Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎Higidurari buruz dioena ez da ez egiazkoa ezta faltsua ere zentzu absolutuan, baizik eta baliokideak diren sistema erreferentzialen artean aukeratzen dugun bati dagokionez bakarrik. Erlatibitatearen teoriaren garapen historikoak, hortaz, funtsezko lana bete zuen Vienako partaideek esanahiaren egiaztagarritasun irizpidea eratu zutenean, zerbaitek —enuntziatuek— zentzurik baduen edo burugabekeria absurduena den ikusteko. Ikusiko dugunez, enuntziatuak egiari baino gehiago, esanahiari lotuta agertuko dira.
2001
‎15) errebelazio kazetaritza deitzen duenaren aldera. Batzuetan, kazetariek eta hedabideek(" ikerketa" dioen etiketa horretaz baliaturik), bitarteko lanak bete dituzte halako botere ekonomikok edo politikok sorturiko dokumentu, albiste edo zurrumurruen iragazte prozesuetan (ohikoa izan da hau" terrorismoaren aurkako gerra psikologikoan"). Beste askotan, pertsonen intimitatearen aurrean errespetu izpirik erakutsi gabe jardun izan dute kazetariek, istorio guztiz larriak asmatzeraino ere iritsirik, horretarako erabili zen kazetaritza estiloa ikerketa kazetaritza serioaren estiloa bazen ere.
2002
‎Gainera, subjektu horiek dira administrazioek denboraldi bakoitzaren hasieran perretxikoak bildu eta irensteko hartu beharreko neurriei buruz aldizka egiten dituzten informazio eta prestakuntza kanpainen oinarrizko helburua. Kasu honetan, Administrazioak herritarren osasun publikoa babesteko bere lanarekin bete du, arriskuaren prebentzio jardueren bitartez. Gure bigarren kaltetua, ordea, kaltetua izango da, eta eskubidea izango du perretxiko pozoitsua (zibilak zein penalak) eskuratu zuenaren aurka erreklamatzeko eta legezko ekintza guztiak egiteko, bai eta kontsumitzaileari saltzeko eta hornitzeko arauzko arau orokorrak hausteagatik aplikagarri iruditzen zaizkion erreklamazioak administrazio bidean aurkezteko ere.
2004
‎–Nik ez dut hala sentitzen, ordea. Nolanahi ere, Oskar, agindu zizuten lana betea duzu jadanik. Hobe zenuke Alemaniatik lehenbailehen atera eta nigandik lortutako informazioa zure nagusiei ematea.
2005
‎Gela mendean hartuta zeukan keak erretzeko deia egin zion; ia automatikoak izan ziren mugimendu subkontzienteekin zigarroa atera, ahora eraman, eta eskuineko poltsikotik ateratako pizgailuak bere lana bete zuen, gelan hirugarren tximinia kea isurtzera jarrita.
‎Mingarriena, gainera, ez dela olatu bortitza behar izan, udazkenean Mundakako barran australiar surflariek gozatzen dituztenak bezalakoa; nahikoa izan da papertxo batean bildutako uhin ziztrin bat, Laidan kanal aldean hondartza ertzean kulunkatzera baino iristen ez diren horietakoa, poz hondartxoa pasada batean eramateko. Post it-ak eskutik labain egin dio, moketan etzateko, kontzientzia lasai, lana bete duelako. Bien segurtasunaren artean erabaki behar badu, argi dauka zein lehenetsi.
2006
‎Ez zetorren musaje gozoarekin, hura deabruaren lana zelakoan. Gogorik gabe, baina kapilau izatearen ohorea galtzeko beldurrez, bere lana bete zuen. Ur bedeinkatuan sartu eta zilarrezko isipua astindu zuen artean irekita zegoen kutxa gainean.
2007
‎Baina sarrerako atea baino handiago eta zabalagoa zenez, kanpoan utzi behar izan genuen, barrura gabe. Esan behar da bere lana bete zuela animaliak. Itxura beldurgarria zuenez, etxez etxe ibili ohi diren kobratzaile eta saltzaile guztiak uxatzen zituen, baita Jehovako lekuko lekurik gabeak ere.
2008
‎Debarroan300 Errealitatean, nominalki desagertuta egon arren, ordutik aurrera Ibarzabal familiako kideek (lehenengo Ignacio Mariak, ondoren Gabriel Benitok, azkenez Ignaciok) bete zituzten, asentista, ren eginkizunak. Eibarko armaginen eta Madrileko agintarien artean jokatutako bitartekaritzari esker, hasiera batean arma zurien fabrikaziora dedikatzen zen familia bat izatetik301, suzko armen pieza ezberdinak fabrikatzen zituzten gremioen kontratazioan espezializatutako familia bihurtu zen302 Armaginen eta monarkiaren arteko zubi lana bete zuten bakarrak ez izan arren, badirudi ibarzabaldarrak izan zirela sistema berriaren ondorioz eskuratutako pribilejiozko posizioari etekin gehien atera ziotenak. 1803an, espainiar armadako zalditeriaren horniketen monopolioa zuen303, eta hurrengo urtean Manuel Godoyk. Bakearen Printzeak!?
‎Beraz, salbuetsita baino egokiagoa iruditzen zait esatea foru herrialdeek modu berezia zutela zerbitzu militarra betetzeko74 Une zehatz batzuetan, nahitaezko soldadutza ezartzeko ahaleginak egin zirenean, herritarrak matxinatu arren (Zamakoladaren arrazoietariko bat hau izan zen, adibidez), foru herrialdeek, luzaroan, funtsezko lana bete zuten espainiar monarkiaren defentsa militarrean. Hala ere, zentralistek uste zuten foru lurraldeek iruzurra egiten ziotela estatuari, zeren espainiar izatearen abantaila guztiak gozatzeko prest baitzeuden, baina betebeharren aurrean entzungor (zergak eta soldadutza).
‎Lehia horretan Bilbok eta Donostiak, merkataritza guneak izateagatik? ziri lana bete zuten, eta epe luzera oso eraginkorra suertatuko zen gatazkakortasun faktore berri bat sorrarazi zen foru herrialdeetan181 1778ko dekretuekin, aldaketa inposatu beharrean, aukeran uzten zen: aduanarik gabe ez zegoen merkataritza askerik182 Donostiar Kontsulatuaren inguruan biltzen ziren merkatarien zoritxarrerako, erabakia herrialde mailan hartu behar zen, eta Gipuzkoako oligarkia lur jabea ez zegoen foruak ukitzeko prest, are gutxiago berak aldaketa horretatik ez zuenean inolako etekinik ateratzen, eta bai, ordea, kaltea, zeren erabaki horrek biztanle xeheengan eragingo zuen haserrea jasan baitzuen.
‎Bere anaiak. Francisco Estebanek? dendarantz bideratzeko helburuarekin; bide batez bitartekari lana bete zuen, beste armagin batzuek ekoizten zituzten suzko armei irteera bilatzeko zabaldu zuen estatuko hiriburuan, ekoizten zituzten arma zuriak merkatu pribatu568.
‎Irabazi behar zuen, eta irabazi egin zuen. Portlandek bere lana bete zuen atzo, eta teucro mendean hartu zuen Asobal Ligako hamargarren jardunaldian, Iruñean. Taldea lesioek jota dagoela kontuan hartuta, uste baino errezago nagusitu ziren nafarrak galizirren aurrean.
2009
‎Josiane Balasko adineko erakargarri bat da La clienta filmeanSundanceko zinema jaialdiko azken ekitaldian parte hartu zuen La clienta filmak. Josiane Belasko zinegile frantziarrak zuzendari eta aktore lanak bete ditu. Judithek berrogeita hamar urte beteak ditu, baina oraindik ere emakume erakargarria izaten jarraitzen du.
‎Egiten ari garen hutsak konpontzeko baliagarria izan daiteke. Etxeko lanak bete baditugu ere, etxean jokatuko dugu, eta erantzukizun hori badugu. Hutsak konpondu ditugu, eta gogorragoak izan, batez ere saskipean.
‎Urte honetako Galeuscak, berriz, glamour handirik gabe bada ere, bere lana bete du eta, erabakitakoen artean, honakoak azpimarratuko nituzke nik kultur bilana egiterakoan:
2010
‎Giltzari horrek ez du uste bere eta bere menpekoen kexu izan nintekeenik. Arrazoi du, oker ibiliko nintzateke; euren lana bete dute, ondo zaindu naute; gero ere, iristean eta joatean, jatorrak izan dira. Ez al nuke pozik egon?
‎KLAUDIA. Nire lana bete dut, besterik ez. Herritarren hobe beharra izan dut kontuan.
2011
‎Pekinen dozenaka kazetari atxilotu, galdekatu eta mehatxatu baitituzte azken egunotan. Eta dena, euren lana bete zutelako joan den otsailaren 27an, igandearekin.Pekingo etorbide nagusietako batera jo zuten, Wangfujing era, ikustera ea zer gertatuko zen herri mobilizaziorako dei batekin, www.boxun.com atariak antolatutakoarekin; txinerazko webgune bat da hori, Ameriketako Estatu Batuek administratutakoa. Poliziak sakabanatu egin zituen berriemaileak eta kuxkuxeroak, bultzaka eta borra kolpeka sakabanatu ere, kazetari batzuk zauritzeraino.
‎Azken laurak ere errenkadan galdu ditu, eta hurrengo partidak ere ez dira samurrak: Valentzia eta Alacant etxetik urrun, eta Kanaria Handia etxean.Lasok bere lana bete duela ezin da ukatu, baina bai taldea espero baino okerrago ari dela. Komeriak izango dute aurreko denboraldiko hamahiru garaipenak lortzeko, eta bolada txarrean murgilduta segitzen badu, litekeena da 16 postuan bukatzea liga erregularra.
‎bata, Loidiren eleberriaren garai hartan ere Euskal Herrian herritarrengan mesfidantza sortarazten zuen polizia politikoa zen nagusi; eta bestea, garai hartako polizia eta guardia zibilen kontrol ideologikoa eta soziala hain zen estua, ezen eleberrian ez baitzizaion orduko egoera sozialari inolako erreferentziarik egiten, esaldi ilunen bat edo beste salbu. Hortaz, Loidik liburua argitaratu ahal izateko zentsurari aurre egin nahian, beste idazle askok bezala, autozentzuraren bidez Zentsuraren lana bete zuen. Ez ziren, ez, garai onak eta arazoa gainditzeko, orduko errealitate sozialari uko egin zion, eta herri demokratiko normalizatu bateko gertaera" estandarra" balitz bezala jokatu zuen.
2012
‎Ordu erdi ostean autobuseko kideak restopeko kanpamentua jasotzen hasi ziren. Ribera del Dueroko ardoak bere lana bete zuen batzuengan. Somosierrako tunelak pasatzerako, irratiko interferentziak entzuten ziren berriz.
‎KANDIDO. Nire lana bete dut, eta harro nago. Delitu bat salatu dut, ez pertsona bat.
‎Ohiko koadrillak, goiz goizetik burduntzian erretzen paratuak zituen 13 bildotsak eta ordubiak aldera horiek mozten eta 200 bat lagunei eskaintzeko moduan prestatzen ari ziren. Incansables txarangak ere bere lana bete zuen bazkalaurrea, bazkaria eta bazkalondoa girotzen.
2014
‎Antzerki honek saririk ez zuen ukanen aparantziarik ere. Eta gure salak bete ditu, publikoa formatu, euskara iraunarazi eta jokalariak alfabetatu, antzerkiari eskatzen diogun politika lana bete du gustuan. Denak ados baikara antzerkiarekin politika egiten dugula, ez obra bat idazten.
2015
‎Vladimir Axular hizlarien mahaian jesarri zen Odile Moresekin. Honek aurkezpen lanak bete zituen. Ez zuen titulurik edo kide zen elkarterik aipatu.
‎Benetan, gaur lana bete dut.
2016
‎Enpresa arloan, langileak lana betetzeko duen jarrera positiboa da motibazioa. Motibazio faltak arduragabekeria eta lanerako gogorik eza dakartza; motibazioak, aldiz, eraginkortasuna.
‎Apezgaitegia 1909an largatu ostean, kazetari jardun zuen Madrilgo El Correo Español eta El Pensamiento Navarro egunkari karlistetan. La Voz de Navarra egunkari jeltzalean zuzendari lana bete zuen bitartean, hau da, Lesakako idazkaritza erdietsi zuen arte. Diario de Navarra n goiz hasia zen idazten, 1912an hain zuzen, eta 1929az geroz erredaktore burua izendatu zuten, berau izanik, Garcilasoren ondoan, Molaren altxamendurako giroa prestatzen hasi zena.
2017
‎Azkenean, literatura itzultzen ari baldin bazara, zuk eman behar diozu bezeroari atseginez irakurriko duen eta interesgarri egingo zaion testu bat. Hura konforme gelditzen bada, zuk zeure lana bete duzu. Zer edo zer aldatu baduzu, bada agian hobetu egin duzu.
‎Israelek gogor presionatu zuen Barack Obama Irango programa nuklearrari erasotzeko, baina AEBetako presidenteak, tropak Iraketik eta Afganistandik atera ondoren, ez zuen beste gerrarik nahi. Bonbardaketak ez ziren beharrezkoak izan, zigor ekonomikoek lana bete zuten, eta, Ahmadinejadek bigarren agintaldia amaitu zuenean, boto kutxak ireki ziren Iranen, eta herritarrek aldaketaren aldeko botoa eman zuten. Lorpen atomikoak handiak izanagatik, jendeak arnasa hartu nahi zuen, eta moderatuen hautagaiak irabazi zuen, Hassan Rohanik.
2018
‎Balea handiak bere kumea hil zorian ikustean, zale abiatu zen lehenengo txalupa zegoen tokira. Arpoilariak bere lana bete zuen arpoi bat balearen haragian josiz, baina berantegi zen, itsasoko erraldoia txalupa gainean baitzegoen. Zurezko egitura txikitzean sortutako burrunba eta bertan zihoazen marinelen herio oihuak kontzertu anker batean nahasi ziren, beste hiru txalupetako gizonen bihotzak hunkituz eta arrunt ikaratuz.
‎ILAZKI MIMENZAk (Orozko) telesaioen eta filmen analisi lanak bete ditu zenbait produktoretan. Habanako zinema eskolan ere ikasi du.
‎Jende hotsak urrutian entzunda, begiekiko lanak bete nituen, begi bat txaflata beltz koipetuaz estali, eta bigarrena, plast!, plast!, bere baitan jiraraziz. Urkidi batera joan, eta, makurturik, urki makila apropos baten jabe egin nintzen:
‎Liburuak bere lana bete du.
‎Eta Maitasunaren Historia? Bere lana bete du. Almak ez zuen irakurri!
2019
‎Joseba ere, zutaz mintzatu zait, ongi. Bere lana bete du. Orain, gauza serioetara pasa gaitezen!
2020
‎Frantziako Gobernuaren dekretuekin, oporrak, lanorduak... berrikusi dituzte. Funtsean, sindikatuaren eguneroko lana bete dugu, baina dekretuen ondorioak kudeatu ditugu nagusiki. Oroitarazten dut abenduaren 21a arte direla bali dekretuak.
‎Kito. amaitu dut. bukatu dut txosten, idazki bilduma, ahotsen josketa, adabaki nahasketa, dena delako hau. Eskatu gabe eskatu zenidan lana bete dut, Mireia. Ez dugu elkar ezagutzen, baina hona hemen atontzen dizudan bigarren liburua, oraingoan ere ale bakarrekoa.
2021
‎Erlojuaren aurka denean, gainerako taldeen erreferentziak beti izaten dira mesederako; ba, itsu itsuan atera ziren Vigoko itsasadarrari itsatsita dagoen arraun elkarteko arraunlariak. Euren lana bete zutenean, gainerako taldeen emaitzen zain itxaronaldi luzea egin zuten. Barne lineatik zazpigarrenak izan ziren baieztapena jaso orduko lehertu zen Chapelaren ontzia.
2022
‎Gainera, agentziak komisioa erreklamatzeko eskubidea duen kasu berezi eta komun batzuk daude kontratu gehienetan. Adibidez, higiezinen agentziak adostutako prezioa ordaintzeko prest dagoen erosle bat aurkitzen badu, baina saltzaileak eragiketarekin ez jarraitzea erabakitzen badu, higiezinen enpresa gehienek komisioa likidatuko dute beren lana bete dutela uste baitute. Gauza bera gertatzen da jabeak hirugarren bati saltzen badio etxea, hirugarren hori agentziak aurkeztu baitzuen, nahiz eta kontratua amaitu eta urtebete igaro.
‎Orduan, eta orain ere bai». Harrezkero, erizain lanak bete zituen goizez, eta helduei euskarazko eskolak emanez segitu zuen batean eta bestean, batuak atzetik harrapatu zuen arte.
‎Pablo Iraburu zinemagileak zuzendu du, eta lau ekoiztetxeren artean egin dute: Arena, Labrit, Calu Creative eta 601 Gaizka Arangurenek aurkezle lanak bete ditu.
‎Chapela izan zen estatxa askatu zuen zortzigarren taldea, eta Vigoko itsasadarrari itsatsita dagoen arraun elkarteko arraunlariek euren lana bete zutenean, gainerako taldeen emaitzen zain itxaronaldi luzea egin zuten. Zazpigarrenak izan ziren baieztapena jaso orduko lehertu zen ontzia.
‎Eragile sozialei, berriz, jarrera eskertu zien: «Etxeko lanak bete dituzue. Orduan eskatzen genizuen urrats bat egiteko aurrera, eta halaxe ari gara, aliantza berriak eraikitzen.
‎Eta Maitek bukatu: " Gu lanak bete gintuen, lan egin genuen, baina oso ongi bizi izan ginen. Borrokatzen erakutsi zigun egoerak berak.
2023
‎John Agricola Eisleben en jaioa zen; Luteroren lagun hurbila, urte askotan haren jarraitzailea eta unibertsitateko irakaslea. Leipzig-eko eztabaidan Luteroren idazkari lana bete zuen. Agricolaren emazteak harremana bazuen Katalinarekin.
‎Euria, amodioa. Bizimoduak eta lanak bete dute haien jarduna.
‎Mauraren lege proiektuek bere lana bete zuten eta hurrengo urteetako legerian eragin handia izan zuten. 1923 urtean Jose Antonio Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen, demokrazia bertan behera utzita; hortaz, diktaduraren mende eman ziren toki autonomiaren inguruko lehenengo benetako pausuak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia