Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 127

2000
‎Tom ez da hotelean geratu eta honezkero Mexikora bidean da. Niri haren betaurrekoak eta sonbreirua janzteko eskatu dit, eta etengabe taldekideen ondoan egoteko, horretara zelatan egon zitezkeenek, jendearen joan etorriekin, gaua eta lainoaren laguntzaz, ni bera nintzela pentsatu, tiro egin ezin, eta aireporturaino etorri zuten. Baina hona etorri bezain laster, komunera sartu, bertan aldatu, eta zelatariak kanpoan geratuko ziren sekula agertuko ez den Tomen zain, ze Tomek, benetako Tomek, guk hoteletik irten bezain laster lagun batengana jo du, eta hark hilkutxa baten barnean eramango du, ezin lasaiago, Mexikoraino.
2001
‎Joan etorrietarako azpiegitura sarea osatzen ari da #Kilometroak15 ekimenaren baitan, trafiko kontuez arduratzen ari den lan taldea. “Ibilgailuak aparkalekuetara bideratzeaz, aparkalekuez, jendearen joan etorriez, bide itxierez”, eta abar.Bizikleta zaletuak SantuenetikHerri txikia izanda, dauden azpiegituretara moldatu beharra izan dute. Usurbil inguratzen duten merkatalgune eta industriaguneak baliatuko dituzte nagusiki, Kilometroetara datozen autobus eta autoen aparkaleku gisa.
‎Sugandilak burni eta oholen artean ikaratu egin ziren, lehenbiziko aldia balitz bezala, eta biligarro eroenak espantuka iratzarri zituen gaztainaren adarreko gainerako senideak. Zakurrak jautsi zirenei hurbildu zitzaizkien, arroparen xoko guzietan eta oinetakoetan usainka, goitiago bizi ziren zakur jendeen berri ikasi nahizik, eta ostatuko bezeroek burua bueltatu zuten, behientzat belarraren parekoa baitzen haientzat jendearen joan etorria. Guardia zibilak tente jarri ziren, euren zapel oker, fusil eta kaparekin, fotografo ikusezin batek, dena eta denak behar bezala hartzeko, egin behar zuen erretratuan agertu nahi balute bezala.
2002
‎Ikastetxeko ate nagusia gainditu nueneko, mundua desegokiturik bezala aurkitu nuen, eta irudipen hura gero eta nabarmenagoa egin zitzaidan aldapan behera nindoala. Jendearen joan etorriak edo autoen agertze desagertzeak mantso mantso gertatzen ziren nire baitan, eta haien irudiak xehetasun berriez horniturik azaltzen zitzaizkidan. Baina, bat batean, gogamena gurasoengana aldendu zitzaidan eta halako bihotz mindurak harrapatu ninduen, ezen une haietan nahiago izango  bainukeen bertan hiltzea, gurasoei eskolan gertatutakoa kontatzea baino.
2003
‎Halere, hirira iritsi ginenetik estreinakoz ikusi nuen irribarrez Oskar. Taxiko leihoetatik begira, jendearen joan etorria aztertuz, airearen usaina, hormen kolorea, handitasunaren musika. Irribarrean ere nabari zitzaion gizajo bat zela Oskar.
2004
‎Dardarka ari banintzen ere, atsegin zitzaidan karrika mortu haietan barrena. Jendeen joan etorri etengabeak ez zidan taxuz pentsatzen utziko, eta nik hausnartu egin behar nuen. Buru hotzez hausnartu ere.
‎Bere beroki garestian ongi bilduta, eta kapela zabala begietaraino jantzita, Etchartea baserriaren ikuspegi egokia zegoen gainalde batean eseri zen. Orduak eman zituen basetxeko jendearen joan etorriak zelatatzen. Deus susmagarririk ez harat honat arrunt haietan.
2005
Jendea joan etorrian ibiltzeko eremuak: pasillo edo korridoreak, eskailerak.
‎Baina Ainarak espaloiaren beste aldetik etorri behar du, beraz hara begira jarri da. Beste muturrean ere beste semaforo bat dakusa, jendearen joan etorri etengabearen artean. Semaforo haren atzean Corte Inglés eko beste sarrera bat (edo irteera, orain ezin esan, itxita izaki).
‎Dallasko Herriko Etxetik ateratzen ari ziren hautetsi eta lekuan lekuko arduradun politikoak agurtu zituzten, hirian zeharreko ibilaldiari lotzear. Alegrantzia nabari zen bazterretan, halaber Desert Inneko barne keztatuko jendeen joan etorri alferretan. Taberna bidearen aldamenean kokatua zen, ezantza saltegia eta drive in jatetxea zetxizkiola.
2006
‎Autoak beren lantokietara bidean abiatu ziren, ilaran joaten diren pinu zomorroen gisan, bat desbideratuz gero, atzetik doazen guztiak nahasten dira?; hiriko zarata bere eguneroko saioa emititzen hasi zen, Euskadi Irratikoak bezala, baina, heavy metal? musika gehiago tartekatuz; kalean, jendearen joan etorria nabarmentzen zen, habia eraikitzera doazen inurrien antzerako zurrunbiloa eratuz; dendetako ateak zabaldu zituzten, gehiegizko xahutzearen haitzuloei bide eginez, eta umeak eskoletara bidean abiatu ziren, azken modako kromoak lagunen artean elkartrukatzera. Eguzkia ere ekialdetik atera zen; beti bezala.
‎Mutila astiro ari zen tutuari heltzen, jendearen joan etorriei begira. Halako batean, txapaka egin zioten bizkarrean.
‎Antzeko argiak ikus daitezke itsasadarraren alde bietan. Zubitik zein azoka inguruetatik jendearen joan etorriak nahastu egiten dira farolen azpitan. Bestelako hiri bat igartzen da orduotan.
‎Zigarroari kalada luze bat eman eta kea irribarre itxura hartu duten ezpainetatik bota du astiro. Jendearen joan etorriak, kotxeen mugimenduak... dena doa astiro. Gaurko bero sapa honek hala agintzen du Asunen begien aurrean.
2007
‎Dirua daukien perutarrak eta boliviarrak etorten dira, gitxi batzuk. Uda sasoia da eta jentearen joan etorria igarten da. Moilako tabernen kanpoko mahai baten jesarri eta arrain gozo gozoa jan dogu, begien aurrean doguna ederretsi dogun bitartean.
‎Uria nahiko motza da, hogei urtean asko hazi da ta. Arratsaldeko bostak arte irauten dau jentearen joan etorriak: jentea gora eta behera aldean daroazan gauzak saltzen, xaflez egindako dendetan, kale nagusian eta inguruan:
‎Begirada kanpoko jendearen joan etorrietan galdu zitzaion une batez. Lisak ere hara begiratu zuen.
‎trabatutako jendea joan etorrian:
2008
‎Dorretik gertu, Etxezaharrea aurkituko dugu. 1541az geroztik zutik dirauen etxebizitza, egun jendearen joan etorri handia duen taberna bilakatu da. Minyurienea eta Bordienea dira herrigunean bisitatu ditzakegun beste bi eraikin zahar.
‎Goiza da eta Iruñeko autobus geltoki berria jendez gainezka dago. Eskailera mekanikoetan jendearen joan etorriak utzitako lorratzak eta zikintasuna dira horren lekuko. Behean, autobus konpainia batzuetan ilarak ikus litezke.
‎Ana Ros jendearen joan etorriari begira dago. Nafarroako Gobernuak geltokian bertan paratutako turismo informazio postuan lan egiten du.
‎Garzonek Iturribidetik alde egin arren, miaketak ia eguerdira arte jarraitu zuen eta guardia zibilek itxita izan zuten kale horren zati bat denbora horretan guztian. Eguna argitu ahala, jendearen joan etorriak ugaritu egin ziren. Batzuei Guardia Zibilak jarritako zinta igarotzen uzten zieten, besteei ez.
‎Bizikletentzako aparkalekuarekin batera, edoskitze nahiz blotooth guneak izan ziren aurtengo jaiaren berritasunak, eta horietara ere etengabea izan zen jendearen joan etorria.
‎Tentsioa igartzen zen beilatoki barruan. Jendearen joan etorri pausatu eta iluna. Aurpegi gorrituak, ahots dardartiak, xuxurlak, nekea.
Jendearen joan etorria, presaka batera eta bestera. Eta ni milaka ezezagunen erdian, bi maleta handiak alde banatan, eta geldi, isilik, geltokiko harrabotsaren erdian, sabaitik zintzilik dagoen panel handiari begira:
2009
‎Ada ez zen hartaz behin ere lotsa izan, ama bezalakoa zen hartan, periodiko eta aldizkarietako albiste arinak lehenesten zituena, modari eta garaiko izen handiko jendearen joan etorriei lotuak?, baina Txaroren aurrean bai, lotsatu egin zen: burua ezker eskuin mugitu eta begiak nabarmen jaitsi zituen behintzat.
‎Atzo balitz bezala gogoratzen dut. Piedras kaleko 730 zenbakiko egoitzan sartu nintzenean, jendearen joan etorri handia zegoen, baina erraz antzeman nuen emakume bat sarrerako aulki batean eserita, esku poltsaren atzean ezkutatuta, altzoa babestu nahiko balu bezala; herabe, eta are beldurtuta ere. Bera behar zuen.
‎(34: 48) Sistema ikaragarri eraginkorra zen: jendearen joan etorria
‎Hain zuzen ere, Kursaal, Aquarium, Txillida Leku, Parte Zahar eta Kontxako hondartzari buruzko galderak dira Donostiako turismo bulegoan gehien entzun dituztenak. 11:00etatik aurrera, jendearen joan etorria etengabea zen atzo. Bisitari gehienek antzeko galderak egiten zituzten.
‎Ez zen udako ohiko eguna atzokoa Aritzetako atsedenlekuan. Oporretarako irteeraren lehen eguna izanik, autoen eta jendearen joan etorria etengabea izan zen egun osoan.
Jendearen joan etorria nabaria zen Aritzetan. Maria Gartzia bertako langilea gelditu gabe zebilen kafeak zerbitzatzen, mahaiak garbitzen eta bidaiariei kasu egiten.
‎–Lehen jendeak komunera joan bitartean gelditu, ogitartekoa jan eta freskagarriren bat edaten zuen; orain, berriz, kafetxo bat hartzen dute?. Jendearen joan etorria iragan urtekoaren antzerakoa dela adierazi zuen, baina jendeak gutxiago kontsumitzen duela nabarmendu zuen.
‎Tabernak hila zirudien; ia inor ez zegoen han. Barrualdeko gortinetako zirrikitutik irteten zen argi gunean, ordea, jendearen joan etorria sumatzen zen. Harantz joan eta hurbildu ahala, musika ezaguna entzun nuen.
‎Eta, bat batean, han ageri da marmol zuriz egindako eraikin erraldoia. Kanpoaldean handia da jendearen joan etorria. Batzuk barrura doaz, besteak handik datoz.
‎Ada ez zen hartaz behin ere lotsa izan –ama bezalakoa zen hartan, periodiko eta aldizkarietako albiste arinak lehenesten zituena, modari eta garaiko izen handiko jendearen joan etorriei lotuak–, baina Txaroren aurrean bai, lotsatu egin zen: burua ezker eskuin mugitu eta begiak nabarmen jaitsi zituen behintzat.
‎Kapitalismoak langileentzat asmaturiko ideologia ahokada batean irentsitakoaren traza, alegia. Bere ingurune naturaletik at dirudi, kaleko jendearen joan etorriek eta autoen zaratek nahastua. Aurpegia gugana biratu eta galdera jaurti digu, begi kezkatuekin, inguruan ba ote dagoen ostaturik.
2010
‎Orain hantxe zegoen etxeko ataritik begira. Jendearen joan etorriei adi. Bere laguntxoaren falta sumatuko balu bezala, miauka.
‎5 km-ra aireportu handia daukagu eta mugimendua nabaritzen da: jendea joan etorrian dabil, hegazkina hartu eta utzi.
‎Ziberretik atera eta Lagascako 256garrenaren bila joan zen. Etxe handi zahar samar bat zen, kaleetako jendearen joan etorria amaitzen zen inguruan. Lau solairu baino ez zeuzkan eta atzeko aldean lorategia eta igerilekua izan zitzakeela ematen zuen, alboetan zeuzkan hesi altuek ezkutatu egiten zituen arren.
2011
‎Donejakue bidea egiten ari ziren erromesak, ohiko turistekin edo oporretara joan ez diren iruindarrekin nahasten ziren karriketan.Udaletxe plazan, Mercaderes kalean eta Estafeta kalean zegoen jende gehien. Egunak aurrera egin ahala, jendearen joan etorria handituz joan zen, batez ere eguerditik aurrera.Goizeko lehen orduan, 09:00etan, inor gutxi zebilen Alde Zaharreko kaleetan. Txakurra paseatzera atera duen amona, egunkaria erosi eta mendira egun pasa doan iruindarra eta turista bakan batzuk, gehienak, erromesak.
‎Santu pixontzia esaten diote Prudentziori, ia urtero euria ekartzen duelako apirilaren 28rako, baina, joan den urtean bezalaxe, atzo ere eguzkiaz eta tenperatura goxoaz gozatu zuten arabarrek, aterkia eta zira etxean utzita.Eguraldia lagun, jendetza bildu zen Armentiako zelaietan ohikoa den erromerian. Goizean goizetik etengabea izan zen jendearen joan etorria Armentiako bidean, eta eguerdirako lepo zeuden basilikaren inguruak. Armentiako zelaietan ez ezik, Gasteizko hirigunera ere iritsi zen festa giroa.
‎Peñak ere, ateak irekita: langileentzako oraingoz; festazaleentzat, berehala.Ohi baino jende joan etorri handiagoa hotel, aterpe eta informazio bulegoetan. Kanpotar gehiago, beren mapa eta gidaliburuekin, festak hasi aurreko hiria ezagutu nahian.
‎galleta batzuk edo jateko, eta edateko sol y sombra gizonezkoei eta beste edariren bat emakumeei. Gaubelan zehar auzoko jentea joan etorrian ibilten zan, baina etxekoak beti egozan lagunduta. Hurreneko etxeetako auzokoek igaroten eben denporarik gehien.
‎New York, adibidez, ez dirudi gehiegi haziko denik hemendik 2025 urtera bitartean (19,3 milioitik 20,6 milioira pasako dela aurreikusi du Nazio Batuen erakundeak), ezta Tokyo ere (36,5 milioitik 37,1 milioira). Une batetik aurrera, ez du merezi hainbeste jende biltzea; jendearen joan etorriak, energia kontsumoa eta abar handiegiak dira, eta gehiegizko ahalegin horrek eten egiten du hiriak gehiago haztea. Horri esker ez dira munstro erraldoi bihurtzen, gaineratu du.
‎Hiri konstelazioak direnez gero, megahiriak ez dira unitate administratiboak; hau da, ez dago guneen arteko batasun politikorik edo administratiborik. Baina unitate funtzionalak dira ekonomikoki; alegia, unitate gisa funtzionatzen dute jendearen joan etorriei dagokienez, merkantzien garraioari dagokionez eta abar. Delhiren adibidearekin jarraituz, Delhiko Nazio Hiriburuaren Lurraldeak (NCT) eratzen du megahiria.
‎Ibarguengo jauna joan zen gatzaren bila, baina denbora aurrera zihoan eta han ez zen inor gatzarekin ageri. Gainera, etxean arma hotsa eta jendearen joan etorria sumatzen zen. Susmo txarra hasi ziren Butroikoak hartzen eta mahaitik altxatzen hasi ziren, baina bat batean gizon mordoa azaldu zen alde batetik eta bestetik eskuetan armak hartuta eta gainera etorri zitzaizkien Butroikoei.
‎– Jendearen joan etorri guztien jakitun zarela esan nahi duzu?
2012
‎Bestalde, Donostiako Ospitalearen aurrean etengabea da elkartasun urdina. Josu Uribetxebarria eta gaixo larri dauden gainerako hamahiru presoak aske uzteko eskatzeko, gose greban jarraitzen dute 31 lagunek, eta etengabea da elkarretaratze iraunkorrari batzera doan jendearen joan etorria. Atzo, Ahotsak mugimenduko kideen babesa ere izan zuten.
‎Mendiexpo azoka egiten ari dira bertan, eta 30 erakusmahaitan mediari eta aire zabaleko jarduerei buruzko informazioa eta eskaintzak jaso daitezke. Goizetik handia zen jendearen joan etorria azokan. Erakusmahai batetik bestera, haietan eskaintzen diren produktu eta zerbitzuak aztertzen zituzten bisitariek.
‎Trena maiz samar hartu behar izan zuen bolada batean ohartu zen: berri berri sentitzen zen tren geltokian eta jendearen pasadizoko toki nortasun gabeetan, hainbeste jenderen joan etorri beti berrituan. Linbo batean balego bezala.
‎Jubilatuek aulki gehienak okupatzen dituzte. Bakarren bat egunkaria irakurtzen ari da, eskelak segur aski, baina gehienak jendearen joan etorria kontrolatzen ari direla ematen du.
2013
‎–Nolanahi den, zenbait jenderekin joan etorriren bat izan dut azken egunetan, diskretuki izan ere.
‎Lehengo egunean bezala, irudipena lotu zaio norbait berari so dagoela karrikatik. Jendeen joan etorri apaldua baizik ez du leihotik ikusi. Zubiaurren etxe azpian ematzen ari da eguneko asots etengabea.
‎Eskaileren zolan ginen. Zirrara eragiten zuen hain isilik eta hain ilun ikusteak hainbertze jenderen joan etorriaren lekuko izaten zen tokia. Guzmanek nire eskutan utzi zuen lanpa:
‎Isilago mintzatzeko erregutu nion, keinuz. Karrika horretan murritzagoa zen jendearen joan etorria, eta adi egoten ahal ziren aldeko etxeetakoak. Ramona bera ere bai, nire lagun berriarenetik.
‎Errekaren bertzaldean, beraz, Arrotxapeko auzoa nuen. Alerik ez zen ikusten alde horretan, baina egunak aitzina egin ahala ez ziren berandutuko jendearen joan etorriak. Bertzalde, nire bila ariko ziren ugaldearen alde batean zein bertzean, ahantzi gabe harresietako begiraleak dena begiztatzen ari ziratekeela.
‎Ez nuen neure gorputzik sentitzen. Bakarrik, jendearen joan etorria sumatzen nuen, eta hurbiltzen zitzaidan jendearen aurpegiko espresio beldurgarria.
‎3 Jendearen joan etorriak horietatik egiten ziren.
‎Lehenengo ikasturtean, Lakaben eman zituen eskolak irakasleak. Pixkanaka, herria euskalduntzen hasi da, kanpoko jendearen joan etorria ugaria bada ere. Urtean zehar, hainbat ziklo kultural izaten dituzte.
2014
‎Alde Zaharrera iritsi eta Unamuno plazan eseri zen. Eskuak poltsikoetan sartuta, jendearen joan etorriei so geratu zen, haurra zenean egiten zuen antzera. Mutil koxkor bakartia izan zen, eta askotan, amak etxetik ateratzera derrigortzen zuenean, Begoñako eskailerak jaitsi eta Unamuno plazan jesartzen zen.
2015
‎«Sumatu zen partida, bai», onartu du Fernando Garrigos ikastolako zuzendariak. Baina biharamuna alboratu, eta eguerdian hasi zen sumatzen jendearen joan etorria. «11: 00etatik aurrera jendetza ibili zen Bilbon; adierazle guztiek diote hori».
‎Kafeak eskatzera barrara joan zaren bitartean, Ramonek esertzeko tokia hartu du. Hor ere leiho ondoko mahai batean eseri nahi izan du, kaleko jendearen joan etorriaren ikuskizunarekin gozatu nahi balu bezala.
‎Horregatik ateratzen naiz maiz neure bulegotik, eta eskaileren ondoko kafe makinan jartzen naiz. Hor egoten naiz, te limoiduna eskuan dudala, jendearen joan etorriari begira. Aspaldikoa dut ohitura hori, kalean ikusten dudan jendeari erreparatu eta haien bizimodua asmatzen entretenitzekoa, neure aurrean pasatzen ikusi berria dudanaren nortasuna eta bizimodua irudikatzen ibiltzekoa, norekin bizi ote den, zenbat eta nolako adiskideak dituen, maiteminduta ote dagoen edo agian laneko arazo larriren batek abailduta egotea ote den burumakur ibiltzeko moduaren arrazoia.
‎Gasteizen ibili ziren auto bonbaren bila. Eztanda egin zuenean, beraz, Iruñeko campusean eta bertako aparkalekuan jendea joan etorrian zebilen. Hamar kotxe erre ziren, beste 30 kaltetu, eta 22 lagunek zauri arinak izan zituzten.
‎Aurrean eta eskuinetara, garai bateko loria nabarmentzen zuten jauregiak zabaltzen ziren. Denak, harri bakoitzak, dorre garaietako kupulek, leiho zerrenda luzeek eta, batez ere, kaleetan zehar dagoeneko ugaltzen ari zen jendearen joan etorriak, bere lekuan zegoenaren irudipena ematen zuen. Norbaiten lan astunak eginak ez baizik horrela sortuak izan balira legez.
‎Aurrera jo aurretik erromes kanpotarrek aste parea emango zuten bertan, eta ez ziren abiatuko hango merkatua ikusi gabe. Ez zen nolanahikoa jendearen joan etorria, merkatuko hots zarata, saltzaileen deiadarrak eta garrasiak, merkatuaren mugida, gorabeherak, hiri hartako bizitasuna. Hirurogeiren bat urte pasatu badira ere, lehenengo egunean bezain argi eta garbi ikus dezaket oraindik ere hiri eder haren ikusgarritasuna.
2016
‎Lantegira begiratu zuen: han zegoen bere babeslekua eta kaiola; ibaiaz bestaldean, berriz, bizi librea, jendearen joan etorria, gasolindegiko mugimendua. Ibaira begira geratu zen, eta ur ilunaren jario etengabeari erreparatu zion; munduko gorabeheretatik urrun, han segitzen zuen urak, beti bere bidean.
‎Zer da hau? Jendearen joan etorria, argi panelak hormetan, etengabeko dei hotsak, andre gizon eta haurren berbaroa, maletak, gurditxoak, zakar-ontziak eta zakar garbitzaileak, eserlekuak eta pasabideak... Ez dezagun igarkizunetara jolastu ordea:
‎Auzotarren artean sortu zen energia eta indarra probestuz auzolan egun bat antolatu zen inauteri igandean (Deustun gainerako munduan baino astebete lehenago) orubeko landaretza guztia garbitzeko. Goizeko 8etan hasita jendearen joan etorria etengabekoa izan zen egun osoan zehar. Eguerdian bazkaltzeko geldialdia egin zuten, buruhandi eta erraldoiekin (eta patxaranarekin) dantza egin eta arratsaldean lanean jarraitu zuten.
2017
‎Hasierako metroak dira arriskutsuenak, igarotzea zaila den pasabide estua baitu. Horrez gain, denborak eta jendearen joan etorriek higatu egin dute harria, eta lau eta irristakorrak bihurtu dira. Beraz, hobe da zeharkaldia egiteko soka erabiltzea.
‎Bisita erregimenak asteburuetara mugatuta daude kartzelan, larunbatetan gizonak eta igandetan emakumeak. Baina jendearen joan etorria etengabekoa da Zona Teknikoan: Kolonbiako eta nazioarteko pertsonalitate nabarmenak, herri mugimenduetako kideak, akademikoak, kazetariak, gobernua… egunero bisita bat baino gehiago jasotzen dute.
‎Udaltzaingoaren bisita izan zuten behin, erroldatutako pertsona benetan han bizi zela egiaztatzeko. Baina jendearen joan etorria da Tosuko giroaren ezaugarri nagusia. Hitzaldiak, ekitaldiak, igande arratsaldeetan hanburgesa salmenta… Mugimendua dago, eta gainera bizilagunekin, oro har, harreman ona izateaz harro daude.
‎Gauzak gaizki entzutea edo gorputz hizkuntza irakurtzeko aukerarik baino ez izatea dibertigarria izan daiteke... Jendearen joan etorriak ikustea asko gustatzen zait!
Jendea joan etorrian pasatzen da haien aurretik. Ehunka edo igual milaka.
‎Miaketarik ez, bi aldeen erdian UNHCRko bost langile bazeuden ere. ? Jendearen joan etorria neurtzea, ei zen euren betekizuna.
‎Atea zaratarik gabe itxi zuen, diskretuki, eta kiroldegiko bideari ekin zion. Kaleko jendearen joan etorriak aldarte onean jarri zuen, eta lehen kirol dendara heldu zenean umore onean zegoen berriz ere. Berdin zitzaion batean edo bestean erostea, bietan baitzen ezaguna eta bietan baitzeukan kontua, gero epeka, hilez hil ordaintzen zuena, baina lehenengoan sartu zen.
‎Batetik, prezipitazioen gorabeherak bazter utzirik, loraketa handiko garaia izaten zen eta horrek argia ematen zion bere izaerari. Bertzetik, ordea, opor garaia izanik, bisitak eta jendearen joan etorriak hiru aldiz biderkatzen ziren zentro psikiatrikoan eta horrek ezinegona sortzen zion.
‎Udaltzainek, bataz beste, lau kontrol egingo dituzte egunero, bi goizez eta beste bi arratsaldez, kokapenagatik edo jendearen joan etorria handia delako bide segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan. Beste lau kontrol bizikletak ibiltzen diren ohiko lekuetan egingo dituzte.
2018
‎zehatz mehatz nik nahi dudan eran. Ez naiz sekula izan orotariko jendearen joan etorriak, eta galdera gora, kexa behera, onartzen dituzten maiordomo horietarikoa.
‎Jakin minari eutsi ezinik, biomugikorra zorroan gordeta eta itzala ematen dion zuhaitzean dauden begi bakarrak txantxangorri lotsagabe batenak direla berretsita, disimuluz hurbildu eta paperaren gainean pausatu du eskua. Pixkanaka bildu du, arreta inguruko jendearen joan etorrietan baleuka legez. Eskua magalera ekarri eta eskuak igurzten ari delakoan zabaldu du misterio zatitxoa:
‎Irin izpirik ere geratzen ez zenean, mahaiaren azpian utzi zuen pitxerra. Zerua guztiz beltz ageri zen ordurako, eta herrian, aurreko egunetan bezala, jendearen joan etorriak entzuten ziren: afalondoren herriko sarreran berriketan egiteko biltzen ziren gizonen pausoak ziren.
‎Institutuarekin eta ikastolarekin batera Sociedad Deportiva Alsasuak eta Dantzaleku Sakana klubak egin dute eskaera. Ikastetxeen idatzian jasotzen denez, bai haiek dauden tokia bai Dantzaleku" aparteko garrantzia dute eskola, aisialdi eta eskolaz kanpo jardueretarako, horregatik, egunero, edozein ordutan, jendearen joan etorriak daude bai ikastetxeetara, bai kirol gunera". Gaineratu dutenez," ikastetxeetan gazteek ingurumena errespetatzeko eta osasun ohiturak hartzeko lan egiten dugu, auto partikularraren erabilera mugatzeko eta bide segurtasuna bermatzeko".
‎Aspaldi gelditu da bere makina, baina interesatuegia dago jendearen joan etorrietan. Jende asko dagoenean, bizitza hartzen du lekuak.
2019
‎Azaldu du Termibus martxan jarri zutenetik autobusen eta jendearen joan etorria itzela izan dela, eta nolabait" enbarazu" egin diela, batez ere, zaratagatik. " Briñas kaleko 25 eta 27 atarietan bizi direnek sekulako meritua izan dute.
‎Ez dut Estherrekin hitz egiteko aukerarik izan goiz osoan, jendearen joan etorria nabaria baita data hauetan, hezetasun arrazoiengatik. Kalean egoteko giro ez denean bizi da biblioteka batez ere, udazkenaren aterpe.
‎Badakite herritarrentzat zeinen garrantzitsua den jaiotza, eta Dionik azaldu du etengabea izaten dela jendearen joan etorria. " Ederra da jendeak disfrutatu egiten duela ikustea; haurrek eta Gabonak pasatzera Azpeitira itzuli diren herritarrek, esaterako", adierazi du Iñigok.
‎Sergeik, jendearen joan etorritik ahalik eta urrutien, egunkari osoa gainbegiratu zuen, rona edaten zuen bitartean. Kazeta tolestu eta erlojuari begiratu zion bekozko ilunarekin.
‎Moritz eta bion arteko harremana aipatuko zukeen, akaso, txorakeriak. Baina artean ez nuen Suzz ezagutzen, eta bakarrik bizi nintzenez, kalera atera eta puntako orduko jendearen joan etorriek eragindako boladen bidez haizatu behar izan nuen pentsamendu iluna.
2020
‎Atzo, koronabirusari buruzko eguneroko agerraldian egin zuen iragarpena Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak. Aste honetan erabaki zuen Jaurlaritzak azokak debekatzea, jendearen joan etorriak eta pilaketak eragozteko argudioarekin, baina neurri horrek kontrako erreakzio ugari jaso ditu egunotan, eta, azkenean, debekua kenduko du.
‎Koronabirusari buruzko eguneroko agerraldian egin du iragarpena. Aste honetan erabaki zuen Jaurlaritzak azokak debekatzea, jendearen joan etorriak eta pilaketak eragozteko argudioarekin, baina neurri horrek kontrako erreakzio ugari jaso ditu azken orduetan, eta, azkenean, debekua kenduko du. Edonola, hainbat udalek iragarria zuten debekuak ez duela eraginik, azoken eskumena eurena delako eta ez Jaurlaritzarena, eta, arautu baditzake ere, ezin dituelako debekatu.
‎Kale hutsetan, txorien kantuek urratzen dute orain isiltasuna. Autoen eta jendearen joan etorririk gabe, espazioa bereganatu dute hegazti askok. Gertuago eta lasaiago direnez gero, haien jokabideak eta jarrerak bertatik bertara ezagut daitezke, eta nor den nor asmatu.
‎Gainera, euskararen arnasgune bat sortu dugu hemen». Urteotan, jendearen joan etorriengatik, aldatuz joan den kuadrilla bat sortzeko balio izan dio Garaiori: «Lagunekin astean pare bat aldiz biltzeko aukera ezin hobea da».
‎Otondo: «Egunerokoan lanari buruz jendeen joan etorria handitu behar izan da, eta horrek ekarri du landa eremuan gero eta gehiago erran nahi duela lotarako gelditzea, eta eguneroko hainbertze jardueretarako hiriguneetarako joan etorrian ibili behar izatea. Gure eskualdea punpatzeko oinarrizko arteria bat bihurtu da N A errepidea».
‎estatuek mugitu dituzte fitxak, old style. Mugak ixtea eta jendearen joan etorriak kontrolatzea izan dira orain arteko ondoriorik bistakoenak, baina badira aldaketa sotilago batzuk ere, apurka gure iruditeria kolektiboan ernatzen doazenak. Lengoaia eta pentsamolde militarrean, Gu Haiek kategoriak aratzago bihurtzen dira, eta bigarrenak beti eskatzen du aurpegi bat.
Jendearen joan etorria ere handia izan da. Izan ere, bertan ari baitira “Ilargi Guztiak” edo “Todas las lunas” filmaren grabaketa lanak egiten.
‎Urteetan zehar jendearen joan etorriak egon diren arren, talde finko bat da Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa; hala ere, zuzendariak dio beldur dela guztia bukatutakoan jendeak nola erantzungo duen. " Zarzuelako lan-taldea berriz konbokatzen du danean, uste dut ondo erantzungo dutela, eta etorriko direla; bakarlariengatik ez dut ardura handirik; bereziki, abesbatzak kezkatzen nau, 60 lagun behar direlako.
‎Han, azpi azpian, parkea hutsik zegoen. Herriko ingurune hura hilik zegoen bolada batetik hona, inguruko tabernek sortzen zuten jende joan etorritik aparte. Barandari eutsi zion bi eskuez eta hauetan bermatu zen, buru makur eta nekatuta.
‎Hortik korridore luzera, eta eskailera guziak jautsi ditu lehen solairura ailegatu arte. Irekirik dauden leihoetatik sartzen den karrikako auto, zaldi, autobus eta jendearen joan etorrien hotsa baizik ez da aditzen sarrera nagusian. Arratsaldeko hirurak dira, eta etxeko nagusiak siestako mementorik sakonenean daude gaurgero.
‎Foxfieldeko etxean mugimendu handia zegoen Gabonetan. Gauean berandu arte ibiltzen zen jendea joan etorrian, paperean bildutako galleta latak edo whiski botilak eskuetan. Haurrak korrika pasatzen ziren belaunen paretik oihu ulertezinak eginez.
‎Zergarik gabeko denden gunetik hurbil bilatu dut jarlekua. Ikuskizun handienetakoa beti, jendearen joan etorriarena, ikuskatzailea, ustez geldirik egoteagatik, bera ez dela mugimendu horren partaide sinetsita dagoenean. Baina nork daki berak zer nolako ñabardura gehitzen dion jendetzaren higiduraren espektro ikusgaiari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia