Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2000
‎Astebete libre dut, eta Gasteizera itzuli beharrean, zergatik ez goaz Karibe aldera denbora hori biok biotara igarotzera? Gurea konpontzeko aukera ezin hobea izan liteke ekin dio Dabidek; baina nik errepikatu behar izan diot orain bakardadea behar dudala, bakardadea; eta, bestela pentsatuko banu ere, egun gutxiren buruan lanean hasi beharra daukadala.
‎Orduan esan izan balidate hark gerora hartuko zuen norabidea, ezinezko iritziko niokeen. Hala gauzak, Dabid maisuak klase partikularrak besterik lortzen ez zuela ikusirik, bestelako lanetan hasi zen izena ematen: etxez etxeko saltzaile, inkestagile, gauzaintzaile...
2001
‎J( lanean hasita): Eta zenbat egun daramatzazue zeregin horretan?
‎Ikasketak bukatu, eta lanean hasi da mutila. kide, kontsulta jarri du herrixka batean.
‎Aurren aurrenik, abiatu egin behar dugula handik edo hemendik, inorako baldin bagara, lehenbizi edo lehenbizikoaren hurrengo zer datorren erabaki arte egonean egon gabe. Onena, beraz, lanean hastea genuke zirt edo zart, nork bere deiari erantzunaz, gehiegizko buruhausteetan ibili gabe nola izan behar lukeen ezarria balioen zerrenda zehatzak. Huskeriez kezka  tzea, gero –hutsaren hurrengo den geure hizkuntzarekikorik izan badaiteke–, ez da giza kulturaren gaina eta lorea besterik.
2002
‎Gainera, biografiako datuen arabera, idazlearen egoera eta gurea oso an  tzekoak zirela juzkatuko genuen: Kafkak  garai hartan hogeita lau urte omen zituen, guk genuen adina hain juxtu, eta lehenengo  lanean hasi berria omen zen, gure kasuan gertatzen zen bezala. Ez genion inori ezer adieraziko, halere.
‎Ikasitako bideari jarraituz, biografiara joko genuen azalpen bila. Eta bertan Kafkaren honako hitzak aurkituko genituen, 1907ko urrian administrari laguntzaile lanean hasi berria zelarik idatzi zituenak: " Assicurazioni Generalin nago, eta ez dut esperantza galtzen egunen batean urrutiko herriren bateko besaulkietan esertzeko, ofizinaren leihoetatik azukre kanabera soloak edo hilerri mahomatarrak ikusteko".
‎Beste kontu bat litzateke aztertzea zeintzuk diren eleberrigintza horren ildo nagusiak, eta unibertsitate kritikariek  maite ohi duten taxonomia lanetan has gintezke, errealismo sinbolikoaz edo nobela beltzaz edo dena delakoaz hitz egiten: nik ez dut halakorik egingo.
2003
‎Klaudikazio antzeko bat irudituko zitzaion, nonbait. Sekulan gorbatarik jantzi ez izanaz harrotzen diren horietakoa zen-eta, banketxean lanean hasi zen arte.
‎Euskal emakumeak nekazaritzan gogor aritzen ziren (eta besteak beste, Larramendiren edota Mogelen goraipamena jaso zuten horregatik), eta beste hainbat lan egiten zituzten, etxean edo etxetik kanpo: inude, emagin, zerbitzari, jostun, ehule, bokatari, dendari, maistra, eta abar; gainera, lanean hasi ziren XVIII. mende bukaeran martxan jarri ziren lantegi protoindustrialetan ere, beti ere soldata negargarriekin, lan beragatik gizonezkoek baino askoz gutxiago jasoz.
2005
‎alabak maistra ikasketak egitea lortu zuen, eta senarraren irudia nolabait berpiztu egin zuen horrekin. Adela lanean hasi eta gero, amak ez zuen urtebete ere iraun bizirik, bere egitekoa amaitu eta atsedena hartu izan balu bezala.
‎Egun osoko lanean hasi behar izan nuen tailerrean, beraz, lanpostuari eutsiko banion. Egun osoa ez zen zortzi ordukoa, baizik eta hamarrekoa, edo hamabikoa batzuetan; nagusiak eskupekoak ematen zizkigun ordu osagarrien truke, zergak saihesteko, eta diru  tza ederra ateratzen nuen haiei esker; handik denbora gutxira, inportazioko Golf bat erosi nuen, istripua izandakoa, oso prezio onean; karrozeria berritu nion, eta motorra puntuan ipini; berria baino hobeto utzi nuen.
‎Adelak bazekien ezen, egun osoz lanean hastea erabaki nuenean, ikasteko aukerak eta beste esperientzia batzuk izateko bideak itxi nituela, neure burua bizimodu beti berdin batera kondenatzeko zorian nengoela. Horregatik, Bergarako Unibertsitate Irekian izena eman nuela, ez ordea ingeniaritzan, filologian baizik?
‎Adelari pilatuz joan zitzaizkion haurtzaro gogorra, lanean hasi eta laster ama galtzea, bikoterik osatu ezina.... Nik uste, bakardadearen tristura arintzeko jo zuela drogatara; yoga eta budismoa motz geratu bide zitzaizkion.
2006
‎–Beharbada, lanean hastea komeni zaizu. Buruari hainbat jira-bira ez emateko.
‎–Ni ere lanean hasi nauk, huskeria bat.
‎Baina urtero joaten naiz Maiatzaren Bateko manifestaziora. Ez dut behin ere huts egin, azkeneko hamabost urteotan; lanean hasi nintzenetik, alegia.
‎Bihar eta etzi hiru pisuak ikustera banoa, mahai gaineko paperak beteta eta txostenak osatuta utz ditzaket ostegunean. Ostiral goizean artxiboa antolatuko dut, itzultzean nagirik izan ez dezadan lanean hasteko. Eta, aldi berean, inolako ardurarik ez izateko oporretan nagoela.
‎Bat batean, amona zutitu egin zen, lanean hasteko presa sentitu izan balu bezala. Gauza gutxik gogobetetzen zuen, sinestuna izanagatik ez zen sinesmenak itsutzen zuen emakume bat, nik hala gogoratzen dut, behintzat?, baina behin zerbait argi ikusiz gero, ez zuen ezergatik ere atzera egiten.
‎Eta lanean hasi nintzen.
‎Ez ditut aukerak alferrik galduko. Eta ikasi eta gero, lanean hasiko naiz, ateratzen denean. Eta, beharbada, mojetan emango ditut eskolak.
‎Poztuko dela jakingo banu esango nioke batxilerra bukatu arte ez dudala bizikletarik erosiko. Esango nioke lanean hasi bezain pronto irratia erosiko dudala etxerako. Entretenitu dadin.
‎Ikasketak bukatu eta lanean hasten naizenean.
‎Gertatu izan baita, ez beti, noski?, euskara teknikaria lanean hasteak euskalgintzako beste zenbaiten desmobilizazioa ekartzea. Azken batean, badugu pertsona bat liberatuta, eta" hark eginen du, horretarako dago-eta".
2007
‎Agureak ordubete inguru ematen zuen ohean etzanda. Berak orduan tartetxo bat hartzen zuen, txukuntze lanetan hasi baino lehen, balkoia ireki eta goizeko freskuran kanuto bat erretzeko. Batzuetan, agureak musika jarrita uzten zuen, eta LP alde batek irauten zuen denbora eskas hura zen, ia kanutoak irauten zion berbera?
‎Bere lan asko heriotzarekin amaitzen zirela ohartua zegoen. Gigik behin eta berriro esaten zion lanean hasi behar zuela lehenbailehen, etxezuloan sartuta ez zuela atarramentu onik edukiko, eta bera ere ados zegoen, baina adorea falta zuen. Nahikoa zuen sofatik balkoira eta balkoitik sofara zerraldo erori gabe joatearekin.
2008
Lanean hasi aurretik bi aste izan nituen libre, eta orduan aprobetxatu nuen hainbat auzo eta txokotan zehar atzera aurrera oinez ibiltzeko eta Londresek duen xarma berezi horretaz konturatzeko denbora nahikoa izan zen.
‎Gero, lokatz gunea inguraturik, gizonarengana hurbiltzen da. Parez pare daude, batak bestearen arnasa entzuteko moduan ia, baina une horretan motozerra berriro lanean hasi baita, Apezak oihuka ekiten dio Inaziori:
‎Aspalditxo aditutako ixtorioa: ile moztaile batek lanean hasi aurretik galdetzen omen zion bezeroari ea nola nahi zuen izan zedin ile moztea: edo ixilik edo hizketan jardunez; eta, zer nahiago zuen:
‎Ideiak argi izateak asko laguntzen du orri edo pantaila zuriari ekiteko orduan. Hainbat idazlek diote ez direla lanean hasten bukaera zein izango den jakin arte. Beste batzuek, aldiz, kontrakoa diote, idazteari ekin ohi diotela bukaera zehatzik izan gabe, istorioak berak gidatuko dituelako itxaropenaz.
2009
‎Auto batek harrapatu zuen Licenciado Arreola kalean. Amak lanean hasi behar izan zuen arropa denda batean, orain saltzaile orain jostun, baina soldata bakarrarekin ez zen iristen etxeko gastuetarako. Egoerak hartaratuta, Irenek idazkari ikasketak egin zituen gogoz kontra, aitaren urruneko lehengusu baten familia negozioan lanpostu bat emango ziotelakoan.
‎–Lehen, denbora gehiago nuen idazteko, baina bulegoan lanean hasi nintzenetik...
‎Une batez, Carlosen burutik tximista legez pasatu ziren karnet hura eskuratu zuen iluntzeko hainbat irudi. Lucas Aigües gazte zarauztar bat zen, Banco de Vizcayan lanean hasi berria zena. Asko gustatzen zitzaion Eibarko txikiteoa, eta behin, txikiteo batean, Carlos karneta eskatzera ausartu zitzaion, liberaturen batek erabili ahal zezan.
‎Ama, berriz, gelditu gabe josi eta josi Bilboko dendarik onenentzat, jostun aparta, aberatsak apaindu eta ordainetan apurrak biltzera kondenatua; umeok ikasketak egin eta aurrera atera, horixe besterik ez zian buruan. Hura gurasoen atsekabea nik ikasketak utzi eta Labe Garaietan lanean hasteko erabakia hartu nuenean! Proletario suhar bihurtu ninduan, orain barregarri samar iruditzen bazait ere; ostia, baina orduan ederra izan zuan.
‎Eta azkenean, zera, koadrila guztia bereganatu, eta, guru bat balitz bezala, denok haren atzetik. Kontraesan puta gurea; alde batetik, greba eta protesta ostia besterik ez genian asmatzen institutuan eta auzoan, eta lantegietan gero, lanean hasi ginenean; ETAren kontakatilu ibiltzeraino ere iritsi gintuan; bestetik, ordea, zaharrak lilura sortzen ziguan, bakezale egin nahi gintian. Denak begetariano sartu gintuan azkenean, hara, eta naturista, eta nik ahal dakit zer gehiago.
‎Gauzak berez antzean bideratu ziren, berriz: udaldiaren amaieran, doña Mercedes hil zen; urrian, etxera bueltatu nintzen; hurrengo neguan, saregin lanetan hasteko deitu zidaten; 1957ko udazkenaren akabuan, aitarekin ezkondu nintzen, eta, apurka apurka, zuek hasi zineten jaiotzen. Bizimodu normala eduki gura nuen, familia normala, seme alaba normalak.
‎Artistak, lanean hasi aurretik, ez du deus garbi, agian ez daki zer nahi duen ere. Intuizioren baten jabe da, beharbada; lanbro zerratu batetik iristen zaion argi izpiñoren bat ikusi du, agian.
‎Jardunbidea deskubrimendua da eta, aldi berean, komunikazioa. Obra bukatutakoan baizik ez da jabetzen artista, jabetzen baldin bada, obrak deskubritu dionaz; ordurako, ordea, ez du idatzi berri duen obraren premiarik (ez, behintzat, lanean hasi aurretik zuen premia hura). Poeten kasuan garbiagoa da diodana, baina nobelagileek ere, neurri apalagoan, bizi dugu deskribatzen ari naizena.
2010
‎Oso ikasturte betea izan zen irakasle lanean hasi nintzen hura, bai. Esaterako, Euskal Telebistatik deitu zidaten gidoigintza ikastaro baterako.
‎Hasieran Saizarbitoriaren narraziogintza osoari buruzko ikerketa egitea zen nire asmoa, baina lanean hasi nintzenean nahiko berehala konturatu nintzen eleberri haiek, aldez aurretik oso mamitsuak zirela nekien arren, uste baino askoz gauza gehiago zituztela beren barrunbeetan. Lehen eleberria sakonki aztertu ondoren nahiko garbi nabarmendu zitzaidan lehen etapa osatzen zuten aurreneko hiru eleberriez bakarrik egin nuela tesia, ibilbide erakargarri eta konplitua burutzen zutela ikusi nuelako, hasieran nik uste baino abentura literario biribilagoa.
‎Oposizioak prestatzen egon nintzen ikasturte hartan Espainiako Urruneko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) Bergaran zuen egoitzan (Azkoitiko Zalduntxoek erabilitako Seminario dotore hartan bertan), lanean hasi nintzen bertako Sakontze Maila izenekoan (lehenago" B" titulua deitzen zena;" D" titulua ere bazegoen orduan, gaurko EGA; eta" A" titulua, berriz, Euskal Filologia lizentziatura zela uste izatekoa zen). Han Juan Martin Elexpuru ere ari zen lanean, hala nola beste literaturazale amorratu batzuk:
‎Nahiz eta, nire frantsesa mugatua denez, ia beti ingelesera jotzen dudan, eta hor Claudiuren mugekin topo egiten dut. Aldi berean Claudiuri gasolindegian lanean hasteak gaztelera eta euskararekiko zituen prebentzio eta lotsa guztiak apurtu dizkio. Finean, auskalo zein hizkuntza gailenduko den gure harremanean.
‎txorimaloa bueltatu egiten da, Rakel... Baratzean lanean hasi zen egunean txikitu eta bota zuen kontainerrera, halere ia astebete baino lehen, lurraren erdian ageri zen berriz, tente tente. Claudiu ez zen
‎Errak Patxi, aitarekin hasia haiz tratuan, eni deus aipatu gabe? Eta, zer haiz, lanean hastekoa. Ezin sinetsia!
‎Ez zen harritzen, beraz, Anizeto eta Magdalenaren ezteietako bazkalondoan Teresak kontatu zionarekin, ezagutu orduko laxoa bota behar ziola sentitu zuela eta hamabost egunetarako etxean sartu zuela alegia, lagun batzuentzako koadro bat erosten laguntzeko eskearen aitzakia tartean. Ardoak pixka bat txispatuta bazegoen ere, egia zen, Mariok baieztatu baitzion bi aste lehenago ezagutu zuela lantegiko mediku lanetan hasi eta lehenengo azterketa medikua egitea egokitu zitzaienean.
‎Ez bakarrik hori. Baratzeko lanetan hasi zen, baina hortik aurrera lan askotan lagundu ziean: igeltsero, arotz, konponketa txikitan... artista zuan.
‎Euskal Herrian aurkitu zuen sosegua ez zuen iraganeko fantasma batek astindu eta dardarka jartzea nahi, beraz, gauzak zeuden bezala uztea egoki zeritzon. Hasiera gogorra egin baldin bazitzaion ere, Montefloridoko lanean hasi zenetik bizimodua berriro bideratzen ari zela iruditzen zitzaion eta aurreko guztia gertatu ez balitz bezala bazuela etorkizunari begiratzea. Jende berria ezagutzen ari zen lanari eta Xabiertxo zenaren familiari esker.
‎Gau batez, serenoak harrapatu zuen komentutik ateratzen. Goizeko seiak aldera izan omen zuan, lanean hasteko ordua baino pixka bat lehenago, kale garbiketa oso goiz hasten zen eta garai hartan.
‎Lehendik arra sartuta baneukan, Raimundo egunero ikusteak lanerako eta otoitzean jarraitzeko energia ematen zidala esango nuke. Hamaika eta erdiak aldera biltzen zen egunero eta guk hamaiketakoa eskaintzen genion lanean hasterako. Gehienetan hamaiketakoa zerbitzatuko ziona neu izateko nola edo hala moldatzen nintzen eta ondoren baratzeko lanetan edo dena delakoetan ere berarekin tartetxo bat egiteko.
Lanean hasi aurreko hamaiketakoa niri egokitzeko moldatu nintzen egun batez eta ogi puskaren barruan, mamitan ezkutatuta, paper txiki batean mezua bidaltzeko modua aurkitu nuen batean, baratzeko tresnak gordetzeko txabolan gauerdiko liturgiaren ondoren bere zain egongo nintzela idatzi nuen.
‎Baina kontuan harturik, Euskadirako ezinbestekoa zela lehenbailehen behar zen moduko Irrati Publikoa martxan jartzea, laguntzea pentsatu zuten gure nagusiek, Euskadi osoarentzat zerbitzu on bat izan zitekeelako. Eta horrela, Loiola Irratia utzi eta Eusko Irratian lanean hasi nintzen 1982ko udazkenean.
‎Batzuk, Unibertsitatean beste ikasketa batzuk egitera joaten ziren. Gehienak, ordea, jesuiten ikastetxeren batean maisu lanetan hasten zuten beren esperientzia. Ni Iruñean daukagun San Ignazio ikastetxera bidali ninduten, hiru urterako.
‎2002ko otsailean, Autogobernu Ponentziaren lana hasi zenean, Jesus Egiguren Alderdi Sozialistako bozeramaileak jakinarazi zuen ez zutela parte hartuko debate hartan, nahiz Legebiltzarraren agindua izan. Une horretatik aurrera, eta ponentziak bere lanak amaitu arte, fisikoki han egon ziren sozialisten ordezkariak, baina isilik, debatetik eta parte hartzetik kanpo, eta jarrera hori nabarmenduz gainera.
‎Berdabioko ollarran kukurrukua aditzeko tokiyen, zolu bat aiñar multzo batekin tapatua". Zena zela, minazulo zahar ezkutua segituan garbitu eta lanean hasteko eskatu omen zien hiru metzariei Elamako olagizon berriak, eta baita meatze galanki atera ere, Fraixku Villanueva berak dioenez:
2011
‎Berak esan didanez, Alexandra neska zintzoa eta lotsatia zen txiki txikitatik. Herriko eskolan oso nota onak ateratzen zituen beti, eta hori dela-eta, gurasoen janari dendan lanean hasi beharrean, ikasten jarraitzea erabaki zuen. Ama oso harro zegoen alabak Zuzenbideko ikasketak aukeratu izanaz:
‎–Eta Tomà ¡ Å ¡ Novà ¡ k, Jirà Sdovoda, Karel Calfa, Petra Bienert... hau da, hildakoen ordez lanean hasi zirenak sektako kideak dira: abitu marroia janzten dutenak.
‎Baina orain, orain haurra ere hor dago eta egoera aldatu egin da... Gainera zorte txarra izan dugu aspaldian... ez zenuke sinetsiko zenbateraino... ni beti gaixorik... laguntzen badiguzu, eta bolada txar honetatik irteten bagara, haurtzaindegian utziko dut umea eta lanean hasiko naiz, gaztea eta kementsua naiz... Baina biharko behar dugu, biharko...
‎–Ez. Lehenengo eta behin, lanean hastera doalako, eta bi, behartsu izatea bost axola zaidalako.
‎Orain honi, gero hari zerbitzatzen ari den agente doble bat, ordea. Baina espia lanetan hasi eta Maravalli deitu aurretik, esku artean daukadana bukatu nahi diat. Bakean uzten banauk, behintzat.
‎bata, gutxi gorabehera hamabi urtetan, komunio handia egiteak. Orduan galtza luzeak janzten zituzten mutilek, galtza motxak alde batera utzirik; eta bestea, kontrabando lanetan hastea. Horretarako ez zen norberaren nahia bakarrik azaltzen, haurra ez eta heldua zela taldearen irizpide baiezkorra jaso behar izaten zen.
‎Baionara joan eta lanik aurkitzen ez banuen, diru asko galduko nuen. Maitek buka zitzakeen ikasketak han, baina, beste aldetik, J. Andoni zegoen, Thomson etxean lanean hasia baitzen. Seme bat Parisen utzi behar nuen edo bestea Baionan eta ez nuen familia banantzeko gogorik.
‎Lehendabizi langabezian egoteagatik kobratzeko paperak konpondu nahi nituen eta udaletxera joan nintzenean, esan zidaten ez zegokidala lana nire borondatez utzi nuelako, nahiz eta agiri bat erakutsi semearen lan aldaketak behartuta etorri ginela azaltzen zuena. Aste pare bat pasa ondoren, lanean hasia nintzen espartinekin eta udaletxean alta ematean langabetuen bulegora joan nintzen ea bi asteetakoa kobratzen nuen. Arduraduna mutxurdin zakar horietako bat zen eta esaten zidan ez nuela eskubiderik kobratzeko, ministerioan eskatu nuela.
‎Esan nion han Bartzelonara sartzeko baimena eman zidatela eta bertan Generalitateko Jauregian egon nintzela atezain, eta gero Katalunia liberatu baino lehentxeago Frantziara itzuli nintzela herritarren exodoari jarraituz. Frantzian, Boulou eta Gurseko kontzentrazio eremuetan 1939ko urria arte egon ondoren, Tarbeseko armategian lanean hasi nintzen nire borondatez. Handik Marseillara hurbildu nintzen itsasontzi bat hartzera Mexikora joateko asmotan, baina ez nuen lortu.
‎Hasieran, baserritarren bizimodua kontatzen du oso modu xumean, baina bizimoduaren gogortasuna agerian utzita. Ondoren hiriko bizimodua eta mikelete lanetan hasi zenekoa. Gero Gerra Zibilean bizitutakoa deskribatzen du, bertan errepublikako kapitaina izan zelarik.
‎Gero, guk bazkaltzen genuen eta ordu beteko kuluxka egiten genuen. Jaiki eta baserriko lanekin hasten ginen: artoa, belarrak eta abar.
‎Sintomak hain agerikoak izanda, gobernuetako arduradunak eta makillaje lanetan hasiak dira: gehien kutsatzen duten autoei zergak jartzen, gutxiago kutsatzeko ibilgailu prototipoak kaleratzen, eguratsera CO2 gutxiago botatzeko konpromisoak eta antzekoak hartzen... eta, aldi berean, porlangintzari ere merezi duen arreta eskaintzen (etxeak, superportuak, errepideak, abiadura handiko trenak...).
‎Nola tratatzen zituen musikalki Imanol Lartzabalen doinuak, zein laguntza mota jartzen zien, zein instrumentu hautatzen zituen, bere kriterio erritmikoak... Gero, berarekin lanean hasi nintzenean konturatu nintzen oso ados geundela musikari dagozkion balore askori buruz, eta kontrabalore askori buruz ere bai. Musikari buruz antzeko iritziak ditugu, biok asko baloratzen dugu eresia, melodia; ez diogu hainbeste garrantzi ematen erritmoari eta kantugintzarako eredu bezala erabiltzen ditugu kantari kantagile frantziarrek erabili izan dituzten kriterio melodiko erritmikoak, hitzari garrantzi handia emanez, lehen mailan jarriz...
‎Nire peripezia biografikoak badauka zerikusirik kanta horrekin. Ni hemeretzi urterekin lanean hasi nintzen, Pasaiako fabrika batean, estudioak utzita. Bizimodu hura hain zen grisa eta iluna niretzat, non eta nire egoera, existentzialki, abere ilun eta eskas baten gisan sentitzen nuen, eta lanaren mundu horretan sartu nintzenean, benetan giza abere bat sentitu nintzen, eta ez abere noble bat, ez arranoa, baizik eta petrolioz hegalak zikinduak dituen kaio bat.
‎Etxera itzuli eta Pasaiako fabrika batean lanean hasi nintzen. Irabazitako lehen sosekin, amari sobrea eman ondoren," paga" batekin, liburuak erosten nituen:
2012
‎Nekazal ingeniaritzako ikasketak amaitu berriak dira Amaia eta Ander. Ez dute luzaroan itxaron beharrik eduki lanean hasteko, erakundeentzat. Nafarroako Gobernuarentzat gehienbat, egitasmoak egiten dituen enpresa batean hartu dituzte biak.
‎bere lana hasi du,
‎Romanones Espainiako presidentearen Gobernuak antolatutako Legebiltzarraz kanpoko batzordea lanean hasi zen. Horrez gainera, euskal ordezkaritzaren azpi-batzordeak bere lana egin zuen.
2018
‎Loreak lanpostu itsusienetako bat hartzen du, leihorik gabea eta ekipamendu zaharkitua duena, aparte geratzen delako, bakartua. Lanean hasi eta kafetegira jaisten da, adostu bezala. Neska han da.
‎–Oker zaude, mademoiselle Blanchet: hemen, zure lana hasi besterik ez da egin.
‎Eta gertatu zitzaion. Aita zendu zenean, ospitalera joan zen neska, eta idazkari lanetan hasi zen medikuarentzat, haren gai zerrenda antolatzen. Berehala nabarmendu zen, burutsua, senezkoa eta langile porrokatua zelako.
‎Pleuresia gaizto batek eraman zuen Marie Blanchet izandakoa zuela ia urtebete, eta, Sophiek izan ezik, denek ezagutzen zuten han. Izena esan ziotenean, lanean hasi zen Madame Mystére.
2019
‎Birkenaura heldu direnean, harritu egin da Lale, Houstek ikusi baitu presoen zerrenda gainbegiratzen, nor bidaliko dizkieten Leoni eta berari aukeratzen, beste egun bat gehiago bizi daitezen. Lanean hasi dira, eta, bitartean, presoen ilara artean dabil Baretski, bere nagusiaren aurrean kapaz dela erakutsi nahian. Gazte batek oihu egin du Leonek besoa markatu nahi izan dionean.
‎Tira, hori busti beharra dago, neuk ere badut zer ospatua eta. Bihar lanean hasten naiz, hementxe, Anerekin, garai batean bezala.
‎Kilo erdi haragi xehaturekin, berrehun gramo urdaiaz  piko eta sei oilasko hanburgesarekin bueltatu zen etxera. Argiñanoren errezeta liburua atera zuen apaletik, I love cooking zioen propagandako amantala jantzi eta sukaldari lanetan hasi zen. Sukaldean hasi aurretik, beti pizten zuen irratia.
‎–Hemen duzu lanean hasteko behar duzuna, entzun zuen Urkok berokia kako batetik hartzen zuen bitartean?. Esan bezala, ez da eraztuna axola zaidana.
‎Lasaiago zegoen bi deien ondoren. Libretatxoan ida  tzitako oharrak ikusita, eta lanean hasia zelako sentipenak baretu egin zuen. Argan behera zetorren ur lasterrari begira geratu zen.
‎Mutikoa dagoeneko lanean hasia zen, bere aitaren dendan, hain zuzen. Ondoko asteetan, gurasoen isilik, Baiona Txikiko Patzo taberna zokoan biltzen ziren, neskak libre zituen ostegun arratsaldeetan.
‎Azkuek bildu zuenez, Diman baserritar batek idiak lotu zituen buztarrian: ba, lanean hasi orduko, gurdia bertan apurtu zitzaion. Berrian lotu eta ezin narrasta.
‎Februo edo Plutoni eskaini zion hilabetea, ea horrela haren haserrea baretzen zuenentz. Lurra iratzartzen hasten deneko, zuhaitzak esnatu baino lehen, laborariak inausketa lanak hasten ditu, beroak dena nahastu dezan baino lehen. Sasoi horrixe dagokio Otsail ttikia.
2020
‎Rosarioren hitz jarioa hasi zen orduan, negar zotin eta zintzen artean; xehe xehe askatu zuen gertatuko guztia. Ez zuen Bakaikun nobiorik; Gonzalo izan zen hasiera hasieratik kontatu zion historia hartako mutila, lehenengo musua eman ziona eta andregaia nola utzi ez zekiena; izan ere, etxe hartan lanean hasi zenetik txoratu zen Rosario Gonzalorekin. Ba omen zekien Primirekin zebilela, familia onekoa zela eta ez zela neskame batekin ibiliko, baina hura ikusitakoan sabel barrenean ziztada sortzen omen zitzaion, eta ezin hura sentitu gabe etsi.
‎Garratz samarra dago, inguruan duen airearen ez oso desberdina. Eguneko tarte atsegin bat da hori Mariannerentzat, lanean hasterako. Kikara husten duenean, eskua luzatu eta errezelaren ertz bat jasotzen du hatzekin.
‎Carlos, anaia zaharrena, zurgin aprendiz izan ondoren, jadanik lanean hasia zen. Orain, gauero etxera sartzen zen eta niretzat zurkaitza eta habea izan zitzaidan.
‎Neuk ez dakidala, zeure neskamea izan naiz, ezta? Ba, jakizu inorentzat lanean hasi baino lehen zerbi  tzarigaiari galdetu egiten zaiola ea prest dagoen eskainitako lana egiteko eta konforme dagoen jasoko duen soldatarekin. Hau errespetu falta izan duzuna nirekin, eta bidenabar nire ingurukoekin ere bai, ze Adrian eta Mari Gabon behartu dituzu neure atzetik ezkutuan ibiltzen.
‎Baina aitaren asmo onak eta peritutzaren sonak ez ziren nahikoa izan Letek ikasketak amai zitzan; aldiz, literaturan eta filosofian sakondu zuen. Hemezortzi urterekin itzuli zen Oiartzuna, eta, ikastea gustuko ez zuenez, lanean hasi zen Pasaiako Bianchi eta Ibarrondo lantegian. Lanetik aparteko tarteetan, orduan hasi zen Leteren jardun kulturala piz  ten.
2021
‎Ni Salamancan naizen aldian, zure ama eta osaba lanean hasi dira, gaxte gaxte, Tolosan; ama, Elosegin txapelgintzan; osaba, Amarozen papergintzan. Haiei ikasketak emateko ez sosik askatu aitona zekenak, zeren eduki, bazeukan:
‎festetan, eta ez beti; Eguberrietan, beti, gure amaren intxaur saltsak ez baitu parerik; eta astebururen batean edo bestean ere egiten dut joan etorriren bat. Gasteizen lanean hasi naizenean, apartamentu bat erosi dut fakultatetik ez oso urrun. Hala ere, denbora gehiena Donostian emango dut, aitonaren kontura erositako pisuan.
‎Jonanek ez zidan halakorik egingo, ez horixe. Baina, noizbehinka, beldurra lanean hasten den une horietan, barneko zulo ilunetik arnasa gaizto batek eztarria izozten zidan. Hara.
‎Oso gau bizia izan zen. Baten batek bi hildakoen argazkia jarri zuen Twitterren, eta mundu guztia ikertzaile lanetan hasi zen sare sozialetan, biktimak identifikatu nahian. Masa anonimoak berak deitu zien azken hilketei" Andre Maria Zuriaren krimena", eta hashtag berri bat ere eman zien:
‎Izendapen berriak beti ziren Estatu sekretuak, alferrik zen aurretiaz jakiteko eginahalik egitea. Nagusiak isilik egoten ziren eta inork ez zuen ezagutu ohi lanean hasten zen kargudunik; ohikoena zen beste ertzain etxeren batetik destinatuta etortzea. Estibalitz zain neukan, uniformea jantzita eta bilera gelako mahai erraldoian jarrita.
‎Ane ez zegoen ideiarekin konforme, onena itzulera joanean bezala txandaka egitea zela esan zuen. Horrela, egun bat lehenago izango ziren etxean, oporren azken egunean maletak desegin, norberaren arima bere onera itzuli eta berriz lanean hasi behar zutela ideia egiteko. Anek hura nahiago zuen azken minutura arte oporrak zukutu baino.
‎Gaur azterketa bat egin diat euskaltegi batean. Zorte apur batekin irakasle lanetan hasiko nauk. Iluntzean etxekideekin batera Atzerritar Legearen aurkako manifara joan nauk.
‎Hasiera batean arrunt gaizki pasatu zuela erran zidan. Kale bazterretan eta metro zuloan lo eginez iraun zuen, baina azkenean supermerkatu batean lanean hasi zen. Erosleek eskaria telefonoz egin eta berak bizikletaz edo oinez egiten du partiketa.
‎Bestalde, Mahjubik aholkatu zidan tindategiak uzteko eta turistekin lanean hasteko, zeren haiek dirua barra barra gastatzen baitzuten. Baina turista jendearekin, gidari ofizialak ibiltzen ziren eta niri bi aukera geratzen zitzaizkidan:
‎Gidari lanetan hasi nintzen garai hartan latz egin nuen lan. Goizean goiz autobus aparkalekuetara hurbildu, atzerritar talde ttikiren batekin harremanetan jarri, ni ahuntzain, haiek ahuntz?
2022
‎Gero, lanean hasi zen. Eskolaz kanpoko jardueretan plastika tailerrak ematen hasieran.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia