Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2001
‎Botea jarri eta alde zaharrera abiatu dira. Arkupera sartzean taberna jendez gainezka dago. Uda dirudiela komentatu dute, herria kanpotarrez betetzen baita orduan eta edonora joanda ere leporaino egoten da dena.
2003
‎Hiria jendez gainezka zegoen. Arratsalde partean ateratzen ziren musikariak kalera:
2004
‎Baina Bidanira joan ziren, eta hura jendez gainezka zegoen, Romanek sekula ikusi ez zuen moduan. Benta Aundin hasi eta Albiztur pasatuta, mendate tontorreraino jendea ezin kabituta zegoen errepide estuan.
‎Euria gero eta mardulago ari zuen eta kafetegi batera sartu nintzen. Jendez gainezka zegoen eta keak eta zaratak eraso egin zidaten. Ezer eskatu gabe karrikaratu nintzen.
2008
‎Arteen Institutu Nazionaleko ataria, sudandar arkitektura kolonialaren harribitxia, oso ederra da, baina argazkietan hartu dugu eskarmentua honezkero. Jendez gainezka dago lekua, eta institutuko ataria bera bikaina bada, zer esan kaleetako bizitasunaz eta koloreaz, emakumeena batez ere, soineko dotore horiekin. Bide miserablea hartu dugu, besterik ezean:
‎Mellah (juduen auzoa) jendez gainezka dago, turista gutxi batzuk eta bertakoak nagusi, salerosketan, elkar agurtze luzeetan, ostiralari dagokion legez, patxadaz. Zeruetako erresuma filmatu berri du hemen Ridley Scottek duela mende erdi baino gehiago Orson Wellesek Otello legez.
‎Bilbo ez da garai batekoa. Hiriko bazter guztiak jendez gainezka daude. Udaletxe plazako ikuspegia eman dute.
2009
‎Ez da hobeto sentitu. Metroa hondartzatik bueltan datorren jendez gainezka dago. Beroa itogarria da.
‎Zenbaki bat eman die atariko poliziak, eta ordubetez itxaron behar izan dute itxaron-gela zatar batean. Eztulka ari den jendez gainezka dago. Itxaroten duten bitartean amonak pasaporterako argazkiak erakutsi dizkio.
‎Plaza jendez gainezka zegoela, baita apain apain ere, Prentsa Elkartearen aldeko zezenketa egin zen.
‎Plaza jendez gainezka zegoela, baita apain apain ere, Prentsa Elkartearen aldeko zezenketa egin zen.
2010
‎Fatima horietako batetik doa oinez, Zitoun el Qedim luze eta estutik. Egunean zehar, horko mila dendatxoak irekita daudenean, jendez gainezka egoten da, baina ordu honetan giroa guztiz bestelakoa da, isila, bakartia; lokal guztiak daude itxita eta ez da inor ageri inguruan. Kalexkak sortzen dira alde batera zein bestera, haietariko asko irteerarik gabekoak edo labirinto itxurakoak, pasabide itzaltsuak, misteriotsuak...
2011
‎Udal aretoa jendez gainezka zegoen, urte erdi lehenago eraman zuen tifusak bertze mundura don Martín albaitaria?, eta, alkateak bere jarduna akabatu ahala, zutik paratu zen botikaria, zeina halaxe mintzatu baitzen, ez bat eta ez bi:
2012
Jendez gainezka dago Barandiaran. Gaur goiz iritsi zara zitara.
‎Hauspoa beteta sartu zen aretora. Jendez gainezka zegoen. Txukun jantzitako jendea zebilen obra batetik bestera, lantzean behin ondokoari zerbait xuxurlatu eta xanpainari zurrutada bat emanez.
‎Hauetako batzuk hasieran erakargarri egin bazaizkio ere, haien azaletan hazka eginda, beti agertu zaio ume bat, super-heroi baten kalkamoniaren antzera. Eta Aniak gizon gizon bat nahi du, gizon heldu bat, ez berrogei urterekin oraindik gauetan jendez gainezka dagoen futbol estadioan gola sartzen duela amesten duen bat. Baina ez da hain erraza.
‎igandean izan ezik? , hiriko kaleak, egia da, jendez gainezka egoten dira. Igande goizean, bederatzietan, etxe barruan dago jende gehiena, elizarako prestatzen. Pertsona behatzaile bat aise ohartuko da, igande batean, goizeko zortziak ingurutik hamarrak arte, hiriak duen itxura mortuaz.
‎Eta, oharkabeko ateraldi honetaz irribarretxo bat eginez, doktoreak atea ireki zuen. Baina farmazia jendez gainezka zegoen eta nahiko lan izan zuen libratzen Tuvache jaunarengandik, zeina bere emaztearengatik beldur baitzen bular jarioren bat ez ote zuen, zeren errautsetara ttuka aritzeko ohitura baitzeukan; gero M. Binetengandik, zeinak sabelzorriak sentitzen baitzituen batzuetan, eta madame Caronengandik, zeinak azkurak baitzeuzkan; eta Lheureuxengandik, zeinak zorabioak izaten baitzituen; Lestiboud...
‎Gasaren usaina hats bafadekin nahasten zen; haizemaileen haizeak are itogarriago bihurtzen zuen eguratsa. Emmak irten nahi izan zuen; korridoreak jendez gainezka zeuden, eta berriro bere besaulkian erori zen pilpiraz hatsankaturik. Charles, zorabiatzen ikusteko beldur, kantinara joan zen korrika baso bat arbendoluraren bila.
‎Plaza etxeetaraino jendez gainezka zegoen. Leiho guztietan ikusten zen jendea ukondoak tinkaturik, beste batzuk zutik ate guztietan, eta Justinek, farmaziaren aurrean, begiratzen zuenaren begiespenean zeharo tinkaturik zirudien.
2013
Jendez gainezka zegoen portua, inoiz ez nuen hainbeste jende ikusi. Haur mordoa zegoen, denak gurasoen ondoan.
‎Uda arratsalde hartan, paseoan ari ziren itsaso ondotik. Biarritz, egun haietan, jendez gainezka zegoen, udatiarrez beteta. Kasino eta Grand Hotel ondoan biltzen ziren pertsonak, ia gehienak, turistak ziren, haietako asko eta asko Paristik etorriak.
‎Restaurant hura jendez gainezka zegoen, giroa hertsia zen, ilun samarra, kez betea. Lanpara laru batzuek argitzen zuten saloia, bereziki erdian dantza egiteko zegoen pista modukoa, eta mahai bakoitzean kandela batzuk zeuden piztuta.
‎Biharamunean abiatu zen, beraz, Kommissariov jenerala Rasputinen etxera esandako agindua betetzera. Iritsi zenean, beti bezala, jendez gainezka zeuden sarrera eta harrera gela. Hura ikusi zuenean, batera eta bestera hasi zen jenerala jendea paretik kentzen pasillo luze hartan barruratuko bazen.
‎Autoak eta motoak ziztu bizian badatoz. Jendea gainezka dago errepide ertzean. Laster dira hemen txirrindulariak.
‎Ataria jendez gainezka zegoen, ehunen bat lagun bai, herritarrak gehienak: batzuk gonbidatuak eta bertze batzuk Abdul Alimek enplegatuak, oliba bilketan eta eihera lanetan?, jaialdiari hasiera emateko gogoz.
‎–Zalapartarekin esnatu naiz, gauaren erdian. Aitonaren bulegoa jendez gainezka zegoen, eta burua sartu dut diskretuki: aitonak bere gizonei argibideak ematen zizkien, zuen bila atera zitezen.
‎eguerdiko eguzkia laster igaroko zen, eta ezin zuen minutu bat ere galdu. Izerdi patsetan ailegatu zen opari dendara, ordurako jendez gainezka zegoena: posterrak, kamisetak eta imanak erosten ari ziren gehienak.
‎Ataria jendez gainezka zegoen –ehunen bat lagun bai, herritarrak gehienak: batzuk gonbidatuak eta bertze batzuk Abdul Alimek enplegatuak, oliba bilketan eta eihera lanetan–, jaialdiari hasiera emateko gogoz.
2014
‎Han beste morroi batek ostikada eman dio gaztainari, jaurtiketa on baten ondorioz nahiko urrun bidali dudan batean, eta bion arteko lehia gupidagabeari eman diogu hasiera. Ezin dugu lasterka egin, hiribidea jendez gainezka dagoelako, baina trikimailu posible guztiak erabili ditugu gaztaina elkarri kentzeko. Lehenengo uneetan txukun moldatu naiz, baina bere botaldiak nireak baino zehatzagoak suertatu dira gero, agian ni nekatu samar nagoelako honezkero, eta nagusitzen hasi zait.
jendez gainezka dagoen kale horretan.
‎Garai hartan, Irkutsk, probintziako siberiarren aterpe, jendez gainezka zegoen. Mota guztietako baliabide eta eskuarteak oparo zeuden han.
2015
Jendez gainezka zegoen pub batean sartu, eta hutsik zeuden bi aulki bakarretan eseri ginen. Alboko mahaian bi neska eta mutil bat berriketan ari ziren, noizbehinka barre algaraz zipriztindutako jardun alaian.
‎Herriko plaza jendez gainezka dago,
‎Eta hemen bizi berri bat hasi, bizimodu berri bat, esan nahi nuke. Eta, tarteka marteka, festak antolatu, saskibaloi partidak, eta lokarriak lotzeari ekin atzera, eta ni autoak konpontzeari, hemen ez dugu lanik faltako, jendez gainezka egoten da hau beti, erromerian?. –Zure ironiak ez nau mintzen, Oto.
‎Berandu heldutako jendez gainezka zegoen bagoia eta pasilloan barrena mugitu beharra izan nuen jarlekurik aurkituko banuen. Zorionez, Romulo ez zegoen bagoi hartan, eta azkenik,, asteburuko planarengandik ihes egitea lortu dut!?
‎Astean zehar Garbiñek erakusleiho batean begiztatutako liburutegi bat ikustera joan dira. Altzari denda, larunbat goizetan usu denez, jendez gainezka zegoen eta Garbiñe, etxean behar zuten liburutegiarentzako neurriak eskuan dituela, prezioa galdetzera ausartu da.
‎Inguruko zaratak estaltzen gintuen ordea. Kale komertziala zen hura eta modako magazine etan negurako jantzien ikusmiran zebilen jendez gainezka zegoen. Autoak ere marmarka eta irrintzika igarotzen ziren ondotik, asteburuko sukarrak jota.
Jendez gainezka zegoen hura. Itsasoaren pareko bidaiari uholdea zebilen batetik bestera etengabe, marearen goraldi eta beherakadak bezala, bozgorailuetatik atsedenik gabe iragartzen zituzten trenen etorrera eta irteerek puntualki arauturik.
‎Pop art estiloan apainduriko gela zabal batera pasa ginen. Jendez gainezka zegoen ordurako, elipse moduko mahai luze baten jiran bilduak denak. Lehenengo minutu erdian ez nion inori arretarik jarri baina.
‎Café de Passyko terraza jendez gainezka dago, familia ume tsuaren arropa etxe arteko sokan lehortzeko bezala. Turista eta turista ez direnak, gona motzez, sandaliekin ala erretzen, elkarren ondoan pilatuta.
‎–Goazen ibai ondotik, Champ de Mars jendez gainezka egongo da-eta.
‎Gerri buelta ondo borobildua eduki arren, uste baino bizkorragoa zen kazetaria. Estadioa jendez gainezka zegoen gainera, eta zail egiten zen pasilloetan arin joatea. Partidak ikusmina sortu zuen eta paristarrak saldoka hurbildu ziren futbol zelaira.
‎Xabiren zain nagoen bitartean, idatzi dudan azken kapitulua dut buruan eta, nola ez, Xabiri asteartean bidali nion pista. Jendez gainezka dago taberna. Xabiren amona Valentina bazterreko mahaian dago, lagunekin berriketan.
‎Abandoko geltokia jendez gainezka zegoen. Nasak alde batera utzita, kontsignak eta komunak dauden korridore luzeetako eserlekuetan jarri zituen ume guztiak.
‎Herriko plaza jendez gainezka dago,
2016
‎Orain, jendez gainezka dauden tabernetara sartzean, bakarrik sentitzen naiz. Haraino nola iritsi naizen jakin gabe, izkina ilun batean kausitzen naiz isolatuta, barraren kontra, alboan dauzkadan pertsonengandik mila argi urtera.
‎Uda sasoian inguruetako hotelak, ostatuak, tabernak, terrazak eta jatetxeak jendez gainezka egoten dira. Halako panorama ikusita, edozeinek pentsatuko luke pintxoak eta garagardoak debalde erregalatzen dituztela.
2017
‎Egia izan ala ez, Girke Lege herrikoek ez dute antzik Damasko edo Alepoko suntsipen irudiekin. Goizaldea iritsi eta etorbide nagusia jendez gainezka zegoen, are Ramadana, musulmanen baraualdia, bukatu zenean.
‎Hondartzara heldu nintzen zorigaiztoko egun hartan; orain dela hilabete batzuk, abuztua gainbehera. Ia ia harea bustiraino joan behar izan nuen toaila jartzera, hondartza jendez gainezka zegoen-eta. Beno, dena dela nahiago nuen itsasertz partea; emakumeak mugimenduan ikusteko aukera hobea ematen baitzidan.
2018
‎Hemendik, ederki ikusten da nola sartzen den eguzkia itsaso aldetik, eta, oraindik ere egun argitan bagaude ere, eguraldi zoragarria izan da gaur?, dagoeneko ikusten hasia naiz nola ari diren argiak pizten, han hemen, itsasertz guztian barrena. Bien bitartean, kaia jendez gainezka dago; pauso hots ugariren burrunba aditzen dut atergabe nire atzean, zoruko oholen gainean.
2020
‎Hotzik ez, baina euri fina erortzen hasi da; taxi bat hartu dute zinema aretora hurbiltzeko. Jendez gainezka dago kalea. Matilde txundituta dago hiriko giro dotorea ikusita.
2021
‎Aisialdi eskaintzarik gabe, gehienetan aukera bakarra auzoa utzi eta hirira jaistea zen, zinema edo dantzaldietara. Baina jaiegunak ospatu egiten ziren eta auzoko kaleak jendez gainezka zeuden. Futbol partiduak antolatzen ziren, baita antzerkiak ere.
‎Goiz ederra dago eta Bartzelonan bizitzeaz harro sentitzen naizela esan dezaket. Gustuko dut Hiri Handitik oinez joatea, demagun gaur bezalako egun eguzkitsu batez, goizeko 10etan, dena jendez gainezka dagoela.
2022
‎–Joan gara biok elkarrekin banketxera diru kontu batzuk argitzera, eta bat batean hor non azaltzen den lapur bat, bere iskilu eta guzti. Jendez gainezka zegoen bulegoa. Etzateko lurrean denak istantean, bestela tiroz garbituko gintuela denak.
‎–Sekulakoa da –onartu du besteak– Udan jendez gainezka egongo da.
‎Zaldi tranbian nindoan behin. Bagoia jendez gainezka zegoen: damak, militarrak, neska mutil gazteak.
‎Pikutara denak, jan eta edan dezatela lehertu arte, horrenbesteko guraria badute! Ez nituen kontatu festa hartara agertu zitzaizkidan pertsonak, baina gogoan dut neuzkan bederatzi gelak jendez gainezka zeudela, zahar eta gazte. Haietako batzuen aurrean Kazusov bera ere arkua bailitzan makurtzen zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia