Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 297

2000
‎«Normaltasunaren esparruaren» barruan ere, zeharo urruti gaude kultura batek behar beharrezkoak dituen gutxieneko jarduera batzuetatik. Lau hari mehek eusten diote gure eguneroko jardunari askotan, eta ez da boutade bat, sarritan bi lagunek aparato burokratiko oso batek baino lan gehiago egin izan dutela erakusten den herri batean bizi gara.
‎Oraingo udalba tzak euskal kulturaren alde egiten duenarekin bat nator eta urrunago ere joan gaitezke. Konparazione, badirudi Jakes Abeberrik Didier Borotrak baino lan gehiago egiten duela euskal kulturalen alde. Bada, ez.
‎Hori izan da eragile nagusia gazteak bertsolaritzarekiko atxikimendua izateko, horretan jarduteko... Bertsolaritzak goren mailako izena galtzen badu, nahiz eta bere xarma ez galdu, bertso eskolen elikatze prozesuak askozaz ere lan gehiago egitea eskatuko du, eta gauzak oso garbi eduki ditugu. Parakaidismoa ez da izango soluzionatuko duena, baina espontaneitatea ere ez da izango errealitate eta behar horri erantzungo diona.
2001
‎Duela bost urte bazegoen jendea gauzak egiten, baina atzerago geunden. Orain gauza aitzinera doa, jende gehiago agertzen da, lan gehiago eginez, gero eta gauza hobeagoak eginez... Gu izan gara diskoa ateratzen lehendabizikoak, baina hor badago jendea pil pilean.
‎Bereziki, Baionan eta Angelun daude antolatuta, hogei bat militante ari dira bi taldetan: " Ontsalaz lan gehiago egin genuke, baina ez dugu indar aski. Estatuko beste eskualdeetan baino iheslari edota etorkin gutxiago dago hemen, arrazakeria arazoa ez da Frantziako beste eskualdetan bezain bat ageri ere", erran digu Germainek.
2002
‎Azken urteetan euskararen egoerak Urretxu eta Zumarragan hobera egin duen arren, oraindik badira hutsuneak. Ondorengo lerroetan elkarrizketatu ditugun lagunek instituzioek lan gehiago egin luketela esan digute, baina herritarren esku omen dago gauzak aldatzea.
‎Kultura gutxituok geure eremua sortu, lortu eta zaindu behar dugu. Garbi izanaz gainera, gure kasuan, inguru hurbileko beste kulturek baino askoz ere lan gehiago egin dugula, batik bat, zaintzeko, sortzaile faltan gabiltzanik ez baitut sinetsi nahi
‎Aitzitik, odolaren kontsumoa handitu egiten da: organo transplante gehiago egiten dira (odol onaren %5 eta %8 bitartean kontsumitzen dute), ospitale publikoek lan gehiago egiten dute itxaron zerrendak murrizteko eta biztanleriaren zahartzea eskaera handitzen laguntzen da.24 orduro 4.300 transfusio egiten dira. Horiei esker, 55 pertsonak bizitzen jarrai dezakete eta 270 gehiago berreskuratzen dute osasuna.
2003
‎Inertzia batetan sartu da eta ez diot irtenbiderik ikusten. (?) Egiten ari garenaren kritika serio bat (egin behar da) Eta jendeak lan gehiago egin dezala». Antzeko zerbait esan zuen, geroago UEUren zuzendaria izango zen Iñaki Irazabalbeitiak:
‎Horrek esan nahi du, uzta urriak edo erdipurdikoak zirenean (eta hala izan ziren XIX. mendeko lehen herenekoak), berez garestiagoa zela. Ordaintzeko zuten modu bakarra lan gehiago egin eta gutxiago kontsumitzea zen. Edo zorrak egitea, baina zordunek askotan diruz ezin zezaketenez ordaindu, laborearekin ordaintzen zituzten, eta horrek, noski, lan gehiago esan nahi zuen.
‎1795etik aurrera, baserri arrunt batek jada ekoizten zuena baino gehiago behar zuen bizitzeko; baserritarren familiak, gehienetan maizterrak, ez jabeak? gero eta lan gehiago egin behar zuen; beren arbasoek baino gehiago. Gainera, lehen, herri baso eta herri lurrek nekazarien egoera eramangarriagoa egiten bazuten, prozesu desamortizatzailea abiarazi zenean, baserritarra aziendentzat larrerik gabe geratu zen, eta baita ongarri eta egurrik gabe ere.
2004
‎" Ez duzue ikusten zertan garen Iparraldean". Edozein mailetako bizilagunekin mintzo naizelarik, gero eta lan gehiago egin hemengoekin, gero eta gehiago sentitzen dut hori. Bi aldetako euskaldunok hurbildu nahi badugu, ezagutza eta onarpen horretatik partitu behar dugu.
‎Eskoletako atseden edo baratze orduetan, haurrak txiki askotatik ikusten ditugu triski paketea eta Coca Cola irensten. Noski, dietetika sanoari jarraituz bagabiltza, lan gehiago egin behar da eta denbora hartu, gure gazteei zer jan sanoa prestatzeko. Bestea, errazago egiten da, dirua jarri eta zaborra jaso trukean!
‎Irudikatu, burutapen nahikoa bitxiak irudikatzen baitira askoren aho lumetan dependentziaren alde eta independentziaren aurka egindako hobespen aitorpenetan, aldez aurretik euskaltasuna gauza guztien gainetik jarri nahi izan baldin bada behinik behin. Honekin guztionekin ez dut ukatzen, noski, pentsatzekoa denez, denpendentziaren aldeko euskaltzaleak independentziaren aldeko militante politikoak baino lan gehiago egin ezin duenik herri honen alde. Ezta gutxiagoa ere.
‎Garaiz zabiltza oraindik baina saiatu behar duzu lan gehiago egiten.
‎Saiatuko naiz lan gehiago egiten, jauna, hitzematen dizut.
‎garapenerako erronka” txostena aurkeztu du, bitartean mundu osoan izandako hondamendi naturalak aztertu ondoren egindako azterketa. Azterketa honetako datuekin, Nazio Batuek mundu osoko gobernuei eskatu die lan gehiago egin dezatela hondamendi naturalei aurrea hartzeko eta, hartara, herrialde pobreetan urtero milaka pertsona hil ez daitezen. Txostenak dioenez, egunero 184 pertsona hiltzen dira hondamendi naturalengatik.
‎Beraz, seguruagoa da. Baserri etxe modernoek harreman hori nola hobetu dezaketen ikertzen hasi da oraindik, eta gero eta lan gehiago egiten dira bi faktore horiek bat egiten duten argitzeko. . Dieta, eta hau ez da berria, elementu garrantzitsua da.
‎–Azken asteetan lan gehiago egiten zuela zekiten bere lankideek. Duela hilabete batzuk oso gogor ibili omen zen.
‎Nolabait esateko, eta hauek Estiren hitzak dituk, Harakinek ez dik onartu nahi Down sindromedun semea duela, eta ihes egiten omen dik. Berriz ere jo eta su hasi omen duk militatzen, eta gero eta lan gehiago egiten omen dik harategian ere. Hitz batean, gaizki; eta Estik ez zekik zer egin".
2005
‎ez hainbeste aspektu teknikoei dagokienez, baizik eta pentsamoldeari dagokionez, gertatzen ari denarekin kritikoa izateko gaitasuna eta azterketarako joera indartuz», dio Roderok. Bere hitzetan, Hirugarren Munduan gertatzen denarekin zerikusia duten hemengo erabakiak aztertzea da etorkizunerako bidea «eta horretarako instituzio publikoekin eta gainontzeko eragileekin geroz eta lan gehiago egin da konpromisoak bete ditzaten, ez bakarrik kopuruari dagokionez (%0, 7ra iristea, adibidez), baita kalitatea ere (%0, 7 hori ondo bideratzea eta kudeaketa argia izatea)».
‎Uste dut bi amerikarrek ez beste denek soldata normala kobratzeari uko egin geniola. Horrela, arazoa, eta arazoaren soluzioa beren bizkar gainean zeramatela sentiarazi nahi nien jokalariei, eta horren bidez taldea gehiago lotu, lan gehiago egin, eta borrokarako grina handitu. Prentsak ere lagundu zigun, eta ongi atera zitzaigun.
‎Gaur niri laguntzen baldin badit, bihar beste bati lagunduko baitio, eta orduan haserretu egingo bainaiz. Beraz, epaileari esaten diodan bakarra da" zuk artez zuzendu ezazu partida, ez baldin badut irabazteko kalitaterik ez dut irabaziko, eta lan gehiago egingo dut. Baina eman iezadazu aukera gutxienez, lana eginez, egun batean irabazi ahal dezadan".
‎Francoren erregimenaren bigarren etapan, emakumearen inguruan zegoen ikuspegia leunduz joan zen. 60 hamarkadako emakumeak geroz eta gehiago ikasten zuen, industria eta zerbitzu sektoreen hazkundearen ondorioz lan gehiago egiten zuen, kalera gehiago ateratzen zen eta independente eta autonomoagoa zen.
‎Azterlanaren arabera, egoera horri amaiera eman dakioke lanaldi partzialeko lan gehiago eginez.
‎Bada loezina azaltzen duen arrazoirik? «Garunak egunez baino gehiago kontsumitzen du gaueko glukosa, eta horrek esan nahi du lan gehiago egiten duela» Insomnioaren arrazoi identifikagarriak hiru taldetan sailkatzen ditugu. Lehena substantzia kitzikatzaileen kontsumoari dagokio. [café, bebidas de cola o chocolate] baita insomnioa eragin dezaketen zenbait botika ere, hala nola tiroide guruineko gaixotasunetan erabiltzen direnak.
‎Melatoninak, esaterako, inguruan dagoen argi kantitatearen berri ematen diote, eta aharrausiak eta gau bakoitzeko ohiko aparkaleku hori eragiteko balio dute. Berriki egindako ikerketen arabera, bestalde, garunak askoz glukosa gehiago kontsumitzen du gauez egunez baino, eta horrek esan nahi du jarduera gehiago egiten dituela, lan gehiago egiten duela. Sonanbulismoa, mitoa ala errealitatea?
2006
‎kalitate handiagokoa izaki, ingurumena zaintzen duenaren kostua kasik bikoitza baita! Jakina dela esan dut, ezen, oro har, jakina baita edonork, ekologiaren printzipioekin bat kontsumitzeko deliberoa hartuz gero, diru gehiago xahutu duela bere poltsikotik, edo, birziklatzean bezala, lan gehiago egin edo ardura gehiago hartu... Nolanahi ere, kostua handiagoa da beti dirutan, ahaleginetan edota denboran, portaera ekologiko bati heldu izatera.
‎eta turismo bulegoa elkarren osagarri dira eta biek lagundu digute gure enpresa sustatzen. Dena den, hasierak beti dira gogorrak, lan gehiago egin behar daâ? ¦
‎Somara lan egiten jarri zituzten enpresaburuek lan produktibitatea hobetzeko asmoz: «Gehiago irabaziko duzu lan gehiago eginez gero» esan zitzaion langileari. Baina, horrek ez zuen fruiturik eman, ez baitzuten diru gehiago irabazteko senik(, lukuru senik?).
‎Nahikotasunaren nozioa dugu kultura tradizionalista horren ardatza. Mentalitate horren ondorioz, somara lan egitearen estrategiak huts egin zuen eta kontrako bideari ekin zitzaion langileek lan gehiago egin zezaten: soldaten jaitsiera.
‎Lehenik eta behin, zer egiten den eta ingurumenean zer ondorio dituen azaldu behar da. Eremu horretan hainbat alderdi ukitzen dira, eta askoz lan gehiago egin behar da. Adibidez, elikagaiak dira ingurumenean eragiten diren inpakturik ezagunenak, genetikoki eraldatutako organismoak esaterako, eta horiek nekazaritzan erabiltzea; baina badira beste gauza asko ere, hala nola nanoteknologia, gero eta indar handiagoa hartzen ari den eremu bat, non ikusi behar baita zer ondorio izan ditzakeen ingurumenean; edo alderantziz, ingurumenak osasunean duen eragina, pertsonengan.
‎Lehenek, hostoak galtzean, eguzkiaren argia pasatzen uzten dute, eta hori atsegina eta komenigarria izan daiteke neguan. Itxura negatiboa da arrazoi beragatik gehiago zikintzen dutela eta garbiketa lan gehiago egitera behartzen dutela. Kontuan hartu beharreko beste aldaera bat fruta arbolaren bat aukeratuz gero, fruitua etxeko bizilagunen gustukoa izatea da, aprobetxatu ahal izateko.
‎Pisua zaintzeko sistemaren barruan, ehunen arteko mantenugaien kontrola dago; elementu horrek gantz metaketen garapena eta gantz ehunaren hedapena baldintzatzen ditu. Dieta pertsonalizatua Nutrigenomikak, elikagaien segurtasuna ez ezik, eraginkortasuna ere hobetu lezake Ikerketa horiek egin arren, adituak zuhur agertzen dira emaitzak egiteko orduan; izan ere, ziurtatzen dute lan gehiago egin behar dela eta lanean jarraitu behar dela, kontuan hartuta nutrizenomika oraindik hasierako fasean dagoela. Zehazki, genomika funtzionalaren, bioinformatikaren eta biologia molekularraren teknologien aplikazioa eta beste teknika epidemiologiko, biokimiko eta nutrizional batzuk konbinatzen dituen diziplina da.
‎Ondorio gisa, komunikabideen eta GKEen arteko harremana hobetzeko beharra ere azpimarratu nahi nuke. Elkarrizketa iturri gehiago sortu eta gardentasunean lan gehiago egin behar da. Gardenak izateaz gain, itxurazkoak ere izan behar dute:
2007
‎Arazoa handia da, baina jendea kontzientziatzen ari da. Ohiturak emeki emeki ari dira aldatzen, jendeak gero eta birziklatze lan gehiago egiten du. Gaia sartu da eskoletan, haurrekin landu behar da gaia, hurrengo belaunaldiaren kontzientzia areagotuko da.
‎Greba, amodioa bezainbat maite dut. Alabaina orduan laneko baldintzetaz, lan gehiago egin diru gehiago irabazteko lema sarkoziarren histeriak itxuraldatu lanaren ideologiaz eta gainerako ofizioetakoekin solastatzen gara, bestela bakoitza gure zokoetan gaude, marmazika, nagusien tirania moskotaren mende, buruak apal. Egunerokotasun zirikatuaren oihalean, greba urrako sano bat da, mass mediak goizetik arrats arrunt kontra agertu arren, eta jainkoak daki berri sailak sakratuak direla herrikide anitzentzat.
‎Orduan, lehen lan gehiago egiten zenuen matematika teorikoan, eta gerora hasi zinen matematika aplikatuan?
‎–Nik uste askoz hobeto biziko ginatekeela, segitu zuen Eduk?. Lan gehiago egiten duk hemen, seriotasun gehiago zegok, antolamendu hobea... Alfer ostia batzuk dituk Espainia aldean?.
‎Txoratzen zeudela zirudien, fotokopiak eskuan, begiak itxita, musika emanaldi batean bezala. Nagusiak emandako bost eguneko epean sekula baino lan gehiago egin nuela esan dezaket, gezurraren amildegian erori gabe. Leher eginda bukatuko nuen, erlaxaziorako musika lagun izan ez banu.
‎Baina, bederen, transplanteak ugalkortasuna suspertu zuen kimioterapiaz esterilizatutako emeetan. Estatu Batuetako zientzialariek ohartarazi dute lan gehiago egin behar direla hezur muineko transplante batek ugalkortasuna nola itzul dezakeen zehazteko. Ez da lehenengo aldia hezur muinean pentsatzen dena minbiziaren aurkako tratamenduek eragiten duten antzutasuna deuseztatzeko.
‎2002an, gazte mailan, euskal liga ere irabazi zuen, pilotari gazteena izanik eta 2003an, gazte mailako lau terdiko Nafarroako txapelketa, Guillermo Mazo memoriala irabazi zuen. Lau terdian, kantxa osoan banaka, binaka… «Gustoen binaka aritzen naiz, mano mano lan gehiago egin behar da eta nahiago dut binaka aritu». Gazte mailan lortutako emaitza hauei esker, duela bi urte aurrekontratua sinatu eta ordutik honat Aspeko teknikariekin entrenatzen aritu da:
2008
‎Ingeles irakasle ibili zen hainbat etxetan, senarra berriz elektrikaria zen, baina ekonomikoki ez ziren iristen. Frankenfeldek ere, ezkonduta eta alaba bakarrarekin, gero eta lan gehiago egin eta gero eta bizimodu okerragoa zeramatela dio. Kazetari moduan lan finkoa zuen aldizkari batean, baina beste mila kontutan egiten zuen behar eta senarrak ere lan bat baino gehiago zuen.
‎Langabeziak emakume izena du, emakumeen langabezia tasak gizonezkoena bikoizten duelako. Desberdintasun eta diskriminazioak emakume izena du, lan berdina egiteagatik gizonezkoek baino %25 gutxiago irabazten dutelako eta beraien etxeetan gizonek baino lan gehiago egiten dutelako. Txirotasunak emakume izena du milaka alargunek jasaten dutelako, 500 euroko pentsioa baino gutxiago irabazten baitute.
‎Baina edukia sortzen dutenek ere irizpide semantikoekin sortu behar dute informazioa, bestela jai dago. Horrek lan gehiago egitea eskatzen du eta ez du inork egingo ez badio erabilera praktikorik ikusten. Baina nik uste dut egiten dutenek probetxua aterako diotela.
‎Natura gune baten kudeaketa, ordea, hori baino askoz gehiago da, inoiz bukatzen ez den jarduera bat baita. Proiektu horrekin hasi aurretik egiten zituzten hobekuntza lanak, eta bukatu ondoren ere jarraituko dute lan gehiago egiten, beti bezala, erabilgarri duten diruak mugatuta.
‎Bestela, bere arrakastak sekretu bakarra izan zuen: orduak eta orduak sartzea, loaren biorritmoa lagun, Nazariok, deabruak bezala, ez baitzuen lo behar handirik izaten, esaera zaharrak zioen bezala; esan nahi baita Nazario mutil nekaezina zela, orain fabrika txiki eraiki berrian inork baino lan gehiago egiten zuena, lanik astunenei ere aurre egiteko ez zen nagi izaten?, orain aginduak ematen zituena, kanpora ateratzen ez zenean, lantzen zituztèn produktuei irteera emateko, bezero berrien bila:
‎Kontraesanez beteta daude gaur egungo gizarte nagusiak, kontrajarritako kontzeptu eta elementuez. Banakoen segurtasuna handitzeko geroz eta lan gehiago egiten bada ere, egun inoiz baino errazago lor liteke edozein informazio. Bakoitzaren pribatutasuna publiko bihurtzen duen eta publiko bihurtzea gustatzen zaion gizarte honetan harreman aldaketak gertatzen ari dira.
‎Oporrak bukatzen ari dira langile gehienentzat, eta lanera itzultzea bereziki gogorra izan daiteke Ipar Euskal Herriko eta Frantziako langileentzat, orain arte baino lan gehiago egitea gerta dakiekeelako. Udazkenetik aitzina, enpresaz enpresa negoziatu ahal izanen dira ordu estra kopuruak.
‎Baikortasunak eta ilusioak gorabeherak izaten ditu. Zailtasunak ikusten dituzunean bi jarrera har ditzakezu; lur jota gelditu eta amore eman edo indarberritu eta lan gehiago egin.
‎Bestela, bere arrakastak sekretu bakarra izan zuen: orduak eta orduak sartzea, loaren biorritmoa lagun, Nazariok, deabruak bezala, ez baitzuen lo behar handirik izaten, esaera zaharrak zioen bezala; esan nahi baita Nazario mutil nekaezina zela, orain fabrika txiki eraiki berrian inork baino lan gehiago egiten zuena –lanik astunenei ere aurre egiteko ez zen nagi izaten–, orain aginduak ematen zituena... kanpora ateratzen ez zenean, lantzen zituztèn produktuei irteera emateko, bezero berrien bila: bezero euskaldunak edo erdaldunak, bertakoak nahiz kanpokoak –hizkuntza bigarren mailako bitartekotzat zuen, bezero berriak irabaztekotan–, ongi ohartzen bazen ere, bestalde –ikusten zuena ikusten zuen Nazariok, eta ikusten zuenaren arabera juzgatzen zuen mundua, bere buruari iruzurrik egin gabe–, klase industrial dominanteak gaztelania zuela nagusi.
2009
Lan gehiago egin duzu lehorrean egin daitezkeen beste txango bietan. Lau ordukoak dira eta, aurrekoa bezala, debaldekoak.
‎Taldeko konpositore eta gitarristari ezinezkoa zitzaion bere anaia Liamekin lan gehiago egitea.
‎Osasun zerbitzuen eskarian lan gehiago egin behar dela uste du, ahalik eta antolatuena izateko, eta hori lortzeko, gaixoari bere osasunaren arduradun dela gogorarazi behar zaiola esan du.
‎NAROA. (haserre) Ezin dut sinistu! Baina berak baino azkoz lan gehiago egin dut nik!
‎LEO. Eutsi ba goiari! (xorgin) Badakizu, pozik dagoela lan gehiago egiten du!
‎Bestetik, 40 urte eta gero, dena zegoen egiteko.Orduan, arakatu behar ziren erregistro ofizialak itxita zeuden edota militarren eskuetan, eta horrelako hainbat zailtasun bata bestearen atzetik. Testuingurua ulertubehar dugu, ez justifikatzeko lan gehiago egin ez izana, baizik eta gauzak nolaziren ulertzeko. Nik uste horri buelta eman behar diogula, aitortu beharra dago horzailtasun ikaragarriak zeudela eta garaia heldu dela horri buelta emateko.
‎Industriak eta AEBetako gobernu agentziek sustatu dute erakunde hori. Kedarra eta karbono monoxidoa bezalako partikulen emisioak asko murriztu dira; hala ere, ikerketak gogorarazten dio industriari nitrogeno oxidoen (NOx) emisioak murrizteko lan gehiago egin duela. Era berean, HEIren eta CRIren azterketaren arabera, emisio poluitzaileen kontrola ez da kamioien ingurumen erronka bakarra.
‎Hori argaltzeko edozein programaren helburuen kontra doa, eta hori mineral horren gehigarri espezifikoekin konpentsa daiteke. Alerta ahotsak Esparru zientifiko berean, zenbait ahotsek diote lan gehiago egin behar dela esnekiak edo kaltzioa gehigarri gisa jasotzeko, mendebaldeko munduan dagoen osasun arazo handienetako bat, hots, obesitatea, konpontzeko. 2008an, University of North Carolina at Asheville, Department of Health and Wellness, Nutritional Revicitytik, eta esnekiek edo kaltzio gehigarriek gorputz pisuan duten eragina ebaluatzen zuten 49 ikerketa zientifiko aztertu ondoren, esan zuen eskura dauden azterketa klinikoetatik datorren gaur egungo ebidentzia gehienek ez diotela laguntzen kaltzioaren edo esnekien kontsumoak duen hipotesiari.
‎Bitartekoen ikuspegitik orain hobeto gaude. Makinaria gehiago dugu eskura eta horrek berekin dakar denbora berean lan gehiago egitea. Lan askoko garaietan hori nabaritzen dugu.
‎Guk Gipuzkoan lan asko egiten dugu, bezeroak nahiz hornitzaileak Gipuzkoa mailakoak dira gehienak eta horrek hemengoekin euskaraz komunikatzeko erraztasuna ematen du. Kanpora begira lan gehiago eginez gero, agian ez luke merezi saiakera hori egiteak baina, hemen lan eginda, dudarik gabe, bai.Gure atzetik, agian beste enpresaren bat ere pausoa ematera animatuko da. Komunikazioa biren artekoa izaten da gutxienez eta harremana euskaraz egiten duzunean, euskaraz jasotzea eskertzen da.
‎Behin lortuta, estrategikoa deritzot estatu horretan ere gizarte zibil indartsua oinarria izateari. Hiru milioik, inoren jarraitzaile izan gabe, estatua lor dezakegula kontzientzia hartzen lan gehiago egin dugu. Gozatuz egiteak lagunduko digu, erronka handia bezain ederra delako.
‎Aurrera Saiazek orain arteko kanporaketarik samurrena izan zuen Arrasateren aurka (66), eta Huarte kanporatzea soilik falta zaio finalerdietan sartzeko. Huartek dezente lan gehiago egin behar izan zuen San Migueli irabazteko, puntu bana lortuta iritsi baitziren nagusien partidara. Lan zailak izango dituzte hirugarren kanporaketan.
‎Haren esanetan, enpresaburuek ez dute kaleratzeak merkatzearen alde egin, baizik eta beste neurri batzuk hartu dituzte. Besteak beste, kostu beretan lan gehiago egitea izan da haien apustua, baita soldatak produktibitatearekin lotzea ere.
‎Europako hauteskundeetarako kanpainak bitxiak izaten dira. Nik beste edozein kanpainatan baino lan gehiago egin behar izan dut, Estatuko hautagaitzatik neu naizelako hemengo hautagai bakarra. Gainera, Europarako kanpainak ez dira oso atseginak izaten, herritarrek Europaz duten urruntasuna nabaria delako.
‎Europako Batasunak emango duen laguntzarekin eskoletan lan gehiago egin ahal izango dutela azaldu du Cabridensek. Prestatzaileek prestatzeari ere garrantzia ematen diote.
‎–Langile fina da, eta umila. Gutako beste edozeinek baino lan gehiago egiten du. Ez dakigu nondik ateratzen duen indarra?, esan berri du Sharon Robinson kantari eta adiskideak.
‎Real Madrilek Cajasol egurtu zuen Sevillan, eta erakustaldi handia eman defentsan. Izarrez betetako taldea da, baina Messinaren taldeetan izarrek puntuak sartu baino askoz lan gehiago egiten dute. Besteak beste defentsan.
‎Guruinak beharrezkoa den baino lan gehiago egiten duenean gertatzen da, eta, horren ondorioz, hormona tiroideo gehiegi jariatzen dira. Aurreko kasuan bezala, dezente usuagoa da emakumeen artean gizonezkoen artean baino.
‎Zenbaitzuek diotela aro posfosilitan petrolioaren aurreko populazio neurrietara jaitsiko garela, estimazio batzuen arabera, ez dira inondik inora ezkorrenak, 2000 milioi lagun bizi ahal izango dira planetan?. Eskuekin lan gehiago egin dugula, aurreko sasoietan bezala. Zelanda Berriko kiwiak gustuko badituzte, oraintxe aprobetxatu dezatela.
2010
‎Denis [Mentxov] babestu beharra daukagu guk, eta, alde horretatik, taldekide guztiak ez gaudela maila berean esango nuke. Niri ordekan behar baino lan gehiago egitea egokitzen ari zait, eta badakit mendian ere lan egin dudala. Neke handia pilatzen ari naiz, eta ez dakit, ez dakit...
‎Harmaneko zuzendariak, berak izandako esperientzia kontatu zuen, euskalgintzari lotutakoa eta bestelakoa. Bezero gehienen asmoa da komunikazio agentzia kontratatu eta hark komunikazio plana egitea, alegia erakundeak edo elkarteak lan gutxiago egitea, eta Kamioren ustez, guztiz kontrakoa da, komunikazio agentzia kontratatuta ere, lehen baino lan gehiago egin behar du bezeroak. Pilar Kaltzadak antzeko esperientzia izan du; erakundeak, enpresak, iragazgaitz nabaritu ditu.
‎Geroz eta gauza gehiago ditugu, baina benetan zoriontsu egiten gaituenarentzat geroz eta denbora gutxiago. Analista batzuen arabera, garai feudaletan baino lan gehiago egiten dugu. Eta dugun denbora libre eskasean, bi jarduera dira jaun eta jabe:
‎Sistemaren administratzailea, Estatua, ari da abisatzen ikaratuta kontuak ez direla ateratzen. Aktiboei eskatzen die lan gehiago egiteko, pasiboei gutxiago kobratzeko. Ekuazioa orekatu behar dela".
‎Espainian, hondakin horren zati handi bat (bi heren, hor nonbait) estoldetan geratzen da, eta hainbat eragozpen sortzen ditu horrek: hodiak buxatzen dira, hondakin urak tratatzen dituzten plantek lan gehiago egin behar izaten dute, ugaritu egiten dira hiri izurriteak, eta abar.
‎Datozen urteotan Europar Batasunak pentsio txiroagoak izatearen eta pentsio sistemari egindako ekarpenak handitzearen edo denbora luzeagoz lan gehiago egiten duten langile gehiago izatearen artean erabaki du. Laszlo Andor komisarioaren hitzetan, Europako Batzordeak eztabaida sozialari hasiera eman nahi dio.
‎Zein eragin izan du krisiak zure lan egiteko moduan? Lan gehiago egin behar da orain gutxiago jasotzeko, baina hori baino ez. Jendearen mugimendua ikusten da hemendik oraindik ere.
‎–Arren, andrea? Enbata egunetan lan gehiago egiten ohituta gaude. Orain zoazte ospatzera, esan zigun aitatasunez hogei urte eskas zituen mutilak, walkie tik iristen zitzaion ahotsari erantzuteko gogoz.
‎JOANA. Nola ezetz? Nik ezin diat lan gehiago egin eta alokairua ordaintzen ezpadugu, kalera goazak.
‎Katalunian dago, bestalde, lanpostu gutxien kudeatzen dituen erkidegoa (%0, 8); Murtzian, Nafarroan eta Madrilen, berriz, ABLEen bitartekaritza tasarik handienak dituzte (%24, 8, %21, 6 eta %16, 7). Agetten txostenak dio, halaber, enplegu zerbitzu publikoek 100 urtetik gorako gazte bat jarri zutela 2009an; ABLEek, berriz, 25 urtetik beherako gazteen artean bederatzi aldiz lan gehiago egin zituzten, eta bitartekaritza lau aldiz handiagoa izan zen emakumeen kasuan. Euskal Autonomia Erkidegoa nabarmentzen da; izan ere, aldi baterako laneko enpresek euskal enplegu zerbitzuak baino 42 aldiz lanpostu gehiago kudeatu zituzten 25 urtetik beherako gazteentzat.
‎Bombal ek ziurtatu zuenez, elikagai ekologikoek «kalitatezko produktu bereizien aldeko apustua egin behar dute industrian, eta, marketinaren ikuspegitik, merkatu potentzialera bideratutako produktuak». Hala ere, beharrezkotzat jo zuen ikerketa lan gehiago egitea, jarraipenaren eta joeren jarraipenaren ikuspegitik, produktu horiek gaur egun eta etorkizunean merkatuan duten bilakaera eta barneratzea ezagutzeko. MARMek egindako azterketari esker, Bombal en arabera, produktu ekologikoen merkaturatzeari buruzko prestakuntza aldagai kuantitatiboak lortu ahal izango dira.
‎11 haragijale espezieren azterketak berrikusi ondoren (erbinudeak, azeri artikoa, katamotz kanadarra, teila europarra, koiotea, otsoa, lehoinabarra, hiena moteatua, lehoia, tigrea eta hartz polarra), ikertzaileek iradokitzen dute espezie handienen zaurgarritasuna energia kostu handienekin lotuta egon daitekeela. Espezie horien sendotasuna eta tamaina handiagoa (ondo egokituta daude harrapakin handiak ehizatzeko) eragozpen bihur liteke garaiak zailak direnean, harrapakinak urriak direnean eta indibiduoek lan gehiago egin behar dutenean hurrengo janaria aurkitzeko. Phillip Stephens ikerketaren arduradunak azaldu duenez, “espezie handienak bost eta sei aldiz gutxiago dira, eta nahiko ugaria da harrapakinak gutxitu direlako”.
‎Parte hartzaileek positibotzat jo dituzte lortutako akordioak, nahiz eta “itxaropen apalak” izan, eta bide eman diete “etorkizun handiko emaitzetara, Cancuneko goi bileran nazioarteko hitzarmen klimatiko berri baina hauskor bat egin baita”, laburbildu zuen World Resources Instituteko (WRI) energia programen zuzendariak, Jennifer Morganek. “Zaintza eta Mexikoko lehendakaritzaren kudeaketa irmoaren pean, ordezkariek erabaki dute nazioarteko plataforma bat ezartzea klimaren ekintzarako, eta, beraz, aitortu dute askoz lan gehiago egin behar dela klima aldaketari aurre egiteko”, esan zuen.
‎Ikerketari buruzko foroetan askotan mintzatu gara ikerlari euskaldunak gure hizkuntzari buruz eta, bizi zientzietako alorrean, ia onartuta dago ikerketako emaitzen argitalpenak ingelesez egin behar ditugula, hizkuntza hau delako, momentuz, mundu mailan ikerlarien arteko" lingua franca" eta ez dagoelako gai berezietarako irakurle euskaldunen masa kritikorik. Baina horrek ez du esan nahi euskara zientifiko jasoa eta espezializatua garatu behar ez dugunik eta, horretarako, orain arte baino dibulgazio lan gehiago egin behar ditugu. " Elhuyar" aldizkaria edo urtero egiten diren OEEren (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) Osasun jardunaldiak erabil ditzakegun baliabide bi baino ez dira.
‎Lan txikia da hori. Lan gehiago egiten du sortzen duenak eta kulturarako uzten duenak.
‎Galarretako egitasmo berriren bat sortuko den esperantza badu matxinbentarrak: " Denek diote gaur eguneko ereduak aldatu beharra daukala; jendea beste era batera erakarri edota hedabideen aldetik lan gehiago egin behar dela. Denek diote zerbaitek aldatu behar duela, baina inork ez du esaten zerk aldatu behar duen.
‎E.U.T.G. Paseo de Mundaiz S/ N DONOSTIA). Josu Landa zen benetako zuzendaria inork izendatu gabe (inork baino lan gehiago egiten zuelako), eta jende mordoxka bat inplikatzea lortu zuen. Lehenengoetakoa Iñaki Uria, aurreko kurtsoan zegoena.
‎Gero, praktikan, 1990etik hona, erlijiotasunaz, oro har, eta Elizaren historiaz askoz lan gehiago egin dut, aurreko 30 edo 40 urteetan baino. Hau da, arazo erlijiosoa eta ez erlijiosoa biziki interesatzen zaizkit, baita Euskal Herrian azken mila urteetan, gutxienez, errealitate horrek izan duen pisu historikoagatik ere.
‎Tailerraren inaugurazioko bazkaria bukatu zenean, Lubis, Pantxo eta Ubanbe mendiz abiatu ziren etxerantz," nekazariok estudianteek baino lan gehiago egin behar izaten dugulako", Lubisek esan zigunez, eta beste guztiok herrirantz jo genuen plazako jatetxean zerbait hartzeko asmoz; aski alai denok ere, barrezka Redinek oinez ibiltzearen zailtasunaz egiten zituen komentarioekin. " Leku zibilizatuetan bakarrik edan behar da, taxiak eskura egoten direlako", errepikatzen zuen ehun metrotik ehun metrora gure irakasleak, eta ardaila batean jarraitzen zuen hizketan" alkoholaren eta jakintzaren arteko lotura", edo" Erroma zaharrean maisuak andetan eramateko ohitura zoragarria" azalduz.
‎Asmorik bai Euskal Herrian lan gehiago egiteko?
2011
‎Begiratu batera, lau etapa besterik ez dago esprinterrentzat: bihar Parman amaituko dena; 8.a, 10.a eta 12.a, etzi eta asteartean lan gehiago egin dute esprinterren taldeek tropela lotuta eramateko?. Gutxiegi hiru asteko itzuli handi batentzat.
‎Aski aberats, jakintsu eta bizkorrak badirenez, jakinaren gainean defenditzen dute beren mesederako eraikitako filosofia, hau alegia: aberatsek lanpostu gehiago sortuko lituzkete zerga gu txiago kobratuko balitzaie, eta pobreek lan gehiago egingo lukete subsidio gutxiago emanez gero.
‎azterlan batzuen arabera, alderantzizko erlazioa dago soja kontsumoaren eta prostatako minbizia izateko arriskuaren artean. Hala ere, aurkikuntza horiek baieztatzeko lan gehiago egin behar dira.
‎Umeak azkar konbentzitzen ditut, eurek argi dute ipuinak gustatu egiten zaizkiela. Helduekin, aldiz, lan gehiago egin genuke. Ulertu behar dute ipuinek haurtzaroan zenbaterainoko garrantzia duten.
‎Ihizi xehe batzu dira langile horiek, ezin erran daitekeen bezala emendatuz baitoaz, gauzak alde dituztelarik. Emendatuago eta lan gehiago egiten dute, aldiz, ez baitira behin ere nekatzen, ez eta lanetik gelditzen, jana baitute lana, eta ezin aseak baitira, direlarik hain xeheak. Badaiteke ere ez duketen ausikia larri.
‎– Lan gehiago egin dudala: erredakzioaz gain, irrati buletinak," kaleko lana, denetik pixka bat".
2012
‎Gure haurrek kalitate hobeko hizkuntza egin dezaten gurasook izan genukeen jarrera da hirugarren ardatza. Euskaldunok lan gehiago egitera kondenatuta gaude, guraso gisa ere. Hezkuntzaren atala ere bada hizkuntza.
‎Halaxe behar luke, baina ez du, nonbait, Chumy Chumez irakurri. Tamalez, garai bateko ugazaba handientzat bezala gobernurik gehienentzat ere, lana da onar daitekeen mendekotasun bakarra eta lan gehiago egitearren baino ez dira jartzen gure eskura jartzen diren zerbitzuak. Produzitzeko gai ez dena, lanik ez duelako edo lanerako zaharregia delako, ez dute behar bezala zainduko.
‎Langileen Estatutuaren 96 artikuluetatik 28 aldatzen ditu, eta kasu gehienetan aldaketa nabarmenak dira gainera. Haien bidez, enpresariak langileari soldata jaitsi ahal izango dio, kobratu gabe lan gehiago egitera behartu dezake, eta soldata prekarioekin langileak kontratatu ditzake. Erreformak egoera oso ezberdinetan dauden jendeei eragingo die, berdin administrazio publikoan ari den finkoari, nola praktikatako kontratuarekin ari den diseinatzaile gazteari edo urte askotako antzinatasuna duen eraikuntzako langileari.
‎Oso usua da arnas infekzio baten ondorioz hotzeria edo gripea, esaterako egoerak okerrera egitea, edota pneumonia batekin konplikatzea. Bihotzak ere normalean baino lan gehiago egin behar du biriketara odola iritsarazteko. Adituen kalkulu eta estimazioen arabera, urte gutxi barru hirugarren heriotza arrazoia izango da biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, gaixotasun kardiobaskularren eta minbiziaren atzetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia