Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Hamaika eta erdiak ziren Andra Mari elizako erlojuan. Herriko kaleetan barrena, lanak ematen zizkion Lauaxetari benetan Gernikan zegoela sinesteak. Batez ere erlauntza itxurako etxe eskerga haien artean ibiltzeak ikaratzen zuen, baina autoen abiadurak ere eman zion sustorik.
2004
‎Indiar batera eraman zuen. Dilistak kurriarekin eskatu zituen Marckek, pikanteak gibelari lana ematea zelako argudioari jaramon egin gabean. Ez zegoen ongiezik.
‎egun oso bat lanean eman eta gero,
2005
‎Urteak pasa dira eta joan da kalpar harroa. Dagoeneko ez dio ileak bizarginari garai bateko lanik ematen. Hemek gehien gorrotatzen duena zera da, hala ere:
‎Eguraldi ederra zegoen, urria zen, bazebilen dena garbitzen zuen hego haize eder bat... Ailegatu eta ikusi nituenean eta apeza eta jendea aitzurrekin eta zerraldo haiek zabalik, halako ondoeza egin zitzaidan, lanak eman zizkidan autotik irteteak. Patillak, beti bezala?
2006
‎Eta halaxe egin zuten Joxanek eta Lalin izeneko beste batek. Berrogei bat paketetzar guztira, ez pisu handikoak, ez, baina bai lana eman zutenak. Lau bat edo falta zirenean zaindarien oihuak, alto!
lanak ematen dizkigute
2007
‎Iñaki Tolosa alderdian hasi zenetik bere papera jokatzeaz gain, Juanek goi mailako lan zikina egin izan zuen beti alderdian. Jon Ansolaren txostenak deskribatzen zituen jardueren artean, Juan Imazek Ogasunean egiten zuen lanak eman zion atentzio gehien Iñakiri. Ofizialki, dirua zor zuten enpresen kobraketaz arduratzen zen Imaz jauna, baina aldi berean, eskupekoen truke zorrak birnegoziatzen zituen, eta horrela enpresek gutxiago ordaindu behar izaten zuten, Ogasunak gutxiago kobratzen zuen, eta alderdiak finantzatzeko iturri beltz oparo bat lortzen zuen.
‎– Eta zer egingo dugu nik egindako apalategiarekin? Hilabeteko lana eman zidan.
‎– Ez ahaztu begiratzen apalategia jartzeko izkinarik ba ote duen. Hilabete eta erdiko lana eman zidan. Eguraldiaren arabera min egiten didan ezpal bat dut oraindik esku ahurrean –eta hortzak esku ahurrera eraman ditu.
‎Emakume Gazte eta Ekintzaileak enpresatik eskatu dioten web orrian lanean eman du eguna Anak. Amaitu du lehen zirriborroa.
2009
‎Nahastuta nago oraindik, baina gero eta lan gutxiago ematen dit esnatu eta ohe moduko honetan esertzeak. Orain lanak ematen dizkidana bizarra da. Sekula baino luzeago daukat, eta ematen du hura hazten egindako lanean ahitzen zaizkiola indarrak nire gorputzari.
‎Eta beste hiru horien artean aukeratu behar banu ere, ez dakit inori sartzen utziko niokeen. Zorionez, ez didate aukeratzeko lanik eman. Nik ezer esaterako, ziega barrura sartu da kartzelako nagusia.
2010
‎Hamahiru urte nituela sartu nintzen Euskalduna ontziolan, umetan hasita berrogeitik gora urte Euskaldunan lanean eman zituen gure aititaren itzalari segika. zegoela, errautsak horrenbeste urtetan bizileku izan zuen dikean zabaltzeko eskatu zigun, egun Bilboko Itsas Museoa deritzonaren parean.
‎– Hamahiru urte nituenetik eguneko ordurik gehienak lanean eman ditut eta, hala ere, bi alaba hazi ditut.
2011
‎– Nolako lana eman ditek?
‎Kalkulu azkar bat eta," hobe dugu eskas ez geratu, jarraitu zulatzen". Alferrikako lanaren enbarazua esaneko gizonek orain," putakume honek lanak eman behar zizkiguk", edo, beste hizkuntza batean," este hijo de puta nos está haciendo sudar más que la gorda Mariluz", etc. Meretriz ezaguna denentzat, Mariluz, nonbait. Eta esaneko gizonetan gazteenak, Hernandez delakoak, Mariluz ezagutzen ez badu ere, barre egiten du ozarki, besteek marikoitzat har ez dezaten.
2012
‎Ia arratsaldero ikusten du, bulegotik irten ondoren, erretiroa hartu duten enplegatu ohiekin hitz egitera joaten direnean. Nora beti porru eginda agertzen da hitzordura, egun osoa paper artean eta ordenagailuko pantailari begira presak jota lanean eman ostean; enpresatik dagokion orduan joaten denez, beharra pilatzen ari zaio. Josu, berriz, pauso lasaian iristen ikusten du maiz, garaiz, inoiz ez bezala, eta bizarra eginda, ondo lisatutako arropak jantzita, begizulorik gabe.
‎Berrogei urte baino gehiago Deco S.A. enpresarentzat lanean, dena konpontzen dugu, igogailuak, eskailera mekanikoak, igo eta jaitsi egiten den guztia, eta orain hura. ...eta bosgarren solairuen artean trabatu zirenak edo bigarren eta hirugarrenaren artean –zer axola dio–, eta baita eskailera mekanikoak ere, ez gora ez behera ez aurrera ez atzera, geratutakoak, bat batean den denak, ados jarri izan balira bezala, laurak eta laurden laurak eta hogei aldera, birus informatiko batek eraso balitu legez, horiek guztiak konpondu ondoren, hamabi ordu 40 gradutan lanean eman eta azkenean infernuko zulotik irten eta gero, etxera iritsi, hogar dulce hogar, eta berak, Ramiro zaharrak, oinez igo behar zortzigarren solairu demonioraino, hain zuzen igogailu madarikatua matxuratuta zegoelako, NO FUNCIONA.
2015
‎Edurnek, kontuan izanda gau osoa eman zuela begirik bildu gabe nola esan pentsatzen, izango zuen zerbait gehitzeko, baina isiltasuna hobetsi zuen, ziurrenik pentsatzen igarotako gau hartan hori ere erabaki zuelako, alegia, lehenengo hitz haien ostean senarraren erreakzioaren zain geratzea. Romanek neke fisiko ikaragarria sentitu zuen, gau osoa lanean eman izan balu bezala. Bitxia da nola pasa daitekeen gorputza, segundo batzuen buruan, fresko eta sasoiko egotetik birrinduta egotera.
‎Libratu du noizbait bakartegia, lasaitu dira ilarakoak, hurrengoa sartu da eta pauso bana eman ahal izan dute. Errezel urdinaren ondoan geratu da Lorea Gernika papeleta zorrotxoan ezin sarturik, eta lerroan dauden guztiek ikusi ahal izan dute zein den andrazko honi horrenbesteko lana eman dion hautagaia. Hauteskunde mahaira hurreratu da gero zorrotxoa eta nortasun agiria esku banatan oratuta.
‎Izan ere, nonbait esker gaiztoko lanbiderik bada, itzultzailearena da. Zenbat ahalegin eta sufrikario inortxok aintzat hartzen ez zituen lanetan emanak! Zortea partitzen zuenak adarra jo zion:
2016
‎Ferrolek bazeukan ontziola bat bertakoei lana emateko, Espainiako Armadaren urguilutarik bat. Gaia aldatzea hobe.
‎“Begira, hortxe lan egiten du aitatxok”. Eta etxe orratza ikustean, haurrek irudikatu zuten, aita buruzagia zela eta gorengo solairuan egiten zuela lana eta beheko pisuetan zeudela bere mendekoak eta, horregatik, hainbeste jenderi lana ematen ziolako eta ardura handia zelako berea, bada, hori zela etxean hain gutxi azaltzeko arrazoia, benetan bestelakoa izan arren errealitatea, bulego hura alegiazkoa baitzen benetan.
2017
‎Dibertitu zara. Jendeari lana eman diozu. Alaba zoragarri bat ekarri duzu mundura –Madaleni buruzko ezer ez zuen ia inoiz aipatzen, Ixabelen harridurarako.
2018
‎Akademiarekin beste ezberdintasun bat, gure lanaren errekonozimendua da, ez gaude puntuazio baten menpe. Gure erabiltzaileek pertsonek, udalek egindako lanari ematen dioten balioa da guretzat garrantzitsuena. Zein puntura arte izan zaien erabilgarria egindakoa, edo praktikarik aldatu duten egindako lanaren ondoren.
‎Perfumatuen saldoko bihurtzen ari ote da? Ezezkoan dago, baina Duprez kantu irakaslearen lanak eman du bere fruitua, La Navalera joan denean haren manamenduari aurka egin eta gitarra eskuetan hartuta joan den arren. Gitarra eskuetan badu, bere tresna edo lanabes den horrek langileekin erkatu eta haiengana gerturatzen duela iruditzen zaio.
‎Bada dioenik berak eginarazi zituela etxe atariko mehatxu pintadak bizi zuen egoera garbiago utzi eta biktima peto bilakatzeko. Bada dioenik existitzen ez diren kontzertuak asmatzen dituela New Yorkeko klubetan, urrutiko intxaurren promesarekin lanik eman ezin dien musikariek ondotik ihes egin ez diezaioten. “Ume handi bat”, diote gehienek, “erraldoi malgua” diote askok; “baldar arina”, “zapatones bat”, hanka bat libertarioaren pausoan eta bestea ikusteke oraindik non; “arrano batek besarkatzen zaitu bere ahotsa entzutean, bere ondoan abestea belatzaren hegadaren pean kantatzea da, gaindiezina da haren ahotsaren hegaldia eszenatokian”, aitortzen diote ia denek.
2019
‎Eta, gainera, bere burua gutxietsi egiten du, garrantzia kentzen dio egindako lanari, lan bikaina izanagatik. Lortutako arrakasta egotziko dio lanean emandako ordu mordoari edo zori onari, baina ez bere gaitasunari, sakon sakonean, uste baitu bere ahalmena agerian utziz gero galdu egingo duela gizonaren afektua. Jendaurrean arrakastatsua izan den emakumeak disimulatu egiten du bere gaitasuna, gizonezkoak manten dezan nagusitasuna eta feminitatea ez galtzeko berak.
‎Eta, gainera, bere burua gutxietsi egiten du, garrantzia kentzen dio egindako lanari, lan bikaina izanagatik ere. Lortutako arrakasta egotziko dio lanean emandako ordu mordoari edo zori onari, baina ez bere gaitasunari, sakon sakonean, uste baitu bere ahalmena agerian utziz gero galdu egingo duela gizonaren afektua. Jendaurrean arrakastatsua izan den emakumeak disimulatu egiten du bere gaitasuna, gizonezkoak manten dezan nagusitasuna eta feminitatea ez galtzeko berak.
‎Bi egun geroago aktak jasotzera itzuli ginen; berri txarrak, ostera. Zenbait ordu lanean eman eta gero, multikopistarik gabe gelditu omen ziren bat batean. Aurrekoan Malerowsky bezala, grapa batekin saiatu bide ziren, baina alferrik.
2020
‎Hozte sistemetan hainbeste urte lanean eman ondoren, Lezetak ezagunak ditu inguruko instalazio gehienak, behin baino gehiagotan bisitatu behar izan dituelako, kamara berri bat instalatzeko ez bada konponketaren bat egiteko, baina haragia zatitzeko lantegian sartzeak oraindik ere inpresio berezia egiten dio. Kako batetik zintzilik dauden txekor edo behi larrutuak, buruak eta hankak moztu eta barruak hustutakoak, odolustutako haragiaren biluztasuna, langileen zerra eta aihotzen hotsak, denek ere halako ezinegon bat eragiten diote, segundo batzuetan gorputz guztia hartzen dion hotzikara moduko bat.
‎Oso bitxia izaten ari da hau guzti hau niretzat. Ez nuen espero detektibe bat kontratatzeak horrelako lana emango zidanik. Ez dut pentsatu ere egin nahi galdeketak eta hemen esango dudan dena delako hau transkribatzeak ekarriko didan lana.
‎Bestela ere, kioskoko atalak ez zuen luzaz iraun: izugarrizko lana ematen zuen eta marjina txikia.
‎Ahal zen guztia garbitu eta lehortu genuen. LPek izugarrizko lana eman ziguten, lokaztuta zeuden denak. LPak paperean bilduta egoten ziren eta itsatsi aurretik atera eta garbitu genituen.
‎Iturberen liburu baten egokitzapenarekin hasi zenari (2002an estreinatutako Ai, ama! lanaren kasua), elkarrekin espreski antzerkirako idatzitako lanek eman zioten segida, ale honetan jasotzen diren beste bi antzezlanak lekuko: Ixa (2003) eta Aitarekin bidaian (2009).
‎Ba, ni lanik gabe utziko naute akaso. Ez dakit lanik emango ote didaten izan eta gero, eta pentsatze hutsarekin...
2021
‎Lantegietako argiengatik izanen da. Lanik emanen balute sikiera! Hemen ipurtargi gutti ikusten da... eta nik ipurtargiak ikusi nahi ditut!
‎ERRAMUN JOAKINek ez dio kasurik egin) Ez al duzu deskantsurik behar?... Niri baino gehiago balioko al dizute lanean emandako orduek... orduak eta orduak... loari ebatsitako orduak... ilunpetan ibilitako orduak... galdutako orduak... Nora joan zaizkit angulak?
‎ERRAMUN JOAKIN: Lanik emanen balute sikiera!
‎Badaki giro nahasia dagoela herrian, erraza dela haserreak piztea. Baina semeak 17 urte bete berri ditu, etxetik kanpo lanean eman du urtea, Mendigorriako Udalean, eta asko lagundu dio aitari etxeko kontu eta paperekin. Gainera, lagunak zain ditu kalean.
‎Kakodun makila bat ekarri du. Begira begira gelditu zait berak entsaladan erabiltzen dituela esaten zidan bitartean, azala eta pulparen artean gelditzen den mintz zuri mingotsa kentzeak lana ematen duela, baina pazientzia lantzeko zeregin ezin hobea dela, mandalak koloreztatzea baino gehiago, bera ez dela haur bat, ez duela utziko modek infantilizatu dezaten, utikan koloretako margoak eta lerrotik atera nahi ez duten pertsonak.
‎Ordura arte arratsetan, egun osoa lanean eman eta gero, oinak gatzdun ur bero batean sartzen zituen indarberritzeko, baina jadanik ez da nekatzen.
‎1933ra arte ez ziren etorri hona. Princetoneko Unibertsitateak lana eman zionean.
‎Migrari askok nahi izaten dute itzuli, nahiz eta herrialde berriak ondo hartu, lana eman, maitasuna, dena, urte asko eta gero, itzuli. Hutsunea izaten dute sorterriarena, denboraren poderioz handituz doan zuloa.
2022
‎Patxi eta German, garrafoietako anisak eta bestelako likoreak botiletara presaka pasatu ostean, idien bila joan dira txabolara, abereak ordubete barru hasiko den karrozen desfilerako prestatzeko. Desfileak irauten duen tarte horretan itxi egiten dute taberna, amaitzean atzera ere zabaldu eta gau osoa lanean emateko.
‎Miren gazterik ezkondu zen auzoko beste baserri batera, eta hantxe jarraitu zuen bizitzen, denen haurtzaroko larre urdinetan, begiak eta eztarriak erretzen dituen kerik gabeko muinoan. Baina domeka askotan etortzen da familiari tabernan laguntzera, ezkon aurreko urteak zerbitzari lanetan emandakoa delako beste zenbait jatetxetan. Esku abilak eta hanka bizkorrak dira Mirenenak, guraso nekatuentzako urregorria.
2023
‎AYLAN: Oihurik entzungo ez dudan leku batera joan nahi nuke, etxe bat, jatekoa eta lana emango didaten leku batera… Amarekin eta aitarekin bizitzeko leku batera.
‎Gertatutakoaren berri emanez gero, burutik egiten hasita ez nengoela erakustera behartuta ikusiko bainuen neure burua, besteei lehenik eta neure buruari gero. Eta, esan bezala, neuri ere lanak ematen zizkidan hura benetan gertatua zela sinesteak.
‎Dokumentuek diote 1912an erosi zuela praka fabrika bat, zeinaren sozioa baitzen aldez aurretik. “Agirre konpainia” izena jarri zion, eta urtean 70.000 praka egitera iritsi zen, 200 langileri lana emanez. Mekanikazalea zen, eta makinak inportatu zituen Estatu Batuetatik.
‎Ximun Fuchsek horretarako hamalau aktore eta musikari bat lituzke oholtza gainean. Jende gazteari lana eman eta obra indartsu bat plazaratzea zen asmoa Euskal Herriko plaza guztietan. Jakinda herri batzuetan hainbeste aktoreren katxeta ordaintzeko gaitasunik (dirurik) ez zela egongo, Donostia 2016ri eskatzen genion parte baten kargu hartzea.
‎Antzerkiolako beste partaideei dagokionez, argien diseinuez arduratu zen Oier Ituarteren konplizitatea ere erabakigarria izango zen handik aurrera berarekin lana egiteko. Ana Davilaren eszenografia ere esanguratsua izan zen eta, nola ez, Aitor Agirianoren musika, bere lanak emango zion eszenatokian gertatzen zenari arima. Eromen, atrebentzia eta sen hartatik guztitik sortu zen Fabrica de Teatro Imaginario/ Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldea.
‎Era berean badago kodifikazioa ulertzeko beste modu hertsiago bat. Aktorearen lanean ematen da. Pertsonaia bat eraikitzerakoan, bere jestuak, jarrerak zein mugimenduak kode baten finkatzean datza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia