Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2001
‎Oliba osasuntsu, heldu eta osoetatik ateratzen da olio ona. Fruta horiek jaso bezain laster prozesatu behar dira, olioaren kalitatea galarazten duten hartzidura prozesuak berehala hasten direlako eta, luze gabe, kirats eta zapore arraroaz mozorrotuko dute produktua, azidotasuna altxarazita. Bildutako olibak oliba eiherara garraiatuko dira, bertan hostoak erauzi eta aleak garbi ditzaten.
2003
‎Hala ere, talde txiki batzuek erakutsi dute beren protesta arratsaldean, graffitiren bat pintatuz eta barrikadaren bati su emanez. Eta, berria jaso bezain laster, tabernak eta dendak itxi egin dira.
2004
‎, jaso bezain laster.
‎«3 Ondasun higigarrien aurreneurrizko enbargoa edo nahitaezko betearazpena gertatzen denean, ondasun horien, eta euren ekoizkin nahiz errenten gaineko premiamendu prozedura largetsiko da. Horixe egingo da, erregistratzailearen ziurtagiriaren bitartez, autoetan jaso bezain laster, aipatu ondasunen gainean eskubideak inskribatuta daudela, enbargoa edo prozedura zein pertsonaren aurka jarraitu eta perderako. Aitzitik, ez da prozedura largetsona hori ez den beste baten mesetsiko, enbargoa edo prozedura jasan behar duen pertsonaren aurka egikaritutako akzioan pertsona hori jo bada erregistroaren arabera jabe denaren jaraunsletzat.
‎Eta, hala, bozgorailutik neure izena entzun nuenean, lebitatzera nindoala iruditu zitzaidan. Trofeoa jaso bezain laster, gurasoengana eta amonarengana joan nintzen eta hantxe egon ginen laurak besarkaturik eta negar batean –negar berean– urturik, zaletuen oihuen artean: " Eneko!
2005
‎Uste dut kasetea jaso bezain laster jakin duzula nor naizen. Eta badakizula, segur aski, kasete honetan zer esatera natorkizun ere.
2006
‎Horrenbestez, jaso bezain laster ekipajearen egoera arakatzea komeni izaten da.
‎Ibaian bezala, bostetan bost, orduan ere. Okilaren erantzuna jaso bezain laster, zaldunak agertu zitzaizkigun inguruan, euri tanten atzean ezkutatuta egon balira bezala.
2008
‎Hori saihesteko Interneteko zerbitzarien xinetd izeneko superzerbitzari bat eraiki da Unix sistemetan, eta bere eginkizun nagusia hauxe da: hainbat zerbitzuren portuetatik entzun eta zerbitzu baten eskaera jaso bezain laster, zerbitzu horri dagokion zerbitzaria martxan jartzea. Beraz,/ etc/ init.d katalogoan kontrolatzen den hasieraketan, inetd edo xinetd abiatuko da beste hainbat zerbitzuren ordezkari gisa, eta superzerbitzariaren lana izango da, bere mende dauden beste zerbitzariak martxan jartzea eskaerak iristen direnean.
‎Aurten jasotako hiru filmak hobeto kontserbatze aldera, lehen mailako errestaurazio prozesu bat pasatuko dute Euskadiko Filmategian jaso bezain laster; telezine bidez planoz plano argi, kontraste zein distira konpentsatzen saiatu dira. Arduradunek azaldutakoaren arabera, baliteke aurrera begira errestaurazio digitala ere egitea.
2009
‎Funtzionarioei buruzko eskumena jaso bezain laster hasi ziren lehen normalkuntza neurriak, besteak beste, funtzionarioen, karrera judizialeko eta fiskaleko kideen eta idazkari judizialen hizkuntza gaitasuna hobetzeko ikastaroak, Ministerioarekin eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin sinatutako hitzarmenen babespean. Bereziki aipagarria da 1996an bertan sortu zela agiri judizialak euskaraz normalizatu eta bateratzeko batzordea, gerora garrantzi handia izan duena, justiziaren arloan erabiltzen diren 20.000 inguru agiri aztertzeko lan eskerga baitu aurrean.
‎Regina zorabioak jota bezala sentitu zen hasieran, sinetsi ere nekez sinets baitzezakeen ahots hotza esaten ari zitzaiona, guztiz sinesten zuen arren, bestalde; sabela erauzi baliote bezala sentitzen zen, bai, ahula baino ahulagoa, eta, hala ere, sabela zutik zuen, ahuleziak eta ahulguneak indarraren euskarri bihurtzeko gerturik, alegia?, amaren sabela beti baitago zutik, baita eroria dagoenean ere, garai batean gorde zuèn bizi puskak guztiz galtzera egiten ez duen bitartean; eta Domingo ez zen galdu, esku bakar bat galdu baitzuen, agidanean: esan nahi baita berria jaso bezain laster hasi zela neurriak hartzen, batean Nazariori deituz, lantokira; bestean Damasori, Madrilera, eta hurrengoan Teofilo Mariari telegrama bat igorriz, Frantziara, eta etxeko beste guztiekin hitz eginez, argi eta garbi hitz egin ere:
‎Ikusiko zenuen noski EAk banatu duen aldizkaritxoa, eta zeinen trataera bitxi eta harrigarria ematen dion Leitzako Kultur Taldeari. Bada, jakizu Orantzaroaren festaz haien galdera jaso bezain laster erantzun geniela. Eta orduan adierazia berresten dugu.
‎Defentsa abokatuek zortziak espetxeratzeko erabakiaren aurka aurkeztutako apelazio helegitearen ondorioz hartu du erabakia Auzitegi Nazionaleko 2 Zigor Salak. Jone Goirizelaia abokatuak BERRIAri azaldu dionez, espetxeratze aginduak jaso bezain laster aurkeztu zuen lehen helegitea abokatuak, kartzelatzeak agindu zituen Baltasar Garzon epailearen aurrean. Epaileak eskaera atzera bota, eta auzitegiko Zigor Salaren aurrean aurkeztu zuen ondoren apelazio helegitea.
‎Debekuaren berri manifestazioa egiteko baimena eskatu zuen olaztiarrak jaso zuen. LarunbataOstiralean debekuaren berri jaso bezain laster hainbat olaztiar gaia batzarrean aztertzen saiatu ziren, baina Guardia Civila agertu eta isunak jartzeko mehatxua egin omen zuen. Olaztitik jakinarazi digutenez, larunbat goizean Guardia Civilaren 10 bat patrolek eta atxilotuendako bi furgonetek Otsoportillorako bidea moztu zuten, han egitekoa zen ekitaldia eragozteko.
‎Jendearen larrialdi deia jaso bezain laster abiatu ziren sorosleak Duna hondartzara. Gizonaren gorpua uretan zegoen, ahozpez, eta haren bila joan behar izan zuten uretara.
‎Gurasoei ikasturtea hasi aurretik eskutitz bana bidali zietela esan du Arellanak: . Abuztuan ere lanean aritu ginen, eta berria jaso bezain laster bidali genien oharra guraso guztiei?. Ikasturteari begira gogotsu dagoela jakinarazi du.
‎Regina zorabioak jota bezala sentitu zen hasieran, sinetsi ere nekez sinets baitzezakeen ahots hotza esaten ari zitzaiona, guztiz sinesten zuen arren, bestalde; sabela erauzi baliote bezala sentitzen zen, bai, ahula baino ahulagoa, eta, hala ere, sabela zutik zuen –ahuleziak eta ahulguneak indarraren euskarri bihurtzeko gerturik, alegia–, amaren sabela beti baitago zutik, baita eroria dagoenean ere, garai batean gorde zuèn bizi puskak guztiz galtzera egiten ez duen bitartean; eta Domingo ez zen galdu, esku bakar bat galdu baitzuen, agidanean: esan nahi baita berria jaso bezain laster hasi zela neurriak hartzen, batean Nazariori deituz, lantokira; bestean Damasori, Madrilera, eta hurrengoan Teofilo Mariari telegrama bat igorriz, Frantziara... eta etxeko beste guztiekin hitz eginez, argi eta garbi hitz egin ere: aizue, hau ez da negar egiteko ordua, Domingori laguntzekoa baizik, gure presentziarekin Madrilera iristean, eta gure errezoekin noiznahi.
‎Jakin nahiko nuke zenbat sekretutxo gordeko ote zenituen haren enborraren atzealdeko zuloan, eta zenbat altxor lurperatuko ote zenituzten bestaldeko Juan Luisen eta bion artean amumak oparituriko aitzur txikiarekin. Ailegatu zinenaren berri jaso bezain laster inguratzen zitzaizun bestaldeko Juan Luis zurekin olgetako. Nik ikusten nuenagatik, altxorraren mapak egitea zen zuen jolasik gustukoenetarikoa, goiz, arratsalde edo egun osoak ematen baitzenituzten jolas horretan murgilduta.
2010
‎»Ba al dakizu zer egin nuen aldizkari haren aleak postaz jaso bezain laster. Haietako bat hartu, kartazal batean bildu, nire adiskide haren etxera joan eta bertako gutunontzian sartu, inolako eskaintza hitzik edo oharrik gabe; ez nion postaz bidali ere nahi izan, pentsa ezazu zein hunkituta egon nintekeen ergelkeria harekin.
‎Horrela, eztabaida González Calvet, J. rekin,. La competencia territorial en el procedimiento laboral tras la entrada en vigor de la Ley 1/ 2000 de Enjuiciamiento Civil?, op. eta Álvarez Sánchez de Movellán, P. rekin,. Supletoriedad y efecto expansivo en la aplicación de la LEC a otros órdenes jurisdiccionales?, Revista de Derecho Procesal, 2003, bukatutzat ematen da. Lan arloko epaiorganoek beren burua demandaz arduratzeko eskumenik gabekoak direla irizten badiote, hura jaso bezain laster auto bat emango dute beren eskumen gabezia aitortuz eta demandatzaileari bere eskubidea zein organo jurisdikzionalen aurrean eta nola baliarazi dezakeen adieraziz, eta adierazpen hori epai bidezko babes eraginkorrarerako eskubidearekin bat etorriko da (KAE 49/ 1983, ekainaren 1ekoa, KAE 316/ 1985, maiatzaren 8koa eta KAE 116/ 1986, urriaren 8koa). Organo jurisdikzionalek adierazpen hori sententzia emateko orduan egiteko aukera badute, gatazkaren mamia aztertzeari uko egingo diote.
‎Honen harira, LPLren 5.1 artikuluarekin bat, lan arloko organo jurisdikzional batek materia edo funtzioa dela-eta, ikusiko denez, baita lurraldea ere? demanda batez arduratzeko eskumenik ez duela uste badu, jaso bezain laster auto bat emanen du, eta horrela adierazi eta demandatzaileari demanda noren aurrean eta nola jar dezakeen azalduko dio, eta horrela, epai bidezko babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen (EKren 24 art.) egikaritzan lagunduko dio. Xedapen hau herritarrarentzat berme bat da; izan ere, aurretiaz baitaki demanda organo jurisdikzional desegokiaren aurrean aurkezten badu, oker horrek ez diola eragotziko geroago organo egokiaren aurrean aurkeztea.
2011
‎Rafael Correa emaitzak ospatzera irten zen behin behineko datuak jaso bezain laster. Herritarren iraultzan sakonduko zuela esan du, eta gaineratu zuen garaipena oposizioaren, eliza katolikoaren sektore batzuen edota zenbait komunikabideren jarrera basatia gaindituz lortu zutela.
‎Horrela jakingo dugu aita hil zaiola minbiziak jota, eta lantegiak kalte ordainetan emandako diruak bi hilabeteko distira ekarri diola familia ugariari. Dirua jaso bezain laster, erosketak egiteari ekin diote era eroan eta burua galduta: telebistatzar bat izango dute aurrerantzean gabezien aringarri.
‎Posible da instrukzio epaileak, salaketa jaso bezain laster, kasua bake epaitegi batena dela erabakitzea edo hori erabakitzeko ikerketa txiki bat egitea. Bigarren kasuan PKLren 774 eta hurrengo artikuluek arautzen dituzten «aurreko eginbideak» erabili ditzake.
‎Horrela, bake epaitegia hitzezko zein idatzizko salaketak jasotzeko organo eskuduna izanik, behin salaketa bat jasota, berehala salatutako egintza ikertzeko egin beharrekoa egitera edo egiteko agintzera behartuta legoke. Hala ere, eginbide horiek instrukzio faseari dagozkiola eta fase hori instrukzioko epaitegiaren eskumena dela kontuan hartuta, premiazko egoeretan izan ezik, gainerakoetan bake epaitegiak salaketa jaso bezain laster hari bidali dio, hark ikerketa egin dezan.
‎Asko jota, eguen honetarako egongo da". Beraz, jaso bezain laster, hemen egongo da ikusgai.
2012
‎– Eskutitzek ez dute gure artean luzaro irauten; maiz doaz surtara, edo paper zaharren saskira, jaso bezain laister. (LIB II:
‎Elkarrizketa amaitzea. Ez da elkarrizketa behar baino gehiago luzatu behar, ezta gidoiko puntua jaso bezain laster amaitu ere. Izaten dira gaia agortzen ari den adierazle batzuk:
‎Etsaiak goian aipatutako jakinarazpena jaso bezain laster, gunea legez eratua geldituko da.
2013
‎«Ez da ezer sinatu behar. Eskutitza jaso bezain laster, sindikatura jo aholku bila. Printzipioz, 20 eguneko epea dago eskutitzak jasotzen duena erreklamatzeko.
‎Laudioko alkateak gaineratu du Tubacexen lantegiak dituzten hiru herrietako Laudio, Amurrio eta Artziniegako udal gobernu taldeek enpresari “premiazko bilera bat” egiteko eskatu ziotela albistea jaso bezain laster, baina enpresaren partez oraindik ez dutela erantzunik jaso.
2014
‎–Ba al dakizu zer egin nuen aldizkari haren aleak postaz jaso bezain laster. Haietako bat hartu, kartazal batean bildu, nire adiskide haren etxera joan eta bertako gutunontzian sartu, inolako eskaintza hitzik edo oharrik gabe; ez nion postaz bidali ere nahi izan, pentsa ezazu zein hunkituta nengoen ergelkeria harekin.
‎Alberrok ura eskatu zion. Basoa jaso bezain laster, hurrupa batez hustu zuen. Asiainek beste edontzi bat bete zion, eta zuku tetrabrika hartu zuen beretzat hozkailutik.
‎Egokiena landarea jaso bezain laster landatzea litzateke, baina beti ez da horretarako aukerarik izaten (lurra prestatu gabe, bustita, denbora gutxian sartu ezin den arbola multzo handia, etab.). Hotzak, eguzkiak eta haizeak landareak kaltetzea ekidin behar da (batez ere sustraiak); baita landatu aurretik ernetzen hastea ere.Hori dela eta, sistemarik onena zangan lurperatu edo gordetzea da.Kontua da landare mazoak bere...
2015
‎–Inork ez. Erorikoaren berri jaso bezain laster, trena hartu genuen Andoainen. Irunen, zirkulazio handia zebilela baliatuta, oinez pasatu genuen muga, nahiz eta Arinek zeraman pasaportea epez kanpo zegoen aspaldi.
‎Errefuxiatu politikoa zarela besterik ez duzu onartu behar. Aurreneko kolpeak jaso bezain laster, gogor egin gabe, Gorlizko etxearen berri eman eta ardura sindikalaren kontua (zuk beste inork ez dakiena) zure gain hartzen baduzu, gezurretan zabiltzala susmatuko dute. Egun batzuetan mutu iraun ondoren, torturapean, lur jota?, ezinbestean, aitortuko?
‎Heldu ere, heldu zion ertz batetik, baina bozina bat ari zitzaion atzean jo eta jo, eta metrailetaren muturra erakutsi nion badaezpada ere. Erditik kentzeko agindua jaso bezain laster, txundituta erabat, atzera egin behar izan zuen.
‎Orain kontrakoa aholkatzen da: ez utzi terminala bateria maila kritikora iristen (fabrikatzaile batzuek «bateria baxuko» abisua jaso bezain laster entxufatzea gomendatzen dute), eta% 100 arte karga osoak egitea, baizik eta mugikorrari bere gaitasunaren% 30 eta% 80 bitartean eusteko karga txikiak egitea. Noizean behin deskarga eta karga bakarra egitea komeni da, bateria mailen irakurketa berriro kalibratzeko.
‎Ez zuen inolako frogarik izango. Aldizkaria jaso bezain laster eman beharrean, larunbat haietako batean Mazarredo zumardiko atari hartan nola sartzen zen senarra bere begiekin ikustera itxaron izan balu behintzat. Hori ez zuenez egin, nahikoa zen hara ez itzultzearekin.
‎Dena jaso bezain laster, etxera goaz.
2016
‎Alta jaso bezain laster.
2017
‎Zentzu guztia nahasia eta burutik joan hurrana nagok. Arren, nagusi, gutun hau jaso bezain laster har zak luma eta idatz iezadak. Hire erantzuna jaso arteko onik ez diat izango.
‎Gaur, uste dut zorigaiztoko gertaera baino minutu pare bat lehenago konturatu nintzela Nadimen ikasmahaia hutsik zegoela, baina irudi hila izan zen, jaso bezain laster ahaztu egin bainuen; oroimeneko kaxoi urrunenetara pasa zen. Seguruenik arretaren ehuneko zero koma zerbait ipini nion xehetasun hari, Nadimen leku hutsari, etortzear zegoen deskalabrua saihets zezakeen xehetasun hari; gutxiegi hain garrantzitsua izateko.
‎Kale Nagusia, nire hotelarena, portuan bertan hasten zen eta itsasoaren luzeran jarraitzen zuen, itsasoaren eta kale nagusi horren artean etxe ilara bat egonik; hotela kalearen barnealdean zegoen, kalearen hasieran; beraz, nire leihotik beheko solairuaz gain pisu bakarreko etxe ilara hau ikustea neukan; oso hurbil zen portua ere, anaiak eguerdian heldu behar zuena; ni bezpera iluntzean heldu nintzen, baina gaua zenez eta nekatuta nengoenez, ez nion ia ezeri erreparatu. Heldu, berokia eta txanoa haizeak eraman ez zitzan esku batean eta maleta bestean portua zeharkatu, hotelean sartu, logelako giltza jaso bezain laster igo, maletak desegin, te bat prestatu afariaren ordez hartzeko, eta leiho azpiko eserlekuan eseri nintzen.
2018
‎Adituen ondorioa argia izan zen: gure lehengusu urrun horiek, etorkizuneko gure erkideek, denboraren makina ziurrenik aurreratuago baten jabe, zaborra bidali ziguten bueltan jaso bezain laster, eta, harekin batera, baita auskalo zenbat hamarralditan zehar metatutakoa ere.
2019
‎" Izan ere, Zestoako Udaleko ordezkariek jakin ahal izan dutenez, Narrondo eta Arroa Goia arteko zatiaren proiektua jada idatzita dago, eta beraz, aldundiaren 2020ko aurrekontuetan proiektu horri zuzendutako diru partida bat aurreikustea gakoa izango da. Arroa Goia eta Iraeta arteko zatiari dagokionez, tunel batean hainbat konponketa egin behar da, baina horretarako diru partida jada aurreikusita dago, eta Mugikortasun Sailak agindu duenez, Eusko Trenbide Sarearen baimena jaso bezain laster ekingo diote lanei. Zestoako Udalak berriz, Arroabea bide horrekin lotzeko lanak egiteko konpromisoa hartu du".
‎Hala ere, L. Dassanceren sarrera ekitaldia Donostiako udaletxean ospatzeko gobernadore zibilaren debekua uztailean jaso ondoren, guztia zalantzan geratu zen. I. M. Echaidek, urriko batzarrerako deialdia jaso bezain laster, bi telegrama bidali zizkion Bilboko idazkariari. Lehenengoan, izututa, GPDko jauregian batzarrik egitea ezinezko zela adierazi zion.
‎Bistan da erabaki garrantzitsu horiekin JCVk zeregin akademikoetan izan zezakeen eragina mugatu nahian zebiltzala. Akademiako idazkariak erabakien berri eman zion idazki banatan J. M. Ruiz Salasi maiatzaren 11n.1027 Euskaltzaindiko ofizioak jaso bezain laster, JCVko kide hauek batzartu ziren: BPDko presidentea, F. Echegaray, H. Bilbao, J. Irigoyen, C. Lasterra, N. Zorrilla, B. Bureba, Conde de Superunda eta E. Calle.
‎Sarjentuak egindako keinuari men eginez, telefonora joan zen udaltzain xehea, zeina, mezua jaso bezain laster, honela mintzatu baitzen:
‎Baina oraingo honetan ere sorgina erne ibili, eta mezulariari gutuna trukatu zion: " Mezu hau jaso bezain laster, atera itzazue hiru gizatxar horiek jauregitik!".
‎Abisatu seinalea jaso bezain laster.
2020
‎ur eta lixibaz garbitu 60 gradu baino gehiagoko tenperaturan. Maskarillak egin ondoren, erabiltzaileek ere horiek garbitu lituzkete, tenperatura berean, jaso bezain laster. Ezin dira horiek erabili pauso hori jarraitzen ez bada.
‎Asko gustatzen zaio kirol apustuak egitea eta gurasoek emandako diru guztia xahutzen du. Paga jaso bezain laster bere etxetik hurbil dagoen kirol apustuen etxera joaten da kuadrillako lagun batzuekin eta den dena xahutzen du. Ainhoak utzi zuenean, horrexegatik izan zen.
2021
‎Baina zalantzak hor jarraitzen zuen. Halere, Tor des Geantsen egoteko gonbitea jaso bezain laster, banekien parte hartuko nuela. Ez nuen zalantzarik izan.
2022
‎hirian bertan lokal hutsetan antolatutako sasi almazenak, supermerkatu txiki batek eduki behar dituen 6.000 produktuen ordez 1.500 dauzkatenak. Hauetan eskaria jaso bezain laster produktu multzoa antolatu, bizikletaz edo patinez mugitzen diren banatzaileei eman eta zure atariraino ordu laurden baino lehen helaraziko dizkizute. Eta zuk lantokitik edo bidetik egin baduzu eskaria, zeu baino lehen dauzkazu patatak eta garagardoak atetan.
‎aizkora txiki batekin moztu eta barrengo errai guztiak ateratakoan, berriro ere bota zioten ura zerramaren hilotzari, barrura, eta baita kanpoan zeuden erauzitako organoei ere, aratz eta txukunago uzteko. Manexen bi anaiaren artean barrukiak, hau da, heste lodia eta mehea, gibela, bihotza, giltzurrunak, urdaila, gantza, birikak eta abar jaso bezain laster, sukaldera igo zituzten, hantxe, hiru emakumezkoek, harraskan, hustu, ikuzi eta prestatzeko, geroago gibela, odolkiak, birikiak eta beste jangai batzuk ongi atondu eta ahoaz gozatu ahal izateko.
‎ALP metodoa José Carlos Álvarez Jiménez finantza adituaren ALP metodoa (‘Zenbat balio du euro batek’ blogaren egilea) oso erabilgarria eta eraginkorra da, baina borondate indarra behar du. alp k hau esan nahi du: » Baztertu lehena» eta diru sarrera nagusia jaso bezain laster (nomina, pentsioa, etab.) oinarritzen da. ), dirua aurrezteko eta gainerakoekin hilabete osoan bizitzea.
‎Juliak tentsioan irudikatzen ditu agente guztiak, agindua jaso bezain laster trafikatzaileen gainera oldartzeko irrikaz. Lan ona egin dute:
‎Bere menpean egongo nintzateke. Ikus dezaket dirua jaso bezain laster zazpi zigiluren atzean gordeko duela, niregandik babesteko. Bere senitartekoei lasai asko emango die, baina niri kopek bakoitza kontrolatuko dit".
2023
‎" Prozesu parte hartzaile baten bitartez diseinatu genituen Emakumeen Etxearen itxura, funtzionamendua eta helburu nagusiak". Herritarren onarpena jaso bezain laster, kultur etxe ohiaren eraikina hautatu, eta Lamiaena Emakumeen Etxea egiteko erabili zuten. " Gauza biek bat egin zuten:
‎Sien ek eta haren amak gauza bat esan eta bestea egiten zuten; Vincent ez zen haietaz fidatzen. 1883ko irailaren 7 (321) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek esaten zion Theori dirua jaso bezain laster alde egingo zuela; azken egunetan ikusi zuela Sien ek eta harem amak lana bilatzeko egiten zituzten ahaleginak itxura hutsa zirela; Vincentek handik alde egin bezain laster hasiko zirela ezkutuan gordea zeukatena egiten; baina, Sieni damutuko zitzaiola, berandu bazen ere, George Sandekiko harremanetan Musset i gertatu zitzaion moduan.
‎Theok bidalitako dirua jaso bezain laster Drenthera joateko prestatu zen Vincent. 1883ko irailaren 10ean (322) Hagatik idatzitako gutunean hark bidalitako 100 frankoak jaso zituela esaten zion Vincentek Theori.
‎Vincentek zion urte askotan bakarrik lan egin zuela; besteengandik ikasi nahi zuela eta gauza tekniko batzuk ikasiko zituela, baina bere begiekin ikusten jarraituko zuela; beldur zela modelo onak zituela eskuratu; pintura klaseak emanez diru pixka bat atera zezakeela. Theok bidalitako hileko dirua jaso bezain laster joango zela Anberesera.
‎Baina aurreratu dute bota egingo dituztela Alfredo de Miguel —zeinak Hazirentzat lan egiten duen— eta Koldo Otxandiano —Arabako Parke Teknologikoan dabil—: «Jakinarazpena jaso bezain laster, epaiak adierazten duen guztia betetzeaz gain, Hazik eta Arabako Parke Teknologikoak bi langileak kaleratuko ditu, Auzitegi Gorenaren sententzia eta Langileen Estatutua betez».
‎Irizpide aldaketak eragin nabarmena izan dezake euskal presoei dagokienez. Orain arte, gradu progresioa jaso bezain laster erdi askatasuneko erregimenean ateratzen ziren, eta, fiskalak helegitea jarri arren, bost edo sei hilabete egin dituzte hala, epaileak hura onartu edo atzera bota bitartean. Aldaketarekin, presoek hirugarren graduan egin dezaketen epea aste pare batera mugatu daiteke; hori da fiskaltzak helegitea jartzeko erabili ohi duen denbora.
‎«Oso pozgarria da Miren Agurren lan bat itzultzeagatik sari hau jasotzea». Hala esan du Amaia Gabantxo itzultzaileak (Bermeo, Bizkaia, 1973) gaur goizean, Etxepare Laboral Kutxa Itzulpen Saria jaso bezain laster. Miren Agur Meaberen Hezurren erretura liburua itzuli du ingelesera, eta saria eskuratzen duen bigarren aldia da.
‎Erasoan, berriz, «edozein baloi» jasotzeko gai da. «Posizioa oso ondo eta bizkor irabazten die aurkariei, eta, baloia jaso bezain laster, atera begiratzen du. Julen Aginagalderen antza dauka.
‎Obrak egiteko baimena badute. Mezua jaso bezain laster eman du lehen agindua: obretako makinak sar daitezke Belvédère eremuan eta jauregi barnean.
‎Jakes kezkatik eta tristuratik haserre gorriaren eta lasaitasunaren arteko nahasketa bitxi batera pasatu zen poliziaren deia jaso bezain laster. Pantxikaren negar saminak sosegu malko bihurtu ziren, lau tonako zama baten azpian metaturik zegoen bihotza luma bezala arindu zenean.
‎" Guasap andana bat bidali dizut, baina zuk kasurik ez. Gutxienez, erantzun mailari jaso bezain laster". Eta mailean agintera zen nagusi:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia