2002
|
|
Giro hartan, Sararen gogoak jauzi eta jauzi egiten zuen, bere iraganeko oroitzapenetatik inguruan ikusten zituen pazienteengana edo haiek zituzten elkarrizketetara: ...oetatik honako agure zahar honen bronkitis kroniko ustezkora –ustezkoa baino gehiago ere bai, biriketako hauspotik ateratzen zitzaizkion hots eta ziztu disonanteen arabera, hats edo hitz egiten zuen bakoitzean–, agurearen bronkitis kronikotik mojen ikastetxera edo Alpujarretara, handik berriro itzultzeko andaluza zirudien atso batek zuèn arazo existentzial larrira, zeren esaten baitzuen
|
lana
besterik ez zuela egin, lana eta lana bizitza osoan, eta gizon pairatu, hori okerrena...
|
2009
|
|
Ana hil duenak motiboren bat izan behar zuen. Eta ongi dakizunez, lana zen Anaren bizitza,
|
lana
besterik ez zuen egiten. Hil nahi izaterainoko etsairik baldin bazuen, logikoa da bere abokatu jardunean bilatzea.
|
2011
|
|
–Ezin zen maitalerik izan ezkontzatik kanpo, sexu harremanak bekatu ziren? Zinemak une jakin bat islatzen du, eta film honetan nik erakutsi nahi izan nuen zenbateraino markatzen zuen garaiak, nola eragin zezakeen, adibidez, pertsona bat guztiz garraztuta bizitzea ez zelako ezkondu eta
|
lana
besterik ez zuelako buruan, edo zer gertatzen den konturatzen zarenean ezkontzea ez dela betiko, beste batekin, zure senarraren anaiarekin, maitemindu zaitezkeela?.
|
2013
|
|
Txangoa egin behar omen zuten Guadalupe aldera, esan nahi baita honaxe bertara, Jaizkibel mendiaren magalera?, eta ni, harri eta zur, eztabaidan hasi nintzaien irakasleei, batez ere bati, agiria eskuetan ez zekarten umeei autobusera igotzea galaraziko zitzaiela argi utzi nahi izan zigulako, zakar eta agintzaile. Pasaportea tramitatzeko betarik izango ez bagenu, Irungo komandantziara joan eta horren behin behineko baliokidea eskatzea hamar minutuko
|
lana
besterik ez zela larderiatu zidan, artaburu alferrari nola. Gurasoen baimenak aski lukeela erantzun nion.
|
2017
|
|
Hortaz ez dizut berriz esango nahiko tabako ona bada ere hogeita bost dolar kosta zitzaidan zientoa Habanako adiskide bati handizka erosita bai gauzak han ederki aldatuta egongo dira beti bisita bat egitera joatekotan nabil baina behin ere ez dut erabakia hartzen
|
lana
besterik ez azken hamar urteotan ezin banketxea utzi gazteen ohiturak aldatu egiten dira unibertsitatean egon bitartean lehen urteetako bati garrantzitsuak iruditzen zaizkion gauzak badakizu esazkidazu hango kontuak
|
2018
|
|
Autobusez egiten du Herritik unibertsitaterainoko joan etorria, egunero, eta taberna batean egiten du lan arratsaldez, ikasketak ordaindu ahal izateko eta, ahal den neurrian, gurasoen etxera diru ekarpen apur bat gehitzeko. Orain arteko titulazioarekin, zaharrak zaintzeko eta ipurdiak garbitzeko
|
lana
besterik ez diote eskaini. Laguntzaile soziosanitario gradua lehenago eta gizarteratze graduondoa gero, praktikak eta ordezkapen apurrak egin ditu erresidentzietan, gehiago ez.
|
2019
|
|
Leihoari bizkarra eman eta sukaldeko ordulariari erreparatu nion. Kronologikoki nahiz atzekoz aurrera izan, gertatua berregitea pare bat minutuko
|
lana
besterik ez zen izaten nire buru barruan. Beste inori azaltzea, eta bereziki amari esplikatzea, aldiz, inoiz amaierara iritsiko ez zen historia izan zitekeen.
|
2021
|
|
Seguru nago Astolarbeko erretiratuentzat museo batean sartzen zineten lehen aldia izan zena. Orain arte,
|
lana
besterik ez duzuelako egin hanketako ileak jaio orduko hasita burukoak erori arte. Astolarben bizitzea, kobazuloan bizitzearen antzekoa zenean.
|