Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2002
‎Epe luzera bermatutako errentagarritasuna duen aseguru kontratua da, eta erretiroaren estaldura eta pentsio planen antzeko zerga erregimena nabarmentzen ditu. Hau da, egindako ekarpenak zerga oinarritik ken daitezke, eta, erreskatea egiten denean, onuradunak urte bakoitzean dagozkion zenbatekoen arabera ordainduko du zerga, lan errentak balira bezala. Pentsio plan baten titularra beste batera alda daiteke, baina ez aseguru batera, ezta aseguratutako pentsio plan berrietako batera ere.
2003
‎: lana uzteko adinera iritsitakoan, titularrak aurreztutakoa berreskuratzeko erabakia hartzean, hainbeste urtetan ordaindutako diru kopuru horiek Haziendak bere garaian desgrabaturiko lan errentatzat jotzen dituenez, kapitala eta interesak jasotzean, titularrak errenta aitorpenetan ordaindu ez zituen zergak pagatu ditu.
2005
‎Gaur egun errazagoa da loteriako sari bat irabaztea inspekzio bat jasotzea baino. Horrela ez da harrigarria lan errentak ez dituztenen artean iruzur fiskala ikaragarria izatea. Arazo honekiko euskal erakundeek daukaten jarrera iruzur demokratiko handia da.
2006
‎Kalkulu horien arabera, 2.241 milioi euro aurreztuko dira, hau da, 127,65 euro zergadun bakoitzeko. 1,8 milioi zergadunek ez dute errentaren gaineko zerga ordainduko Simulazioaren, gutxieneko pertsonal eta familiarren igoeraren eta araudi berriak aurreikusten duen laneko errentengatiko kenkariaren igoeraren arabera, 1,8 milioi zergadunek ez dute errentaren gaineko zerga ordaindu beharrik izango. Beraz, datorren urtetik aurrera, Espainian dauden 17,5 milioi zergadunetatik, 10 milioi baino gehixeagok egin diote aurre tributuari, gainerako %40a, errenta txikienekoak, salbuetsita egongo dira.
‎Alde horretatik, nabarmentzekoa da zerga ordaindu behar duten zergadunen kopurua “oso txikia” dela (kopuru osoaren %2, 5), eta errenta oso handiak dituztenei eragiten diela. Hain zuzen ere, gutxieneko pertsonal eta familiar berriek, gehi laneko errentengatiko murrizketaren igoerak, urtean 9.050 eurotan ezartzen du zero tasan tributatuko duen errenta, eta, beraz, ez dio Ogasunari ordaindu. Gainera, kopuru horri ondorengoak, ezgaitasuna edo seme alaba adingabeak zaintzeko gutxienekoak gehitu behar zaizkio, eta hori are handiagoa izango da zergetatik salbuetsita dauden zergadun batzuen kasuan.
2007
‎“Horrek erosketak eragin ditu errenta finkoko merkatuetan; izan ere, prezioek azken hamabi hilabeteetako portaera onena izan dute, %1, 0ko errentagarritasuna lortu da, eta gobernuen errenta finkoak errenta finko pribatuaren aurrean portaera hobea izan du”. Gomendagarria da une honetan lanean diharduten pertsona gehienek hileko laneko errenten %5 gutxienez pentsio plan baterako bideratzea. Azken hamasei, hamar, bost, hiru eta hamabi hilabeteetako pentsio funtsen batez besteko errentagarritasun ponderatuak, hurrenez hurren, %6, 47koak, %3, 96koak, %4, 86koak, %6, 17koak eta %8, 02koak izan ziren.
‎Horren ondorioz, pentsio funtsak finantza produktu erakargarrienetako bat bihurtu dira, beren ezaugarri bereziengatik. Izan ere, une honetan lanean diharduten pertsona gehienek, 30 eta 50 urte bitartekoek, hileko laneko errenten %5 gutxienez pentsio plan baterako bideratzea komeni da. Pentsio funtsek abantaila fiskalak dituzte, eta, horiei esker, produktu hau oso interesgarria da jardunean dauden langileen ikuspegitik; esate baterako, zerga oinarriaren funtsei egindako ekarpenen kenketa, eta horrek aurrezki fiskala dakar.
2008
‎Hala ere, bi konpainiatan lan egin duenak, lehenengoan 10.000 euro eta bigarrenean 2.000 euro, aurkeztu behar du. 22.000 eurotik beherako lan errentak dituztenak eta, printzipioz, ordaintzaile bakarra dutenak salbuetsita daude. 11.200 euroko muga ez zaie aplikatuko, halaber, pentsiodunei, haien lan etekin bakarrak prestazio pasiboak badira, nahiz eta prestazio horiek bi ordaintzailetik edo gehiagotatik heldu.
‎Neurria laneko errentak jasotzen dituzten zergadunei, soldatapekoei eta pentsiodunei eta jarduera ekonomikoetatik datozen etekinak dituztenei aplikatuko zaie.
‎Bestalde, langile autonomoek kenkari bera izanen dute ordainketa zatikatuak ordaindu behar dituztenean, edo Ogasun Publikoari kontuak ematen dizkiotenean. Kenkari hau aplikatuko zaie lanaren errentak jasotzen dituzten zergadunei, soldatapekoei eta pentsiodunei, baita jarduera ekonomikoetatik datozen etekinetatik etekina ateratzen dutenei ere. Neurria berehala aplikatuko da nominen gainean, 2009ko aitorpenaren zain egon gabe.
‎Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, aurreikuspen plan bati gehienez egin dakizkiokeen ekarpen kengarriak (han esaten zaie pentsio planak) 8.000 eurokoak dira 52 urtera arte, eta 1.250 eurokoak 52 urtetik gorako urte bakoitzeko, 24.250 eurora arte. 8.000 eurotik beherako lan errentak edo jarduera ekonomikoak dituen ezkontidearen kasuan, eta aurreikuspen plan batean gehienez 2.400 euroko ekarpena egiten badu, beste ezkontideak kopuru horretan murriztu ahal izango du zergaren zerga oinarria (2.400 euro). Nafarroan, gehieneko ekarpenak 8.000 eurokoak dira (betiere kopuru hori ez bada lanaren bidez lortutako diru sarreren %30 baino handiagoa), eta 12.500 eurokoak (edo lanaren etekinen %50) 50 urtetik gorakoentzat.
‎Enpresaburuek lan legedia alde izan dute, eta hor desorekatu dira indarrak. Enpleguak gora egin badu, baldintza eskasei eta soldata baxuei esker izan da, eta horrek laneko errenten batez bestekoa murriztu du. Gainera, errenta hori berriro banatzeko balio behar zuen tresnak, fiskalitateak, kalte handia egin die soldatei eta mesede asko enpresaburuei.
2009
‎Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, Exekutiboak ez du pertsona fisikoen errentaren gaineko zergak (PFEZ) ukitzeko asmorik egiten ari diren zergen berrikusketan, eta laneko errentak babestu egingo dira.
‎Baina azken hogeita hamar urteok besterik aditzera ematen dute: lan errentaren eta kapital errentaren arteko tartea handituz doa, eta hazkunde ekonomikoak eta ongizate sozialak bide desberdinak hartu dituzte [ikus: CES (2006):
‎Ez da egia kultura ekonomiko neoliberal batean Estatuak bere konpetentziak galtzen dituela: erregimen neoliberal batean ere estatu interbentzioa (edota gobernu erregionalena) funtsezkoa da, ongizate estatu batean bezainbesteko interbentzio graduarekin, soilik gobernu politikek lerrokatze bat dutela; era berean, ez zaio iruzur fiskalari aurre egiten, zergak lan errentaren gainekoak dira eta ez kapital errentaren gainekoak, neurri politikoak (ekonomikoak, sozialak, fiskalak, azpiegiturak, etab.) hartzen dira «testuinguru atsegina» sortzeko eta politika kapitalaren zerbitzura makurtzen da. Horrek kostu ugari ditu, eta horietako bat autoritateekiko sinesgarritasunaren galtzea da.
‎Zergadun hauek aitortu behar dituzte: urtean 22.000 eurotik beherako lan errentak izan arren, kenkariak aplikatu dituztenak etxebizitzan inbertitzeagatik, aurrezki enpresaren kontura, nazioarteko zergapetze bikoitzagatik, eta zerga oinarriaren murrizketak, pentsio planei, gizarte aurreikuspeneko mutualitateei, aseguratutako aurreikuspen planei edo ezgaitasuna duten pertsonen ondare babestuei egindako ekarpenengatik. Bestalde, hilero beren nominen bidez 400 euroko kenkaria jaso ez duten zergadunek aitorpena aurkeztean eskatu ahal izango dute, bai eta ohiko etxebizitza alokatzeagatiko estatuko kenkari berria ere.
‎Urtero, laneko etekinen atxikipenen taulak argitaratzen dira, zergadun bakoitzak lortzen dituen diru sarreren arabera. 2009an, laneko errenten atxikipena, soldata gordina 12.000 eurokoa zenean, %7koa zen. Urteko 18.000 euro gordineko errentetarako, %11ra iristen zen, 25.000 euroko diru sarreretarako, %13ra; 30.000 eurorako, %16ra iristen zen, eta 50.000 eurorako, %26ra.
‎Horregatik, aitorpena ordaintzera atera daiteke. Lan errenten gaineko atxikipenak kalkulatzeko, urterako aurreikusitako ordainsaria hartuko da oinarritzat, langilearen inguruabar pertsonal eta familiarren arabera. Zergadun batek soldata bakarra badu eta ez bada kenketarik aplikatzen (ohiko etxebizitza, pentsio plana, etab.).), PFEZren aitorpena egitean, sartu edo itzuli beharreko emaitzak zero izan behar luke.
‎Langile eta pentsiodunek Errentaren gaineko Zergaren bilketa osoaren %75 ordaintzen dute. Baina Espainia presio fiskal txikieneko estatuen artean egon arren, gure herrialdea “Euroguneko lurraldean hazi da gehien azken bost urteetan lan errenten ahalegin fiskala”, kontuan hartu gabe Espainiako Gobernuak duela hilabete baino gehixeago iragarri duen zerga igoera. Ildo horretatik, Gesthak ohartarazten du espainiar batek kontsumoagatik jasaten dituen zergak (BEZa eta Zerga Bereziak) kontuan hartuz gero, batez besteko soldataren gaineko presio fiskala %37, 8tik %47, 01era igoko litzatekeela, eta %50a gaindi lezakeela, besteak beste, oinordetza edo dohaintzen, ondare eskualdaketen, egintza juridiko dokumentatuen, udal zergen, tasen eta abarren gaineko zergen batez besteko ordainketak gehitzen badira.
‎Zerga politika orain inoiz baino erabakigarriago dela iritzi dio: Nork ordainduko du hau guztia, ez bada zerga erreformarik egiten eta lan errenten gainean badaude ogasunen diru sarrerak. Guk.
‎Krisi bakoitzetik galduan atera gara beti: aberastasunaren gozopiletik zati txikiagoa geratu zaie lan errentei, diskriminazioak, gizarte estaldura eskasagoak... Gizarte osoak dauzka eskubide sozialak eta laboralak jokoan.
‎1.534 milioi bildu dira kontsumoaren gaineko zergarekin. Lan errentaren gainekoa, berriz, %19, 8 gutxitu da, 1.308 milioi eurora arte. Enpresen irabazien gainekoa, sozietate zerga, %27 gutxitu da, eta 219 milioi baizik ez ditu eman.
‎Hain zuzen, Bizkaian iaz indarrean sartu zen PFEZ sistemaren erreformak mesedea egin die errenta handiko pertsonei: alde batetik, lan errenten tasarik txikiena %15etik %23ra igo zen, eta tasarik handiena %48tik %45era jaitsi zuten (eta kontuan hartu behar da 1998an tasa hori %56ekoa zela), hau da, soldata handiena dutenek gero eta gutxiago ordaintzen dute; bestetik, kapitalari ezarritako errenta %18 besterik ez da. Era honetan, lan eginez lortzen duzun soldataren %23 kentzen dizute, eta higiezinen edo akzioen salerosketen bidez lortzen duzunagatik %18 besterik ez dizute kenduko.
‎Ez zaio interesatzen azterketa zehatzagoa egitea, horrela nabarmenduko baitzen egungo zerga sistema ez dela bidezkoa. Esate baterako, Bizkaiko Foru Aldundiak abuztuan argitaraturiko Adierazkari ekonomiko eta fiskalak izeneko txostenean emandako datuen arabera, uztailean, lanen errenten bidez jasotako dirua %10, 6 gutxitu da, iazko datuekin konparatuz; baina kapitalen errenten bidez jasotakoa askoz gehiago gutxitu da: %34, 5 Eta zeharkako zergei begiratuta, BEZen bidez bildutakoa %31 gutxitu da.
‎Martxan jarri nahi diren neurriak, atzerakoiak? dira, sindikatuaren ustez, eta, batez ere, lan errentak dituzten pertsonei kalteak eragingo dizkie.
‎dela azpimarratu du ELAk, azkenean langileen kalterako izango baita. Kapital errentei tasa igoko zaien arren, oraindik ere lan errentek baino mailaketa txikiagoa eta tasak PFEZekoak baino apalagoak izango direla salatu du. Hori dela eta, euren eskumenak baliatzeko eta Espainiak egiten duenari ez jarraitzeko eskatu die Hegoaldeko ogasunei.
2010
‎Horretaz gain, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren dualizazio lotsabakoa burutu da: lan errenten gainean tasa hazkorra aplikatzen da, eta baxuenek %23ko zergak ordaintzen dituzten arren (%45 ordaintzera iristen dira altuenak), kapital errentek %18 tasa finkoan tributatzen dute.
‎2007an pentsioetara BPGaren 8,4 bideratu zen, beraz, eta ez pentsionisten multzora 91,6 Irudika dezagun orain 2060an 223ren %15, 1 bideratzen dela pentsioetara, hau da, 33 pentsionistentzat eta 192 ez pentsionistentzat (2007ko 91,6 haien bikoitza baino gehiago). Jakina, hori gero ondo banatu behar da, azken 30 urteetan ere produkzioa asko handitu baita, baina aberastasuna ez da ondo banatu, lan errentak txikituz eta kapital errentak handituz. Gizarte segurantza ondo elikatzeko, ondo banatzea funtsezkoa da.
‎Krisi egoerak askoz gehiago du zerikusirik beste hiru eragile hauekin. Bat, lan errenten etengabeko jaitsiera (kapitalarenak neurririk gabe gora egin duen bitartean) honek erosketa ahalmen erreala txikitzen duelarik; bi, finantza krisiak ekarritako mailegu eza; eta hiru, berrikuntza eta formazioaren eskutik ekonomiak birmoldatzeko gaitasunik eza.
‎Halaber, lan errenten eta alarguntza pentsioen artean malgutasun gehiago egotea ikertuko du errenta bakarra jasotzen duten pentsiodunen egoera hobetzeko xedez.
‎Fiskalari estatuko edo autonomia erkidegoetako erakunde publikoen mendeko diru-laguntza kontrolatzea besterik ez zaio interesatzen. Ogasuneko aitorpenean jaso behar diren 1.000 euroak PFEZren oinarri orokorrean sartu dira( laneko errentak konputatzen diren atal berean). Laguntzak zergadunari dagokion tasa ordainduko du,% 24tik% 43ra bitarte.
‎Gestharen aburuz, zifra horiek agerian uzten dute Estatuko Zerga Agentziak “iruzur fiskalaren aurkako borroka galdu egiten duela, jarduera estrategia erabat oker batekin”. Lan errenten eta mikroenpresen kontrolean oinarritzen da, eta ez ditu ikuskatzen iruzur poltsa nagusi batzuk, hala nola profesional liberalek eta enpresa handiek, sarritan salmentak BEZik gabe egiten baitituzte, gastu pertsonalak sozietateko gastu gisa pasatzen dira, edo gehiegi.
‎Aldiz, Herbehereetako(% 45), Alemaniako(% 52), Finlandiako(% 43,5) eta Austriako(% 48,8) langileek baino presio fiskal handiagoa jasaten dute. Hala ere, nahiz eta Espainia presio fiskal txikieneko estatuen artean egon, gure herrialdea euroguneko lurraldea da, eta han hazi da gehien azken bost urteetan lan errenten ahalegin fiskala, Espainiako Gobernuak orain dela hilabete baino gehixeago iragarri duen zerga igoera kontuan hartu gabe, Ogasuneko teknikariek adierazi zuten. Gesthak ohartarazi duenez, espainiar batek kontsumoagatik jasaten dituen zergak (BEZa eta Zerga Bereziak) kontuan hartuz gero, batez besteko soldataren gaineko presio fiskala %37, 8tik %47, 01era igoko litzateke, eta %50etik gorakoa ere izan liteke, oinordetza edo dohaintzen, ondare eskualdaketen, egintza juridiko dokumentatuen, udal zergen, tasen eta abarren gaineko zergen batez besteko ordainketak gehituz gero.
‎Espainiako langileek ahalegin fiskala Europako Batasuneko (EB) herrialdeen batez bestekoaren gainetik dute, Italia eta Portugalek bakarrik gaindituta, Ogasun Ministerioko (Gestha) teknikariek ELGAren datuetatik abiatuta adierazi dutenez. Elkarteak zehaztu zuenez, nahiz eta Espainiako lan errenten gaineko zerga presioa Europako batez bestekoa baino pixka bat txikiagoa izan, gure batez besteko soldata oraindik txikiagoa da euroguneko herrialdeena baino. Gaur egun, espainiarrek batez beste 22.802 euro gordin irabazten dituzte urtean; gure inguruko herrialdeen batezbestekoa, berriz, 34.000 euro ingurukoa da.
‎Gure herrialdeko lan errenten gaineko zerga presioa Europako batez bestekoa baino txikiagoa da, nahiz eta batez besteko soldata txikiagoa izan
2011
‎Herrialde erabakiko dute ze konpromiso hartu urtero. Proposamenen artean daude soldaten gorabeherak produktibitatearen araberakoak izatea; sektore publikoko soldatak sektore pribatukoei egokitzea; negoziazio kolektiboa berrikustea; flexisegurtasuna bultzatzea; lan errentei zergak murriztea; erretiro adina bizi itxaropenari lotzea; eta erretiro aurreratuak mugatzea.2. Erreskate funts iraunkorraEuropako Egonkortasun Tresna (ESM) izango da, EFSF behin behineko funtsaren ordezkoa. 2013ko ekainetik aurrera egongo da indarrean.
‎Sindikatuko ordezkariak astelehen goizean bilduko dira Javier de Andres ahaldun nagusiarekin.Proposamenen artean, soldata ez diren errenta guztiak iruzurra baliogabetu baino lehen ikuskatzea eskatu du sindikatuak, iruzur fiskalari aurre egiteko. Izan ere, lan errentak dituztenek urtero batez beste 21.274 euroren diru sarrerak aitortzen dituzte; jarduera profesionalak dituztenek, berriz, 13.141 eurokoa dute.PFEZari dagokionez, tasa marjinala egungo %45etik duela urte batzuetan ezarrita zegoen %56ra itzultzea proposatu du ELAk. Neurri hori ezarrita, 291 milioi euro gehiago bilduko lirateke.
‎EAEk %10eko kenkaria jarri du abian (2.000 euroko mugarekin), negozio bat eratzeko edo jarduera ekonomiko bat hasteko erabiliko diren kontuetan (gehienez ere hiru urteko epean) dirua aurrezteko. 2 Epe luzerako inbertsioak Printzipioz, ez daude beharturik 22.000 euro gordin baino gutxiagoko lan errentak jasotzen dituzten zergadunak aitortzera, baldin eta ordaintzaile bakar batetik edo gehiagotatik jasotzen badituzte, baina bigarren ordaintzaileak eta gainerako ordaintzaileek guztira jasotzen dituzten zenbatekoen batura ez bada urteko 1.500 euro baino handiagoa. Profil horretan sartzen diren zergadun asko ez dira arduratzen urtean zehar egin dituzten gainerako datu ekonomikoak, errendimenduak edo finantza edo higiezin eragiketak berrikusteaz.
‎Hilero, hiruhilekoan, seihilekoan… lor daiteke. Laneko errentatzat hartzen dira, baina aldizka kobratzen denean, jasotzen den dirua kalkulatzen da, eta ez du hainbeste eragiten zergadunaren zerga oinarrian. Modu mistoa aukeratzen bada, titularrak zati bat kapital gisa kobratuko du eta beste bat errenta gisa, formula horietako bakoitzaren abantaila eta eragozpenekin.
2012
‎neurri fiskalen ingurukoa da lehenengoa. Iruzur fiskalaren aurkako borroka areagotzea, kapitalaren eta lanaren errenten tratamendua berdintzeko erreforma fiskala egitea, eta zergak Eusko Legebiltzarrean erabakitzea, eta ez Gipuzkoako Foru Aldundiko Batzar Nagusietan. Bigarrena 35 orduko lan astea ezartzea da, enplegua sortzeko eta errenta banatzeko neurri gisara.
‎neurri fiskalen ingurukoa da lehenengoa. Iruzur fiskalaren aurkako borroka areagotzea, kapitalaren eta lanaren errenten tratamendua berdintzeko erreforma fiskala egitea, eta zergak Eusko Legebiltzarrean erabakitzea, eta ez Gipuzkoako Foru Aldundiko Batzar Nagusietan. Bigarrena 35 orduko lan astea ezartzea da, enplegua sortzeko eta errenta banatzeko neurri gisara.
‎askoz ere handiagoa da gehiengoak ordaintzen dituen zergen pisua (BEZa, zerga bereziak...), zerga zuzenena baino (errenta, sozietateen zerga eta abar...). Gainera, kapitalaren errentak duen karga (%21 gehienez) lanaren errentak duenarekin (%45era irits daiteke) alderatuz, nabarmen baxuagoa da. Fiskalitate berria bultzatu behar da, batez ere kapitalaren errentan eta ondasunean, ekimen publikoak finantzatzeko gai izan dadin.
‎Erreformaren xedea ez da enplegua sortzea; haren xedea da lan harremanen esparru murriztailea eta segurtasunik gabea sortzea, epe ertain eta luzean langabezia maila handiak egotea arrazoitzeko. Langabezia mehatxu gisa instrumentalizatzea lortu nahi da ezarpen metodoak gogortzearen eta zorroztearen bitartez, lan errentak eta ekonomia errealeko errentak espekulazio eta finantza mugimenduen bidez aberasten diren horiengana modu masiboan bideratzea. Hain zuzen, azken horiek dira pairatzen ari garen krisi sozioekonomikoaren erantzule nagusiak, beraiek ezertxo ere pairatzen ez duten arren.
‎Eta uko egin dio kontzesioak eginez herritar talde aberatsenei ordaintzen zituzten zergak nabarmen jaitsi dituzte eta bankuei izugarri aberasten ari dira estatuak finantzatuz, instituzio publiko batek (Europako Banku Zentralak) ematen dizkien baliabideei esker. Zerga politika sendo eta progresiboa, kapitalaren errentak (gure herrialdean lan errentak baino zerga gutxiago ditu) gehiago zergapetuko dituen politika berreskuratzeak, eta iruzurraren nahiz zerga paradisuen aurkako borroka irmo eta eraginkorrak, Estatuaren eskura dauden baliabideak asko haztea eragingo luke. Horren bidez, zorpetzeko beharra murriztuko litzateke eta, hortaz, finantza merkatuekin egun duen mendekotasuna.
Lan errenten zergak soilik igotzen dituzte
‎Elkarteen gaineko zergaren eta lan errentaren gaineko zergaren arteko aldeak oso garbi ikus daitezke 2007 urteari, hazkunde ekonomikoko aldi horri, erreparatuta. Urte hartan, elkarteen zergaren bidez lortutako sarrerak administrazio zentralaren zerga bilketa guztiaren %22, 3 izan ziren.
‎Chloλ Rae Ezbairik gabe, 2012 urtean indarrean jarri zen aldaketa fiskal aipagarrienetako bat hau izan zen: PFEZren zerga ordainketaren igoera, hau da, ekitaldi honetako urtarriletik aurrera Ogasunak atxikipen handiagoa aplikatzen die laneko errentei: nominak langabezia pentsioak edo prestazioak.
2013
‎Gipuzkoan, aldiz, tasarik handiena %49ra igotzeko ados jarri ziren EH Bildu eta PSE. Horrekin batera aurrezki zein kapital etekinek eta lan errentek ordaintzen duten tasak parekatuko direla azaldu zuen Mendiak. Gaur egun, lan etekinen gutxieneko tasa %23 da, eta kapital etekinena %20 Araban eta Bizkaian, eta %21 Gipuzkoan.
‎Hala, soldatak eta soldatak eta langabezia prestazioak sartzen dira. Zentzu horretan, langabezia prestazioaren zati gisa jasotzen diren diru sarrerak lan errentatzat hartzen dira, hala nola nomina, pentsioa edo aparteko paga. Horregatik, geraleku batek gainerako zergadunen formaltasun berberak bete behar ditu, Errentaren Aitorpena aurkeztera behartuta dagoen ala ez zehazteko.
‎Era berean, langabetu batek aitorpena aurkeztu behar du, baldin eta kenkaria egiteko eskubidea badu aurrezki enpresa kontu batek, desgaitasunen bat duten pertsonen ondare babestuei, pertsona desgaituen ondare babestuei, pentsio eta aurreikuspen aseguratuei, aurreikuspen sozialeko mutualitateei, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planei edo mendetasun aseguruei ekarpenak egin badizkie. Langabezia prestazioa lanaren errentatzat hartzen da, eta, horregatik, SEPEk PFEzaren ehuneko bat atxiki dezake langabeziaz, eta gero Errentaren Urteko Aitorpenean egokituko da. Aitortzaileari oso kopuru txikia atxikitzen bazaio, baliteke gehiago ordaindu behar izatea aitorpena aurkezteko orduan.
2014
‎" employer of last resort"). Ekonomiaren odola gastua den bezala, pertsonena laneko errenta da. Hala ere, inflazioaren obsesio horren pean (gaingiroki ordaintze ezaren histeria dena bera), horren aurkako sakrifizioak eskatzen zaizkigu egunero.
2015
‎Hazkunde garaietan zerga bilketa areagotzea agintari ekonomikoek horren alde egiteko arrazoietako bat da. Zerga tasa berdinean, jarduera ekonomikoaren areagotzeak( lan errenten eta mozkinen igoera) zerga bilketaren bolumen totala igoarazten du. Alabaina, sektore publikoak erreforma desberdinen bitartez zerga bilketa areagotzeko gai izan luke, besteak beste, iruzur fiskalaren aurkako neurri eraginkorrak ezarriz.
‎Denboraldi batean existitzen den kantitatea; denboraldi jakineko kantitatea, alegia. Adibidez, familia batek urte jakinean jasotzen dituen errentak( lan errentak, soldata kasu, edo kapital errentak, akzioen dibidenduak kasu).
‎Ordaintzaile baten baino gehiagoren errentak jasotzen badira, muga 22.000 eurokoa izango da, baldin eta bigarren eta gainerako ordaintzaileek jasotzen dituzten errenten zenbatekoa 1.500 euro baino gehiagokoa ez bada; bestela, Errenta Aitorpena urteko 12.000 eurora murrizten da. Urtean 22.000 eurotik beherako lan errentak izan arren, batzuetan aitorpena egitea komeni da, hori zergadunaren aldekoa baita, hau da, itzultzekoa. Irudia:
‎NakOphotography 2 Nork du aitorpena egitetik salbuetsita? AEATra Errentaren Aitorpena aurkeztu beharrik ez izateko, urtean 22.000 euro edo gutxiagoko lan errenta gordinak lortu behar dira. Horiek, gainera, ordaintzaile bakar batengandik etorri behar dute.
‎Aitortzeko obligaziorik dagoen zehazteko, banakako zerga ordainketako arauak aplikatzen dira. Familia unitatea osatzen duten pertsonen kopurua gorabehera, harpidetzaren salbuespena, oro har, 22.000 eurokoa da, baldin eta lanaren errentak ordaintzaile bakarrarenak badira. Bi pertsona edo gehiagoren diru sarreren baturak muga hori gainditzen duenean, batera aurkeztu nahi duten guztietan aurkeztu lukete.
‎684. Lehenengo Madrilek eta, haren ildotik, Aldundiek eta Nafarroako gobernuak ezarritako PFEZren erreformaren aurkako kanpaina eraman zuen gehiengo sindikalak, proposamen eta mobilizazioen bidez; sindikatuek lan errententzako eta errenta apalentzako tratamendu fiskal hobea, iruzur fiskalaren aurkako neurri eraginkorrak eta Eskubide Sozialen Agiriak jasotako babes neurriak eskatzen zituzten; dena dela, azkenean onartuko ziren arau aldaketek ez zieten inolako jaramonik egingo sindikatuen eskaerei.
‎2007an zehar, batez ere errenta aitorpena aurkezteko sasoiarekin batera, sistema fiskal bidegabearen aurkako kanpaina indartuko du ELAk: zerga sistemak lan errenten" arpilatzea" dakar, enpresa eta ugazabek ordaintzen duten benetako zerga tasa irrigarria da, zeharkako inposizioa ari da indartzen, eta iruzurrari ez zaio aurre egiten; langileen ekarpenak dira, hortaz, diru bilketari eusten diotenak. Bidegabekeriak, gainera, ondorio gaiztoak dakartza, euskal lurraldeetan presio fiskala Europar Batasuneko bataz bestekoa baino hamar puntu apalagoa baita eta ezin baitira eskuratu gizarte gastuari aurre egiteko liratekeen baliabideak.
‎1137. Lanekoak ez ziren errenten gaineko ikuskaritza askoz maizago egitea, lau urte bete orduko zergadunen %1tetik %20raino iristeko helburuarekin; errentaren gaineko zergaren hainbat aldaketa( lan errenta baxuenen, langabezia sarien eta pentsioen tratamendu hobea eta autonomoen modulu sistema kentzea); pentsio osagarri pribatuen pribilegiozko tratamendua zuzentzea; eta etxebizitzen erosketagatik emandako desgrabazioa mugatzea.
‎Aipatu den bezala, ELA ez zegoen inondik ere pozik egiten zen negoziazio kolektiboarekin: 1993 urteaz geroztik ematen ari zen hazkunde ekonomikoaren etekinak ugazaben poltsikoetara zihoazen; aldiz, lan errentek eskuratzen zuten aberastasunaren zatia gutxitu egin zen denbora horretan, soldatapekoen kopurua ia herena hazi zen arren; aldi berean, lan baldintzak narriatzen ari ziren, batez ere prekarietatea eta bazterketa gehien nozitzen zuten behargin talde berrien kaltean: emakumeak, gazteak, etorkinak, langabetuak.
2016
‎Behartuta daude errenta aitorpena egitera Nafarroan bizi diren herritarrak. Batetik, lan errentetan iaz 11.250 euro gordin izan zituztenek. Bestetik, iaz 1.600 eurotik gorako kapital higiezineko irabaziak edo ondasun igoerak izan zutenek.
‎– Lan errentak, aldi baterako langileek atzerrian lortu dituztenak.
‎Pictures of Money 1 Diru sarrerak batu eta murrizketak aplikatzea Errenta Aitorpena egitean, zergadunak adierazi du zer diru sarrera izan dituen. Sarrera iturriak asko izan daitezke, eta horien artean nabarmentzekoak dira lanaren errentak edo norberaren konturako sarrerak lortzea (autonomoak) eta aurrezkiaren onurak (akzioen salerosketa, gordailuen interesak, etab.). Pertsona batek Errenta Aitorpena egin aurreko urte fiskalean izandako diru sarrerak dira guztiak: PFEZren zerga oinarria.
‎eta Nortzuek eska dezakete aurretiko hitzordua ekitaldi fiskal honen aitorpena egiteko? 65.000 eurotik gorako lan errentarik ez duten zergadunek eska dezakete, ezta 15.000 eurotik gorako kapital higigarriaren errentak ere. Halaber, egin dezakete, baldin eta jarduera ekonomikorik egiten ez badute zuzeneko zenbatespenaren araubidean eta bi ondare eskualdaketa baino gehiago egin ez badituzte.
2017
‎Justiziak, 2016ko uztaileko epai honekin, arrazoia eman dio emakume bati, hain zuzen ere, 11.679 euroko amatasun prestazioa jasotzean PFEZ kontzeptuan ordaindu zuen 3.135 euro itzultzeko eskatu zuen emakumeari. Alegatzen du ez duela lanaren errenta gisa tributatzen ordaintzailea izaera publikoko erakundea delako. Ebazpen judizialak kasu zehatz honetan bakarrik eragiten badu ere, adituek erreklamazioa egitera animatzen dute, batez ere zenbateko handiak direnean.
‎Irudia: Andre eta Popov Aitorpena egiteko urratsak Modu telematikoan egitea aukeratzen bada, WEB Errenta sistemarekin, AEATren Egoitza Elektronikoaren bidez sartzen da, eta «praktikan, lehengo zirriborro gisa, likidazio proposamen bat egiten da», azaldu du Elena Fernández Cotelelo abokatuak, bere izaera edozein dela ere( lanaren errentak, kapital errentak eta jarduera ekonomikoak). Garrantzitsua da datu guztiak egiaztatzea, akats bat baino gehiago egonez gero.
2018
‎Eta greba horretan, Bizkaiko Aldundia oso gogor inplikatu zen, sindikatuaren eta ordezkari politikoen arteko konfrontazio serioa eraginez; ELAk eta EAJk elkarren artean duten harreman mikatzaren erakusgarri da hori, Urkullu lehendakaria eta buruzagitza jeltzaletik hasita. ELAk ziurtatu du 38 urte daramatzala euskal ogasunek jarritako irizpideak betetzen eta azaldu duenez" inoiz ez da erresistentzia kutxako indemnizazioa lan errenta gisa hartu".
‎Langabezia gehiago jaisteko hazkunde ekonomikoa behar dela esan du Ballesterosek, eta horretarako formula bat ere proposatu du: «Derrigorrezkoa da lan errentak haztea, soldatetatik hasi eta pentsioetaraino; politika ekonomikoaren norabidea aldatu behar da,[?] aberastasunaren banaketara bideratzeko».
2020
‎Azken datuen arabera, EAEko biztanleriaren %12, 1 eta NFEko biztanleriaren %12, 6 pobrezia edo gizarte bazterketa arriskuan dago (17,4 Iparraldean), eta %21, 7 EB (Eurostat, 2018). Baina Hego Euskal Herriko ongizatearen oinarrian produktibitate zehatz bat dago, hau da, desoreka sozio-ekonomikoak arintzeko sisteman baino gehiago lan errentetan oinarri duen ongizatea da indarrean. Merkatuan oinarritzen da ongizatea, lan indarra saldu behar duzu ongizatea lortzeko (nahiz eta salmenta horrek ez duen ongizatea bermatzen); ondorioz, merkantilizazioa handia da.
‎Ildo horretan, kualifikazio handiko enplegua, eta batez ere, inolako kualifikaziorik ez duen enplegua indartuko dela aurreikustekoa da. Ondorioz, Hego Euskal Herriko ongizate eredua lan errentetan soilik errotuta mantenduz gero, desoreka sozioekonomikoen hazkundea emango da. Gizarte babesa birformulatzeko premia nagusituko da.
‎Ogasuneko teknikarien sindikatuak gomendatu die 16.825 eurotik beherako lan etekin garbiak izango dituztela aurreikusten duten pertsonei “urtea amaitu baino lehen bestelako errentarik ez jasotzen saiatzeko”, hala nola akzioen salmenta, etab. Zergatik? “13.115 eurotik beherako lan errentengatiko murrizketa, 5.655 eurokoa, gal lezakete”, azaldu dute.
‎Iñaki Heras EHUko Enpresa Antolakuntzako katedradunak" tartaren banaketa" deitzen dio herrialde batek urtebetean sortutako aberastasun edo BPG barne produktu gordinaren banaketari Txanponaren bi aldeak liburuan (Alberdania, 2003). Bada, ELAko gizarte politikako arduradunak, Mikel Novalek, azaldu du tartaren banaketa desorekatuta dagoela lan errenten eta kapital errenten artean, eta desoreka horrek soldatapekoei kalte egiten diela, bai eta, zeharka, soldaten kotizazioetan oinarritutako pentsio publikoei ere.
‎Sortutako aberastasunaren geroz eta zati txikiagoa jasotzen dute soldatek: lan errentek BPGan daukaten pisua %49tik %45ra jaitsi da Espainian, %48tik %47ra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %46tik %42ra Nafarroan. Denbora tarte berean, kapital errentek eta enpresen irabaziek eutsi egin diote edo pisua irabazi dute tartaren banaketan.
‎Bai Espainian, bai Hego Euskal Herrian, BPGa %8, 3 handiagoa zen 2018an hamarkada bat lehenago baino, nahiz eta tartean 2008 eta 2014 bitarteko Atzeraldi Handia igaro. Azken urteetako goraldi ekonomikoan, beraz, handitu egin da lan errenten eta kapital errenten arteko desoreka, azken horien mesederako.
‎" Egia da BPGa gero eta handiagoa dela, baina lan errenten pisua gero eta txikiagoa da; joera beherakoa da urteetan. Arazoa da pentsioen finantzaketa lan errenten gainean bakarrik egiten baduzu finantzaketa horren joera ere beherakoa dela", ondorioztatu du Novalek.
‎" Egia da BPGa gero eta handiagoa dela, baina lan errenten pisua gero eta txikiagoa da; joera beherakoa da urteetan. Arazoa da pentsioen finantzaketa lan errenten gainean bakarrik egiten baduzu finantzaketa horren joera ere beherakoa dela", ondorioztatu du Novalek. Hau da, soldatek aberastasunaren gero eta zati txikiagoa lortzen badute, Gizarte Segurantzaren diru sarrerak ere murriztu egiten dira, kotizazioak ere apaldu egiten baitira proportzioan.
‎Kontua da, ordea, aldi berean inflazioa %11, 8 igo zela; hortaz, soldatapekoen erosteko ahalmena ia hamar puntu jaitsi zen. ELAren ustez, bilakaera horrek erakusten du aberastasuna lan errentetatik kapital errentetara ari dela igarotzen; horrek, azken batean, pentsio sistema publikoa ahultzen du, nagusiki lan errenten kotizazioetan oinarritzen baita.
‎Kontua da, ordea, aldi berean inflazioa %11, 8 igo zela; hortaz, soldatapekoen erosteko ahalmena ia hamar puntu jaitsi zen. ELAren ustez, bilakaera horrek erakusten du aberastasuna lan errentetatik kapital errentetara ari dela igarotzen; horrek, azken batean, pentsio sistema publikoa ahultzen du, nagusiki lan errenten kotizazioetan oinarritzen baita.
‎11 2018ko urtarriletik aurrera, CSG tasa %9, 2 da lan errententzat, %9, 9 ondasun eta kapital errententzat, eta %8, 3 erretiro eta ezintasun pentsioentzat –hilean 2.000 eurotik gorako pentsioa dutenek bakarrik ordaintzen dute 2019ko urtarrilaz geroztik– Sortu zutenean, 1991n, tasa %1, 1 baino ez zen denentzat.
2021
‎" Laneko errentek langabezia tasaren pareko bilakaera izan dute: langabezia zenbat eta gehiago jaitsi, orduan eta gehiago jaitsi da langileriak eramaten duen pastelaren zatia"
‎Barne debaluazioko prozesu horrek eragina izan du langileen eta kapitalaren jabeen artean errenta banatzerakoan. Kontabilitate nazionaleko datuekin, argi ikus dezakegu laneko errentek langabezia tasaren pareko bilakaera izan dutela: langabezia zenbat eta gehiago jaitsi, orduan eta gehiago jaitsi da langileriak eramaten duen pastelaren zatia.
‎Langabeziaren jaitsierak ez die langileei galerarik eragiten zuzenean, ez litzateke egokia bi aldagai horien artean kausalitate erlazio zuzena ezartzea. Izan ere, langabeziaren hazkundea bat dator laneko errenten igoerarekin, baina ez soldatak igotzen direlako, krisiaren lehen uneetan enpresen irabaziak oso azkar amiltzen direlako baizik; eta mozkinen beherakada horren ondorioz, enpresek kaleratzeak egiten dituzte. Ekonomiak hobera egiten duen heinean, kapitala aberastu egiten da berriro.
‎Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saizek artikulu bat argitaratu berri du, eta hausnartzen du ez dela erreforma fiskal handietan sartzeko abagunea. Nahiz eta bere datuen arabera diru bilketaren jaitsiera 538,6 milioi eurokoa izatea espero; nahiz eta Nafarroako presio fiskala 1.675 milioi gutxiagokoa izan Europako Batasuneko batez bertzekoa baino; nahiz eta zuzeneko zergen bidez biltzen diren hamar eurotik zazpi lanaren errentetatik etorri; nahiz eta Sozietateen Zergaren bidez gutxien biltzen duen Estatuko lurraldea Nafarroa izan; hala eta guztiz ere, kontseilariak argi du, zergak ez dira aldatuko.
2022
‎Control de la manera de la manera de la medida. Jarduera ekonomikoen etekina. PFEZk jarduera ekonomikotzat hartzen du laneko errentetan sartzen ez den edozein jarduera profesional, lankidetzak barne. Jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten laguntzek jarduera ekonomikoen etekin gisa tributatu dute.
‎Gainera, osasun zerbitzuak sakon berregituratu zituen, eta, ondorioz, luzatu egin ziren itxaron zerrendak, ugaritu egin ziren osasun zentro pribatuekin egindako hitzarmenak, eta laguntzak murriztu egin ziren osasun sistema publikoan. Ez da kasualitatea azken hamarkadan pobrezia eta desberdinkeria izugarri handitu izana, lan errentaren eta kapital errentaren arteko aldea inoiz baino handiagoa izateraino.
‎Eta eraldaketa prozesu horren gutxieneko baldintza gisa jarri du aberastasuna «sakon» banatzea: «2008ko krisiaz geroztik trasbase bat gertatzen ari da lan errentetatik kapital errentetara. Aberastasuna metatzeko prozesu bat gertatzen ari da, eta prozesu hori eten egin behar da; leheneratu egin behar da, euskal gizarte osoarentzat ongizate oinarriak bermatzeko».
‎Haien diru sarrera eta irabaziak langileen bikoitza baitira. Izan ere, urtebetean lan errentak %5 handitu ziren, inflazioaren azpitik. Aitzitik, enpresaburu eta autonomoen irabaziak %11, 5 igo dira urtebetean, hirugarren hiruhilekoko datuen arabera.
‎Langile klasea desjabetzen ari da, zaintza lanak ez ditu aintzat hartzen, lan harremanak prekarizatzen ari da eta zerbitzu publikoak desegiten. Era horretan, laneko errentak kapitalaren errentetara pasatzen ari dira, eta, hala, prekarizazioa bizitzaren esparru guztietara hedatzen ari da, bizitza etengabe garestitzen, eta ondorioz, langileak pobretzen ari dira". Egoera hau, LABen ustetan," jasanezina" da.
‎" Langile klasea desjabetzen ari da, zaintza lanak ez ditu aintzat hartzen, lan harremanak prekarizatzen ari da eta zerbitzu publikoak desegiten. Horrela, laneko errentak kapitalaren errentetara pasatzen ari dira, eta, hala, prekarizazioa bizitzaren esparru guztietara hedatzen ari da, bizitza etengabe garestitzen, eta ondorioz, langileak pobretzen". Egoera hau, LABen ustetan," jasanezina" da.
2023
‎Lanaren errenten atzeraldiaren oinarrian daude aldaketa teknologikoek lan merkatuan eragindako eraldaketa eta desindustrializazioak aurrera egin ahala sindikatuek izandako indar galera. Hau da, kapitalaren eta lanaren errenten arteko desberdinkeriaren igoeraren atzean.
‎Desberdinkeria ez da konpontzen sektore jakin batzuetako langileen eskubide eta soldata hobeak beherantz berdinduta, baizik eta enpresen irabazien kaltetan soldata baxuenak igota. Baina ikusi dugunez, badira langileak ez diren soldatapeko batzuk, eta soldata horiek murrizteak bai ekar dezakeela kapitalaren eta lanaren errenten arteko desberdinkeriaren murriztea.
‎Azken urteetako zerga bilketaren emaitzak dira horren adibide, haren iritziko. Izan ere, ohartarazi du kapitalari atxikitako zergak bilketa osoarekiko duen pisua «izugarri» jaitsi dela azken urteetan, eta lanaren errenta zergak sostengatzen duela sistema orain.
‎Sindikatuek, azken urteetan, maiz esan dute apaltzen ari dela lanaren errentek BPGan duten pisua, baina, orain, erakunde batzuetara ere zabaltzen ari da kezka. Esaterako, EBZren azken bileraren ondoren, «inflazioaren zama partekatzeko» eskatu zien Christine Lagarde EBZko presidenteak enpresei.
‎Fiskalitatea ez da hainbeste aldatu, eta progresibotasuna babestu da. Egia da orain berrikusi egin dugula, lan errentak eta BEZak sarreren %80 direlako; baina lehen ere antzera zen. Fortuna handien zerga adostu genuen Bildurekin duela hamar urte, eta 57 milioi sartzen ziren; gero, ondareen zerga ezarri genuen, eta 11 milioi gehiago biltzen dira.
Lan errenten aldekoa izango da datorren erreforma?
‎Askatasunean lan zerbitzuak ematen zituzten pertsonen artean profesional liberalen jarduerak arautu ziren, bai eta eskulangileenak eta jornalarienak (adib. arotzenak, igeltseroenak) ere. Halaber, azken horiek, euren lana errentan emanez, autonomo gisa ziharduten, euren bezeroekiko mendekotasun pertsonalik gabe, lana egiteko moduari dagokionez.
‎7. " Lan errentatzat hartuko da enplegatzaileak bere konturako langileari, honek sarreren aldian zehar egin dituen lanen ordain gisa, ematen dion guztizko ordainsaria (diruzkoa izan zein ez)" (EUSTAT).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
lan 56 (0,37)
laneko 16 (0,11)
lanaren 14 (0,09)
Lan 7 (0,05)
Laneko 2 (0,01)
lana 1 (0,01)
lanen 1 (0,01)
Argitaratzailea
Consumer 33 (0,22)
Berria 23 (0,15)
Argia 12 (0,08)
ELKAR 10 (0,07)
Pamiela 5 (0,03)
Uztaro 3 (0,02)
EITB - Sarea 2 (0,01)
UEU 2 (0,01)
Urola kostako GUKA 2 (0,01)
LANEKI 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
Karkara 1 (0,01)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia