Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Soziolinguistikaren irakasbideak adigai sorta jakingarria jarri digu gure eskuetanhizkuntzaren eta gizartearen arteko hartu emanak aztertzeko. Eta euskal soziolinguistikaren ibilera laburrean, ahotan hartzera noan ideia hau aurkikunde argigarritzathartua izan da. Euskaraz adierazi izan dugunean,, gutxiespen konplexutzat?
‎Hitz haiei kasu egitera, Tolosatik gertu zegoen herri batera joan behar nuen. Neure buruari kontzienteki aitortu gabe, Lizartzara joateko ideia buruan bueltaka aspaldidanik nuela jabetu nintzen bat batean. Ausartuko al nintzen, ordea, hartu nahi ez nuen bide hari eraman nintzan uzten?
2001
‎Kantek berak alde batera uzten du gure sentimen eta adimenaren izaera gogamenaren edo subjektuaren erroetatik argitzeko irrika. Ezagutzeko ahalmenen dedukzio subjektiboa alde batera uzten du, aztergai nagusia ezagutzaren baliotasuna delako; baina alboratutako norabide horretan doazen ideiak aurreratzen ditu Estetikan. Horrela, begiespena" gogamena bere ekimenagatik afektatua izateko modua" (B67 (E94)) dela dio.
2002
‎Zirskuntantzia honek eragiten duenaz kontziente bagara, aldaketa eragiteko egoeran izango gara. Desobedientzia zibilaren ildotik, tentsio horretan, sistemaren aurka bere osotasunean ez joatearen ideia ontzat hartzen da, aldaketa partziala eragitera joaten da.
‎Arriskuaren esanahiaz jabetzeko, ordea, ez dira nahikoak aipatu berri diren ezagutzarekiko mendetasuna eta arriskuen hautemate (ez) a. Hain zuzen ere, batak zein besteak egitate hutsetatik harantz doazen ideiak dauzkate beren baieztapenen baitan. Alegia, elikagai bati sustantzia kaltegarriren bat atzematea ez da, egitate huts horrengatik, zibilizazio arrisku.
2004
‎Ez dut zalantza izpirik, baina ez dut uste basamortuaren atarian gaudenik. Beharrezkoa da kritika, nola ez, baina kritikarekin batera, balioztatze objektiboak eta, ahal bada, aurrera joateko ideiak ere behar ditugu. Bestela, antzua da kritika hori, ezkortasun hutsak ez baikaitu inora eramango?. 164
2005
‎Serorarik ez dutela gehiago ematen gure herriek? Nola izan dezake serora joateko ideia, serora bat behin ere ikusi ez duen batek?
‎Adelak erantzun zidanaren antzeko zerbait adieraziko zidala usten nuen, Nietzscheren iragarpena berriro baieztatuz; alegia, ez zela joan ideiengatik edo arrazoi ideologiko jakinengatik, baizik eta sentipenen kariaz. Alta, Joxe Marik arrazoi garbi bat zeukan komandoa uzteko.
‎Arriskutsua ordea, kostaz kosta Hondarribiraino joateko ideia on hura. Ona, hiribururako bidea aski zaindua eduki zezaketelako, eta arriskutsua Grankanto osoa, eta luzea da, zuzen geneukan arren, Platintxulorako golkora iritsi aitzin badagoelako mutur irten bat, lapitz hauts hartan ikusten ahal ez zena.
2006
‎Baliabide ekonomiko urriko giroen eraginari dagokionez, lehenengo ikerketak Klineberg (1963) eta Jensen ek (1977) buruturikoak izanziren. Autore horiek giro txiroek garapen intelektuala oztopatzen dutelako eta efektuinhibitzaile horiek denboran zehar pilatzen doazelako ideia azaltzeko urritasunmetagarria deituriko hipotesia proposatu zuten. Ondorioz, behe mailako girobatean zenbat eta denbora gehiago iragan, orduan eta emaitza okerragoak lortukodituzte haurrek Adimen Koefizientearen (AK) probetan.
‎bizirik zirela iduri zuten eta ez dakit nola erran, baina niri so zirela sentitu nuen. Bat batean ez nintzen hain segur sentitu eta Sabinaren ikustera joaiteko ideiak kitzikatu ninduen, baina segidan berriz kontrolatu nintzen eta ene akiduraren eta iluntasunaren ondorioz zela pentsatuz, ene maleta desegiten hasi nintzen eta ohean jarri nintzen. Momentu batean etxea miatzen eta ene amatxiri buruzko informazioa biltzeko nahia etorri zitzaidan, baina akidurak jo ninduen eta amets gaiztoz betetako loan murgildu nintzen.
‎Gasezko lanpara piztuta oheratu zen, baina ez zuen begirik bildu. Etengabe erasotzen zion autoa hartu eta Iruñera joateko ideiak. Bazekien ordubeteren buruan bere etxeko ohe goxoan egon zitekeela.
2008
‎Frankenfeldek corralitoa gertatu eta bi urte eta erdira bisitatu zuen bere jaioterria, eta ikaratuta geratu zen: " Rivadavian, Buenos Aireseko kale nagusian, lokal guztiak puskatuta eta hutsik zeuden, bankuak hesituta, argirik gabe, ateetako helduleku guztiak ostuta… Itota sentitu nintzen, eta oso baliagarria izan zitzaidan, handik joatea ideia ona izan zela ikusi nuelako". Bizpahiru alditan itzuli dela eta egoera hobetu egin dela dio, baina hala ere beheko eta goiko mailen artean desberdintasun handiagoa ikusi du, eta erdiko maila geroz eta okerrago.
‎Nik uste hasieratik elkarlana egon dela, oso ondo uztartzen da lan hori, ez da errepikatzen. Batzuetan gu goaz ideiekin eta bestetan alderantziz, inor ez da guztiz autonomoa. Eragile izatearen funtzio hortaz oso kontziente gara.
‎Gu zein ondo gauden argudiatzeko bi konparazio mota egiten dira; beste herrialde eta kulturetako emakumeekin egiten den zeharkako konparazioa, eta historian gure aurretik bizi izandako emakumeekin egiten den atzera begirako konparazioa. Konparazio hauek arrisku bikoitza dute; alde batetik, zalantzan jarri litzateke konparazioen funtsa bera, izan ere, bi konparazioak, oker dauden bi aurreiritzitatik abiatzen dira, begirada etnozentrista batetatik mendebaldean emakumeon egoera beste gizarte batzuetan baina hobeagoa denaren ustetik, eta historian zehar emakumeon egoera etengabe hobetzen doanaren ideiatik.
2009
‎Itsasoa, mundura irekita dagoen hizkuntzaren adierazgarri. Berdea, berriz, elkartasunaren, desberdin pentsatuz ere, elkarrekin lan eginez aurrera joateko ideiaren adierazle.
‎EITBk izan duen audientzia galera nabariaren inguruabar horretan, batek baino gehiagok pentsatu du nolabaiteko boikota antolatu dela EITBren aurka, lehenagoko irrati telebista ultra abertzale, partzial, alderdikoi eta doktrinatzailea berreskuratu nahiko lukeen sektoreak antolatua, hain zuzen. Alberto Suriok ezin zuen aitortu zuzentzen duen erakundeari halako boikot bat egiten ari zitzaionik bere deslegitimazioa onartuko zukeen de facto baina, esan gabe zihoan ideia hori bere adierazpenetan. Biktimizazioaren kultura.
2010
‎Beraz, ozen eta argi esan beharra dago ez dela bigarren mailako ordena bat. Laster aztertuko denez, jurisdikzioaren ordena sozialak araudi berezitu baten fruitu diren bere ezaugarri propioak ditu; eskumen eremu jakin bat eta organo jurisdikzional bereziak18 Eta ez doa ideia horren kontra lan ordenaren hutsuneak asetzeko ordena zibilera jotzea, bai azken horren auzitegietara? «vis atractiva» delakoa aplikatuz?, bai bere araudira. LPLk berak aurreikusten du bere ordezko gisa oro har PZL (LPLren 1 XG), bere artikulatuan lege hartara egiten dituen hainbat igorpen (LPLren 14, 15, 50.1, art.) ahaztu gabe?.
‎Sistema kolapsora doalako ideia argiro edo zeharka aurki daiteke globalizazioarekin kritikoak diren autore gehienetan. Kasurako, gogora ditzagun Joxe Azurmendik (1988:
2011
‎Mugaritzeko pare mugikorrak ere, lurrean jarri eta bultzatuz gero, mugitu egiten dira aurrera, objektu batekin topo egin, edo inertziak berriz ere atzera ekartzen dituen arte.«Eskultura honek metafora ugari ditu. Aurrera eta atzera joatearen ideiak edozein sormen prozesurekin du zerikusia. Mugaritzen tradizioari buelta ematen aritu dira, etengabe».
‎Hasierako ideia ez zen hori, egia erran. Hara joateko ideia etorri zen han etxe bat zegoelako niretzat. Handik, gerora, Guatemalarekiko europar elkartasun sarea sortu nuen lagun batekin.
‎Mikelek hasperen egin zuen arindurik. Hara joateko ideia berea bazen ere, pozik zegoen langile susmaberekin hitz egin ez zutelako. Klinikaren gibelaldera joateko proposatu zion Lucíari eta biak eraikina inguratzen hasi ziren.
‎Esan gabe doazen ideiek ez dute etorririk.
2012
‎Baina, tamalez, hor zegoen Egunkaria auzia; epaiketaren zain geunden, eta, beraz, nahiko egoera delikatua zen euskararen alde lan egiteko. Azkenean, Iruñera joateko ideia bertan behera geratu zen. Garai horretan, ez nekien zer egin.
‎Baina zer dela eta hiriburu eta herri txikiagoen arteko desberdintasun hori, leku guztietan jarraitutako hizkuntza politikak berdinak badira? Deitu topiko, deitu aurreiritzi, bizitzako alor askotan apurtu ditugun edo apurtzeko bidean doazen ideia askoren patua oraindik hizkuntzaren eremura ez dela zabaldu uste dugu. Herri txiki eta ohitura zaharkituei jarraiki bizi direnetan euskara hiri handietan baino errotuagoa dagoenaren usteak, hiriburu aurrerakoi eta modernoen irudia zatartuko duen hizkuntza izatearen beldur denik badago oraindik.
‎Hamar maskotatik ia zazpik depresio zantzuak dituzte, lankidea galdu ondoren, Animalien aurkako Krudelkeriaren aurkako Borrokarako Elkarte Amerikarrak (ASPCA) egindako ikerketa baten arabera. Txakur psikologo batek lagun dezake Txakur psikologo batengana joatea ideia ona izan daiteke txakurra deprimituta agertzen denean beste maskota baten heriotzagatik. Batzuetan, albaitaritza kontsultetan, zakurrari tristura gainditzen laguntzen dioten profesionalak izaten dira.
‎Gure maskoten gaitz psikologikoak tratatzen adituak dira. Txakur psikologo batengana joan ideia ona izan daiteke gure txakurra deprimituta agertzen denean senide baten heriotzagatik. Batzuetan, albaitaritza kontsultetan profesional espezializatuak izaten dira gure txakurrari bere tristura gainditzen laguntzeko.
2013
‎Esan dugun bezala, aurreko bi gertakariak, Arizonako zilarrena eta Moctezuma jainkoaren profetarena, bakanak izan ziren Anzaren bizitzan. Egunerokoa, urtea joan eta urtea etorri buruhausteak eman zizkiona, Juan Bautista Anza I.aren benetako amesgaiztoa, Apatxeen kontrako borroka izan zen.* Ziur aski, sekula ez zuen horrelakorik imajinatu Ameriketara joateko ideia hausnartzen hasi zenean bere jaioterrian, Hernanin. Ziur aski, herriko botikariaren semeak Apatxeak zirenik ere ez zuen jakingo.
2014
‎Nik hautua egin dut: Artzerekin noa ideia eta emozioen labirinto honetan azken bururaino. Distira berezi bat dauka bere lirikak bihurtzen duena naifa eder, eta beste edozeinek pedanteki idatziko lukeena sakon.
‎Bai, horixe azkena. Eta datorren urtean, berriz, Lyona joateko ideia daukat, Munduko Txapelketara. Oraingoz, korrika eta gimnasia egiten ari naiz, egunero.
‎Nazionalismoek hainbat bitarteko erabiltzen dituzte herritarrak diskurtso nazionalistaren ideietara biltzeko eta, biltzeko ez ezik, denboraren joanean ideia horiekin bat egiten segi dezaten. Nazionalismoak, hortaz, ahal duten neurrian, beren jatorrizko mezua iraunarazten ahalegintzen dira, herritarra harekin identifikatuta senti dadin.
‎Zuk, Justina duzu izena, bainan ez duzu izen hori merezi, ez baituzu" justu" ezkila joiten. Goiz huntan, ahuntz alatzerat joaiteko ideia nuen zortzitan xuxen. Bainan, zuk berantegi zeinua jo duzulakotz, nuzu tenore huntan oraino hemen kausitzen.
2015
‎...n didate buruko minez egoten bainaiz horrenbeste pentsamendu buru barruan edukita eta lantzean behin baten batek ihes egiten du agobiatuta belarriren batetik baina hori irteterako beste bost edo zazpi sartu zaizkit eta horrela espazioa gutxitzen doa eta oxigenoa falta zaien arren ez dira hiltzen baizik eta berpizten handitzen iraultzen eta nabari egiten ditut zerebroko ertz batetik beste bateraino doazen ideiak buruko hormen kontra eta nik uste dut horregatik erortzen zaidala ilea baina halere ezin dut ezer egin ezpada eromenerantz naramaten pentsamendu horiek berbaz jantzi eta idatzi.
‎Primateren bat gozotasun eta trebezia gehiagoz tratatuko zutela pentsatuz eta bide okerretik gorpuztuz zihoakion ideia ezinezko harekin bukatu beharra nuela erabakiz, etxean bazkaltzekotan nintzelako errefusatzen niola gonbidapena azaldu nion.
‎Poetak haria galdu du. Joandako ideiak berreskuratzen saiatzen ari delarik sakelakora deitzen diote. Oraingoan ez du telefonoa hartzen.
2016
‎–Utzi bakean hizkuntza eta goazen ideietara, moztu nion, zorroztasun profesional punttu bat azalduz, bai eta berehala damutuz ere.
‎Hitzaurre hau idazten hasi aurretik, Zalduari hainbeste gustatzen zaizkion denboraren makina horietako batean sartu eta etorkizunera joateko ideiarekin ibili nintzen ameskerietan. Nola gogoratuko da XXI. mende hasierako euskal literaturaren panorama, demagun, XXII. mende hasieran?
‎—Ezer ere ez. Afaltzera joatea ideia ona iruditu zitzaigula. Besterik gabe esan zion Carlosek irratia jarriz.
‎Pascalena ziurtatuta zegoen bezala. Are eta gehiago Laura eta Guiomarren arteko harremana sendotzen bazen eta Kubara joateko ideiak ahazten bazituen.
‎Joanden asteartean Bakersfieldeko Woolgrowers en ezarri zuten hitzordua nahi zuten euskaldun zaharrek handik pasatu eta haien bizia eta ibilbidearen berri emateko. Heldu diren egunetan Los Angeles eta Chino aldera eta Renora ere joateko ideia dute, euskal immigrazioaren fenomenoa hobeki ezagutu eta ahalik eta hobekien dokumentatzeko. Mirestekoa gazte hauen lana, deliberoa eta lorpena.
2017
‎Ama, gaur beranduago bazkalduko dut. Orain herriko laborategira noa ideia bat izan dudalako eta hangoei aurkeztu nahi diedalako.
‎«Piezak sortzeko laguntzak urtebeteko aurrerapenez eskatu behar izaten ditut, eta, horretarako idazten ditudan dosierretan, emaitza bat aurreikusi behar izaten dut». Abiapuntua baino ez da izaten aurreikuspen hori, ordea, gero, sorkuntza prozesuak aurrera egin ahala, entsegu aretoan etengabe baitoaz ideiak sortuz eta hilez. «Sorkuntza prozesu horiek dira bizipoza ematen didaten bakarrak; ikuskizun bat egiteak dituen gainontzeko karga guztiek bizitzeko gogoa kentzen didate pixkanaka». Etsipen eta haserre puntu bat ere badu koreografoak.
‎Ni eranzten ari zen. «Zure suerte txar kontuek sartu zioten buruan Vershi Memphisera joateko ideia. Horrekin nahikoa behar zenuke».
‎Omenajearena ere, hori da hori tema gizonarena. Nondik aterako tzak eragindako hortzikararekin, sakonean aurrean dituen larru horiek ongi lotzea da bere une hozuen momolo horrek omenajera bere aitaren almadiazain arropekin joateko ideia hori. Hor egon rretako kezka nagusi eta bakarra, eta nahikoa baitu larru horiek ongi jostearekin, pentsatzen hasi dira beti larru zahar horiek, eta orain arte batere kasurik ere ez die ba egin.
‎Ekipa hau presentatua da mamu beltza bezala, azken emaitzak galaktikoak ukan omen dituzte. Hunek ez ditu beldurrean ezarriko gureak, indarrak eta hortzak xorroxturik joaiteko ideia dute. Jarraitzaileendako autobusa izanen da, hortarako kontaktua hartu Marie Agnès Elissalderekin tel:
2018
‎Oso mantso joan ziren urte haiek niretzat, baina irten nintzenerako, jendea kaltetzeko gogoak ospa egina zidan. Berriro kartzelara joatearen ideia ez zen batere tentagarria eta bizitza berri bat eratu nahi nuen, nire burua kausitu. Baina nire bizitzaren kaosetik jauzi batez irtetea nahi izan banuen ere, kalean, denek, aurpegikera arraroz begiratzen ninduten, urteetako Sufrimenduaren kiratsa nire gorputzari atxikirik balego bezala.
‎Mariasun, ordurako, erdi ahaztuta zegoen Estebanekin, izan ere, ez zen bidaian zeharreko bere amodio endredo bakarra suertatu?, baina, harekin harremanik izateko interes berezirik ez zeukala adierazi zion arren, herrian ezartzen lagundu zion, baserriarena eta komunarena ondoren etorri ziren, eta horretan Mariasunek ez zuen zerikusirik izan jada?. Kontua da Esteban aspaldi zebilela Euskal Herrira bizitzera joateko ideiarekin bueltaka, bera bezalako gazte gutxi gorabehera alternatiboentzat nolabaiteko lur agindua zena garai haietan. Mariasunek orduan ulertu zuen nolatan akoplatu zitzaien horren erraz, hondartza andaluziarretan aurkitu zutenean: euskal rock erradikalaz haiek bezainbeste edo gehiago zekien, esaterako?, eta aukera baliatu zuen, sinpleki.
‎Hezkuntza oso inportantea dela uste dut, baina ez ezarritako hezkuntza, baizik eta gaur egun hezkuntza alternatiboa esango genukeena, beste balioak eskaintzen dituen hezkuntza. Ez zen nahikoa frankismoko eskoletara, unibertsitatera joatea ideia horiek ikastera. Horrekin ez duzu ezer hausten, ez berririk egiten.
2019
‎Bezperako asanbladan askotariko proposamenak egin ziren, mugimendu bakoitzak ideia bat baitzuen buruan. " Jaka Horiek Miarritze kanpoko supermerkatu batera joan nahi zuten, beste batzuk Miarritze inguratu nahi zuten ortzadar bat irudikatuz, eta beste batzuk Hendaiako komisaldegira joateko ideia zuten, atxilotuei babesa ematera; azken horretara joatea erabaki genuen", azaldu du Markelek.
‎Estropezuka idazten dut. Puntu bakoitzaren ostean, ihesean doazen ideien bila abiatu behar dut, batzuetan baita fisikoki ere, idaztera jarri aurretik hain argi neukan lerro argumentala gogora ekarriko badut. Miraritzat dut nire testuren bat jarraian irakurri ahal izatea.
‎–Nahi baduzu lagunduko dizut interneten begiratzen edo? , birikak estutu dizkit urrunegi joatearen ideiak?. Baina agian hobe lehenago autobusa gelditzen baduzu eta biok lasaiago begiratzen badugu, ezta?
‎Zubia zeharkatu bitartean, Iñigorengan pentsatu zuen. Agian ez zen hain burugabea harekin bizitzera joateko ideia.
‎janari osasungarria, nik ukitu ere egiten ez dudana eta nire aitak etxera eramaten duena berak prestatu eta bueltan ekartzeko tupperretan. Ane eta biok elkarrekin bizitzera goazelako ideiak ematen dit behar dudan kemena jendez beteriko leku itxi batera joateko. " Ez da ezer gertatuko", esaten diot behin eta berriz neure buruari.
‎Laborategira joatea ideia ona izan ze. Arrazoi zenuen.
2020
‎Larrun Ez Hunki atseginekin ohartu da" turismora gehiago joateko ideia" baztertua izan dela. Oraino turista gehiago jinarazteko asmoa, hots.
‎Indian eta Perun ere egona naiz. Patagoniara joateko ideia dugu, neguren batean... Behintzat ilusioa izatea, hori da garrantzitsuena; buruan ideiak daudenean, egunen batean edo bestean bideratuko ditugu edo behintzat saiatuko gara.
‎" Eta Miguel?", galdetu dio Luisak gaia desbideratzearren, baina alferrik izan da: " nuke Mari Puyk Parisera joateko ideia burutik kenduko balio; Estebanek luke eraman", erantzun dio nahigabetuta. Miguel eta Mari Puy lagun min egin direla ematen du; aurten elkarrekin joan dira Jurramendiko erromeriara.
‎–Parisera joateko ideia txoro horrekin jarraitzen al duzu oraindik?
2021
‎Denbora, kausa, baldintza eta kontzesioa elkarrekin zerikusia izan dezaketen nozioak dira, eta batzuetan, bat non amaitzen den eta hurrengoa non hasten den garbi zedarritzea ez da erraza gertatzen. Bi gertakari (buruko mina izan — pilulak hartu) denboran bata bestearen jarraian doazelako ideiatik (Buruko mina dudanean, pilulak hartzen ditut; denborazko perpausa), gertu egon daiteke lehena bigarrena eragiten duen kausa delako ideia (Buruko mina dudalako, pilulak hartuko ditut; kausazko perpausa); eta hortik, kasu batzuetan, kausa hori hipotetikoa izan daitekeelako ideia (Buruko mina badut, pilulak hartuko ditut; baldintzazko perpausa). Azkeneko urratsa litzateke, pentsatzea kausa hipotetiko batek eragin dezakeela gertakari bat betetzea, baina azkenean ez dela hala gertatzen (Buruko mina badut ere, ez dut pilularik hartuko; kontzesiozko perpausa); nolabait esateko, alderantzizko bidea, kausalitatea ukatzea.
‎Hirien eraldaketari dagokionez, aurtengo leloa izan da eraitsi aurretik dagoena erreparatzearen alde egitea. Baina hiria utzi eta baserrira bizitzen joateko ideiak gora jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzak baserrietan etxe gehiago egiteko atea zabaldu ostean.
‎errealitate baten isla ziren. Baina haiek hara joateko ideia izan zuten, edo balentria, edo biak.
‎Gurean dauden gabeziak betetzeko atzerrira joatea ideia ona dela esango nuke. Europa mailan begiratzen badugu, ETHZ, UCL, edota TUM bezalako unibertsitateek zein
‎Mendebaldera joateko ideia aipatu du berriro.
2022
‎Eboluzionista neodarwinisten aldetik ez dago bestelako ideiarik hain zehatz eta zabaldua Gould ek proposaturikoa baino. Horrela bada, goazen ideia hori aztertzera.
‎Derrigorrezko egonaldia aprobetxatzeko modua izango zen. Gredosera zaldi bila joateko ideia kondeari adieraztea pentsatu zuen Azenarik. Behor aukeratu batzuk lortu ahal zituzten.
‎Felipek zerbait berezi batera gonbidatu nahi zintuzten, baina ez zitzaion ezer bururatzen. Nirea izan da irletara joateko ideia. Felipek dirua izango du, baina batzuetan ez daki zer egin.
‎Altsasuko basoetan dagoen karbonoa neurtzeko. Zientzia aplikatuetan zerbait praktikoagoa egin nahi genuen, eta orduan basoak neurtzera joateko ideia izan genuen. Klima aldaketaregatik ere larrituta gaude.
‎Javier musuak sarri eskatzen hasi zitzaidan, eta tabernan pasatu genituen hurrengo arratsaldeetan, nahiz eta bera mahaiak atenditzen aritu, beste muturretik nabaritzen nuen begiak niregan iltzatuta zituela, bat batean konturatu balitz bezala, moxala oraindik etxean zuelarik, zerbait sentitzen zuela nireganako. Nik, jauna, musuak ematen uzten nion Javier guapoari, zeren Javierrek txikitatik nindukan bihotza harrapatuta, eta, denboraldi batez, alde batera utzi nuen joateko ideia. Ematen hasi zitzaidan kariñoarekin konformatu nintzen eta bizimodu bat proiektatu nuen harekin eta Norarekin, pentsatuz ezen asperdura igual eramangarriagoa izango zela Javier nire ondoan zura taillatzen izanda.
‎Eta nik esan nion" Zeren zer?". " Joan egin nahi dunala, nondik?"" Berdin ziok", esan nion, zeren nire buruan, jauna, bueno, nire urdailean, joateko ideiak trazu fina zuen oraindik. Baina Marcok entzun egin zidan eta buruan geratu zitzaion esaldi hori.
‎Marokon halako moda berri bat zabaltzen ari gara. Ikusiko duzu, kartzelara joatea ideiarik bikainena izango da laster. Bikainena eta tristeena.
‎Euskaldunak zerbait badu, dena zalantzan jartzeko eta dena eztabaidagarri bihurtzeko gaitasuna da. Ez diot zerbait negatiboa izango balitz lez, izan ere herri honetan dugun jarrera kritikoak, eraldatzaileak eta eraikitzaileak (nahiz eta suntsitzailetik ere badugun dezente) jartzen ditugu praktikan, eta historikoki euskal eskuina nagusi den arren, herri honek badaki zer den onargarria eta zer ez, lege eta moral sozialetik harago doazen ideiak zeintzuk diren eta zeintzuk ez. Baina euskaldunok badugu bertute bat munduagaz amankomunean:
2023
‎Aldudeko Ibarra Beti Aitzina ateak irekitzeko egunean, bi urtetarik, beti gogoeta bat egiten da lelo baten inguruan. Alde batetik, etxe hutsen gaia jin zen, 2014 edo 2016an; etxe hutsen jabeengana joateko ideia izan zen, ikusteko zer egiten ahal zen, alokatzeko edo, lanak eginez edo herriak hartuz proiektu batendako. 2012ko gogoeta, berriz, izan zen 2030an gure balea nola nahi genuen izan dadin; norbaitek galdegin zuen zer egiten dugun gure zaharrei buruz, eta gai hori jorratu genuen guk herriko kontseiluan.
‎Kontzeptutik olerkia sortzea zailagoa iruditzen zait, adibidez. Metroan noala ideia bat okurrituz gero, horri tiraka idazten dut olerkia, eta kontzeptua gero zehazten dugu. Denetarik hautatu dugu orain arte, errutinan daudenak:
‎Theok gerorako uzten zuen Vincent Parisera joateko ideia, baina azkenean, Theori aurrez abisatu gabe, Parisen aurkeztu zen Vincent, Anberesko alokairua, pintura fakturak eta haginlariaren faktura ordaindu gabe utzita. Vincentek Anberesen egindako lan asko (Gaztelua, Katedrala eta abar), haren eskutitzetatik ezagutzen direnak, ez dira kontserbatzen (Naifeh eta White, 2011; Van Gogh Bonger, 1913).
‎Sentitzen nuen ez nuela joan behar. Nire izakia, nigan izakirik baldin badago, izakiak bagara, bera eta biok, matxinatu egiten zen amaren hiletetara joateko ideia hutsarekin. Ama bera arduratuko zen hiletaz, pentsatzen nuen; Bach-ek bezala, emaztea hil zitzaionean zera esan baitzien zerbitzariei, emazteari esateko hiletaz arduratu zedin.
‎Kale Berrian behera ibiltzen hasi naiz, berriro ere Zentroa tabernara joateko ideiarekin. Maixabel eta Juanita aurkitu ditut orduan.
‎Salvador de Madariagak (1940) ez du iritzi hoberik izan. Horrela, Kolonek Antilletako mapetako datuak faltsutzeaz gain, 6 Ameriketara joateko ideia eta ibilbidea Alonso Sanchez de Huelva pilotuari lapurtu zizkion. Izan ere, Kristobal Kolonek bere etxean aterpetu zuen Alonso Sanchez, baina pilotua ez zen bizirik irten haren etxetik, eta harrezkero Portugaletik Gaztelara ihesi joan ziren Kolon eta semea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
joateko 36 (0,24)
doazen 7 (0,05)
joatea 7 (0,05)
joatearen 4 (0,03)
joaiteko 3 (0,02)
doazelako 2 (0,01)
goazen 2 (0,01)
joan 2 (0,01)
noa 2 (0,01)
Joandako 1 (0,01)
baitoaz 1 (0,01)
doa 1 (0,01)
doalako 1 (0,01)
doanaren 1 (0,01)
goaz 1 (0,01)
goazelako 1 (0,01)
joanean 1 (0,01)
noala 1 (0,01)
noan 1 (0,01)
zihoakion 1 (0,01)
zihoan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia