Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 242

2000
‎Bai, garai hartako baserritar batentzat nahikoak, orduko nire garaiko askok izan ez zutena. 13 urte eta erdi arte behintzat ibili nintzen eskolan eta orduko gehienak behin 12 urterekin jaunartze handia eginez gero, etxean lanean hasten ziren, itzulean eta abar, edo bestela artzain joaten ziren. Gu alde horretatik gurasoei eskerrak eman beharrean gaude.
‎Aurreikuspenak betez geroz, 2010ean bi mila zuberotar gutiago biziko dira sorlekuan, bortxatuak izanen baitira kanpora joatera lan bila. Horrelakorik gerta ez dadin, 600 lanpostu sortu behar dira eta lanean hasiak dira jada, Zuberoako egitura ekonomikoetako arduradunak eta hautetsiak.
‎Bestalde, egiteko lan handia dago oraindik(...). Lehen traba nagusia administrazioaren laguntzarik gabe lanean hastea izan zen. Hasiera hartan Bertsozale elkartearen egoera ekonomikoak hondoa jo zuen eta langileak langabezira joan ziren.
‎Ekainean bideragarritasun planaren emaitza aurkeztuko dute. Urria aldera eraikuntza lanak hasi nahi lituzkete, azkar ez badabiltza beste batzuk aurreratuko direlako. Enrique de Santiagok aipatu duenez," eskaintza gehiago izan ditugu, baina guk Oarsoaldeari eman diogu hitza, eta beraiekin egingo dugu lan.
‎1870eko hamarkadan, aldizkari eta liburu andanen ilustrazioak egin zituen, Notre Dame katedraleko marrazki eder batzuk adibidez. " La Vie Moderne" n lanean hasi eta Frantziako historiari buruzko liburu bat irudiz hornitu zuen. Nolanahi ere, Victor Hugo idazlea izan zen Urrabieta ezagutarazi eta ospetsu bihurtu zuena bere zenbait liburu ilustratu ondoren, hala nola," Miserableak"," Itsasoko langileak" edota" Barre egin zuen gizona".
‎Goiena Telebistari gagozkiola, bi arlotan bana daitezke teknologian egin beharreko egokitzapenak; alde batetik Betacam euskarri analogikoa utzi eta DVcam euskarri digitaleko bost kamera erosi dituzte, eta lehengo bi editaia gelez gain, beste bi eraiki dira. Era berean, emisioa automatizatzeko asmoa dute kamera errobotizatuen bidez eta hemendik bi urtera aldiz, dekoratu birtualekin lanean hastea aurreikusia dago.
‎Ekoizpen aldetik inongo galerarik gabe. Bertako oiloa ia galdua zegoenean, berreskuratze lanak hasi ziren. Duela hamabost urte INIA ren Animali Genetikako sailan, Fernando Orozko ingenieriaren zuzendaritzapean lanari ekin zioten.
2001
‎Gero badago beste kontu bat: zu nonbait lanean hasten zarenean, badakizu zer jokaera duen" enpresa" horrek, eta orduan kazetaria horretara moldatzen da.
‎Bestalde, artearen munduan Artelekuk ere izan du protagonismoa azken aldian. Bertan, hilabete barru lehen solairuaren berrikuntza lanak hasiko dira. Amaitutakoan, orain arte barreiatuta egon diren teknologia berriak kokatzeko gune handi bat izango du.
‎Garai berean, Eduardo Dato arabarra Espainiako gobernu buru izendatu zuten, eta honek arabar ekonomia berpiztu asmoz bertan behera utzitako Vasco Navarrori berrekitea agindu zuen. Ondorioz, lau diputazioek eta udalek jarritako diruarekin 1914an berriz ere lanak hasi ziren. 1919rako Gasteiz eta Deba Garaia arteko zatia inauguratzea lortu zen, hots, orografia aldetik zatirik zailena.
‎" Bancarrota" ren zuzendari Oskar Gomezek azaltzen duen moduan Anton Reixa galiziarraren" El silencio de las Xigulas"(" Xigulen isiltasuna") muntatu ostean heriotzaren gaia pil pilean zegoen taldean. Testu bilketa lanetan hasita uste baino material gehiago topatu zuten: Espe Lopezek eta Oskar Gomez berak idatzitako ugari eta baita bizi izan zen bitartean heriotzari buruz asko hausnartu zuen Robert Filliurenak ere.
‎Bere kasua, Maite Izagirrerenaren antzekoa da. " UBI amaitu nuenean lanean hasi nintzen. Badakizu, gurasoen etxetik atera nahia…", dio edonork dakien zerbaiten gainean berbetan ariko balitz bezala.
‎Artista hauetako batzuk argazkiak ateratzen hasi diren eskultore eta pintoreak dira. Besteak, eskultura eta pinturaren alorrean lanean hasi diren argazkilariak. Bisitariaren eginkizuna, hauxe:
2002
‎Ziorek taldea eta Petti abeslaria izan ezik, doinu berri bat egin baitzuten, gainontzekoak berea aukeratu eta lanean hasi ziren. Taldeen zerrenda Barricada, Berri Txarrak, Bersek, Buitraker, Dank, Dikers, Hemendik At!, Itturri, Leihotikan, Maider Ansa, Marea, Petti, Skalariak, Tijuana in blue, Tximeleta, Ufestuek eta Ziorek ek osatzen dute.
‎Erein argitaletxeak ere mende laurdena bete berri du iazko urte amaieran. 25 urte joan dira jada Julen Lizundia, Edorta Kortadi, Jexux Mari Mujika, Axentzio Ondartzabal, Xabier Lete, Anjel Lertxundi eta Jose Manuel Castells euskal literatura argitaratzeko beharra ikusita lanean hasi zirenetik. Duela hilabete batzuk egin ziren zilarrezko ezteien ospakizunak, baina urteurren honek emaitzak emango ditu gerora ere.
‎Itoizko urtegia da 510 metroko kotaren gainetik bete. Honek esan nahiko luke Nafarroako Ubidea ez litzatekeela bideragarria, nahiz eta honen eraikuntza lanak hasiak diren, aurrerago beste epairik aterako ez balitz. Nafarroako Gobernuaren, esanetan, ordea, Auzitegi Gorenak beste ebazpen batzuk egingo ditu, foru legebiltzarrak Naturguneen Legea aldatu aurreko egoeraren gainean aritu delako Gorena, eta orain Legea aldatu ondorengo egoeraz ebatzi duelako.
‎Berriro ere, argi gelditu da zein den PPren eta Aznarren gobernuaren jokabidea. EAEko hauteskundeak irabazi eta Eusko Legebiltzarrean lanean hasi ginela urte bat bete ondoren, PPren eguneroko erronka Jaurlaritzaren zeregina oztopatzea da oraindik ere, herri honen gobernuaren lana Auzitegi Konstituzionalen aurrean zalantzan jarri behar badu ere. Ohituta gaude.
‎Eskatu zizkioten froga guztiak egin, eta irabazle gertatu, hura zen, hura, Tentoren poza! Baina lanean hasi zenean, hangoa ez zitzaion batere gustatu. Izan ere, ezer ez zen egiazkoa.
‎Lehorte ikaragarri baten ondorioz, Nafarroako Erriberako nekazal bizimoduari agur esan behar izaten dion bikote ezkonberriaren ordura arteko bizimodua irudikatuz hasten da idazlea, eta etorkin gisa senar emazteak Bizkairantz eginiko bidaiaren bitartez, orduko Euskal Herriak zituen giza-geografia ezberdinak azaltzen ditu gero. Baina behin bikotea Gallartara iritsi eta El Carmen meatzean lanean hasiz gero lortzen du Iñaki Egañaren nobelak bere goren unea, nabarmentzen duenean meatzariek jasan beharreko zapalkuntza baino are sufriezinagoa zela meatzetan lanean ziharduten emakumeena. Egoera horren aurka emandako lehen urratsek jaso zuten erantzun bortitza, ustez menderatuek hartutako mendekua, jada martxan ziren sozialistek hartan guztian izandako jarrera eta oro irauli nahian zebiltzan anarkista bakanen eragin murritza islatzen ditu Egañak «Gallarta»n.
‎Aurtengoa izango da beraz, karpa azpian egiten den azken azoka. Eraikin berria egiteko obra lanak hasi direla-eta, aurten karpa ez da zehazki aurreko urteetako toki berean kokatuko. Landako konplexuan bertan egongo da baina anbulatorioaren atzean.
2003
‎Izan ere, euskara batua dakien jendea badago, eta badute beren euskalkia berreskuratzeko gogoa. Ikasteko metodoak eta hiztegiak ere badaude, beraz, lanean hastea da falta dena". Dirudienez, horretarako asmoa ere badute Otsagi aldean.
‎Fundazioak nahiko finkatuak dauzka Sahara eta Mozambiken jarduteko programak, eta Bolivia eta Bosnian ere lanean hasteko bere asmoak plazaratu ditu, Bilbon egindako aurkezpenean. Baina ez dira hor geratzen GKE honen proiektuak, beste hainbat herrialdetara ere (Honduras, Nikaragua, El Salvador, Brasil, Ekuador, Peru, Ginea eta Ghana, Nepal ahaztu gabe) espedizioak antolatzeko asmoa azaldu baitzuten.
‎batzuk itzala behar dute, besteek gune eguzkitsua, haizea edo izozteak jasan ezin dituztenak ere badira. Lanean hasi aurretik liburuetan laguntza bilatzea komenigarria da eta lorazainek ere gustura aholkatuko gaituzte. Honek guztiak, antolaketa txiki bat egitea eskatzen du, ingurune harmoniko bat lortzeko asmo zehatzarekin abiatu behar dugu.
‎Bi alderdi hauekin lanean hasi ginen Euskal Herri mailan akordio batera iristeko. Akordioak bi hanka zeuzkan:
‎Bestalde, badira bizitzako beste etapa batean sartzen direlako eskola uzten dutenak ere. Esaterako ezkontzera doazelako, eta lanean hasi behar dutelako.
‎Herri kiroletan Iparraldekoekin harremanetan hasi ginenean deskubritu nituen pottokak, Hegoaldean guztiz galdua baitzegoen. 1972rako jada Ezpeletako Pottoka Elkartea lanean hasia zegoen, eta ikerketa bat ere aurkeztua zuten Frantzian pottoka arraza homologatzeko. Baita lortu ere.
‎Vital Kutxan sartu nintzenean, merkatari lanean hasi nintzen Araban zehar. Vital Kutxa hiriburuan bankurik handiena zen, baina probintzia mailan ez.
‎Getxoko Udala, berriz, aurten sartu da egitasmo horretan. Getxoko Udaleko egitasmoaren arduradunak adierazi digunez, Udaleko euskara zerbitzua lanean hasi denean ikusi dute, hizkuntza planifikazio bati begira, lan munduan ere euskararen erabilera sustatzea beharrezkoa dela, eta Siadecok prestatutako egitasmoa oso egoki etorri zaie; izan ere, Getxon zerbitzu sektorea da nagusi, ez dago ia lantegirik. " Hausnarketa horretatik abiatu ginen; merkataritza sektoreak erabileran duen eragina ikusita, jende asko mugitzen duen alorra dela kontuan izanda, eta Getxon nolako indarra duen kontuan hartuta egitasmoan sartzea erabaki genuen", adierazi digu arduradunak.
‎Auzoan baratzea dutenek diotenez, garai batean kearekin batera pinporta batzuk erortzen ziren lurzorura eta baratzeren batean lurrean 12 zentimetro behera sartutakoa aurkitu duenik bada. Aitzurrarekin lanean hasitakoan aurkitzen zituzten arrasto horiek.
‎Gurasoak erregezaleak, anaiaren bat falangista, bere familia eskuindarretik urrutiratu behar izan zuen. Horrez gain, ba omen ziren etxe aberatseko alaba izateagatik begirada okerrak zuzentzen zizkioten milizianoak ere, eta huraxe izan omen zen gurasorik gabeko haurrak zaintzeari utzi eta eritegi batean lanean hastera eraman zuen arrazoia. Gero, bere senarra eta biek Madril utzi eta Valentziara, handik Bartzelonara, eta azkenean Frantziara abiatu behar izan zuten.
‎Bigarren horiek interesatzen zaizkit. Bereziki, horien artean, ingelesa errazteko ideiaren inguruan lanean hasi diren hizkuntzalariak. Aintzat hartu dute horiek ingelesez behar bezala egitea ez dela nolanahiko erronka, askori benetan zail gertatzen zaiola.
‎Hotzaren hormak su baxuaren altzora zeharo erretiraraziko ez gaituen itxaropenez neguan bezala lanean hasi beharra dago dagoenerako, di dako bueltaxka azkarretan. Neguko solstizioarekin batera patrika husteraino itsasten zaigun txoro planttak jo baino lehenago egiten hasi beharreko lan txikiak gehienak.
‎Gizartea gero eta konplexuagoa da, eta gaurko gizarteari erantzuteko lana ere gehitzen doa. Horri aurre egiteko modu bat litzateke pertsona batzuk dedikazio osoz edo esklusiboki bertsolaritzan lanean hastea. Antolakuntzan aldaketa kualitatibo bat emateko garaia da.
2004
‎" Bordan geundela pixka bat entseatu, buelta batzuk egin eta gustura sentitzen ginenean grabatzen hasten ginen, soinu naturala lortu nahi genuen", aitortu du Txikik. Rock diskoen ohiko grabaketa prozesuan bateria izaten da estudioan lanean hasten den lehen musikaria. Kanta guztiak grabatu eta nahasketak egiteko mementoa heldu arte hor bukatu ohi da bere betebehar nagusia.
‎Ordua da. Enpresan euskaraz, inbertsio ona lelopean, euskarak lan munduan indarra hartu dezan lanean hasi dira bi sindikatuak. Negoziazio kolektiboan, hitzarmen sektorialetan eta enpresetako hitzarmenetan klausula berezia jarri dute, euskararen normalizazioan urrats praktikoak emateko asmoz.
‎Bertso librean idatzitako poemarik ere baden arren hala nola Bitoriano Gandiagari eskainia, sonetoa da gehien agertzen dena Jean Louis Davanten Harri txintxolak olerki sortan. Zuberoa du ama eta gainerako Euskal Herria emazte maite Davantek, eta urteko lau sasoiei eskainitako olerkiekin lana hasten badu ere, berehala da bere sorterria den Zuberoako lur eta jendeei zubereraz eta Euskal Herria osoari euskara batuan Herriminez kantatzen. Eta heriotza bakoitzaren ezin baztertuzko pasarte bortitza bada ere, haren aurrean itxaropena agertu nahi izan du Biziminez olerkariak, itxaropena beste guztien gainetik dagoen bertutea delako berarentzat.
‎Hori fakultateko azken urtean izan zen. Ondoren, ikasketak amaitu eta lanean hasi behar nuen, baina nik euskaraz ikasten eta euskara lantzen jarraitu nahi nuen.
‎Gaur egunera jinik, Irun Hondarribia Hendaia Partzuergoan lanean hasi nintzenean nekezia handia izan nuen, Hegoaldearen ikuspegi bat moldatua bainuen ordurako. Ikuspegi hori iheslariekin bizi nituen esperientziekin moldatua nuen.
‎Miarritzen ikusgai dauden eskulturek harreman estua dute Camille Claudelen bizitzarekin. Rodin ezagutu aurretiko lanekin hasten da erakusketa. Garai hartakoak ditugu Diane eta La Vieille Helene lanak, adibidez.
‎Eta bakarra. Orixeri buruzko lanarekin hasi nintzenean, ez orain, duela hogei urtetik gora baizik, helburu oso zehatza neukan asmotan »berdin berdin zait obsesiboa deitu edo bestela», eta zen Orixeren eta honen sorkuntzaren gainean irakurketa soziologikoa egin ahal izateko tresnak eskaintzea eta, bide batez, orduko literatur kritiko aurrerazale porrokatuek klasizismo, kontserbadurismo eta folklorismoaren zuloan ondo zokoratua zeukat... Horretan tematu nintzen, eta horretan segitzen dut.
‎Ikasi nuen familia zer zen. Ikusi nuen anaia zaharrak nola ikasketak utzi eta lanean hasi ziren. Lanean hasi ziren familia aurrera ateratzeko.
‎Ikusi nuen anaia zaharrak nola ikasketak utzi eta lanean hasi ziren. Lanean hasi ziren familia aurrera ateratzeko. Orain askok esango du:
‎Badugu euskaldunok Europarekiko sentimendu berezi bat. Orain dela urte asko, inor gutxik Europarantz begiratzen zuenean, euskal mugimendua lanean hasia zegoen eta gaur egun, oraindik ere horretan jarraitzen dugu.
‎Istorioa kontatzea baino, istorioak kontatzea esango nuke, pluralean, nork bere istorioa du eta. Hori arrunt aldatu da lanean hasi nintzenetik hona. Sasoi hartan zer edo zertan lanean ari nintzela konturatzen naiz, baina modu intuitiboan.
‎Zentzu horretan irratiak bai, garai bat markatu zuen. Izan ere, egun lanean hasten den gazte batek nabarmentzeko lana dauka, gero! Badaude 50 irrati dialean.
‎Neu ere irakasle nintzen bertan. Euskara irakasle zen hura, ni baino lehen lanean hasitakoa. Handik aurrera sortu zen Zeruko Argia n idazteko kontua.
‎D.B.H ezartzeko beharrezko ziren baldintzak betetzeko, 1993an Lizarra Ikastola Eskolapioak eskola zaharra birgaitzeko lanetan hasi zen. 1999an inauguratu zen haur eskola »4 hilabete eta 2 urte bitarteko haurrekin».
‎Ezagutu ez dituenari nola adieraziko dizkiogu kontu hauek, zein adibiderekin? Inor aurkituko ote dugu larru truke lanean hasteko prest?
‎Ikasketak eta soldadutza bukatutakoan, abokatu lanean hasi zinen. Hemengo errealitatearekin topo egitera eraman zintuen ofizioarekin.
‎Aita Donostian notario lanean hasi zenean diruz oso gaizki hasi zen, pisua hartu, bulegoa antolatu, zorretan sartu... Estuasun handiak pasa genituen lehen urte haietan:
‎Urte zailak izan ziren, zakurrek bezala igeri egin behar izan nuen ez hondoratzeko, baina asko ikasi nuen. Lanean hasi nintzenetik 25 urte pasa dira eta zorionez gauza asko hobetu dira. Bidea gelditzen da oraindik egiteko, baina lan munduan egoteko nire modua nire alabarentzat eta datozen besteentzat lagungarri izango dela espero dut.
2005
‎Tradizioa omen, ere, etxe barruetan emakumeok ederki egurtu eta gero, familiaren aginte eta etxekoen okerrak zuzentzeko gizonezkoek zuten ahalmen barruan kokatzen zituzten epaiak eta ez hain aspaldian, ni abokatu lanetan hasi nintzenean halakoak irakurrita nago eta. Pertsonaren duintasunaren aurrean halako traizioarekin bukatzeko bideak irekitzen ea noiz zabaltzen diren zeharo hasiak bagara ere.
‎Uste dut gure aurrekoek gehiago ezagutuko zutela beharra guk baino, baina guk ere norbere bizia aurrera ateratzeko gai izatea zer den ikasi genuen. Orduan ez zen oraingo aukerarik, bederatzi anai arreba ginen etxean, aitak harrobian egiten zuen lana, eta usaia zen gazterik lanean hastekoa. Nire arrebak ere hamabi hamahiru urterekin hasi ziren neskametzan, eta ni harrobian hasi nintzen hamalau urte eta erdirekin.
‎Bai, hori landu egin behar du. Nik, hain gazte lanean hasirik, eta batez ere Frantziara zortzi hilabeterako baso lanera joanik, etxetik kanpo ibiltzen eta gorputza zailtzen ikasi nuen. Gero beti entzun izan dut pilota oso gogorra dela, baina gezurra da.
‎Nik gainera, oso gustura egin dut lan Eloi Beatorekin, ezagutzen nituen berak aurretik egindako lanak, Sobradumekin eta... Harekin lanean hasi nintzenean pilo bat lasaitu nintzen. Berak oso argi zituen gauza asko:
‎komedia izan behar zuela, irrati korteak atalka banatu behar genituela... Lanean hasi ahala konturatu nintzen lana oso ondo zihoala, ondo aterako zela, eta lasaitzen joan nintzen.
‎Erakundeen arteko koordinazio faltak ere kalte handiak eragin ditzake banatzen den laguntzan, ahalik eta onura handiena lortzeko gastuak banatu eta ahaleginak bateratu beharrean, hainbatek bere kabuz egiten baitu lan. GKEetan aditu Alfred Vernisen iritziz, ez da zentzuzkoa lagun gutxi batzuen artean ezerezetik GKE bat sortzea eta beste erakundeekin koordinatu gabe lanean hastea. Izan ere, planteamendu onik gabe egindako lana beti ez da lagungarria suertatzen.
‎Zeuek aukeratu zer non. Bata zein bestea, literatur lanetan hasten ari direnen euskarri ezinbesteko izan ohi dira. Narrazio baten hari etena iratzargailuaren hotsak lotuko du, dena ametsa baino ez zela argi utziz eta ipuinaren eraikuntza zuloak porlanduz.
‎Hori zela eta nik beti lanen bat egin nuen, kamioiak deskargatzen, langostinoak saltzen taberna batean, dena delakoa. Karrera erdira iristean, bekaren batekin kazetari lanean hasi nintzen, eta orduan hasi ginen burua altxatzen ekonomikoki. Orduz gero, zorionez, ez dut zailtasunik izan.
‎Euskarazko toponomia atxiki eta agertzearen alde adostasun zabala nabaritzen da, duela zenbait urte borrokaren bitartez lortu eta oraindik hainbat leku publikotan kalapita iturri gelditzen den euskal izenen presentzia erabat onartu dela frogatuz. Horra hor Iparraldean lanean hasi den Euskararen Erakunde publikoarentzat ausarta izateko arrazoiak. Halere, beste datu batzuek egoeraren larria azpimarratzen dute.
‎Esaten dutenez, mundu mailan zinema banatzaile garrantzitsuenetakoa. Lanean hasi dira eta gu zain gaude, ea zer esaten duten.
‎Seme alabek asko lagundu didate nire bizitzako alor askotan, bai profesionalean bai pertsonalean. Baina beraiek aurrera ateratzeko beharrak eman zidan adorea ametsen eta akzioaren, fantasiaren eta errealitatearen arteko barrera hausteko, lanean hasteko eta ondoren jarraitzeko.
‎Gero espero gabeko formaren bat agertzen da, oso gutxitan figura oso bat. Elementu bat agertzen zait eta, horrekin lanean hasita, beste elementu batera heltzen naiz. Ez dut aurretik ikusten eszena osoa.
2006
‎Egia erran, inork Iruñeko irratiari buruzko historia idatziko balu, Nafarroako politikagintzan azken 20 urtean gertatu direnak eta ez direnak moldatu lituzke paperean, bai eta gure herrialdeko agintaritzak izan duen ezaugarri nagusia azaleratu ere, hots, ustelkeria. Izan ere, irratia lanean hasi zen, Gabriel Urralburuk azpiko dirua esku beteka kolkoratu zuen urteetan. Bada, Urralbururen eta eskuindarren buruzagi Aizpunen arteko tratuak zokoratu zuen Euskalerria Irratia 1990eko irrati lizentzien banaketatik.
‎«Hiri aberatsa ginen, baina hirigintza zein ingurumen aldetik erdipurdikoa. Jendea hirugarren sektorean lanean hasi behar bazen, batez ere zerbitzu hiria izan behar baginen, geure itxura aldatu behar genuen. Hiri atsegina behar genuen».
‎Azken urtean oso gutxi korritu nuen, ez nenbilen gustura, eta aukera eman zidatenez nahi banuen masajeak ematen hasteko, eskolara joaten hasi nintzen, eta ia bizikletan baino gehiago eskolan ibili nintzen. Irunen ibili nintzen astean hiru edo lau egunetan, eta ez nintzen handik asko nekiela aterako, baina hurrengo urtetik aurrera lanean hasi nintzen.
‎gure etorkizuna erabaki nahi dugulako. Helburu hau lortzeko biolentziarik gabeko eszenatoki baten aldeko apustua egiteaz gain ezinbestekoa izango da herri honen erabakitzeko eskubidea gauzatzearen alde gaudenon arteko adostasunak landu eta lanean hastea maila guztietan ez bakarrik maila politikoan. Urtetako lana izango da eta asko kostako dena.
‎Urteak eta urteak eman ditut harrez gero lan ezin eginez, estudioak ezin eginez, ideiak ezin uztartuz, ezin irakurriz... iraulia nintzen. Eta egoera horretan irakasle lanean hasi nintzen, frantses eta latina erakusten. Literatura nahi nuen nik estudiatu, baina eri nintzen, eta hain nintzen sufrikarioan etsia, pentsatu nuela ene baitan:
‎Argi du Guneari izen berria jarriko diola eta erakusketa, ekoizpena, eztabaida, heziketa eta artxiboa izango direla zentroaren oinarriak. Eraikuntzaren birmoldatze lanak hasi aurretik, eraikina, Tabako Fabrika alegia, herritarrei erakutsi nahi diete. Hala, uztailaren 15etik iraila bitarte, bisita gidatuak eskainiko dituzte, eraikina barrutik ikusteko.
‎Zabalagan lanean hasi zen Chillida, inongo presarik gabe, denbora ez zuelako epeekin lotzen, gauza bakoitza ondo egiteko beharrezkoa zen denbora neurtzen zuen. Obrak egiten eta lorategian haientzako lekua bilatzen joan zen, naturan egokitzen.
‎Eguneko sei peso agindu zieten, eta hori sinetsirik oinez etorri ziren langileak beren emazte eta haurrak eta etxeko tresna bakanak hartuta. Baina lanean hasi ondoren, eguneko 2,5 peso baino ez zieten pagatu. Agintariengana jo zuten kexu, eta ugazabek kalera bidali zituzten.
‎Errotaren jarduerak ere behera egin zuen. Etxebertzeko Bordako jabeak erosi zuen eta 1999an berritze lanak hasi zituzten. Ordutik, errota erakustoki gisa baino ez da erabili eta guk horixe egin dugu:
2007
‎AEBetan dagoen sistema berezia da, ikasleak diru asko ordaindu behar duelako unibertsitatean ikasi nahi badu. Diru laguntzak eta lanean hasitakoan ordaintzeko mailegu sistemak dituzte, baina orokorrean zaila da diru gehiegi ez duen jendearentzat unibertsitatera iristea.
‎Opor guztietan. Gero, lanean hasi nintzela, hiru hilabeteko oporrak hartzeko aukera izaten nuen, eta Barkoxera joaten nintzen. Etxeren bat alokatu, eta hantxe egoten nintzen.
‎ikasturte hasieran, datorren buruilan beraz, biak bukatuta eta haurrak hartzeko gertu egotea espero da. Estreinaldi ofiziala, berriz, urrian egiteko asmoa dute, lanak hasi eta urtebetera.Oztibarreko ikastola Izuran dago egun, eta 33 haur dabiltza bertan. Eraikin berriak 40 hartuko ditu.
‎Bertako irakasleek euskarazko softwarearen beharra zutela konturatuta, lantaldea eratu eta Dinux sistema eragilea sortu zuen iaz. Sistema eragile horrek software librearekin euskaraz lanean hasteko eskaintzen dituen abantailak ikusirik, hitzarmena sinatu dugu Lopez Aberasturirekin, gure harpidedunei Dinuxa doan eskaintzeko.
‎Baina bada gizartea, gazteak batik bat, estuki lotzeko bide berri gehiago. Lana bada, baina sarritan nahiko era kaxkarrean ordainduta; izan ere, gastua, eguneroko bizimoduan egon da aldaketarik handiena azken urteotan.Ikasketak amaitu eta Unibertsitatean lanean hasi nintzenean, duela 23 urte, 60.000 pezeta irabazten nituen hilero (360 euro). Diru horrekin gurasoen etxetik irten, bizitzen jarri eta bion soldatarekin ondo bizitzeko modua genuen.
‎Horrela, buru militar nagusia zen Mariano Gamir Ulibarriri agindu zioten Bilboko defentsa antolatzeko, eraikuntza eta leku estrategikoez baliatuz, gotorlekuak bailiran. Nerbioi gaineko zubiak lehertzeko lanak has zitzan ere agindu zioten militarrari. Izan ere, hurrengo orduetan asmo horien premia areagotu egin zen.
‎Herritar gehienok matematikaz dugun iritzia ez da gozoegia. Hala uste dute Espainiako Matematika Errege Elkartean, eta lanean hasi dira pentsatzeko modu hori baztertu dezagun. Matematikak gure eguneroko bizitzan daukan garrantzia erakutsi digute.
‎2006ko urrian Euskal Herri Hegoaldeko izeneko herri elkargoan lehen euskara teknikaria lanean hasi zenetik, Iparraldean beste bost euskara teknikarik ekin diote lanari. Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) ekimenez abiatu zen proiektua eta euskararen hizkuntza politika eremuka eta sektoreka biziaraztea du helburu.
2008
‎Ez bakarrik fabriken kokapenagatik; non bizi garen, etxeak non egiten ditugun, eta abar. Ni lanean hasi nintzenean, ia langile guztiak bizikletaz joaten ziren lanera. Durangarra naiz, eta paper fabrikara joaten ginen, herritik 3 kilometrora.
‎Honekin ez dut esan nahi krisi hau nabaritu ere egingo ez dugunik. Benetan denboran luzatu daitekeen egoera izan liteke, baldin eta agintariak ez badira lehen bai lehen lanean hasten, egoera zuzen bideratzen saiatzeko. Krisiari aurre egiteko hainbat tresna ekonomiko daude, baina egoera hain berria izanda eta konponbidea emateko orduan nazioarteko merkatuetan dagoen zalantza handia kontuan izanda (nola jokatu ez baitakite), espero dezagun ekonomia politikak aurrera eramateaz arduratzen diren eragileek tresna horiek modu egokian erabiliko dituztela.
‎Euskal Herrian, elkarrekin bizi gara eta lanerako desmartxa arras desberdina da. Adibidez, iluntze batean promenatzera atera, itzuli, eta ezin naiz lanean hasi. Ohartzen naiz ez naizela beti jasan erraza.
‎" Zer uste duzue kobratzen dugunok lan boluntariorik ez dugula egiten ala?". Euskara elkartean lanean hasten denak nolabaiteko atxikimendua daukalako da. Beraz, profesionala bai, baina ez diruaren truke bakarrik ari dena, hori aitortu behar zaie.
‎1870ean Marshek Cope umiliatu zuen, Elasmosaurus espezieko ale bat berrosatzean burua buztanak behar lukeen tokian ipini ziola egotziz. Ordainetan, Cope Wyomingo Bridger Basin aztarnategian lanean hasi zen, Marshek hura bere eremu pribatutzat jo arren. Orduan erasoak publiko bihurtu eta egunkarietara iritsi ziren.
‎1877an, 17 urte zituela eta inolako hezkuntza akademikorik, lanbiderik eta ondasunik gabe, Mexikora abiatu zen. Okindegi batean lanean hasi eta, mende laurden geroago, XX. mendean sartuta, 80 okindegiren jabe zen. Ondoren, irinaren negozioan sartu zen:
2009
‎Egia da Eliot Ness Chicagon jaio zela, eta bertako Unibertsitatean ikasketak amaitu ondoren, 1927an Altxor Publikoaren Departamenduan lanean hasi zela, Chicagoko Alkohol Debekuaren Bulegoan hain zuzen. Handik aurrerakoetan, ordea, ez dirudi parekotasun handirik dagoenik Nessek zioenaren eta benetan gertatutakoaren artean.
‎Roland V. Libonati() AEBetako Kongresuko eta Alderdi Demokratako kide eta kargudun izan zen luzaroan, baina 20ko hamarkadan Chicagoko Unibertsitateko ikasle zen, Ness bezalaxe. 1924an abokatu lanetan hasi zen eta gertutik jarraitu zuen Al Caponeren aurkako prozesua. Eliot Ness bera ere ezagutu zuen.
‎Gazari egindako erasoekin Erdi Arora baino Harri Arora itzularazi ditu Israelek bertako palestinarrak. Ondoren, su etena behar beste luzatzen bada, berreraikuntza lana hasiko da. Europako Batasunak milioika euro bideratuko ditu bere berreraikuntza lanetara eta bere zurikeria garbitzera eta, konponbiderik lortu ezean, bere sorreratik gerra egoeran bizi den Israelek behar denean berriz txikituko ditu behar diren bazterrak.
‎Kartzelatik atera eta berehala beldurra da nagusi, ez dakite elkarrekin bizitzen, baina pixkanaka baretzen joaten dira. Bakartxo Etxeberria Loiola Etxeako kideak azaldu duenez," ezinezkoa da eskatzea atera eta hurrengo egunean lanean hasi daitezela. Paperak egin behar dira lehenik, errolda, medikua bilatu, eta ondoren, ikastaroak edo zuzenean lana topatu".
‎Astean hiru orduz ikasten genuen euskara, eta ez zen nahikoa. Gero, 16 urterekin, lanean hasi nintzen. Euskaltegian hasi nintzen orain dela hamabi urte, HABEn, baina ez zitzaidan gustatzen nola ematen ziren eskolak, ariketak eta ariketak egitea zen.
‎Ez da ohiko kontratazioa. Lanpostu berriak esan nahi du lehen aldiz dela abian hizkuntza plangintza, alegia, hizkuntza normalizazioa sistematizatzeko bitartekoa.Teknikari berria lanean hasi bitartean Mikel Irizar da lan horien arduradun. 2007 hasieran sortu zen Hizkuntza Plangintzarako Departamentuko burua da Irizar.
‎Patxi Lopez lehendakari lanetan hasi eta greba orokorra izan zen.
‎Ez naiz damu. Hamalau hilabeteren buruan izanen dira berrogei urte lanean hasia naizela eta badut ene buruan gogo bat: " Berrogei urte lanean, konplitu diat ene laneko denbora!
‎Korrika eta presaka eta ondo egin behar, gainera. Nik beti ezagutu dut horrela, lanean hasi nintzenetik. Hemeretzi urte nituen inprimategi honetan hasi nintzenean, 1979an, eta ordurako martxan zegoen Durango.
‎Nik ez nuen aitona inprentan lanean ezagutu. Erretiratuta zegoen ni lanean hasi nintzenerako. Hala ere, beti tailerrera hura!
‎Tailerreko gizona zen. Ni lanean hasi nintzenean ere, egunero joaten zen inprentara, baina ez lanera. Gaitzak jo zuen lehenago, eta inprentako lana utzi behar izan zuen.
2010
‎Filmaren hasiera, ondorengo guztia ahalbidetuko duena, hanka eta bururik gabeko egoera bat da. Juanek Zamorako espetxean lanean hasi behar du, funtzionario. Lehenbiziko lan egunaren bezperan, bertara doa, kartzelako nondik norakoak ezagutzeko asmoz, eta hara non une horretan presoak matxinatu egiten diren.
‎Sua itzaltzea negozio biribila bihurtu zuen. Su hartutako eraikinen edo lur eremuen jabeei baldintza bat jartzen zien, bere agindutara zeuden suhiltzaileak lanean hasi baino lehen: jabegoa Krasori oso merke salduko zioten, sua itzaltzea nahi bazuten.
‎Nekane San Miguel (Arrasate, 1953) abokatu lanean hasi zen 1976an. 1991n epaile egin zen eta Galizian eta Tolosan jardun ondoren, duela hamar urtez geroztik, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratua da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia