2015
|
|
Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. ...i espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzateke izango behin bakarrik hiltzea, etengabe hilez
|
joatea
baizik, egiaz ez baita gutxiago.
|
|
10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz
|
joatea
baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
|
|
24 Bedeinkatua izan bedi honetan argia eman zidana, beti betiko; eta hala ematen dit gauzaren bat ongi egiten asmatzen badut, egunean baino egunean gehiago harritzen bainaiz, gauza guztietan zein talentu gutxi dudan ikusita. Eta hau ez dezala inork uste apaltasuna denik, egunean baino egunean argiago ikusiz
|
noalako
baizik: gure Jaunak, dirudienez, nahi du nik eta guztiek jakin dezagula, obra hauek egiten dituena Haren Maiestatea dela soilik, eta, itsuari lohiaz ikusmena eman zionez, nahi du nik ezer egitea bezain gauza itsua dena hala ez izatea.
|
|
1 Gizakundekotik Salamancara joateko agindua eman zidatela esan dudan denboran, han nengoela, Beas hiribilduko mezulari bat etorri zen, niretzat toki hartako andre baten eta honen onuradunaren eta beste pertsona batzuen gutunekin, monasterio bat fundatzera joateko niri eskatuz, dagoeneko horretarako etxea bazutela, eta fundatzera
|
joatea
baizik ez zela falta zioten.
|
|
...eta ez irakurri egiten ez badut ere, poztu egiten nau bakardadeak; eta batez ere senitarteko eta ahaideekin hitz egitea, astun egiten zait eta lekuz kanpo bezala ikusten dut neure burua, otoitzeko eta arimako gauzez hitz egiten dudanekin izan ezik, hauekin asaskatzen bainaiz eta pozten; baina batzuetan hauek ere gogaikarri gertatzen zaizkit eta ez nituzke ikusi nahi, bakarrik egongo naizen tokira
|
joan
baizik, baina hau gutxitan; batez ere neure kontzientziako gauzei buruz kontsultatzen ditudan haiek beti kontsolatzen naute.
|
|
7 Arranguraz nago, hartzen diren moja horiek nola ez duten erremediatzen ikusirik. Jasoko zuen aita Garciálvarez beraren lehengusinak hartzen direla esaten diodan gutuna, eta berorren agurgarritasunari idatzi diot saia daitezela diru pixka bat eramaten korrituak ordaintzen laguntzeko, lursail horrek dirudienez ez baitu ezertarako balio?; izan ere, ez nuke nahi gehiago ezin izatera arte itxaroterik, aurrez begiratuz
|
joatea
baizik, bere burua itota ikusi baino lehen. Nik hartu nuen moja bat Salamancan, hangoek Malagóngoei zor dizkieten hirurehun dukat bidali ahal izateko eta Asentsio Galianori ordaindu ahal izateko dotea zekarrena, eta ez da etorri.
|
|
Ziur joan gaitezke geure zorren auziaz. Ez da izango besteren lurrera joatea, norberarenera
|
joatea
baizik, hain maite dugun eta hain maite gaituenarena baita. Gogora zaitezte hemen, ene alabak, maitasun honek berekin dakarren irabaziaz eta hura ez izateak dakarren galeraz, tentatzailearen eskuetan jartzen baikaitu, esku ankerretan, on ororen etsai eta gaitz ororen lagun denaren eskuetan.
|