Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 285

2008
‎Bi estatutako hizkuntza handien aldeko politika eta euskararen desagerpenerako lege eta praktika glotozida egin dute Estatu Espainiar eta Frantsesak, euskara putzu sakon eta ilunean itotzeko arrisku bizian jarriz. Euskara putzutik ateratzeko herritarrok lan handia egin dugu: Ikastolak sortu eta garatu; helduen euskalduntze eta alfabetatzea martxan jarri eta garatu; eskola publikoan euskarazko irakaskuntza txertatu; aisialdian eta lan munduan euskarari lekua egiteko proiektuak abiatu; administrazioan euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko aldarrikapena zabaldu; herriz herri euskara berreskuratzeko plangintzak aplikatu;...
‎«Lau t' erdian ligaxkan sartu nahiko nuke. Kostako zait, lan handia egin dut behar bezala egokitzeko, baina eremu horretan ere koska bat igo nahi nuke».
‎Elizondoko Arriarte elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta duela 45 urte lehen Baztandarren Biltzarra antolatu zutenetik lan handia egin dutenez, Arriarteko bazkideek desfilea ireki zuten omenaldi moduan. Lehen Baztandar Biltzar hartan atera zuten orga bera atera zuten Arriarte elkartekoek, eta gero, desfile ondoren egiten den bazkarian, elkarteko kideek egindako lana eskertu eta gogorazi zuen Baztandarren Biltzarreko antolakuntzak.
‎Aspinen gora, berriz, Ricardo Riccok jo zuen erasoa, eta hortxe galdu zuen Samuel Sanchezek etapa irabazteko aukera. Egoi Martinezek ere lan handia egin zuen igandean, Prato Nevoson amaitu zen etapan, baina, Simon Gerrans (Credit Agricole) aurkariaren hitzak sinetsita, gogotik lan egin, eta kolpea jaso zuen gero. Eta atzo, taldea ausart, oso ausart aritu bazen ere, 5 minutu lehenago erreakzionatzea falta izan zitzaien.
‎Alegia, antolatua daukaten bizimodua, familia, hezkuntza, intentsitate itzaliko programazio hori puskatuko duela. Lan handia egin dute: emozioak itzali beharra zegoen, gurasoek, erlijioak eta eskolak inposatutako eskema guztiak irentsi, gizartearen kortsera moldatu, ondo eta gaizki daudela esan dizkiguten gauzak ondo eta gaizki daudela errepikatu... oskol batean itxi dira, bizitzeko modu bakarra hori zelakoan.
‎Oso azkar ibili gara. Ihesaldian lan ederra egin dute, eta atzean ere Cofidisek lan handia egin du lidergoa ez galtzen saiatzeko. Oso oso eguraldi txarra izan dugu egun osoan; euria, hotza...
‎Azaldu duenez,« Katiuska obrak zailtasun handiko tarteak ditu abeslarientzat, eta musikarientzat ere ez da interpretatzeko obra erraza. Kantarien doinuak errepikatzen ditu musikak, eta horregatik musikariek lan handia egin behar dute ahotsak eta musika egoki uztartzeko».
‎«Euskal artearen esparruan lan handia egin du beti, sorreran zein azken urteetan»
‎Beti egin daiteke zerbait gehiago, kultura eta arteari dagokionez. Baina zorionez, Arte Eder museoak euskal artearen esparruan lan handia egin du historikoki, eta egiten ari da, gaur egun.
‎Zalantzarik ez dago horren inguruan. Lan handia egin du Arte Eder museoak euskal arteari dagokionez. Museoaren sorreratik izan da horrela, gainera.
‎Hirugarren kanpalekuraino jarriak zituzten soka finkoak, eta handik gorakoa zuten ezezaguna bost mendizaleek: . Ezagutzen ez genuen lekua zen, eta lan handia egin behar izan genuen, elurra baldintza txarretan zegoelako eta tarte batzuk mistoan eskalatu behar zirelako. Irten ere berandu irten ginen, 10:00etan, gau osoan eta goiz osoan haizete indartsua ibili zelako.
‎Partida oso borrokatua izan zen, kalitate handiko erremateak egin zituzten bi pilotariek eta emozio handia izan zuen bukaerara arte. Koka zen irabazteko faborito eta aurreikuspenak bete zituen, baina lan handia egin eta asko sufritu ostean. Horrela, azaroaren 2an jokatuko diren final laurdenetarako sailkatu zen.
‎Bi pilotariek lan handia egin zuten defentsan, Olazabalek bereziki. Kokak estu hartu zuen azken zatian (21), baina Aresokoak ez zuen amore eman eta bere aukeraren bila joan zen.
‎Elkarteentzat, unibertsitateko munduko jendearentzat eta immigrazioa lantzen duten talde guztientzat da. Kazetariekin lan handia egiteko dagoela uste dugu, halere. Badakigu euren lanean mugak dituztela, presarengatik eta laneko martxa eta behin behinekotasunarengatik; baina uste dugu ez direla ari euren erantzukizuna betetzen.
‎Uste dut hori dela gure helbururik behinena. Eta lan handia egin behar dugu ildo horretan, gure arerioak ere aldarrika ari direlako esanez tamazight herria Islamaren kontrakoa dela. Eta saiatzen dira herriak kontrajartzen.
‎Amaigabea da zerrenda; oso mugatua, aldiz, marjina. Ilusio adina frustazio ez sortzeko lan handia egin du Etxe Zuriko maizter beltzak.
‎Izan ere, laukotea osatzen duten kideak Galiziako musika tradizionala berreskuratze aldera lan handia egindakoak dira. «Galiziako doinuen errepertorio bat izan nahi baduzu, grabagailua hartu eta herriz herri joan behar zara, ez baitago dokumentazio hori biltzen duen zentrorik.
‎Adinduek etxeetan gordeta dituzten doinuak batzen lan handia egiten ari dira elkarte eta talde asko, baina musika tradizionalak biziraungo badu, harrobi lana egitea beharrezkoa da. «Apenas jasotzen dugun diru laguntzarik, baina banakook elkarte eta musika eskoletan egiten dugun lanari esker, ume asko ari dira musika tradizionala ikasten.
‎Lehen uztartzetik Baiona gibelarazi zuten okzitaniarrek, eta euskaldunei indarrez nagusitu zitzaien. Baionarrek hasiera batean eutsi zioten, nola edo hala defentsan lan handia eginez. Hamargarren minutuan Tolosako zelaian ere izan ziren, baina ez ziren aski lanjerosak.
‎Harro agertu da Zapatero ETAren aurkako borrokak azken urteotan emandako emaitzekin. 2007 eta 2008 urteetan 365 lagun atxilotu izana datu adierazgarria da, haren ustetan, eta erakusten du Espainiako eta Frantziako segurtasun indarrak lan handia egiten ari direla terrorismoaren aurka.
2009
‎Haietan guztietan lanerako motibazioa eta prestasuna duten boluntario eta mendizaleak daude. Herrialde bakoitzeko federazioek, eta haiek koordinatzen EMFk, lan handia egin dezakete talde eta elkarteei irteerak antolatzen laguntzen, prestakuntza eta informazioa ematen, segurtasuna bermatzen, mendi eta xendak zaintzen, urritasunak dituztenei mendia irekitzen...
‎Maiz izan naiz Kafe Antzokian, sarritan joaten dira nire seme alabak. Kafe Antzokiak lan handia egiten du euskararen eta euskal kulturaren alde: ikastaroak, irratia, jardunaldiak, Algara konpartsa, hitzaldiak...
Lan handia egin arren, oraindik 5.500 etxe daude argindarrik gabe, gehienak Lapurdin
‎Hobeto moldatzen hasi naiz. Lan handia egin dut Pablo, Arturo eta Lolorekin [Pablo Laso entrenatzailea, Arturo Alvarez bigarren entrenatzailea eta Lolo Encinas entrenatzaile laguntzailea], eta orain ikusten ari dira lan horren emaitzak. Buruz eta fresko sentitzen naiz, lan saioetan ere gustura ari naiz, inongo trabarik gabe, eta niretzat funtsezkoa da horrela jarraitzea.
‎Hagitz zaila izanen da. Bartzelonako jokalariek erran zidaten hagitz pista zaila dela, lan handia egin behar dela irabazteko. Lehen partida da Munduko Txapelketa jokatu eta gero, denbora anitz daramagu elkarrekin jokatu gabe, eta sumatuko da.
‎Eszenak azkarki lotzen dira bata bestearekin, zineman bezala, azaldu du Lakak. Talde teknikoak eta abeslariek, horrenbestez, lan handia egin dutela nabarmendu du.
‎Eta, begiratzen hasi, eta bi ideia nagusi burura berehala: sarea informazioa trukatu eta banatzeko tresna paregabea dela gaur egun, alde batetik; lan handia egin behar dela lastoa eta garia bereizteko, bestetik.
‎Ondorioz, bilduma egin ahal izateko, negatiboak lortzen lan handia egin behar izan dute, ez baita gaur egungo teknologiarik garai bateko argazkietan. Hala, 3.000 argazki baino gehiago eskaneatu behar izan dituzte liburua egiten aritu direnek, banaka banaka.
‎Hirurogei bat Tabakalera ezberdin egin zitezkeen eraikina eraberritzeko antolatutako lehiaketan parte hartu duten beste hainbeste proiekturekin. Epaimahaiak benetan lan handia egin du proposamenen artean egokiena aukeratzen, dio Amaia El Busto lehiaketaren idazkari teknikoak. Proiektu horien plano, argazki eta marrazkiak egurrezko paletetan jarri dituzte erakusgai Tabakalerako patioan, martxoaren 13a arte.
‎Gaur baina, Madrilen nago, hain zuzen ere Egunkaria ren aurkako epaiketa bertan behera gera dadin prentsaurrekoa emango dugulako Babes Taldeko kide batzuek, horien artean gure taldea, Teresa. PENen zuzendaritzatik zuk ere lan handia egin duzu Egunkaria ko kideek ez dezaten barrutik gutunik idatzi, zurea bezalako gutunik, eder ederra den arren:
‎Baiona Angelu Miarritze hiri elkargoak lan handiak egin ditu oraindik Angeluko eta Miarritzeko hondartzetako uren kalitatea hobetzeko. 2010ean arau zorrotzak ezarriko ditu Europak, eta 2015ean sartuko dira indarrean.
‎Azken hamarkadan lan handiak egin dituzte saneamendu mailan. 1998an Baionako etxebizitzen %55ek baino ez zuten araudia betetzen, 2003an %74k eta 2008an %96k.
‎Hona erantzuna: Nabigatzeko ere lan handia egin behar da aurretik, eta antza dute ipini beharreko maitasunean, egiten dituzun gauza guztietan legez, bai itsasoan, bai porturatu eta txakolina edateko tarte bat hartzen duzunean ere.
‎Mezu bat ere bidali zion partzial horrekin: Navarro gabe ere, Tauk lan handia egin zuela irabazteko. Jokoa oso trabatua izan zen.
‎Izen eta abizenak dituen arrakasta da. Amaiurrek gaur arteko kontratua zeukan talde bakar baten baja betetzen, eta lan handia egin du pankartak egiten. Mariak, ordea, hiru talde ditu, eta egunean hogeita bost ordu eman ditu eskatzen genion edozein lan egiten.
‎Handitzeko bidean doa, baina txikia da. Materiala, adibidez, asko hobetu da gure garaitik hona, eta horretan ikastolek lan handia egin dute. Gu ikasle ginenean, ikuskatzailea etortzen zitzaigunean, Frankoren argazkia jarri behar izaten genuen horman itxurak egiteko...
‎Guk ahalegina egiten dugu horren inguruko neurriak hartzeko, eta Askagintzarekin lan handia egiten dugu. Edozelan ere, gizartean gertatzen da hori oro har.
‎Iragana aztertu, oker egindakoak ulertzen saiatu, eta gerokoari begiratzen saiatu gara. Lan handia egin dela esan genezake, batez ere, hizkuntzen arteko bizikidetza horretan, maila edo gune ezberdinetan bizi garen guztion ahotsa entzunaraztea izan delako Hizkuntza Sailburuorde ohiaren ardura nagusia eta Euskara Aholku Batzordearen egitekoa. Baztarrika jaunak ez ezik, batzordekideok ere gustura aritu gara lanean.
‎Horrez gain, kosta guneetako eta itsasoetako kutsadura gutxitzeko lan handia egin behar dela nabarmendu dute. Horri irtenbidea emate aldera, garapen iraunkorreko estrategiak bultzatu behar direla adierazi dute.
‎Belaustegi ekarri izanak bereziki pozten duela aitortu zuen. . Erasoan eta defentsan dena emanen duten jokalariak nahi ditut, eta horrelakoa da Belaustegi; kanpoko jaurtiketetan lan handia egin dezake?, erran zuen eskuin albokoari buruz.
‎Iparraldeko argazki politikoan toki duina egin dugula ikusi dugu. Etorkizunean ere lan handia egin dugu toki hori atxiki eta handitu ahal izateko.
‎–Adimenarekin eta seriotasunez, ikusmolde desberdinak batzen jakin izan du?, azaldu du. Urizarren iritziz, NaBai ilusioa pizteko gai izan da, eta, oraindik ere lan handia egiteke badago ere?, koalizioa osatzen duten alderdien eskuzabaltasuna goraipatu du.
‎Denbora tarte horretan Interneten zein egungo webaren bilakaeran giltzarri izan diren zenbait pertsonaia ezagutzeko aukera izan dugu, besteak beste: World Wide Weben asmatzaile Tim Berners Lee; Googleko Sergey Brin, sareko bilaketak inork ez bezala finduz eta azkartuz webeko edukietara jotzeko moduak izugarri erraztu zizkiguna; edo weba pertsonei gerturatzeko lan handia egin eta iaz agur esan zigun Yahooko Jerry Yang bera.
‎Bestalde, administrazioak ere lan handia egin dezake seguruagoak diren garraio publikoak indartu eta ibilgailuak gero eta gutxiago erabil daitezen. Baina errepideak eraikitzeko eta autogintza diru publikoz laguntzeko politikek ez dute laguntzen norabide horretan.
‎Marta Perez Kultur Etxeko kideak adierazi duenez, kale antzerki horiek zerbitzua ematen dute sozialki eta kulturalki: Salhaketak gizarteratzearen alde lan handia egiten duelako eta antzerkiaren alderdi tradizionalean oinarritzen delako. Perezek gaineratu duenez,, antzerki talde berrientzak ezagutarazteko aukera on bat da?.
‎Izan ere, orain bi urteko esperientzia latzak urtean suteek eragin zuten hondamendia ez dirudi horrelako jazoeren aurrean agintariak neurriak hartzera bultzatu zituenik. Gobernuburuak, gainera, lan handia egin du aldez aurretik boterea ez uzteko. Izan ere, hurrengo martxoan Parlamentuak beste presidente bat aukeratuko du, eta horrek egungo agintaria kanpora dezake.
‎Hala ere,, terrorismoa deslegitimatzerako orduan? haiek ere lan handia egin zutela nabarmendu du. –Hori egiten lehenak izan direla eman nahi dute aditzera, baina badakite hori ez dela egia?.
‎Eta batez ere Udalek laguntza asko ematen diete. Askotan dirua zuzenean, edota Donibane Lohizunen bezala, turismo bulegoekin elkarlanean eta marketin lan handia eginez. Urte osoan egoten dira lanean horri begira, Donostian Zinemaldia edo Jazzaldia zaintzen den bezala.
‎Eta behin esprinterrei lana erraztuta, esprinterren taldeek hartu zuten tropela bideratzeko ardura. Amaiera Oscar Freire espainiarrarentzat aproposa zela iritzita, Rabobankek lan handia egin zuen azken kilometroetan. Philippe Gilbert (Silence Lotto) saiatu zen helmugara iristeko bost kilometro falta zirenean zegoen muinoan ihes egiten.
‎Aurretik ere lan handia egin dugu alor horretan. Sozialistek martxan jarri duten kanpainarekin arriskua dago atzerapausoa emateko.
‎Nabari zaizu sakean ez ezik fisikoan ere lan handia egin duzula.
‎Bai, ados nago. Ozuk ez zuen inprobisatzen, Bergmanek bezala, lan handia egiten zuen aktoreekin, eta dena eramaten zuen idatzita filmaketara. Gure filmean inprobisazioa eta naturaltasuna izan dira ardatzak, baina egia da filmatzeko moduan badirela parekotasunak, baita gaian ere.
‎Amiantoarekin lan egin izanaren ondorioak pairatzen hasi dituzten euskal ontzioletako langile ohiak gero eta gehiago direla ohartarazi zuen atzo Euskadiko CCOOk. Uzkudunek, halaber, amiantoak eragindako gaixotasuna lan osasuneko erakundeen partetik aitortzeko? lan handia egin behar, dela esan zuen.
‎Guztiek batera, oinarrizko unitateen taldea osatzen dute. Frantziako Iraultzaren ondoren zehaztu ziren, Neurrien eta Pisuen Nazioarteko Bulegoan, ordena eta koherentzia pixka bat jartzeko grinak hartuta, lan handia egin baitzen garai hartan sistematizazioaren alde. Eta, ez, ez dute antzinako mirarien xarmarik eta handitasunik, baina hauek ere bizitu dituzte gorabeherak.
‎Hori izan da, beste gauza askoren artean, kontzerturako hautatu zuten errepertorioa entseatzean lortu behar izan zutena. Joserra Senperak dio lan handia egin zutela kontzertuaren aurretik. –Zuzeneko disko hau ez baita izan bira baten barruan grabatu ohi den kontzertu bat:
‎Abdula Ocalanen abokatuek PKK gerrillako buruzagi espetxeratuaren mezuaren berri eman zuten. Ohi bezala, herritarrei lan handiagoa egiteko eskatzen zien Ocalanek Imrali uharteko espetxetik, eta zenbait iturrik buruzagiak bere burua prozesutik kanpo uzten zuela ondorioztatu zuten. Oso bestelako adierazpenak entzun dira asteburuan DTP alderdi kurduaren kongresuan.
‎Ignerski eta Barbourrek kanpoko lerroan taldeari emango dioten indarra, arnasa nabarmendu zuen, baina baita David Doblas eta Albert Miralles saskipeko bikoak egin dezakeena ere. ? Lan handia egin dute biek ala biek Manresaren aurka, saskipeko jokalari onak dituztelako?.
‎Lehen iradokizuna. Antolatzaileek hedabideekiko harremana hobetzeko lan handiagoa egin dezaketelakoan nago. Ez masifikazioaren mesedetan, festibala arrunt bihurtuz, duen interes eta ikusgarritasunaren oihartzuna nabarmenagoa egiteko baizik.
‎Euskal Herri independentea lortzeko, lan handia egin beharra dago, etsai boteretsuak ditugulako. Batzuentzat ezinezko helburua da euskal Estatua.
‎Baita erakundeekin ere. Sektore publikoak eta pribatuak elkarrekin lan handiagoa egin behar dute. Izan ere, euren iritziz erakundeek beren aldetik jokatzeko joera dutela gehiegitan, eta horrek kalte egin diola musikaren alorrari.
‎Nik uste hezkuntza arloan transexualen gaia era sakonagoan landu behar dela. Badakit egungo gizartea sexista dela, baina hori horrela izan ez dadin hezkuntzan lan handia egin behar da berdintasuna lortzeko.
‎Jokalari guztiok dugu gustuko punta puntako taldeen kontra jokatzea. Beraz, motibazio aldetik ez da lan handia egin behar. Arlo taktikoa garrantzitsuagoa da.
‎Horrela nabarmen handituko dugu lantegi horien gaitasuna [lanean jarraituko dutenena] eta hobetu egingo dugu kostuen egitura. Daudenek lan handiagoa egingo dutela eta ixten dituztenen gastuak aurreztuko dituela, alegia. Epe luzerako errentagarritasuna ziurtatuko dugu, nabarmendu du Fred Baumgartner Basfen Papergintza Kimikako presidenteak.
‎Bestela ere, nahiko gutxi berotzen da, proiektore handiagoekin alderatuta. Horri esker, haizagailuek ez dute lan handirik egin behar. Eta isiltasun handiko proiektore bat da; filmak ikusteko biziki eskertzen da hori.
‎Ahots gora ez, baina nork bere baitan kantatuko zituzten abesti horiek Andoaingo Kultur Parkean bildutakoek. Iñaki Beobiderekin bateratsu euskal kantagintzaren hastapenetan lan handia egindako Joxe Mari Iriondo kazetaria eta Luis Iriondo kantaria eta ekoizlea han ziren. Han ziren, halaber, Joxe Anjel Arbelaitz kontzertu promotore izandakoa eta Nekane Oiarbide Ez Dok Amairuko kide ohia ere.
‎Lan horren atzean, dokumentazio lan handia egin du idazleak. Ameriketara joanik, hainbat iturri baliatu ditu informazioa biltzeko, bistakoenetatik hasi eta ezkutuenetaraino.
‎Zarautzen beti izan du harrera ona Egunkaria k. Hura sortzeko garaian ere lan handia egin zen, eta Egunkaria ren aldeko batzordeko kide batek jakinarazi zuenez, orain ere poliki doa epaiketako gastuetan laguntzeko diru bilketa. Bihar Bilbon izango den manifestaziorako lau autobus bete dituzte dagoeneko.
‎erostera joango gara, eskuak garbitu ondoren jakiak txukun txukun prestatuko ditugu, platerean antolatu eta mahaira eramango ditugu... Aitatxok eta amatxok lan handia egiten dute egunero; orain guk lagundu behar diegu, ezta?
2010
‎Gaur egun ere, eroso sentitzen da jotzen, nahiz eta lanbidea ere izanik asko exijitzen dion. Kontzertuak ditudanean eta ikasteko lan handia egin behar dudanean, bete betea sentitzen naiz. Ez naiz sentitzen lanpetua, baizik eta pertsonalki betea.
‎Atzo [herenegun], adibidez, ihesaldi arriskutsua sortu zen, eta maillota galtzeko zorian egon ginen. Ez da lan erraza izango, eta taldeak lan handia egin du. Baina egindakoa eginda dago.
‎Hau oso gauza polita da niretzat. Baina asko geratzen da oraindik, taldeak lan handia egin du, eta momentu txarrak ere pasatuko ditugu. Maillot gorria gal dezakegu, jendea oso fin dagoelako.
‎Camille ren eta Aspe-ren arteko nahasketak agerian uzten du, Caussimonten hitzetan, Europan oraindik lan handia egiteko dagoela hartzaren inguruan. Administrazioen arteko elkarlan falta nabarmendu du, bertzeak bertze.
‎Horren adibidea astronomo amateurrak dira. Zientziari laguntzeko lan handiak egiten dituzte gaur egun.
‎Bertso saioen antolatzaile eta bertsolarien gai jartzaile gisa, ahalegin handiak egin zituen Bordarik bertsolarien jarduna erakargarriago izan zedin, eta horrek bultzatu zuen kartzelako lana asmatu eta probatzera. Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsolarien arteko harremanak estutzeko zereginean lan handia egin zuen. Xalbador eta Mattin Hego Euskal Herriko plazetan konfiantza handiagoz sentiarazten zituztenetako bat izan zen.
‎Argi da muga horrek ordurako lan handia egina zuela. Ipar Euskal Herria Frantziako Iraultzatik harat frantses instituzioen menpe zen osoki.
‎Asmoak erabakita daudenean, azken orduko aldaketek kezka eragiten dute, baina gauzak bide onetik joan zaizkigu. Bakarrik izan ginen hainbat astez Annapurnan, eta mendian gora lan handia egin behar izan dugu soka finkatzen. Martxoan eguraldi oso ona egin du, eta funtsezkoa izan da garaierara azkar egokitu eta apirilarekin batera tontorrerako saioari ekiteko.
2011
‎EHUko Gizarte Antropologia katedradun Teresa del Valleri (1937, Donostia) emango diote Berdintasunaren Emakunde saria. Euskal Herriko mundu akademikoan berdintasunaren alorrean erreferente bat dela esanez argudiatu du erabakia Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak «Epaimahaiaren iritziz, lan handia egin du emakumeen errealitatearen ezagutzaren transmisio, eta bereziki euskal emakumeen errealitatearen transmisioan».
‎Xalak eta Barriolak lan handia eginda lortu zuten txapelketako bigarren puntua Gonzalez Laskurainen kontra, herenegun, Donibane Lohizunen (22). Partida ona jokatu zuten lau pilotariek, orekatua, eta azken txanpan Xalak egindako hiru tanto erabakigarriak izan ziren.
‎Eta mugimendu sozialek bere tartea izango dute.Aurreneko zenbakian hainbat elkarrizketa egin dituzue. Zeintzuk dira aurreneko protagonistak. Brasilgo fraile dominikano bat agertuko da, txiroekin lan handia egiten ari dena. Bilboko Venezuelako kontulari egindako elkarrizketa bat ere badugu.
‎Krisiaren kontra, esaterako, elkarlanean aritu behar dute instituzio guztiek.Proiektu zehatzei dagokienez, zeintzuk bultzatuko zenituzke, eta zeintzuk alboratuko. Garapen ekonomikoari eta lanpostuak sortzeari eman behar zaio bultzada handiena. Aldundiak lan handia egin dezake ekimen ekonomikoa sustatzen Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Hori da gure apustu nagusia.Egungo aldundia, berriz, inbertsio espekulatzaileak eta propagandakoak egiten ari da garapen ekonomikoaren izenean.
‎Bushen aurka hobeto bizi zineten. Ekintzaileak zazpuztuta daude. Askok lan handia egin zuten kanpainan Obamaren alde, eta erre egin ziren gero, zain, benetako erabakiak hartzeko ordua heldu zenean. Konpainien presio taldeek Etxe Zuria harrapatua dute, eta hori aldatu da, benetako aldaketa etorriko bada.
‎Hori da gure aukera bakarra, orain bezala jarraitzen badugu sistema osoa hondoratuko baita, klimatik hasita.Nora doaz The Yes Men. Globalizazioaren kontrako mugimenduarekin hasi ginen. Urteotan gero eta lan handiagoa egin dugu gizarte mugimenduekin, eta orain horiei laguntzen ari gara. Jendea trebatzen ari gara mundu osoan, gure tresnak euren kanpainetan erabiltzen ikas dezaten.
‎Ekitaldi santuak bukatu ostean, erromeriari bide emango diote, herri bazkari eta guzti. «Urtean zehar lan handia egin behar da taldearekin; ondoren, bakoitzak merezi duenaren arabera hartuko du parte dantzaldietan», baieztatu du Galdosek.20: 30ean, txistulariek Zortzikoa jotzean, udalbatza Ama Birjinarengana hurbilduko da agurra egitera, eta herrira jaitsiko dira. Igoerako protokoloari jarraituz, udaletxean agintariei berriro arkua egingo diete, eta haiek balkoian azaldu bezain laster, ezpata dantza eskainiko diete.
‎Horrela hasi ginen lanean, eta etengabeko lana egin dugun arren, oraindik ez gara ase.Musika klasikoa alde batera utzi duzue, hortaz. Inola ere ez. Musika klasikoa entzuten, jotzen eta gozatzen jarraitzen dugu, baina lan handia egin dugu, eta ez dugu atzera egin nahi. Gauza berriak probatzen jarraituko dugu, orain arte egin bezala.Orkestrako kontzertuak areto handietan dira; zuen kontzertuak, berriz, areto txikietan.
‎Hala ere, EAJk esan du euskal gizarteak «elkarturik, bere aniztasunean eta erarik zabalenean» adierazi behar duela «ETAren amaieragatik sentitzen duen poza».Bilduk aurretik esana zuen ez zuela parte hartuko ekitaldietan, «oraindik pauso asko emateke daudelako». ETAren urratsa garrantzitsua bada ere egoera oraindik ez dela «idilikoa» esan du Pello Urizarrek, eta lan handia egin beharra dagoela.
‎Hor atzean ehunka bazkide, babesle eta lagunen lana dago.Aurtengo Argizaiola saria Iñaki Beobideri emango diozue.Zor bat geneukan diskogintzarekin. Euskara eta kultura sustatzen lan handia egin du Beobidek. Jarrai taldean lehenengo, Herri Gogoa diskoetxearekin gero, eta ETBren sorreran.
‎Bestalde, estatuan aldaketa egongo da; zer gertatuko da kolokan dauden legeekin? Adi egon behar dugu, eta gu hemen gaudela ikusarazi.Ezkutuan gelditzen diren indarkeria molde horiek agerian uzteko lan handiagoa egingo du mugimendu feministak. Badaramatzagu urte batzuk lan horretan. Azaroaren 25eko asmoetako bat izan zen milaka aurpegi horiek erakustea.
2012
‎Laugarren laurdenean, ordea, aginte makila hartu zuen Rosek, eta lau hiruko eta hamazazpi puntu saskiratu zituen, taldeari garaipen garrantzitsua emateko (76). Lakersek ere espero baino lan handiagoa egin behar izan zuen Houston menderatzeko. 37 puntu saskiratu behar izan zituen Kobe Bryantek, eta, halare, ezinbestekoa izan zen Andrew Bynumen ekarpena.
‎Ikasita etorri nintzen. Kirol ibilbidean lan handia egin behar izan dut iritsi naizen tokira iristeko, eta amore eman ez dudalako iritsi naiz. Baskoniaren jarduerak nirearekin bat egiten duelako aukeratu nuen Gasteizko taldea.
‎Azpimarratu du «zentzuz jokatu» eta «gauzak hasieratik ondo» egin behar direla hori ez gertatzeko. «Herri honetan, esperientzia askotan ikusi dugu gauzak gaizki hasten direnean gero lan handia egin behar dela haiek bideratzeko». EA ez dago batzorde txostengilea sortzearen kontra, baina ez zaio iruditzen eratzen ari diren modua egokia denik.
‎Larratxek hitzetan egindako lana nabarmendu du: «Horiek irakurrita, eta estudioan entzunda, hitzetan soilik ez, horien sonoritatean ere, fonetikan, lan handia egin du». Abestiak berak bezala, izenburuak ere zuzenak, zorrotzak dira:
‎Lehenago diskogintzara bezala, zuzenekoetara ere iritsi da aldaketa, eta, ekoizpen garestiko diskoek behera egin duten bezala, oraingoan kaltetuenetakoak zuzeneko taldea osatzeko beste musikari batzuengana jo behar duten bakarlariak izaten ari dira. Kantuak diskoan grabatu bezala, edo antzera, ikus entzuleen aurrean eman ahal izateko, estudioko musikariak edo musikari profesionalak behar dituzten kantariak desagertzen ari dira gure agertokietatik, eta, haiekin batera, azken 30 urteetako disko bilduma osatzen lan handia egindako musikari belaunaldi bat: Mikel eta Fran Irazoki anaiak, Luis Camino, Angel Celada, Txema Garces, Mikel Artieda?
‎Denboraldiari han ekiten diogu, eta ibiltariok Villabonakoa noiz iritsi zain izaten gara. Aizkardiko Gemak, Gotzonek eta gainerakoek lan handia egiten dute antolatzen. Berezia dator 2012 urtea.
‎Asko hitz egin dut pilotei buruz, baina pilota oso txarrak izan ditugu gure jokorako. Aurkariek euren pilotak izatea, eta zuk zureak atera eta hala ere lan handia egin behar izatea. Horregatik izan ditugu partida kaskar batzuk».
‎Horren adibide argiak dira Kolonbia eta Filipinak. Han, gobernuek ez diete inolako babesik ematen abokatuen jarduerei, eta ez dute lan handirik egiten adierazpen askatasuna eta halako eskubideak bermatzeko ere. Alfonso Zenonen kasuan ere ikus dezakegu adierazpen askatasuna urratu dela.
‎Kazetariak birziklatzen «Ezin dira XXI. mendeko hedabideak kudeatu XX. mendeko lan ohiturekin», dio Salaberriak. Aditu guztiek uste dute kazetariek lan handia egin dutela modu berrietara moldatzeko. Edonork ditu gaur komunikatzeko gailuak, baina profesionalak teknologia hori kazetaritzaren zerbitzuan jartzeko ahalmen berezia izan behar du.
‎Mundu globalizatu honetan, euskara erakargarri egin behar dugu, batez ere gazteen artean». Ikastolek euskararen normalizazioan lan handia egin dutela nabarmendu zuen, eta lan horri esker «gazteen gehiengoa» elebiduna dela.
‎Elikadura osasungarria. Baztertu janari prozesatuak (kontserbatzaile eta koloragarri asko izaten dituztenez, gibelak lan handiagoa egin behar du horiek kanporatzeko). Ahal bada, egunean bertan egindako jana; ez, aurrez egin eta bigarrenez berotua.
‎Guk etxean jokatuko dugu, gure zaleen aurrean, eta, gainera, talde osoarekin, Kuksiks lanean ari delako dagoeneko. Akatsak egingo ditugu, hori ziur, baina gu belaunikarazteko lan handia egin dutela agintzen dut. Kuksiks aipatu duzu.
‎Horren haritik, taldea martxa polita hartzen ari da». Diskoa Koba estudioan grabatu dute, Bilbon, Xanperekin, eta «soinu jakin bat» bilatzen lan handia egin dutela adierazi du kantari eta gitarristak: «Gitarra indartsuak nahi nituen, baina ez heavyak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia