Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 161

2000
‎Argazki harekin etxeratutakoan zeharo aztoratu zen gure ama. Bizitzako lanak eta planak antolatzen hasi gabea, artean gaztetxoegia nintzela pentsatu bide zuen.
‎Eta nik ez zaukaat batere gogorik orain pikoletoei esplikazioak ematen hasteko. Nola azalduko diet ba zertan nabilen, paraje hauetan eta itxura honekin, hire ondoan, lana eta etxea utzita, bidez bide baina ibilbide jakinik gabe, oinez beti, Gorbeiapeko sagasti baterantz. Eta ni baino askoz ere okerrago hago hi inori ezer azaltzeko.
‎Horregatik guztiagatik, lana eta etxea utzi eta mendira jotzeko ideia nuen aspaldidanik buruan bueltaka. Lau pareta artean egoteari utzi eta lurrari lotu, lurra lantzeko eta eguneroko lagun egiteko ez bazen ere –beranduegi bainuen nekazari egiteko–, lurra neure oinekin zapalduz ibiltzeko gutxienez.
‎Irailaren amaierako egun batean utzi nuen lana eta biharamun goizean aski goizik alde egin nuen etxetik, bakarrik eta oinez, Inazio Loiolakoak bezala, hari buruzko liburu baten izenburuak dioenez. Ez nekien zenbat denbora emango nuen etxetik kanpo, eta ez nion inori abisurik eman.
‎Guri esate baterako erakutsi digute: lan eta lan! Guk ez dakigu besterik.
2001
‎Laguntza eske edonoren deitzeko gutiziaz nagoenean, haren denbora preziosoa ebastearen beldurrez, norbait hura trabatuko baizik ez dudala iruditzen zait eta ezizatean urtzen naiz salbaiki, nekez eraikia erraz xitxifrikatuz. Pentsatzen dut hor, Egunkaria ko edo Sud Ouest eko horoskopoek zenbaitetan iragartzen duten bizitza aldaketa errausle baten premia dudala, zapartatze erraldoia, mila puskatako suntsiketa, barreiaketa latza, gertakari baten desira hots, lanaren eta bilkuren monotonia haustearren. Ondorioz, eguneko betekizunak derrigorrezkoak izanagatik, auhena jabaldu artean, nehor ez dut gehiago helatzen, telefonoari ez diot ihardesten.
‎bideak zuzentzen, bihurguneak ezabatzen, seinale elebidunak orokortzen eta dirulaguntzak banatzen, demagun, esnea gasna zezaketen nekazariei. Euskal" gizarteko" sektore gehienak, horrela hitz egiten genuen engoitik, biltzen ziren batasunik leunenean, lanerako eta prentsan agertzeko.
‎Ez zena bada etsipengarria hein horretara heltzea? Zena zela, biharamuna lanean eta bitxiki, etxean garbiketa egiten gastatu nuen, pausa une batean Egunkaria bipiltzean harritzeko iragarkia kausitu arte: " AROBERRI batasunarekin ongi hiltzen ikasiko duzu; ikasgaiak edozein adinetan har daitezke eta zure herrian zentro bat badago!
‎Egunean zehar, egia erran, laneko eta gainerako betekizunak oro alderantziz edo ifrentzuz obratu nituen: kontularitzan derrigorrezko gehiketen ordez, kenketak eramanik, enpresaren oreka ekonomikoa zalantzan jarri nuen; bazkaria apailatzerakoan, egunkaria leitzen ari nintzen artean, haragia ikatzeraino erre nuen eta beheko karrika guztia ketan suertatu zen bulta batentzat, su-hiltzaileak doi doietarik ez zirela etorri; tabakoaren erostera joan ondoan, soilik papera eskuan atera nintzen saltegitik; nagusi txikiak lau aldiz eta bilkura kideak telefonoz bietan erasiatu ninduten; eta azkenik, Jojobar ostatuan seietan neukan zita garrantzitsua arrunt hegaldatu zitzaidan pentsuaren muinetarik, aiduru neukanaren pazientzia labakituz, urrutizkinean, eneak eta asto beltzarenak ahoskatuz larderiatzen ninduela frogatu zidanez gero.
‎Badakik, tramitea bete, sinatu eta dirua kobratu, kitto. Hartara nire lana eta zuen ezinikusiak bukatuko lituzkek... denok irabazten aterako gaituk, alegia.
2003
‎Laguna, lagun ohia, lagunartea alferrik galdu zuen hura, esker txarreko adiskidea. Aurrerantzean munduaren bere ikuskera, neurri eta beharren artetik ezabatuko zuen, baita horretarako lan eta denbora apur bat bazuen ere. Alabaina, Damian poztu egiten zen haren ontzian joan ziren egunean ezkutatu zionaz.
‎Zatiak une berean bota ote dituzten jakin nahi dut, Arruti. Orduantxe ulertu du Damianek bere lana eta juzkua zein den ikerketarentzat erabakigarria. Entomologo adituaren garrantzia.
‎Dena kobratzen dute, lana eta udala.
2004
‎Urtebete zen ama hil zitzaionetik, eta atxilotu zituztenetik ia lau. Lekunberrin egonik, Bazterrek herritik kanpo bizitzen eman zituen lau urte haiek; buru belarri sartu zen tabernako lanetan eta, nolabait esateko, izan ziren taldea, ‘koadrila’, hobeto esateko, nahiz eta gero eta gehiago gorrotatu hitz hori, ‘koadrila’ hautsi egin zen, bakoitzak zenbait alde eginez.
‎" Bai, asko", Seanek. " Zuek zerbezak edaten, eta Carlos eta biok lan eta lan".
2005
‎Ameriketan alderantziz. Lan eta bazter laguntzaz zurubian gora hupatzen ahal haiz, Polizian berean. John Biscay ere artzain hasi zuan Mojaveko mortuan eta soik, orain Los Angelesko poliziaburu duk.
‎– Uros gintuan orduan. Zortzi oren lan eta hilabete saria apala baina segurra. Baina ez zian irauten ahal.
‎– Has hadi lanean eta orduan gizonki mintzatuko gaituk –ahoskatzen zion aitak, izebak zarraikiola:
‎Xarlesek ez zuen bere bizimoldea maite. Lan eta lan, goizetik arrats ostatura zetozkion jendeak haia haia zerbitzatzen. Bar des Amis ko nagusiak klienteren batekin sobera denboraz solasean ikusten zuenean, beti erasiatzen zuen, ahoan bilorik gabe.
‎Ongi zena? Zergatik karrikan bazebilen bera aterpe, lan eta sos ments. Ez ote zuen bizimolde normalago baten eramateko deretxorik?
‎Bai, ziur nago erraturik egin duela Leonek orain arteko bidea. Badakit ez duela hemendik sekula alde egingo eta badakit, halaber, lana eta familia ere Ziburun utziko dituela betiko. Atzo konturatu nintzen pinturan baino ez duela lekurik aurkitzen ahal Leon Karrikak.
‎Ni marinela nintzen, ez arrantzalea, itsasoko biztanlea nintzen eta guda osoan lehorrez ibili behar izan nuen. Trena hartzeko gisan ontziratzen da baforean arrantzalea, etxetik lanera eta lanetik etxera ibiltzeko. Marinelak baforea bera du etxe, hartan bizi da.
2006
‎Bizitza baldin bada ondasunik handiena, bizitza osoki hurkoaren aldeko ongintzari eskaini nahi dionak pentsa dezake, bizitzaren aldeko jarrera muturreraino eramanez, mundura ahalik eta pertsona gehien ekartzea lehenetsi behar duela, aurretik etorriak garenon onurari, plazerari eta zorionari eskainitako lanak eta nekeak baztertuta horretarako; bere onurari, plazerari eta zorionari eskainitakoak barne, jakina.
‎Batzuen ikuspegitik begiratuta –eta ez guztiz logikarik gabe–, ez al da gutariko edozein –dela El Pozo del Tío Raimundokoa, dela Txakurzulokoa– ETAkide batentzat PPko zinegotzia izan daitekeena bezain garbigarria, mundu mailako esklabotasun globalizatuak aberastutako Mendebaldeko gizarte zapaltzaileko kide garenez, gizarte hori gure lanaren eta kontsumoaren bidez indartzen dugunez?
‎Orain, jakina, haiekin horrenbeste lan eta ardura hartu ostean, ez ditut nire liburukoak poema aizuntzat jotzen, zinezko poematzat baizik.
‎Harritu egiten naiz lankideei begira. Lan eta lan etengabe. Nik ezin dut.
‎Nik estropezu ikaragarriak egingo nituzke, soziedadea gaiztoa izan delako nirekin, niri ez dit inork lagundu, aitak esaten zidan: Ez duzu lanik eta kaka hori guztia, eta nik: Lanaz ez hitz egin aita, nahikoa da aita.
‎Baina, esan dut nik, ni ez naiz eskatzen ari diru gehiago: lana eta soldataren arteko proportzioez ari naiz.
‎Komuneko ispilu aurrean ur hotzaz garbitu zituen bekarrak, aho ertzetako adur sikua eta haginak. Bart lanean ibilia zen Susorekin... lanean eta lanaren osteko tragoetan. Handik zetozkion aho zuloko hats nazkagarria eta burua zigortzen zioten mailukadak.
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...o hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbes... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
2007
‎Ez dakit nola geratu zen azkenean film hura, agian zuk nik baino gehiago jakingo duzu hartaz, mon ami. Hori ez da batere zaila, telebistan egiten duzu lan eta hor ikusiko dira gauzak, ez da?
‎Nik ezagutzen nituen beste guztiak baino handiagoak. Handiak ziren hizketan, handiak lanean eta lagunartean, distira erakusten zuten egiten zituzten gauzetan. Ikusten bainuen Orson zela munduko gizon handiena Oja bere alboan edukitzeko gai zen bitartean, ikusten nuen Huston benetan zegokion neurrira bizitzeko ahaleginean, ikusten nuen neu ere berdintzat hartzen nindutela biek.
‎Ez nuen inor harrapatuko bulegoetan. Funtzionarioen ordutegiez burlatzen ziren ausarki euskaltzainak, euskaldun frankoren moldean, baina hauek nola, tenorez etortzen ziren lanera eta, oroz gainetik, tenorez partitzen, bakoitzak euskara salbatzeaz beste egiteko baitzuen. Eremuen teknikaria tituluaz eufemizatzen zen behialako erratzaren jabea baizik ez nuen atzeman.
‎Heldulekua galtzen du, tamaina. Adibidez, larrutan ari denean, bi animalia ikusten ditu estaltze lanetan eta Natura kateko ahots ezti horietako bat entzuten: " Emeak hankak zabaldu eta arrak estaltzen utziko dio, larrutaldiak minutu eskas iraungo du".
2009
‎Bolada makala izan zen. Eskas zebiltzan lana eta jatekoa. Dirua bazegoen heroi handiei harrerak atontzeko, baina azukrez betetako ontziek Donostiako kaian sartzeari utzi zioten.
2010
‎Eta hasierako nabarmentzeko asmoak baztertuta, seriotan hitz egiten hasi ziren: zer zen lana eta zer ez, lanari lan deitzeko lanak gogorra behar ote zuen, printzipio hura ez ote zen kapitalismoaren amarrua, alferrak errudun sentiarazi eta lanera bultzatzeko trikimailua.
‎Agur Bilboko Zazpi Kaleak bizigune zituen gazte iraultzaileari. Jagoitik etxetik lanera eta lanetik etxera beste ekarpenik egiten ez dutenetakoa izango nintzen; mundutik igaro direnetz, desagertu egiten direnetako beste bat. Amaren enpresan hasieratik langile zen batek ohartarazi zidanez, Guggenheimek langile bakoitzaren polizia fitxen antzekoak osatzen zituen.
‎Zure aititak lehenik lana eta gero bizia galdu zituenean, ez nekien ama izango nintzenik, ez nekien ama izateko gogoa nuenik ere. Ez genuen umegintzarako astirik, mundua irauli gura genuen.
‎Hasieran eutsi bagenion ere, hiru urteko borrokek sortutako nekearen podesuz, langileen artean nork bere bideari, nork bere etorkizunari beste ezeri baino gehiago begiratzeak hartu zion lekua elkartasunari. Bizitzeko jatea dagokigu, jateko lana ezinbestekoa da, berdin dio zein baldintzatan, lana eta lana. Zalantzak ditut jana eta lana kontzeptuak elkartu zituena langilea edo nagusia zenetz, filosofo aberaskumeren baten esaldi ponpoxo horietako bat denetz, logika guztiei izkin eginda izurritea legez zabaltzen den baieztapen horietako bat.
2011
‎Jack Kerouacen lan eta bidaiez jardun nahi zutela,
‎Jakin mina izanagatik ere, ez nintzen ausartu bere bizitzaz ezer zehatzik galdetzen, esaterako bikotekiderik zegoen edo ez. Zilegi omen da gazteagoari lanaz eta bikoteaz galdetzea, ez gazteak zaharrari. Horrenbestez, aitaren gaia jorratzeari ekin genion.
‎Bazekien urteak zirela alargundu zela, eta Zeberioren amak bere bi alabekin bizimodu eta harreman taxu normal samarra izango zuela irudikatu zuen: nork bere lana eta familia, telefono deiak tarteka gauzak ondo samar –" hainbestean" – zihoazela esateko, astean behingo familia bisita eta urtebetetze edo gabon ospakizunak, umeen etorrerak gozatuak eta etorkizunerantz proiektatuak iraganaren kalte eta norbere buru osasunaren mesede. Urte asko pasatu ziren inoiz itxiko ez zitzaion zauri hura egin ziotenetik, arima bi puska egitea, hori zauri bat bada behintzat.
‎Tira, behar zuen Belenek ere akatsen bat, eta zuzenbidean lizentzia izatea zen berea, halako karrera arrunta halako pertsona markatik fuerakoarentzat. Deustuan ikasten zuten gehienek bezala" zuzenbide ekonomikoa" egin zuela zehaztea gustatzen zitzaion, hala ere, bertan bizi izandako lanak eta nekeak nolabait errentabilizatu eta zuzenbide lizentziatu saldo erdipurdikoarengandik bere burua bereizi nahi balu bezala etengabe. Ukitu elitista bat?
‎Soto eta Zeberioren gaitasunak argi bereiziak zeuden, baiki, eta ez zegoen gehiegi pentsatu beharrik sasian urte batzuk igaro izan balituzte nor arituko zen zertan etorkizunean. Agerikoa zen lan eta zereginen banaketa. Ez zuten, ordea, funtzio aurreikusgarri horiek praktikan jartzeko denborarik ere izan:
‎...bentario hori, tarteka iparraldera errekadutxoak eramaten eta iparraldetik errekadutxoak jasotzen, bere kasa lanean beti, atxilotuko zuten arte, eskuak lotuta eta jertse beltza buruan jarrita aterako zuten arte gauaren erdian bere etxetik, edo bere negozio propioa sortzen, eguzki panelen ingurukoa ziur aski, eta Euskal Herriko mendi eta lautadetan teilatuetara igo eta haiek muntatzen, aire librean lanean eta bere lana baliagarria zela sentitzen, eguzki panel haiek herria libreago egiten zutela, herriko zinegotzi, ilegalizatutako alderdi bateko apoderatu, edo kartzelan hamahiru urte pasatu ondoren omenaldirik nahi ez zuelako erkideekin haserre. Irudika zezakeen Zeberio La Santé kartzelan zeukan Soto laguna bisitatzen, barrez eta negarrez eta eztabaida sutsuetan," borroka armatuak ez dik zentzurik gehiago", edo" bai", edo" eutsi horri", edo" gurea duk garaipena", edo" zenbat jende ari den erortzen aspaldian", edo" ez ote dik honezkero Espainiako Barne Ministerioak agintzen gure erraietan"," bai zera, CIAk izatekotan"," hoa popatik, ez etorri orain hi ere haginetan txipak jartzen dizkiguten kontuarekin", eta" hi nola hago horretaz hain seguru?"," Auxoberriren garaia joana duk"," Barrionuevo es una zona especial"," gure teilatuaren kontra ari gaituk harrika"," hik ez daukak perspektibarik, historiak absolbituko gaitik"," hori Fidelek esaten zian eta hura ere"," hura ere zer?"," ikusten duk nola dabilen"," esadak nola"," azkenetan, agonia hutsean"," bizilegea duk agonia"," agian bai"," indarrez sentitzen haiz, bederen, Soto?"," indarrez sentitzen nauk, Zeberio"," baduk zerbait hori"," kemena, anaia".
‎Eta Idoiak, letra haien aztarrenik ez zen arren aspaldian Diegoren bizkarrean, ikusi egiten zuen, ikusi egiten zuen chibato hura, eta salataria ere ikusten zuen. Bere burua hain modu errazean Diegoren besoetan erortzen utzi izanaz damutzen hasi zen orduan pixka bat, nahiz eta bazekien ez zeukala horretarako eskubiderik, ez zela Diego errudun, bazuela nahikoa lan eta tormentu, urte haietan guztietan bere insomnioarekin larrutik ordaindua zuela ordaindu beharrekoa, bera torturatu zutenak libre ibiliko zirenean kaleetan barrena, handik ez oso urruti agian, galoirik galdu gabe eta dominaren bat irabazita akaso aberriari egindako zerbitzu eskergaitzak medio.
Lanetik eta lanera beti, begi zuloei beren onera etortzeko aukerarik eman gabe, irratia utzi eta egunkariko erredakziora doa berriro ere Idoia. Espainiako hauteskundeetarako PSOEko hautagai posibleen zerrendarekin dihardu:
‎Buruz ikasi nire aurpegia. Buruz ikasi etxetik lanera eta igerilekutik etxera dagoen guztia, betaurreko beltzekin bide hori egiten saiatzeko gero, begiak itxita. Egoerei aurre egiten ikasi.
2012
‎Egunez erdi lo, gauez ia esna, sofan erdi etzanda joaten dira orduak, pelikulak ikusten eta gutiziak jaten. Ama sarri joaten zaio sukaldeko lanak eta garbiketa egitera, nahiz eta bere etxean neskamea arduratzen den horretaz. Amak aldiro aholkatzen dio Aingeruri gurasoen etxera itzul dadila, bera bakarrik moldatzen ez den bitartean behintzat.
‎Bakarrik jardutea erabakia zuen. Arimak ustiatzeko lana eta amodioa jartzen zituen ororen gainetik. Halaz, Traumberg medikuaren agindupean utzi nituen bereziki nire geldo eta klaustro fobiak.
‎Konprenitu behar duzu tragedia zela, baina bizitza sailak zalantzan geneuzkan eta GALen garaietarik landa erorketa handiak gertatu ziren gure artean. Kixu gudaria jarri genuen Janaren ikuskari lanetan eta herioa izan zuen sari. Zorigaitzez.
2013
‎Zelai erdian, hiru lagun: eskuin aldetik ni, baloiarekin bi metro segidan egiteko gauza ez, baina jesukristoren borondatea lanerako eta jendea animatzeko; erdi aldetik Mateo, itxuraz kiloren bat sobrante eta motela, baina inor baino abilagoa gaiztakeria gordeka egin behar baldin bazen eta ustekabean gola sartzeko; eta ezkerrean Balentin, ekipoko hoberena akaso, baina alfer samarra;" Hezur nagusiko mina dik horrek!", oihu egiten zuen Txapasek bazterretik. Eta aitzinean bertze hiru:
‎Etxetik pasatu eta arropak aldatzeko detailea izan zezakeela pentsatu nuen, baina ez nion ezer esan. Urduri jartzen nau lana eta ohe kontuak nahasten dituen jendeak. Egia esan, urduri jartzen nau ohe kontuak beste edozerekin nahasten dituen jendeak.
‎Ez da halakoa nik nahi nukeena, eta ez dut laket, beraz, jaun horiek darabilten irudia. Arte lanak eta inauguraketak hartu nahi baldin baditugu bakearen sinbolo, adibide bikaina ukan genuen Hernanitik ez oso urrun, duela hilabete, Jose Luis Zumeta margolariaren erakusketa zabaltzea zela-eta, Donostiako merkatu batean.
2014
‎Holetan lurruntzen da iheslariaren bizia: lanaren eta igandeetako josteta ttipi horien artean. Bada emazte bat, Asentsi, sobera lotsatu gabe beha baratzen zaiona, eta badira aste batzuk Prudenek zurrunbilo bat darabilela sabelean, jateko gogoa ere urritu baitzaio.
‎Hiru ilobaso badituzte eta, haiek laguntzaile. Baina oro ez baita lana eta pleinua izanen, aitatxi Tomasek kontu eta kanta gozatzen ditu ilobasoak abantzu gau orotan: " Bertze orduz, bazen bele zahar zahar bat, zahar okitu bele bat.
‎Ortzaizetik goiti Irisarri. Etxerat heldu delarik Manex Donetx, hatua atarian utzirik, xoratzen diren zakurrei kasu eginik, supazterrean atzeman ditu etxekoak, afal aitzineko tenorean, barrukiko lanak eta oro finiturik, goiz iluntzen baitu oraino. Ama ile mozten ari zaie haurrei su aitzinean, eta guraizeak lurrerat jausi zaizkio semea" Gabon" erranez sumatu duelarik atalondoan.
‎jateko badute arrautza eta patata anitz, arraina, arnoa ere sobera; zuriketak egiteko, arrantzarat joateko, musean aritzeko eta pipatzeko astirik badute, bai eta ostatuan nahi adina pinta husteko ere, eta, igandez, promenadak egiteko, Etxeber erretorearen mezetarat joateko eta horma tzarren baten kontra pilotan aritzeko. Elodiek eta Gertrudek besoak zabalik hartzen dituzte, bertzalde, pausuko lanetarik eta exerzizioetarik libro uzten dituzten iluntzeetan. Burdin hariak konpontzea, guardian egotea, arroilak sakontzea, komun zuloak egitea, patatak zuritzea...
2015
‎" Kartelarena ez da txarto egon. Gure artean adarjotzaile bat izateak mesede egin liezaioke lanari eta zerbitzuari. nuke jakin nor izan den bostekoa eta zorionak emateko.
‎Egun batzuk lehenago Indautxun eta Abandon ibili zen, biziki gorroto zuen parajean eta gorrotagarriena iruditu zitzaion kafetegia aukeratu zuen hitzordua jartzeko. Azken batean Odile Mores, ekonomialaria izaki, inguruetako bulego garrantzitsuren batean ibil zitekeen lanean eta, beharbada, egunez kafetegi hartako traje eta soineko garesti artean bere benetako ekosisteman ikus zezakeen. Leku hartako manera burges haietan aurki ziezaiokeen xehetasun nardagarri bat baino gehiago, akaso.
‎Bere ondoan oso ondo emateaz gain, antzeko gustuak zituzten, etxearen ardura hartuko zuen eta, esan gabe doa, neskame bat kontratatuko dute ordu batzuetarako, garbiketa eta egiteko. Luciak, honela deitzen baita aurki Romanen emazte izango dena, ezetz esango dio, orain ez duela lanik eta berak egin dezakeela dena. Romanek ez du gehiegi tematu behar izango bere iritzia nagusitzeko.
‎Horrela behar zuen, absurdoa litzateke kontrakoa. Alde hori ikaragarria zen lanean eta dezentekoa lanetik kanpo.
‎Halatan, larregi oroitzea txarra bada ere, hobendunak, jeloskorrak eta mendekatiak erakutsi bezala, ahaztura osoa da gizakien artean heriotzaren mamitze garbiena. Freudek psikoanalistaren lana eta arkeologoarena parekatu zituen: arkeologoak kultura ahaztu edo hilak desehorzten dituen bezala, terapeuta ere oroimenetik zapaldurik edo erauzirik dena gogorarazten ahalegintzen da, sendakuntza helburu.
‎Ostirala izanki, ez naiz joanen lanera eta abusatuko naiz ipar Baionako ostatu batean. Ondoko aulkira hurbilduko zait emazte bat.
‎Pantxika Minaberrik ahizparen gutuna jasotzeko zorion mirarizkoa ukan zuelako ez zuen Parisera jo. Senargai zuen Jakes Larralde ez zuen laketzen artzain lanak eta, Ezpeletako azoka egun batean, abeltzain bizkaitar baten ahotik Bilbo inguruko fabrika handietan eskulana behar zutela jakin zuelarik, fite hartu zuen Bizkaia alderako bidea, frantsesa izaki, herren ideologikorik agertu beharrik gabe. Halaxe bizkaitartu ei ziren senar emazte baxenabartarrak, Basauriko San Migel auzoko baserrian maizter.
‎Serorategia utzita gaurdaino, erabateko bakardadean bizitzen ahalegindu naiz, eguneroko betebeharretatik aske. Amaren aholkua iparrorratz, Deustuko tabernetan hasi nintzen lanean eta unibertsitatera ikasten etorritakoen pisu batean hartu nuen ostatu. Independentzia beteko hastapen haietan, ustez libre eta airos, iluntzero lanean, egunak loari emana bizi izan nintzen, ia urtebetez.
‎Nire lanaz eta nire bizitzaz jakin nahi zuen. Harritu egin naiz ikusita uste baino gehiago neukala kontatzeko.
2016
‎Eta habanoak usaina hartzeko erosten dituen gizon gazte hura ezagutu zuenetik hiru egunera –etsaiak etsai eta adiskideak beti bezain zakar izatera oneratu direlarik–, senarra itsasoan galdutako emakume eder hura Talleres Mendia eraikinaren aurreko espaloian azaldu da arratsaldeko zazpiak eta hogeita bostetan. Norbait daukak hor zain jakinarazi dio Pedro Mendiak berak Urbietari –ofiziale elektrikari onenari–, Utzi lana eta segi hakiok. Bulegora itzulita errezelaren zirritutik beha geratu da, baina alargunak karrika gurutzatu du lasterka atean azaldu zaion Markosengana, eta Don Pedro Mendia, motor mota guztiak eta industriarako instalakuntza elektriko guztiak egiten dituen lantegiko sortzaileak ez du jakiterik izan tortoila bi haiek musu ematen ote dioten elkarri –entzuna zeukan moduan–, jendearen aitzinean.
‎Moderatu egin zen eta, Euskal Herriaren erabakitze eskubideari sekula uko egin ez zion arren, independentziaren hautua baztertzen hasi zen, Federazio Iberiko baten mesedetan. Jarrera horrek ezinegona sortzen zuen bere kideen artean; adibidez, Manuel Irujo Espainiako ministro izandako nazionalistarengan, zeinak Londrestik egiten zuen lan eta agintari britainiarrei euskal independentziaren aldeko engaiamendua lortu zien. Hala ere, Agirreren lidergoa ez zen sekula zalantzan jarri.
‎“Begira, hortxe lan egiten du aitatxok”. Eta etxe orratza ikustean, haurrek irudikatu zuten, aita buruzagia zela eta gorengo solairuan egiten zuela lana eta beheko pisuetan zeudela bere mendekoak eta, horregatik, hainbeste jenderi lana ematen ziolako eta ardura handia zelako berea, bada, hori zela etxean hain gutxi azaltzeko arrazoia, benetan bestelakoa izan arren errealitatea, bulego hura alegiazkoa baitzen benetan.
‎Eresoinkaren lanak eta jardunak jasoz, bi olio pintura handi margotu zituen Gezalak Parisen. Eresoinka 8.45 eta Eresoinka 20.45 izena dute.
2017
‎Azken ohar bat. Emakumeak botere karguetan inplikatzera animatu eta bultzatu behar ditugun modu berean, ondo identifikatu genituzke gizonezkoek baztertu ohi dituzten lanak eta postuak (ohikeriazkoak eta zehatzak diren zereginak, adibidez). Eta horiei ezetz esaten hasi.
‎Bere buruaz beldurtu zen, Iñigoren gabezia domeinatzea kostatuko zitzaion lan eta sentimenduen indarra ez zetorrelako bat Iñigoren presentziak eragin zion poz eta sentimendu uholdearekin. “Maitasun” hitza iragan zitzaion hanka puntetan gogoaren eszenatoki atzetik.
‎Axi ohartu zen Josebak zeharka kasu egiten ziola Oskarri. Lan eta lan ari zen lanak bere baitakotik salbatuko balu bezala. Juanillo ez zen ageri, ez areto nagusian ez bilera egin zuten aretoan.
‎Miren Akerretari afera azalarazi ondoren, harrigarria egiten zitzaion Josebak ezer ez sumatu izana: bidaiak, lana eta Dolutan filma aitzakia kale egindako egunak, Iñigok deitu ziolako bat bateko desagerpenak (erdibidean egindako zitak; horiek izaten ziren hoberenak, desioa potinka, autoan elkartu, eta galtzak orkatiletan bilduta hautsiapur korritutakoak) saiatzen ziren bakanetan larrua jotzeko nekezia, eta, batez ere, intimitate eza. Ardailak hartu zuen intimitate eza nabarmenegia izan eta Josebak ezin izan zuela ez ohartu ohartu zenean.
‎(lana, lana eta barreak),
‎– Gauza bat izan din ona hire erorialdiak: behin bada ere, militantzia, mutilak, familia, lana eta kristo guztiak albora utzi eta heure buruari begira jarri haiz.
‎Nire gurasoek ere ez daukate lagunik. Gu jende heldua gara, ez dugu horren beharrik, etxetik lanera eta lanetik etxera, zertarako gehiago, zorte txarra izan dugu guk lagunekin, ez zaitez haiez sekula fio. Amarentzat zigorra eta garaipena da etxetik kanpo lan egitea, ez dakit bakoitzaren neurria.
‎azaldu nuen arren, ezin zidaten aurreratu ze erabilpen izango zuten. Enkarguz egiten zuten lan eta agindu zehatza jaso zuten: berrogei eta berrogeita hamar urte bitarteko emakume korriente baten gorputza, perspektiba eta distantzia guztietatik, zatika eta osorik.
2018
‎Ordutik bere zitadela propioan giltzapetu zen. Unibertsitateko lana eta bigarren eleberri bat idazteko erronka besterik ez zituen buruan. Maitasun edo afektu espresio guztietatik urrundu zen.
‎“Nola aldatzen diren gauzak, kamarada. Bekaintiro aurrezki kutxan lanean eta hi poeta zinegotzi, hori izango haiz? ”.
‎Erretiro izpiritual hauen errendimendua erdibidean geratzen da ia beti. Isolatuta egongo direla jakitun, beti dago musikarien artean sartzekoa etxetik dakarrenik, nahikoa eta sobera –“grabatzen hasi eta batere gabe geratzea besterik ez diagu behar! ”– Lanaz eta keaz harago (“Nola ez duzula The Magnetic Fields entzun? ”), trantsitoa eta eskualdatutako diskoen zenbatekoa da ederra. Afalosteetako elkarrizketa lebitatiboak eta gosaritako elkarrizketa hondo ozeanikoetakoak, lotsaren otordua denez gosaria:
‎Inoren zain eta inoren zerbitzura bizi den aita zintzo baten ispiluari begiratuta ikasi du ez duela inoren zain eta inoren zerbitzura bizi nahi. Ez lanean eta ez beste inon. Gurasoak ispilutzat hartu behar baitira, baina ez sekula autorretratutzat.
2019
‎Bertso mundua da gizonekin konpartitzen dudan espazio bakarrenetariko bat; etxean neskekin bizi naiz, nire lagunak neskak dira, nire egunerokotasunean feministaz inguratuta nago... Modu egituratuan inplikatuta nagoen espazio sozialetan, familia, lana eta bertsolaritza dira gizonekin elkarlanean konpartitzen ditudan bakarrenetarikoak. Bertsolaritzara itzuli naizen honetan, gizon artean nagoenean harritu egiten naiz batzuetan, grazia egiten didate, faltan botatzen nituen.
‎Ez zenuke sinetsiko zenbat izerdi botatzen dudan! Bat igual tailerrean ibiliko da bere mono urdinarekin, lan eta lan, izerditan, lan fisikoa egiten ari delako... bada ni berdin, baina ordenagailu aurrean. Neure artean esaten dut:
‎Halako igandeetako batean, amak kafea eskaini zion Luziori, euri truxua ari zuenez etxez etxeko banaketan geraldia egin zezan. Salan izan genuen gizon tantaia, kontu kontari aitita eta amumarekin baserriko lanez eta halakoez.
Lanetatik eta unibertsitatetik itzuli direnean, arratsaldean, iluntzean, esperantza txiki bat ekarri dute guztiek: pentsatu nahi izan dute familia ez zela bertan egongo, lehenera bueltatuta izango zela guztia.
Lanetik eta unibertsitatetik itzuli direnean, ostera, ez du figura berria inork ikusi... Esperantza berritu die horrek, garbi dago abiatu dela, ez dela geratzeko etorri.
‎agurea ere zutunik dago, mugitzen ari da, zerbait dauka eskuetan, soka bat, trapuak, zehatz egiten ditu gauzak. Lanetik eta eskoletatik itzuli direnean, ostera, eserita daude zuhaitzetako guztiak, apenas mugimendurik gabe, zerbaiten zain, isilik. Etxekoek ez dakite hori guztia nola interpretatu, ez dute euren artean komentatu, ez daukate astirik, gauzak antolatzen hasi behar dute.
‎Urria da lana eta estuagoa morala.
2020
‎Eskolako lanak eta mugikorraren pantaila aurrean ihartzen zaizkio bere bizi freskoaren ordu laburrak. Nik ordea, ez dut jakin, elikagairik gabeko denbora horretatik neskatoa ateratzen.
‎Eneritz Artetxe Aranaz ikusi eta ezagutu dugu ordutik beste lanetan eta beharretan, ipuin kontalaritzan, beste konpainia batzuentzat lanean, antzerki pedagogian... Dxusturi bezala eman beharreko hirugarren pausoa paperetik heldu zaigu, ordea.
‎Aktore bezala Txarriboda, Terapiak edo Garai Zekenak obretan aritu da besteak beste. Mami Lebrun izan zen berak idatzitako estreinako lana eta gerora etorri ziren Lur eta Erlauntza lanak. Xake Produkzioaken hirugarren lana izango dena idazten ari da orain:
‎Ups, plana, plana... Egia esan, asko erraztu ziguten lana eta plana betiko quechuar eta belarritakodun ezkertiarrek. Sekulako mesedea egin ziguten turismofobiaren ergelkeriarekin hasi zirenean, ja, ja, ja!
‎Asko. Bai lanean eta bai bestela ere, ni ikusita nago aita negarrez amak errieta eginda.
‎Atsedenik ez. Behin elkarrizketa bat egin zidaten herriko aldizkarirako eta esan nuen lan eta lan besterik ez nuela egin bizitzan eta ez nekiela arrautza bat frijitzen. Ez zitzaion batere ongi iruditu, “zer pentsatuko dute zutaz? ”.
‎Judith Astelarra (1990) politologoak seinalatu bezala, emakumeentzat oso zaila da lan merkatua eta politika uztartzea, honek ez dakarrelako soilik lanaldi bikoitz bat burutzea (etxeko eta zaintza lanak eta lan merkatua), lanaldi hirukoitz bat baizik. Beraz, doppia presenza n daudenek parte hartze soziopolitikoan aritu nahi badute egunerokoan presentzia hirukoitz bati aurre egin diote.
‎Hala eta guztiz ere, lesbianek, gay gizonen aldean, dedikazio handiagoa erakusten dute bai etxeko lanetan, bai zaintzan. Honen arrazoia, Michael Martell eta Leanne Roncolatoren (2016) arabera, merkantilizatzeko gaitasunean topa daiteke; hau da, lesbianen bikoteek lan merkatuan pairatzen duten genero desparekotasuna dela eta, etxeko lanak eta zaintza merkatuaren bitartez erosteko aukera gutxiago dute. Gay bikoteen artean, haatik, ohiko praktika da, diru sarrera altuagoak pilatzen baitituzte.
‎oinarrizko beharrizanak, eskola, zaintza... Etxeko lanak eta zaintza lanak uztartzeko eremu errazagoak dira, askotan, jarduerak etxeko lanen eta zaintzaren luzapena izango baitira. Presente izan behar dugu, emakumeak “apolitikoak” bailiran sozializatuak izan direla (Neuhouser, 1995):
‎oinarrizko beharrizanak, eskola, zaintza... Etxeko lanak eta zaintza lanak uztartzeko eremu errazagoak dira, askotan, jarduerak etxeko lanen eta zaintzaren luzapena izango baitira. Presente izan behar dugu, emakumeak “apolitikoak” bailiran sozializatuak izan direla (Neuhouser, 1995):
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia