2000
|
|
Eta ni ere berehala hartu ninduen Pedroren sukarrak. Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin bat baitzuen, koadroa aitzina
|
zihoan
heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona. Ez, koadro hark ez zuen zer ikusirik bere anarterainoko koadroekin, guztiak hain neurtuak eta hain bide beretik eramanak; hain bizirik gabeak eta hain arimarik gabeak; hain bigunak eta hain indarrik gabeak; hain kalkulatuak eta hain studiatuak, baina hain urrunak eta hain zurrunak; pintzeladak hain elkarri josiak, eta koloreak eta formak hain arau hertsietarat makurtuak, non forma bakoitzaren harat honatak eta koloreen keinu bakoitza bihurtzen baitziren langa eta hesi, eta langek eta hesiek koadroko iduriak espaziorik hertsienetarat kondenatzen zituzten eta aire faltan uzten; eta arau eta hesi haiek, bertzalde, burdinak ere ziren, kreatzailearen libertatea gartzelaratzen zutenak, eta koadroak bertzela izan zezakeèn balioa baliogabetzen.
|
|
Orinoco pirañaz josita dago, baita Orinocora datozen ibaiak ere. Gorantz
|
gindoazen
heinean kontatzen zizkidan Jeremiasek haien izenak, oihanean eta ibaietan zer zegoen, inguruan ikusi edo entzuten genituen txori izenak. Yanomamien tribuak non zeuden eta haiek nola bizi ziren esaten zidan.
|
2001
|
|
Helburu nagusia hori izanik" Bancarrota" n aktoreak fokuen azpian biluztu egiten dira (psikikoki nahiz fisikoki). Ikuskizunean zehar tentsio nahiz dibertsio uneak tartekatuz
|
doazen
heinean etenik gabeko energia uholde bat nabaritzen da aretoan emanaldiak irauten duen ordu eta erdian.
|
|
Euskal Literaturaren urrezko orrialdeak haur hotz aroko oroitzapen idatziz beteak direla kontuan edukiz, baten Pentze Gorria, bestearen Aihen Ahula eta azkenaren Amodio Urdin Paregabeak zerrendatzea aski da halatan, uste dut, adinean zohitzen
|
noan
heinean alor horretako kolko erraustuaren inarrostea zilegi zaidala eni ere. Neure memoria ez da ordea, usain eta harreman onez betetzen, ardi kakailaz hanpatu gasnatzeko esnez eta hezur klaska ozenez osatu artalde mehakoilez baino.
|
2003
|
|
Zestan jokatzen dugunok eskuineko besoan indar gehiago, bolumen gehiago, garapen gehiago izaten dugu, eta eskuineko sorbalda ere askoz garatuagoa izaten dugu. Pilotari gehienoi adinean aurrera
|
goazen
heinean etortzen zaiguna mokorretako desgastea da, kolpeen ondorioz. Askotan pertsona bati herrenean antzematen diozu pilotari izandakoa dela.
|
2004
|
|
Eguraldi ona egiten badu Himalayako mendi tontor altuenak ikus daitezke-eta, batik bat Katmandutik irteten den hegazkinean. Baina ikusgarriena, dena den, Paroko aireportura gerturatzen
|
goazen
heinean ikusten dena da. Mendi tontor izugarri handiz inguraturik jarraitzen dugunean, hegazkineko komandanteak lur hartu behar dugula esaten digu.
|
|
Industrializazio fenomenoarekin zuzenean loturik, bata bestearen eraginpean, bizi izan zuen Hernanik emigrazioaren fenomenoa. Industria kopurua goruntz
|
zihoan
heinean industri hauetan lan egiteko esku lanaren premia ere
|
2005
|
|
Dispositibo horien prezioa behera etorri da, edukiera goraka
|
joan
heinean; egun, 256 MBko flash memoria bat (hots, hiru orduko musika, dozenaka argazki edo ehunka dokumentu gordetzeko modukoa) 40 euro inguru kostatzen da.
|
2006
|
|
Liburuaren kontsumoa ez da ari garai batean neronek ere aurreikusten nuen atzerakada jasaten, baina hazi ere ez da egiten euskaldun jendearen proportzioa haziz doan neurrian. Krisi kontuak eta aipatu izan ditudanean, jendeak gaizki ulertu dit, nik ez baititut krisi hots absolutuak aipatu; alegia, ez dut esan gure merkatuan erorialdi bat edo krak bat eman denik, baizik eta gure gizartean euskalduntze eta alfabetatze maila erritmo sozial batean doan bitartean, ez
|
doala
hein berean euskal liburuaren kontsumoa.
|
2007
|
|
Adibidez, Psychidae familiako tximeleta batzuekin gertatzen da hori, Alemania inguruan. Espezie bereko Euskal Herriko tximeletak ez dira partenogenetikoak, emeak arrekin ugaltzen dira; nolabait, Alemaniatik hona gerturatzen
|
doazen
heinean arrak ere agertzen dira, eta, hortaz, leku batzuetan biak daude: eme partenogenetikoak eta arren beharra duten emeak.
|
2008
|
|
Jendeari gustatzen zaio, eta asko eskatzen da. Zizak, baina, ateratzen
|
doazen
heinean sartzen ditugu menuan. Sasoiko jakiekin egiten dugu beti lan.
|
2010
|
|
Egia da aurten inoiz baino hobeto nabilena. Lasterketak korritzen
|
noan
heinean konfiantza gehiago dut eta, zorionez, heldu da lehenengo emaitza handia.
|
|
0 euSKararen BilaKaera Soziala: ...go desagertzera kondenatuta. bigarrenik, paradigmatikoa da erakusten duelako hizkuntza minorizatu baten biziberritze prozesuaren arrakasta neurri handi batean hiru faktoreren uztarduraren emaitza dela; zehatz esanda, euskararen ibilbideak erakusten du lege babes egokia, hizkuntza politika eraginkorra eta gizartearen atxikimendua (adostasun politiko eta sozial batek hauspotua) uztarri berean lotuta
|
doazen
heinean biziberritu daitekeela hizkuntza ahuldu bat. eta hirugarrenik, paradigmatikoa da erakusten duelako, hizkuntza biziberritze prozesuetako askotariko mugen artean muga sozialak direla prozesuen erritmoak guztiz baldintzatzen dituztenak, nahi izate hutsa ez delarik aski ahal izateko. soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp/ 20140 andoain laburtu beharrez hitz bitara errenditu bagina eusk... euskal autonomia erkidegoan, nafarroan eta iparraldean. hiru lurraldeotan, hain zuzen ere, lehen aipaturiko hiru faktore horiek (legeria, hizkuntza politika, herritarren atxikimendua) oso errealitate desberdina dute. horrek guztiorrek erakusten du posible dela hizkuntza bat biziberritu eta indartzea, utopia egingarria dela hori; baina, aldi berean erakusten du, hizkuntzabiziberritze prozesuen arrakasta edo porrota besteak beste aipatu berri ditugun hiru baldintza horien araberakoa izan ohi dela. orobat, aurrerapauso sendoenak eman diren lurraldean, eaen alegia, gertaturikoaren argitan bistan da errealitate soziala dela euskararen biziberritze prozesuaren abiaduran zuzenean eragiten duena, prozesu hori azkartzeko mugak oro har ez baitira legerian edo herri aginteen jardunean atzeman, euskal gizartearen beraren baitan baizik. horregatik guztiagatik da euskararena, nik uste, adibide paradigmatikoa hizkuntzen biziberritze ereduen artean. eta halaxe aitortua izaten ari da, gero eta gehiago, mundu zabaleko hizkuntza adituen artean.
|
|
Tendentziak aldatzen
|
doazen
heinean bakoitzak bere armairuko jantziak ere aldatzen ditu eta askotan ez da erraza izaten tendentzia berrienak norbere gorputzarekin bat doazen ala ez jakitea.
|
|
Lirainago egoteko asmoz, neskek ongi asko aukeratzen dituzte hobekien geratzen zaizkien jantziak eta koloreak. Trikimailu horiek ohikoak dira modaren munduan, halere, tendentziak aldatzen
|
doazen
heinean bakoitzak bere armairuko jantziak ere aldatzen ditu eta askotan ez da erraza izaten tendentzia berrienak norbere gorputzarekin bat doazen ala ez jakitea.
|
|
Horrela, bada, zenbait lurralde, erregio, herrialde, eskualde eta udalerritan, populazio, errenta, azpiegitura edota bestelako jarduerez oso kongestionatuta aurkitzen dirensektoreak, alboan dauden guztiz «basamortu guneekin» alderatzen dira. Ohikoprozesuak izan dira eta betidanik ezagutu egin dira baina, hala ere, jarraipena dute.Populazioa hiri nagusietan eta metropolietan metatzen da, landa eremuak despopulatzen
|
doazelarik
hein handi batean. Herrialde aurreratuetara herrialde ez industrializatuetako baliabide naturalak, energia, eta abar baldin badatoz, alderantzizkofluxu bat gertatzen da ere, oso kutsakorrak diren jarduerekin edo inpaktu handikoenpresekin, zor ekologikoa delakoa eraginez.
|
|
Minutu batzuk lehenago esan zidan nahikoa zeukala parrandaz eta ondo iruditu zitzaidan, ordurako biok ere polito zein gustura edanda eta erreta geundelako. Supergizonaren etxeko eskailerak jaisten hastean, ordea, okertu zitzaion muturra, beherantz
|
gindoazen
heinean irribarrea guztiz ezabatu arte.
|
2011
|
|
Eta gu, gure emozioekin, beldurrekin eta lotsekin, hanka zabaltze horretan maiz galduta sentitzen gara.Beharbada, emakume batzuentzat lehen aldia izango da; beharbada, lotsa sentituko du; beharbada, haurdunaldiaren azkeneko txanpan dago eta ez daki aluak zelako itxura duen ere ez; beharbada, emakumea eta bere alua haurdunaldiaren geroztik ez dira jada lagun; beharbada, nazka sentitzen du; beharbada, erditze ostean bere alua min kontua baino ez da? Zelan izan daiteke desiragarria, zelan erotika berreskuratu. Beharbada, askorentzat haurdunaldi prozesu zoragarri horretan gorputza aldatuz
|
doan
heinean norberaren gabeziak eta gaitasunak azaleratzen doaz; beharbada, gure gorputzarekin eta barrenean daramagun bizitza berri horrekin ordura arte izan ez dugun lotura bat hasten da. Beharbada, emakumeok emaginen laguntzarekin aukera handia daukagu gure andrazkotasuna, gure emakume izatea beste modu baten gorpuzteko geurean, kanpokoa eta barrukoa bat eginez, osotasunean bizitzeko aukera agian.... Geure burua zaintzeko denbora hartzeko; emaginen lan integrala eskatzeko; emaginak eta emakumeak bat egiteko, azken finean helburu berberak ditugu eta:
|
|
Alegia, behean, oinarrian, eskolaurrean eta haurtzaindegietan euskara nagusi da. Gero, ordea, gora
|
goazen
heinean euskara gutxitzen doa, Unibertsitate sarreran %30a izanarte. Nola gertatzen da hori?
|
|
Mojategiko pistak egin zirenean bederatzi pertika eman zizkiguten; baina, gaur egun nik ezin ditut erabili hasieran erabiltzen nituen berak. Aurrera
|
noan
heinean pertika berriak behar ditut: luzeagoak eta gogorragoak.Alde horretatik, kirol garestia dela esan daiteke.
|
|
Aste bukaeran Arabako Bertsolari txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak jokatu dira Oion eta Ilarduin. Kanporaketak aurrera
|
doazen
heinean finalerdiak osatzen ari dira, eta momentuz Oihane Perea, Asier Otamendi eta Ander Solozabalek lortu dute txartel zuzena, parte hartu duten kanporaketetan puntuazio onena izan dutelako. Gainerakoek asteburu honetako azken bi kanporaketen zain gelditu dira, puntuazioaren arabera pasatzen diren edo ez jakiteko.
|
2012
|
|
Euskara eremu formaletan soilik erabiltzen dutenez, ez dute baliabiderik hizkera gazte bat sortzeko (horrez gain, batzuek oso maila baxua daukate, askoz errazagoa zaie gaztelaniaz hitz egitea). neuRKeTeTaTiK aTeRaTaKO zenBaiT OnDORiO datuak adinaren arabera aztertuta, gaztetxoagoak diren umeak askotan euskaraz aritzen direla ikus daiteke Adaxkak aisia taldean. Aipatu beharra dago, ume hauetako askok etxean euskaraz egiten dutela, baina handitzen
|
doazen
heinean gero eta gutxiago egiten dute euskaraz.
|
|
Hau da, biztanleena, etxebizitzena, euskaldunen dentsitatearena, ama hizkuntzarena eta etxean erabiltzen den hizkuntzarena. Lehenengo bi grafikoetan, biztanleenetan eta etxebizitzenetan alegia, goraka
|
doazen
hein berean, beste hiruretakoenetan, hau da, euskaldunen dentsitatearenean, ama hizkuntza euskara dutenenean eta etxean euskara erabiltzen dutenenean beheraka doaz. Korrelazio zuzena dago.
|
|
Hantura eta tokiko tenperaturaren igotzea ere gerta daitezke. Zahartzen
|
goazen
heinean sarriago agertzen da, eta pisua jasaten duten artikulazioetan edo mugimendu handia dutenetan agertzen da: gerrialdeko, belaunetako, aldaketako, lepoko eta atzamarretako artikulazioetan, kasurako.
|
|
Haur eta nerabeen depresioa oharkabean pasatu izan da, arrazoi desberdinak direla-eta, sarri ez da detektatua izan: beste zenbait nahaste psikologikorekin nahasi izan delako (adibidez, arreta gabezia hiperaktibitatearekin nahastearekin), edota haur eta nerabeak hazten
|
doazen
heinean haien aldarteak jasan ditzakeen gorabeherak normaltzat hartu izan direlako. Detekzio goiztiarrik gabe, haur eta nerabe askok ahal duten moduan egin dute aurrera, esku hartze zehatzik jaso gabe, pairatzen ari diren nahastearen kontzientzia handirik izan gabe, eta beren kasa buru osasuneko espezialista batengana joateko gai izan gabe.
|
|
Hurrengo udaldian semea etxera itzul zedinean esan zion zuela ordura arte adina diru jaso poltsikorako eta, garrantzitsuagoa zena, Lekarozkoa amaituta zuela ikasten jarraitu, ez behintzat ordura arte bezala berak jarritako diruarekin. Lehorte garaian etxatzean zeukaten putzuko ura urritu egiten zen, eta urritzen
|
zihoan
heinean baita uhertu ere geratzen zena; halaxe ari zen gertatzen amaren barruan ere bolada hartan. Sasoia iritsitakoan, baina, halakorik jazo zitekeela sinesteko ahaleginak egin behar izanagatik, itxurako euria hasi zuen.
|
|
Landaneko zelaiaren erdian zegoen haritzean zerbait gorria ikusi zuen zintzilik Inasek. Hurbiltzen
|
zihoazen
heinean ziurtatu ahal izan zuen kometa bat zela, hariak gorengo adar bati kateatuta geratu zitzaizkion kometa gorri bat. Harrigarria zen kometa bat ikustea lana besterik ez zegoen lurralde, eta garai?
|
2013
|
|
Hasierako bi asteetan ez ikusiarena egin zenidan, baina ez nion garrantzi handirik eman jarrera horri, gauzak normaltasunera heltzen
|
zihoazen
heinean eta berritasunen emozioak desagertzen zirenean udalekuetako mutil hura neureganatzen saiatuko nintzela uste nuen.
|
|
–Motz samarra da beharbada hasieran, eta zaputza ere bai tarteka. Ez da batere maitagarria egiten, baina ezagutuz
|
zoazen
heinean bihotzera iristen zaizu?, konta zezakeen. Munduko jatetxerik onenak txandakatuz ari omen zen lanean, esperientzia pilatze aldera.
|
|
Cambridgeko Unibertsitatea, ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena ebaluatzeko Cambridgeko Unibertsitateko azterketek mundu mailako onarpena dute. Hizkuntza hori ikasten duten gazteek gehien aukeratzen dituztenak dira, aurrera
|
doazen
heinean beren ezagutzak ebaluatzeko. Hiru ziurtagiri ezagunenak hauek dira:
|
|
Bederatzi fase dira baina Udalak oraindik ez ditu lehentasunak markatu. Horiek aurrekontuetan zein gobernu batzarretan onartzen
|
doazen
heinean joango dira zehazten: " Garrantzitsuena da fase batek ez duela eraginik bestean; pixkanaka joango gara".
|
2014
|
|
Hau da, biztanleena, etxebizitzena, euskaldunen dentsitatearena, ama hizkuntzarena eta etxean erabiltzen den hizkuntzarena. Lehenengo bi grafikoetan, biztanleenetan eta etxebizitzenetan alegia, goraka
|
doazen
hein berean, beste hiruretakoenetan, hau da, euskaldunen dentsitatearenean, ama hizkuntza euskara dutenenean eta etxean euskara erabiltzen dutenenean beheraka doaz. Korrelazio zuzena dago.
|
|
Aspaldi ari zen Elenarekin oheratzen, eta egoera hori, zeinetaz, zer esanik ez? senarrak ez baitzuen susmorik txikiena ere, bikote harremana pozoitzen ari zen pixkanaka, Joseanen eta Elenaren arteko pasio sekretua goriago hazten
|
zihoan
hein berean. Halako batean, hirugarren kapituluan, Elenaren ohar batek senarrari adierazi zion zerbait gaizki zihoala:
|
|
Hila da, segi aitzinerat, Mizel lurra bazkatzen utzirik. Debalde litzateke gorpua itzultzea; heste lehertuak agerian uzteko bertzerik ez luke balioko, segi aitzinerat beraz, herrestaka, ahuspez, hola aitzinatzen baitira 49.eko gizonak su hegirat, gerturatzen
|
doazen
heinean herronka hausten dutela amiñi bat arteka, eskuan paper zati bat duela hil gogor baratu den soldadu horren gorpua saihesteko, eta segidan berriz osatzen dutela herronka, herrestaka, ahuspez, eta gero berriz hausten bertze amiñi bat, errekaren patarrean beheiti jausi den zaldi baten buruarekin tupust ez egiteko orai, Jean Salaberrik erraten duen artean" Arratoiek fite bururatuko dute... Eta han soldaduak bederazka gelditzen doaz beila postuetan eta lurrari irekiriko katakonben barneetan.
|
|
Aurrera
|
goazen
heinean heinean egun ederrean milioika sukalde ilun milaka lantegi gris ustekabeko eguzki baten distirak ukitzen ditu herri honek abesten baitu" Ogia eta arrosak, ogia eta arrosak".
|
|
Aurrera
|
goazen
heinean kontatu ezin diren hildako emakumeek gure kantuaren bidez eskatzen dute beren ogi eskaera zaharra.
|
2015
|
|
Iraia berriz, senak eramanda hautatu nuen. Pelikula egiten
|
noan
heinean erabakiak hartzeko libre sentitzea gustatzen zait eta antzezlan batean ikusi nuen Iraiak, pertsonaiarako fisiko egokia izateaz gain, oholtza gainean indar handia duela, pelikularako primerakoa zela.
|
|
Baina, emakumeen presentzia azaleratze hutsagatik poztu behar al dugu? Portzentaje horiek gora
|
doazen
heinean dena egina al dago. Jakina ezetz.
|
|
Ikusgarria da bertara igotzeko jarraituko dugun xenda, tarteka harkaitz artean galtzen dena. Eta are ikusgarriagoa, segidan bata bestearen atzetik tontorrak kateatzen
|
goazen
heinean jarraituko dugun ertz zorrotza. Iraule (1.515 m), Aitxuri (1.551 m), Aketegi (1.549 m) eta Aitzabal (1.512 m) gailurrak lotuko ditugu, harkaitz artean hegan goazen neurrian, tartean Gipuzkoako sabaia ere joko dugularik Aitxurin.
|
|
Organoaren doinuak eta ikusleek ibiltzeko uzten zieten bide estuak areagotu baino ez zuten egin bere sentimendua. Hurbiltzen
|
zihoazen
heinean apaizaren jantziari nabarmenago ikusi zitzaizkion koloretako apaingarriak, eta haren buruaz gora gero eta handiagoa zen Arantzazuko Amaren irudia; ospakizuna harentzat egina bailegoan.
|
|
Granulometriak txikitik handira joan behar du, tratatu beharreko likidoaren sarreratik irteerara hurbildu ahala. Poroak ez-purutasunekin buxatzen
|
doazen
heinean iragazketa gaitasuna txikiagotzen denez, eragiketa eten egin behar da, eta iragazkia garbitu. Iragazketaren noranzkoa alderantzikatuz lortzen da hori; gainera, harea irabiatu egin behar da, eta sedimentua mugitu.
|
|
Sukaldea garbitzea, beraz, funtsezkoa da elikagai seguruak mantentzeko eta bakterioak zabal ez daitezen. Gomendioetako bat gune eta tresnak erabiltzen
|
doazen
heinean garbitzea da. Horrek zikinkeria pilatzea saihesten du eta higiene baldintza hobeak ekartzen ditu.
|
|
Enpresa une horretarako prestatzea garrantzitsua da, eta hori egiteko modurik onena da familia protokolo bat egitea, hil aurretik edo sortzaileak uko egin aurretik. Logikoena zuhurrak izatea da, eta seme alabak zahartzen
|
doazen
heinean prestatzea. Azken dokumentua familia osoak onartu behar du.
|
|
SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformatik erakustaldira aurkeztu diren pertsona guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak, lan guztietan jarri dituzten indar eta gogoengatik. Badakigu adin ezberdintasuna nabaria izan dela, baina egiten
|
goazen
heinean ikasten dugu. Ezer ez egitea da ezereza.
|
2016
|
|
Gazterik ez dut aipatu; ez zuten, oro har, lilura berezirik niretzat. Denboraren legea jarraituz, suposatzen dut zahartzen
|
doazen
heinean kazetari gazteentzat izanen dutela lilurarik, eta hauek egin dutela antropologia berri bat Euskal Herria eta mundu zibilizatuaren erdia txunditurik daukan kuadrilla honen sekretuak ikertuz.
|
|
Gorputza gure bizitzaren ispilua da, egokitutako klase sozialaren, etniaren, generoaren, une historikoaren adierazgarri. Hori dela-eta, aipatutako korronteetatik uste da edo uste dugu beharrezkoa dela, noski, ikerketa bat gauzatzean subjektuaren gorputzari erreparatzea, zeren, hala egin ezean, informazioaren atal handi bat errefusatzen ariko garela ondoriozta baitaiteke.Gorputzak, gainera, zahartzen
|
goazen
heinean presentzia handiagoa daukala uste dugu, munduaren diseinu heteropatriarkal eta androzentrikoan
|
|
Landarediak ez du ulertzen sorginkeriez, eta berriro hartu zuen orubea, lar, sasi, eta lorez bete zen. Urtaroak aurrera
|
zihoazen
heinean aldatu egiten zen bertatik Bilbora, unira edota Hizkuntza Eskolara zihoazenek jasotzen zuten lore usaina.
|
2017
|
|
Bazterrak maldatzen
|
doazen
heinean apaltzen doakio abiadako kemena. Zangoak gero eta sakonago landatzen zaizkio zoru beratzean.
|
|
Largatxa: Bai, urteak betetzen
|
zoazen
heinean ulertzen zoaz kontuak nolakoak diren. Amak ez duela gidatzen, senide bat arduratzen dela horretaz, batzuetan bertan lo egitera geratzen zarela... baina umea zara, eta ibilaldi baten modukoa da zuretzat.
|
|
Norbanako gorputzak mugiarazten eta lotzen dituzten ekintzen bidez eratuz doan gorputz kolektibo bat, gorputzak hedatuz, berriztatuz eta artikulatuz
|
doazen
heinean sortzen den emozio eta energia partekatu bat, ideologiaz osaturik dagoena, jakina. (Esteban, 2013: 168).
|
2018
|
|
2 irudia. Gure hipotesiaren arabera, zahartzen
|
goazen
heinean geroz eta kalte gehiago pilatuko dira mitokondrietako barne mintzaren eta DNAren (zirkulu moreak) artean. Lotura horretan ezinbestekoa denez kolesterola, kolesterolean nahiz DNA mitokondrialean akatsak dituzten gaixotasunak ikertzen ari gara, bi molekulen harremana hobeto ulertzeko, eta gero zahartze prozesuak ikertzeko.
|
|
Txapelaren ertza fina, irregularra eta inkurbatua da. Ale gazteetan, ertza hankari itsatsita agertzen da eta zahartzen
|
dihoan
heinean banandu eta kolore larrosa eta beltza hartzen ditu. Laminak lodiak, estuki kokatuak eta askeak dira; hasieran txuriak, gero larrosaxkak eta azkenik, hurtu eta desagertu egiten dira.
|
|
Hala ere, agresibitate hori adierazteko formak heltzen garen bitartean aldatuz doaz (González Peña, Carrasco Ortiz, Gordillo Rodríguez, del Barrio Gándara eta Holgado Tello, 2011). Horrela, adin txikiko haurrek agresio fisikoa erabiltzea ohikoa izaten da eta haur horiek heltzen
|
doazen
heinean agresibitate zuzen hori eraso hain fisikoak ez diren eta sofistikatuagoak diren moduetara aldatzen joaten da, zeharkako agresiora edo ahozkoa agresiora adibidez (Liu et al., 2013; González Peña et al., 2011; Tremblay et al., 2005).
|
|
Haur Hezkuntzako 3 eta 4 mailakoek autoz egiten dute Aia herrigune inguruko baserrietara bisita, gurasoek lagunduta. Txiki txikia nintzenean herriko etxeak pasatzen genituen; zertxobait hazitakoan, autoz inguruko auzoko baserriak, eta zahartzen
|
joan
heinean, zapatila erosoak jantzi eta ordu arte ezagutzen ez nituen baserrietatik eta auzoetatik barrena joan ohi ginen, Ubagun eta Lokate alderantz. Etapa guztietan, gurasoak beti presente.
|
2019
|
|
Haiek zituzten joera basatiak berriro etorri zitzaizkiola. Haiek taldetan ibiltzen baziren, basoan zehar, eta aurrera
|
zihoazen
heinean janaria biltzen bazuten, zakur honi ere, guzti hori gustatzen hasi zitzaiola gero eta gehiago.
|
|
Gezurra da. Denok hel gaitezke gustuko zerbait sortzera. Kontua da esperimentatzea eta egiten
|
goazen
heinean prozesuak garatzen joatea".
|
|
Nire iritziz aberatsagoak dira kolore askotako pertsonaiak, eta zaila iruditzen zitzaidan pertsonaia honi kolorea ematea. Dena dela, papera lantzen
|
nindoan
heinean gero eta erosoago sentitu nintzen pertsonaiarekin, eta orain oso gustura nago.
|
|
Mundu guztia niri begira dago, zelatan. Handituz
|
noan
heinean motelduz doa kongregazioko senideen ontasuna. Beste aurpegia erakusten dute.
|
|
Lehenik eta behin, historikoki emakumeak geure gizarte patriarkaletan izandako zaintzaile rola dela medio (Borderias, Carrasco eta Alemany 1994; Arbaiza 2000; Perez de Orozco 2014), familiako zaintzen arduradun nagusi bilakatzen dira ezinbestean emakumezko zaharrak. Bigarrenik, zahartuz
|
doazen
heinean ere zainduak izateko beharra izango dute; eta hona hemen erronka handienetako bat: izan ere, nola zaintzen da zaintzailea?
|
|
Eta urte batzuetan zehar, 1794 eta 1830 urte bitartean, non langile klasea sortzen eta hedatzen hasia zegoen, historiaren atzeko partean geratu arren, jakobinismoa eta langileria bat egiten hasi ziren. Hamarkadatako prozesu historiko hartan, non langile kontzientzia sortzen
|
doan
heinean langile kultura eta instituzioak eratzen diren non klaseen arteko talkatik sortutako langile elkartasuna garatzen, saretzen eta antolatzen doan, bat egiten dute langile mugimenduak eta errepublikanismo demokratikoak. Ingalaterra litzateke honen erakusle argia E. P. Thompson historialariak Langile klasearen sorrera Ingalaterran testu famatu eta luzean zehar erakusten duen bezala.11 Bertan diosku" jakobinismoak bere zentro nazionala galdu zuen unean eta klase ertainen babesa galdu zuen momentu hartan, orduan hasi zela langile komunitateen parte izaten" (Thompson, 2012:
|
2020
|
|
" Whatsapp aplikazioaren bitartez zabaldu genuen sinatzeko lotura hasieran. Aurrera
|
joan
heinean, mail batzuk bidali ditugu eta Twitter kontu bat ere sortu dugu. Hedabideek ere interesa azaldu dute, eskaerari oihartzuna emanez", azpimarratu du taldeak orain arte egindako bidearen berri emanez.
|
|
Gainera, harremana utzia genuen. Asteak aurrera
|
zihoazen
heinean gero eta gutxiago ginen bigarren taldekoak. Lehen aldia hurreratzen ari zitzaidan gupidagabe, edo zehazkiago, ezin eramanezko burutazio erauntsiak bultzatuta, ni ari nintzaion itsu itsuan hurreratzen.
|
|
Batek daki...". Dorletako ur gazia berotzen
|
zihoan
heinean gatzak gorantz egiten zuen, azalean gatz gesala sortuz. Pala eskuetan hartuta, Manuela urre zuria apartatzen hasi zen.
|
|
Laburbilduz, identitatearen sorkuntza Haur Hezkuntzako etapan ematen da eta, beraz, nabariak dira sistemaren erreprodukzio zantzuak. Beraz, etapa honetan behar beharrezkoa da ikasten
|
doazen
heinean des ikasketa prozesuak ere aktibatzea.
|
2021
|
|
32.8.2a Konparazio proportzionala progresiboa izan daiteke. Zenbat gorago igo, hainbat nekatuago aurkitzen zen esaldian, adibidez, aurrera doazen prozesu bi alderatzen dira; ‘igotzen
|
doan
heinean nekatzen doala’ esaten da. Progresioaren berariazko adierazpena, hala ere, denboraren aipamenak bideratzen du.
|
|
" Mendian asko ibilitakoa naiz. Hiru Handiak eta, oinez hasieran, baina sasoia hartzen
|
nindoan
heinean korrika txikian egiten nituen tarte batzuk. Eta handik lehen lasterketa egitera:
|
|
Orain seme alabek ekartzen dizkidate zirrara filosofikoak. Lehengoan semeak galdegin zidan ea zenbakitik zenbakirako tartea beti den berdina; beretzat 2tik 3rakoa motzagoa dela 7tik 8rakoa baino, kontatuz
|
doan
heinean nekatuz doalako. Pentsakor utzi ninduen...».
|
|
Lehen komentario gehiago erantzuten nituen eta aktiboago nengoen jarraitzaileekiko. Baina egia da bideoak igotzen
|
zoazen
heinean mezu asko errepikatu egiten direla, oso errepikakorrak bilakatzen dira. Horregatik, komentario ezberdinak edo landuak erantzutera mugatzen naiz.
|
|
Hiriaren estrategia edo garapen ikuspuntua kontuan hartuta, hiri guztiek izan dute" handitan zer izan nahi duten" amets egiteko joera, eta euskal hiriek ere hori egin dute. Hiri bakoitzak bere estrategia markatu du, eta horrek ematen du zer nolako nortasuna duen; proiektuak egikaritzen
|
doazen
heinean hiria bizi duten pertsonak ere aldatzen doaz, eta honekin batera nortasun berriak sortzen.
|
|
" Ez uste izan hotzaren eraginez denik –halaxe esan ote zion Nikolek, hotzagatik zela? –, ez; exerzizio asko eginez eta aire ona arnastuz, horrelaxe baretzen dira nerbioak. Geletako gelditasunak eta hats biziatuak, ostera, eurok nagusituz
|
doazen
heinean ahuldu egiten dute norbera".
|
|
Hara joan behar zuten egun tamalgarria baino astebete lehenago, abuztuaren lehena hurbilduz
|
zihoan
heinean aitari jartzen zitzaion ilusiozko espresio lelo hura begietan bizi bizi ikusi zionean, azkeneko ahalegina egin zuen libra  tzeko, eta etxean bakarrik geratzeko baimena eskatu zion. Hori bai gustatuko litzaiokeela.
|
|
* Jose Javier Cresporen askatzeak ez dio amaiera ematen ETAren ekintzari euskararen defentsaren arloan, ekintza armatuak gero eta indartsuago jarraituko baitu, Euskal Kontseilu Orokorrari Gobernu zentraletik transferentziak atzeratzen
|
doazen
heinean edo Autonomia Estatutuaren proiektuan eskuduntzak mozten badira+.
|
2022
|
|
U.A.: Oraindik ez dugu asmorik, baina astea aurrera
|
dihoan
heinean ikusiko dugu.
|
|
Goizean goiz, etxean geratuko dela agindu dio bere buruari. Orduak aurrera
|
zihoazen
heinean ordea, ezinezkoa gertatu zaio neutraltasuna mantendu eta hondartzara ez azaltzea. Bihar jarriko dute berriro ere ferry zerbitzua martxan.
|
|
Hobetzeko grina hori izatea gero eta gehiago kostatzen zaie kirolariei. Urteak aurrera
|
doazen
heinean gertatzen da hori?
|
|
Aranalde zen horietako bat. Orain, hazten
|
doazen
heinean herriko frontoian entrenatzen jarraitzeko aukera dute, eta horri esker, ume hasiberriek erreferenteak dituzte herrian bertan. " Gurekin benjaminetan hasi ziren pilotariak infantiletan dabiltza orain, ari dira bidea egiten". Pilotari gazteen eboluzioan, adin kritikoa izaten da alebinetatik infantiletarako jauzia, elkarrizketatuaren iritziz.
|
|
Zaleek bazekiten jokalariek haien beharra zutela. Giroa berriz berotzen
|
zihoan
heinean Athletic ek gora egin zuen ere eta lehen zatiko aukera onenak izan zituzten. Nico Williamsek nahi zuena egin zuen Jordi Albarekin, baina Muniainek eta Dani Garciak ezin izan zuten bigarrena jarri markagailuan.
|
|
Irène Némirovskyk Suite frantsesa izango zena idazteari ekin zionean, proiektua ez zegoen artean guztiz argi haren buruan. Bere lanean aurrera
|
zihoan
heinean aurkitu zuen bidea, hau da, bere eleberria maisulan bihurtuko zuen" formula". Lortu zuenean, idatziko zuen:
|
2023
|
|
" Erotika hegemonikoetan sozializatzen hasi arren, aldi berean gutako askok esperientzia disidenteak ditugu. Hegemonia deseraikitzen
|
goazen
heinean norbanako erotikak sortzen dira".
|
|
Momentuan ez nintzen tematu, baina haziz
|
nindoan
heinean Lucíaren pelikula gehiago ezagutzen nituen, aititak ekoiztuak den denak. Hainbat pelikula egin zituzten elkarrekin, orain ere nuke ziur esan zenbat, eta epe oso laburrean izan behar zuen Lucíaren itxura film guztietan oso antzekoa baitzen.
|
|
Sasoiko zenean jende askok begirunea zion Luterori, iraganeko zerbitzuengatik, baina adinean aurrera
|
zihoan
heinean fisikoki eta psikikoki aldatu egin zen eta galdu egin zituen bere lidergoa eta bere ospea (Oberman, 1992). Luterok sarritan eduki zituen oinaze fisikoak, dispepsia, giltzurrunetako gaixotasuna, kolikoak, hezueria, ziatika, buruko minak, insomnioa, amesgaiztoak, barne herstura erasoak, kontrolik gabeko haserre eta amorru erasoak.
|
|
Urteak pasatu ahala amaren eragina murriztuz doan arren, ez da desagertzera iristen; izan ere, 50 urte bitarteko pertsonengan ere topatu dituzte amarekin partekatzen diren anduiak. Dirudienez, handituz
|
goazen
heinean etxeko beste kideen eragina nabarmenduz doa eta 4 urteko ume baten hesteetako mikrobiomak, esaterako, amarekin partekatzen dituen anduiak adina partekatzen ditu aitarekin. Azkenik, helduen mikrobiomak alderatuz, ikusi da elkarrekin bizi diren pertsonek ahoko mikroorganismoen %30 eta hesteetakoen %10 partekatzen dituztela, familiakoak izan edo ez.
|
|
Horren erakusgarri da joan den urteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean abestu zuen bukaerako agurra: «[...] Erdalguneko bertsolarien/ motxilatxoa soinean/ inoiz txantxa bat ta eszeptizismo/ puntu baten ordainean/ baina ez nuke gatzik bota nahi/ ixtear den orbainean/ soilik amets bat, esperantza bat/ denbora
|
joan
heinean/ finalak jartzen ditugun hontan/ Barakaldon, Iruñean/ ia aldaketa noiz sumatzen den/ baina oholtza gainean».
|
|
Zerua goibel egona zen ordura arte, baina beltz beltz jartzen ari zuen supituan. Hodeitza itxia nagusitzen
|
zihoan
heinean tartetik tximistargiek ihes egiten zuten, trumoi hotsen burrunba ikaragarriek lagunduta. Haizea ziztuka zebilen, uluka, harea zirimolaka, eta itsasoa bera ere haserre zegoen, olatuak bata bestearen atzetik eransten.
|
|
Ez itzela zelako bakarrik, oihanekoen arbasorik zahar eta bikainena baitzen: adarrak zenbatu ezin ahala ziren, hostoek aparteko itzala ematen zioten, eta gainera, gerturatzen
|
zihoazen
heinean zuhaitzak ataka itxurako sarrera bat zeukala ikusi zuten. Ez hori bakarrik:
|