Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 400

2000
‎Baina horrekin batera eta, hain zuzen ere oso gogorra iruditu zitzaidalako, nik ezin hobeki oroitzen dut nobelako pasarte hau: emakume gazte bat Leongo mendialdeko herrixka batera joan da irakasle; han jende gutxi bizi da baina, neguaren etorrerarekin batera, gero eta jende gutxiago ikusten du kalean, gero eta ikasle gutxiago joaten zaio eskolara; hala ere, horrek ez du askorik kezkatzen herrixkako arotz batekin maitemindu delako; halako batean, gau ilun batez, arotza ezustean joango zaio etxera eta berarekin joateko eskatu, baina irakasleak ezetz erantzun; harrezkero arotza ere desagertu egingo da eta, jakina, horrek bete betean kezkatuko du emakume gaztea; handik gutxira, kalexketan barrena dabilela, irakasleak etxe batetik irteten den arnasketa sakon eta sarkorra entzun du: etxera sartu da, ganbarara igo, eta, han, sabaitik esekiak, bi zaku handi eta lirdinga  tsu ikusi ditu, barnean bizia dutenak eta arnasketa ikaragarri horren sortzaile direnak; gero, amona batek emango dio usadio bitxi horren berri:
‎Egokitu zioten lehendabiziko lana politikari bat zaintzea izan zen eta, hauteskunde garaia izaki, hara eta hona ibili behar izan zuten. Behin batez, Madril aldean zebiltzan batean, dena delako politikariari telefonoz deitu zioten eta Cuencako herrixka batera joateko eskatu, bertako alderdiaren egoitza inaugura  tzera. Politikaria, ordea, guztiz gogogabetua zegoen (herria ttikiegia zitzaion, nonbait) eta, kosta ahala kosta, ekitaldi hura beste norbaiten esku uzten saiatu zen.
2001
‎Haurraren bilakaerako une bakoitza jarraitzen dugunean, haren sormena eta autonomia bultzatzen ditugunean, eta ahal duenaz arduratzen joatea eskatzen diogunean, independente izaten laguntzen diogu.
‎– Hitz batez, gauza berri guztietan gertatzen den bezalaxe, berrikuntza honek eredenboraren joana eskatzen du, benetan erabilgarria eta erosoa gerta dakigun.Izan ere, zapata berriak erosoak izaten dira, pixka bat erabili eta gero.
‎Baso bat ur ekarri zion Marcosek sukaldetik. Berriro ez joateko eskatu zion Lucasek ordea; bakarrik geratzean arnasestua larritzen zitzaiola, eta imajinazioa izango zela beharbada, baina on handia egiten ziola Marcos ondoan ikusteak.
‎Aldi hori igaro eta gurasoek berriz senarrarengana joateko eskatu zioten. Gurasoak gizartearen gaitzespenaren beldur ziren, alaba etxean luzeago atxikitzen bazuten.
‎Managuan ikasi dut nik ogiaren oreak altxagarria behar duela. Okindegira joanez gero eskatzen, horixe da ogiari buruz nik berez jakin dudan bakarra, ogi korrientea, edo ogi zuria, edo pistola eskatzen, eta ordaintzen.
‎Segituan ohartu nintzen zerbait larria gertatu zela. Bere atzetik joateko eskatu zidan. Gertuko hotel bateko gelara eraman ninduen.
2003
‎Ba... hara: ni Jose Mariren aldikoa naz, batera ikasi genduan Gasteizko Seminarioan, batera izan ginan Deriokoan irakasle ta hezitzaile; horregaitik, neu joateko eskatu eustan Rikardo gure gotzain jaunak. Ez neukala ezertariko eragozpenik, erantzun neutsan, eta joan be, pozik joango nintzala.
‎Baina ezin neban hamazazpi urteko neska lotuta euki, hain urrinetik gainera. Ez joateko eskatu eustan, ez eban gura nik hainbeste diru, hotela, bidaia eta gastatzea, bera ikusi gura neban bakotxean. Eta neuretzako be gogorregia zan jarraitzea, bera ikusterik ez baneukan.
‎“Batzuetan, irakasleak ingelesa edo irlandarra da eta herri batean bizi da, eta inguruko familiekin egonaldiak antolatzen ditu. Hori legez kanpokoa da”, dio, eta, aldi berean, bermeak eskaintzen dituzten elkarteetara joateko eskatzen die interesdunei. Kontsumitzaile elkarteek gomendatzen dute idatzizko kontratu bat eskatzea beti, bidaiaren ezaugarri guztiak zehazten dituena, bai eta aseguru indibidual bat, espezializatua eta gastu medikoetarako, ekipajea galtzeko eta aberriratzeko ahalik eta estaldura zabalena duena ere.
2004
‎Ondorioz, parte hartze demokratikoa indartzeak, instituzioen eta ordezkatzeprozesuen erregulazioa baino harago joatea eskatzen du. Hainbat lan estamentubarne hartuko dituen eta Kontseilu Sozialeranzko botere banaketa ekarriko duengidaritzaren onarpen kolektiboa eskatzen du.
‎“Arrisku handiko garai honetan, neurri egokiak hartu behar dira”, adierazi zuen. Kantonen kasu berriak agertzeko arriskua dela eta, Hong Kong ek mugako osasun kontrolak indartu ditu, eta sukarra edo eztula izaten hasten bada medikuarengana joateko eskatu die biztanleei.
‎Gauza ageria da halere gudu zibil huts bat izan zala; eta errusitarren aldetik ez zegoela batere arriskurik askatasuna galtzeko: Svinhufvud’en gobernuak errusitar armada Suomi’tik joateko eskatu zuenean (1917 ko Abenduan, beraz), joaten hasi ziran. Izan zan ere ko gerraren eraskin edo ondorio bat.
2005
‎Igandetan mezara joatea eskatzen die giristinoei Elizak. Ez ote gintezke giristino on izan batere elizara joan gabe, han ematen diren prediku aspergarri eta estralurtarrak entzutera bortxatuak izan gabe?
‎Testuinguru honetan, ekainaren 28an BAEk Infanteriako azken konpainiarenatzean eta Artilleriaren aurrean joatea eskatzen du. Nahiz eta huskeria eman, kokapenak izugarrizko garrantzia zuen, zeren alkatearen proposamenaren bidezemakumeek ez baitzuten Alarde barruan desfilatzen kanpoan, baizik.
‎Hala ere, CIren arabera, GEO lantzen duten herrialdeek ere “arau hori babestu lukete, kontsumitzaileek oinarrizko eskubidea baitute zer jaten ari diren jakiteko”. Hala, Consumers Internacionalek dei egiten die herritarrei, beren gobernuei Malaysiako bilerara joateko eskatzeaz gain, arrazoi erlijioso, etiko edo kulturalengatik etiketatzea baimentzen duen klausula baten alde egin dezaten. Herrialde batzuetan, garrantzitsua izan daiteke begetarianoentzat elikagai transgenikoetan animalia geneak dauden ezagutzea, edo musulmanentzat, txerri jatorriko material genetikorik badagoen jakitea.
‎Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko edo Berangoko udalek, lanera autorik gabe joateko eskatzen digutenean, inork uste al du seriotan ari direla. Patinez irristatzeko egiten ari al dira autobide ero hori?
‎Epaituen aldeko ekimenetan parte hartzeko deiari uko egin dio Zarraoak," batera" joateko eskatu eta gero" jipoiak baino ez" daudelako (2005 Ots 25)
‎Ez dakit zer asmatuko duen zuen falta azaltzeko. Ahal bezain laster joateko eskatu dit. Esan diot etxerako gauza batzuk behar nituela eta supermerkatuan nengoela.
‎Nekane, bizkorrago ez ezik, arineketan ere hasi zen ia ia. Nik, momentu batez, hain bizkor ez joateko eskatu nion, oraindik ez bainuen masusta zapia lotzea lortu...
‎Oinutsik ibiltzen zen, bere oinazpiek bi zentimetroko azala omen zuten. Guti Kixmiren mutil laguna izana zen, beno, Kixmik kontatu zidan berarekin Andaluziara joateko eskatu ziola, heroina utzi nahi zuela eta. Neskak ezetz erantzun eta hark ez zion berriro hitz egin; bitxia tipoa.
2006
‎–Hogeita bost minutu baino ez zaizkit geratzen –esan dio Maiteri, erlojuari begiratu ondoren. Honekin harira joateko eskatu nahi dio, zertarako deitu dion jakin nahi duela. Baina ez du ematen Maitek ulertu dionik.
‎Zerbait esan dio ahopeka eta Nereak igarri du zer den. Igarri du farora joateko eskatu diola.
‎Bi hiru egun geroago, Domingo Abaurre nire bila etorri zen, beti bezain ilun. Sastagaia hartzeko eta berarekin joateko eskatu zidan. Ez nuen nahi.
‎–Txikitan izugarri gustatzen zitzaizkizun tortitak, gogoratzen? Zure urtebetetzean tortitak hartzera joateko eskatzen zenigun beti.
2007
‎Adituek azpimarratzen dute testosteronaren urritasuna eta erekzioaren disfuntzioa bereizten dituztela, nahiz eta zeinuren bat partekatzen duten eta hormona murrizteak disfuntzioa eragin dezakeen. Horretarako, urologoaren edo andrologoaren kontsultara joateko eskatzen diete gizonei, behar bezala diagnostikatu ditzaten. Gainera, uste dute LTDak kaltetutakoen kopuruak erregistratutakoak baino handiagoak izan daitezkeela; izan ere, sintoma horietako asko adinaren ondorio normaltzat hartzen dira, eta ez beste patologia batzuk prebenitzeko tratatu daitekeen eta tratatu behar den arazo gisa.
‎" Euskal Herria nazio bat selekzio bat" lelopean ofizialtasunaren alde abenduaren 29an Bilbora joateko deia egin dute ibarreko hainbat kirolarik, Debagoieneko ESAITen deialdiarekin bat eginda. Euskal Herria ordezkatuko duten kirol federazioen aldeko aldarrikapena egin dute, eta hilaren 29ko manifestaziora joateko eskatu dute.
‎Ettore Diccino deitzen den bazkide izandakoarekin haserretu eta harreman oro apurtutakoa nintzen eta, batez ere, Anne eta Belleren heriotza ezin ahaztu zuen gizon deuseza, horixe nintzen ni Orsonek bere albora joateko eskatu zidan garaian. Barrua hutsik baino, dena saminez beteta zeukan gizon galdu bat nintzen, esnatzea bera ere nekeza baino nekezago egiten zitzaiona.
2008
‎Ostean Bilbora joateko esan ziguten.Nolatan hautatu dute Unax bertan parte hartzeko. Haur argala bilatzen zuten eta Unaxek baldintza hori betetzen du. Gainera, agentzian grabatutakoa zuzendariari bidali zioten, honi gustatu eta Bilbora joateko eskatu zigun. Filmazio ekipo osoa ezagutu genuen.
‎Berriro, hautesle euskaldunok aukera ederra galdu dugu Madrilen ordezkari boteretsu bat lortzeko. Izan ere, herriaren interesen ikuspegitik EAJ, EA, EB Berdeak eta Aralarri elkarrekin joateko eskatu zitzaien, horrela euskal talde indartsu bat posible izango zelako datozen erronkei aurre egiteko. EAJk muzin egin zion eta horren ordaina hemendik aurrera jasoko dugu, ezin izango baitugu edo oso zaila izango baitzaigu erabakitzeko eskubidea gauzatzea.
‎Kuleroen modura ipintzen direnez, pixoihala uzten ikasteko egokiak dira: erraz jaitsi eta igotzen dira haurrak komunera joatea eskatzen badu eta deskuidu batean arropa zikintzeko beldurrik ez dago.
‎baina zinemara joateko eskatuko balidate, ez litzaidake axolako diru gehiago ematea; hori bai, sarrera erakutsi lidakete.
‎180.000 atzerritar daude langabezia asegurua kobratzen eta iraganeko garaietara itzultzen ari gara. Frantziara, mahats bilketan aritzera, joatea eskatu duten 20.000 andaluziar daude, adierazi zuen Rajoyk.
‎Besarkada bat eman zion emazteari, eta baita semeari ere. Gero, erizainek izarak aldatu behar zituztela eta, gelatik joateko eskatu ziguten.
‎Fresko samar dago, urtarrila da, aizue, Karibera etorri zaretelakoan? Itsas pasealekuan horrelako lekuetako ohiko gogaikarriak inoiz baino gogaikarrigo dabiltza eskupekoa ematen dien tabernara joateko eskatzen. Jarri gara terraza batean europar gurien aldamenean.
‎NAROA. Ardogileen batzar bat dago eta Leok joateko eskatu dit.
‎Ildo berekoa izan da, izan ere, duela hiru urte Plazaberri albiste emaile elektronikoa sortzea eta garatzea. Gerokoak erakutsi duen bezala, horretan izan du Euskararen Akademiak agerbide berezia, web orriaren pizgarri eta eragile.Aldiek, hala ere, aurrera joatea eskatzen dute etengabe, eta horrek ekarri du, beste behin ere, emanaldi berri hau.
‎Juan Antonio Larrañaga herri diputatua izan zen 1776 eta 1777 urteetan, sindikoa 1782an eta alkate kargua eskuratu zuen 1792an; Francisco Antonio Arrazain maisuak (Uriarte, 1998: ...txostenaren egilea zen, gogoratuko dugunez); Juan Bautista Mendizabali dagokionez, alkatea izan zen 1756an, sindikoa 1777an, herri diputatua 1780an eta 1781ean, eta alkatea 1788an eta 1794an167 Bigarren maila batean Juan Andres Agirre Azaldegi errejidorea izan zen 1785ean eta 1789an, eta Jose Maria Orbea Urkizu errejidorea 1792an; Sebastian Argiano Eibarko idazkaria zen 1794an eta tertzioetara ez joatea eskatu zuen bere burua erdibitzea ezinezkoa zela argudiatuta??, no puedo partirme?
‎12 Norbaiti ez joateko eskatzeko nola esaten du haurrak. Qa) Ez nb) Ez joan
‎Deklaratzera joateko eskatzen ahal ziguten, baina beste metodo bat erabali nahi izan dute»
‎denboraldian Jose Luis Mendilibarren deia jaso zuen Llorentek. Eibarrera joateko eskatu zion aurreko denboraldian Realak utzita aritu zen bertan, eta lau gol sartu zituen. Asmatu zuen baietz erantzunda.
‎Mobilizazioaren buruan egotea nahi dugu, ganoraz antolatzeko. 17:00etan Aita Donostiara joateko eskatzen diegu.
2009
‎Gaur goizean, 34 eskola hustu dituzte (21 Bizkaian, 12 Araban eta 1 Gipuzkoan). Blboko Udalak itsasadarretik gertu dauden ikastetxeetako ikasleen bila joateko eskatu die gurasoei. Agiri baten bidez azaldu dutenez, Garcia Rivero, Mugica, Deustu Ikastola, Intxixu Ikastola, Zamakola eta IES Ibaizabal dira arrisku gehien dutenak.
‎Cristhian uruguaiarra da, baina Los Cocoteros herrian bizi da, hau da, ezbeharra jazo den lekutik gertu. Bere emazteak ikusi zuen itsasoan gertatutakoa, eta laguntza ematera joateko eskatu zion.
‎Zugaztieta auzoko bizilagunen bozeramaileak, ostera, pertsona gatazkatsuak direla errepikatu du. Ijito familia bertara bizitzera ez joateko eskatu dute bizilagunek manifestaldi batean, Trapagaranen.
‎Ijito familia bertara bizitzera ez joateko eskatu dute bizilagunek manifestaldi batean gaur arratsaldean, Trapagaranen.
‎2007ko uztailean, amama eta haren bikotekidea ere Kataluniara bizitzen joan ziren, baina neskatoaren amak bere etxera Kantabriara bizitzen joateko eskatu zien.
‎Morentinek adierazi duenez, ez du gogoratzen beste bitan tratu txarrengatik kondenatua izana eta gezurra da emakumea arrastaka eraman izatea. Eztabaidaren ostean Puyri etxetik joateko eskatu ziola adierazi du akusatuak.
‎Arlo politikoan, berriz, Alakranaren bahiketak Indiako Ozeanoan jarduten duten arrantza ontzien segurtasunaren gaineko eztabaida piztu zuen berriro. Eusko Legebiltzarrak, EAJ eta PPren botoekin, atunontzietan militarrak joatea eskatu zuen. Horrez gain, Bermeoko zortzi ontzik militar ohiak kontratatzea erabaki zuten, tripulazioaren segurtasuna bermatzeko asmoz.
‎600 euroko bigarren sari bat eta herriko film labur onenari 300 euroko saria emango die. Zuzendari irabazleak edo ordezkariren bat sari banaketara joatea eskatzen da.
‎Epaileak beste zehetasun bat hartu du kontuan urruntzeko agindua baztertzeko: Emaztea hil eta gero, gizonezkoak bere seme alaben bila joatea eskatu ziola bere arrebari, drama hura ikus ez zezaten.
‎Angel Saldias kaltetuetako baten aita da eta gaur goizean ETBri azaldu dionez, aireportuko agintariek handik joateko eskatu zien bidaiariei, bertan egonda irudi txarra ematen ari zirela argudiatuta.
‎Kaltetuek salatu dutenez, Easyjetek ez die inolako irtenbiderik eman hegaldia kendu eta gero. Angel Saldias kaltetuetako baten aita da eta gaur goizean ETBri azaldu dionez, aireportuko agintariek handik joateko eskatu zien bidaiariei, bertan egonda irudi txarra ematen ari zirela argudiatuta.
‎Sukaldera noa eskatu didana betetzera. Mandarina bat eta jogurt bat ere pasa dizkiot.
‎Buelta bat ematearren. Sarak ezin zion nebaren martxari jarraitu eta geldiroago joateko eskatu zion, mesedez, Kokolo. Baina izerditan zihoan neba, gero eta arinago, atzera begiratu gabe, Kokolo, nora zoaz?
‎Mesede hura niri baino ezin zidala eskatu idazten zidan, konfiantza eman izan niola beti, eta bazekiela ez niola hutsik egingo. Ahal bezain laster Maiterengana joateko eskatzen zidan. Aurkitu ezazu eta esan nire zain egoteko, itzuliko naizela eta itxaroteko, mesedez.
‎Bere etxera joateko eskatu dio Carmenek. Zertarako orain?
‎Erregerenak kanoiak ageri zituen saihetsetan, eta pikari eta arkabuzariak beha zeuden inguruko xalantetan. Margaritak berarekin joateko eskatu zidan. Oraino inguruan sumatuko zuen Du Guasten edo bere anaiaren barrandarien usaina.
‎Web proxi batek sare edo makina talde batetik egindako HTTP eskaerak aztertu eta betetzen dituena da. Hau da, proxiaren atzean dauden arakatzaileen eskaerak ez dira zuzenean joaten eskatutako URLak adierazten duen web zerbitzarira, proxira baizik. Proxiak honako bi eginbehar hauek izaten ditu:
‎Haurrengan sinetsi behar dugu, ikasten lagundu behar diegu, jarrera positiboei eusten eta negatiboak murrizten, hazten eta beren buruarekin ondo sentitzen. Gurasoekin hitz egiten dugunean, lehenik eta behin, semea gustatzen zaigula eta ondo ezagutzen dugula sentiarazi behar diegu; haurrari laguntzeko hartu ditugun neurri guztiak erakutsi behar dizkiegu; aldaketa positiboen berri eman behar diegu, eta aldatu ezin izan ditugun alderdiei buruzko gure kezka azaldu behar diegu, eta, hori guztia egin ondoren, profesional batengana joateko eskatu behar diegu, orientazio eta laguntza berriak behar baditugu. Eta gurasoei, nola lagun diezaiekete etxetik?
‎Hainbat elementuren konbinazioak gehiago jatera bultzatzen du: denbora libre gehiago dago, beste pertsona batzuei janaria prestatzeko edo jatetxe batera joateko eska dakieke (ahalegin txikiagoa), giroa lasaia da, lagun artean, janaria baloratzen da eta platera garbi uzten saiatzen da. Kontsumitzaileentzat, gogoeta horiek erabilgarriak izan daitezke oharkabean gerta dakiekeen gertaera batez jabetzeko.
‎Nolanahi ere, bermeak barne hartzen ditu eskulana, piezak eta egin daitezkeen joan etorriak. Konponketak markako teknikari bat kontsumitzailearen etxera joatea eskatzen badu, ezin du ezer kobratu, ezta irteerak ere. Produktua zerbitzu tekniko batera bidali behar bada, bezeroak ere ez ditu ordainduko bidalketa gastuak.
‎Idazkaria agurtu du. Ordenagailua piztearekin batera, nagusiak bere bulegora joateko eskatu dio. Zortziak puntuan.
‎Hala, otsailaren 25ean EAEko Ararteko Iñigo Lamarkarekin bilduko dira, egoera azaltzeko. Plataformako lau bat kide bilduko dira Lamarkarekin, baina haiei babesa agertzera joateko eskatzen diegu herritarrei. Ez dute baztertzen, gainera, datozen asteetan beste protesta batzuk egitea.
‎Elkarlanak. Plataformako kideen esanetan, herriko buzoietan oharrak banatu ditu EAJk, igandean bozkatzera ez joateko eskatuz. Horrekin batera, Espainiako Gobernuak zein Eusko Jaurlaritzak informazioa, eztabaida eta hitza ukatu dizkietela gaitzetsi dute AHT Gelditu!
‎Herenegun, bestalde, martxoaren amaieran Dohan (Qatar) egingo den Liga Arabiarraren bilerara ez joateko eskatu zion Sudango Ulemen elkarteak Al Bashirri. Hain zuzen, egungo egoeran eta Jainkoaren eta herrialdearen etsaiak inguruan dabiltzala arriskutsua izan daitekeela uste du elkarte horrek.
‎Ipar Koreako agintarien azken iragarriak, anartean, kezka piztu du nazioarteko potentzien artean. AEBek mehatxu probokatzaileak egiteari uzteko eta bide okerretik ez joateko eskatu diote Piongiangi. Robert Gibbs Etxe Zuriko bozeramaileak arma nuklearrei ekiteak zuzenbide okerrean urrats larria litzateke.
‎Mehatxuak egiteari uzteko eta bide okerretik ez joateko eskatu dio Etxe Zuriak
‎Agerian gelditu arren, lotsarik gabe, protagonismo politikoa berreskuratzeko murgildu diren zurrunbilo hutsal horretan, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko erakundeetan bandera espainola inposatzeko alfonbra gorria belauniko ipini dutenean, larunbatean Gorbeiara martxa egingo dute ikurrina defendatzeko. Hemendik alde egitea baino ez nieke exijituko, baina hori baino lehen Gorbeiara joatea eskatuko nieke militar espainolei. Jeltzaleen desobedientzia politikoaren edo barregarriaren neurgailu ederra izango litzateke.
‎Urgentziazko batzar bat egin ondoren, fakzio politiko palestinar guztiek Ramallahera joateko eskatu ziguten, eta euren lehendakariaren bizitza salbatzeko giza babes gisa jarduteko.
‎direla esan du Zelaak, eta, gizarte osoak egiten duen moduan? atentatua gaitzesteko mobilizazioetara joateko eskatu die, Bilboko elkarretaratzearen ondoren. ETAri ez duela irabaziko ohartarazi dio, eta. Zuzenbide Estatuko?
‎Horien arabera, zortzi puntuko aldea ateratzen diete Jose Socratesen sozialistek kontserbadoreei. Hark, ordea, gehiegi ez fidatzeko eta bozkatzera joateko eskatu die jarraitzaileei, azken uneko ezustekorik egon ez dadin. Izan ere, hautesleen %20k ez dute oraindik erabaki noren alde bozkatuko duen, eta Alderdi Sozialistak egun Legebiltzarrean duen gehiengo osoa gal dezake.
‎Manifestaziora joanen zela iragarri zuen Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak. Bertze hautetsiei ere, atxikimendua adierazi eta manifestaziora joateko eskatu diete.
‎Afganistango oposizioko buruaren kontseilari batek eman du berria: Hamid Karzai presidentearen lehiakide Abdula Abdula ez da hauteskundeen bigarren saiora aurkeztuko, azaroaren 7an, eta, gainera, euren jarraitzaileei botoa ematera ez joatea eskatu die. Gure jarraitzaileak etxean gera daitezen nahi dugu, bozketan ez dezatela parte har, esan du Medhi doktorea izenarekin identifikatu den kontseilariak.
‎Cristian Cognenfort zen gizonaren izena, eta, Betelun egon ondoren, Europan gora eta behera ibili zen. Frantzia liberatu zenean idatzi zion azken eskutitza bere maiteñoari, eta harekin bat egitera joateko eskatu zion. Esan bezala, baina, maitasun istorio hori ez zen sekula gauzatu, eta herrian gelditu zen neska.
‎–Daniel jaun gaztea, oso gaizki dago etxeko andrea. Joateko eskatzen dizu aitak.
‎Zentrora deitu nuen. Lehenengo orduan hartuko gintuztela esan zidaten, zortzi eta laurdenetan, oker ez banago, eta zure txiza eramateko eta zu baraurik joateko eskatu zidaten, analisiak egin ahal izateko. Katilu bete kafe hartu ostean deitu nizun.
‎Erretiroko paperak egiteko, berriz, Anderri eskatu nion, bere karrerarengatik hurbilagoko gaia zuelako, badakizu. Trankil egoteko esan zidan, berak egingo zituela-eta egin beharreko buelta guztiak; baina batzuetan berarekin joateko eskatu zidan, hala neuk ere entzun egingo nituela-eta erabakiak hartuko ziren lekuetan azalduko zizkigutenak. Niretzat, esan beharrik ere ez dago, erosoagoa izango zen Anderrek paper guztiak eginda ekartzea, nik ezertariko ardurarik hartu gabe.
‎Horrexegatik ere ezinbestekoa da euskarazko komunikazioak leku propioa hartzea Interneten eta bere barrutiko euskarrietan (sare sozialak, blog, informazio leihoak). Hedabideen betiko ikusmoldetik harantzago joatea eskatzen du horrek, kontuan harturik Interneteko ekoizpenak arau propioak dituela, bertsio digitala eta kopia digitala ez baitira gauza bera. Horrela, bada, ezinbestekoa dirudi informaziorako modu eta euskarri berriak aurkitzea, batez ere publiko gazteari begira.
2010
‎Errainak gogo handirik gabe gonbidatu duela Eguberriak haiekin pasatzera, eta berak ongi argi ulertu duela ez dutela joatea nahi. Etxeko lanak egiten laguntzen dion neska da daukan konpainia bakarra, baina Ekuadorreko beste neska batzuekin elkartzeko asmoa duela esan diola eta berak ez duela ausardiarik eduki haiekin joateko eskatzeko.
‎Sabin Intxaurragak 1998ko udan deitu zidan, berarekin Jaurlaritzara lanera joateko eskatuz. Ez genuen elkar ezagutzen; telebistatik ezagutzen ninduela esan zidan, eta prentsa aholkulari gisa eskaini zidan lana.
‎" Udako egun haiek" gogoratuz hasten dira betiereko gudariaren ibilerak: " 1936ko uztailaren 19a zen(...) pistola bat eskuan jarri eta lantegi aurrera joateko eskatu zidaten" dio liburuaren egileak.
‎Zorabiatu baino lehen, medikuek bisitatu zuten eta anbulantzia batean zentro batera joateko eskatu zioten txekeo bat egiteko, izan ere, bere osasun egoerak okerrera egin zuen.
‎Fisikoki ondo nago eta elikadura egokia dut, baina, hala ere, gertatu zait. Urtebete gehiago eta arazo larriak izango nituzke, adierazi du Navratilovak, emakumeei azterketa medikoetara joateko eskatuz.
‎Aipatu iturrien arabera, 21:45ean aipatu herriko etxebizitza batera joateko eskatu zioten Ertzaintzari, emakumezko baten gorpua aurkitu baitzuten. Medikuek zehaztu zutenez, andreak arma zuriz egindako zauriak zituen.
‎Beraz, pozik egoteko arrazoi gehiago dauzkat. Espreski, modu informalean jantzita joateko eskatu diete gonbidatuei, ahal bada apretak jantzita, oso oinetako erosoak direlako. Baina neskei ez die horrelako mugaketarik jarri, neskak, eder eta lirain egongo dira, nahi duten bezala jantzita etor daitezke.
‎Iker Casillas, Andres Iniesta eta Alvaro Del Bosque entrenatzailearen semea jardunaldiko protagonista nagusiak izan dira. Alvaro Down sindromearekin jaio zen eta duela hilabete batzuk txapeldunekin autobusean joatea eskatu zion aitari. Eta horrela izan da:
‎Datorren abuztuaren 23an Rabatera bidaiatu baino lehen Melillara Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin hitz egitera joateko eskatu dio Ponsek Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroari. Batez ere, emakume poliziekin hitz egiteko eskatu dio; izan ere, oso gaizki pasatzen ari dira ekintzaileen erasok direla eta.
‎Bileratxo horretan, inoiz mezu jakin bat jasoko balu, Parisko Gare du Nord tren geltokira joateko eskatu zion kazetariari.
‎Fronte Polisarioak armak, gizonak eta borondate nahikoa du gudara joateko; izan ere, Saharako herriak gerrara joateko eskatu du nazioarteko erakundeen isiltasunaren, laguntzaren eta axolagabetasunaren aurrean.
‎Jose Montilla Kataluniako presidentea eta PSCko hautagaiak zin egin du Zapateroren aurrean ez duela herria traizionatzeko inolako asmorik ERC edo PPrekin paktua eginez. Guztiz kontrakoa gertatzen da CiUren kasuan; Montillaren ustez CiUrekin ezin da inor fidatu eta gehiengo isilari azaroren 28an botoa ematera joateko eskatu dio.
‎Azkenean, Santos lorezainak mailuaz sarraila hautsi, eta halaxe sartu zen barrura ama, atzetik neskameak; ez bainuen zalantzan jartzen amak erlojua aurkituko zuela, historia bat asmatzen hasi nintzen: gauero gauero Benjamin Mariarekin amesten nuela esango nion, baita anaiak oihu eta oihu egiten zidala ere, bere gelara joateko eskatuz, hain zegoen bakardadeak jota, eta horregatik joaten nintzela aldian behin haren gelara, anaiatxo inuxente errukarriarekin egoteko; hantxe utziko nuen ama mutu, bai horixe!; ama, baina, Jesusen Bihotzaren irudiaren bila zebilen: begiratu zuen batera eta bestera, eta nola ez baitzuen ikusi, neskameei agindu zien:
‎Douglassek berak 2009ko azaroan Argia astekariko Larrun eranskinean kontatu duenez, 2003ko urrian jaso zuen HD Zentroaren lehen mezua e postaz, eta ezetz erantzun zion mezu hari. Baina Andrew Marshall HDko zuzendariordeak telefonoz euren asmoak aurreratu eta Genevara joateko eskatu zionean, entzuteko prest zegoela erantzun zien eta, behin Suitzan Griffiths zuzendariarekin eta Marshall zuzendariordearekin bilera egin ondoren, baiezkoa erantzun zuen.
‎Azaroaren 8ko bilerara hitzordua baino lehenago iritsi ziren Loiolara EAJren eta PSE EEren ordezkaritzak. Aresek Imazi telefonoz hots egin zion aurretik, eta Arrupe Etxera ordua baino lehenago joateko eskatu zion, hiruren arteko bilkura egin aurretik bien artekoa egin nahi zutela eta. Urkullu:
‎Motibo nagusia badakigu zein den: bere alorreko lan egokirik ez du hemen aurkitzen, edo hemen bilatu duen lanbideak denbora batez (normalean urtetarako) EAEtik kanpora joatea eskatzen dio. Emigrazio horri EAE barruko lantokieta bizigune aldaketak ekarri duena erantsi behar zaio (aurrerago, VIII.5 puntuan, helduko zaio gai horri).
‎LUKAS. Egoista izan nahiko nuke, eta zuri ez joateko eskatu, baina maite zaitut eta?
‎ITXASO: Bai, Koldok hobeto pentsatu eta berarekin bizitzera joateko eskatzea.
‎Egiaztatzeko eskatzaileari audientzia batera joateko eska diezaioke, bertan dokumentuak eta lekukoen testigantzak edo alegatutako egoera frogatzen duen beste edozein froga aurkez ditzake (LPLren 79.2 art.). Soldatak Bermatzeko Funtsa ere deituko da haren erantzukizuna eman daitekeen kasuetan, ondasunak zehazteko.
‎Zein dira erabiltzaileek on line egiteko gehien eskatzen dituzten kudeaketak? “Egoera batzuek ezin dute makina bat konpondu, pertsonen artean konpondu behar dira” Denbora eta ilarak aurreztea eskatzen dute gehien; bulegora paper bat jasotzeko bakarrik ez joateko eskatzen dute. Ondorioz, zenbat eta gutxiago bertaratu izapide baten kudeaketa, orduan eta hobeto herritarrarentzat, eta, beraz, egoera egokiena telematikoki osatu ahal izatea da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
joan 399 (2,63)
Joan 1 (0,01)
Lehen forma
joateko 314 (2,07)
joatea 63 (0,41)
Joateko 8 (0,05)
doa 2 (0,01)
Banoakio 1 (0,01)
Joanak 1 (0,01)
Joanek 1 (0,01)
joaitea 1 (0,01)
joan 1 (0,01)
joana 1 (0,01)
joanda 1 (0,01)
joanez gero 1 (0,01)
joateak 1 (0,01)
joatean 1 (0,01)
joatekoa 1 (0,01)
joaten 1 (0,01)
noa 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia