Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2000
‎Ingalaterrako hiriburuak, Londresek, hainbat euskaldun erakarri ohi du. Ez dira gutxi oporrak igarotzera, ingelesa ikastera nahiz denboralditxo batez lan egitera joan direnak. Ekainaren amaieran, aldiz, euskal kulturaz gogoeta egin nahi duen ororentzat leku egokia izan daiteke, eta, zergatik ez, berau gozatzeko parada aproposa ere bai.
‎Jitoan nenbilen, galduta, eta Egunkaria ko kontratua sinatu nuenean izar gidari bat atxiki nuela uste izan nuen, kontratu hartan bat egiten baitzuten hileroko soldatak eta militantziak, eguneroko lan arautuak eta euskararen eta aberriaren aldeko borrokak. Egunkaria ko erredakzio nagusia ez zegoen artean ere, urte batzuk geroago egongo zen bezala, Andoaingo Gudarien etorbidean, Lasarte Orian baizik, baina hara lan egitera joaten ginenok gudaritik zertxobait behintzat bagenuela sinetsirik nengoen hasierako garai hartan. Koldo Izagirre idazlea erredakzio nagusira etorri zen aurreneko zenbakia plazaratu zen egunean, guri zorionak ematera.
2001
‎Joanes ez zen sekula ezkondu: bakardade bukolikoa hobesten zuela zioen, baina bazekien hogei urtetan maitatu eta familiaren ohoreagatik Parisera lan egitera joatera utzi zuen gizona zela bere bidea; jende artean zebilenetan, alkoholak, kantuak eta sasien gibeletan jotzen zuen zulo bakarreko xirula kresaltsuak bakez betetzen zutela onartzen zuen. Kantuaren xarma ez balitza, Joanesek ez zuen endelegatzen zerendako egiten zioten hainbat ohore, ohoratzaileak ez zirelarik nornahi pentsa emazu!
2002
‎ETAk mehatxatu duen unibertsitateko irakasle bat dauka protagonistatzat. Gizon honek Euskal Herria utzi eta Bolognako unibertsitatean lan egitera joatea erabakitzen du, eta nobelan zehar kontatzen zaiguna, hiri italiarrera egiten duen bidaia fisikoaz gainera, horretarako dauzkan arrazoien inguruan bidaiariak egiten dituen gogoetak dira. Protagonistak errepaso bat ematen dio bere bizitzari, eta bere familiaren historiari, aitonak egin ez zuen ihesaldia burutzen ari den bitartean.
‎Gisa berean, Ipar Baionako kantonamenduan, departamendutik kanpo aridirenen partea handia da (%20, 7) kostaldeko egoerarekin parekatzen badugu (%5, 7). Pentsa daiteke Bokaleko jendea, hurbil den eta lan dinamika gorakorraduen hego Landetako eskualdera lan egitera joaten dela, egunero.
2003
‎Bere mahasti zabaletako biltzaro bakar batean hartutakoa Espainako ayudante guztiek irabazitako diru guztia baino gehiago balio zan, eta bere semea, ur edalea eta ayudantea izan arren, jakituna zan ardo kontuzko hartu emanetan. Hain zuzen ere, zentzura etorri zanean, universidadea utzi eta aitarekin lan egitera joan zan eta orain aberatsa da. Haurzarotik ardo artean ibilia izanik inork ere etzekian autobusean berak beste gai hontaz, baina honelako catedrático bat, ardoz mintzatzen zala, hasi zan tontokeriak esaten eta ayudanteak baietzko burukadak eman eta erranikako soinuak atera zituan.
‎Hamazazpi urte bertzerik ez nituela, aizkora bizkarrean hartuta, egur ebakitzera joaten ginen oihanera emakumeak, Maria eta Tomasa etxean gelditzen zirelarik. Urte batzuen buruan, hainbat euskaldunek egin zuten bezala, anaia zaharrenak, aberria utzita, Ameriketara artzain gisa lan egitera joan ziren sos batzuk irabazteko asmoz. Leku arrotz hartan, dirua dexente irabazten zen nonbait, ez baitziren urte gehiegi pasatu, nik ere anaien bide berbera segitu nueneko.
2004
‎Haginak garbitu ondoren lababoaren gaineko edalontzian eskuila uzteko zerabilen automatismo bera ikusi zuen Felixek bere emazteak emandako azken musu hartan. Gau osoan zehar lan egitera joan aurretik emandako musu hartan ez zuen Felixek, nolabait esateko, musurik sentitu. Eta emazteari azken boladan zer arraio gertatzen ote zitzaion galdetu zion bere buruari.
2006
‎Broma batekin esateko, kristau marxisten garaia zen. Nik, adarra jotzeko, horrela esaten nion Bilbora fabrika batean lan egitera joatea erabaki zuen apaiz gazte bati: –Laster egingo haute zelula marxista bateko kontseilari?.
2007
‎Seme alabak osasuntsu ari ziren hazten, eta era berean, etxeko ondasunak ugaritzen. 1946an iloba bati, Ignazio Argiñarena Otamendiri, egin zion dei tanboan lan egitera joateko. Bere anaia Antonioren semea zen, Errazkingo baserriko primuarena, alegia53 Berehala, seme bezala hartu zuen.
‎... ene ar kide maiteari hitzeman lanaren egitera noak, ikatzezko ziriak eskuan, atzo arratsean aterpe zuloko suaren ondoan mintzatu zaitak erranez, habil orain hire bidean, enea egina dun, har ezatzin umeak, eme lagunak eta zoazte beste tribu baten bila, beste sokorri baten eske, beste babes baten ondotik, basa idia ni baino azkarrago zunan, bere adakerak jo nin zabalean...
2008
‎Maritxuk nik ez nekizkien historiak kontatu zizkidan. Argentinara lan egitera joan ziren Mutrikuko bi anaiena, esate baterako. Anaietako bat itsutu egin zen istripu batean eta sorterrira itzuli nahi zuen.
‎Kasu horretan, pertsona guztiek osasunerako eta osotasun fisikorako duten eskubidea jokoan dago, baina, horrez gain, langile humanitarioen presentziak eta horiek biztanleriarekin duten harremanak bidegabekeria kasuak edo eskubideen urraketak salatzeko aukera ematen dute. Hondamendi naturalak beste arrazoi bat dira GKE bateko langileak eremu edo herrialde jakin batera lan egitera joateko. Kasu askotan, biztanleei arreta eman behar zaien larrialdi egoerak dira, batez ere lehen uneetan.
‎El Pasoko (Texas, AEB) unibertsitateko kriminologiako irakasle eta euskal herritarra da, eta Mexikoko Ciudad Juarez hirian ehunka emakumeren hilketak ikertu ditu, datu errealetatik abiatuta fikziozko nobela idazteko. Mexikoko eta Latinoamerikako txoko askotatik maquiletan enpresa multinazionalak lan egitera joandako milaka emakume gaztek bizi duten errealitatearen isla da nobelan jasotakoa. Gutierren ustez, «maquiletako sistema kapitalistaren» ondorio dira, besteak beste, emakumeen hilketak.
‎Turistei, adibidez, oso leku gutxitan ipintzen dizkiete trabak, egonaldiak bat eta hiru hilabete artekoak izaten direnean. Arazoa ikasi edo lan egitera doazelako egonaldi luzeagorako baimena eskatzen dutenek izaten dute. Kasu horietan sarrera galarazi egiten diete.
‎Anna Politkovskaia 2007ko urriaren 7an Moskun hil zuten kazetariaren ustezko hiru hiltzaileren aurkako epaiketa hasi zuten atzo. Estrasburgon (Frantzia) jarritako Europako giza eskubideen auzitegian lan egitera joana delarik, Politkovskaiaren senideen abokatu Karima Moskalenkok salatu du merkurio toxikoa jarri ziotela bere autoan igandean eta ondorioz berak zein bere familia pozoitu egin direla.
2009
‎Sorospen lanak egitera joan dira, baina zoragarri pasa dute. Esperientzia bikaina izan omen da.
‎Joxan Goñi eta Txema Montoya erreportariak lurraldez lurralde dabiltza helburu bakarrarekin: Euskaditik beste lurralde batera lan egitera joan diren lagun interesgarriak topatzea. Horietako asko maitasunak harrapatuta gelditu ziren hasieran arrotz zituzten herrialde horietan.
‎JOANA. Azafata lanak egitera noak.
‎Ea egia den! Bueno, lan egitera noa.
‎NAIA. (serio) Ezer ez. Eskolako lanak egitera noa.
‎Edizio berri honi Juanra Madariagak hitzaurre bat gehitu dio, eta Ainhoa Lendinez en esku egon da hizkuntza egokitzea. Madariagak kontatzen digu nola Garate udaldi askotan New Yorken bizi izan zen, apaiz lanak egitera joanda, eta bizipen horiek oinarritzat hartuta idatzitako liburua dela honakoa.
‎Etxeko lanak eginda joango da Etxenike. Hamabostaldiaren 70 ekitaldia zabaltzeko prest egoteaz gain abuztuaren 4an hasi eta irailaren 5ean amaituko da, 2010 urtekoaren egitarauaren zati handi bat ere lotuta utzi du.
‎Joan den asteko emaitza onari esker, etxeko lanak eginda joanen da Jean Mixel Gonzalezen taldea Castresera: Hiru aldiz jarraian jokatu beharra genuen etxetik kanpo, eta Clermonten irabazi izanak lasaitasuna emanen digu, dio kanboarrak.
‎Gureak uztail abuztua biziberritzen dira, udan bertaratzen dira Bilbo, Leon, Madril edo Bartzelonatik industrietara lan egitera joandako herritarrak. Pal pueblo migrazio udatiarraren ondorioz, etxeetako paretak karez zuritzen dira, baratzeak landu, kaleak ibili, herri bazkariak egin, ederki moldatzen gara.
2010
‎Beste herrialde batzuetara lan egitera joateko asmoa al duzue, orduan?
‎Azken estatistikek diotenez, gaur egun, 600 pasa dira Bizkaian jaiotako misiolariak, 600 Gipuzkoakoak, 475 inguru Arabakoak eta 1.700 pasa nafarrak. Horiekin batera, asko dira, aurrez esan bezala, apaiz eta erlijiosoekin batera, hemendik, misioetan edo misiolariekin lan egitera joaten diren laikoak ere. Elizak berak ontzat eman ditu Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) horiek, batez ere, beren jokabide eta ekintzetan ebanjelioaren balioak erakusten dituztenean.
2011
‎Hala ere, astearte honetarako babes handiago espero dute sindikatuek. Hauek salatu dutenez, zenbait langilek enpresek egindako presiogatik lan egitera joan dira gaur.
‎Bozeramaileak esan du Aldundiko langile batzuk ere lan egitera joan direla, baina ezin izan du zehaztu zenbat izan diren. Aldundiko langileek gaur lanera joan direnek beste egun bat aukeratu ahal izango dute libre hartzeko.
‎Eco de Moscu irrati kateak salatu du euren web orrian erasoa jasan dutela irregulartasunen salaketak egin ostean. Irrati kate honek esan duenez, Lilia Shibánova, Golos gobernuz kanpoko erakundearen zuzendaria eta hauteskundeen boto eskubideen defendatzailea hartu dute Sheremétoveko aireportuan eta ez diote bere lana egitera joaten utzi.
‎Bizikletaz lan egitera joatea ona da ingurumenarentzat, osasunarentzat eta ekonomiarentzat: auto ilarak murrizten ditu, denbora eta dirua aurrezten ditu, eta erabiltzaileen eta gainerako herritarren bizi kalitatea hobetzen du, hiri poluzioa murrizten baitu.
‎Espainian ez dago egun bat edo astebete bizikletan lan egiteko, baina bi gurpilen aldekoek kontuan hartzen dute horrekin lotutako ekitaldiren bat egiten denean. Bartzelonako Bizikletaren Asteko jardueretako bat izan zen 2009an gosaltzera gonbidatzea eta bizikletaz lan egitera joaten ziren guztiei opariak ematea.
‎Garai hartan, Hego Euskal Herriko eta batez ere Bidasoa inguruko neska asko bertze aldeko ostatu, hotel eta etxe partikularretara lan egitera joaten ziren. Hauek" beste mundu bat" ezagutu zuten.
‎Portugaldik gizon emakume aunitz Frantziarat lan egiterat joan izan da. XX. mende hasieratik gertatu den kontua da.
‎XX. mendean ba omen zen gizon bat egunero Irungo aduana pasa eta beste alderat lan egitera joaten zena. Oinez joaten zen baina gero, bueltarakoan, txirrinduz itzuli.
‎Broma batekin esateko, kristau marxisten garaia zen. Nik, adarra jotzeko, horrela esaten nion Bilbora fabrika batean lan egitera joatea erabaki zuen apaiz gazte bati: " Laster egingo haute zelula marxista bateko kontseilari".
2012
‎Maiz ikusiko dugu haren irudia liburu osoan, pasa den abenduaren 17an zendu zen Kim Jong Il buruzagiarenaren alboan. Delisle 2003an izan zen Ipar Korean, TF1 telebista kate frantziarrak eskatuta, marrazki bizidun batzuen gainean bi hilabetez SEK (Scientific Educational Korea) zentrora lan egitera joan zenean. Orduan bizi eta ikusitakoak jaso ditu komikian, trazu soileko zuri beltzeko marrazkien bidez:
‎5 Txakurrak ez du arazorik jaberik ez dagoela onartzeko Ondo sozializatutako eta portaera arazorik ez duen txakur batek gai izan behar du jabeak une batez ez daudela onartzeko. Besteak beste, animaliarekin bizi diren pertsonak lan egitera joatea ez da drama. Ordu batzuk bakarrik egiteagatik, modu konpultsiboan zaunka egiten duen txakurrak altzariak txikitu eta oso urduri jartzen da. banantzeko antsietatea. Kasu horretan, albaitariak txakurraren jokabide desegokia zuzentzeko jarraibide batzuk eman diezazkieke jabeei.
‎Wozniak Mugigarritasun nazionala: Espainia barruan beste herri batera lan egiteko joateak lana aurkitzeko aukerak handitzea dakar, nahiz eta gutxi izan. Espainiako herri eta hirien arteko langabezia tasan dauden aldeak nabarmenak dira; beraz, komeni da bilaketa eremua ahalik eta gehien zabaltzea.
‎–Eta jarraian?: Kortako lanak egitera noa.
‎Berehala desagertu zen Martin, kortako lanak egitera joan beharra zeukala-eta. Malenek ere, taloak egiteko orea prestatutakoan, alde egin zuen, eskuak uretan garbituta.
2013
‎«Oso lan interesgarria da; Fidelen eta Cheren mendiko ezkutuko argazkiak oso interesgarriak dira». Espainian sona eta oihartzun handia hartu zuen Menesesek, Balkanetako gerrara lan egitea joan baitzen 64 urte zituela. «Horren ondorioz jende gazteagoak berriro ere buruan hartu zuen haren lana.
Lan egitera joan zirenei eragin zien batez ere Gasteizko errepideetako egoerak, elurraren eta izotzaren ondorioz. Herrandarren kalean, autobus geltokian, agerikoa zen elurraren eragina goizean.
2014
‎Baina badaki punta puntan ibiltzeko aukera ona daukala. «Besteei begira egon gabe, nire lana egitera noa, badakidalako aurrean ibil naitekeela». Bihar 08:00etan ekingo dio lehiari, eta, finalera iritsiz gero, dominak jokoan, Euskal Herrian 11:10 direnean egingo du azken jaitsiera.
‎Lotsatzeko modukoa iruditzen zitzaion bidaia orain: segundo bateko lana egitera joan zen Deusturaino. Nota begiratu eta atzera, ordu eta erdi, ordu bi horretarako.
‎Nola esnatuko zara lan egitera joateko?
2015
‎«Nahiko lan izan dut. Goizean, baserriko lanak eginda etorri naiz hona egunero, eta, arratsaldean, klaseak amaituta, berriz ere etxeko lanak egitera joan naiz Zegamara».Antton Iturriaga (Areatza, 1994) abeltzain familia batean jaio zen, Areatzan (Bizkaia). Behiak zituzten garai batean, baina haiek kendu egin zituzten gurasoek.
‎Ez, lan egitera noa.
‎Batez ere esan nienean ongintza lana egitera zindoazela?
2016
‎Zenbait arrazoik eragin dute atzerapena: alde batetik, lana egiten joan ahala, alderdi esanguratsuenei zabaltasun handiagoa eman zaie (adibidez, demografiari, geologiari eta sismologiari), eta, horretarako, Europako zenbait herrialdetan bildu behar izan da zuzeneko informazioa; bestetik, Amato jaunak ingelesez idatzitako jatorrizko testua eta zenbait dokumentu itzuli behar izan dira. Hala, lana ezin izan da amaitu 1976ko urtarrilera arte.
‎inspirazio bila ibili da han hemenka, ohar batzuk hartu ditu kaiertxo edo paper zati solteetan, baina bere burua prest ikustean, ez litzaioke batere kostatu behar kazetariei deitzea lehenengo esaldia idaztera doala iragarriz. Kazetariak argazkilariarekin edo kamerekin joan dira eta, ekintza unea bera ez ezik, aurreko momentu sublimeen testigantza jasoko dute, idazleak gosaldu, goizez idaztera badoa?, bazkaldu, siesta orduan lan egitera badoa, edo afaldu duena fidelki zerrendatuta jasotze aldera.
‎Litekeena da, John Walton historialariak artikulu egile honi adeitsuki azaldu zioenez, XX. mendearen hasieran Erresuma Batutik mugako bi aldeetara etorri ziren etorkinen jatorri eta gizarte klaseen ezberdintasuna funtsean erabakigarria gertatzea horretarako. Hala, Bilboko industrian lan egitera joandako beharginek futbola berekin ekarri bazuten ere, Biarritz inguruko kostaldeko turismo jomuga goiztiarrean aisialdiko egonaldiak egitera joan ohi ziren Londres inguruko klase ertaineko kideek errugbia zabaldu zuten. Futbola ordurako beheko klaseen isla zen britainiar irletako sorterrian, eta goragoko klaseek errugbia hobesten zuten ondorioz.
‎Enplegu duina sortu behar dugu. Gazte askok kanpora lan egitera joan behar dute, beste asko langabezian daude eta lanean ari direnek lan eskasiarekin topo egin dute aurrez aurre. Pentsioak ere ez dira duinak eta hainbat zerbitzu publiko murrizten eta pribatizatzen joan dira.
‎Karmelek kalkuluak eta aurreikuspenak eginak zituen. Pentsatu zuen, Mobil Oileko lekualdaketa uste baino gehiago atzeratuz gero, onena izango zela seme alabak Caracasera iritsitakoan Jonen etxera joatea, beraien osabaren etxera, urteak baitzeramatzan nebak hirian bizitzen eta, maiteminez, Miren ere berarengana bildu baitzen, Anita Antsosolora lan egitera joandakoan etorritako neskato hura.
2017
‎Bruselak nahi du aurrerantzean lekualdatutako langileak doazen herrialdeko lan baldintzak berberak izatea. Hots, soldata finkatzeko orduan lan egitera joaten diren herrialdeko itunak eta arauak aintzat hartuko lirateke.Zeintzuk dira jarrerak. Hasiera batean, lekualdatutako langileak esportatzen dituzten herrialdeak, ekialdeko Europakoak, batez ere?
‎Gomendatuko zenuke beste herrialderen batera ‘au pair’ moduan lan egitera joatea?
‎Hala ere, jakin behar da gorputzak nahikoa dela esaten duenean onartzen.Taldeak beste urtebetez helburuak bete ditu eta Zilarrezko Mailari eutsi dio. Etxeko lanak eginda zoaz, beraz. Hala da, bai. Gainera, urtetik urtera mirari bat balitz bezala ikusten dut maila horretan jarraitzea, gero eta talde prestatuagoak lehiatzen direlako.
lana eginaz goaz aurrera
lana eginaz goaz aurrera
2018
‎Bidarten [Lapurdi] elkartzen dira entseatzeko. Etxean izaten dute audioa, eta etxeko lanak eginda joan behar izaten da entseguetara.
‎Bizkaian, ehunka emakumek bakarka gurutzatzen dute egunero Bizkaiko Zubia Portugaletetik Areetarako norabidean, zaintza lanak egitera joateko. Nagusiki emakumezko migratzaileek egiten dituzte lan horiek, eta, oro har, oso prekarioa da sektore horretako egoera.
‎Sortuz ‘ta sortuz gure aukera, lana eginaz goaz aurrera.
‎Aldarrikatu zuten ez zirela frantsesak, ezta ere mendiz bestaldekoak espainolak; denak euskaldunak zirela. Euskalduna izatearen harrotasuna goraipatu zuten, euskara salbatu behar zela baieztatu zuten, Euskal Herrian lan egitea eta bizitzea funtsezkoak direla esplikatu zuten, salatuz Parisen lan egitera joan behar izatea.
‎Lantegi batean lan egitera doa, eta ateratzen duena zure etxalderako izango da.
‎Agian larunbatetan liburu denda berrira lan egitera doa.
2019
‎Mediterraneora salbamendu lanak egitera joateko itsasoratzeko baimenak lortu ezinda ibili dira Aita Mari itsasontziko arduradunak. Berria.eus ek jakinarazi duenez, gaur arratsaldean baieztatu dute Itsas Kapitaintzak ukatu egin diela itsasoratzeko baimena, eta eragotzi egiten duela horrek haien misioa. Hala ere, erabaki horren kontra helegitea aurkez daitekeela adierazi dute, eta abokatuak aztertzen ari dira zer pauso eman.
2020
‎Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira, baita betekizun hauek ere. Alde batetik, elikagaiak jasotzea edo baratzeko oinarrizko mantentze lanak egitera joan daiteke baratzera, baina, produktu gehiago landatzeko prestatze lanak ezin dira egin. Horrez gain, baratzera joan etorria justifikatzeko baratzearen titulartasun dokumentua erakutsi da.
‎Ibargun baserriko IÒaki eta Amaia Sorarrain anai arrebekin batera bideratzen du Asteasukoa. “Baserriko ordezkapen lanak egitera joanda ezagutu nituen, eta oso prest agertu ziren haiek ere”. Pixkanaka, beraz, baserritarren kooperatiba sortu, eta Euskal Lupulua ekimena jarri dute abian Iruretagoienak, Letamendiak, Sorarrain anai arrebek eta Getariako kideek.
‎Ez. Bakarrik laguntza eta zaintza lanak egiteko joan ahal izango da pertsona horren etxera.
‎Bai, baldin bada elikagaiak, botikak eta zero eta bat faseetan onartutako produktuak edo zerbitzuak erosteko edo kontsumitzeko. Horrez gain, lantokira, osasun zentroetara, nahiz zaintza lanak egitera joateko (alegia, adinekoak, adingabeak, menpekotasunen bat dutenak eta pertsona zaurgarriak zaintzeko) ere bai. Banketxera, abokatuarenera eta gestoriara ere joan daiteke.
‎aldagelak garbi mantendu, garbiketa orokorrak egin, hormak zaindu, biltegia txukundu...". Koronabirusagatik, gaur egun, bakarrik mantentze lanak egitera joan daiteke. Jendearekin eguneroko harremana sumatzen du faltan gehien.
‎Edo agian ez balu utzi ez lirateke bertze guziak baliatuko bere" denbora libreaz". Gauak amatxirekin pasatzen ditu, etenez beteriko haren loa beilatzen, eta egunez baserriko lanak egitera joaten da, gosariarekin batera amatxik zehatz azaltzen dizkionak.
lana eginaz goaz aurrera
‎Broma batekin esateko, kristau marxisten garaia zen. Nik, adarra jotzeko, horrela esaten nion Bilbora fabrika batean lan egitera joatea erabaki zuen apaiz gazte bati: " Laster egingo haute zelula marxista bateko kontseilari".
2021
‎Espero bezala aritu nintzen. Etxeko lanak egitera joan nintzen; ez nintzen Zalduari segitzera joan. Nire erritmoan ekin nion.
‎Lehengo astean Julia Barberenaren “bidaia”gaz esnatu ginen. Berak nahi duen moduan, azken momentura arte lan eginda joan da. Zorionekoa zu, Julia, azken desioa bete barik hainbat jende joaten da eta!
‎Ministerioarentzat nahiz Munduko Bankuarentzat egiten du lan enpresak. Hala, beren erabakiz, eskolen topografia lana egitera joan ginen Haitira, alegia, lurraren irakurketa egitera, ondoren, eraikitze lanak egiteko. Iparraldean zein hegoaldean aritu behar ginen lanean; azkenean, sei aste horietan hegoaldean izan gara soilik.
‎Zera esan zidan, hara ez gindoazela kristau karitatea egitera. Hara lana egitera gindoazela. JOCen bileren berri eman zidan, asteazkenetan egiten zirela, nik hori zer zen ez banekien ere.
‎Gustura ikusiko nuke egoera berriaren kontaduria eta notaritza lanak egiten Joan Mari Torrealdai. •
‎Dena den, bertsio guztietan oztopoak, mespretxua eta irainak ez datoz ahizpaorde eta amaordearengandik. Euskarazkoetan (A, B, C) pertsonaia horiek ez dira agertzen eta lan egitera doazen etxeko morroiek eragiten dituzte oztopo, mespretxu eta irain horiek eta, nolabait, lehen genioenez, aitak ere bai. Euskarazko bertsioetan aitak etxetik bota —edo berarengandik ihesi joan— eta babes bila doa protagonista.
‎Ba uste nuen hona etorri zirela, Donnie osabaren zela dendan lan egitera zihoalako.
2022
‎Juan San Martin zuzendari nafarraren Ainarak filmak emango dio hasiera jaialdiari. Mauleko espartin lantokietan lan egitera joateko Pirinioak zeharkatu behar izaten zituzten Zaraitzuko eta Erronkariko emakumeen istorioa kontatzen du. Aldi berean, Isa Saez argazkilariaren Chicas prepago film laburra emango dute, zeinak prostituzioan aritzen diren emakumeak dituen protagonista.
‎Urteen poderioz kopuruak apalduagatik ere, Bigarren Mundu Gerra bitartean handia izan zen Pirinioen bertze aldetik etorritako emakumeen kopurua. Sasoiko lana egitera joaten ziren, hegoaldetik iparralderat udazkenean, eta iparraldetik hegoalderat udaberrian. Hortik" Enara" izena.
‎" Poeta izena duk, bahekien?". Encarna, liburutegira lanak egitera joan beharrik ez zuen garaian izan zuen maistra, itzul zedin nahi zuen berak. Eta" Bai" erantzun zion, idor.
‎Sukaldetik irteten gara; baratzeko lanak egitera goaz. Egunaren amaierarako, benetan goseturik gaude.
‎Askoren ustez, krimen horiek gizakion berezko izaera gaiztoagatik gertatu ziren. Eichmannen epaiketara kazetari lanak egitera joan zen Hannah Arendt pentsalari alemaniarrak, aldiz, uste du hiltzaile izan gabe ere gutariko edonork egin ditzakeela horrelako sarraskiak inolako kontzientzia eragozpen barik, hau da, errudun sentitu gabe. Izan ere, introspekzio ariketarik egiten ez badugu, zenbait egoeratan ez dugu gure ekintzen erantzukizuna ikusten, ekintza eta ondorioen arteko distantzia luzeegia delako.
2023
‎Baina aholku horiek oso jende gutxirentzat izaten dira, langile askok ezin baitituzte bete. Emakume askok zaintza lanak egitera joan dute etxeetara, beste langile batzuk eremu industrialetan izango dira, edo kalean... Nik lan egiten dudan zentroan ere, bero izugarria egiten du.
‎Final estua izango da; Larrañaga, Txikia eta hirurok estu izango gara, eta Ugaitz ere presiorik gabe ariko da, eta bere lana egingo du. Iaz Txikiak irabazi zuen, eta Larrañaga ere hor dago; ni neure lana egitera joango naiz, eta ea aurrea hartzerik dudan».
‎Etxean, eskolan, beti bultzatu naute gogor estudiatzera, baina mutilekin eskolako arrakastak ez du funtzionatzen, errezelo txarra eragiten die, hara beste mari maistra bat, liburujaleek larria ematen diete, atzera botatzen dituzte, nahiago dituzte neska kaxkarin anbiziorik gabeak. Iseka egiten didate etxera eskolako lanak egitera joan nahi dudala esaten diedanean. Hasi dut onartzen ezen, luzaroan, inongo mutilek, inongo gizonek nire aitaz aparte, ez diola batere inportantziarik emango nik egiten dudanari.
‎Egundainoko lantegi handiak desagertuko lirateke; eta egundainotik enpresa handi bat izango litzateke muntaketa ola bat ola tipi andana batekin lotua; azken hauek langile batez edo zeinbatez osatuak eta landa eremuan barreiatuak; eta langile horiek, ez eta baitezpada espezialistak, txandaka zentroko muntaketa olara lan egitera joango lirateke eta egonaldi horiek pesta bat izan lukete. Lanean bakarrik lan-egunaren erdia pasako litzateke; gainerakoa kontsakratua izango litzateke lagun arteko lokarriei, lantegi zaletasunaren lorarazteari; konferentzia teknikoei langile bakoitzak uler dezan fabrikatzen dituen piezen funtzio zehatza eta beste langileek ere lanean pieza horiekin gainditu behar dituzten zailtasunak; baita konferentzia geografikoei ere bakoitzak uler dezan nora doazen fabrikatzen parte hartzen dituen produktuak, zein jendek baliatuko dituzten, zein ingurune motatan, zein eguneroko bizitzatan, zein giza girotan eta zein lekutan produktu horiek erabiliak diren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia