Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2002
‎Negoziaketak larregi luza ez daitezen, komenigarri izaten da idatzian bertan erantzun egokirik jaso ezean bide judizialetik edo kontsumoko arbitrajetik joko duzuela ohartaraztea.
‎Erantzun onik jaso ezean, Banketxearen Bezeroaren Arretarako Zerbitzura jo da, idatziz.
‎Batzuetan, politikari horiek metropoliaren aurrean mehatxuka agerizaizkigu: «Ikerkuntza eskumena jaso ezean, kupotik dagokion dirua eskatuko duOliverik»12, «Unibertsitate Legearen aurreproiektua atzera botatzeko eskatu duJaurlaritzak»13 «Oliveri amenaza con una legislacion propia si Madrid no negociala Ley de Universidades? 14, «Unibertsitate Lege propioa egitearen alde azaldu diraIntxaurraga eta Montero? 15, «Urtarrilerako Unibertsitate lege proiektu propioaprestatuko du Jaurlaritzak? 16 B... Gainera, arazoei konponbidea jartzekoasmoa erakusten dutenean, inoiz ez dute zalantzan jartzen kanpotik inposaturikomarkoa.
‎Ezetz uste dut, mozkin oparoagoak lortzeko beste hamaika lan esparruemanko rrago topatuko dugulako. Adibidez, hezkuntzan azalez euskaldundu diren familia erdaldunetako neska mutilak; hauek, errefortzu eta laguntza jarraiturik jaso ezean, erraz gal ditzakete kili kolo dituzten euskarazko trebeziak, erdal komunitatearen indarpean. Gazte euskaldun berrihoriek lehenetsi genituzke gure normaltze saioetan, ez etorkin berriak.
2004
‎Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak argi utzi nahi izan du kexarik egonez gero mahaietako presidenteek mekanikoki kontatu ziren botoak atzera berriz ere eskuz kontatzeko obligazioa zutela, baina halakorik egiteko eskaerarik jaso ezean, legeak txartelak apurtzeko baimena ematen duela. Bestalde, Iñaki Goirizelaia EHUko Elektronika eta Telekomunikazio Saileko irakasleak ere botoak manipulatzea ezinezkoa dela adierazi zuen eta mahai batzuetan botoak eskuz ere kontatu zirela ziurtatu zuen.
‎Prozedura hasi denetik sei hilabetera erantzunik jaso ezean, erreklamazio hori ezetsia izan dela ulertu behar da.
‎Gerratik oso makaldurik atera omen da. Italiar eta alemanen laguntza jaso ezean, gorriak ikusiko zituzten gerra irabazteko.
‎Zein onespen profesional espero lezake ordea Madrilen euskaraz diharduen antzezleak, aurkezleak, esatariak, kazetariak, euskaraz idazten duen gidoigileak, euskaraz mintzo den filmak (edo telesaioak)? Zein etorkizun daukate hemen, hedabideetan, euskaldunek sortutako lanek Madrildik onespenik jaso ezean. Gure esparrutik kanpo onetsi gabeko ekoizpenak gehienez ere" un valor local" izango badira," cine autonomico", adibidez, literatura autonomikoa, kultura autonomikoa bezain bigarren mailako zerbait, alegia?
2005
‎Eragindakoak bere konpainiari eskatu lioke demanda eska dezan eta, behar bezalako arretarik jaso ezean, berak aukeratutako abokatua har lezake eta, ondoren, honen lansariak konpainiari eskatu.
‎Idazki horretan, halaber, epe laburrean idatzizko konpromisorik jaso ezean, epaitegietara joko dela agertu behar da.
‎1 Eskritura publikoa eskuetsi arren, jabetza erregistratzaileek badute aurreko zenbakiak aipatu zalantza baina ez bada ekarri lizentzia egokia, erregistratzaileok aurkeztu diren tituluen kopia bidaliko diote udal eskudunari; horrekin batera, idazkia bidaliko dute, kasu bakoitzean hartu beharreko erabakia hartzea eskatuz, eta erantzunik jaso ezean artikulu honetan ezarritakoaren arabera jardungo dutela ohartaraziz. Aurkezte idazkunaren bazterrean, aipatu agiriak bidali direla agerraraziko da, eta idazkun horren iraupena gehienez ehun eta laurogei egun luzatuko da, bidaltze hori egin denetik zenbatzen hasita.
‎Jabari espedientearen helburua bada Erregistroan finken luze zabal handiagoa agerraraztea, finka horiek espedientea eragin duenaren izenean inskribatuta daudela egiaztatu behar da, azken jabari inskripzioaren hitzez hitzezko ziurtagiriaren bidez; ziurtagiri horrek finkaren egungo deskripziorik jaso ezean, deskripzio hori gehitu behar da, ahal den ginoan aurreko erregelak beteta.
‎Ion Agirre herri ekimeneko kideak gaur, astelehena, dira berriz elkartzekoak eta Madrildik erantzunik jaso ezean, protestaldiak nola bideratu aztertuko dute bilera horretan.
2006
‎Behar bezalako erantzunik jaso ezean, Erreklamazio Orria eskatu, bete eta Kontsumitzailea Informatzeko Bulegora edo abokatu batengana joatea aholkatzen dizugu.
‎Artikulu honetan aipatutako agirietatik bat aurkeztu ezean, edo agiriotan eskatutako betekizunen edo daturen bat jaso ezean, zordunak horren arrazoia azaldu behar du eskarian.
2007
‎konpainiak entregaturiko formularioan idatzi edo telefonoz jakinarazi bada edo, estimaziozkoa?, konpainiak daturik jaso ezean, ohiko kontsumoaren arabera kalkulatu badu.
‎Agindeia betetzen ez bada, eta egitate arau hausleek bere horretan jarraitzen badute, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileak egitate horien ondoriozko arau hausteen akta jasoko du, hasieran horrelakorik jaso ezean
‎Europako Erkidegoko erakunde eta organo guztiek berarekin lankidetzan aritzeko betebeharra dute, eta berak eskatzen duen informazio guztia eman behar diote. Eskatutako laguntza jaso ezean, Herri Defendatzaileak Europako Parlamentuari informazioa emango dio, eta horrek kasuan kasuko kudeaketak egingo ditu. Herri Defendatzaileak erakunde arduradunari komunikatzen badio erreklamazio bat jaso duela, horrek neurriak har ditzake arazoa konpontzeko.
2008
‎Paul Auster hondoa jota zegoen, amore ematear, idazteari betiko uztear, aitaren heriotzak ustekabean espero gabeko diru kopurua eta hilabete batzuetako lasaitasuna ekarri zizkionean. Aita hil eta diru hori jaso ezean, jarraituko ote zuen idazten. Erantzuna pentsatze hutsak hotzikarak sortzen omen dizkio.
‎Bi seinaleak, ahotsa eta irudia, elkarren osagarri dira, eta gailuak ez du inolako ekintzarik egiten bi seinale horietatik agindu bera jaso ezean. Azken finean, bi seinale horiek sinkronizatuta daude une oro.
‎Imazek aipatzen dituen nazio komunitate horiekin halako eta holako partekatu nahi baldin badu Euskal Herriak, hartu eman horien emaitzak aldez aurretik begiz jotzea ez dirudi hain zaila denik: azken funtsean, partekatze politikaren irizpideak orekatuak ez baldin badira, hots, emandakoaren ordainetan geure euskal identitatea garatzeko laguntzarik jaso ezean, Imazen politika asimilazioaren politika besterik ez da. Ez baitu zehazten partekatzean zer partekatzen duen alde bakoitzak.
‎Hala ere, Batzordeak aurreko astean Euskarabideko arduradunekin egin beharreko bilera bertan behera geratu zen, eta sanferminen ondoren bilduko direla espero dute batzordeko kideek. Kontrako agindurik jaso ezean lanak aurrera eginen duela azaldu dute. Azanzak, gainera, ikerketa eginen dela esan du.
‎Euskara erabiltzeagatik urtero banatzen dituzten laguntzak emanen ote dituzten ere ez zuen zehaztu lehengo astean Hezkuntza Departamenduak murrizketen berri ematean, eta euskarazko hedabide batzuen geroa kolokan delako kexu agertu dira NaBaiko ordezkariak. Izan ere, laguntza hori jaso ezean, gutxienez bi hedabide ixteko arriskuan egonen dira, Ultzamako Pulunpe aldizkaria eta Esan Erran irratia.
‎Paul Auster hondoa jota zegoen, amore ematear, idazteari betiko uztear, aitaren heriotzak ustekabean espero gabeko diru kopurua eta hilabete batzuetako lasaitasuna ekarri zizkionean. Aita hil eta diru hori jaso ezean, jarraituko ote zuen idazten. Erantzuna pentsatze hutsak hotzikarak sortzen omen dizkio.
2009
‎Testu horretan gehiengo osoa eskatzen da Europako Batzordeko presidentea izendatzeko. Hori dela eta, parlamentario gehienen babesa jaso ezean, Barrosoren hautagaitza beste arau batzuen arabera berriro bozkatu zitzaketela esan zuten hainbatek.
‎Begi hutsez, kopuruak txikiagoa eta eragin gutxikoa dirudi. Baina kopuru hori gure herrialdean bizi diren lau milioi pertsonarekin baino gehiagorekin biderkatuz gero, urteko batez bestekoa 752.000 tona zabor elektroniko bihurtzen da, eta, tratamendu egokirik jaso ezean, ingurumena kutsa dezakete. Espainiak hondakin teknologikoen %15 bakarrik birziklatzen du; zati bat inprimatze kartutxoei dagokie.
‎Entrenatzaileak egunero esaten digu golik jaso ezean errazagoa dela irabaztea. Beharbada zaleentzat ez dugu joko polita egingo, baina guk bide horretatik jarraitu behar dugu.
‎–Ezin dute parte hartu bulego honek iragarri ez dituen ekintzetan, eta legez kanpokoak diren kontzentrazioetara joatea saihestu behar dute?. Horiek hala, aurretik baimen berezirik jaso ezean beren bulegoetan geratzeko eta kalera ez irteteko eskatu die Ministerioak nazioarteko kazetariei.
2010
‎Oso harro dago ingurukoen babesarekin, eta 2011ko ekainaren 26a du buruan. Madrilgo epaitegi arruntetik bestelako jakinarazpenik jaso ezean, egun horretan amaituko zaio UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren zigorra.
‎Neurria BOE Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu orduko aurkeztuko dituzte helegiteak. Eta aldeko erantzuna jaso ezean Europara ere jotzeko asmoa du Errioxako Gobernuak.
‎Duda barik, laztana; ETEren onespena jaso ezean" rajatu" egingo zaizkizu zuzendaritzako gehienak eta gure artean ez dago hitz hoberik esan nahi duzuna adierazteko, munduko euskara teknikari guztien iritzia bestelakoa balitz ere.
‎Aukera horrek hurrengo enkontrua noiz gertatuko irrika biziz utzi ninduen. Banekien halako aukerak urriak izango zirela, OLTren baten laguntza jaso ezean.
‎Jasikevicius, Siskauskas, Kaukenas eta Lavrinovic anaiek atseden hartzea lehenetsi dute. Kleiza izango da izarra, eta bultzaka datozen gazteen laguntza jaso ezean (Gecevicius, Andriuskevicius eta Pociu, besteak beste), Lituaniak jai du.
2011
‎Frontean zegoela, GRAD kohete bat «gertuegi erori zen», eta metrailak josita dauka gorputza. Gainera, eskuineko besoa gal lezake, behar bezalako tratamendua jaso ezean. Eta han du jaso.«Gabesko ospitalera eraman behar dugu lehenbailehen, hemen ez baitugu ez botika eta ez hornidura nahikorik horrelako zauriak tratatzeko», kexu da Beji Berkaui, ospitaleko sendagile urrietako bat.Medikuak «gaindituta» daudela dio:
‎Baina ez dut hau kontzientzian eduki nahi. Paketea jaso ezean, ukrainar horiek hil eginen dute. Baina hori ez da nire kontua.
‎Hatza botoiaren gainean izozturik gelditu zitzaion. Maite hark erran zuen paketea jaso ezean ukrainarrek Julen hilko zutela. Armentiak erakutsitako argazkiak gogoratu zituen.
‎Nahiz eta fobia soziala eta nortasunaren nahaste saiheskaria oso antzekoak diren (adibidez, sintoma bertsuak dituzte, bi nahasteen etiologiari buruzko azalpenak berdintsuak dira, antzeko esku hartze teknikak eraginkorrak dira bai batean eta bai bestean ere, tratamendurik jaso ezean pareko ibilbidea izan dezakete, etab.), bi nahasteek badituzte zenbait desberdintasun, eta horiek 15.1 taulan zerrendatzen dira.
2012
‎Azaldu da, zara, zarete, lau egunkaritan (bitan, argazki eta guzti), sei irratitan (lautan, elkarrizketa eta guzti), hiru agerkari digitaletan, eta aipatu hiru herri telebistatan. Gero, X eguna iristen denean eta espero, behar edo desio zenuen erantzunik jaso ezean eta ondorioz Y helburuak helburu izaten jarraitzen duela konturatutakoan, arrazoi bila hasiko zara beharbada. Eta botako diozu jende eskasiaren arrazoia eguraldi txarrari, pasibitateari, egun desegokia aukeratu izanari edo beste edozein faktore misteriotsuri.
‎Kapsisen hitzetan, nazioarteko troikak eskatu eta Gobernuak onartutako neurriak ez dira atseginak, baina Greziak porrot eginez gero (akordio berriaren dirua jaso ezean, hori egingo du) ondorengo murrizketak handiagoak izango dira. Ezbairik gabe, ez dugu irtenbiderik.
‎Kontrako xedapenik jaso ezean, protokolo hau aplikatuko da protokolo honen 5 artikuluaren arabera tipifikatutako delituak prebenitzeko, ikertzeko eta zigortzeko, delitu horiek izaera transnazionala dutenean eta eurek barneratzen dutenean antolatutako delitu talde baten partaidetza; eta, modu berean, delitu horien biktimak babesteko ere aplikatu da.
‎Depresioaren nahastea nozitzen duten pertsonek, beraien hobe beharrez, psikologo edo/ eta psikiatraren laguntza behar izaten dute. Laguntzarik jaso ezean, depresioak hilabeteetan edota urteetan irautea ohikoagoa izaten da. Nahaste gehientsuenetan bezala, depresioan ere hiru tratamendu mota nagusi bereiz daitezke:
2013
‎alde batetik, FSA Siriako Armada Askeak eraso bat egin zuen Damasko erdigunean, bi lagun hil zituen?; baina bertzetik, Riad al Assad FSAko buruzagietako bat larri zauritu zen atentatu batean. Analista anitzek Mendebaldeari presio egiteko mugimendutzat ulertu dute Al Khatiben dimisioa; hau da, laguntza militar zuzena eta agerikoa jaso ezean, NCSROF kontsentsuzko buruzagirik gabe utziko luke. NCSROF iazko azaroan sortu zuten Qatarren, Mendebaldeak eta Persiako golkoko monarkiek sustatuta.
‎«Isiltasunaren estrategia jarraitzen ari dira, eta inork ez du erantzukizunik hartzen; hargatik, ezinbestekoa zaigu presiopean jartzea». Gabonak baino lehen erantzun ofizialik jaso ezean, paziente bakoitzari banatzeko ohar elebidun bat prestatuko du Montesek, erabiltzaileek jakin dezaten legea eta kode deontologikoa «urratzen» ari dela zuzendaritza. Osakidetzak aurkakoa badio ere, 2003 urtean osasun zerbitzua euskalduntzeko Eusko Jaurlaritzak onartu zuen lege dekretuak «ezer gutxi» aldatu duela adierazi du Montesek.
‎Alferrik. Norahk maitasun gutun bat jaso nahi zukeen, baina jaso ezean, idazten gozatzen ari zen. Gezurretako maitasun gutun bat zen, konforme, baina aitak ez zuen sekula jakingo.
‎San Gabrieldik bidalitako txostenean, sendagileak eta botikak eskatzen zituen Zalvideak, eta laguntzarik jaso ezean zer gertatuko zen iragarriz amaitzen zuen: " quedard la Alta California exhausta de habitantes indios".
2014
‎" Horrela ezin dugu jarraitu" adierazi diote URIOLA-ri. Hori dela eta mobilizazioak iragarri dituzte maiatzaren 23tik aurrera eta, erantzunik jaso ezean, greba mugagabera joko dute maiatzaren 28tik aurrera.
2015
‎Rufi Etxeberriaren bertsioan ere, EAk garbi adierazia zuen, negoziazioak hasi zirenetik, koaliziorik ez zela izango ETAren indarkeria gelditu ezean eta geldialdiaren iraunkortasunari buruzko bermerik jaso ezean. Baina zerbaiten esperantza bazuten, nonbait, Uriaren aurkako atentatua baino lehenagoko garaian.
2016
‎Mezu bat helaraziko diozu? Foruzaingoak Edurne Iriarteren telefono zenbakia ordubete barru jaso ezean, zuen agentziaren miaketa aginduko dut. Idatzi duzu?
‎eraikitako gaztelua, idatzitako mezua, behin behineko kontua, halabeharrez desagertzera kondenatua, argazki batean jaso ezean.
‎Horietan xedatua kontuan izanik, UDALBATZA OSOAK HONAKO ERABAKI HAU HARTU DU: LEHENA. Erandio “Etxe kaleratzerik gabeko herri” izendatzea.BIGARRENA. Udalak beharrezko diren baliabide eta neurri guztiak erabiliko ditu lehen etxebizitzako kaleratze eta irtenarazteak geldiarazteko eta, behar izanez gero, bizileku bat izateko aukera bermatzeko.HIRUGARRENA. Era berean, etxegabetzeak saihesteko jarduera guztiak koordinatuko dituen pertsona edo organismo bat izendatuko du, betiere Kaleratzeak Stop Desahuciosekin eta etxebizitza duin baten eskubidearen alde lan egiten duten gainontzeko elkarteekin lankidetzan jardunez.LAUGARRENA. Udalerrian jarduten duten finantza erakundeengana ere joko du fede oneko zordunen kaleratzeak geldiaraz ditzatela eskatzeko, jabetzan dituzten etxebizitza hutsen errolda galdatzeko eta hutsik dauden etxebizitza hauek alokairu sozialeko programa publikoen zerbitzura jar ditzaten eskatzeko. Erantzunik jaso ezean, abian jarri beharreko neurriak aztertuko ditu, besteak beste, finantza erakundearekin lan egiteari uztea.BOSGARRENA. Udalak, kaleratze edo irtenarazte baten abisuaren aurrean, finantza edo administrazio erakundearekin bitartekotza egingo du etxegabetzea geldiarazteko, kaltetutako pertsonak bizi duen egoeraren larritasuna aztertuz eta konponbide justu eta egoki bat bilatuz. Etxegabetzea saihestu ezin izan denean, Udalak beharrezko neurriak hartuko ditu kaltetutako pertsonei arrazoizko prezioan alokairu sozialeko erregimenean berriz ostatu emateko.SEIGARRENA. Kaleratzea edo irtenaraztea ekar dezaketen kasu guztien berri eman diezaioten galdegingo die epaitegi eskudunei, bazterketa arriskuan dauden kolektiboak identifikatu, zerbitzu sozialek euren txostena eman eta kolektibo horiei bizileku bat eskaini ahal izateko.ZAZPIGARRENA. Alokabidek kudeatzen duen Etxebizitza Publikoen Parkeari dagokionean, Eusko Jaurlaritzari beharrezkoak diren erabaki eta modifikazio legalak burutu ditzan eskatzen dio, Eusko Legebiltzarrak joan den 2014ko apirilaren zazpian etxebizitza publikoen inkilinoei buruz hartutako akordioa betearazteko.ZORTZIGARRENA. Udalak konpromisoa hartzen du udalerriko etxebizitza hutsen inbentario bat egiteko lehenbailehen.
‎Jakituria. Gizartea nagusituko den estatua eraikitzeko ahalegin guztiak, alfer alferrekoak dira herritarren hezkuntza maila nabarmen jaso ezean. Herri neolitikoa gizarte sinplea da eta beraz bertan bizitzeko behar den hezkuntza maila ere sinplea da.
2017
‎nola egiten zuten lan, nolakoak ziren eraikinak barrutik, nondik ekartzen zituzten makinak... Eta baita lan prozesuek, tresnek edo lan zehatz bat egiten zuten pertsonek zein izen zuten ere; informazio hori guztia jaso ezean, ondare hori galduko den beldurrez ekin zioten lan horri.
‎Batetik, kudeaketa arduragabearen ondorio ekologiko eta sozialak agerikoak dira, eta ez dirudi agintariek gauza asko aldatzekotan direnik. Bestetik, gizarte zibilaren boterea ezagutu dute libanoarrek; estatuaren babesa jaso ezean, euren gain hartzeko prest daudela erakutsi dute askok. Erraustegiaren proiektua aurrera doa Libanon, baita gizartearen parte handi baten oposizioa ere.
‎Herri xeheak gobernu buruaren berri izan nahi zuen, baino nahiko lan bazuen honek, parlamentuko presidentearekin batera kaosean orden pixka bat jartzen. Eta erantzunik jaso ezean, herri xehearen kezka etorkizunerantz zuzendu zen. Ez zen inor gogoratu parlamentuan kiskaltzen ari ziren parlamentariekin, ez tabernako mikrokliman babesten ziren segurtasuneko langileekin, ez termostatoaren kontrolaren gainean lo hartu zuen Joseba Andoni Etxebarria Etxebarriarekin ere.
‎GRAD kohete bat gertuegi erori zen. Eskuineko besoa gal zezakeen behar bezalako tratamendua jaso ezean.
‎dirudienez, ahozko jardunean pentsamendu hizkuntza nagusia euskara izanda ere, kultura hizkuntza idatzian espainierak ordezkatzen du neurri ohargarri batean. Datu honek ez al digu frogatzen, besteak beste, hizkuntzak funtzio nazional estandarraren aldetik legitimazio sozialik jaso ezean, ahozko funtzio informalak ezin diola eutsi motibazioaren giharrari? 228.
‎Toponimia taldeko kideen asmoa da kontakizun horiek guztiak dokumental batean jasotzea. Izan ere, jakin badakite jaso ezean ahaztu eta ondorioz galdu egingo direla bai toponimia, bai hango bizimoduaren gaineko istorio horiek guztiak.
‎Izen ematea on line eginez gero, izen ematea egin dela esanaz baieztapen mezua jasoko duzu kultura@antzuola.eus helbidetik. Halakorik jaso ezean, izen ematean arazoa izan dela esan nahiko du eta izen ematea ez dela gauzatu.
‎Minak hilabete eta erdi Ingalaterran zeramala, ekainaren 17an, lord Castlereagh ministroari idatzi zion bere ofizial bi aska zitzan, Bordeletik Ingalaterrara heldutakoan atxilotu zituztelako aduanetako zaindariek. Bide batez, eskutitz berean ministroari diru-laguntza eskatu zion berarentzat eta bere ofizialentzat, bestela, dirurik jaso ezean, eskale ibili zirela Londreseko kaleetan barna. Azkenean, 500 libra esleitu zizkion Ingalaterrako gobernuak, diru gutxiegi iraultza bat Espainian burutuko bazuten.
2018
‎Hau ikusita, inor ez dadila harritu Manchesterko gazteak gaur edo bihar Tesco supermerkatuetara joan eta protesta moduan donutak lapurtzen hasten badira, De Gea ustezko lapur txotxoloari eskaini zaion begirunea eskatzeko. Eta, tratamendu hori jaso ezean, bertako kaleak berriz sutan jartzen badituzte. Ez nuke halakorik justifikatuko.
‎Aitari kexu da, suminduta; honek irakurtzen darrai, baina. Erantzunik jaso ezean, beste ezerk ez duela axola dirudi, eta bitartean, alaba eskura duen edozeri kolpeka hasi zaio burua ez galtzearen aholkuari jaramon egin gabe. Aulkia lurrera bota, loreontzia apurtu, liburuak jaurti...
2019
‎Nesken kasuan, ordea, batetik, batzuek etxean ikasi dute hitanoa baina gehienek ez dute egunerokotasunean hitz egiten. Bestetik, etxean jaso ezean, neskek ez dute kalean eta berdinen artean ikasten, mutilek egin ohi duten moduan. hortaz, argi dago familia transmisioak ez duela ezinbestean erabilera ziurtatzen eta berdinen arteko transmisio horizontala mutilen artean soilik gertatzen dela. hitanoa erabiltzen noiz hasi ziren galdetuta, badirudi mutilen kasuan gehiegi pentsatu gabe eta modu erabat naturalean hasi zirela hitanoa erabiltze... Nesken errealitatean hikarako muda (egotekotan behintzat) mutiletan baino berantiarrago eta ohartukiago izaten da.
‎Oker ote zeuden egindako estimazioak? Eguraldia jaso ezean, ez dago jakiterik.
‎Azkenik, errebelatzeko erabili genuen antigorputzaren epitopoa RTX domeinuan dagoenez, eta toxinaren pisumolekularra 200 kDa ekoa denez, AC domeinua mintzetik kanpo geratu dela ondorioztatu dugu. Izan ere, mintzarenbabesa jaso ezean guztiz degradatzen dela esan liteke.
2020
‎Mitxel Lakuntzak eta Garbiñe Aranburuk normaltasun politikotzat jo dute bilkura. Euren aldarrikapenen berri eman diote Nafarroako Gobernuko lehendakariari, eta iragarri dute «mobilizazio gehiago» izango direla erantzunik jaso ezean.
‎Lehenengoan ez bazion telefonorik hartzen, bigarren aldiz saiatuko zen. Erantzunik jaso ezean, anbulantziari deituko zion.
‎Espero du sari asegarriak izatea. Halakorik jaso ezean, frantsesen aldetik eskuratuko du merezi duen ordaina, zernahi ere den esan beharrekoa diru hori sakelaratzeko. Ez luke nahi, baina Espoz Mina salatzeko prest dago.
2021
‎Etxekoak goresten zituzten (etxekoandrea edo haren alabak, etxeko jauna edo gizonezkoak, apaiza...), eta kalean zebiltzanengana jotzen zuten (euskaraz zein gaztelaniaz), antzezpenaren ordainetan dirua eskatzeko. Saria emateko zuhur jokatzen zutenak zirikatu egiten zituzten, eta lotsarik gabe erantzuten zuten ezer jaso ezean, bertsoz kritikatzen baitzuten dirua emateari uko egin zutenen jarrera. Bildutako sosekin, Ama Birjinaren jairako argizariak eta askaria erosten zituzten, eta elkarren artean banatzen zuten sobera geratzen zitzaiena.
‎EMAren ebazpenaz gain, beste berri bat ere iritsi zen atzo Europatik: Europako Batzordeak proposatu du COVID ziurtagiria txertoaren pauta jasotzen den momentutik bederatzi hilabetera iraungitzea, indartzeko beste dosi bat jaso ezean. Behin beste dosi bat hartuta, ziurtagiria balekoa izango litzateke «behin betiko».
‎«400 bizikidetza unitate kaltetuak izango dira, ikastetxez aldatu dutelako, eta ikasleek desoreka emozionala eta moldatzeko arazoak izan ditzakete, besteak beste». Horrez gain, gehitu zuen diru laguntzarik jaso ezean, eta familiek ikastetxez aldatzeko nahia adieraziko balute, hezkuntza sistemak beste zentroetan ikasleak hartzeko duen «gaitasuna» aztertu behar dutela, baita horrek ikasleei eragin diezazkieketen «kalteak» ere.
‎Txertoa jaso ezean, anbulantzietako langileek grebara joko dute martxoaren 5ean
2022
‎dirua behar duzu", dio Larrainek. Laguntza eskatu eta jaso ezean, amorrua eta frustrazioa sentitu ohi dituzte ikasleek. Gaur egun osasun mentaleko zentro batean ohe bat lortzea oso zaila dela zehaztu du Larrainek.
‎Hernandezen arabera, Sanchez ministroak esan dio gai horri hilabete batzuk barru helduko diotela, lege proiektu batekin, baina bitartean ezin dutela ezer egin. Plataformako ordezkariak ministroari erantzun dio asteburuan bermeak jaso ezean grebari eutsiko diotela.
‎Bake Bideak eta Bakegileek otsailean eman zioten hasiera desobedientzia zibilean oinarritutako fase berriari, euskal presoen auzian aurrerapausorik ez zela eta, Parisen blokeoa gaitzesteko. Hiru ekintza egin dituzte azken hilabeteotan, eta, iragarri dutenez, Esnalen eta Paroten auziei begira baiezkorik jaso ezean «Ipar Euskal Herria osoki blokeatzeko» prest dira.
‎Uste dute nahi dutena, nahi dutenean eta nahi duten bezala egin dezaketela», aurpegiratu dio Ortegak enpresari. Erantzunik jaso ezean, greba egun gehiago ezartzeko prest daude. Bihar dute bilera enpresarekin.
2023
‎Ereilea (Sower), Patata ateratzaileak (Diggers), Zohikatz ebakitzaileak (Peat Cutters); beste batzuek ere bazituela eginak. Berak lana egiteko Theok dirua bidali behar ziola; dirurik bidaltzen ez bazion, zuela jarraitu; dirurik jaso ezean hainbeste zor zituela ordaindu; Sienek esnerik ez zuela haurrarentzat; dunetan marrazten ari zenean, gosea sentitzen zuela; diruz eskas zebilela eta familia guztiaren zapatak hondatuak zeudela. 1883ko uztailaren 22an (302) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion oso kezkatua zegoela esan zionagatik, esan baitzion esperantza gutxi eman ziezaiokeela etorkizunerako; eragozpen garbirik bazegoen, garbi esateko zertaz ari zen; ez zuela ulertzen zergatik ez zuen arrakastarik edukiko etorkizunean; une horretan pena sentitzen zuela Borinagen gaixotu eta hil ez zelako, Theorentzat zama besterik ez baitzen; ez zuela beregatik bakarrik sentitzen, baizik baita ere Sienengatik eta haurrengatik, haien arduradun sentitzen baitzen.
‎Oinarrizko produktuen prezioak igo direnez gero, MEP Munduko Elikadura Programak datorren hilean utziko dio 200.000 palestinarri laguntza emateari; babesa jasotzen dutenen %60ri eragingo die. Erakundeak maiatzaren 11n eman zuen albistearen berri, eta, finantzaketarik jaso ezean, MEPek erabat eten ditu Zisjordaniako eta Gazako operazioak. Erakundeak %20 murriztu behar izan du laguntza ekonomikoa hil honetan, pertsonako 9,6 euroraino.
‎Garaipena hurbilago izango dugu golik jaso ezean. Oso gutxitan jokatzen dira halako partidak, eta gozatzeko esaten dit jendeak.
‎«Zibilak ezin dira inoiz erabili trukerako txanpon gisa». Osasunaren Mundu Erakundeak esan zuen Gazako ospitaleetan dauden gaixorik zaurgarrienak lekualdatzea «haien heriotza epaia» izango dela, eta laguntzarik jaso ezean Gazako osasun zerbitzuak eten egingo direla.
‎Bost hilabete geroago, esan dute ez dutela jaso patronalen erantzunik, eta ez dagoela «greba egitea ez den beste erremediorik». Patronalen erantzunik jaso ezean urtarrilean grebak «indartuko» direla aurreratu dute, gainera.
‎Barandiaranek intuizio handia izan zuen Euskal Herriko tradizioa jasotzeko, garai modernoek hori desagerrarazi baino lehen. Bilketa hori agudo egun behar da, oroimen hori gorde izan duten pertsonak adinekoak direlako, eta, jaso ezean, denbora kontua da oroimen horiek behin betiko desagertzea.
‎Sanchez Godinek azaldu zuenez, lapurren mehatxua argia zen: diru kopuru handi bat jaso ezean, jatorrizkoa, Carvalho en Euskadi, zabalduko zuten interneten, debalde. Zenbat eskatzen zuten jakin nahi izan nuen, noski, eta arrapostuak zur eta lur utzi ninduen:
‎Horrenbestez, banaketa irregularraren alde eginez gero, baliteke aste batzuetan 40 ordutik gora lan egitea eta beste batzuetan gutxiago. Edozein kasutan, benetan gauzatutako lanaldiaren eta legearen araberako edo itundutako lanaldiaren gehieneko iraupenaren arteko diferentziak, ordu gehiago edo gutxiago egiteagatik, konpentsatzea eska daiteke, hitzarmen kolektiboan akordatutakoaren arabera edo, hitzarmenean horren inguruan ezer jaso ezean, enpresaren eta langileen ordezkarien artean akordatutakoaren arabera. Eta, itunik izan ezean, lanaldiaren banaketa irregularrak eragindako diferentziak konpentsatu behar dira horiek gertatu eta 12 hilabeteko epean.
‎(i) Benetan lan egindako denborarengatiko ordainsariak izango dira enpresan aplikagarri den hitzarmen kolektiboak kontratu modalitate horrentzako ezarritakoak edo, hitzarmen kolektiboan horren inguruan ezer jaso ezean, langile horrek gauzatutako eginkizunak zein izan eta eginkizun horien lanbide taldeari eta ordainsari mailari dagozkionak. Ordainsariak ezin dira izan prestakuntza eta inorentzako lan ordaindua txandakatzen dituen lan kontratuari (prestakuntza dualeko kontratuari) begira zein ordainsari ezarri eta ordainsari horiek baino txikiagoak, ezta lanbide arteko gutxieneko alokairua baino txikiagoak ere, benetan lan egindako denboraren proportzioan.
‎Ohartarazpen hori jasota, ez betetze arriskuan dagoen toki erakundeak hiru hilabete ditu ez betetzean ez jausteko neurriak hartzeko eta horiek finantza zaintzako organo eskudunari jakinarazteko. Finantza zaintzako organo eskudunak neurriak jaso ezean edo neurri horiek nahiko ez direla ulertzen badu, neurri zuzentzaileak ezartzeko beharra agindu ahal dio toki erakundeari. Neurri zuzentzaile horiek eta ez betetzearen ondorioz hartu beharreko neurri zuzentzaileak berdinak dira lurralde erkidean eta lurralde hsitorikoetan: Toki erakunde ez betetzailearen zorpetzearen gaineko esku hartzea, finantza zaintzako organo eskudunaren aurretiazko baimena dakarrena. ekonomiaeta Finantza Plana egitea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia