2013
|
|
Azpimarratzekoa, nolanahi ere, euskara hizkuntzak jaso duen hiztegi juridikoa eta instituzionala: lege, errege, debekatu,
|
jende
, bake, borondate?, latinetik ekarria eta barneratua eta egun ere, euskaldun aho mihietan barra barra ari dena. Aldamenean, euskararen berezko berba juridikoak (hilburuko, alkar poderoso, bide zorrak,?) eta tartean, osagai desberdinetako gizartea, hizkuntzari eta zuzenbideari dagokienez.
|
|
Pretoreak arreta bereziarekin jardun behar zuen, konponbide hau administratzeko orduan. Konponbidea modu zabalean emanez gero, txikiagoa izan zitekeen
|
jendeak
zuzenbidearen gainean zuen konfiantza. Alderdiarentzat aukera bazen transakzio mota zehatz bat baliogabetzea, alderdi horrek ezin izan zituelako transakzioaren ondorioak aurreikusi, orduan zertarako beteko zituen alderdiak legeak transakzio mota zehatz horren inguruan agindutako formak?
|
|
Hirugarrenik, gaia goitik behera azaldu behar zen, kasuari begira kontuzkoak izan zitezkeen erregela orokor guztiak hizpidera ekarrita. Bassianok zioenez,
|
jendeak
brokardo izenez ezagutzen zituen erregela horiek. Amaitzeko, eskolan bertan, edo, bestela arratsaldez, asti gehiago izanez gero, arazoaren gaineko eztabaida luzea hasi behar zen.
|
|
XVII. mendearen azken aldera, zuzenbide zibil erromatarra Europako iparraldeko kultura protestantean sartu zen, aldez aurretik Europa katolikoan sartu zen bezala. Horren ondorioz, laburpen txikiak zabaldu ziren, zuzenbide horren oinarrizko atalak
|
jendearengan
hurbiltzeko, Erakundeak batik bat, baita ikasleei halakoak buruz ikasten laguntzeko; laburpen horietako batzuk aforismoen bitartez idatzi ziren, eta beste batzuk bertsoz. Digestoa oso luzea zenez gero, beste modu batera jardun behar zen; horrenbestez, ahaleginak egin ziren irudien indarraz baliatu eta bertara bildutako gaiak ezagutarazteko.
|
|
Samuel Pufendorrek baieztatu zuen zuzenbide naturalaren eta filosofia moralaren arteko parekatze hori; zuzenbide natural eta
|
jendeen arteko
zuzenbidearen lehenengo katedra betetzeko deitu zutenean (Heidelbergeko Filosofia Fakultatean, 1661an), Pufendorrek modu formalean aintzatetsi zuen zuzenbide naturala jakintzagai autonomo gisa. Grotiusekin alderatuta, Pufendorfek zuzenbide naturalaren kristau izaera azpimarratu zuen, bere arreta guztia eskubide eta betebehar naturalen gain jarrita.
|
|
Aurreko mendeko humanista sistematikoek Zizeronen proposamenak erabili bazituzten zuzenbide zibila zientzia bihurtzeko, Pufendorfek ere eginbeharrei buruzko horren tratatua hartu zuen eredutzat (De officiis). Pufendorfen lanik kontuzkoena zuzenbide naturalaren eta
|
jendeen arteko
zuzenbidearen gaineko tratatu zabal bat izan zen, baina horrek baino eragin handiagoa izan zuen, oro har, De officio hominis et civis iuxta legem naturalem izeneko lan labur eta ez hain ezagunak (Gizakiaren eta herritarraren eginbeharrak, lege naturalaren arabera), 1673an argitaratu zenak.
|
|
Juristak, batetik, aberatsen pribilegio moduan ikusi ziren, aberatsek bakarrik ordaindu ahal zituztelako euren zerbitzuak, prozedura juridikoak etengabe luzatuz; aldi berean, txiroen maldizioa adierazten zutela baieztatu zen, gaizki prestatutako eta hitz jario handiko iruzurtiek bakarrik ordezkatu ahal zituztelako txiroak, euren burua jurista trebatu moduan aurkezten zuten iruzurtiek, hain zuzen ere. Klaseari zegokionez, esan ohi zen juristak eskrupulurik gabeko pertsonak eta kristau txarrak zirela (Juristen böse Christen), eta
|
jendeak
kontatzen San Pedrok zeruan alferrik itxaron zuela juristaren bat ager zedin.
|