Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.022

2000
‎Imanol Laspiurren azken liburu hau eibarreraren azterketaren inguruan zegoen hutsune bat betetzera dator. Hizkera honi buruzko informaziorik jaso nahi izanez gero, Imanol Laspiurren beste zenbait lanekin batera, liburua ezinbesteko erreferentzi puntua da. Hizkuntza argian idatzia, adibide eta azalpen ugarirekin, Eibarko euskararen inguruan interesa duen edonorentzat, aditu edo ez hain aditu, oso baliagarria izan daiteke
‎Gainera epeak ere aldatu nahi ditugu. XI. edizioko lanak ikasturte honetan bertan jaso nahiko genituzke. Azkenik, ezagutarazi berri diren X. lehiaketako sarietan atal berri bat gehitu dugu:
‎Hesse eta Rhin inguruak frantsesen esku zeuden garai haietan eta gizarteko klase altuek kultura frantsesa zuten gustuko eta hura lantzen zuten, alemaniar kulturaren kalterako. Erromantikoek ordea, azken hau jaso nahi izan zuten, eta horretan saiatu ziren baita ere Grimm anaiak. Hori dela eta, bi edizio hauetan ohar ugari jaso zituzten ipuinak noiz, nori eta nola bildu zituzten azalduz eta beste ipuin tradizioekin alderatuz.
‎JOAN den astean Ezker Batua, UA eta PSErekin bildu ondoren, aste honetan EH, EA eta EAJrekin bilduko da Ibarretxe lehendakaria. Ez da hor bukatuko Juan Jose Ibarretxeren elkarrizketa erronda eta, noiz ez bada esan ere ere, dagoeneko agertu du Espainiako Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin biltzeko asmoa; hauek euskal gatazkaz duten iritzi zehatza beren ahotik zuzenean jaso nahi du. Edozein modutan, gaurkoz behintzat, ez da ikusten Ibarretxek eratu nahi duten mahaia gauzatzeko baldintzen arrastorik.
‎–Betiko biribilketa amaigabea da. Inoiz ez dugu jakingo zeinek egiten duen bere nahia arinago; ez dugu jakingo, entzuleriak zerbitzu jakin bat eskatzen dion irrati estazioari egiten ote dion, aurretik eragin diolako, edo estazioak zerbitzu hori ematen ote dion manipulatzeko inolako asmorik gabe, entzuleriak jaso nahi duena horixe dela uste duelako.
‎Hala ere, bere horretan segituko duke irratiak, berehalako informazioa jasotzeko bitarteko bikaina den aldetik. Aldaturik eta teknologia berriei egokituz, baina gurekin eta gugandik hurbil, laguntasun uneak eduki eta informazio arina jaso nahi dugunerako. Multimedia sistemen heltzea, informatikaren aurrerakuntzak eta entzuleen eta merkatuen ohitura berriei egindako egokitzapenak atal berria sortzen ari dira irratibidearen historian.
‎—Bertze belarrondokoren bat emaiten badizu, erradazu, Elbira, zeren, lotan dagoela, labana sartuko baitiot bihotzean! —erran nion, ez dakit konbentzitua nengoelako, edo neure ametsetako dama irainduaren aitzinean joko hura jokatu behar nuelako, haren onespena eta haren oniritzia jaso nahi izaitekotan.
‎Eta Uraitzetik beti itzultzen zen liburu edo manual debozionezkoren batekin, edo erlijionezko bertze edozein libururekin, zeinetarik ikasten baitzituen etsenplu batzuk, noiznahi den baliatzen zituenak. ...en organizazinoa piramide bat bezalakoa zela, Faraoiek Egipton eraiki zituztenen parekoa, eta haiek zutik zirautela, ez bakarrik harrizkoak zirelako, baina filosofia naturalaren eta geometriaren legeak ere errespetatu eta bete zituztelako, oina lur zolan pausaturik eta punta goian; eta kontrara eraikitzea erokeria zela, zeren, alde batetik, ezinezkoa baitzen puntu ez-egonkor baten gainean deus ere jaso nahi izaitea, ergelik ergelenak ere ederki uler zezakeen bezala, eta, bertzetik, zeren, eraiki ahal izanen balitz ere, eraiki orduko erori eta irauliko baitzen. Eta bere argudioen indartzeko, erantsi eta eratxiki zuen:
‎Izan ere, nola ene egia eta ene ohorea guztiz lohituak izan diren Ofizio Sainduaren sententzia horrekin, hala, burua jaso beharra diat, ohorezko gizon izaiten segitu nahi badut bederen. Eta, baldin burua jaso nahi badut, ezin onartu diat, bildots batek bezala, Inkisizioneak ezarri didan desterruko pena, baina haren aurka altxatu beharra diat, ahal dudan neurrian. Eta kanoiaren desarra duk ene neurria, eta egin zaidan injustiziari nik eman beharreko ihardespena.
‎Rubenek musu batekin eskertu dit. Eta berehala berak bere oparia atera dit (nik neurea eman arte ez zuen berea jaso nahi): argazkiak bi aldeetara erakusten zituen marko polit bat eta gure bidaian zeharreko sei argazkiren kopiak.
‎Esan bezala, batzuren eta besteren iritzia jaso nahi izan du Jakin ek. Azkenean, honako lau lagun hauek erantzun digute:
2001
‎Kuba eta kubatarren bizinahia, itxaropenak eta erronkak jaso nahi izan dituzte Zigor Alkortak eta Iñaki Mendizabalek, beste batzuen laguntzarekin osatu duten" Sentimenduen mestizajea" liburuan. Bizikletan zeharkatu zuten Kuba hari bertako poetek idatziriko poemen bidez eman diote hitza, Iñaki Mendizabalek eginiko aukeraketa baliatuz.
‎" Ainhoa" ere abangoardiazko giroan sortu baita: Izagirrek Zergatik bai nobelan egin zuen moduan, hemen ere haurraren hizkera jaso nahi duen testu baten ondoren datorkigu Ainhoa haurrari egiten zaion poema.
‎(Imanoli) Ez deitu berriro horrela herentzia jaso nahi baduzu.
‎– amaieran jaso nahi den saria edo objektu desiratua (gurean euskara),
‎Gaur egun, produktu izoztuak ezin dira erosi supermerkatu birtual guztietan. Erosketa agindua jaso ondoren, supermerkatuek eskaerak gordetzen dituzte etxean jaso nahi dutenentzat. Bestetik. bezero batzuek erosketa birtuala egin zuten kateko supermerkatu hurbilenetik pasatzen dute egunean zehar.
‎Lehiak, ordea, probetxurako izango baldin bada, leiala behar du izan. Hizkuntza eta, hizkuntza  ez ezik, Euskal Herriaren jakintza jaso nahian jaioa eta hazia delarik, ez da baten ez besteren, pertsona nahiz taldeen, izena eta omena goratu beharrean dabilena. Elkarrekin jasoko dugu burua, elkarrekin lehiatzeko bihotza badugu; eta elkarrekin lur joko dugu, elkarrekin amildu ondoan, geure irudia besterengan ezagutzeko gauza ez bagara.
‎Guztiok dakigu Euskal Herria, euskaldunen hizkuntzan landatua eta sustraitua, suharki maite zuela, orduan zabaltzen ari zen inprenta mires  ten zuen adina, eta honen bitartez jaso nahi eta uste zuela hura. Euskaldunok gaurko gisatsuan ohoretan eduki arren edonon, ez baitzeukaten arrotzek horrenbesteko estimutan gure hizkuntza gu, zabarkeria zela medio, plazara ateratzen ausartzen ez ginelako.
‎Inoiz edo behin –gero eta hobeto gabiltzala– egiazko Garoaren oroitzapena bera galduko balitz ere (zer esango lukete orduan kritiko bihurriez?), oraingo inausaldian baztertu diren abarrak jaso nahi genituzke Eganen. XIX. atalean ematen da, badakizue, Eibarren egindako mitin baten berri.
‎Fenomeno honen jatorriari eta eraginari buruzko iritzia eskatu diogu euskal kultur unibertsoaren esparruko hainbat eta hainbat laguni. Esan bezala, batzuren eta besteren iritzia jaso nahi izan du Jakin ek. Azkenean, hogeita bat lagunek erantzun digute.
2002
‎Horrenbertzez, kanpaina honen harian Oinarriak elkarguneak jakinarazpenak prestatu ditu, herritarren eskutan utziz, jakinarazpen hauek sinatu ostean bere udaletxera igor ditzan. Izan ere, jakinarazpen hauetan zerbitzuak zein udal oharrak euskaraz edota ele bitan jaso nahi dituela agertzen du sinatzaileak: " Jakinarazpen honetan aipatzen diren oinarrizko hizkuntza eskubideak behar bezala bermatzen ez zaizkidan bakoitzean jakinarazpenak berez aintzat ez hartzeko eskubidea dut, eta nire herritar eskubideak inongo bazterketarik gabe bermatuak izan daitezen, helegiteak aurkeztu edo hartu beharreko beste neurriak aztertuko ditut", argi utziz.
‎Hortaz, nabigatzaileak etxetik edozein kontsulta egiteko aukera izango du. Adibidez, norbaitek erakusketan dagoen Bangladesheko gopiyantra instrumentuari buruzko informazioa jaso nahi badu, web orrira jotzea besterik ez du. Bertan, argazkien bidez soinu tresna nolakoa den ikusiko du, nork egin duen, nola jotzen den...
‎Hala ere, bezero den udalak, kultur taldeak edo bestelako bezero batek bidalitako kontu laburpenetako datu batzuk gaztelaniaz egon daitezke. Zer egin luke Euskadiko Kutxako bezero batek merkataritza agiri eta idatziak euskara hutsean jaso nahiko balitu. Oraino ezinezkoa du, baina aurreikuspenen arabera, udaberritik aurrera egin ahal izango du sukurtsalean edo Telebanka izeneko zerbitzuan baldin eta horren berri eman badu.
‎ARABAKO Arte Garaikideko Museoa Artium hilaren 26an inauguratuko da azkenik. Hainbat erronka izango ditu pinakoteka berriak, izan ere, arte garaikidearen bilduma hoberenetako bat jaso nahi du. Horretarako guztira, joan den mendeko 1.600 lan izango ditu bere behin betiko erakusketan, eta arreta berezia jarriko dio azken 50 urteetako lanei.
‎Koldo Mitxelenari elkarrizketa bat egin eta euskara batuaren arazoa aipatu gabe uzterik ez zegoen, bistan da. Lau urte bazeramatzaten gainera, zorioneko batasun horretara zeraman bidean barrena, ez oztopo larririk gabe, eta honen guztiaren inguruan Mitxelena handiak zeukan ustea jaso nahi zuen Bengoetxek: Arinegi al zebilen zenbait gazte?
‎«Hizketan beharbada berritsua izango naiz» dio, «baina eskulturan isila naiz». Frontoien tentsioa jaso nahi izan du pieza horietan, «zaila baita pilotazalearentzat, pilota poltsikoan duela, frontoi hutsaren erakargarritasuna erresistitzea». Anton bera pilotazalea da, txikitatik gertu izan du pilotaren mundua.
‎Horrez gainera eta edonork hauteman dezakeen bezala, eguzkia sartu ondoren, kanpotik datorkigun (eta jaso nahi ez dugun) argiak gure etxebizitza inbaditzen du: nahiz eta horretara ere jarri garen, gauezko atsedena eragozten digun faktorea da hori.
‎Ez, abonatuak askatasun osoa du jaso nahi duen zerbitzu mota aukeratzeko, aurrez ordainduriko txartela zein kontratua izan, eta operadore berriak eskaintzen duen edozein plan, deskontu edo eskaintza aukera dezake.
‎Zer gertatzen da pertsona horrek, lanpetuta dagoelako, beste inoren deirik jaso nahi ez duenean?
‎Amesgaitz eta Hezur triskatzaile, zein baino zein urduriago, begia jasotzeko amorratzen zeuden. Antsiaz luzatu zituzten eskuak begi hura Izuikararen eskutik jaso nahirik. Baina biak itsu zeudenez, ez ziren ahizparen eskuraino iristen.
‎Plangintza diseinatu aurretik antzeko beste esperientzien berri jaso nahi izangenuen. Anitz dira hizkuntzaren normalizazioa xedetzat hartzen duten ekimenak.Ezin dugu, jakina, horien berri eman.
‎esaterako, 1979ko maiatzaren 27an, das? delakoa ospatzen zela, 24an antimilitarren iritzia jaso nahi izan zuten irratsaio batean; 31an antinuklearrek hitz egin zuten, ekainaren 3an Bardeetarako konzentrazioa burutuko baitzen19.
‎Lege hau, proiektuaren txostenaren arabera, oinarrizkoa izango da, eta, besteak beste, pazienteari ematen dio adierazitako tratamendua jasotzeari uko egiteko eskubidea. Ekimen hori batzorde hau osatzen duten talde guztiek negoziatzen dute, adostasunez, Senatutik datorren testu baten zati bat adostasunez onartzeko, eta bereziki azpimarratzen du pazientearen autonomia indartzeko eskubidea, bere osasunari eragiten dioten gaiei buruz erabakitzeko eta jaso nahi duen zainketa mailari buruz erabakitzeko. Hala, zure bizitza modu artifizialean luzatzea eragotz dezakezu, egoera terminalean dagoenean.
‎Hau da, guraso batzuentzat nirea izan daitekeen gertaera bat esperientzia traumatikoa izan daiteke. Izan ere, bakardadea haur batek inoiz jaso nahi ez duen oparia da. Emakumeen lan integrazioa aurrerapen garrantzitsua izan da, baina, aldi berean, adingabekoak aitona amonak eta umezainak zaintzen utzi ditu, edo etxean itxaronaldi jasanezinak ezarri dizkie gurasoak berriz atean sartu arte.
‎Espero da Gabonak baino lehen ordaintzea edo, beranduenez, 2003ko maiatzean. Akordio honi, aho batez, bederatzi milioi eurotik gorako indemnizazioa jaso nahi duten kaltetuak batu daitezke. Espainia osoan eragindako 900 horietatik, orain arte 260 inguru atxiki zaizkio hitzarmenari.
‎SEIGARRENA: Euskal Herriko Naziotasuna Aitormen Agiriaren eskaera inprimakia entregatzean, eskaeraren ordezko agiria zenbakiduna emango zaio hiritarrari eta udalean bertan aurkeztu du ordezko agiria hori 30 eguneko epean, Euskal Naziotasuna Aitortzeko Dokumentua jaso nahi badu.
‎Bi udaletxetako eta Iraurgi Lantzeneko arduradunen esanetan, Ohiturak eta festak liburuxkan bi herriek biltzen dituzten zenbait ezaugarri jaso nahi izan dira, hau da: hizkuntza, kultura gastronomia eta folklorea.
‎besoetan jaso nahi luke;
2003
‎Ni, orduan, zaraitzuera hiztegia egiteko asmoz nenbilen, eta, batez ere, zaraitzueraz idatzita dauden testuetan oinarrituta egin behar nuen. Baina noski, hiztunik baldin bazen nik lekukotza bizia jaso nahi nuen, eta jasota neuzkan hitz haiek guztiak galdetu nahi nizkien", azaldu digu idazleak. Bila ibili ostean, Espartzako Antonia Gartzia zena ezagutu zuen, eta berekin hasi zen lanean.
‎Goiko galdera horiek berak egin zizkion bere buruari Legazpiko Udaleko Euskara Batzordeak, eta erantzunak jaso nahian, hitzaldi hausnarketa antolatu zuen, bertaratu nahi zuten udal langileekin, artikulua sinatzen duen honen laguntzaz. Inma Urzelai euskara teknikariaren ustez," langilea motibatuta dagoenean gusturago ematen ditu eman beharreko aurrerapausoak, motibaziorik ez dagoenean langileak zama bat bezala hartzen du betidanik gaztelaniaz egin duena orain euskaraz egin beharra.
‎Proposamena kontrastatu ondoren egin dela diozu. Baina ez dut uste oso egokia denik babesak jaso nahi direnean, platera kozinatu eta gero dastatzera ematea esanez: " Aizue, gatz edo piper pixka bat bota nahi badiozue, primeran".
‎Bertan Oteizaren eskulturaren bat eta informazio panelak ipintzea aurreikusita dago. Handik nabe zentralera pasako da eta bertan Oteizaren eskultura erlijioso eta figuratiboenak jaso nahi dira. Aurrerago beste areto batean abstrakziora iritsiko da bisitaria, obra plastikoa eta dokumentazioa tartekatuko direlarik.
‎Horrekin guztiarekin, eskualdearen memoria grafikoa osatuz doaz. " Bilatzen dugun gauza da, hemengo bizitzaren testigantza jaso nahi du' UK' k", diosku Aspuruk. Izaten da, bere senitarteko edo lagunen bat «UK»n agertuko dela-eta aldizkaria noiz aterako dagoena.
‎Haziak jaso, gustuko ditugun landareen haziak datorren urtean ereiteko jaso nahi baditugu, ondo lehortu ondoren toki hotz batean jaso. Kontuz kalefakzioarekin, toki epel edo bero batean edukiz gero negua igaro gabea dela usteko dute eta udaberrian ez ernetzeko arrisku ederra.
‎Jovell aburuz,... etorkizunean pazientea eragile, aktibo izango da, ez da mugatuko sendagilea entzun eta bere adierazpenak betetzera; sendatze prozesuan berak ere esku hartu nahi du eta horretarako bere gaixotasunari buruz ahalik eta informazio zabalena jaso nahiko du.
‎Emaila Sareko izurrite handietako beste batekin ere lotua dago: jaso nahi ez ditugun publizitate mezuak (spam).
‎Nola hobetu genezakeen pourra, zer aldatu behar genukeen... Iritziak jaso nahi genituzke, ahalik eta jolasik politena antolatzeko datozen edizioetan.
‎Eta salbuespen egoera erabaki, eta herriko kaleak guardiaz josi ditu, badaezpada ere. Azpildarrok badakigu, hortik aurrera, ezin bildu garela lau pertsona baino gehiagoko multzotan, egurra jaso nahi ezean. Hala ere, talde txiki batzuek erakutsi dute beren protesta arratsaldean, graffitiren bat pintatuz eta barrikadaren bati su emanez.
‎Haren amodio galduen albiste jakin nahi. Ez du Luperen ñabarduren albiste jaso nahi. Ez du inoren historian sartu nahi.
2004
‎Beste batzuk, berriz, orri hauek arakatuko dituzte euskal prentsaren hastapenen bila dabiltzalako edota Pasaiako euskararen bilakaera sozialaren berri jaso nahi dutelako. Eta ez dira faltako, azkenik, liburu honetara gure herriko historia politikoaz interesatuta daudelako joko dutenak.
‎Hiru arrazoi eman zituen Campionek honako lana egiteko: alde batetik, berau ere nafarra zelako; bestalde, Nafarroa Garaiko dialektoak ez zuelako berezko literaturarik, eta hortaz, beste euskalkiak baino ezezagunagoa zen; eta azkenik, penintsulako Nafarroan egiten zen euskararen lekuko zehatza jaso nahi zuen, izan ere, noizbait hango euskararen ikerketa historikoa egin nahi bazen, xumea izanik ere, ikerlariek dokumentu bat gutxienez eduki zezaten. Campionek jakin bazekien zeinen ezberdinak ziren Nafarroako hizkerak, orobat Nafarroa Garaian ez zela euskalki bakarra egiten.
‎Zintak askatzeak biziaren amaiera irudikatzen du. Galaien esku dantzan bikoteen arteko harremana jaso nahi izan du Urbeltzek. Ohiko soka dantzaren moldetik, nesken eta mutilen arteko joko bihurriak islatzea da asmoa.
‎Kapitulu asko izango dira, elkarrizketa moduan antolatuak. Elkarrizketak eta sekuentzia errealak jaso nahi ditut eta ondoren ohar gramatikalak eman. Grabazioak ere egin nahi ditut.
‎Ez dut hiztegi arrunt bat egin nahi, hau da, japonierako hitzak eta aldamenean euskal hitz ordainak jasotzen dituena. Nik testuingurua jaso nahi dut, hau da, egoera errealetan hitz bat eta beste nola erabiltzen diren. Adibideak eman nahi ditut, aditzen erregimenaz, esaldien antolamenduaz, eta abar.
‎Hori oso garrantzitsua da hizkuntza bat ikasteko. 200.000 edo 150.000 lema inguru jaso nahi ditut.
‎Euskal herrien errealitateak, bizipenak, ikusmoldeak eta esperientziak jaso nahi izan ditugu solasaldiaren abiapuntuan. Mahai ingurua bukatu ostean, solaskideetako batek bere burua amiñi bat zentsuratu duela adierazi digu.
‎Beren bizitza osoa baserrian eman dutenen euskara oso ona da, ereduzkoa. Horixe jaso nahi izan dut. Gaurko egunean gehien erabiltzen diren erdarakadak dira liburukoak.
‎Ondorengo bi urteetan, lehenengo biak gainditu dituzten ikasleek Ikus Entzunezko Komunikazioa egin ahal izango dute. Bi tituluak jaso nahi dituen ikasleak urte gehigarri bat egin du.
‎Beste batzuek asmakizunak asmakeria direla uste dute, eta auzoko erromeria txikiak Erromeria Egunen itzalean gelditu direla. Hango eta hemengo saioen berri jaso nahi izan dugu guk.
‎Aldiz, telebista aparailu nahiko zaharra baduzu eta berau aldatu nahi izanez gero, agian hobe da denbora pixka bat itxarotea eta LTD telebista bat erostea, adituen esanetan datozen hilabeteetan asko ugarituko baita telebista aparailu mota horien eskaintza. Edozein kasutan, LTDaz gain, kable bidezko telebista eskaintza jaso nahi bada, telebista aparailuak sarrera analogikoa izan behar du.
‎COPE irrati kateak kontu korronte bat zabaldu du banketxe batean Eusko Jaurlaritzak Coviteri (Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa) ukatu ei dion diru-laguntza jaso nahian. Covitek aurten 30.050 euro jaso ditu Eusko Jaurlaritzatik, baina Covitek gehiago nahi zuen, besteak beste, Euskal Herrian biktimez arduratuko zen bulego bat sortzeko.
‎Hona horietakoren bat: etxeko ordenagailua toki agerian ipintzea, haurrentzat egoki eta interesgarriak diren tokietarako lokarriz osaturiko konfiantzazko hasierako orria sortzea, xede horrekintxe faboritoen zerrendak sortu edo osatzea, norberaren datu pertsonalak babesteko moduez informazioa jaso eta zabaltzea, jaso nahi ez den postaren (spam) eta birusen arriskuez informatzea, etc.
‎Hortaz, arauketan gehiegi luzatu gabe, lege honek 1881eko Legeak jaso ez edo gainetik jaso zituen auzi eta gai ugari jorratu ditu. Gainera, egoera oro jaso nahiak eraginda, gehiegi zehazteak arazo gehiago dakar, konpondutakoen aldean.
‎Efektuen ugazabak zenbateko hori jaso nahi ez badu, beraren eskura zainpean utziko da, 2129 artikuluan ezarri moduan, eta eskubidea gordeko zaio, kasuko pertsonaren aurka eta nahi bezala egikari dezan, eskubide hori duela uste badu.
‎Balioespena egingo dute ontzia aztertu duten adituek; eta haren ugazabakideak zehaztutako zenbatekoa jaso nahi ez badu, bere eskura jarrita gordailutuko da, aurreko erregelen arabera; bestalde, akzio egokia gorde egingo zaio, muntaren arabera egoki den epaiketan hura egikari dezan.
‎Zeren, amets hutsa? omen da herri bat ele biren gainean jaso nahi izatea: Gotzon Garate mintzo.
‎A ze inbidia. Guk ere Bizarzuriren oparia jaso nahi dugu, ezta?
‎Badakigu Bizarzuri ez dela existitzen benetan, baina Bizarzuriren eskutik oparia jaso nahi dugu, halere.
‎Galdutzat emandako pertsonen erretratuak egin behar zituzten eta nahiz eta nekazari munduaren eskasiaz arduratu batez ere, honek beste maila sakonagoetara eramaten zituzten. Arraza diskriminazioen aztarnak jasotzea nahi zutela esplizituki dioen dokumenturik ez da aurkitu, baina bildumak gai honen inguruko irudi asko erakusten ditu, segidan ikus daitekeenez.
‎Era bercan, testu honekezin du idazlan originalen irakurkcta ordezkatu. baina irakurketa horiek gidatzcko tresna baliagarriada. Etikaren inguruan oinarrizko ezagutza minimoa jaso nahi duenarentzat, nahitaez irakurri beharreko testua da.
‎Hala, test diagnostikoari esker, adibidez, sintomarik ez duten gazteen gaixotasuna hauteman ahal izango da, eta, garaiz diagnostikatu ezean eta tratamendu egokia jarraituz gero, ezustean gertaera kardiobaskular batek eragin diezaioke. Sekuentziazio genetikoaren kostua da teknikaren arazo nagusia (1.200 euro inguru), eta, beraz, test hori jaso nahi duten pazienteak zehaztea. Adituen irizpidearen arabera, biotxipa hamarreko300 miligramotik gorako kolesterol kontzentrazioa duten pertsonei aplikatu behar zaie, aurrekari familiarrak dituztenei eta gaixotasun kardiobaskular goiztiarra dutenei.
‎Eskatu gabeko posta elektronikoa (“spam”) da oraindik ere internautaren arazo nagusia (%76), eta lau erabiltzailetik batek 50 “zabor mezu” baino gehiago jasotzen ditu astean, Komunikabideen Ikerketarako Elkarteak (AIMC) 2003ko urritik abendura bitartean egindako azken inkestaren arabera. Erabiltzaileek presazko neurriak eskatzen dituzte “spamari” aurre egiteko, hala nola debekatzea eta jazartzea (%32), jarduera horiek egiten dituzten enpresen zerrendak sortzea mezuak iragazteko (%25) edo “zabor posta” jaso nahi ez dutenen helbideekin erregistroak egitea (%30). Birusak eragindako infekzioa ere negatiboa da inkestatutakoentzat, eta gehienek onartzen dute Internetetik datorren infekzioa izan dutela(% 56), nahiz eta birusen kontrako programa instalatua izan(% 85).
‎Banakako planak Oro har, mekanika aldizkako diru ekarpenak egitean datza. Banakako pentsio plan bateko partaideak aldez aurretik itundu dezake entitate kudeatzailearekin zein izango den urteko gutxieneko ekarpena, etorkizunean jaso nahi duenaren arabera, nahiz eta entitate batzuek gutxieneko ekarpenak finkatzen dituzten. Hala ere, gehieneko inbertsioa legez ezarrita dago.
‎Internetek eskaintzen duen egitura horizontalak berebiziko garrantzia dauka gurea bezalako kulturarentzat, arrotza etxeko komunikabide erdaldunetan eta arrotza estatuetako egitura inposatuetan. Hego, ipar edo ekialdeko mugen gainetik alde eginez, frantsesaren eta gaztelaniaren gainetik jausi eginez, euskalgintzak zuzenean jotzen du haren berri jaso nahi duenarenganantz, euskaraz ala lingua franca erabiliz, munduan zehar bere burua ezagutaraziz.
2005
‎UNESCO erakundeak gizateriaren ondasunen artean sailkatu zuen eraikin miresgarri hau. Oraingoan, irekita topatu badugu ere, azalpenak eta ikus entzunezkoa jaso nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu dezakezue: 05 59 66 11 12 Elizaren sarreran hilerria dago, ikusgarria hau ere.
‎Finka edo pertsona desberdinei buruzko idazkunak ziurtatu behar direnetan, horiek guztiak ziurtagiri bakarrean jasoko dira, salbu eta interesdunak ziurtagiri bereiziak jaso nahi dituenean.
‎Kapitalaren nahiz korrituen eperen bat ordaintzeko finka besterendu behar denean betebeharraren beste epeak muga eguneratu baino lehen, 135 artikuluaren 2 lerrokadan xedatutakoa aplikatu behar da. Erosleak ez badu finka jaso nahi ordaintzeke geratzen den hipoteka kargarekin, haren zenbatekoa eta kasuan kasuko korrituak epailearen zainpean utziko dira, hartzekodunak kobra ditzan ordaintzeke dauden epeak, horiek muga eguneratutakoan.
‎Ondokoek eska dezakete idatzohar hori egitea: jarauntsian eskubideren bat dutenek, edota idatzoharrean jaso nahi den eskubidearen gain zuzenbidearen araberako interesa dutela egiaztatzen dutenek.
‎Azken kasu horretan, epaile edo auzitegiak idatzoharrean jaso nahi diren ondasunak zehaztuko ditu, eta kasuan kasuko manamendua igorriko dio erregistratzaileari, agindutakoa hitzez hitz jasoz, horrek betearaz dezan.
‎Garaiotan oso ugari diren kontzeptu eta ideia okerrei aurre egitekotan hasi nintzen lan hau garatzen. Herri honetako bereizgarri den biolentziaren inguruko tesi konkretu eta mardul bat jaso nahi nuen, horretarako Joxe Azurmendi filosofo zegamarra hautatu nuen, bere Demokratak eta biolentoak liburua abiapuntutzat hartuko nuelarik.
‎Kroniken atala aldizkaria bera finkatzen saiatu zen sail bat dugu. Sail horretan euskal probintzietako, Espainiako edo atzerrietako gertaera sozio-kulturalen berri jaso nahi zen, leku haietatik idatziko zuen kolaboratzaileen laguntzaz.
‎Zer eskaini eta jaso? Garrantzitsua da bakoitzak eskain dezakeena eta trukean jaso nahi dena definitzea. Bankuaren arduradunek aholkuak ematen dituzte eskaintzen diren zerbitzuen zerrenda egiteko, eta eskura daitekeen guztiaren berri ematen dute.
‎Ondoren, ernalketa behar bezala egin dela egiaztatzen denean, enbrioiak pazientearen umetokira eramaten dira, bi edo hiru gehienez, haurdunaldia normaltasunez garatzeko. Barrik adierazi zuen teknika hori erabili nahi duten emakumeek, segurtasun indize onargarriak eta emaitza onak izanik, hormona anormaltasunen bat dutela, hala nola obulutegi polikistikoaren sindromea, edo ez dutela gonadotropinarik jaso nahi edo ezin dutela jaso, hormona estimulatzaileak baitira. Antzutasuna Bestalde, Espainian 600.000 bikote inguruk ugalkortasun arazoak dituzte, eta kalkulatzen da 1.000 biztanletik batek, horregatik, “in vitro” ernalketa tratamenduetara jo duela seme alaba bat sortzeko.
‎Erabiltzaileen% 90ek dagoeneko beharrezkotzat jo du antibirusa erabiltzea, baina ez da gauza bera gertatzen pasahitzen bilaketa, spama, datu lapurreta edo spywarearen aurkako tresnekin, horiek baitira, oro har, inkestatuen kezka nagusiak. % 85ek adierazi du segurtasun irtenbideei buruzko informazio gehiago jaso nahi duela. Internauten %10ek baino gutxiagok du segurtasun soluzio osoa, ohiko antibirusaz haratago, mehatxu berrien aurrean hautematen duten arriskuaren uniformetasunik gabe.
‎Madriletik, distantziak hasieran gauzak ederragotu eta handitu egiten dituelako, Itziarrek maitasun gutun amultsuak idatzi zizkion Josebari. Josebak, ordea, idazteko etorri urrikoa izaki eta lan arazoak zirela bide, ez zuen orrian Itziarrek jaso nahiko lituzkeen hitzak jartzea lortzen, eta telefono deiei ere ez zien Itziarren maitasun garrez erantzuten.
‎Baina guk nerabeen ahotsa entzun eta jaso nahi genuen, eta azkenean, metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak, biak baliatzea erabaki genuen.
‎ez ditut 99 urte kartzelan pasa nahi nire senar onari zintzurra ebaki niolako; otoi, bidal nazazu aulki elektrikora, epaile jauna. Erein nuena jaso nahi dut, besterik ez. Ez izan errukirik batere nirekin".
‎Aspertu egiten garela etxean, zurruta besterik ez dugula egiten, zorabiatu egiten garela kulunka ez dakien zola horretan... Baina gero, gure baforearen dieselak Guardaplatako Farolako harkaitzetan habia egina duten antxetak txilioka altxarazten dituenean ezein umek arrautzarik ebatsi ezin izan dien harkaitz haietarik gureganantz amiltzeko, eskifaiako inork ez du bista jaso nahi, antxeten agurrak itzuliaren zalantza dakarkigulako begietara. Eta oso agur luzea da, antxetek milia asko egiten baitute itsasoan aitzina gure uberan, iduri luke zerbaiten abisu eman nahi digutela, ez gure radarrak ez gure irratiak inoiz konprenituko ez duten morse saminean.
2006
‎" Irakasleek esango digute, ikastetxe guztietara bidaliko den inkestaren bidez, derrigorrezko hezkuntza bukatzen duen ikasle batek zer nolako gaitasun, trebetasun, jakintza... eduki lituzkeen gutxienez". Erantzunak apirilean jaso nahi dituzte, eta horien arabera proposamen berria idatzi. Behin betiko txostena, curriculum egileen asmoak betez gero, udazkenean aurkeztuko da.
‎urte bitarteko Espaniako Gerra bizi izan zuten azpeitiarren lekukotza jaso nahi izan du Amaia Mendizabal Eliasek Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburuan. Eta gerra bizi izan zuten bederatzi azpeitiarren hitza jaso du bere lanean.
‎Mugimendu handiko portua da Funchalgoa, uharteko nagusia. Kai muturreko harresian, ehunka grafiti eta margo daude, Madeiran lehorreratu ziren itsasgizon haien aztarna jaso nahian.
‎Kreditua sinatu aurretik, behin betirako edo epe jakin baterako errenta jaso nahi den zehaztea komeni da.
‎Adingabearen interesaren printzipioari jarraiki, 21/ 1987 Estatuko Legeakadingabea babesteko modu guztiak jaso nahi izan zituen eta, horrela, adopzioa ezezik, haurraren harreraren figura ere sartu zuen Kodean.
‎Beraz, testu honen bitartez, Donemiliaga Kukullako monasterioak, aipatu leku guztietatik zergak jaso nahi zituen, hau da, botoak. Botoak, izan ere, Jaungoikoari edo Santu bati, eskainitako dohaintza lirateke, ongileei laguntza eskertu nahian egindakoa.
‎Politika horietako askok" klausula demokratikoa" deitutakoa barne hartzen dute gaur. Klausula horren bidez, garapenerako laguntza jaso nahi duen edozein herrialdek bere egiturak demokraziarantz eta giza eskubideen errespetuarantz ireki ahal izateko aldaketa politikoak onartzeko konpromisoa hartzen du. Baina garapen politika horiek hobetzeko urrats garrantzitsua da, ezta?
‎Norbaitek, diagnosia edo planari buruzko xehetasunak jaso nahi baldin baditu, Udalera jo dezake informazio eske.
‎Rudolph II.a enperadore bitxia zen, baina munduko jende gehiena bezala diruzalea, eta egindako inbertsioak etekinekin jaso nahi izaten zituena. Rudolphek, hainbat diru inbertitu ondoren, eskatu zion Kelleyri beruna urre bihurtzeko sekretua azaltzeko, eta Kelleyk baietz, eta baita azaldu ere –berunaren ordez zilarbizia zela diote beste batzuek:
‎Eskuak urraturik, bi belaunak eta saihets ingurua minbera nituela, bizkarrean jaso nahi izan ninduen Bernatek. Ez nion utzi, berea ere ez zen ospatzeko egoera.
‎Kamerari bizitza kontatzeko eskatu diote. Bere lekukotasuna jaso nahi dutela. Inork ez dio libururik aipatu.
‎Baina, kultura homerikoaren barruan zuzenbidearekin egin behar den bereizketa kronologiko hori beste saiakera baterako utzirik, azken ohar bat jaso nahiko genuke jainkozkoak eta giza abereak lotzen dituen egiturari buruz; hausnarketa laburra egin nahiko genuke aurreko ataletan behin baino gehiagotan aipatu den ispiluaren metaforari buruz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
jaso 972 (6,40)
jasotzea 25 (0,16)
jasotzeko 7 (0,05)
Jaso 5 (0,03)
jaso gabe 2 (0,01)
Jasoago 1 (0,01)
jaso ondoren 1 (0,01)
jasoa 1 (0,01)
jasoko 1 (0,01)
jasotako 1 (0,01)
jasotakoa 1 (0,01)
jasotakoari 1 (0,01)
jasotzearen 1 (0,01)
jasotzen 1 (0,01)
jasotzerako 1 (0,01)
jasotzerik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia