Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎Tesia zaharra zen oso, baina puri purikoa. Eta jendea pixka bat berotu zen. Edurtxo Caterpilar eta Patxi Otsotzarmendi ez ziren bat etorri euren bizi filosofiak aldarrikatzeko orduan, Deere jauna barrez jardun zuen, lagun bien errieta txikia ikusiz.
‎Oinetakoak erantzi eta hondartzan egin genuen bidearen zati bat. Eguzkia nagusitzen hasia zenez, bazen jende pixka bat. Lauaxetak esan zidan ohitua zegoela jendea" ia soinutsik" ikusten hondartzetan, baina nire iritziz ez zen oso lasai sentitu.
Jende pixka bat bazebilen inguruan, bazterrak ikusten edota belar gainean eserita. Bikoteak eta familiak ziren gehienak, baina belar gainean eseritakoen artean bakarrik zegoen neska gazte bat ere aurkitu genuen guk ezustean:
‎Arin arin pasabide estu batean sartu zen; kale kantoian emakume bat lurrera ia ia bota zuen. Jende pixka bat zebilen kale adokinatu batera iritsi zen. Korri korri gora egin eta, parke batean sartuta, bere burua zuhaixka batzuen atzean gorde zuen.
2006
‎fuera!, gero kanbiorik gabe gelditu ginen eta bila joan nintzenian, Mixak pobreen artian bokatak banatu zituen, han esan ziguten biharamunian zornotzan kontzertu haundia zegoela, karnixeria batian haragiak erosi, hara gindoazela galdakao parian kontrola ikusi genuen urrutira eta mendiz mendiz in genuen krixton errebuelta, ez bait genuen aseguroaren paperik, hura ez genuen lotu, zornotzan zegoen siniestro total eta han ere lege problemarik ez genuen izandu eta han ere dena saldu genuen, ordiziara ere joan ginen eta han inon baino gutxiago saldu genuen eta gaizki pentsatzen hasi ginen, Mixak bere amantalarekin eta jantzi zuen lastozko sonbreroarekin iten zuen aurpegi luze bat, eta nik, redios, han ere munipekin gogor diskutitu nuen, eta azkenian jende gutxi zebilen tokian utzi ziguten eta jale ergelak goierriko haiek, hori zer da, zer du saltsa gorri horrek?, saltsa ona! saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zor... saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta han ondo saldu eta ondo egon ginen, bitartian diru balantziak in genituen eta etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, han etzen guretzako tokirik baina albintiarekin diskutitu genuen eta hark zerga kobratu zigun eta utzi zigun toki bat, gero jeneradoriak etzigun arrankatzen eta presoen txosnan eskatu genuen entxufe bat, ondoan bagenituen ijito batzuk karrito batekin eta haiek ikusi zuten guk argia bagenuela eta guri eskatu ziguten, beltz bat ere etorri zitzaigun eske eta gero zilar saltzaileak ere, argentinako batzuk, gero hurruna, bagenekien zaila zela oso baina guk bilbora nahi genuen, bilbon astebete!
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zor... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
2009
‎Aunitz. Jendeak pixka bat tendatu zidan gehiago irabazteko eta nik ere aldaketa nahi nuen, eta 17 urterekin edo, Añorgara joan nintzen Errezolaren etxera neskato. Zerbitzu gehiago zegoen han.
‎Txapelketa eta gero, agian, lehen antolatzeko ohitura gutxi zuten horiek animatu dira antolatzen. Gero, epe luzean ikusi behar da zein emaitza ematen dituen, baina pixkanaka saio gehiago antolatzen dira, hemengo bertsolariek kantatzen dute eta antolatzen direnean beti bada jende pixka bat, inoiz ez dira porrotak. Pixkanaka pixkana ari da mugimendu bat sortzen, beharrezkoa dena.
2010
‎Badut nire publiko ttikia eta fidela. Haatik, poesiari edo euskal kantagintzari jendea pixka bat gibeldu dela pentsatzen dut. Agian ez diogu ematen espero duena.
2011
‎Mendea hasterakoan Napoleonen armadaren kontra, eta geroago bi Karlistadak (1833 eta 1872). Guda bat bukatutzat jo, jendea pixka bat miseriatik eta hondamenditik atera orduko, beste bat zetorren bizkar gainera.
‎Baina niri iruditzen zait joera hau ezin daitekeela gehiago aurrera eraman. Esan nahi dut, ez gara hasiko denak oihuka, kalean oihuka zer pentsatzen dugun esaten eta, ez, baina jendeak pixka bat bere kontzientzia argitu lukeela eta esplizitatu lukeela. Nik hala ikusten ditut gauzak.
2012
‎apur bat baretu zenean, bigarren kolpea non jo aztertzeko beta hartu nuen. Hormaren kontra, zutik zegoen jendeak pixka bat estalita, aurkitu nuen nire jo-puntua: edarien mahaia.
‎Egon daitezala gauza misteriotsuak, inongo arrazoirik onartzen ez dutenak, justifikaziorik gabeak. Egin itzazu hainbat gauza jendeak pixka bat erotu zarela pentsa dezan. Ehuneko ehun zuhurra den gizakia hilda dago.
2013
‎Kanpoan, denak adi, zurezko atea noiz irekiko zain, eta sabaitik botatzen zieten iratzea saihestu nahian. Ziripot izan zen ateratzen lehena, bare eta motel, jendea pixka bat apartatu, makilarekin atean kolpe pare bat eman, eta kalean ziren guztiak, zalaparta batean hartu zuten herria. Elur artera egin zuen salto inauteriak.
‎Eta hori guztiaren gainean zer? “Dena erabat garbitzea zaila izango da, baina jendea pixka bat lasaitu”; hori behar litzake Pello Zabalaren esanetan.
‎Postuetako arduradunak azokaz azoka ibiltzen dira Azpeitian, Tolosan, Zumaian... eta lehen egunean ikusitakoarekin gustura azaldu ziren. Izan ere, aurreneko eguna izanik jende pixka bat ibili zen. Baliteke datorren astean jende gehiago hurbiltzea plazara, batetik pixkanaka jende gehiagok izango duelako azokaren berri eta bestetik abenduaren 17an beste bi postu egongo direlako beste hiruez gain:
‎Ez ziren berriro hasi bengantzak eta abarrak... Susto hori nahikoa izan zen jendea pixka bat baretzeko.
‎Hiru boluntarioak zaldietatik jaitsi gabe daude eta plazara jende pixka bat gehiago bertaratu dela dirudi. Batzuk eta besteak lasto paxo edo zatuka piztuekin datoz argizari papererako, baina itzali egiten dituzte bilkuraraz gero soilik ibilirako izaten dituk.
‎Ehun eskopetak batera egin balute bezala. Jendea pixka bat izutu zen, eta ministroa bera ere bai. Amerikano astazakila eztulka hasi zen, aurpegia gorri, Madrildik eta Iruñetik etorri ziren jauntxoek hartu zuten ikareria ikusirik.
2014
‎Zorionez, pilotazalea fidela da. Egia da duela zortzi urte baino jende pixka bat gutxiago dabilela, baina pilotazale multzo handi batek hor jarraitzen du. Telebista ere hor dago, eta, logikoa denez, sakrifikatzen duzun lehen gauza aisia da.
‎Bada, beno, ongi etortzen zaizun jende guztiari eskertu, eta... Gu ahal den hobekiena egiten saiatzen gara frontoian; batzuetan ongi ateratzen zaigu, besteetan gaizki, baina... beno... inportantea da jendeak pixka bat apoiatzea. Zer da pilota zuretzat?
2015
‎Bakoitza jabe da nahi duen materialarekin poesia egiteko munduarekiko sekretu nagusia giltzarri honekin edo harekin susma nahi izateko. Hala ere, jendea pixka bat aspertuta dago. Aspertuta bezela gaude denok, eta poetak ere asperturik agertzen zaizkigu.
‎–Etzak presarik izan, morroi, oraindik jende pixka bat mugiarazten dik zoro horrek!
‎Ez da asteroko kontua Reala irabazten ikustea, eta Liga irabazi balu bezala ospatzen dute tabernan daudenek Realaren gol bakoitza. Gola hiru edo lau tokitatik eman dute telebisioan eta, jendea pixka bat lasaitu denean, hitz egiten segitu dugu.
2016
‎Nori eta niri gertatu behar hau, nioen neure baitan. Behin baino gehiagotan etorri zait burura goitik seinalatua ez ote zen hau guztia, Santa Teresa, emakume harrigarri hau, gure euskal kulturako jendeak pixka bat ezagut dezan.
‎Izigarriko jendeketa izan da arratsaldearekin, erran behar da gazte horiek ibilaldi ederrak egiten dituztela ziganteekin eta beren auto mozorro tuekin.ondotikahate jokoa eta euskal kirolak. Arratseko jendea piska bat aldatu da, bainan halere bazen jende" Xiberotarrak" taldearen kantaldia entzuteko, zeren arratsaldeko beroaren ondotik arratsean goxo zen. Suzko zezenaren ondotik," Holako" taldearen dantzak.
2017
‎Eta lanetik kanpoko lana da, hain zuzen ere, erakusketarekin ezagutarazi nahi duena: " Denetarik jarri dut erakusketan, nahi nuelako jendeak pixka bat ezagutzea egiten dudan lana; eskolak emateaz gain, margotzen dudala, hori dela nire bizimodua".
‎" Balorazioa ona da. Izan ditugun ekintzetatik arrakasta gehien egubakoitz gauerdian egindako karaokeak izan zuen, hasieran jendea pixka bat lotsatuta zegoen, baina gero, bai banaka eta baita taldeka ere askotariko kantuan kantatzera animatu ziren karaokean. Dena den, kontzertuak ere ondo egon dira", azaldu du.
‎Market Streeten beherantz hasi zirenean –Rufus gidari jendearengandik pixka bat aurreratua– kandelak piztu zituzten batzuek. Gero pankarta zetorren:
‎Inguruan jende pixka bat dabil, baina dagoeneko ez gaude ez han ez orduan, denbora desagertu egin da ordu batzuetan. Jonek, izututa, paper fabrika guregana datorren mamut bat dela esanez lurretik altxarazi gaitu, ibaia zeharkatuko duen mamutarengandik ihes egin behar dugu.
2019
‎Espero dut hori baliagarria izatea: bai sektorea ezagutzen ez duen jendeak pixka bat ezagut dezan, bai guk emandako pauso honekin dudan dagoena anima dadin.
‎Kalitatea lantzeko, kopurua behar da... Ikusi genuen zerbait egin genezakeela eta, laurok pilotari erreferenteak eta txapeldunak izanik, jende pixka bat gehiago erakar genezakeela. Monitore titulua atera genuen, eta pozik gaude, baina babesleei eskertu behar diegu lortutakoa.
‎Urte asko zeramatzan gaizkile arruntak eta terroristak harrapatzen, eta soluzioa xinplea izaten zen beti. Jendea pixka bat berotu eta konplizeen izenak atera.
2020
‎Uso besta bukatu da urriaren 26an, igandez. Manifestazionetan ibili da jende pixka bat: pilota partida, dantzak, Santa Katalina kaperako kontzertua, usotegien bisitan ere 15 bat lagun bazen asteazkenarekin eta bertze hainbertze larunbatean, ostatuetan ere ibili da jende uso jaten.
2021
‎1980an Amurizak txapela irabazi zuenetik goiti, bertsolaritza erabat aldatzen hasi zen: hasi ziren bertso eskolak jendea pixka bat hezten.
‎Azken finean, 65 urtez gorakoentzat ere baimendu dute. Aldaketa horiek guztiek gauzak lausotzen dituzte; jendea pixka bat galduta dabil.
2022
‎Dena gustu askorekin onartu nuen. Hainbeste jende zegoenez nire inguruan, ez nuen ezer ikusten eta eskuekin keinuak eginez jendea pixka bat baztertzea lortu nuen. Orduan, herrixka baten erdigunean nintzela konturatu nintzen, nahiz eta etxeak bitxiak izan, oso politak iruditu zitzaizkidan.
2023
‎Guk ez dugu ezagutu. Gaur egun, partida bakarra egiten da, eta jende pixka bat joaten bada poztu egiten gara. Garai hartan baino okerrago dago egun, ziur, baina orain baino okerrago ere ikusi dut nik, duela hiruzpalau urte».
‎Duartek komunitate sentimenduan sakondu nahi du, auzoan ezagunak izatea eta kalean agurtzea; La Zurdako erakusleihoa miatzen dutenek azkenean lokalaren ateak zeharkatzea: «Azkeneko ekitaldietan jendea pixka bat gehiago geratzen dela iruditu zaigu, eta horrek espazio hau etxe bat bihurtzen du».
Jende pixka bat zegoen tabernan, guraso jendea inondik ere, zein bestela igande arratsaldez han, eguraldi harekin. Hotza izan genuen aipagai, eta Abdulek hotza hitzak zer esan nahi zuen galdetu zigun, espainieraz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia