Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 548

2000
‎Gerraren etenaren ondoren, 50eko hamarkadako etapa berrian ez zen ahalegin berezirik egin komikiei tarte egiteko eta sarritan gerra aurreko berberak izan ziren argitaratuak. Hurrengo hamarkadan ekingo zitzaion berriro lanari eta «Lerro» moduan sinatzen zuen marrazkilariak alero botatzen zuen berea. Baserri giroak, bertso munduak... oraindik pisua bazuten ere, gai berriak etorri ziren bultzaka (twist a, kasu, beheko irudian ikusten denez).
‎Bat nator Josunek dioenarekin, aparteko jardunaldi eta horrelakoen barik, esparruka aztertzen hasi eta jendea lanean jartzea da egokiena. Beharbada guk egin dezakegu akuilu lana eta gero euskara zerbitzuak, udaletxeak, bide batean lanean jarri.
‎Zuk diozun sistemak berdin funtzionatzen du eredu euskaldunetan dabiltzan umeen guraso erdaldunekin. Hasierako kezka izaten da ezin izango diola lagundu umeari etxeko lanetan eta abar, eta gero ikusten du dakien apur hori nahikoa dela umeak hizkuntza hori garrantzitsua dela sentitzeko. Euskalkiekiko ere jarrera hori oso interesgarria da, prestigiodun pertsonak eta irakaslea prestigioduna da umearentzat euskalki horretan zerbait egiteak garrantzia ematen diolako umearen aurrean.
‎«nahiz eta bere obran denetik atzematen ahal den, lanak eta oso onak tartekatzen dira. Errealitateari atxikitzen zitzaion, bere marrazki azkar bezain adierazgarrien bidez. Nekazal munduaren erreportaria ere bazen, apunteak ere hartzen zituelako.
‎Jokalariek aurreko klausulan jarritakoa kontuan hartuta, partidak abuztua, iraila eta urrian egingo dira ohitura den egun eta orduetan. Esleitutako proposamenak frontoiaren gaur egungo lan eta eraldaketak hartzen baditu kontuan, erreboteko partidak joka daitezen ahaleginak egingo dira. Baldintzak lehen aipatutako berak izango dira.
‎Prestatzaile lanetan eta gainerako funtzioetan zein dira nagusi, helduak ala gazteak?
‎Milaka dira gure herrietara datozenak. Euren lan eta bizi baldintzak orokorrean etsigarri eta ezegonkorrak dira. Esan izan da sasoikako langile hauek asko irabazi dutela hemengo uztetan.
‎Euskaltzaleen trinkotzea lortzeko bideak. Kontrajarriak ote dira trinkotze lanak eta gizarte osoari begira egiten diren plangintzak?
‎Lehiaketaren helburua neska mutilen eskuetan sormena, irakurketa eta idazketa txikitatik lantzeko tresna eraginkorra jartzea zen, hauek ezinbestekoak direlako literaturzaletasuna sortzeko. Azkenean, sormen lana eta besteekiko sentipenen adierazpena euskaraz gozatzen hasteko bide egokia zela ikusi genuen. Horretarako eskola da erakunderik eraginkorrena.
‎Eredu horren arabera, lortutako bitarteko ekonomikoak Euskal Herri osoko euskaltegietan berdintasunez birbanatu dira geroztik, batetik bestera zeuden aldeak murriztuz. Bada, sistemaren balorazio baikorra eginik ere, AEK barruan lanak eta ardurak ezberdinak izanik, berdintasun ereduak moldaketak jasango ditu etorkizunean.
‎UEUn ere aritu izan da irakasle gisa. Euskal Autonomi Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordeko kide ere bada gaur egun. 1986tik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetako hizkuntz plangintzan aritu zen lanean eta 1996ko urtarriletik aurrera Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundearen zuzendari zereginean ari da.
‎Hasi eta segituan, bertako Madrazo irakasleak esan zion bere semeari ezin ziotela deus gehiago erakutsi, kultura baino ez zuela behar. Hala," Madrid la nuit" egunkarian hasi zen lanean eta, 18 urte zituela, Parisera alde egin zuen margolari gisa lan egiteko. Handik gutxira, Carlos Iriarte" Le Monde illustre" aldizkariko zuzendariak bere irudiak ikusi eta berehala proposatu zion aldizkarirako ilustratzaile lanak egin zitzan.
‎" Oso iritzi ona dut bizkaitarrekiko. Hemen lanik ez zenean herritarrak Bilbo ingurura joan ziren lanera eta, gaur ere, Bilbo Handiak behera egin duen arren, castrotar asko dago oraindik enpresa bizkaitarretan. Ni neu ere Bilbon lanean aritua naiz.
‎Guztira, 6 kontzertu eskainiko ditu. Gilbert Vargaren izango da zuzendaritza lanetan eta Joakin Achucarro pianojolea bakarlari gisan arituko da. Bira honetarako prestatu dituzten obren artean, Juan Crisostomo Arriagaren" Los Esclavos Felices" eta Jesus Guridiren" El Caserio" aipa daitezke.
‎Proiektuan pertsonaia guztiek gaizki buka zezaten zen asmoa, amaiera beltza izatea. Lotura bat eman nahi nion lanari eta amaiera beltz hori zen lotura. Orain ez dut zertan proiektua gauzaturik.
‎Helburu nagusia pertsona sexudunak garela ohartaraztea da, gure gorputza landu eta norberak dituen mugak eta oztopoei aurre eginez. Talde dinamikaren bidez banakako lanak, taldeko lanak eta ariketa praktikoak egingo dira.
‎Datorren urterako lehen zein bigarren zikloko ikastetxeentzako heziketa unitateak prestatzen ari dira; erabilera anitzeko gela, ikasgela, talde lan eta parkeko bisitaldiak. 2001 eta 2002 urteetarako, aldiz, zenbait egunetako egonaldiak egitea eta ingurugiro heziketa indartzea aurreikusten dute.
‎Eta bi bide geratzen zaizkio euskal gizarteari egoera latz hau gainditzeko: euskal instituzioek testu liburugintza independientea indar handiagoz babestu eta bultzatzea, eta euskal herritarrok lan eta zerbitzu benetan profesionalak lehenestea, epe laburreko mozkin arriskutsuen gainetik
‎Euskal Herriko emakumeek eta gizonek ez dituzte goiza, eguerdia eta arratsa departamenduaz hitz egiten pasatzen. Beren lehen kezka lana eta seme alaben eskolarizazioa da. Euskal Departamenduaren aldekoak afera honekin sobera obsesionatuak bizi dira.
‎Arraunlariok elitekoek bezala entrenatzen dugu: jende asko 20:00: 00etan etortzen da lanetik eta 23:00etan oraindik entrenatzen aritzen gara, eta urte osoan, azaroan hasi eta iraila bukatu arte... Gainera sakrifizio handia eskatzen du, ez dago parrandan eta nesketan ibiltzerik.
‎Gipuzkoako lau teknologi guneek (Ceit, Ikerlan, Inasmet eta Teknikerrek) aliantza bat eratu dute urte honen hasieran, datozen urteetako industri garapenerako guztiz funtsezkotzat jotzen diren mikroteknologiako jarduerak bultzatzeko. Elkartasun horri esker ikerkuntza arloko lan eta eginkizun banaketa egin ahal izango da, baliabideen erabileran hobekuntza nabarmena lortuz eta teknika horiek enpresa sektorean hedakuntza handiagoa izan dezaten ahalbidetuz. Horren guztiaren ondorioz 3.000 milioi pezetatik (120 milioi libera) gorako inbertsioak egingo dira.
‎Ez ditu, ordea, horregatik, bere jatorria eta horretan eremu lokalek izan duten garrantzia ahaztu. Horrela, Atlas izeneko agentzia sortu du, besteak beste, Tele ren korrespontsal lanak eta deskonexioak egiteko, Euskadin, Galizan, Katalunian, eta beste hainbat lurraldetan; eta telebista lokalak ere, bereziki Euskadikoak, helburu nabarmen ditu. Alde honetatik, hor daude TeleDonosti eta sortu berria den Bilbovision, etorkizunean beste hirietara ere luza daitekeen telebista sare proiektu baten zutabe.
‎Orokorrean, baserri eta artzain giroa islatzen du, uztaroan baikaude, hots, uzta jasotzeko garaian. Baina ez pentsa oparotasun honek geldialdirik ekartzen zuenik etxeetara, berarekin batera hasten baitzen garia edota artoaren prozesua, linuaren lana eta pena, mahats edo sagarrekin egin beharreko ardoa edo sagardoaren zera. Lana ugari zuten, bistan da, baina umorea beste hainbeste, eta aipatu eginkizun horiei lotutako kantu, kontakizun eta ipuinik ez zen bazterretan falta.
2001
‎Hogei urtez ELBk lan eta borroka egin du Euskal Herriko laborariei beren baitan konfiantza emaiteko lehenik; eta konfiantza bi mailetan: euskaldun bezala gai zirela eta ginela gure aferak guhaurek eskuetan hartzeko Paue inguruko notableen menpe egon gabe beti.
‎Puntu honetan Bakardade kantoiko eskaileretatik San Pedro eliza ikusiko dugu. Batez ere, XIV. mendekoa, XIII. mendean hasi ziren eraikitzen eta XIX. mendea arte ez zen guztiz amaitu, lanak eta erreformak medio. Hala ere, bertara zuzenean joan beharrean, aurretik paraleloan dituen Korreria, Zapatari eta Herreria kaleetako etxe eta jauretxeetan zehar ibiltzea gomendatzen dugu, sigi sagean alde zahar osoaren irudi egokia jasotzeko.
‎Baina horretarako bitartekoak ez dira jarri nahi. Jaurlaritzan 7 pertsona ari dira arlo honetan lanean eta Kataluniako Liburutegi Nazionalak 170 langile inguru ditu. Asturiasen, Errioxan, Andorran... euren liburutegia eta bibliografia dute.
‎Gabriel eta Angel lehenagotik ezagutzen ziren jada. Gabriel Eibarren ari zen lanean eta Juanito San Martin euskaltzainaren etxera joan ohi zen; Angel Mallabiara joaten zen tarteka. Haietako batean, Gabrielek eta hirurok afari gogoangarria egin zuten San Martinen etxean:
‎Batetik, bere obra eta ideiak plazaratzeari ondo deritzogu beti. Beraz, jende pilo bati eskertu behar dizkiogu beraien ahaleginak, lana eta ilusioa. Batez ere, instituzioetatik kanpo antolatzen diren ekitaldiak ditugu gustuko, baina guztien esfortzua eskertzen dugu berdin.
‎Definizioetan ezkerra zer den eta zer ez den ez galtzeko, ezkerra zeren inguruan elkartu litzatekeen argi daukat; puntu horietan ados bagaude, horrek esan nahi du maila horretan behintzat denak ezkerrekoak garela (Arragoa ponentziatik irakurtzen du): " Enplegu betearen eta lan banaketaren bataila geure gain hartzea; pobreziaren forma zahar eta berrien aurka borrokatzea; gizarte soldata eta enplegu betearen alde, 35 orduak eta gizarte eskubideen gutuna exijitzeko konpromisoa; arrazista eta baztertzailea izango ez den politika berri baten alde egitea; etxeko lanak eta pertsonen zainketa etxeko guztien artean egin beharreko zeregintzat hartzea, gizarte zerbitzuak errebindikatuz eta zereginok gizonezkoen eta emakumezkoen artean ekitatez banatzea; sexualitate librea eta diskriminazio ororen amaitzea errebindikatzea"; eta hauei gehitu litzaieke bizi dugun gatazkaren inguruko gutxieneko adostasuna. Ideia hauen alde gaudenok, nire ustez, ezkerrekoak gara eta gai horien inguruan elkarrekin joatea gauza polita litzateke.
‎Eta ezkerreko pertsonei dagokienez, beste adibide batzuk: kontsumismo eroan erortzea, edo egungo neurri neoliberalak direla medio, bere zerbitzuan dauden gazteak zapaltzea; edo ordu extrak sartzea; edo grebara deitu eta lana uzterakoan ordu sindikalez baliatzea; kaka egitera joateko ere kotxea hartzea; edo, kanpoan uso eta etxean otso, etxeko lanetan eta seme alaben heziketan kolperik ez jotzea eta abar luzea.
‎Euskal Herrian, Irlandan, EEBBetan, Erresuma Batuan, Zelanda Berrian eta Australia barruan Perthen. Psikologian doktoratu zen Monash Unibertsitatean eta masterra egin zuen Dublinen, baina informatika ere gertu izan du bere lanean eta Zelanda Berrian egon zen aurreneko sistema informatiko klaseak ematen lau urtez. Deakin Unibertsitateko irakasle laguna izan zen eta giza portaera aztertzeko informazio sistemak garatu zituen.
‎Nolanahi ere, aipatzen dugun txostenak azaltzen duenez, lan esparrua eta familiako bizitza bateratu ahal izateko, ikuspegi zabalagoa erabili beharra dago, Gizarte Segurantzari eta lan esparruari soilik begiratu gabe. Beraz, politika osagarriak egituratu eta ezarri dira, esate baterako, arreta soziosanitarioa eta gizarte zerbitzuen garapena areagotuz, Zentro Publikoetan eskaintzen den borondatezko eskolaratzearen adina bizitzako lehen hilabeteetaraino luzatuz, laneko eta eskoletako ordutegiak hobeto egokituz eta abar.
‎TXALAPARTA da Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek osatzen duten Oreka TX taldeak argitaratu berri duen lehen diskoaren protagonista nagusia. 1997an hasi ziren bi txalapartari hauek proiektu honetan lanean eta iazko udan grabatu zuten IZ estudioan. " Quercus Endorphina" lan honetan antzinako txalapartari beste erritmo eta tinbreak gehitu dizkiote.
‎" Itsasoan lan egin dut bizitza osoan, hemengo arrantza pixka bat diferente den arren ondo moldatzen naiz. Euskaldunak eta errumaniarrak an tzekoak gara, aste barruan lana eta asteburuan jai eta festa".
‎Sailburu izan gabe, legebiltzarkide lana eta Fraisorokoa uztartzea pen tsatzen al duzu?
‎Hogei urte horietan Eusko Legebiltzarreko eserlekuak inoiz erabili izan dituzten guztiei eskatu zitzaien orri batean laburtzeko erakunde honetan lan egin izanak sortzen zizkien oroitzapen, bizipen, hausnarketa eta ekarpenak. Hirurogeita bederatzik bete zuten eginkizuna eta horiexen lanak eta argazkiak osatzen dute liburua, non jasorik dauden politologoen diagnostikoak, zenbaitzuen gogoeta lasaiak, bidean gelditutako legebiltzarkideen oroitzapenak, kritikoen iritzi gupidagabeak eta marrazkilarien arkatz zorrotz bezain umoretsuen emaitza.
‎Eta neskame zihoazen," Goierriko emakume batek" aipatutako adibide hartan baserri batera. Han, lan eta lan arituko da, etengabe. Gaitz erdi, halako batean erromerira joateko baimena ere ematen zaio, baina" erriko festak eta erromeria ustekabean luzatu eta etxeratzerakoan, bidean, jo ez diote ba, illunabarreko' avemaritako' kanpaiak?
‎Harrezkero hainbat barne eztabaida izan da. Euskal departamenduaren gaiaz, instituzioetako lanaz eta bortizkeriaren gaiaz jarrera aski komunak erdietsi ditugun arren, eraikuntza nazionalari dagokionez ez dugu erabateko bateratasunik lortu. Gai gaindiezina izan da.
‎Potolo samarra izaki Pello Añorgak burututako ipuinaren protagonista, jakina, Pottoko bezala ezagutzen dute denek. Herritik nahiko urrun dagoen baserri bateko mutikoa dugu, eta eskolatik irten bezain laster baserrira abiatzen da Pottoko, izugarri gustatzen zaiolako baserriko lana eta hango soro eta lurretan ibiltzea Xarpa txakurrarekin batera, etxean dauzkaten ahuntz, behi, oilo, zerri eta ardiak zaintzen. Halere, arazo latz bati aurre egin dio oraingoan, otso bat agertu zaielako inguruan eta ardiak akabatzen hasi delako.
‎Aniztasuna kontuan hartuta, beraz, modu ezberdinean bideratu dira esparru bakoitzeko laguntzak. Euskal kultur ondarea sendotzeko bidean, berriz, bertako sortzaileen lana eta literatura unibertsala euskarara ekartzeko ahalegina babestu behar da, kanpoko merkatuetan euskal sortzaileen bidea errazteko laguntzekin batera.
‎Erdi Aroko orden banaketak hala ezarria zuen: kleroak otoitz egin behar zuen, nekazariak lan eta nobleak borroka. Borrokaren bidez aberastasunak lortzea, gainera, ohorezko lukrotzat jotzen zen (askotan zaila gertatuko zen, benetan, noblea eta bide lapurra bereiztea).
‎Emile Larre 1926an sortu zen Baigorri Bastidan, eta hain zuzen, bere bizitzaren gorabeheren bitartez azken mendearen hiru laurdenetan Euskal Herriak ezagutu dituen aldaketak kontatzen ditu, Auspoa argitaletxeak kaleraturiko" Ene artzain etxola" liburuan. Nafarroa Behereko hizkuntza jator eta jantzian, haur zenean eskolara egindako joan etorriak, orduko jolasak, etxean egin beharreko lanak eta abar azaltzen ditu. Halere, apaiza ere badugu orain" Herria" aldizkariko zuzendaria dena, eta seminarioko ikasketa eta ondorengo apez lanen berri ere ematen du Emile Larrek.
‎«Zertan ez ote dut lanik egin! Zaldiak zaintzen, zabortegian, nekazaritzan, eraikuntzan, iturgintzan...» 4 urte pasa zituen lanerako eta bizitzeko «paper» bila. Bizitakoak bizita, ziur dago:
‎Norberaren zilegizko proposamenak aurkezturik, alderdi politikoen lana eta saiakerak, proposamen ezberdinen inguruan kontsentsu zabalenera iristea izan behar du. Adostasunik ez balego, demokrazia arautzen duen gehiengo eta gutxiengoen kriterioa ezarri litzateke.
‎Enkarguzko lanak eta publizitatea egiten dituzue.
‎Pasa den astean Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeak bilera egin zuen Bilbon eta Bai Euskarari Ziurtagiriak datorren urtetik aurrera hiru maila izango dituela erabaki zuen. Lehena, «Bidean», euskararen aldeko neurriak aplikatzen dituzten eragileentzat izango da; bigarrena, «Guk zerbitzua euskaraz», aipatu neurriak aplikatzeaz gaiz zerbitzua euskaraz ematen duten eragileentzat; eta hirugarrena, «Guk lana eta zerbitzua euskaraz», lana ere euskaraz egiten dutenentzat. Bestalde, Sakanako Plan Estrategikoa aurkeztu zuten joan den astean.
‎Juan San Martin (EAEko Ararteko, Europako Ombudsman Erakundeko buru, euskaltzainburuorde eta urgazle...) Argizaiola Sariarekin omenduko dute larunbatean San Agustin Kultur Gunean opsatuko den ekitaldian. Azokan egingo diren ekitaldiek, berriz, Astarloa anaien lanarekin izango dute zerikusia; Durangoko bi anaiok euskararen alde, etxean eta atzerrian egindako lanaz eta euskarak bizi duen egoeraz gogoeta bultzatuko dute egun hauetan. Bestalde, Bitoriano Gandiagari omenaldia eskaini zion Gerediaga Elkarteak abenduaren 1ean.
‎Elkarlana bertan behera gelditu zen garai berriak etorri bitartean. Baina, gauza bat argi gera bedi, lanerako eta iritzi trukaketarako zegoen ilusioa hirugarren eragile batek zapuztu zuen, ETAk alegia. Eta ETAk edozein elkarlan posiblea zapuzten segitzen du gaur egun. Ezinezkoa da ilusioa eta interesa jartzea ETAk dena izurratzen badu.
2002
‎Goikom eko (Goierri Komunikazioak) arduradun Jabier Txurrukak urte asko daramatza telekomunikazioaren munduan lanean eta urte asko dira, halaber, Goierrik bere telebista izateko eta euskarari beste medio bat emateko ilusioa buruan bueltaka zuela. Goikom abian jarri zuenean, denbora gehiago eskaini zion telebistaren proiektuari.
‎Kontua da baina, Txapelketa garaian denok lanez eta presioz mukuru gabiltzala, eta ondorioz, denak biziki minbera gabiltzala. Horrelakoetan edozein zimiko har liteke zartakotzat.
‎Alex zinema zuzendari izan aurretik zuzendari artistiko bezala ari zen lanean eta guk eginiko antzezlan batean edo bestean dekoratuak egin zizkigun Arri eta Biafrarekin batera. Bere laburmetraian(" Mirindas Asesinas") parte hartzeko gonbitea zuzendu zidanean ez nuen dudarik izan.
‎Cela eta Marsillach ez ziren politikoak izan baina zenbait arlotan botere dezente izan zuten. Egun hauetan Espainian egon dira bi politiko, botere dezente dutenak gainera, eta kritiko samar agertu dira bai beren lanarekin eta baita gaur egungo gizartearekin. Daniel Cohn Bendit da bata eta Vaclav Havel bestea.
‎Artxiboko lana eta kanpo lana uztartzen denean oso emaitza interesgarriak sortzen direla frogatu ahal izan du Tapiak. Tapia Basilio Pujana eta Elorrioko apaizarekin Juan Gallastegi egon zen.
‎Eta orduan herrialde bakoitzak bere baldintzak eta eskakizunak egingo ditu. Herri batetik bestera desberdintasunak badira ere, lanaren eta baldintza ekonomikoen inguruko ziurtagiriak, etxebizitzari dagozkionak, familia eta osasunari buruzkoak eskatzen dira. Horiek guztiak lortu, batean eta bestean zigilua ipini, behar den kasutan jatorrizko herrialdeko hizkuntzara itzuli...
‎Bidean zailtasun berezirik ez zutela topatu esan digute eta luzatu, lehen aipatutako arrazoiagatik luzatu zela. 96ko dekretu baten ondoren, ECAIak 1997an hasi ziren lanean eta, beraz, Ander eta Maribelek ez zuten horrelako entitaterik erabili euren espedientea aurrera eramateko. Ordurako Kolonbiak bazuen esperientzia adopzio gaietan, prozesua ondo antolatua zuen eta hizkuntzaren trabarik ere ez dago kasu horretan.
‎Izan ere, Estatutua indarrean sartu zenetik joandako urteetan sindikatuak zenbait arazo kezkagarri ikusi zuen: autogobernuaren atzeranzko joera; lan eta gizarte gaietako hutsuneak; honi aurre egite aldera ekimen politikoak bultzatzeko euskal agintarien interes eza, gero eta handiagoa, eta patronalaren utzikeria medio autonomia kolektiboari ezarri zitzaizkion mugak. Gainera, sindikatu espainolak presio politikoa areagotzen ari ziren, estatua ez beste negoziazio esparru guztiak zapuzteko asmoz.
‎EUSKALTZAINDIAREN LAN ETA AGIRIAK
‎Mezu hori behin eta berriro zabaldu du Yolanda Barcina UPNko alkateak: 2001eko San Fermin jaien bukaeran hasiko dira eraikuntza lanak eta 2002ko San Ferminetarako plazako zorua erabilgarria izango da oinezkoentzat. Nola egin daiteke MENDETAKO HISTORIAREN GALERA
‎Baiki. EAJ eta Batasunaren artean kokatzen diren talde eta gizarte eragile asko atzeman dugu lanerako eta proposamenak egiteko prest. Horixe izan da Aberri Eguna gisa honetara antolatzeko eta bide berri bat urratzeko eragile nagusia.
‎Ez nuke inork hau gaizki hartzerik nahi. Beterri elkarte honek, adibidez, lan handia egin du eta egin dezakegu egin diren lan eta eginahalen zerrenda bat. Hor daude eta ez da gutxi.
‎Udazkenerako antolatzen ari diren Estaturik gabeko herrien Konferentzia izango da Udalbiltza honen ardatzetako bat, Xiberoa Garatzen kanpainarekin batera. Horren ingurura biltzen dira Euskal Herriko Eskubideen Karta osatzeko lanak eta Bake Proposamena burutzekoak. Azken hau da gutxien entzuten dena, baina ez mugimendu gutxien darabilena.
‎Su etenaren amaierarekin ETAk beste ildo estrategiko bat zehaztu zuen, eta ezker abertzaleari inposatu egin zaio. Lehen, urteetan, elkarlanaren bilako bidea egin zuten, eta ELA eta LAB aitzindari izan ziren horretan, baina su etenaren ostean ezker abertzaleak dio prest dagoela lana eta zama bere gain hartzeko besteekin ezer egiterik ez dagoelako, eta hortzak estutu eta aurrera jotzeko bidea hartu dute. Egoera honek ez du askorik ematen, adibidez, ELA eta LABen arteko elkarlanerako.
‎Egoera honek ez du askorik ematen, adibidez, ELA eta LABen arteko elkarlanerako. Lizarra Garazi sinesten badugu, eta guk sinesten dugu, eta herriak hitza eta erabakia duela sinesten badugu, hori delako bere oinarrietako bat, horrek izugarrizko ondorioak izan behar ditu eguneroko lanean eta garatu beharreko estrategian. Konbikzioaren estrategia indartu behar da, eta hori ez da egun seinalatu batean gertatuko den zerbait, eta horrela zehaztu behar dugu, gaurtik, herriaren borondatea irabaztera garamatzan bidea.
‎Igandean lan eta lan ariko diren 800 lagunen konpromisoari esker egingo dira ekitaldi hauek guztiak. Urte osoan zehar berrogeita hamar pertsonez osaturiko lan taldea arduratu da Araba Euskaraz egunaren aurreko ekitaldiak antolatzeaz.
‎Bere garaian Jasokundeko oblatuen mojek erabili zuten eta orduan hutsik zegoen eraikina erosi zuten ordurako Euskal Herrian indartsu ziren beste ikastola batzuen laguntzarekin. Lan eta buruhauste askoren ostean, ikasturtean 43 ikaslek ikasi zuten oraindik lizentzia eta baimenik ez zuen ikastola honetan. Lehen urte hauetan, oztopo ugari gainditu behar izan zituzten Armentia ikastolako arduradunek eta bertan ikasten zuten ikasleen gurasoek.
‎Izan ere, herriarekiko harremanak, predikua edo jende taldeen gidaritza izan da frantziskotarren eginkizun nagusia. Bizi ahal izateko, besteak beste, frantziskotarrek «eliz lana, kultur lana, esku lana eta limosna» baliatu dituzte, Joseba Intxaustiren esanetan. Azken hori, limosna eskatzea, da frantziskotarren berezko ezaugarria.
‎lan munduko harremanei, familiari, lagun arteko harremanei... Langileen %84k esparru pribatuan egiten du lan eta gainerako 16k esparru publikoan. Datu horrek bakarrik ematen digu lan munduaren garrantzia.
‎Enpresa alorrean, unibertsitatean edo kudeaketan erabiltzen den terminologia biltzen du «Enpresa Kudeaketa Aurreratua Hiztegia»k. Elhuyar aritu da koordinaketa lanetan eta EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Irizar eta MCCren laguntza izan du hiztegia osatzeko. Hiztegiak 207 termino jasotzen ditu eta hamabost lagunen lanaren emaitza da.
‎Horixe izan da Donostiako Orfeoiak lortu duen arrakastaren arrazoia. «La Bella Lola» du izena Orfeoiak kaleratu duen lanak eta lehenengo bost asteetan 20.000 kopia saldu ditu. RTVMusica zigilupean kaleratu eta Amasako IZ estudioetan grabatutako lan honek 41 postua eskuratu du AFYVE elkarteak (Espainiako Editoreen Elkarte fonografiko eta bideografikoa) egiten duen salduenen zerrendan.
‎Horietako batzuk egia ez dena egi bihurtzen dutenak dira, gezurra errealitate bihurtzen dutenak, efektu berezien egileak, hain zuzen ere. Oraingoan «mago» horietako birekin izan gara euren lana eta sekretuak ezagutzeko eta beren hauts magikoak aurkitzeko asmoz. Efektu berezien arloan profesionalki jarduten duten bi tailer besterik ez daude Euskal Herri osoan.
‎Konturatzen nintzen urte osoan lanean eta bertsotan arituta arnasa hartzeko denborarik ez neukala. Koadrilarekin nuen harremana ere ez nuen eten nahi.
‎Salaketako afixetan, hondoan hainbat pertsona ageri ziren lanean eta haien gainean Nike eta Adidas markako zapatilak. Karteleko tituluak, berriz, honela zioen:
‎San Salvadorko fabrika horretan, 1997ko azaroaz geroztik fabrikatzen dute Adidas enpresarentzat. Langileak goizeko 7:00etan sartzen dira lanera eta iluntzeko 20:00etan ateratzen. Astelehenetik larunbata bitartean aritzen dira lanean, eta eguerdiko ordu eta erdiko etena bakarrik izaten dute egun osoan.
‎Asko inguruko errepubliketara, Ingushetiara batik bat, baina baita Dagestan, Georgia eta Errusia bertara ere. Eta beste askok, Txetxenia barruan lekuz aldatu behar dute, beren etxe, lan eta gainerako guztiak galduta.
‎Egunean hiru ordu pantailari begira, gure aisialdirako daukagun denboraren erdia, lana eta loa alboratuta denbora gehien xurgatzen duen aktibitatea. 75 urtez bizitzeko zoriona badugu 9 telebistaren aurrean eman ditugu.
‎Zer moduz daramazu lana eta ikasketak batera uztartzea?
‎Dena dela, aski kaskarrak dira eskulangile horien lan eta bizimodu baldintzak. Eta, egia esan, hainbat bitartekarik du horretan erantzukizun handiena.
‎IVAN ZULUETAREN LANAK ETA IRITZIAK
‎Gizarteak lana eta oporrak oso bereizita dauzka. Fraideek lanerako duten mentalitatea berdina al da?
‎1950ean hasi ziren lanak eta 1953an, ni iritsi nintzenean, artean ere dorrea bukatu gabe zegoen, elizako bobeda jarri gabe... Dibertsioa bageneukan beraz.
‎Kiroleutsi medikuaren laguntzaz ikasi ahal izango ditu Luis Mari Zulaika eta Maite Muñoaren artean osatutako liburu hau irakurtzen duenak (haur zein heldua bada ere) ariketa fisikoaren onurak osasunean. ...zan ere, kirola egiteak bizi kalitatea hobetzen baitu, eta besteak beste, bizi itxaropena luzatzen du, immunologi sistema hobetu, minbizia prebenitzen lagundu, muskuluak garatu, bizkarreko mina prebenitu eta leundu, eskeletoa garatzen eta hazten lagundu, osteoporosia edota artrosia prebenitzen eta sendatzen lagundu, lesioak prebenitzen eta birgaitzen lagundu, zirkulazio aparatoa garatu, bihotzaren lana eta odolaren osagaiak hobetu, arterietako presioa kontrolatu, gaixotasun kardiobaskularretan lagundu, eta diabetesari aurre egiten dio.
‎Nola uztartzen dituzu lana eta entrenamenduak?
‎Inoiz baino argiago ikusten dut politiko ez direnak politikan sartu beharra, beti ere politika zentzu zabalenean hartuta. Esparru guztietako abertzale jatorrak mugimendu saretu batean uztartzen beren lan eta ekarpenak, prozesu politikoari esparru guztietan edukiak emanez, prozesua gizenduz, molde zaharrak gaindituz. Ez dakit asko ala gutxi garen, baina garenok garela herrigintzan sendo aritu eta erreferente sozio-politiko izan, etengabe.
‎Nontzeberri ataria kultura interesatzen zaion lagun orori zuzendurik dago, nahiz eta sorkuntzari dagokionez, gehien erakutsi behar dutenak gazteak diren. Hots, adin mugarik ez dagoen arren, euren burua ezagutarazi nahi duten horiek erakarri nahi ditu Nontzeberrik, finean gazteek baitute interes gehien beraien lan eta proiektuak zabaltzeko.
‎Ez da izan inongo errespeturik. Elkartearen eta herriaren lana eta laguntza ez da baloratzen. Arraunlari askok gatazka honetan iparra galdu du.
2003
‎Hala ere, ez dakit ikuskatzaile hauen lanak eta iritziak zerbaitetarako balioko duten, Estatu Batuetako presidenteak gerraren alde egin duen hautu finkoa ikusi ondoren. Izan ere, Afganistanen aurka eraso militarra egitearen beharra arrazoitzeko Bin Laden eta Al Qaeda taldea erabili baziren aitzakia nagusitzat, orain gerra justifikatzeko esan behar da Iraken desarme eskea erabiliko dela aitzakia gisara.
‎Huseinek ez du gure elkartasuna merezi, ezta ere bere erregimena babesten duen armadak eta poliziak. Herritarrek eta batez ere Iraken demokrazia eta askatasuna gailendu dadin lanean eta borrokan ari diren gizon emakumeek izan behar dute gure babesaren hartzaile nagusiak. Eta jarrera aktibo horrek ez luke bakarrik haiekiko elkartasun kontu huts bat izan behar.
‎Bistan da lehena lortu zuela, bigarrena Egunkaria bere eguneroko praktikarekin eskuratuz doala eta hirugarrena eginkizun dagoela. Bistan da ere Joxemiren Egunkariak aurrera egin ahal izan zuela ekonomi erresistentziaz, militante lanaz eta kudeaketa horretan gogoz kontrako eta ezinbesteko loturak eginez. Gaur, ordea, inork uka al dezake Egunkariaren aurkako erasoa Estatuaren operazio politikoa eta mediatikoa, euskalgintzaren habetariko bati zuzendua, izan dela?
‎Legazpiko udal langile guztiak gainera bat datoz: Udalean euskararen kontrako langilerik ez dago, baina lanean eta lankideekin denboraren erdia baino gehiago euskaraz egiten dutenak gutxiengoa dira (6tik 1 inguru). Ia denak, euskara gehiago erabiltzearen alde daude.
‎Langileen laneko harremanei dagokienez, bakartze soziala edo fisikoa, goi karguekiko harreman txarrak, pertsonen arteko gatazkak eta babes sozial eza. Lana etxea bikoaren erlazioan, laneko eta etxeko eskakizun kontrajarriak dira arrisku: babes gutxi etxean, bi karrera profesionalen arteko gatazka...
‎telelana eta lantokian informazioko eta komunikazioko teknologien erabilera handiagoa, lan autoarautua eta taldekakoa, enplegatzeko moduen aldaketa (lanpostuen murriztea, enpresen urruntzea, azpikontratazioa eta globalizazioa, langile malguen eskea, funtzioen eta trebetasunen arabera; ohiko ordutegiz kanpoko lanorduak eta txandak, zerbitzuetako sektorean gero eta biztanle aktibo gehiago izatea...). Bada, esan dezagun praktika laboral berri horiek ugaldu egin ditzaketela laneko eta osasuneko arriskuak edota gerta daitekeela aurreko arrisku batzuk are indartsuagoak izatea
‎Marrazki bizidun honetan kontatzen den istorioa Andaluzian kokatu du Berasategik. «Alhambrako giltza» egiteko, eskuz eginiko lana eta teknologia berriak erabili dituzte. Lan gehiena Donostian egin da Lotura Films euskal.
‎S. IDIGORAS. Zentro pribatuetan egin izan dut lan eta beraz, zentro publikoak konpetentzia zuzena izan dira niretzat. Nik uste dut kiroldegietako jarduna gehiago kontrolatu litzatekeela.
‎Sarrerak agortu dituzten taldeak Comic Trust («White Side Story»), Vania Produccions («Super Rawal»), Teatre de Guerrilla («EEUUropa»), Elliot («The Rock Comedy Show»), Zum Zum Teatre («La Comedia dels Errors»), Titzina Teatro («Folie a Deux, Sueños de un psiquiatrico»), Zozobra Teatro («El vendedor de Humo»), El Espejo Negro («Aparirciones») eta Ados Teatroa («Las mujeres de verdad tienen curvas») izan dira. San Miguel enpresak ikusleriaren botoekin erabakitako sariak banatzen ditu urtero eta aurten Al Badulake taldeak jaso du kale antzerki saria" Malaje" lanarekin eta Titzina Teatrok aretokoa.
‎Normalizazio lanak eta euskararen aldeko ekimenak aspalditik datoz. Garai bakoitzean ekimen zenbait izan dira:
‎Baina zenbakietan maiteena, aho batez erabaki dute gainera, 50.a da. Izan ere, aldizkariaren historiari errepasoa egiteko baliatu dute, eta lantaldean berriak edo direnek sorrera zein bilakaera ezagutzeko beta izan dute (Jon Urresti urtarriletik dabil lanean eta Unai Break urtea betea du aldizkarian). Jokin Aspuru zuzendariari, berriz, oroitzapen goxoak etorri zaizkio gogora zenbaki horrekin.
‎Bideoklipa egiteaz Andoaingo Bideo Eskolako ikasleak arduratu ziren. " Eskolako materiala erabiliz aritu dira lanean eta emaitza polita eta estimatzekoa izan da", eskertzen dute taldekideek.
‎Gizon nahiz emakumeek denbora bertsua eskaintzen diote zainketa pertsonalei (eta horietan sartzen dira lo egin eta jatea), 11 ordu gutxi gorabehera; joan etorrietan ordubete baino zertxobait gehiago egiten dute egunean; eta borondatezko lanetan eta bileretan ere antzera, 11 eta 16 minutu, batez beste egunean, hurrenez hurren.
‎Adin taldeetan ere ez dago emakumearen aldeko diskriminaziorik. Laburbilduz, etxeko lanak eta umeen nahiz adineko pertsonen zainketak emakumezkoen lana izaten jarraitzen du ia erabat, emakumeen %93k ia bost ordu ematen baititu horietan.
‎Bertan, bere ibilbide musikal osoa laburbilduko du. Hamabi musikariez lagundurik, In komunikazioa bere azken lana eta FM99.00Dub Manifest eta Brigadistak Sound System izango ditu oinarri. Aldi berean Negu Gorriakekin eta Kortaturekin landutako zenbait abesti ere baliatuko ditu proiektu berrian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia