Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2001
‎Gerra aurrekoan, egia da, galduan zebilen oraindik euskara: oraindik, artean bezala, jendea, euskaldun izan behar zuen jendea, galtzen zuen, belaunaldi berrietako jendea, eta jendearekin lurra, Nafarroan nik uste inon baino gehiago. Bestela esan, euskarari gertatzen zitzaiona ez zen orain gure artean edozein aldizkariri, astekari nahiz egunkariri, gerta dakiokeena baizik:
2002
‎Memento honetan, dantza kontenporaneoan hainbeste gauza berri eta ezberdin egiten saiatzen ari dira, azkenean oso muturrera iristen direla: jendea lurrean arrastaka, elkarri orroaka edo gauzak jaurtitzen. Miresten dut hori egitea hautatzen duen eta horri zentzua aurkitzen dion dantzaria, baina hori ez dut balet gisa hartzen.
‎Badena dena da (1995) hurrengo eleberrian ere ekarri etnografiko garrantzitsua egiten da, Nafarroako Erriberako leizeetan bizi izandako pertsonen lekukotasuna ematen baitu. Leize gehienak 1940ko eta 1950eko hamarkadetan dinamitatu zituzten, baina bertan bizi zen jendeak lurrarekiko atxikimendu berezia zuen. Eleberriko istorioa 1936ko gerraren hasieran kokatua da, eta kontakizunak, aurrekoan bezala, akzio asko eta zenbait gogoeta filosofiko biltzen ditu bere baitan.
2004
‎1991ko su etenaren ondorengo egoerak eragindako etsipena, ordea, nabarmena izan zen. Ez zen erreferendumik egin eta jendea lur jota ikusten nuen. Orain ere herritarrak desengainatuta, ahulduta... nahi baduzu aspertuta daude, baina kazetariok ikusi duzue zertan ari garen:
2005
‎Ni ondoko zuhaitz batera igo nintzen, hobeto ikustearren, nire adineko beste gaztetxo batzuekin. Ez zegoen aulkirik, eta jendea lurrean eseri zen, txiskeroak piztuta. Imanolen ahots bulartsuak dardarka ipintzen zituen ni nengoen zuhaitzeko hostoak; aldian behin, jendea zutik jartzen zen, ukabila jasota, gartsu, gogo beroz beterik.
2007
‎Hunkigarria izan da. Jendearendako lurra bizitzaren sorburua da. Lurra eta bizitzaren arteko harreman hori estu estua da". Esperientzia interesgarria izan da eta eskerrak eman nahi dizkie aurrera eramaten lagundu dioten lagun guztiei:
jendeak lur eremu batean
2008
‎Inguruetako jendea lurra eskatzera etorriz gero ezetz esaten diegu. Ez dugu etxe gehiago nahi, ez dugu herrixka gehiago nahi, ez dugu oihanean agerrune gehiago nahi.
‎(Internazionalista beliko edo gerrariaren kasua berezia da: honek Hango jendeak lur azpiarekin duen lotura duina goraipatzen du).
2009
‎Urte luzez xaguxahar anitz ibili da Sarako mendi muino eta ordokietan, orain bide arrasto zahar horietan itxiturak eginak dira, jendeak lurrak erosiak eta hetsiak ditu. Beraz ez daitezke bideak lehen bezala kurri.
‎Atzo, berriz, 45 mila pertsona pilatu ziren aireportu horretan Urduritasuna eta protestak nagusi izan ziren. Jendea lurrean etzanda edota maleta gainean lotan ikus zitekeen. Bidaiarien aldetik hiru matxinada izan ziren beste hainbat hegazkinetan.
2010
‎Europan, jendeak lurra berea dela uste du, ez bere ondorengoena.
‎Han hasi zen prozesioa. Estropezuka, jendeak lur barrura egin zuen korrika. Oihu desesperatu eta alaiak aditzen ziren aldi berean.
‎–Gauza xume bat egingo dugu, baina psikologia aldetik garrantzitsua. Gure adineko jendea lur jota dago euskara baztertu beharrarekin, hable en cristiano eta kontu horiekin. Diputazioaren izenean euskara dakiten haurrak saritzen hasten bagara, horrek sekulako kate efektua egingo du??.
2011
‎Horregatik da hain apetatsua grabitatea sanferminetan. Jendea lurretik gertu sentitzen delako batzuetan, unearen arabera, eta zerutik hurbil beste batzuetan, beren txori ametsetan. Horregatik daude hominidoak sanferminetan bat batean lurrari hain lotuta, eta bat batean hain lurrari lotuago.
‎BBVA (– ES32), BSCH (– ES81), Caixa Catalunya (– ES94), Caja Madrid (– ES49), La Caixa (Misio Salestarrek Santa Teresa del Niño Jesús Gatzagako misiorako ere laguntza eskatu dute, Dukouen, 30.000 lagun baino gehiago hartzen baitituzte. “Ez dago janaririk, jendeak lurrean lo egiten du, ez dute elkar hartzeko lekurik, komunak eta dutxak falta dira, ez dugu edateko urik”, ohartarazi du Vicente Grupelik. Erakundeak nazioarteko erakundeei dei egiten die herritarrei laguntza emateko eta gutxieneko garbitasun baldintzak betetzen dituen errefuxiatu eremu bat sortzeko.
‎Merkatuen liberatzeak elikadura burujabetzaren galtzea eragin du munduko hainbat txokotan. Jenderik gabeko lurrak eta lurrik gabeko jendea, horixe munduaren estanpa. Guztiei jaten emateko beste badago egon, ez gaude arazo tekniko baten aurrean beraz, arazoa funtsean politikoa da, distributiboa alegia.
2012
‎Zentzu horretan gogor bezain tinko salatu nahi dugu atzo gaueko Ertzaintzaren jarrera errepresiboa, non txakur amorratuen moduan bertan bildutako herritarren kontra “pelotazo” eta porren bidez oldartu eta erasotu zituzten. Anbulantziaren beharra izan zuen zauritu batek, hainbat kolpatu egon ziren, adineko jendea lurrera bota eta ongi etorria jasotzen ari zen Urtzi bera erasotu eta atxilotzeko saiakera eginez. Ez dira berriak erantzuleak bai baino erantzukizunik ez duen indarkeria polizial hau; batzuek tamalez oso gertu ditugu gure erretinetan (greba orokorreko errepresioa, Iñigo Cabacas, etb luzea).
2013
‎Lurreko baliabideen dependentzia horrek esan nahi du Europar Batasunak (EB) zuzen zuzenean lehiatzen duela tokian tokiko jendeen lur premiekin. Lurraren baliabideak geroz eta mugatuagoak izateak, haiek lortzeko lehiakortasunak, dudarik gabe, gatazken suak bizituko ditu ekonomikoki edo politikoki ezegonkorrak diren herrialdeetan, eta horrek, era berean, hornidura kate funtsezkoak etetea ekar lezake.
‎Besteak beste, azterketa geobiologikoa egiten dute. «Espazio horretan eta espazio horretan dagoen jendearengan lurrak zer eragin duen aztertzen dugu», azaldu du Santosek. Frekuentzia altuak eta baxuak ere neurtzen dituzte:
‎Itsasontzian apenas zegoen lekurik mugitzeko. Itsasontziaren erdiko hagari indarrez eusten zioten batzuek, hainbeste jenderen artean lurrera erortzeko lekurik ere ez zegoen arren. Igerileku bat zirudien zulo bat zegoen itsasontziaren gainaldean.
‎lurron jendeak lur gau
‎AEBn ikasketak egin ondoren, Maathaik zuhaitzik gabeko paisaia aurkitu zuen, baratze lehorrekin eta jende gosearekin. Gerriko Berdea mugimendua sortzea erabaki du, jendearen lurra eta zoriona berreskuratzeko. 6 urtetik 8 urtera.
‎" sei edo zortzi lagun izan ezik, Santa Anako jendea lurrera bidali zuten, lehorrera salto egin aurretik ongi miatuta, orratz bat ere ateratzen utzi gabe. Hori egin ondoren, Tomas de Alzola kapitainari ontzian zekarren altxor guztia ateratzeko eta erakusteko
‎" Tepehuana nazioko indioak zer eta oilo bat kendu zietelako matxinatu ziren, eta haien baketzea odol asko kostatu zen, eta Bere Maiestatearen errege ondasunen kopuru handia. Eta Sebastian Vizcaino Kalifornia honetara etorri zenean, jendea lurrera bidali zuen, eta jaitsi zirenetako batek perla bat kendu zion indio bati. Horrek asaldatu egin zituen bertakoak eta espainiarrek arrapaladan igo behar izan zuten txalupetara, denen biziak arriskuan jarriz, eta 18 hil eta beste batzuek igerian egin zuten ihes.
2014
‎Nola eragiten du horrek herritarren aldartean? Jendea lur jota eta oso haserre dago. Ez dago etorkizunik Gazan.
2015
‎Ezer ez. Jendeari lur emateko gaude gu hemen.
2016
‎Pinsker ek ikusten zuen mendeetako jazarpenak erantzun bat behar zuela. Gainera argi zuen lurrik gabeko jendeak lurra behar duela, bestela ahaztutako herria bihurtu daitezke (Pinsker, 1998: 29).
‎Gure jendeak lur hauetan beren etxeak jarri nahi badituzte,
‎Bere jendeak lurrean borrokatu zuen
‎Bachar el Assad-en armadak dena setiatzen baitu, ondoan duela Errusiaren aireko armada ere, honek bere bost eginahalak eginez sobera ikusi gabe nor hunkitzen duen. Jendeak lur azpitan dituzten geriza zilo batzutan sartuak garratoiak bezala, jatekorik eta edatekorik gabe. Ospitaleak lehertuak, hor ari diren mediku eta artatzaile bakarrek ez dakitela zeri buru eman, hain baitira handiak kolpatuak eta bertze.
2017
‎Emakumeek hitz egiten zieten waka horiei, uzta osasuntsua ziurtatzeko, eta antza, oraindik ere halaxe egiten dute Hego Amerikako eskualde batzuetan (Descola 1994: 191? 214) 12 Haiek suntsitzea edo gurtza debekatzea komunitateari eraso egitea zen, orobat haren sustraiei, jendearen lurrarekiko harremanari eta naturarekiko harreman espiritual biziari. Hala ulertu zuten espainiarrek, 1550eko urteetan gurtza objektuen antzekoa zen oro sistematikoki suntsitzeari ekin baitzioten.
2018
‎JAINKOA BIZIA JENDEA LUR BERRI BAT MOLDATZERAT DEITUAK
‎Istiluen aurkako indarrak ikusten ziren, ezkutuen atzean, bat batean zorua eta oinak ikusten ziren, esku bat galtzada harri bat hartzen, buru batzuk, istiluen aurkako indarren kaskoak eta uniformeak, eta harri bat haiengana hegaz. Antzekoa ikusten zen zenbait minutuz, halako batean jendea lurrean jesartzen hasi zen arte. Orduan, kamerak uniformedunen lehen ilara hartu zuen, plano hurbilago batean.
‎Parentesi hura zorion hutsa zen. Jendea lurrean eserita, errenkadan, traineruetan bezala arraunean. Jendea besoak altxatuta dantzan, banaka, binaka, taldeka, talde baten erdian, eguzkitakoak jantzita, txapela jarrita, era guztietako gailu xelebreak inolako lotsarik gabe defendatuz, jai giroan baino ulertzen ez den estiloa sortuz.
‎Lurra lurra da, handik hasten da jendea bizitzen, Lurra lurra da, han amaitzen du. Bitartean lurra zapaltzen du, lur bat behar du bere pozarentzat, lur bat bere minarentzat, lurrari lotuta bizi da, bere heriotza irudikatzen duenean lurra ikusten du, bere aldean asko irauten, beste jende bati ematen bizitzen hasteko lurra, lurra bizidunentzat, lurra lantzen duenarentzat, jendeak lurra sentitzen du hankapean, belarra, lokatza, galipota, lur ematen die hildakoei, lurraren gainean etzaten da, igeri egiten du itsasoan, itsasoa ere lurra da, Lurra lurra da, lurra ez da mugitzen.
2019
‎Moriako kanpalekua 3.000 pertsonentzako harrera kanpaleku gisara egokitu zuten, baina 10.000 izatera iritsi ginen. Jendeak lurrean egin behar izan du lo, ur fekalen arten, 70 pertsonentzako dutxa bakarrarekin. Barne zaintzarik gabeko kontzentrazio esparrua da, eta indarkeria piztu da, hainbeste jende pilatzeak gainbehera ekarri dituelako arau sozialak.
‎Bertso doinu zaharrek eta koplek hartu zuten Kondestable, argi ilun gorrixken jokoak lagunduta. Aulkiak beteta patioan eta lehen pisuan, jendea lurrean eserita zutabeen alboetan. Ahots goxoz gidatu zuen Amurizak emanaldia, ahots indartsuz defendatu Etxebarrietaren takoi kolpeei jarritako hitzak.
2020
‎Hasierako une horien ziurgabetasuna azpimarratu du: " Leihotik begiratu eta jendea lurrean botata ikusi nuen, negarrez, puskatutako beirak… Indarragatik, eztanda Hamran bertan izan zela pentsatu genuen hasieran".
2021
‎Hura hesteak bota beharra! Bertsolariek ez omen zuten jarraitzerik izan, jendea lurrean zilipurdika botata baitzebilen algara izugarrian. Horrela amaitu zen desafioa, garailerik ere ez eta azken bertsorik ere ez”.
‎Txantreren iritziz, «ez da gauza bera, nahiz eta produktu ekologikoak eta kalitatezkoak izan, enpresa handi batek Hego Amerikan ekoitzi baditu eta horretarako bertako jendea lurretatik kanporatu badu, edo bertakoa izanda baldintza txarretan baldin badaude». Kontsumitzailearen aldean arretaz erreparatzen die «hiru faktore» horiei, baina baita ekoizlearen aldean ere.
2022
‎Balitz mugimendu bat jendea lurrerat berriz jinarazteko, jende frankok laborantza gustukoa lukete. Balitz nahikaria zinez laborari nonbrea emendarazteko martxatzen ahal litzateke.
‎Gauerdian, Orléans guztian ez zen geratzen libre ez gelarik ez oherik. Jendea lurrean etzaten zen, kafetegietan, kaleetan, geltokietan, burua maletetan jarrita. Ibilgailuen ilara hain luzea zen, non ez baitzegoen hiritik irteterik.
2023
‎Genetikak erakusten du funtsezko berdintasun handia dugula jendeek lurreko edozein tokitan. Pertsonen arteko diferentziak oso txikiak dira, axaletikoak, kasik irringarriak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
jendea 14 (0,09)
jendeak 12 (0,08)
Jendea 5 (0,03)
Jendeak 2 (0,01)
jendearen 2 (0,01)
JENDEA 1 (0,01)
Jendearendako 1 (0,01)
Jendeari 1 (0,01)
Jenderik gabeko 1 (0,01)
jendearekin 1 (0,01)
jendearengan 1 (0,01)
jendeek 1 (0,01)
jendeen 1 (0,01)
jenderen artean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia