Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2006
‎Hurrengo egunean zinea jendez leporaino beteta zegoen. Niri gustatu egin zitzaidan pelikula, zuri ez horrenbeste.
2008
‎Herri horretako kultur etxea jendez lepo bete zen, Euskal Herri osotik etorritako 250 lagun inguru bildu ziren bertan; presoen senideak, preso ohiak, iheslarien eta hildako militanteen senideak... Estatuaren «errepresio bortitz eta basatiaren» testigantza biziak.
‎Lan nekeza izan zuen zapatu gauean San Martin plazatik pasatu gura izan zuenak. Jendez lepo bete zen plaza Alpha Blondy ikusteko: jarraitzailerik sutsuenak lehen lerroan – Bob Marleyren eta Jamaikako banderak haizatuz – eta kasualitatez bertatik pasatu eta gustura entzuten geratu ziren asko ere – norberak ahal zuen moduan karibeko erritmoak jarraituz, gerriarekin ala buruarekin.
2009
‎Beste behin, bertsozaleek ez zuten hutsik egin eta Beltzenia pilotalekua jendez lepo bete zen. 1600 bat bertsozale gerturatu ziren saioa ikustera.
‎East Harlemgo metroa, 6 zenbakia, 110 Streeteko geltokia utziz, Manhattan beherantz abiatu zen, bagoiak jendez leporaino beterik zeuzkala. Angie zutik zihoan, beso bat gora, altzairuzko euskarri distiratsuari indarrez eutsiz, milioika eskuren igurtzialdiek eta presioek lustratua?, eta arnasa luzea hartu zuen, igarotako presaldia, ia egunerokoa bestalde, uxatzeko.
‎Era berean, bertso saioa izango den jatetxeetan ere salgai jarriko dira txartelak eta baita Andoainen, Ernaitza eta Stop liburu dendetan eta Amasa Villabonan, Ogi Goxo okindegian ere. Iaz saio guztiak jendez lepo bete ziren. Aurten lekuz lasaiago ibiltzea aurreikusten duten arren, saioetara joateko asmoa dutenei, txartelak lehenbailehen eskuratzeko gomendioa luzatu diete antolatzaileek.
‎Eta eragozpen izan beharrean eguraldia lagun izan zuten gauerdian behintzat, bandera igotzeko ekitaldia ateri zela joan baitzen. Ohi bezala, jendez lepo bete zen Konstituzio plaza eta San Sebastianen Martxarekin, danborren hotsa Donostiako kaleetan barreiatu zen Iriarena, Tatiago, Polka eta Dianaren doinuak ere baliatuz, soldadu dotore eta sukaldari dotoreen eskutik. Atzoko gaua berezia izan zen Juan Mari Abad Gaztelubideko danbor nagusiarentzat, lan hori betetzen zuen hamabosgarren eta azken aldia baitzuen.
‎Hamabostaldiak Rafael Moneok diseinatutako eraikinaren 10 urteurrenarekin bat egin, eta han antolatu baitzituen lehen eguneko sei inaugurazio kontzertuak. Ikusmin handiena sortu zuena La Fura dels Bausen Carmina Burana izan zen, iluntzean auditoriuma jendez lepo bete zuena. Ikusmenarentzat eta entzumenarentzat, baina baita usaimenarentzat ere, Carl Orffen obra ezagunena hiru zentzumenei egokiturik eskaini zuen Carles Padrissak zuzendutako taldeak Iru, eko Orfeoiarekin.
2010
‎Gasteizko Guridi zinemak jendez lepo bete ziren atzo Gernikako Akordioaren aurkezpen ekitaldia jarraitzeko. Aralar ez gainerako alderdi eta eragileetako ordezkariak izan ziren aurkezpenean.
‎Lauko Final ikusgarrian haiek nagusi. Ikusgarria bertan protagonista izan diren 12 kirolariek dena eman dutelako, ikusgarria jendeak lepo bete duelako EiTB ko Miramongo egoitzako plato nagusia, ikusgarria etenik gabe aritu direlako kirolariak hauspotzen, ikusgarria eszenatokia ere neurrian prestatuta zegoelako... Handia izan da guztia, bai!
‎Domekan San Anton eliza jendez lepo bete zen meza entzuteko
‎Urteroko ohiturari jarraituz, atzo goizean San Anton auzoko ermitara igo ziren herritarrak Bergarako parroko Juan Cruz Mendizabalek emandako meza entzutera. Beste urte batzuetan gertatu ohi den bezala, eliza jendez lepo bete zen eta berandu iritsi zirenek kanpotik entzun behar izan zuten elizkizuna. Jarraian, salda beroa eta txorizo muturra jan ahal izan zituzten bertan.
‎Larunbat arratsaldeetan Bordeleko alde zaharra jendez lepo betetzen da, nonbait Gironde probintziako bisitariekin. Diotenez
2011
‎Hura guztia gutxi balitz, handik egun batzuetara irakurri zuen Modesto de Pablo margolariaren heriotzaren kasua artxibatua izan zela, mediku txostena ikusita eta beste daturik ezean fiskalak heriotza naturala izan zela ebatzita. Berehala hileta antolatu zuten, eta tanatorioa artistari azken agurra eman nahi zion jendez leporaino bete zen.
2012
‎ Gola sartzen dik Sovadovicek jaurtiketa horretan. Eta, besoak goian, bere taldearen garaipena ospatzen ikusten diat jendez lepo betetako Seulgo kantxa hartan. Taldekide guztiek besarkatuta, doi doi ikus daitezkek telebistaz emozioz bustitako bere bi begiak hainbeste besoren artean.
2013
‎Webgune berria ere aurkeztu zuten eta Ahotsak proiektuko kideek jasotako materiala guztion eskura doan dagoen" altxorra" dela kontatu zuten. Espaloia jendez lepo betetzea lortu zuten jaialdiarekin.
2014
‎Suitzan, berriz, Ginebrako lakua izan zen askorentzat bilgune, eta uretan sartuta egin zuten topa 2014aren alde. Jendez lepo bete zen, berriz, New Yorkeko Times Square famatua, han egin ohi den musika kontzertua entzuteko. Badira usadio bereziak dituzten herrialdeak.
‎Ekainaren 23an pizten dute San Juan sua, erlijio eta tradizio kutsuko ekitaldien amaiera gisa. Goikoplaza jendez lepo bete aurretik, herritar ugari hurbildu zen San Martin elizara, Udal musika eskolako helduen eta gazteen abesbatzak eta Alberto Agirre abesbatzak eskaini zuten kontzertuaz gozatzera. Unerik garrantzitsuena eta hunkigarriena Salbe Gorena iristean gertatzen da, hiru abesbatzak batera Olagain txistulariekin batera kantuan hasten direnean.
2015
‎Elkar besarkaturik, amerikarren hegazkin erraldoien burrunba urruna aditzen genuen berriz ere, gero eta hurbilago, ekaitzaren aitzindari entzuten diren trumoien antzera. Begiak gogor itxita nituen, baina, zabaltzen nituenean, ohartzen nintzen jadanik ez geundela udalak zabaldutako babestoki jendez leporaino betean, Roma dendako soto izugarrian baizik, eta auzokide izutuak bat batean suntsituak zirela eta ama eta biok bakarrik ginela korridore labirinto haren erdian. Eta ahots ezagun bat entzuten hasi nintzen, amerikar hegazkinen burrunbarekin lehian ozenagotuz zihoana, eta bonbardaketa hasten zenean ahots haren jabea gugandik oso hurbil zegoen, eta bonbak ere oso hurbil erortzen ziren, soto iluna goitik behera inarrosiz, hain hurbil non... ohea ere saltoka baitzebilen!
2017
‎Azken urteotan, Kukai dantza konpainiak jendez lepo bete ditu Euskal Herriko antzeztokirik onenak. Tartean, ordea, bestelako egitasmoak sortzeko denbora ere izan dute dantzariek.
‎Leire Etxaniz etxebarritarrak eta Eneritz Arrieta azkoitiarrak irabazi dute Emakume Master Cupeko txapelketa, elite kategorian eta lehen mailan, hurrenez hurren. Sopelako udal frontoia jendez lepo bete da eta jendea kanpoan geratu da zain, final bikoitza ikusteko. Izan ere, ikusmin handia izan da lau t' erdiko banakako lehenengo txapelak nortzuek jantziko zituzten jakiteko.
‎Protokoloaren arduradunari jarraituz atera zara aretotik, eta pasabidean elkartu zara mankomunitateko kideekin. Jendez lepo bete da ingurua. Euskadiko ordezkariak hurbildu zaizkizue lehenik; katalanak, ondoren; eta, guzien arreta erakarri duzue Ingalaterrako enbaxadorea hurbildu zaizunean.
2018
‎" Gora Tutera!" oihukatu zuen jendez lepo betetako plazan. Eta, egia esan, bi gaiak lotzeko aukera paregabea iruditu zitzaien jauntxoei.
‎Azpeitiko Soreasu antzokia jendez leporaino bete da, Sanjosetako Trikiti Jaialdian
‎Sanjosetako Trikiti Jaialdia giro ederrean egin dute beste urte batez gaur arratsaldean Azpeitian, eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako ekitaldiak Soreasu antzokia jendez leporaino betetzea lortu du. Urtero moduan trikitizale ugari bertaratu da Azpeitira, eta saioan zehar jende artetik irrintzia botatzera animatu denik ere izan da.
2019
‎Udaletxe aurreko plaza txiki geratu da, jendez lepo bete delako. Nekane eta bere lagunak erabat harrituta daude.
2020
‎Azken hamarkadan auzoan gentrifikazio prozesu gogorra pairatu dugu eta bizilagun anitz kanporatuak izan dira alokairuen gorakadaren ondorioz. 2017an Sindicat de Llogateres plataformaren aurkezpenera joan nintzen; Bartzelonako kultur etxe batean zen, jendez lepo bete zen eta kanpoan gelditu ziren anitz. Orduan jabetu nintzen etxebizitzaren arazo larriari fokua jartzen ari zitzaiola.
‎Gainera, berrikuntza batekin dator urteko azken hila, izan ere, lehenengoz, euskarazko Umore Zikloa ipiniko da martxan. Hala, egunotan plazak jendez lepo bete dituzten hainbat artista izango dira. Esaterako, “Losers” obra antzeztuko dute Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak; porrotaren gaineko hausnarketa egiten dute bertan.
2021
‎Bi pilotariak nafarrak izanda, Labrit pilotalekua jendez lepo beteko da. Nolako giroa egongo dela espero duzu?
2022
‎Arraultz bat pinu batean abestiaren erdian definitu zuen Iñaki Garitaonandia Gari k Hertzainak taldearen atzoko kontzertua. BEC jendez lepo bete zuten 16.000 zaleei galdetuz gero, antzeko hitzak erabiliko dituzte Azkena gure alde agur birako kontzertu sortaren lehen alean bizitakoa definitzeko. Egun gogoangarri horien traza hartu zuen gauak hasieratik, eta aurreikuspen oro bete zen Hertzainak eko kideak oholtza gainean egon ziren bi orduetan.
‎auzo bazkaria. Larunbatean, 15:00etarako, jendez leporaino beteko da Jose Antonio Agirre plaza.
2023
‎Berandu. 12:00etan —ordu horretarako egina zuen deialdia UPNk—, jendez leporaino beterik zegoen inguru osoa. Manifestatzeko baimenik ere ez zuten eskatu indar espainiazaleek; hortaz, sarbidea ukatu die Espainiako Poliziak.
‎Parte hartzaileentzat goizeko zortzietan hasi zen egunari amaiera emateko, XV. Oñatiko Laburmetrai Rallyko sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo iluntzean jendez lepo bete zen Santa Ana antzokian. Hamabost taldek hartu dute aurten parte eta denek lortu zuten 19:00etarako lana aurkeztea.
‎Kontzertuak jendez lepo betetzen dituen En Tol Sarmientok plazan joko du San Migel egunean. Guretzat izeneko biraren barruan makina bat emanaldi ari da egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia