak likido horail, sukratu eta zaporetsuz arrada zituztela.
2022
‎Zenbait kasutan emakumeok* ezin ditugu zaintzari lotutako zerbitzuak euskaraz jaso, ez eman, lan horiek prekarietatera kondenatuak nahi dituztelako eta espazio hauetan hizkuntza transmisoreak garenetan, baliabideak falta zaizkigulako.
‎Oso minoritarioa izan da eduki duen presentzia, baditugun arren oihartzun handia izan duten piezak, batez ere ikus entzunezkoak. Lan horiek, ordea, sortzaileen helduaroko hausnarketetatik etorri izan dira sarri, ezagutu denaren galerak edo galbideak sortutakoengatik. Alabaina, 2019an Miren Amurizaren Basa eleberriak ikusi zuen argia, adineko emakume nekazari baten azaletik ezarritakoak eta esperotakoak astintzen dituen lana, Altzerreka baserrian kokatua; eta 2020an Jon Ander Urrestiren Tribiz.
‎1 Lehenengoa jendartean eta nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak egiten dituen emakumearengan berarengan enpresa kontzientziarik ez izatean oinarritzen da. Etxekoandre gisa egiten duen lana, halaber, beste lan horietara ere hedatzen da, eta ez da inola ere kontuan hartzen familia enpresa bat dela, bera ere enpresaburua baita, bere ondarea eta lan pertsonala ere eman baititu gehienetan (Millan, 2002: 6).
‎Euskaraz idazteko zailtasunak ahots propioen bilaketan lagundu gintuen, argitu egiten zelako zein zen trabes estetikoa, hizkuntza ikusezina eta kargarik gabea den materia neutro bat izateari uzten ziolako. Zentzu horretan, lan horiei aurre egiterakoan, bi izan ziren inspirazio iturriak: batetik, kurioski, nobela bat, Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, zeinak abiapuntu egoera argi bat zuen:
2023
‎Anari aipa genezake, agian, feminismoaren indarraldia tarteko ezin aipatu gabe utzi emakume musikariek azken urteotan guztiotan oholtza gainean irabazitako espazioa[*], korronte sozialen ordezkari papera hobetsi izan zaion artista gisa, nahiz eta beste garai batzuekin alderatuz gero, beste eskala eta molde batean izan. Osterantzean, azken hamarkadetan nekez topatuko dugu disko historikorik; ez kalitaterik egon ez delako soberan egon baita, lan horiek koordenada ez horren arranditsuetan kokatu izan direlako baizik.
‎Aretoa beteta ere genieke antzezleei behar bezala ordaindu. Beharbada eredua aldatu behar genuke, etengabe gabiltza hori planteatzen, baina dirulaguntza edukita entseatzeko espazio bat eskain diezaiokegu jendeari, sormen prozesu hori diruz ordaindu eta gero lan horiek gizarteratu ahal izateko plataforma bat eskaini. Eta hori lan garrantzitsua da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia