Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2004
‎Oso noizbehinka estreinaldiren baten berri eman eta horrekin nahikoa egin dutela uste badute, akabo. Akabo nire esperantzak, nire ez hain urrutiko ezagunak edo lagunak bere planak aldatu eta larunbata arratsean antzerkira joateko erabakia hartzeko.
‎Beren askatasunaren eta bizitzaren kontura gorpuzten eta justifikatzen baitu ETAk bere presentzia, arrazoia eta gatazkaren iraupena. Alderdi abertzaleentzat eta Ezker Batuarentzat aspaldidanik ETA estorbu politikoa besterik ez da, batez ere alderdi horiek autogobernuaren bidean Estatututik haruntzago joateko erabakia hartu dutenetik.
2005
‎Banuen Olimpia Ljubljanaren eskaintza bat ere, Splitek baino askoz ere diru gehiago eskaintzen zidana. Baina Malijkovicekin hitz egin nuen, talentu handiko taldea zuela ikusi nuen, eta Jugoplastikara joateko erabakia hartu nuen. Ongi atera zitzaidan, uste dut hura Europan inoiz ikusi den talde onena izan zela.
‎Atzerrira joateko erabagia hartu neban orain urte batzuk eta egia esan orain arte ondo moldatu naz oso hemengo biztanleen hizkuntza eta bizimodura. Oraindik orain atzerritartzat naukie bertakoek eta nik neuk be hatakotzat joten dot neure burua, ez baina sarritan neure herrian bertan sentitzen neban baino atzerritarragotzat.
2006
‎Kasuan kasuko audientziako fiskalak jakinez gero aurreko artikuluan adierazitako delituetatik bat egin dela, gertakariaren tokira joan dabera, edo bere mendeko batzuk bertara joateko erabakia hartuko du, eta, ondorioz, instrukzio epaileari laguntza emango diote egitateak modurik egokienean eta azkarrenean argitzeko, baldin eta larritasun bereko edo gehiagoko beste zeregin batzuek hori eragozten ez badute, betiere egokitzat jotako kasuetatik beste edozeinetan modu berean jarduteari kalterik egin gabe.
‎Hala, kalera joateko erabakia hartu zuten denek. Indemnizazioa jaso eta paroa kobratu ahal izateko, ordea, ezinbesteko baldintza da hilaren 29ra arte lanean jarraitzea.
2008
‎Ingurukoei krisialdian ote gauden galdetzen badiegu, horietako askok dena zein garesti dagoen esango digute (inflazioa), hipotekak zenbat igo diren (euriborra), enpresa batzuek kanpora joateko erabakia hartu dutela (deslokalizazioa) horrek dakarren enplegu galerarekin… gertuenekoari buruz hitz egingo digute, komunikabideetan ia egunero entzun daitekeenari buruz.
‎Biak Lapurdin bizi dira eta atzoko prentsa agerraldian adierazi zutenez, ez dute oraindik jaso Madrilera inputatu gisa joateko deirik. Hala ere, ez joateko erabakia hartu dutela jakinarazi dute. «Espainiako Auzitegi Nazionala eta Parisko 14 sekzioa salbuespen epaitegiak dira, Euskal Herriak pairatzen duen errepresioaren oinarrian daude, eta ez dugu deus errateko epaile horien aitzinean», adierazi zuen Zigor Goieaskoetxeak atzo Baionan.
2009
‎Gainera, unibertsitatera bidal dezakegu; izan ere, badago bertan bizpahiru urtetako ikastaro bat, ekonomiari buruzkoa, nire anaietako batek daramana eta primeran dagoena? esan zion monsieur Quessenetek gonbita egiteko orduan?, Nazariok Teofilo Mariarekin komentatu, honek baiezkoa eman eta, berandu gabe, joateko erabakia hartu zuen: 1928ko udan joan zen, Domingo Madrilgo probintzian zegoèn kanpamentu militarrerantz abiatu baino bizpahiru hilabete lehenago.
‎hiri berean ere aldaketa handiak aurki daitezke. Zinemara joateko erabakia hartuta badago, bikoteka, bakarrik edo lagunekin, kontuan hartu behar da sarrerak aldez aurretik saltzen direla areto garrantzitsuenetan. Erosketak telefonoz edo on line egin daitezke, eta kasu horietan 0,65 euroko komisio gehigarria da, eta ordaintzeko modua txartel bidezkoa da.
‎Gainera, azken finean, beste esperientzia bat bizitzen ari naiz. Nork esango zion egun Txapeldunen Liga jokatzen arituko zela 2005 Alavesekin Bigarren Mailara jaitsi zenean edo 1999ko udan jaiolekua utzi eta Gasteizera joateko erabakia hartu zuenean. Ez duzu pentsatzen goi mailara helduko zarenik.
‎Auto bat baino gehiago gainera, errepidetik irten egin zen. Lanera bizikletaz edota oinez joateko erabakia hartu zuenik ere izan zen barikuan.
‎J, nger, nazien armadako ofiziala II. Mundu Gerran, hunkiturik azaldu zen hurrengo eskutitzean, eta harridura azaldu zion ikaskide ohiak Alemaniatik joateko erabakia hartu ez zuela eta. –Atxilotu zituzten lehenetakoa izan zen, Reichstagen sutearen ondoren?, argitu zion Scholemek.
‎hori, alde batetik; bestetik, gure enpresa aparta da, antolakuntzaren ikuspegitik begiratuta batez ere, askotan esan izan dizut, eta bertan asko ikas dezake... Gainera, unibertsitatera bidal dezakegu; izan ere, badago bertan bizpahiru urtetako ikastaro bat, ekonomiari buruzkoa, nire anaietako batek daramana eta primeran dagoena" esan zion monsieur Quessenetek gonbita egiteko orduan–, Nazariok Teofilo Mariarekin komentatu, honek baiezkoa eman eta, berandu gabe, joateko erabakia hartu zuen: 1928ko udan joan zen, Domingo Madrilgo probintzian zegoèn kanpamentu militarrerantz abiatu baino bizpahiru hilabete lehenago.
2010
‎Egilea duela 26 urte hasi zen japoniera aztertzen eta ikasten. Izan ere, Australian bost urte igaro ondoren, Japoniara joateko erabakia hartu zuen, eta han, bederatzi urte pasatu zituen. Jos R.
‎Ez zuen arratsaldeko kontseilu politikora joateko asmorik Mikel Aranak baina, azken orduan iritzia aldatu du. Egoera muturrera iritsi dela ikusita erantzunkizun politikoz jokatu eta kontseilura joateko erabakia hartu du Ezker Batuako idazkari nagusiak.
‎Ederki oroitzen dut, bai, Teoren eta Domingoren arteko eztabaida, nik ere hitz egin bainuen; eta oroitzen dut, halaber, nolakoa zen nire aldartea eta egoera, Jainkoarekiko uste osoan, behar nituèn hitzak Jainkoak Berak ezpainetan jarriko zizkidalakoan bere mementoan doi; gero, Adak Domingorekin joateko erabakia hartu, eta Teo sutan jarri zen, ezetz eta ezetz; pauso bat ere eman zuen aurrera, beste bat eta beste bat, baina Domingok Teo pistolaz mehatxatu, orduan ere, ohi bezala egon nintzen, burura zerbait etorriko ote zitzaidan esperantzan, alferrik?, hormaren kontra tiro egin, eta hantxe gelditu zen Teo, ez aurrera eta ez atzera?
‎Tratamendu nagusiak Terapiaren helburua da kaltetuaren sufrimendua ezabatzea eta eguneroko bizitzako arazoei aurre egiteko trebetasun egokiak erakustea. Psikoterapeutarengana joateko erabakia hartu ondoren, galdera iritsi da: Zein da komenigarriena?
‎Ama Kandida bere barne beharrak aztertzen ari zen garai hartan, eta Miguel Herranz jeusitaren laguntzarekin bere etorkizuna erlijiora eta heziketara bideratzea erabaki zuen, batez ere emakumeei zuzenduta. Salamancara joateko erabakia hartu zuen Ama Kandidak, garai hartako hezkuntza gune nagusia bertan zegoelako. 1871ko abenduaren 8an, kongregazioa sortu eta hezkuntza arloan lanean hasi zen, hogeita sei urte zituela.
‎Ederki oroitzen dut, bai, Teoren eta Domingoren arteko eztabaida, nik ere hitz egin bainuen; eta oroitzen dut, halaber, nolakoa zen nire aldartea eta egoera, Jainkoarekiko uste osoan, behar nituèn hitzak Jainkoak Berak ezpainetan jarriko zizkidalakoan bere mementoan doi; gero, Adak Domingorekin joateko erabakia hartu, eta Teo sutan jarri zen, ezetz eta ezetz; pauso bat ere eman zuen aurrera, beste bat eta beste bat... baina Domingok Teo pistolaz mehatxatu —orduan ere, ohi bezala egon nintzen, burura zerbait etorriko ote zitzaidan esperantzan, alferrik—, hormaren kontra tiro egin, eta hantxe gelditu zen Teo, ez aurrera eta ez atzera... neure burua ere inoiz baino zuriago.... Eta, konturatu ginenerako, Domingo eta Ada alde eginak ziren etxetik.
‎Madrilen gertatutakoaren aurretik hartua zeukan Eguberrietan etxeratzeko erabakia, ondoren hasi zen ez itzultzeko aukerari bueltak ematen, Nicolasen korreoa jaso zuenetik aurrera, batez ere, nahiz bere buruari ere ia ez zion aitortzen honekikoa berriro hasteko aspirazio ezkutua zela zalantza hori sortu ziona. Madrilera joan aurretik erabakia hartu gabe baldin bazeukan, ordutik aurrera ez zitzaion duda izpirik gelditu. Ihesak ez zeukan zentzurik, bere terrenoan eman behar zion Nicolasi erantzuna, aurpegia eman beharra zeukan, koldarkeriarik gabe.
2011
‎Aste Santu baten, aitatutako Josefinak eta Ikernek Erromara joateko erabagia hartu eben nire gurasoakaz eta neugaz batera. Josefina eta Ikerne trenez joan ziran Zaragozaraino eta gu geure Seat txikian.
‎Eta alderantziz, oinezkoak euren semaforo gorria igaroten hasten badira, nasai geldituko jatzuz auto gidariak, protestarik egin barik. Nik, behintzat, Italiara autoan behin be ez joateko erabagia hartu neban.
‎Aukera horrek, beste hizkuntza batzuetako hizkuntza ezagutzak indartzeko eta zabaltzeko modu egokia izateaz gain, aukera ematen dio ikasleari kultura arteko ikuspegia eta lan esparruan balio handia duten gaitasun pertsonalak eskuratzeko, hala nola heldutasuna, egokitzeko erraztasuna edo independentzia. Edozein ikaslek eman behar duen urrats nagusia bere ikaskuntza helburuak definitzea da Aldi batez beste herrialde batera joateko erabakia hartu ondoren, edozein ikaslek eman behar duen funtsezko pausoa bere ikaskuntza helburuak definitzea da: non ikasi nahi dut?
‎Isabellaren koadernoko" fikziozko" oharrekin bat zetozen egunkari albisteen bilaketa askoz korapilatsuagoa gertatu zen, eta gero eta etenaldi gehiago egiten zituen sarrerako makinan txokolatezko edozein jaki hartzeko. Hasteko, kontsultak eskualdeko egunkarietara mugatzea eta geroago nazionaletara zabalduz joateko erabakia hartu zuen. Edonola ere, bere buruari ezarri zion lana izan zen egun bakoitzean, alde batetik, eguneko egunkariak aztertzea eta, aldi berean, hemerotekako beste batzuen azterketarekin tartekatzea; horrek ia ezinezko bihurtzen zuen neskaren eginkizuna.
2012
‎Horren guztiaren baturak bilakatu zuen Danubio gure erronka. Behin ere ez ginen garbaitu hara joateko erabakia hartzeaz.
‎Hortaz, geldialdiren batean atzeratzen bada, ordutegiz kanpo ailegatuko da Noainera. Pagatu beharreko tasaren hirukoitza ordainaraziko diote ordutegiz kanpo lurreratu nahi badu, eta horrek eragingo du ozta ozta iristen den hegaldi horrek tasa izugarriak ordaindu behar izatea eta, azken baten, errentagarria izango ez denez, Iruñera ez joateko erabakia hartzea. «Etorri nahi duten aire konpainiei oztopoak jartzen dizkiete ordutegi mozketarekin, eta desagertzera kondenatzen ditu aireportuak».
‎Baserriko lanetan eta ganadu tratante gisa aritzen zen Margaritaren aita, baina familia handitzen joan zen heinean, kalera jaisteko beharra suertatu zitzaien. “Osaba izebak ere baserrian bizi ziren, eta nik zortzi bat urte nituenean, kalera joateko erabakia hartu zuten gurasoek. Neska koskorra nintzen, eta lanerako nahikoa jende bazegoenez, oso gutxitan tokatu zitzaidan baserriko lanetan aritzea.
‎Prozesu horren une kritikoa, nire ustetan, Ingalaterrara abokatu ikastera joateko erabakia hartzea izan zen, hori baitzen gizartearen eskaileran gora egiteko modurik ausartena eta egokiena. Aita hila zelarik, anaia nagusiak bultzatzen du (dirua jartzeaz gain); bere ingurune sozialean egundoko iskanbila eta gatazka sortzen da eta bere kastak bere baitatik egozteko mehatxua egiten du, eta baita gauzatu ere, Gandhik ez baitzuen amore eman(" Descastado" da gertakariak kontatzen dituen kapituluaren izenburua, 45 or.). Baina, era berean, bere amaren baimena lortzeko hiru zin gogor(" tres votos solemnes", 44 or.) egiten ditu:
‎Europan barrena omen zebilen, luxuzko bizimodua egiten, bikote harekin. Titanic erraldoi hark bere lehen itsasaldia egin behar zuela, Europatik abiatu New Yorkera iritsi, eta bikote dirudunak bertan joateko erabakia hartu omen zuen, Ibarrako neskatoa laguntzaile zutela. Kontua da igande arratsalde hartan bertan Tolosan paseoan zebilela neska talde bat.
2013
‎Noiz eta nola hartu zenuen politikagintzan hasteko erabakia? 2003 urteko Gabonetan jakin genuen Nafarroako alderdi abertzale, progresista eta ezkertiar batzuek koalizioan joateko erabakia hartu zutela. Nire izena proposatu zuten hautagai izateko eta baiezkoa eman nuen.
‎Garai gogorrak zirela esan zidan. Ama lanik gabe geratu zen eta izeba Sophieren etxera joateko erabakia hartu zuen. Izeba Sophie aitaren arreba zen:
2014
‎Torturatik eta errepresiotik ihesi, atzerrira joateko erabakia hartu zuten hainbatek; tartean, ni neu. Uruguaira alde egin nuen horrela egokitu zitzaidalako eta nire aurretik beste batzuk joan zirelako, baina ez pentsa herrialdea ezagutzen nuenik.
‎" Erakargarria egiten zitzaidan musika ekoizteko mundu hori". Ikasketak bukatuta, Chicago Track estudioan hasi zen lanean, baina handik gutxira, bere kabuz New Yorkera joateko erabakia hartu zuen, eta bertako Institut of Audio Reserch eskola aitzindarian hartu zituen eskolak. " Orain hainbat ikastetxe daude soinuaz ikasteko, baina garai haietan ez ziren hainbeste".
2015
‎«Jardunaldi erdiko lanaldia banuen, eta kontratu finko bat egin zidaten, gainera. Hori izan zen etxetik joateko erabakia hartzeko garaian bultzada eman zidana». Eskola publiko batean egiten du lan, haurtzaindegian eta jangelan.
‎Nire etorkizunaren ustekabeko konjugazio pluralak izutu adina hunkitu ninduen, eta une batez zer erantzun jakin gabe geratu nintzen Arantxaren begi ilunetan katigatuta. Joateko erabakia hartua nuen ordea, eta nire lasaitasun hitzei samurtasuna eransten saiatu nintzen, gehiegi arduratzen zela eta ez nintzela arazoetan sartuko aginduz. Bukaera luzatzeak ez zuen agurra goxatu baina.
‎Kepak, aldiz, herrenka ireki zuen atea, oraindik zalantzan. Kosta egin zitzaion hara joateko erabakia hartzea. Bazekien hura zela egokiena, Ahedok ere mila bider esana zion, larria zela kontua eta ez egoteko De la Sotaren zain.
‎Atea jotzeko moduarengatik badaki berria dela, Sabaiako betikoak maratilari eragin eta barruraino sartzen baitira zuzenean. Eta madarikatzen hasi da bere artean, ostatua itxi eta oporretara joateko erabakia hartzear zegoelako gizona, iraileko azken egunekin batera udatiar bat ez beste guztiak alde eginak direla ikusita. Aurrera!, oihukatu du gogo txarrez sukaldetik, baina, ate joka jarraitzen dutenez, joan eta zabaldu egin du.
‎Rogelio aitaren laguna zen, aspaldikoa. Munduan bakarrik gelditu zenean, etxe hartara joateko erabakia hartu zuen. Aitak eta biok hiruzpalau bisita egin genizkion (elkarrekin, esan nahi dut, aita askotan joaten baitzitzaion), baina aita hil zenez geroztik ez nintzaion berriro bertaratu.
‎Horrela, Beasko fundazioa buruturik, hara joango ginen. Baina Jaunak beste gauza bat erabakirik zuenez gero, gutxi balio izan zuten nire asmoek, Sevillako fundazioan esana geratu denez; Ordenen Kontseiluko baimena ekarri zuten eta horrela, jada joateko erabakia harturik banengoen ere, utzi egin zen.
‎2 Joateko erabakia hartzera eraman zuten arrazoiak ez dut uste nahiko sakonak zirenik, hemendik konpon baitzitekeen ikasketetako aginduak emateko eta emakume elizkoiak ez ditzatela aitortu agintzeko, eta bi hilabetegatik monasterio horiek moldatuko ziren eta, bestalde, hemengoak ongi antolaturik geratuko ziren. Nik ez dakit zergatia; baina hain biziki sentitu dut absentzia hau, halako garaian, non berorren aitatasunari idazteko gogo guztia joan baitzait, eta horregatik ez diot idatzi orain arte, nahitaezkoa egin baitzait idaztea, eta ilargi beteko eguna da, gau txar txarra igaro dut eta horrela dut burua ere.
2016
‎1977ko ekainaren 15erako hauteskunde kanpaina maiatzaren 24an hasi zen, eta ESBk maiatzaren 22an egin zuen ezohiko batzarra Bergaran, parte hartu ala ez erabakitzeko, eta bozetara joateko erabakia hartu zuten. Bozketa sekretua izan zen, eta ez dakigu ziur zer boto eman zuen Txillardegik.
‎Iratiren etxeko sukaldean argi elektrikoa piztuta zegoela ikusi zuen. Gauza bat zen hara joateko erabakia hartzea eta oso bestelakoa bertan egotea eta txirrina jotzea. Atzean itsasoa zeukan eta aurrean etxea.
2017
‎2002an joan zinen Daniara, eta 2015ean bueltatu zinen etxera. Zaila izan zen hara joateko erabakia hartzea?
‎Sutan baino sutanago jarri zitzaion Don Juan, eta desdeluego, hori baldin bazen bere maite kuttunaren bidalia gizakiekin kontaktuan ipintzeko, berarekin bederen jai zuten, ez zegoen prest, roilo paternalista eta moralistak entzuteko. Mila aldiz madarikatu zuen hara joateko erabakia hartu zuen momentua, mila aldiz mila. " Hobe dun hireari jarraitzea, besteei kasurik egin gabe" eta ukabilak errabiaz hesten zituen horretaz pentsatzen zuen bakoitzean.
‎Esnatu nintzen amets honetatik eta, museora joateko erabakia harturik, lasterka jantzi nintzen, berokia eta txanoa hartu, liburua berokiaren sakelan sartu, logelatik irten, eta atarirainoko bi pisuak jaitsi nituen di da batean. Ate aldamenean geratu nintzen.
‎Azaldu berri dudan hori guztia deszentratze prozesu pertsonal baten ondorio da. Artikuluaren hasieran esan bezala, duela bi hamarkada baino gehiago hasi nuen prozesu hori, India hegoaldera joateko erabakia hartzerakoan. Kasualitatearen eta borondatearen fruitu izan zen erabaki hori.
2018
‎erremedioaren euro agentzia Amsterdamera joan berria da bere 900 enplegatuekin. Euro bankuaren agentziak Parisera joaiteko erabakia hartua du.
‎hura ametsa zen. Casting hartara joateko erabakia hartu zuenetik bizitzari beste modu batera begiratzen hasia zen. Etorkizunak zentzua zeukan berarentzat.
‎Patxik bazuen haren berri, Miarritzen bizi ziren Felix Likinianoren eta Casilda Hernaezen bidez. Bikote anarkista ospetsu hura medio jakin genuen Erroman bizi zela, eta bazutela harekin kontaktatzeko aukera. Orduan, Italiako hiriburura joateko erabakia hartu genuen; oporraldi polit bat izan zitekeen, eta gainera Federiko aurrez aurre ikusteko aukera paregabea. Balerenen autoan, volkswagen, eskarabajoan?, Erromara gure, pelegrinazio partikularra?
‎proposamena aztertu prestatu zure hizkuntza portaerak aldatzeko: ikastaro edo tailer batera joan erabakia hartu eman izena ahobizi edo belarriprest bezala proposatu zure ingurukoei egun horietan txapa erabiliz hizkuntz portaera berriak erabili
‎Zaila izan da" etxean", Gernikan, jokatzen egotetik kanpora joateko erabakia hartzea. Lehen aldia da etxetik kanpo joango naizena, eta horrek, talde berri batean futbolean aritzeaz gain, beste hainbat gauza ere badakartza: Logroñon bizitzea, esate baterako.
2019
‎A.E.: Euskadiko Ikasleen Orkestrara joateko erabakia hartuta, prestaketa lanei ekin genien, eta Ainhizeren erantzuna oso ona izan da. Dena eman du, eta lortu du.
‎Baita Asierrentzat ere. Ez joateko erabakia hartuta zeukan, baina amak konbentzitu zuen. –Hobe duzu joatea.
‎Belauneko lesioa, zorionez, ahaztuta daukat, eta oso gustura nago hemen. Finlandian hasi nintzen berriz futbola lanbide bezala ikusten, eta ez naiz damutzen atzerrira joateko erabakia hartu izanaz. Amurrion jokatzen nuenean futbola ez nuen ikusten profesionaltasunez, gehiago zen afizio bat.
2020
‎Azken hiru egunetan, telematikoki egiteko baliabideak jarri dituzte, baina Navarra Sumak trabak jarri dizkio aukera horri. Azken unean, gainera, bilkurara ez joateko erabakia hartu du.
‎Salamancara joateko erabakia hartu zuen orduan, garai hartako hezkuntza gune nagusia bertan zegoelako.
‎" Maskararekin egiten zituzten entrenamendu saio guztiak, eta ariketak amaitzerakoan bakoitza punta bakoitzera joaten zen. Aerobika, azken batean, kontaktuzko kirola da, eta Espainiako Txapelketara joateko erabakia hartu zutenean garbi egin zuten denek berba: babes neurri guztiak errespetatuta egin behar zuten lan, eta kantxatik kanpora ere zaindu egingo ziren konpromisoa hartu zuten.
‎Martinek, handik hamazazpi urtera, Parisera joateko erabakia hartu eta etxera berriro itzuliko ez zelako ustetan idatzi zion berriro Matilderi, iraganarekin zorren bat kitatu nahi duenaren antzera. Bertan argitzen dio Felisa haurdun geratu zela eta ezkondu egin behar izan zutela.
2021
‎[...] Iratiko basoa ordea, Naparroa, Baxe Naparratik eta Zuberoa’gandik mugatzen zuan urrutiko baso aundi zabal bat zan[...] ‘Inun izatekotan, Donibane Garazin jakingo dezu lantoki orren berri’[...] iru seme alabak artu eta Garazira joateko erabakia artu gendun[...] mendi azpian zeuden kable batzuk aurkitu genituen eta, oien ondoan, mendi gora zijoan bidexka bat[...] Basoan, lanean ari zan tokira inguratu giñan[...] ‘Zure billa nator Goikoetxea’ ‘Nere billa mendi punta ontara? ’, erantzun zidan berak arrituta. (Príncipe de Viana, 1975eko otsaila, 6 or.," Bertsolariak")
‎Aitak eta amak ez zuten oso argi ikusi inora joatearena, baina etxean asko ginenez 8 anai arreba ginen denera zerbait pentsatzeko momentua iritsi zen. Afaltzen ari ginen gau batean, gu ere hirira joateko erabakia hartua zutela esan ziguten.
‎Eta oraindik hatu kristaua agerian ipini ez duelako eta garai batean taxuzko koblakari bezala jokatzen zuelako edo153, orain inbaditzailearen aurkako gudura joateko erabakia hartua duten gizon gazteek adorea eta kemena indartzeko kantak eskatu dizkiote154 Baina, nonbait zaharra eta etsia delako155, aldatu egin zaio aldartea, eta harrigarriki haren mezua arras da desmobilizatzailea:
‎Umorez landu zuten gaia Bizkarrak eta Uriak ere. Lagunak ziren bi bertsolariak, eta, Hatortxu Rock jaialdia bertan behera geratu ondoren, Bizkaiko bertso finalera joateko erabakia hartu zuten. Bi ekitaldiei erreferentzia eginez, hala esan zuen Bizkarrak:
‎«Eta berandu eskatu nuen laguntza ere». Riora joan baino sei hilabete lehenago, kirol psikologoarengana joateko erabakia hartu zuen. Hori bai, Jokoei uko egitea ez zitzaion inolaz ere pasatu burutik.
‎Eta hori gauza ederra da, ikustea emakumezko talde polita dagoela hor maila onean, denak oso parekatuta; edonork irabaz zezakeen Espainiako Txapelketa. Hasieratik denok jarri genuen oso erritmo altua, baina aurrean joateko erabakia hartu nuen eta atzetik nahiko gertu izan nuen Virginia Perez aragoiarra. Maiorak, berriz, atzetik aurrerako lasterketa egin zuen eta bigarren posturaino iritsi zen.
‎Kontrakotasun handia zuen, ez dakit zergatik, kategoria eman nahiko zien ikasketei". Ikasketak korapilatu zitzaizkion Pilareri, harik eta Gotzon Garateren gonbita jaso eta Bilbora joateko erabakia hartu zuen arte, ikasten jarraitu ahal izateko.
‎Mikelarenak uste du esanguratsuagoak direla 1939ko amaieratik aurrera Gurutzearen Zaldun Bolondresen Anaitasuneko kide izan zirenen zioak, edo erregimenaren barrenean karguak izan zituztenen hobariak, edo lehenengo asteetan gerrara erreketeekin edo falangistekin boluntario joateko erabakia hartu zutenen ideologia.
‎Ubidea aldean, ertzain batek ikusi zituen norbaiten ibilerak eta susmoak hartu zizkion. Jakinaren gainean emana, Genaro Garcia de Andoainek, Aginagalderen laguna eta Ertzain talde berezi (Adjuntos a la Viceconsejeria de Seguridad AVCS) 122 baten arduradun zibila, berehala hara joateko erabakia hartu zuen: harekin zituen Joseba Goikoetxea eta konfiantzazko lagun saldo txikia.
2022
‎Egun, Ubatuban bizi da bikotekidea eta hiru seme alabekin batera. Ez da damu Brasilgo kostaldera joateko erabakia hartu izanaz. Handik erantzun die Berriketan en galderei.
‎Mendebalde izeneko gizarte honetako etxe anitz traste, jantzi eta janariz josita daudenetatik erraza da dugun soberakinetik ematea, ez hainbeste, ordea, behar dugunetik. ...urteko emakumezkoaren betarteak erabat hunkitu gaitu, baita pentsio urriko alargunaren jarrerak ere, baita hil honetan ezin duela adierazi digunak ere, baita migratzaile izanik emaile bilakatu denak ere, baita Polonia eta Ukrainaren arteko mugara bi txoferrekin kamioikada bat janari igorri dituenaren kontakizunak ere; lantoki bereko hiru gidari ukrainarrek lana utzi eta Ukrainara erresistentziara joateko erabakia hartu duten berri ere berberak jakinarazi digu. Eta abar.
‎Garbi zegoen zuela Haizearen etxean lo egin; beraz, beste zerbait bilatu beharrean zen adiskidetzen ziren bitartean. Egunetik egunera gutxiago ikusten zuen kuadrilla kideetakoren bat aztoratzen hasi aurretik, gurasoen etxera joateko erabakia hartu zuen. " Han behintzat ez da umerik izango...".
‎Hamaika medikutan ibili ziren, eta adopziorako bidea hartu zuten azkenerako. Halako batean, Oñatiko sorgin batengana joateko erabakia hartu zuen amak. Urtebetera jaio zen Eñaut, eta dagoeneko bidean zen umeak Afrikako herri galduren batean geratu behar izan zuen.
‎Elkarrekin bizitzera joateko erabakia hartu genuen arte beti zen gutxiegi erlojuak ematen zigun denbora. Zinemako filmak laburregiak ziren, etxerako bideak azkarregiak eta eztabaidak bakeak egiteko denborarik gabe amaitzen genituen; aitzakia ezin hobea izaten ziren gauerdian etxe azpian elkartu eta batak bestearen barkamenak musukatzeko.
‎Galdetu ere ez zidan egin Frantziara joateko erabakia hartu zuenean. Dirua eskatu zidan.
‎Ana ere ez da mahaira gerturatu. Izotzezko horma bat dago bi ahizpen artean etxetik joateko erabakia hartu duenetik.
2023
‎Txapela horietako batentzat izanen da. Jainkoei, saioko buru den printze bikoteari, doakie erabakia hartzea.
‎Pissarrok berak ez zuen bere etxean hartu nahi Vincent eta Theori esan zion Auvers en zegoen Gachet doktoreaz hitz egin zion Theori; esan zion artezale eta arte bildumagile handia zela Gachet eta Vincent harekin bizi zitekeela. Theorekin horretaz hitz egin ondoren, Vincentek pentsatu zuen goiz edo berandu Auvers era joateaz erabakia hartu zuela. Gachet en etxean gelarik ez bazegoen, hark lekua aurkituko ziola familiaren batean edo ostaturen batean; gauzarik garrantzitsuena doktorea ezagutzea zela, krisialdi bat gertatuz gero poliziaren esku ez erortzeko eta eroetxe batera derrigorrean ez eramateko.
‎Korzhenevskaia eta Lenin Peak igotzetik [7.134 metro, Pamir mendikatea, Kirgizistan] eta Satopanth igotzen saiatzetik nentorren. Artean, seimilako batzuk ere igota neuzkan, urte batzuk neramatzan eskarmentua pilatuta, eta zortzimilako batera joateko erabakia hartu nuen. Askok aukeratzen dute Cho Oyu estreinakoz zortzimilakoetan.
‎Hara joateko erabakia hartzea asko kostatu al zitzaizun?
‎organikotasuna, imajinazioa, inprobisazioa eta, oro har, lengoaia poetiko edo sinbolikoa interesatzen zaio, labur esatearren. Labean Arkaitz Gartziandiarekin (Orereta, 1983) izan nuen klasea, eta urtebete baino gutxiago behar izan nuen orduan neukan lana utzi eta antzerki fisikoa ikastera joateko erabakia hartzeko. Antzerkia egiteko modu hark urte batzuk lehenago sentitu nuen hori gogorarazi zidan, eta galdera gehiegi egin gabe bulkada segitu eta, beka bati esker, Argentinara joan nintzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia