2019
|
|
Egin ezazu etxera
|
zoazela
itxura. Kale iskinera iristean utzi iezaiezu lagunei aurrea hartzen.
|
|
Blue jeans oso gastatuak zeramatzan, kirol jertse urdin ilun iluna barrutik mahuka luzedun kamiseta grisarekin, eta oinetan orkatilarainoko txapinak, sasoi batean berdeak izango zirenak. Tarte pixka batera osotasunean begiratzen bazitzaion, zalantzak albo batera botata, harrapakaria harrapakinaren atzetik
|
zihoanaren
itxura hartzen zitzaiola esan zitekeen erratzeko arrisku larregirik hartu gabe.
|
2021
|
|
Begibakar zahar batek, Alençon-eko dukearen ganberazaina bera, gaztigaturik bere andrea mutil gazte batez amorostua zela, eta egia jakin nahirik, egun batzuetarako landetara
|
zihoalako
itxurak egin zituen, eta hain ustekabean itzuli zen, non emazte zelatatua ohartu egin baitzen. Hala, emaztea tronpatuko zuelakoan bere burua zuen tronpatu.
|
|
Emazteak, dena ikusten baitzuen ateko zulotik, entzun zuenean bera hilen zerrendan jartzen zuela, pentsatu zuen berak igorriko zuela hura hara lehenbizi. Eta Alençoneko dukearen kontu eramaile zen Neaufle izeneko osaba bati maileguan diru kopuru bat eskatzera
|
zihoalako
itxura eginez, senarrari ikusi eta entzun guzia kontatu zion hari. Neaufle hori, zerbitzari zahar zintzo orori dagokion bezala, Alençoneko kantzilerrarengana joan zen eta historia guzia kontatu zion.
|
|
Hala ere, egun batean proba egitea pentsatu zuen, eta, ahal bazuen, mendeku hartzea modu hartan ahalkearazten zuen emaztekiaz. Eta, horretarako, bizpahiru egunetarako inguruko leku batera
|
zihoalako
itxurak egin zituen. Senarra partitu orduko, emazteak gizon gaztearen xerka igorri zuen baten bat; eta ez zen ordu erdi izanen harekin zegoela, hara non agertzen den senarra, ate joka bortizki.
|
|
Gaua herrian pasa ondoren, goiza baino lehen abiatu ziren Aragoi bailaratik gora Uxueko mendizerrara
|
joateko
itxura eginez. Mendiz Zarrakaztelu ondora heldu zirenean ezkutatu ziren, gauean Aragoi ibaia pasa eta Bardeetan barrena hegoaldera jotzeko.
|
2022
|
|
Eta zu maitatzeko izan ditudan aukera eskasek zureganako ez federik ez leialtasunik ez izateko desenkusa ematen bazidaten ere, Jainkoari eta ene ohoreari diedan maitasuna aski izan dut orain arte aitorpen edo lotsarik behar lukeen deus egitetik begiratzeko. Ez dizut nehola ere ukatuko ahal bezainbat aldiz jantzi gela batean sartu izan naizenik harekin mintzatzeko, ene otoitzak egitera
|
joateko
itxurak eginez, zeren ez baitut sekula nehoren ez gizon, ez emazteren esku utzi afera horren gidaritza. Bertzalde, ez dut ukatuko ere, hain leku sekretuan eta susmo guzietarik salbu egonik, zuri baino gogo hobeaz pot eman diodanik.
|
2023
|
|
Alabaina, hain zen handia nion amodioa, ezen ezin bainintzen harekin mesfida izan, harik eta esperientziak begiak zabaldu zizkidan arte, eta orduan ikusi nuen heriotzak baino beldur handiagoa ematen zidana. Horren kariaz, nion amodioa sumindura eta etsimendu bilakatu zen, halako maneran ezen hain hurbiletik zelatatzen bainuen, eta, egun batean, kanporat
|
nindoalako
itxura eginez, bera orain egon ohi den ganberan gorde bainintzen, eta, ni partitu eta gutira, bera erretiratu egin zen eta zaldun gazte hura jinarazi zuen, eta han ikusi nuen hura ganberan sartzen eta emaztearekin eni baizik ez dagokidan ausarkeriaz zebilela. Baina, ikusi nuelarik damaren ondoan oheratzera zihoala, jalgi nintzen eta beso artean harrapatu nuen, eta ero egin nuen.
|