Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2000
‎Itsas inguru hartan geunden, bada, non baitzeuden arestian aipatu dizkizudan uharteak, piratek, kortsarioek, filibusteroek eta gainerako itsas lapurrek habiatzat eta gordelekutzat erabiltzen zituztenak. Baina, beren buruak babestu ez ezik, beren atakeak ere trazatzen zituzten itsas lapur haiek handik, batik bat Indietarik Europarako bidean zihoazen untzien kontra, zeren eta untzi haiek Indietako produktuz kargaturik baitzihoazen, eta zeren, halatan, handiagoa izan baitzitekeen harrapakinen fruitua: erran nahi baita ezen kasualitatez erori ginela itsas lapur haien atzaparretan, ekaitzaren eta ez bertze deusen karietarat.
‎Gero, betazaletan berunezko bi tximeleta haiek pausatu zitzaizkidan, eta, handik aitzina, ez dut gehiegi oroitzen, zeren iparra galtzerat zihoan untzi baten barrenean sentitu bainuen neure burua... Eta untziak iparra galduz gero, berriz, ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan, zeren lo sakon hartarik ez baitut deus ere oroitzen... harik eta burrunbots izugarri batek iratzarri ninduen arte.
‎Koadrila hura elkartu gineneko aldi batez, 36ko gerra kontuak ekarri genituen hizpidera. Santandertik Arroxelara joateko ontzia nola hartu genuen aipatu nuen nik. Taldean bazen adineko gizon bat nire kontakizunari adi, baina isilik, txintik atera gabe.
2002
‎3 Itsasoz haraindiko arrantzara zihoazen ontzi eta tripulazioak Armadarakoitsasontzi bahituretatik eta marinelen itsasoratzeetatik aske geratzea, 1625ean emana, eta 1639 eta 1644an berretsia11.
‎5 Gipuzkoako Kapitain Jeneralak, eta Baiona eta Lapurdiko Teniente Jeneral eta Gobernadoreak emandako pasaporteekin zihoazen ontziak ezzituen erasoko Frantzia eta Espainiako inork.
‎10 Ekaitza zela eta, kontrabandoarekin edo gabe zihoan ontzirik kairen bateanbabesten bazen, oztoporik gabe utziko zitzaion joaten.
‎Sergesto doa lehenen eta harkaitzera hurbiltzen da, baina lehiakideari ez dio ontzi osoa kentzen, zati bat baino, albotik muturra erakutsiz ezesten baitu Herensugeak. Mnesteo lasterka doa ontzi erditik tostartekoak gogoberotuz: –Orain, altxa orain arraunaren gainetik, Hektorren gudalkideok, Troiaren azken kinkan laguntzat neuk aukeratuak!
2003
‎Beldur nintzen kirol programa bateko zuzendaria emakumezkoa zela jakiten bazen," hoa ontzi garbitzera!" esanaz bukatuko zuela entzuleak. Futbolaz idazteko prestigioa lortu nuenean utzi nion goitizenari, oso berandu.
‎–Eurotan dira gerraren alderdietako batzuk, baina ez denak –esan nion, ni beraren gainetik nengoela nabarmentzeko– Argazkiotan, hor dira zibilak, bonbardaketaren tenorean ihesean; hor umeak, zakuen artean ezkutalekuetako ahoen alboan; hor emakumezkoak, eguzkitan, buruan paperezko txanoak dituztela; hor erbesterako bidean doazenak ontzietan sartzen. Ohartu zara horietan ez dela arma bakarra ere erakusten?
2005
Doa ontzia hondora...
Doa ontzia hondora
2006
‎Han inork ez zuen dirurik. Erromesek musu truk egiten zuten ibaiko bidaia, edo, hobeki esanda, ibaian behera zihoazen ontzietan arraunean egiteagatik. Erromesaldia amaitutakoan, hamabost errublo eman zizkion erromes aberats batek, bidaian eskaini zion laguntzaren ordain.
‎Ia ustekabean, ubide eta aintziretan zehar Arkangelsketik San Petersburgora zihoan ontzi xaxtar batean tsarren udako hiriburu distiratsu hartara bidaiatzeko aukera izan zuen. Ezusteko miraria!
‎Arrisku handia zen San Petersburgon paperik gabe ibiltzea, baina apustu egin zuen Rufinek, eta ez zitzaion gaizki atera: ezkutuan irakurri zituen itsasontzien irteerako ordutegiak eta bidaien norabideak –nekazari ezjakin batek ezin zituen afixak irakurri susmagarri bilakatu gabe–, eta San Petersburgotik Rigara zihoan ontzi batean sartzea lortu zuen. Han itxura aldatu zuen eta txerri ilezko eskuilen saltzailea zela esan.
badoa ontzi piraten artera
2007
‎Hurrengo atalean, lasterketa hasi eta handik hogeita lau ordura, urakan haizeek eta olatu ikaragarriek astinduko dituzte lehian doazenen ontziak.
‎Portutxotik iragan zen, baina ez dakigu itsasturientzako hain ona zen Portutxoko ziloan sartu zen ala ez. Iduri luke ezetz Heako Joan ontzian zendu baitzen, Portutxotik gorago, Amuixeko Puntatik hurbil zen Ferrol Zaharraren parean.
Doa ontzia hondora
2008
‎Thomas Mannen eleberria ekarri omen zuen gogora, uharte horretan gertatzen delako, eta bertako protagonista bezalaxe hiltzera Veneziara joandako idazle zenbait aipatu omen zituen, Nadiak orain gogoan ez dituenak, eta heriotza Venezian arinagoa gerta dakigukeela esan omen zuen. Adriatikora zihoazen ontzi erraldoiei begira beste pare bat zertzelada ere aipatu omen zituen heriotzarekin zerikusia zutenak, baina beste hainbat gairekin nahasian kontatu omen zituen pasadizo horiek, Garibaldik etengabe egiten zuen moduan. Veneziako kaioak hiltzera joaten diren leku bat aipatu omen zuen lehenik.
‎Handik zebiltzan hegaluzearen atzetik. Kostera luze zihoala-eta ontzia pintatzea otu zitzaion lemazainari. Ontzia jaso egin zuten lehorrera eta pintatzen hasi ziren, marinelak berak.
‎petrolio ontziarena gertatu zenean bezala, 2002an. Letoniatik Gibraltar aldera zihoan ontzia hondatu egin zen Galiziako kostan eta hirurogeita hiru mila tona olio bota zituen itsasora. Berehalaxe zabaldu zen orbana Kantauri itsaso osoan.
‎Denbora gutxira zigorra leundu egin zioten, eta Donostiako San Telmo komentuan sartu zuten, bere itsasontziak gainbegiratzera joateko baimenarekin. Laster utzi zuten aske, ordea, Ameriketara zihoazen ontzien ardura hartzeko baldintzarekin.
2009
‎Izan zenaren itzal soil, baiki, baina ezin mutu baino geratu garabi dantzaren handitasunean. Aurrera doa ontzia, La Iberia lantegiaren lekuan Aceria Compacta de Bizkaia (ACB), Benedikta dartsenaren aldamenean. Bidaia laburrak tarteka baino ez digu begirada beste aldera eramatea ahalbidetu, Erandioko lantegi eta ontziola txikiagoetara.
‎(OFF) Eta hori sekulako energia handia da, menderatu beharrekoa. / (ON) Hori guztia zuntz optiko bidez doa ontzi honetatik burdinbidera bertara, eta hor amaitzen da.
‎Ibilbide hori izotzik gabe egongo da urtean zenbait hilabetez. Horri esker, Ekialde Urrunetik Europara Suezko Ubidetik doazen ontziek egin beharreko 4.800 kilometro baino gehiago murriztu ahal izango dira. “Ipar poloa 10 urtean egongo da ikusgai.
‎XV. mendean, asko handitu zen ontzioletako burdinaren eskaera, besteak beste, muniziorako eta artilleriarako, iltzeak egiteko eta aingurak egiteko behar baitzen. Makina bat jenderi lana emango zioten, bai, auskalo nora zihoazen ontzi haiek.
‎Bahiketa unean urrun zen, baina atzo iluntzean zen ingurura iristekoa. Somaliara bidean doa ontzia, Espainiako Gobernuaren arabera. Espainiako Defentsako Estatu Nagusiko buruak, Jaime Dominguezek, adierazi du Canarias ez dela jarriko Alakrana ren eta Somaliako kostaldearen artean.
‎Indiako Ozeanora arrantzan doazen ontzietako segurtasun pribatuak izango duen kostuaren erdia ordainduko dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Bakoitzak kostuaren laurdena pagatzea eskaini zuen Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek aste hasieran, eta proposamena onartu dutela jakinarazi zuen atzo Carme Chacon Espainiako Defentsa ministroak.
‎Jauregitarrak ez zeramatzaten gerrara Zugastiren anaia moduan, kornetina ez zen deika ari, eta oraingoan ere jendetza handia baldin bazegoen kaietan, ez zen soldadurik ageri. Infanta Isabel bakarrik zihoan eta gainerako baforeak muturik gelditu ziren, loturik gelditu ziren, ez moro gerrara zihoan ontziari jarraiki itsas uberan Bordaplatatik hiru miliataraino, urtezahar gaueko tutuak baino tristeago tutu joka," Bizitzan ikusi dedan gauzarik tristiena!". Kai hartan kafe usain zoragarria aditzen zen, amak ez zuen negarrik egin Zugastik orduan egin zuen bezala, tronboi baten ezpainak baino distirantago islatzen zen eguzki bizkarra uretan, eta algara egin du Zugastik, eta algara egin dute denek, maisua erori egin zen zangoa marmitan harrapatua Ameriketaraino heltzen diren uhinak sortuz, erreginaren bi zaldiak atzean uzten dituzten uhin bizar zuriak.
2010
‎Hori dela eta, irtenbide baten bila dabil. Nazioarteko herrialdeen inplikazioa nahi du ikuskaritza lanak egiteko, ziurtatzeko Gazara doazen ontziek Hamasentzat armak ez eramatea.
‎Bestalde, NBEko Segurtasun Kontseiluak deitoratu egin ditu Israelek Gazara zihoazen ontzi humanitario batzuei egindako erasoaren ondorioz jazotako heriotzak, eta gertatutakoa gaitzetsi du, baina ez Israelgo Gobernua, eta ez du zigortu ere.
‎Kublai Khanek galdetu dionean nora, zer etorkizunetara doan ontzia, Marco Polok ez du maparik. Marco Polok aitortuko du ez dakiela mapan porturik marrazten, ez ontzia portura zer egunetan arribatuko den aurresaten.
2011
‎Lahij eskualdeko itsasaldean, berriz, beste ontzi bat hondoratu zen atzo. Yemengo Barne Ministerioak jakinarazi zuenez, 40 bat lagun zihoazen ontzian; gehienak, etiopiarrak; eta, tartean, umeak eta emakumeak zeuden. Antza denez, itsaso handiak eragin du bi ontziak hondoratzea.
‎Tel Avivera iristekoak dira gaur munduko ehunka ekintzaile; Greziak Gazara zihoan ontzia geldiarazi du
‎Baliteke denbora horretan 10 litro baino gehiago alferrik galtzea. Ura aprobetxatzeko aukera bat da ura zuzenean hustubidera ez joateko ontzi bat jartzea eta gero landareak ureztatzeko edo komunean erabiltzeko. Iturritik irteten den fluxua murrizten duten artikuluak ere badaude.
‎Abade bat ere bazihoan ontzian. Euskalduna zen, Bizkai barruko herri txiki batekoa, Jatabekoa.
‎Errealitateak, ordea, gizon haren jeinua gaur arte luzatu du. Izan ere, Nazioarteko Estazio Espazialera doazen ontziak jaurtitzeko erabiltzen den Soiuz jaurtigailua Korolovek Gagarin espaziora bidaltzeko diseinatu zuen R kohetearen oinordeko bat da.
2012
‎Traineruek ziaboga hartzen duten lekura joaten gara, balizetara, eta itzuleran haien atzetik etortzen gara». Egun horretan, eskifaia osoa doa ontzian: patroi bi eta marinel bat.
‎honelako gizagaixo bat nire ontzira igotzeko? Mila libragatik ere, ez nuke berriz oina zu zoazen ontzi berean jarriko.
‎...aren etxetik, dirutza handia pilatzeko asmo zoro eta zentzugabera bideratu ninduen berberak, harrokeria horiek nire baitan indartsu ezarri zituenak, eta edozein aholku on, erregu eta baita aitaren aginduen aurrean ere gor bihurtzen ninduenak; esaten nuen bezala, indar kaltegarri horrek berak, edozein zela ere haren jatorria, eginkizunik zoritxarrekoena jarri zidan aurrean; eta Afrikako itsasaldera zihoan ontzi batean itsasoratu nintzen, edo, marinelek beren artean ari direnean esaten duten bezala, Gineara abiatu nintzen.
‎Orduan, zorro zahar bat atera zuen eta 160 Portugalgo moidore urretan eman zizkidan, eta semea Brasilera joandako ontziaren agiriak, haren laurden baten jabea baitzen, eta semea beste laurdenarena, eta biak jarri zituen nire eskuetan gainerakoaren bermetzat.
‎Eta hala, merkatari eta nekazari ezagun batzuekin gauza horiei buruz sakonki hizketan aritu ondoren, hurrengo goizean haietako hiru etorri zitzaizkidan, eta esan zidaten gogoetan aritu zirela gauean nik esan nienaz, eta ezkutuko proposamen bat egitera zetozkidala. Eta, esango zidatena isilpean gordetzeko eskatu ondoren, jakinarazi zidaten Gineara joateko ontzi bat prestatzeko asmoa zutela; haiek ere, nik bezala, lursailak zituztela, eta, beste ezer baino gehiago behar zituztela zerbitzariak; eta merkataritza hori egiteko baimenik ez zutenez gero, ezin baitzituzten beltzak etxera ekartzean jende aurrean saldu, bidaldi bat egin nahi zutela, beltzak beren kontura ekartzeko, gero beren lursailetan banatzeko. Hitz batean, galdera zen ea ontzian zama zain gisa joango nintzen, Gineako kostaldean egin beharreko tratuak egiteko ardurarekin, eta haien beltz kopuru bera izango nuela hitz eman zidaten, baina bidaldia egiteko batere dirurik jarri gabe.
‎han doaz ontziak.
2013
‎Bestalde, egungo gizarteari ulertezinak zaizkion ohiturak ere ohikoak ziren garaian. " Dokumentu zahar batean irakurri nuen baleatara joateko ontzi ederra zuen armadore oriotar batek ontzia beste norbaiti alokatzen ziola. Ontzi horrek lortutako irabazien zatia ontziaren jabearentzat izaten zen.
‎Erakundea desagertzean loturarik gabe geratu zen jendea da ikertzen ari naizena. Orain, jitoan doazen ontziak bezala dira, gure orbitatik kanpo haizeen eta patuaren esku geratu diren objektu horiek bezala edo, gogoratuko duzue, SESB desegin zenean batean ahaztuta utzi zuten kosmonauta sovietar hura bezala. Neure semea baino hobeto ezagutzen ditut, edo neure semeak balira bezala.
‎Maren bere gelara joan orduko ontziak jaso, egongelako argiak jaitsi eta hasi ginen ordu batzuk berriketan egoteko edariak prestatzen. Ez genuen egiteko horietan ordu laurdena eman, baina bien bitartean Marenek lo hartu zuen.
‎Eta hori oso kontuan izan behar da, ze erraustegia da hemen arazo guztiaren sorburua. Bestetik, gure aukera batez ere doa ontzi edo bilgarrien legea bultzatzetik. Arazoaren sorburura joan nahi dugu.
‎Pentsa dezagun arraunlarien talde baten kasuan. Zein ondo doan ontzia denon ahaleginek bat egiten dutenean, koordinazioa ona denean. Norberak bere ahalegina egiten du eta pentsatzen du besteek ere bere antzera jokatzen eta pentsatzen dutela.
‎Guztiaren arduradun eta kapitain Tomas de Alzola zihoan. (" Vemapor Capitan un Vizcayno llamado Thomas de Arzola", ontziko marinel batek, Antonio de Sierrak, geroago aitortu zuenez.) 15 Karga karga eginda zihoan ontzia, baina are kargatuago abiatu zen Manilatik. Zehatz esanda, kargatuegi, eta bidaiaren hasieran, Mindorora hurbiltzen ari zirela, hainbat gauza kareletik behera bota behar izan zituzten —" alijaron cantidad de Ropa por venir la Nao muy envalumada" —, Alzolaren beraren aitorpenean irakur daitekeenez.16
‎Beti egon zen hornigaiekiko kezka ere: Nueva Españara joandako ontziak ez ziren nahi orduko itzultzen. Hori bai, ontzia itsasoan azaltzen zenean poza sekulakoa izaten zen.
‎Eskifaia zenbat lagunek osatzen zuten ez dakigu, baina zeramaten fragata txikiak ez zituen ziur aski ehun gizonetik gora hartuko. Hainbat filipinar ere, Luzongo indioak, bazihoazen ontzian. Kaliforniara heldutako lehen filipinarrak izango ziren.
Goazen ontzira.
2014
‎Segituan konturatu nintzen baleontzia zela". Halaxe gogoratzen du Robert Grenier Parcs Canada erakundeko arkeologoak 1978ko udan San Joan ontzia aurkitu zuten unea. Huxleyk emandako informaziotik tiraka erabaki zuten oxigeno botilak hartu eta ur izoztu horiek miatzea.
‎Izan ere, badiaren hondoan aurkitutako ur azpiko altxorrez gain San Joan ontziaren ondoren beste hiruren hondarrak aurkitu dituzte, lurrazalean ere emaitza paregabeak eman dituzte indusketek. Balea hezur biltegiak hondartza inguruetan, arrantzaleentzako etxeen egiturak Saddle irlako arroketan, antzinako moilen zatiak eta talaiak itsasertzean… Zeramika zatiak eta egurrezko ontziak ere aurkitu dituzte, baita iltzeak, zorroztarriak eta balea ehizatzeko bestelako materialak ere.
‎Baina ezin berehala abiatu ere, Volgako lurrunontzia hartu behar baitzuen; edozein aterperekin etsi zuen, beraz. Hala ere, bila hasi aurretik, ibai ontzi konpainiaren bulegoetara jo zuen, Nizhni Novgorodetik Permera joateko ontzia zer ordutan aterako zen zehatz jakin nahian.
‎Urpeko alemanek ere badute lantegiaren berri. Bizkaiko Golkotik zelatatzen dituzte burdinaz zamaturik doazen ontziak, Baionako portua, Bokaleko lantegiak. Bertze orduz igorri dituzte bonba batzuk lantegirat xuxen xuxen, lau langile kolpatuz.
2015
‎–Ni zure ispilua naiz, Karlos. Biok goaz ontzi berean, biok gara hondamen beraren errauts, biok batera ez dugu gizaki oso bat osatzen?, berak. –Arrazoi duzun ez dakit, baina akaso arrazoi izanen duzu, eta akaso ez.
‎Te mataba, putakumea. Baina biok goaz ontzi berean, eta hemen ez dago zorion handirik?. –Mapa bat zirriborratu behar genuke, hasteko.
bazoaz ontzia.
‎Zorionez, pusatzeko botoi bat baizik ez da eta estilo baten puntak abiaraziko du mugimendua. Etxera doa ontzia, ziaboga inguratu ondoan bezala. Haddock kapitainaren gogoeta bat datorkit, beste zentzu batean atera­tu baldin badu ere marinel alegerak:
‎Hamabost egunetara irten eta, ekaitz erraldoiak mastak puskatu eta, itsasontzia noraezean uzten du. Ur eta janariaren errazionamendua, harik eta hamabost egunetara Lisboara zihoan ontzi batek jaso eta,, itxasketan eguraldi txar asko artuaz? (106), lurreratzen diren arte.
‎Kublai Khanek galdetu dionean nora, zer etorkizunetara doan ontzia, Marco Polok ez du maparik. Marco Polok aitortuko du ez dakiela mapan porturik marrazten, ez ontzia portura zer egunetan arribatuko den aurresaten (517).
‎Beti izan da horrela Nafarroako Kutxan, baina Enrique Goñirekin joera hori indartu egiten da, berezko ezaugarri pertsonalen ondorioz. Enpresaren kultura bere neurrira eraldatzen doa ontzi osoko eskifaia, beheko marineletatik goiko kapitainetaraino, bere esanetara egon dadin. Zalantza eta kritika kanporatu beharreko kontuak dira.
2016
‎Garai horretako petrolioa balearen koipea zen, eta hondarribiarrak balea arrantzale bikainak ziren. Hasieran gehienez hamar metro eta bost arraunlaridun txalupa txikiak erabiltzen zituzten, baina baleak euskal kostaldetik urruntzen joan ahala arrantzaleek ere urrutiago Ternua kasu joateko ontziak egin zituzten.
‎Baliteke, Sota familiaren Goizeko Izarra laketontzian irtetea Santurtziko kaitik, txalupa hark Bilbotik errefuxiatuak ateratzeko egin zuen azken ahaleginetako batean. Ehun eta hogeita hamaika heldu eta ehun eta hogeita hamaika haur zihoazen ontziaren azken bidaian. Horien artean, Antonio Gezala margolariaren alabak.
Zoazten ontzi horietara eta ez galarazi denbora.
‎Tolosatik Bordele alderat obrak etziren haatik segitu, diru eskasez omen. Garona ibaiaren uretarik zoatzin untziak bainan ez beti hain aise, batean urak oldar sobera, bestean ura apalegi. Bi menderen buruan zen ur bide bat ideki Garona ibaiaren sahetsetik.
2017
‎uretan doazen ontzi merkatariei beha,
‎Arraunak eta belak ere pisu dira. Ordea, haiekin batean arinkiago eta lasterrago doaz ontziak eta txalupak.
‎Hauxe da: Yse, esposa gazte fin, izpiritua?, higuin duen senar batena, Txinara doa untzian, Amalric abentureroa eta Mesa, gizon brutal bat, lagun dituela. Berehala gizon brutalaren eta izpirituaren artean elkarren faszinazio grinatsu jarkiezin bat bizten da.
2018
‎Nire zakotean erresuman eta gure kaperan gertatutakoaren berri ematen zuen gutuna neraman. Frantziako erresuma zaldiz zeharkatu ondoren, Mediterraneoko itsasaldera iritsi nintzen eta hango zaldun anaia batzuen laguntzaz, Erromarantz zihoan ontzian itsasoratu nintzen.
‎14.178 ikusle Buesa Arenan, ACB ligako hamahirugarren jardunaldiko partida atzeratua ikusten.Baskonia ataka estuan eta egoera zailean dago oraintxe bertan. Bereak eta bi jo behar izan dituzte jokalariek Pedro Martinezen ardurapean daudenetik, gaizki zihoan ontzia uretan jartzeko saialdian. Uraren gainean da ontzia, eta ez da gutxi, denboraldia nola hasi zuen ikusita.
‎Eguraldi txarra erreskate lanak zailtzen ari da.Ehun bat kilometro luze da Toba, 30 bat kilometro zabal, eta munduko lakurik sakonenetakoa da, hondoa 550 bat metrora du?. Hondamendien Kudeaketarako Eskualdeko Agentziako kide Riadil Lubisen esanetan, Tigaras herria eta Samosir uhartea lotzen dituen sei kilometroko bidea egiten ari zela hondoratu zen ferrya.Hasieran agintariek emandako datuen arabera, 80 bat lagun zihoazen ontzian. «65 bat pertsonak esan digute beren senideak desagertuta daudela.
‎Ni hain narras ikusita, gerrillari beterano bat korrika doa ontzi bete ur eta eskuoihal baten bila, zentzuzko distantzia batetik komunerako bidea erakutsiz. Minutu batzuk geroago, jadanik pertsona garbi baten itxurarekin, mahaian eseri naiz gosaltzeko.
‎Indiar ozeano zabalaren erdian, hor zihoan ontzi bat abiada betean.
‎Bale, goazen ontzira.
Goazen ontzira, Samur.
2019
‎–Egia esan, ez zekiat gauza handirik, esan zuen Urbietak, hankak atzera aurrera dilindan?. Atzo goizean, zamalekuan aritzen den nire auzoko batek, Iturrate esaten dioten batek (zuek ere ezagutzen duzue) bonba bat topatu zian bagoneta batean eta, antza, programatuta zegoan kargatzera zihoan ontziaren barruan eztanda egiteko. Berehala agertu zuan polizia eta aztertzera eraman zitean lehergailua, ea zer mekanismo zuen.
‎anaiak eta nik Espainian bizi nahiko genuke, bertan lana egin eta familia osatu. Gure helmugara iritsi gara, Tanger hirira, hemen Espainiara joateko ontziak daude eta horrelako batean joango gara. Gero eta gutxiago geratzen zaigu ametsa betetzeko.
2020
‎Nork pentsatuko zuen Espainia hain gaixorik zegoenik? Urpera zihoan ontzi bateko naufragoak ziruditen laguntza eske. Beren nazioarekin erabat obsesionatuta bizi ziren, eta gure egoera, nirea eta sendagilearena esate baterako, oso gaitz arina zela pentsatzera iritsi nintzen.
‎Debara eraman zuen Adrianek eta han Amilibiaren babespean utzi. Deban, Ternuarantz bakailaotara zihoan ontzi batean sartu zuten, eta hilabete eta erdian ez zuen lehorrik zapaldu. " Noe uholdetik salbatzeko ontziratu zen bere familiarekin.
‎Flotaren buruan zihoan ontziaren bitsak utzitako lorratzari jarraitzen zion Itziarko Amak, eta hari beste batek. Guztira hiru ontzi zihoazen bata bestearen atzetik.
2021
‎Antipodara joateko ontzia
‎Aldarrikapen politikoz eta ekitaldi kulturalez blaitutako mobilizazio bat egin zuen atzo arratsaldean Hamaika Gara k Bilboko udaletxeko eta Arriagako zubien artean, Erreferendumaren alde lelopean. 17:30etik aurrera, milaka herritar elkartu ziren Areatza inguruan, zubietan eta Erripa kaian, Olatz Salvadorrek, Itziar Ituñok eta Dupla eta Zetak taldeek itsasadarretik zihoan ontzi batetik eskainitako musika emanaldiak entzuteko.
‎Ez dago argi zerk eragin zuen, baina eskifaiAko kideek larrialdi dei bat egin zuten, konturatu zirelako ontzia hondoratzen ari zela. Erreskatatutakoen arabera, gutxienez 80 pertsona zihoazen ontzian; horrenbestez, hildakoak gehiago izan litezke.
‎Aita Mari erreskate ontzia Mediterraneo itsasorantz abiatu zen atzo, Adrako (Almeria, Espainia) portutik, eta Libiako kostaldea izango du helburu. Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak ohar baten bidez nabarmendu duenez, asteotan milaka pertsona itsasoratu dira Afrikako kostaldetik, gainezka zihoazen ontzietan. Aita Mari-ren intentzioa da Libia eta Italia arteko migrazio bidera bost egun barru iristea, eta bilaketa eta erreskate lanei ekitea han.
‎Haren zaleek haren emozio likidoen portaera beste edozein likidok ontzi komunikanteetan duen berbera dela onartu behar dute; joan ontzi batera, joan beste batera, emozioaren fluxua berbera da, ez baitago ontzi hartzailearen ezaugarrien mende –haragizko ontzia, ontzi abstraktua, filosofikoa–, fluxu iturri den ontzian dagoen emozio bolumenaren mende baino.
‎Ohe barruan denetatik izaten du, panpinak, galtzetinak eta liburuak. Maindire artean, itsasora doazen ontzi kolorezkoak ematen dute liburuek.
‎Alemaniar itsaspeko batek Nikolas II.a tsarraren bidean zihoan ontzi bat hondoratu zuen.
2022
‎IOTCk txosten batean esana du atun hegats horiaren kopuruak kolapsoan sartu daitezkeela 2026rako. IOTCk berak 2016an jarri zuen martxan atuna berreskuratzeko plana, bertara doazen ontziei ezarriz harrapaketak %15ean murriztea. Baina agentziak iaz bertan aitortua zuen gutxienez ondoko urteetan kopuru horien gainetik harrapatu zutela EBkoek, zehazki Espainiakoek 2018an harrapatuaren %30ren berri ez zutela eman.
‎Halaber, Jones legea edo kabotaje legea deritzona dute, zeinak derrigortzen baitie Puerto Ricora doazen ontzi guztiak AEBetakoak izatea, eta inportazioari begira prezioak izugarri garestitzen ditu. Amnesty Internationalen arabera, biztanleen %47 pobrezian bizi da.
‎Turkiak begirale rola jokatzen du. Izan ere, itunaren koordinazio zentroak Istanbulen du egoitza, handik, Bosforoko itsasartetik igarotzen baitira Ukrainara bidean doazen ontziak edo handik ateratakoak. Zentroan zama ikuskatzen dute.
‎Turkiak begirale rola jokatzen du. Ituna koordinatzeko zentroak Istanbulen du egoitza, handik igarotzen baitira, Bosforoko itsasartetik, Ukrainara doazen ontziak eta handik ateratakoak. Zentroan zama ikuskatzen dute.
‎Lehenbiziko misioan, ez da pertsonarik joan ontziaren barnean. Ez zegoen hutsik, aitzitik.
2023
‎Baina, printzipioz, bakarrik horiek: " Israelera izan ezik, munduko beste portuetara doazen ontziak segurtasunean dira". Drone eta misil bidezko erasoak errepikatuz tentsioa gora zihoala, azaroaren 19an tinkotu zen giroa, negozio gizon israeldar baten Galaxy Leader izeneko ontzia hartu eta desbideraturik.
‎2011tik 2016ko uztailean larrialdi egoera ezarri zen arte, uhartera joateko ontzia matxuratua zela edo eguraldia hagitz txarra zela argudiatzen zuten, bertzeak bertze, bisita egiteko aukera ukatzeko. «2016ko uztailetik 2018kora bitarte, larrialdi egoeragatik ukatu digute bisita egitea.
‎Alarm Phone elkarteak jakinarazi zuen arriskuan zegoen baten abisua jaso zuela joan den asteartean, eta 750 lagun inguru zihoazela ontzi hartan. «Agintariak ohartarazi genituen», azaldu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
joan 94 (0,62)
Joan 3 (0,02)
Lehen forma
zihoan 19 (0,13)
doazen 13 (0,09)
zihoazen 13 (0,09)
doa 10 (0,07)
joateko 9 (0,06)
Doa 3 (0,02)
Joan 3 (0,02)
doan 3 (0,02)
Goazen 2 (0,01)
doaz 2 (0,01)
goaz 2 (0,01)
joan 2 (0,01)
joandako 2 (0,01)
Zoazten 1 (0,01)
badoa 1 (0,01)
bazihoan 1 (0,01)
bazihoazen 1 (0,01)
bazoaz 1 (0,01)
doazenak 1 (0,01)
doazenen 1 (0,01)
goazen 1 (0,01)
hoa 1 (0,01)
joan orduko 1 (0,01)
zihoala-eta 1 (0,01)
zihoazela 1 (0,01)
zoatzin 1 (0,01)
zoazen 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia