Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 144

2000
‎esan dudalako harentzat errazagoa da. Gertakizunak gertakizun, alfabetatzearen eremuan lan handia egin behar dugu; 35 urtetik gorako euskaldunak asko gara eta, urteak pasatu diren arren, oraindik alfabetatu barik eta, beraz, konplejuz betetako euskaldunak daude.
‎Teknikari gutxi dago eta beraien formazioa urria da. Federazioaren aldetik lan handia egin behar dugu oraindik; ikastaroak egiten dira teknikariak prestatzeko... ez bakarrik teknikariak epaileak ere hezi egin behar dira... Pilotaren inguruan dabilen jendea heziketarik gabe dabil, bai teknikariak, epaileak eta baita klubetan zuzendaritzan ibiltzen dena ere.
‎Esate baterako, Baionako Moderno trinketa aurrerapen handia da guretzat eta hori Hegoaldera ekarri behar dugu. Trinketarekin lan handia egin behar dugu Hegoaldean, guztiz ezezaguna baita. Kirol hau herrikoia egin nahi badugu, nik uste askoz errazagoa dela trinketa ezker pareta baino.
‎Euskara berreskuratzeko prozesuan, euskalduntzeak zuen garrantziaz hasiera hasieratik jabeturik, gau eskolen sortzaileetariko bat izan zen Laspiur. Hasierako irakasle haiek egin ohi zuten bezala, eskolak emateaz gain, didaktikarako materiala prestatzen ere lan handia egin zuen. Imanol Laspiurrek bere eskolak emateko erabilitako baliabide eta materialen nolakotasuna begiratuz gero, euskarak azken hamarkadetan izandako gorabehera eta eboluzioa ikus daiteke neurri handi batean:
‎Eboluzio bat egon da. Gainera lan handia egin dugu disko honetarako. Urtebete eman dugu kontzertuak eman eta diskoa prestatzen.
‎Ikastolek lan asko egin dute arlo horretan. Kosta zen, ez zen ulertzen zergatik ez zen hainbesteko afiziorik, baina orain ikusten da herri handietan lan handia egin dela.
‎Trikuharriak eta, erraz galtzen diren ondarea da, menditan zabalduta daudelako. Gaurko mendietan lan handiak egiten dira, makina zahar asko dabil hor bueltaka, pista asko irekitzen dira. Orain udalek badakite zer daukaten eta zer nolako babesa eman behar zaien.
‎Ulertezina dena, baita azalpenik ez duena ere, azaltzen saiatu dira iritzi publikoan eragin nahirik, buruan dituzten neurri murriztaileak kosto politikorik txikienarekin onartzeko bidea izan dezaten. Nafarroako gizartea ez dago euskararen kontra eta badakite lan handia egin dutela errealitate hau aldatzeko; euskararen kontra jartzeko gezurra, iraina eta intoxikazioa erabili dituzte, bizi izan dugun kanpaina mediatikoan ikusi dugun bezala. Gizartean sakonki errotua dago hobe dela jakitea ez jakitea baino.
‎Garai batean Euskal Herritik Ameriketara emigratu zutenak eta oraindik ere euskaldun sentitzen direnak. Denek ez dute hala bizi, baina sustraiak gordetzen dituztenak lan handia egiten ari dira euren nortasunari eusteko.
2001
‎Gu lan handia egiten ari gara, esate batera, Euskal Batasunarekin, haiek ere estrategia nazionalaren alde lan egitea erabaki dutelako. Udalbiltzaren aldeko hautetsien biltzarrean ere badira independente asko, batez ere Nafarroan, eta horiekin ere ari gara.
‎Horren ondotik beste batzuk etorri ziren, besteak beste," Oletako euskal aditza" eta" Aitortu... zer dala ta" (itzulpena). Euskal kulturaren alde lan handia egindakoa izaki, Urrezko Luma saria jaso zuen eta ohorezko itzultzaile izendatua izan zen.
‎Seve Calleja idazle eta irakaslea haur literaturaren inguruan mintzo zen" Zabalik" en eginiko elkarrizketan: " Ikastetxeetan gazteen irakurzaletasuna bultzatzeko lan handia egiten da, horretarako girorik aproposena delako. Horrez gain, hein handi batean, haurrentzako liburuak idazten dituzten egile asko irakasleak dira.
‎Horregatik Hizkuntzen Urte Europarra ospatzen den 2001 urte honetan jai handia prestatu du maiatzaren 6rako Bilboko Etxebarria Parkean. Hamargarren edizio honek" Mugak gaindituz" izango du lelo nagusia, oraindik ere irakaskuntza publikoak gainditu beharreko oztopoak handiak direlako, euskaraz izateagatik, plurala izateagatik, kultura artekoa izateagatik, lege arazoak tartean daudelako... eta hauei aurre egiteko oraindik lan handia egin delako.
‎Gerora Alan Griffin animatu zen alboka jotzera. " Gaixo ingelesa" filmarako bere abesti batzuk aukeratu zituzten eta orduan egin zen ezagun Sebestyen, aurretik ere lan handia egindakoa da, ordea, bai bakarka bai talde anitzekin. Bospasei aldiz abestu du Euskal Herrian eta laster izango da berriz ere gurean.
‎Ziur, behin baino gehiagotan nekez ekingo ziola Zarauzko Udalak Sanz Enea Kultur Etxean antolatutako erakusketaren berri emateari, komunikabideen zerrenda hartu eta faxak edo e postak bidaliz. Miarritzeko La Citak ere urtero lan handia egin behar izaten du film bakoitza non, noiz eta zer ordutan eskainiko den jakinarazteko, baita Gaiarre antzokiak edo Donostiako Antzoki Zaharrak bertako programen berri emateko, Zenbat Gara Elkarteak antolatu dituen ekitaldi guztien inguruko informazioa emateko, edo Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak emanaldi guztien inguruko datuak zabaltzeko. Hil honen bukaeratik aurrera berriz, nahikoa izango da www.gureagenda.com helbidera sartu eta formulario bat betetzea, telefono eta helbide zerrenda luzeak ahaztuz.
2002
‎Ez nuke inork hau gaizki hartzerik nahi. Beterri elkarte honek, adibidez, lan handia egin du eta egin dezakegu egin diren lan eta eginahalen zerrenda bat. Hor daude eta ez da gutxi.
‎Uste dut beraiek ez dutela mendia sentitzen guk bezala. Espedizioa prestatzeko aurretik lan handia egin behar dugu. Eurei dena besteek egiten diete (iristerako dendak zabalduta izaten dituzte, ura eginda), eta aparteko erosotasunak ere badituzte.
‎Jendea parte hartzeko prest dagoen ere galdetu diogu Lutxo Egiari, alegia, erabiltzailea mentalizatuta ote dagoen poesia bat idatzi edota argazki batzuk egin eta Internetera bidaltzeko. Egiaren ustez," oraindik jendea mugitu eta parte har dezan lortzeko lan handia egin beharra daukagu". Izan ere," kultura nahiko minoritarioa da.
‎Heresia ez da. Guk adibidez lan handia egin genuen EAJk zuen bizkaitar kutsu hori gureak eduki ez zezan, aitzitik, hemengo inpronta garbi bat izan zezan. Eta gure alderdiaren sorreran bere garrantzia izan zuen EAJ barruan hemengo jendeekiko egon zen abegikotasun ezak.
2003
‎Iban Arantzabal Sustatuko editoreak argitu digunez, hasieran komunitatea txikia zenez bertatik lan handia egin behar izan zuten albisteak zabaltzeko eta tresna ezagutarazteko, baina pixkanaka «euskaldunak Interneten idazteko beldurra galdu du. Horrela, web guneak irabazi egin du eta baita albisteak emateko moduak ere».
‎Juan Antonio Urbeltz ere Patronatuko kidea da. Dantzaren zentzuak, sinboloak aztertzen lan handia egin du eta Oteizak «dantza metafora ederrez beteta zegoela» ikusten lagundu ziola dio. «Gerra ondoko belaunaldiarentzat estimulu ikaragarria izan zen Oteiza».
‎" Benetako talde baten lana egin genuen. Beñat Amorenak moldaketa erritmikoak egiterakoan lan handia egin zuen, baita Jean Paulek baxuarekin. Guztiok lan ona egin genuen".
‎70eko hamarkadan Araban herri kirolak berpizten lan handia egin zenuen. Herri kirolek zer bilakaera izan dute Araban?
‎Zer dela eta eskatzen didate emandako txosten baten gaineko iritzia? Txostena arte plastikoen egoeraren diagnostikoa egiten ahalegindu zen, gainera, egileak ezagututa, borondate onez eta lan handia egin ondoren. Baina, ez nengoen guztiz ados azaltzen ziren ondorioekin eta ezta egoera konpontzeko ematen ziren etorkizuneko ardatzekin ere, gehienbat hobeto pentsatzeko denbora nukeelako.
‎Bertsolari elkarteak erabakita zeukan txapela on Manuel Lekuonak jarri behar zuela. Lan handia egina zuelako, eta jada bere urteak ere bazituelako. Eztabaida txiki bat izan genuen Jaurlaritzarekin, baina konpondu genuen auzia.
2004
‎Ekainaren 20an lehen aldiz argitaratu zen Berria egunkaria izan da aurtengo Merezimenduzko Argia Saria jaso duena. Otsailaren 20an Juan del Olmo epailearen aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik lan handia egin dute bertako langileek. Martxelo Otamendik, Euskaldunon Egunkariaren zuzendari ohiak eta Berriaren zuzendariak trebetasun eta azkartasunez itxieraren hurrengo egunean Egunero argitaratu zela aipatzen du.
‎Sinpleenak aire edo ur bidez polinizatzen dira; konplexuenak, ederrenak, koloretsuenak, usaintsuenak, noski, animalien laguntzaz polinizatzen dira. Intsektuek lan handia egiten dute honetan; eta hegazti txiki askorentzat ere loreen nektarra edo ezti gozoa oso tentagarria gertatzen da.
‎Beste programa Balearen Bila deitzen dioguna da, hau ikasleei zuzendutako heziketa kanpaina izango da. Lan handia egiten ari gara, zetazeoen mundua asko gustatu behar zaizu.
‎Urrats batzuk egin dira; langileei euskara ikasteko erraztasunak ematea, euskara batzordea sortzea, euskara gutunetan eta inprimaki batzuetan txertatzea eta kontratazio politikan saiatzea. Nolanahi den, Azkainekoak argi dauka lan handia egin behar dela euskara biziko bada.
‎Bai, diskriminazio positiboa ere badago. Komunikabide batzuek lan handia egiten dute emakume ereduak sortzen. Emakumea kirola binomioa gero eta arruntagoa da.
2005
Lan handiagoa egin behar da, hau da, lanaldia handitu beharra dago, eta soldata igoerarik gabe gainera, lanik gabe gelditu nahi ezean. Hori da multinazional eta patronal handien mezua.
‎Badaude inguruan Baiona eta Bilbo, eta auskalo noiz arte iraungo duen txatarrarenak Pasaian. Diario Vasco egunkariak nahi du Gipuzkoan ere herri lan handiak egitea, eta Gipuzkoako Aldundiak ez du ulertzen herrialdea porturik gabe. Baina, hori baino gehixeago da ba, triskantzan hasteko!
2006
‎Erakusketak hain ezagunak ez diren harremanak azaleratzen ditu, hogeita lau argazkiren bitartez. Esaterako, katalana finkatzen eta gramatika aztertzen lan handia egindako Pompeufabra Bilbon bizi izan zela bederatzi urtez eta kimika irakatsi eta hizkuntza erromanikoak aztertu zituela edota 36ko Gerran katalan ugari etorri zela Donostiara bizitzera eta La Barceloneta deitzen ziotela Gros auzoari edota bi Katalunien banaketa Irungo Faisaien uhartean sinatu zela. Katalunian bizi den Lander Larrañaga argazkilariak eta Euskal Herrian bizi den Toni Strubell kazetari katalanak apailatu dute, abenduan Donostian sortutako Espai Catalunya topalekuaren ekimenez.
‎Komunikazio lan handia egin da, orain arte sekula egin ez duguna bezalakoa. Eta asko gustatu zait gizartean geratu den posoa:
‎Deustun euskararen alde egin den guztia azpitik etorri dela dio, ikasleek bultzatuta. Baina Gotzonek berak lan handia egin du ikasleekin batera. Euskal Filologia sortu eta lau haizetara zabaldu du gure hizketa, han eta hemen agerraldiak eta hitzaldiak eginez, eta orobat, kazeta eta egunkarietan artikuluak idatzita.
‎Tradizioa finkoa ez dela azaltzen duten adibide bi aipatuko ditugu. Jakina da berreskurapen lan handia egin dela euskal dantza tradizionalaren esparruan. Galtzeko zorian egon zitezkeen zenbait dantza zulo beltzetik atera dituzte ikerlariek, eta plazetara eraman.
‎Hasteko, zinegotzi baino lehen pertsonak gara. Lan handia egin dugu konfiantza marko bat izateko, politika egin baino lehen konfiantza landu behar baita. Ni Aralar, EB zein EAkoekin ondo moldatzen naiz, arlo askotan egiten dugu bat:
‎Hasteko, oposizioko alderdiok jendea hauteskundeetan parte hartzera erakarri behar dugu, eta jakina, oposizioko alderdien aldebozkatzera. Alegia, aurretik lan handia egiteko daukagu. Jakina, nik PSNk horren alde egitea nahi nuke, baina ni ez naiz exekutiboan eta zaila zait esatea alderdiak nondik nora joko duen.
‎Batetik, biek ala biek uste dute hizkuntza ohiturak aldatzea oso zaila dela. Gonzalezen esanetan, «lankide batekin gazteleraz hitz egiteko ohitura hartzen duzunean ez da erraza hizkuntza aldatzea, lan handia egin behar duzu ohitura hori aldatzeko». Bestetik, lan horretan kanpoko norbaiten estimulua behar beharrezkoa dela konturatu dira, «Aitor Unanueren lanak berebiziko garrantzia izan du.
‎Horretan ez dut inolako zalantzarik. Kontua da gauza horiek guztiak ondo definitzen asmatu behar dela, eta oraindik lan handia egin behar dugu. Datozen hilabeteetan bilera asko izango dira proiektua definitzeko, eta guztion iritzia kontuan hartzea beharrezkoa izan da.
‎Duela 25 urte hasi zen zinemagintzan, «istripuz», berak zioen bezala, Juanba Berasategi eta Koldo Izagirrek Ekialdeko izarra film laburrerako makina bat konpondu zuenean. Ordutik lan handia egindakoa da zinema ekoizten: Kalabaza tripontzia, Ke arteko egunak, Off-eko maitasuna, Frio sol de invierno...
2007
‎Gaur egun lan handia egiten du oraindik; Oxford English Dictionary hiztegi ezagunak hainbat akats tipografiko izan ohi ditu bere ediziotan, baina diotenez azken 50 urtetako edizio guzti guztietan, Titivillus aipatzen den orrialdean akats bana topa daiteke.
‎Eta gazte gazterik hasi zen bere patua idazten. Umezurtzen hezitzaile, dantzari klasiko trebe eta koreografo bikain modura lan handia egin zuen Vianak. Baita ospea erdietsi ere.
‎Eta errusiera ikasten nuen. Nik lan handia egin behar nuen, asko ikasi... Dantza ere bai; Grodnoko taldean, esaterako, bakarlaria nintzen.
‎Bethanien okupatu baino lehen komunikabideetan proiektuaren aldeko lan handia egin zutela dio Janek eta udal ordezkariak ez ziren ados jarri etxea desalojatzeko. Legeak zehazten dituen 48 orduak pasatu ziren eta harrezkero desalojo prozesua asko konplikatu da.
‎Baina bada musika garaikidea gustatzen zaionik ere. Durangoko Berziztu Txistulari Elkartea alor horretan lan handia egiten ari da. Beste soinu tresnentzat idatzitako obren moldaketak jotzen ditugu, eta obraren bat edo beste ere estreinatu dugu.
‎Hala ere, oraindik lan handia egiteke. Afinazioarekin adibidez?
2008
‎Arrakalakekin eginiko ibilbidea aurretik jarraitu nuen, besteak beste Ubeda anaiek egina zuten poesia eta musika uztartze hori beti erakargarri egin zaidalako, eta aukera sortu zen Katamaloren bidez barne jakin min hori kanpora ateratzeko". Urbizuk lan handia egin du diskoarekin, sormenean nahiz Karlos Osinaga teknikariarekin batera eginiko ekoizpenean, baina edonola ere hasieratik talde izaera azpimarratu du. " Diskoan kantu batzuk nireak dira, baina bada Alex Arregirena den bat, Nerea Urbizuren beste bat...".
‎Teoria batek prostituzioan kokatzen du hitzaren jatorria, beste batek meatzaritzan. Bi eginkizun horiek dira, hain zuzen, auzoaren izaera zizelkatzen lan handiena egin duten mailuak. Baina meatzariek aspaldi aldatu zuten lanbidea, eta gaurko prostituzioak ez dauka zerikusirik garai batekoarekin.
‎Eraso eta hilketa xenofoboen aurrean erreakzionatzen kosta egin zaio gobernuari. Aldiz, Hegoafrikan oso ugariak diren mugimendu sozialek egoera baretzen lan handia egin dute.
‎Français Foundamentale, Español Fundamental, Basic English… ez dakit guk zergatik ez dugun gauza bera egiten. HABEk, adibidez, lan handia egin du ikerketa arloan, baina jende asko dago horretan lanean, eta inork ez du erabiltzeko euskara errazagoa prestatu, eta hori da nire ustez egiteke dugun gauzarik premiazkoena… agian beranduegi da dagoeneko.
‎Osaba Manuelek jarri zion izena orain dela hogei urte, elkartea sortu zenean, eta polita da, gaur egungo ijitook egingo baititugu biharko ijitoak. Elkarteak lan handia egin du, errespetua bereganatu du eta onarpen publikoa ekarri du. Baina biharko eskatzen duguna ez dugu ijito gisa eskatzen, pertsona gisa baizik.
‎Abestiak etxeko ordenagailuarekin grabatu eta taldekideei pasatzen dizkiet, lokalean borobiltzeko. Iraunek myspacea eta diseinuak egiten ditu; eta Davidek eta Patxekok ere lan handia egiten dute.
2009
‎Antonio Zavala jesulagun eta euskaltzain tolosarra hilaren 2an hil zen, 80 urterekin, Iruñeko San Miguel erietxean. Herri literaturaren arloan lan handia egin zuen Zavalak. Berak sortu zuen Auspoa bilduma 1961 urtean, eta 300 liburu baino gehiago argitaratu zituen, bertsolaritzari buruzkoak gehienak.
‎Gainera, musika taldeetan zaindu beharreko arlo asko daude: gu ere antolaketa eta koordinazio lanetara hurbiltzen ari gara autogestioaren bidetik, eta Jonik lan handia egiten du horretan. Guretzako musika ez da eszenatokira igotzea bakarrik.
‎Osasunaz gaizki dagoenak, kartzelak uzten dituen ondorio fisikoekin, zaila dauka bizimodu normala egitea, osasuntsu egotea da lehentasuna. Psikologikoki ere, autoestimua, asmoak eta itxaropenak berreskuratzen lan handia egin behar da, frustratuta ateratzen baitira. Etorkinek are zailagoa dute:
‎Bereziki aipagarria da 1996an bertan sortu zela agiri judizialak euskaraz normalizatu eta bateratzeko batzordea, gerora garrantzi handia izan duena, justiziaren arloan erabiltzen diren 20.000 inguru agiri aztertzeko lan eskerga baitu aurrean. Harrezkero lan handia egin da, orrialde hauetan nola edo hala laburbiltzen saiatuko garena.
‎Baina kontuz esan behar da. Izan ere, lan handia egin da azken 30 urteetan txistua gozatzen eta goxatzen. Lan horren ardura hasieratik Jose Ignazio Ansorenak izan du, eta oso ondo aritu da.
‎Txistua afinatzen ere lan handia egin da. Baina horrek bere kolorea galarazten duela dioenik ere bada.
‎Zuzeneko bat egitea erronka handia zen guretzat, baina gure ibilbideko kantak gaur egungo erara interpretatu nahi genituen. Erantzukizun handia genuen, nahiz eta lan handia eginda eraman. Grabatuko genuela bazekiten 700 lagunen aurrean aritzea zirraragarria da, baita arriskutsua ere.
2010
‎Nik ez nizun lan handirik egiten etxean. Auzoetan laguntzea bai, hori egiten nizun… Gauza bat oroi naiz.
‎Honen konstatazioren bat eskatu diogu hasteko: " Hemen lan handia egiten da" esan digu.
‎Tomasek sonoritateari erritmoari, ahotsari eta melodiari erreparatzen dio, eta Uriartek alderdi testualari. Ipuina ondo uler dadin lan handia egiten du testuarekin aurretiaz. Hasteko hautatu egiten du, eta horretarako, arreta deitu behar dio.
‎Enpresako bazkideak lau diren arren, arlo ugaritako profesionalekin egiten dute beharra; hamar eta hamabi pertsonako lan taldeak osatu dituzte behin baino gehiagotan. Horrek lan handiak egiteko gaitasuna eta kalitate maila handia izatea ahalbidetzen ditu. " Oso talde interesgarria izan ohi dugu, anitza.
‎Orain urte batzuk pentsaezina zatekeen, goxotasuna eta zaintza emakumeen esparru esklusiboak baitziren. Han hemenka zabaltzen ari diren gizon taldeetan lan handia egiten ari dira zentzu honetan. Eta feminismotik gizonentzako mezua berrikusi behar dugu, eta haiei eskaintzeko daukagun guztia azaldu.
2011
‎Nola ote? Bada, anestesia lan handia egin delako.
‎Betidanik egon da abokatuak kriminalizatzeko saiakera. Guk juridioki lan egiten dugu, eta, aldi berean, salaketa lan handia egin ere: sumatzen ditugun irregulartasunak, torturak, eskubideen urraketak, horien guztien bozgorailu gara.
Lan handia egin zen. Bizpahiru auto erre zituzten, egon zen jendea lantegitik modu txarrean joan zena… jende askok parte hartu zuen, baina beste jende askok ez zuen sinatu nahi izan.
‎Albo batera utzita lurraldetasunaren arabera egiten diren zenbaketak, garbi dago EAJk lortu duela Amaiurren hordagoari eustea, 2008an eta 2011n baino 17.000 boto gehiago eskuratu ditu. Areago, EAEn dezenteko aldea ateratzen dio koalizio subiranistari (40.000 boto) eta 2013ko bozketa autonomikoetarako lan handia egin duela bistarazi dio bere arerio nagusiari.
2012
‎Ez da erraza ulertzeko. Colmek izugarri lan handia egiten du, baina gero jendeak ez daki zer esaten ari garen eta horrek komunikazioa mozten du neurri batean.
‎Erreferentea Nicolasen memoriaren alde egindako lana izan da batez ere. Lan handia egin dugu gazteekin, ezagutza baita benetan gauzak aldatuko dituen arma baliagarri bakarra, inpunitatearen aurrean babesteko eta egunero jasan behar dituzten zapalketei aurre egiteko arma bakarra. Horrek guztiak bihurtu nau erreferente, beti bilatu dut babesa beraientzat, poliziarekin istiluak hasten direnean ni jartzen naiz aurrean, nahiago dut ni atxilotzea haiek eramatea baino.
‎Ogibide honek izan ditzakeen gauza txarrak albo batera gelditzen dira aurreko gauzekin. Bestalde, egia da, musikaren industria galdu xamar dabilela eta gehiengoak lan handiagoa egin behar duela gutxiago irabazteko. Teknologia berriek eta globalizazioak orokorrean sortutako gainbeheran sartuko genuke okertze hori.
‎Zergatik eta nola eragin du landare baten gene bat aldatu izanak hura irentsi duen abere baten organismoan tumorea edo bestelako gaixotasunak sortzea? Lan handia egin da prozesuak ulertzeko, geneek bizitzaren mekanikan darabilten jarduera oso hein txikian ezagutzen baita oraindik.
‎Balin esaterako 4 urteko haurrei egiten diete baina gainontzeko herrialdeetan normalean 6 urtetik 14 urtera bitarteko neskatoak dira, Somalian barne. Haurrak direnez, UNICEFek lan handia egin du gai honen inguruan. Datuek diote egunean 6.000 neskek sufritzen dutela ablazioa.
‎Batez ere iritzi liderrekin eta irakasleekin egiten dute lan. Eskolak transmisiorako bide garrantzitsua dira eta egia da lan handia egin dela Afrikan eskolen bitartez.
‎Elkartearen ustez, familia honekin lan handia egin da eta jada prest daude kanpalekutik ateratzeko. Beste kontu bat da baliabiderik baden horretarako eta administrazioak nola erantzungo duen.
‎Han borrokatu behar da. Lan handiena egiten duen taldea ere Otavalon da. Guk denok Kitxua xum osatzen dugu.
2013
‎Aurreskua 1999an itzuli zela esan dugu, baina aurretik, bi urtez, berreskuratze lan handia egin behar izan zen. Edo hobe birsortze esatea.
‎Gogorra izan zela dioskute: " Lan handia egin genuen eta jendearengana heldu ginen, jende nagusia negarrez ere hasi zen".
‎Aipatutako musika mota horrekin eta antolatzeko modu autonomoa erreferente duten argitalpenekin ere lan handia egin du. Horra hor, Ekintza Zuzena, Euskal Herriko aldizkari libertario beteranoaren azalak; punk hardcore musika euskara hutsean lantzen duen Izu Giroa fantzinearen azal guztiak; Enkarterrietako K Putxa fantzinearenak, Piohosa´s enak, Punk Rockerrenak zein, esaterako, musika estilo bereko Australiako Pee Zine arenak ere.
‎Ixiar ahizpa eta biok hasi berriak ginela apustua egin zuen Pellok, gaur egun oraindik mantentzen den" Pertsonaia" abiaraziz. Pellok gu trebatzen lan handia egin zuen, elkarrizketak prestatzen laguntzen zigun, idatzitakoa zuzendu... haren lezioak ez zaizkit ahaztuko. Horrekin irabazi genuen Rikardo Arregi saria 2003an.
‎MICE turismoa (Meetings, incentives, conferences and exhibitions) interesatzen zait bereziki, hau da, kongresuetara eta antzekoetara datorren jendea. Turismo hori erakartzeko lan handia egin behar da. Aurten zerbait egiten ari gara Gobernuarekin eta Iruñeko Udalarekin batera" Nafarroa" produktua merkatuan jartzeko.
‎Praktiko eta irudimentsu izan behar dugu. Gure Nafarroa txikitxo hau erakargarria izan daiteke, baina horretarako lan handia egin behar dugu.
‎Sekulako ahalegina egin behar izan zuten. Ikastolen fenomenoari esker, gainera, Tolosaldeko eskola publikoetan eta mojenetan ere euskaraz ikas daiteke gaur egun. Bestalde, garai hartako langileek lan handia egin zuten haien eskubideen alde borrokatzeko. Elkartasun giroa erabatekoa zen.
‎Bildu udal gobernura iritsi aurretik ere Donostian parte hartzearen inguruan lan handia egina zuten kolore askotako alderdiek. 90eko hamarkadan zenbait udalerritan martxan jarri ziren lehenengo prozesu parte hartzaileak, herritarrek aurrekontuez eztabaidatzeko esaterako, eta Donostia ere olatu horretan sartu zen.
‎Eta, hala ere, horretan saiatu behar dugu, hitz egiten, denon artean hitz egiten. Udal mailan lan handia egin litekeela uste dut.
‎Gero burua nola egongo den? Buruak lan handia egiten du, baina eutsiko diogu. Denetariko finalak pasa ditugu:
2014
‎" Familiak erabileraren joera naturala bultzatzeko zeregin ikaragarria du eskuartean; familiak gazteek kalean erakutsiko duten hizkuntza erabileran eragin zuzena du. Orain arte eremu honetan lan handia egin bada ere, aurrerantzean indar gehiago jarri da". Biharko familiak egungo gazteek osatuko dituztenez, erronka gazteen eskuetan ere badagoela gaineratu digu.
‎Maria Ajuria: Mugimendu feministak lan handia egin du abortuaren aldeko argudio guztiak erakusteko, sozializatzeko. Arrazoi guztiak kalean daude eta argumentatu dira.
‎Etxea iraganeko olaren kontra dago, beraz, eta Erdi Aroko eraikuntzaren pasadizo eta zirrikitu guztiak bezeroari irekita daude. Kontserbazio lan handia eginda dauka eraikinak, eta sagardoa probatzearekin batera, gerturatzen direnek gure herriko historiaren parte txiki hori ezagutzeko aukera dute.
‎Hala ere, lortzekotan, gogotik jardun behar, eta urte luzetan: " Herri mugimenduetatik egina bada, behetik eta diru iturri publikoetatik kanpo, askoz ere lan handiagoa egin behar duzu. Konparatu besterik ez dago, Euskal Herrian badira jazz, folk ala rock jaialdiak, hasieratik dirutza izan dutenak, BBK Live bera; oso epe motzean 0tik 500era egin dute.
‎Reciclador hauen liderra Nohra Padilla da, 2013an Goldman saria Nobel Berdea ere deitzen diote eman ziotena Rossano Ercolinirekin batera. Padillak lan handia egin du birziklatzaileak talde eta sindikatuetan biltzen. Alkatearen erabakiari adina zor zaio Padillaren ahaleginari Bogotan Basura Cero eskema berriarekin lortu izana birziklatzaileek beren lanaz bildutako materialak udalak prezio txukunetan ordaintzea.
‎Tortotxiki fundazioarekin elkarlanean lortu du haurrentzako tailerrak euskaraz ematea. " Garesko euskararen normalkuntzan lan handia egiten du erakunde horrek, helduekin AEK k egiten duen bezalaxe".
‎" Hemengoren batek ere egin lezake zure lana". Itzulpen lan handia egiten ari nintzen, harreman lana, lan agentzia batean. Gehienbat Euskal Herriko eta Galiziako marinelak kontratatzen zituen Liberiako banderadun ontzietan lan egiteko.
‎90eko hamarkadan, ordura arteko punk/ heavy dikotomiak eztanda egin zuen eta sormen askeagotik askoz errekasto gehiago isurtzen hasi ziren. Proposamen berri haiek detektatzen eta ezagutzera ematen lan handia egin zuten Fermin Muguruzak eta Esan Ozenki diskoetxeko lan-taldeak. Ahots bereziko neska txiki bezain kementsuak gidatuta, Jingo de Lunch eta Bad Brains taldeetatik edaten zuen Kashbad boskote gaztea izan zen horietako bat, maketa kaleratu berritan.
‎Logikoa dela uste dut, bi alderdiak oso diferenteak garelako. Batzuetan ezinezkoa izan den arren, kontsentsuak lortzeko lan handia egin dugu, elkarrekin eutsi diogu, ulertzen dugulako gainetik dagoela kataluniarrek bozkatu ahal izatea.
‎Oinarrizko Hizkuntza Akordioa gogoratzen du adibidez, aurrera begirako zimendu garrantzitsua. " Jolasen mundua eta aisialdia hezkuntzara gerturatzeko ere lan handia egin da edota oso positiboa da haur hezkuntzak izan duen eboluzioa: konturatu gara, bai gurasoak bai hezitzaileak, zein garrantzitsua den 0 urte arteko adina; behetik gora eraikitzen den hezkuntzan urte funtsezkoak dira oinarriak finkatzeko, eta goraipatzekoa da formakuntzarako eta euren zeregina hobetzeko haur hezkuntzako hezitzaileek duten grina".
2015
‎Diseinu lanak, berriz, Joseba Poncek egin ditu. Lan handia egin dute denek, disko eder bat osatzeko, patxadaz entzun eta gozatzeko disko bat.
‎Miren Karmele Gomezek diskoaren azala egin du, J.A. Areta Goñi Juxek argazkia eta Imanol Urizarrek diseinua eta maketazioa. Denen artean lan handia egin dute eta bikain osatu dute Astirtitan lana.
‎" Ez nuen inoiz pentsatuko nire aitonak bizitakoak garrantzia izango zuenik. Orain hori ere historia dela ikasi dut eta bere memorian dauden gauzak ateratzean eta gordetzean lan handia egin dugula iruditzen zait".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia