Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 119

2002
‎Hor ere gurasoak izan ez balira, ez hiru eta lau, hamabost hamasei kabi aterako genituen! Amak esan zigun ezetz, zepo jartzen utziko zigula neguan, baina txori habiak bakean uzteko.
2004
‎Ibilgailua giltzak jarrita uztea arduragabekeria larria den ala ez (ezetz uler liteke, ez larria behinik behin), epaile batek zehaztu luke, konpainiak hala argudiatuko balu.
‎Termometroa jartzen uzten dizut, baina beste bati.
2005
‎Ohearen oinetan aurreko eguneko jantziak, bularretako eta kulero zuriak bereizten ditu, iluntasunean, kolore gordineko moketa lodiaren gainean botata. Hauen ezkerretara, lotarakoan beti musika jarrita uzten duen kasete borobil urdina. Begiek aurrera egiterakoan zerbaitek atzera eragin dio.
‎–Eskailera hesian jarrita utzi genuke. Badaezpada.
2006
‎Aukerako erosleak ez du begi zorrotzena gauez izaten. Momentuko premiak ere ez dio exijentzia maila altua jartzen uzten.
‎Lasai, denbora kontua besterik ez da emakumeen kidetasuna liseritzea. Ondo bidean Ahotsak taldea ezkutatu egingo da bere helburuak erdiesten dituenean, baina ordurako mugarri bat jarrita utziko du herriko plazan.
2007
‎Berak orduan tartetxo bat hartzen zuen, txukuntze lanetan hasi baino lehen, balkoia ireki eta goizeko freskuran kanuto bat erretzeko. Batzuetan, agureak musika jarrita uzten zuen, eta LP alde batek irauten zuen denbora eskas hura zen, ia kanutoak irauten zion berbera, itsasora eta Uliako labarretara begira igarotzen zuena.
‎Errepikatu egingo dut: autoritateari uko egiteko eta bere burua etengabe auzitan jartzen uzteko gaitasuna. Horrek ez du esan nahi berak etengabe eztabaidatu behar duenik.
2008
‎Zer egin hemen geldituz gero? Lapurren aurkakoa jarrita utzi eta joan, handik mekanikoa ekartzeko. Zorionez geroz eta gehiago dira autoak.
‎Bere, erreformek? kritika ugari jaso zuten eta segituan kendu zuten kargutik, baina ordurako atzera bueltarik izango ez zuten aldaketa batzuk martxan jarrita utzi zituen. Haren politika Txoke Plana izenaz ezagutzen da, sobietar garaian aurkeztutako Shatalin Planean oinarritzen zena (martxan jarri ez zena erreformistegia zelako), eta Nazioarteko Diru Funtsari aurkezteko zegoen sortua.
‎Gaur egungo gizartean Cervantesek zer idatzi zuen ez jakitea onartezina baldin bada, inguratzen gaituen mundu teknologikoa behar bezala ulertu eta irizpide kritikoa izateko jakinduria zientifikoa izatea ere behar beharrezkoa da. Egunoroko bizitzan hainbat erabaki hartzera bultzatzen gaituzte; adibidez, gure etxe inguruan sakelako telefonoetarako antena bat jartzen utzi ala ez edo mikrouhinetako labean jakiak prestatu ala ez erabakitzera. Eta ez du balio informazio iturri zabalera jotzea besterik gabe, hots, ditxosozko Internet ospetsura.
‎Bitartean, Areetako Xake plazan, oraindik ikus daiteke Lobo Altunaren argazki puzzle erraldoia. Izan ere, kale erakusketa garaian ezin izan zuten beste irudiekin batera jarri, Ibaigane kaleko auzokideen artean desadostasunak egon eta ez zutelako jartzen utzi nahi izan. Bestalde, Algortako Torrene kaleko BBKren egoitza zaharrean, hilaren 26ra arte egongo da zabalik erakusketa.
‎Horretaz gain, epe ertainera edukiko dituzten beharren aurreikuspenak argitzeko konpromisoa hartu dute operadoreek, kokapen egokiak zehaztu ahal izateko. Hirigintza zinegotziak argitu duenez, telefonia enpresek" Industria Ministerioak emandako baimena aurkezten badute, antena jartzen utzi du Udalak, zerbitzu publikoa delako”. Ildo horretan, Arregik esan du, informazio guztia auzokideei ematen" segituko" dutela.
2009
‎Horretarako, material egokia, espartzuak eta baietak egoera ezin hobean erabili behar dira. Iturriak tantarik isurtzen ez badu, tapoia jarrita utzi behar da. Horrela, usain txarrak saihesteaz gain, “arrotzei” ere helduko zaie.
‎" Bere bikotekidea epaitegira joan zenean bertako funtzionarioen isekak, barreak eta umiliazioak pairatu behar izan zituen. Horiek horrela, ez zioten salaketa bertan jartzen utzi eta Euskal Herrian jarri du", salatu du presoen senideen elkarteak. Salamancako Topas espetxera joandako Iñigo Otazua" Oti" algortarraren eta Patxi Aristiren zumaiarraren bikotekideek ezin izan zuten aurrez aurrekoa burutu eguraldi txarra zela eta.
‎Aukera baliatu du Pastorrek EAJri mezua igortzeko. Haren ikuspuntutik, Estrasburgoko giza eskubideen Auzitegiak Batasunaren legez kanporatzea zilegitzat jo du, eta, horregatik, EAJri eskatu dio orain arte izan duen estrategia politikoa alboratzeko eta Alderdien Legearen aurka jartzeari uzteko: –Utz diezaiola ere Eusko Legebiltzarrak Euskadiko errealitate soziala ordezkatzen ez duela esateari?.
‎Pilare hautsia. Ia inolako aseguru eta babesgunerik jartzea uzten ez duen harkaitz hautsia da. Japoniarrek zulatutako kakogailu batzuk baino ez aseguratzeko.
‎Bilboko Udalak berretsi egin du Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsen aurka hartutako neurria: bi konpartsa horiei datozen bi urteetako Aste Nagusian parte hartzea debekatu die, eta ez die txosnak jartzen utziko. Gainera, 2012ko Aste Nagusian parte hartu nahi badute, jaiak hasi baino sei hilabete lehenago Bilboko Konpartsen Federazioak, Kaskagorrik eta Txori Barrotek txostena aurkeztu dutela adierazi du.
‎nire laguntza behar omen duzula argitze iraunkor bat biontzat lortzeko, nola jar dezakezu horrelako proiektu baten oinarrian ni zuri loturik eusteko behar konpultsibo hori, ez al zara jabetzen ama galdu zenuen bezala ni galtzeko beldur zarela; ez jarraitu, Sara, zital hori, erotu egingo nauzu; ikusten nola galtzen duzun kontrola, Ananda, ez erantsi eskurik niri, ostia, nazkaturik nago zure mehatxuez, a zer kaka argia zurea, ez ukitu ni gero, ulertzen, bortxatzailea, ama putaren semea; ez hitz egin horrela, Sara, dena zikintzen duzu, dena pikutara bidaltzen duzu; pikutara bota zer, Ananda, zure paranoiak?, Iñigo eta Xabierren ustekeriak?, nik bizitza bizi besterik ez dut nahi, behin batean ezagutu nuen gazte ezti eta jakintsu haren ondoan, berrogei urteko asko baino helduagoa eta tinkoagoa zinen, segurtasuna eskaintzen zenidan eskalatzen ari ginela, yogako klaseak antolatzen ari ginela, diru arazoren bat gertatzen zenean, hantxe eusten zenion lasai, neurritsu, neba Kandidorengandik eta haren jokabide bortitz eta intoleranteetatik babesten ninduzun, desarmaturik uzten zenuen zeure ahots harmoniatsu horrekin, zer ostia gertatu zaizu, orduan bai zinela maisu handia niretzat, argiduna, ez al zara konturatzen zeu izan zarela dena kakaztu duena, eman dezagun zuk adierazi bezala direla gauzak, bizimodu argitsu eta zoriontsu bat dugula zain, zuk eta zure lagun berri horiek seinalaturiko bide horretan barrena, baina ezin dut itsu itsuan aurrera egin, Ananda, zugan soilik fedea dudala, jainko ahalguztiduna bazina bezala, eta areago Iñigo eta Xabierrengan fidaturik, horiek ez daude burutik sano, ezin dut, ikusten baitut argi eta garbi nora zoazen, horra non agertu zaizun barruan gorderik zeneraman haur abandonatu eta beldurtia, eta nik ezin diot jarraitu esklabo egin nahi nauen ume apetatsu horri, amaren hutsunea betetzeko baino ez nau-eta behar; nor zara zu nire amaz mintzatzeko, urdanga, ezta hitz erdi bat ere hari buruz, edo bertan hilko zaitut, entzun?; hil nazazu, ez duzu potrorik, hil nazazu, aurpegian zartako bat emateko baino ez zara gauza, ume negarti baten pare, jo nazazu ukabilez, potrorik baldin baduzu, eta amaitu dezagun hau guztia, ez nazazu besarkatu, ez ezazu negarrik egin, ostia, ume puta, aska nazazu, kendu zeure aho hori nire tititik, aska nazazu, ume gaixo bat besterik ez zara, ez ezazu negarrik egin, tira, zatoz, jarri hemen, kulunkatu egingo zaitut, baina ez jo ni berriro, ez didazu minik egiten, baina umiliatu egiten nauzu, ez didazu minik egiten, baina egunen batean kontrola erabat galduko duzu, zatoz, ez egin negar, maite zaitut, laguntza bilatu behar dugu, espezialista batengana jo, ez begiratu horrela, ongi, ez gara joango, ez baduzu nahi ez gara joango, ez zaitut inoiz utziko, ez izan beldurrik, ez zaitut utziko, maitekorra izan behar duzu nirekin, fidatu nitaz, leial natzaizu, beste inorekin ez nintzateke oheratuko inola ere, non aurkitu zu bezalakorik, galduta nengoen, nerbio arazoekin, bizitzan aurrerabiderik gabe, kaka hutsa nintzen, eta zu ezagutu eta eraldatu egin nintzen, bai, zuri zor dizut dena, buruz ongi samar jantziriko emakumea bilakatu nauzu, eskalatzaile bikaina, yoga irakaslea, eta bizi gogoa dut orain, ez nazazu hain estu hartu beraz, ez ezazu ito nigan jaioarazi zenuen ilusioa, zu ezagutu zintudanean erabat aldatu zen nire bizitza, orduan bezala jarraitu nahi dut, ongi dago, saiatuko gara beste urrats bat aitzina egiten, baina emadazu denbora pixka bat, ulertu egin nahi dut, ez diozu beldurrik izan behar ni galtzeari, heldutasun eta jakinduria handiko pertsona zara, ez utzi ezeri gure harremana zapuzten, gure bide espirituala eteten, egin negar, egin negar, badakit, uste duzu ez dudala ezer ulertzen, zuk dena argi duzu, badakizu nondik jo behar dugun betegintzarrea lortzeko, mendiak eskalatzen ditugunean ...xka bat, ulertu egin nahi dut, ez diozu beldurrik izan behar ni galtzeari, heldutasun eta jakinduria handiko pertsona zara, ez utzi ezeri gure harremana zapuzten, gure bide espirituala eteten, egin negar, egin negar, badakit, uste duzu ez dudala ezer ulertzen, zuk dena argi duzu, badakizu nondik jo behar dugun betegintzarrea lortzeko, mendiak eskalatzen ditugunean bezala, halakoetan sokaren buruan jartzen uzten didazu batzuetan, utzidazu orain ere bidea urratzen, jomugara heltzeko denbora gehiago behar badugu ere, maite zaitut, bizitzan ezagutu dudan pertsonarik onena zara, gure artekoa konpondu behar dugu, konponduko dugu, egin negar, hartu titia, har ezazu behar duzun kontsolamendu guztia.
2010
‎egunkarian eskela jartzen utzi, Nedaren heriotza
‎GERMAN agertzen da kaletik. ALIZIAk mahaia jartzeari uzten dio eta GERMANengana doa zuzenean.
‎Eta GERMANek ateari kisketa ematen dio, edo giltzaz itxi(?) eta giltzak jarrita utzi. Hau ikusi eta LUKAS ikaratu egiten da.
‎NAIAk mahaia jartzeari utzi eta LUKASi begiratzen dio.
‎Juan Iñaki, Gurutz, Andoni, Edurne, Terese, Imanol, Kelmen, Arantza eta Jokin, Sarasola Martinez familiaren seme alaben izenak ere badira gogo euskaltzale horren adibide garbia. Familia guztiz fededuna izanda ere, elizatik itzuli behar izan omen zuten seme nagusia bataiatu gabe, Iñaki izena jartzen uzten ez zietelako.
2011
‎Valentziako Hezkuntza sailak baina gaztelera, katalana eta ingelesa parekatuko dituen eredua aurkeztu berri du, Escola Valencianaren proposamena aintzat hartu gabe.Gaur Valentziako hiru hiriburutan manifestazioak egingo dituzte Hezkuntza Sailaren proposamenaren aurka.Gaur protestak egingo dituzue. Zeintzuk dira zuen eskaerak. Gure hizkuntzaren normalizazio prozesuan oztopoak jartzeari uztea eskatzen diogu Gobernuari. Izan ere, aurkeztu duten eredua adituen esanei entzun gabe egin dute, valentzieraren eta gazteleraren desoreka kontutan hartu gabe.
‎Bilboko konpartsek plantoa egin dute asteazken honetan eta txosnak itxita egon dira egun osoan parte hartzea eta adierazpen askatasuna mugatzen eta isunak bikoizten ari direla salatzeko. Izan ere, Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei ez diete txosnak jartzen uzten 2009an presoen argazkiak erakutsi zituztenetik.
‎Joko klasikoa erakutsi dute, tanto luze eta gogorrak eginez. Abel Barriolak hamaikana eta hamabina partida berdintzea lortu du, baina Retegi Bik ez dio markagailuan aurretik jartzen utzi.
‎13:00 Haitzetako sugandilak, Euskal Herrikoak ez bezala, hemen basatiak eta oldarkorrak dira. Gezurra badirudi ere, sugandila batek aurre egin dit eta ez dit toalla jartzen utzi. Erretreta jo dut.
‎Atentzioa jartzeari utzi diot, ez dut jasaten gogoraraz diezazkidaten besteen krimen guztiak, tuntuna banintz bezala, ez baneki bezala, ezer ez baneki bezala, sufrimendua erakutsi behar balit bezala. Sufrimendua.
‎GERMAN kotxea ixtera doa, baina giltzak barruan jarrita utzi dituela konturatuko da. Hartzerakoan lurrera eroriko zaizkio eta jasotzera doanean, zirrikitu batean erloju bat aurkituko du botata.
‎Zain barneko kateter bat jartzen denean, apositu itsaskor batez finkatzen da, normalean, eta odola ateratzeko xiringa bat eransten zaio. Jarrita utzi behar zaio bide hori pazienteari, medikazioa emateko edo fluidoterapia ezartzeko beharrezkoa izan daiteke eta.
‎1 Beharrezkoa da lehendik ez dauden gaixotasunei txertoa jartzea? Txertoa jartzeari utzi zaion gaixotasun bakarra baztanga da. Egia da poliomielitisa edo difteria bezalako infekzioak oso arraroak direla gure ingurunean aspalditik, eta elgorria, errubeola, paperak eta hepatitisa ere desagertzen ari direla; baina hori horrela da, haien kontra txertoa jartzen jarraitzen delako.
‎70eko hamarkadan, datu batzuek aditzera eman zuten txertoak entzefalitis larriak eragin zitzakeela bularreko umeengan. 1974an, Japonian txertoa jartzeari uztea erabaki zuten; urtebetean, 10 aldiz handitu ziren eztul ferinoaren kasuak, eta 25 haur hil ziren eztula zela eta. Horrek asko gainditzen zituen txertoaren arriskuari buruzko hipotesi okerrenak.
2012
‎Urtebete egin du indarrean, eta, jarritako helburuak bete dituelakoan, isunak jartzeari utziko dio. Ordizia eta Irura artean (Gipuzkoa), N errepidean jarritako tarteko radarrak ez du zigorrik jartzen atzoz geroztik.
‎Orduan, eta gure eslogan kimiofobora itzuliz, gehigarri batek beharrezko kontrol guztiak gainditu baditu eta agintariek kontsumitzeko onartu badute, eta haiek esaten badute elikagaien industrian gehigarriak erabiltzeak ez dakarrela kezkatzeko arrazoirik.... Nola liteke erosketa bolumena handitzeko helburuarekin elikagaietan «Kontserbagarririk eta koloragarririk gabea» eslogana jartzen uztea, inkesten arabera jendeak mezu horretatik ondorioztatzen badu gehigarririk ez izatea osasunerako onuragarria dela?
‎Oinak sutan jartzeari utzi nion eta babak sendatu, horretarako zornez betetako behatz lodietako azkazalak errotik atera behar izan nituen. Ilea apaintzen hasi nintzen eta aske eramaten.
‎KANDIDO mahaia jasotzen ari da. Hala ere, plater bat, edalontzi bat, eta mahai tresna batzuk jarrita uzten ditu, Aliziarentzat. Ia dena jaso duenean, ALIZIA iristen da, haserre?
‎Izen hori kendu egin daiteke, eta karpetaren edukia argiago adierazten duen beste bat jarri Gure adibidean, izen hori kendu eta Lana jarriko dugu. Sistema eragileak edozein hitz jartzen utziko digu. Dena den, ez du uzten artxiboen eta karpeten izenetan karaktere jakin batzuk erabiltzen (adibidez:
‎Haurrari erantzun" zuzena" eman ala haurrari bere erantzuna bila dezan utzi? Bere erantzuna adieraz dezan utzi, bere teoria adierazten utzi eta beste teoria batzuekin aurrez aurre jartzen utzi... Irakaskuntza ikaskuntzaren iturria al da?
2013
‎Ez dugu ulertzen lan arloa bultzatzera euro bakar bat ere ez zuzentzea, edo larrialdi egoeran dauden pertsonentzako atala ez handitzea. Aurrekontuen zirriborroak ez du inbertsiorik aurreikusten, baina aurretik sozialistek egindako lanari esker, Durangok alokairu sozialeko eta babeseko etxebizitzak ditu, San Fauston zentro zibikoa hasiko dute eta gobernu taldeak oztopoak jartzeari uzten badio, Urki hegoaldeko eraztuna izango dugu.
‎Ez da lehenengo aldia halakorik gertatzen dela, eta, horren aurrean, Javier Iglesias sarrailagileak eta UCES –segurtasuneko sarrailagileen batasuna– elkartetik hainbat gomendio eman dituzte.Iglesiasek dioenez, lehenengo neurria oinarrizkoa da. Sarrailari bi buelta eman behar zaizkio giltzarekin atea ondo itxita daukagula, eta, sekulan ere ez da giltza barrutik jarrita utzi behar. Iglesiasek esan digunez, askok uste du alde batetik giltza jarrita seguru dagoela.
‎Iglesiasek dioenez, lehenengo neurria oinarrizkoa da. Sarrailari bi buelta eman behar zaizkio giltzarekin atea ondo itxita daukagula, eta, sekulan ere ez da giltza barrutik jarrita utzi behar. Iglesiasek esan digunez, askok uste du alde batetik giltza jarrita seguru dagoela.
‎Eta behera. Skyri nahi duen erritmoa jartzen utziz gero, lotuta joango da Giroa, eta Bradley Wiggins edozein bihurgunetan jota uzteko helburuarekin ekin diote probari Garminek eta Astanak. Lehen kilometroetako joera ikusita, ohiko etapa laua izango zela espero zen.
‎Eta maite ditugu, argiak itzaltzean eta gaua egiten dugunean, jendeak oraindik «aaaa» efektua deitzen duguna egiten baitu. Horretan farolak jartzeari uzten ez dioten udalek laguntzen dute. Jendeak ez baitu zerua ikusten.
‎Beste batzuentzat, ohiko egunak dira, berezitasunik gabekoak. Gertukoekin elkartzeko egunak edo, folio zurietan data idaztean, 2013 jartzeari utzita 2014 jartzen hasi behar den abisua ematen duten egunak. Ematen zaien ezaugarria ezberdina bada ere, mahai askoren bueltan urte zaharra agurtu eta berriari ongietorria egingo zaio gaur.
‎–Esaldi guztiak esanguratsuak dira, baina ez izatez, baizik eta, esan dugun legez, konbentzio hutsez?: horrela zioen Aristotelesek De interpretatione lan ospetsuan, eta XXI. mendean ia hogeita lau gizaldi atzera egitea ez da apeta hutsa, beharra baizik; azken buruan, filosofoak garai hartan jada jarrita utzi zituelako gaur egun kezka sorburu darabilgun auzia argitzeko harroina. Eta zein da zimendu hori?
‎Gaixoa eroso jarrita utzi.
‎Lekuari Puerto de Nuestra Señora de la Paz izena eman zioten, eta, zeremonia bukatutakoan, palmondo baten itzalean jarrita utzi zuten estandartea.
‎Ez dizu injekzioa jartzen utziko.
‎Aurpegi hori jartzeari utzi!
2014
‎–Kotxerik behar al duk? Joxemanuelena hartzea badaukak, giltzak jarrita utzi baditu.
‎Hondoan medeapenak eta ongarriak jartzen uztea.
‎Elkarrizketa arruntetan, sarritan igorleari arreta jartzeari utzi eta gure buruan erreparatzen dugu: batzuetan, gure esperientzian oinarritutako sentimenduak eta arazoak planteatuz, eta, beste batzuetan, aholkuak eman edo iradokizunak eginez, esaterako.
‎Irudia: Brooke Raymond Haurraren asperdura eta «urrezko erritoak» Oso aurresangarri edo harrigarriegiak diren gaiei baliabide kognitiboak esleitzea saihesten dute haurtxoek Haurtxoak aspertu egiten dira monotonia hautematen dutenean, baina estimuluak konplexuegiak direnean ere arreta jartzen uzten dute. Hau da, helduen antzera funtzionatzen dute, eta arazo bat sortzen dien arazo bategatik asmatuak sentitzen dira, baina alde batera uzten dute zailtasun batzuk gainditzen dituen zailtasun bat aurkitzen badute.
‎Bakarren batzuk konpontzen saiatzen ziren eta gero bikoitza ordaindu beharra zuten. Baina uste dut antenak ongi jarriak utzi ditugula, ez dute matxurarik. Haizete edo kazkabarragatik ez bada, iraupen handia dute antenek eta ez dira izorratzen.
2015
‎Euskararen erronka kolektiboa da, eta Iruñeko Udalak prozesioari bide emanaz Korrika erdigunetik egotzi duenean bezala, euskaldunok posizioak galtzen ari gara. Ardura norbanakoaren gain jartzeari utzi eta kolektiboki hizkuntza inperialismoaren kontra egiteko garaia da.
‎Hau da, errealitatea hankaz gora aurkeztu nahi dute. Juduak jopuntuan jartzeari utzi dion eskuin mutur atzerakoiari zilegitasuna ematen ari dira. Horregatik, adibidez, Marine Le Penek bere aita bota zuen Frantziako Fronte Nazionaletik, azken honek ez baitzuen ulertu egun arazoa ez direla juduak, arabiarrak baizik.
‎Taldeek espero dute Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala aintzat hartuko duela eta gizartea sentsibilizatzeko balioko duela.Gaur, gaixo eta kaltetuek itxialdia egingo dute Nafarroako Bideko Amaren ospitalean, 12:00etatik aurrera. Azpimarratu dute tratamendu berriarekin gaixoen %90 sendatzen direla, eta gobernuari eskatu diote euren bizia arriskuan jartzeari uzteko.
‎Uste dut Jaunak ez zidala hori txartzat hartzen, hura aurrera egiten ikusteko gogo bizia nuelako. Harekin egoteak hain on handia egiten zidan, non nire arima su berria jarririk uzten zuela baitzirudien, Jaunazerbitzatu nahi izateko hasieratik.
‎Asko pozten naiz hor ez falta ez izateaz. Ez izan inozoa garraioarena jarri gabe uzteko eta badiotsot, hainbeste galduko direla eta inozokeria da. Pena hartu dut laguna frai Andres dela jakitean, ez baitaki isilik egoten, eta handiagoa hartu dut Karmenen jaten duelako.
‎dioen lekuan, esan beza, mihisezkoak?. Eta egoki baderitza, ken beza aita frai Pedro Fernándezen aktatik arrautzarik eta afariusian ogirik ez jateko dioena, ez bainuen lortu hori jarri gabe utz zezan. Eta horretan nahikoa da Elizak agintzen duena betetzea, horren gainetik ezer jarri gabe, eskrupuluekin ibiltzen baitira eta kalte egiten baitie, premia dutenek ez dutela uste izaten dutelako.
‎burdin sare bat goiko koruan; izan ere, goian egon arren, monasterioaren itxurarako, ez da egoki burdin sarerik gabe egotea. Beheko koruan, nik jarrita utzi ezin banu (hagatxoak dagoeneko eginak daude), sei izan behar dute.
‎Eskerrak, Fraisoroko Peio Olano irakasleari bere apunteak euskaratzen eta web orrian jartzen uzteagatik
‎Cesar, uste duzu bere domina jartzen utziko didala?
Jartzeko uzten zaitut.
2016
‎Bere autoaz galdetu zioten, eta berak erraten zuen, herri ttikietan gakoak jarrita uztea betitik egin izan den zerbait dela. Ohitura zela, norbere autoari zerbait gertatuz gero, auzoaren autoa hartzea, eta erabiltzea, batzuetan, autoaren berririk ukan gabe egun batzuk ere igarotzen zituztela.
‎Zure anaiak auto bat du, herrian uzten du, zuen baratze ondoan. Giltzak jarrita uzten ditu normalean. Zoaz eta atzeko eserlekuen azpian duenaz desegin, bota edo ezkutatu inoiz inork aurkituko ez duen leku batean.
‎Autoa ireki dut. Gakoak jarririk utzi ditu, berriz ere. Gure anaiak nehoiz ez duela ikasiko pentsatu dut, eta ohitua behar nukeela honezkero.
‎2ttorrek kanabera ondo jarrita uzten du eta jaiki egiten da.
2017
‎Minutu batean, hautsez betetako bide langilea Eskoziako gidari txukun bilakatu zen. Jopley jaunari Turnbullen txano aipaezina jarri nion buru gainean, eta jarrita uzteko esan.
‎Errekurtsoak jartzeari utzi eta, aldi berean, zehapena ez ordaindu, egintza biak batera egin al ditzake?
‎Haur batzuei ez zaie gustatzen kremaren testura, eta kosta egiten zaie ukitzea. Oztopo hori gainditzeko, makillaje belakia ematea da proposamena, eta haiekin jolasean aritzea gorputza kremarekin margotzeko edo zuri jartzen uzteko. Lehiakor direnentzat, lasterketa bat.
2018
‎Bere jarrera aldaketak, bestalde, eragina izan du beste ikasle batzuengan. Esango nuke Naomik nire azalpenak zalantzan jartzeari utzi izana nire klaseek interesa galdu izana bezala ulertu dutela askok. Susmoa dut gerra egiteko beste modu bat aurkitu duela, jende asko hurbiltzen zaio orain eta seguruenik gure erakundeekiko atxikimendua ahultzeko beste modu sofistikatuagoak aurkitu ditu.
‎«Euskarak behar ditu horrelakoak ere!», pentsatzen zuen hark. Urte batean, Durangoko Azokan Lur argitaletxekoei standa jartzen utzi ez zizuetenean, bere standean tarte bat utzi zizuen Gereñok. I.S.:
‎Langile baten bizi iraupena 30 egunekoa da udaberrian/ udaran.Neguan, aldiz, erreginak arrautzak jartzeari uzten dio eta udazkenengo azkenengo larbetatik jaiotako langileek 180 egun inguru iraungo dute. Udaberrikoek aldiz
‎Estrategia horrekin, gasa aurreztea lortzen da, ez baita ahalik eta gehien ireki behar, eta soberan altxatzen da. Truco3 Txorrota jarrita utzi, ur hotza atera dadin Kontutik gas gehiago gastatu nahi ez bada, ur beroa aurrezteko modu on bat, eta, beraz, gasa, beti ur hotzeko posizioan jartzea da. Hala, ur beroa bakarrik erabiltzen da behar denean, eta ez beste jarduera batzuetarako, adibidez, plater bat urez garbitu edo lurra garbitzeko.
2019
‎Eta aitak: " Baina ez didate Amaia izena jartzen utziko". Eta amak:
‎Etxekoa ez den norbait balego telebistari begira, gonbidatuak sortu eta horien adin eta sexua zehaztu behar da.Banoa adibideekin: ostegunetan, adibidez, parrandatik bueltan (oso ikasle bizitza egiten genuen guk), ohikoa zen etxera iritsi, telebista piztu, TeleBilbao edo Localiako pornoa jarri eta beste pisukide baten profila jarrita utzi ondoren, ohera joatea. Txantxa horrek bere mendeku errenkada amaigabea zuen, eta pornorako bezalaxe, Maria Teresa Camposen magazinerako balio zuen (nahiko pornografikoa zen hura ere).
‎11:00etan etxeko atean, sarrailagile baten zain. Ostiralean Carlosek giltzak jarrita utzi zituelako ateratzean. Krisi momentu bat egon zen, zer eginen, lasaitu eta bueltarako uztea erabaki genuen arte.
‎Ulertzekoa da gizon langileek mehatxu izugarritzat jo izana hasieran halako konkurrentzia merkea, eta kontra agertu izana. Emakumeak sindikatuen martxan sartzea ezinbestekoa izan zen modua izan zezaten beren interesak defendatzeko eta langile klase guztiarenak arriskuan jartzeari uzteko.
‎infanta, erregearen alaba, erreginagaia ez dena? gisa zegoen lehen; orain, erregearen figura erreginarenaren gainetik jartzeari utzita,, monarka baten alaba, erreginagaia ez dena, esanez definitzen da.
‎Mila esker etortzeagatik eta izenari aurpegia jartzen uzteagatik, Juliet.
2020
‎Fidelek, txundidura hura lasaitzen lagundu ez zuenak, bere gauzekin jarraitu zuen eta ideiak ordenan jartzen utzi zituen Alain eta Elene.
‎Bazegoen proiektu bat, baina Andoni Ortuzarrek konkurtso kudeatzaileari deitu zion, eskatuz hiru hilabete itxaroteko. Eta horrela iritsi zen Orue familia —Juan Maria Atutxaren lagunak—, eta hemen jarri zuten Errigoitin jartzen utzi ez zieten biomasa planta. Gero jakin genuen inbertsioaren erdia Jaurlaritzak egin zuela, hau da, diru laguntza bat jaso zuela».
‎Badakit nik atera nuela kontua, baina... lehenago esan dut, lurreko ogi apurtxoei jarraika burua goititu ezinik nenbilen, bospasei urrats atzetik. Ez zidan bere parean jartzen uzten, are eta gutxiago aurreratzen. Eta, martxaz gain, nora jo eta zein bide hartu ere hark agintzen zuen.
‎Nolanahi ere, apalategi hark sarraila izateak garbi adierazten zuen jabeak balio handia ematen ziela han barruan zeuden liburuei, altzari hura baitzen liburutegi osoan giltza emanda itxi zitekeen bakarra. Bestetik, ordea, liburu haiei halako balioa ematen bazitzaien, ez zen normala giltza jarrita uztea.
‎–Atzo, Duartek hemen utzi ninduenean, zure zain nengoen bitartean, ikusmiran ibili nintzen liburuen artean, eta apalategi bat giltzapean duzula ikusi nuen. Baina kontu handiago izan behar duzu, giltza jarrita utzi zenuen eta, esan zuen ahal zuen ahotsik xaloena, ia umearena, jarriz.
‎Zutik jartzen uzten digu esertzeko esaten digutenean.
‎Tira Jartzen utziko dizuet, eta gero gure tabernara jaistea gomendatzen dizuet, beheko solairura.
2021
‎Horren harira, Sorgin Jaiakek" irmoki" eskatzen dio Udalari trabak jartzen uzteko: " Alde handia dago laguntzarik ez eskaintzearen eta etengabe oztopoak jartzearen artean".
‎Hamabost egunez AstraZeneca txertorik ez jartzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Eta erabakia hartu eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzari agindu dio AstraZeneca txertoa jartzeari uzteko. Prebentzioz hartu du erabakia Madrilek, nahi gabeko zenbait ondorio eragiten dituelakoan.
‎Hasieran, bi ikertzaileak gela handian bi mahaitan antolatu zuten lantokia. Dena den, bisitek edo deiek ez zioten Jakerri lanean arreta jartzen uzten eta gela hura antolatu zuen. Behar zutenean, askotan, bata bestearengana joaten zen, baina bestela, egiten zuten lanean gehiago kontzentratzen ahal ziren.
‎Zaldun gazte batek, ikusirik Flandriako etxerik oneneko dama bat, bere nagusiaren arreba, bi aldiz ezkondu eta bi aldiz alargundua, eta oso emakume deliberatua bera, zundatu nahi izan zuen ea adiskidetasun zintzozko solasek gogaituko ote zuten; bere gogoaren kontrako erantzuna harturik, ordea, bortxan bereganatu nahi izan zuen, baina emakumeak oso ongi egin zion buru. Eta zaldunaren asmoak eta ahaleginak nehoiz aditzera eman gabe, bere ohorezko damaren aholkuz, hari jarri ohi zion begitarte ona jartzeari utzi zion poliki poliki. Horrela, gizonak, bere buruan zuen gehiegizko uste eroaren ondorioz, emakumearekin zuen tratu onest eta ohikoa ere galdu egin zuen.
‎Hori bai, tapakia guztiz txikituta zegoenez, jarri gabe utzi behar izan zuen.
‎Dosi bakarrekoa da. AstraZenecaren txertoak duda eragin du; jartzeari utzi diote zenbait tokitan
‎Hasteko: nola utzi zioten Logroño erkidegoari Errioxa jartzen uzten. Non zegoen gure gobernua?
‎Baina momentu horretan aurpegiak min ematen zidan, eta sukar pixka bat nuen. Ez zidaten aurpegian ezer jartzen utzi, eta gau zaila pasatu nuen».
‎Gaia publikoarekin partekatzeko, jende helduaren izariko panpinak fabrikatu dituzte Haltzueten «urrezko eskuek» Izturitzeko tailerrean (Nafarroa Beherea). Irudimenik kasik baliatu gabe ikusiko da adineko norbait, nola txotxongilo bat berdin, kadira batean jarririk utziz gero, hola hola jarraituko duela bi orenen buruan ere, menpekotasunaren atzaparrek harrapaturik: «Lekukotasunek kontatzen dizute denbora oso luze izaten ahal dela leku horietan, ez baita haboro beren bizia beren esku, azken finean.
‎Artisten artean badira batzuk ia hasieratik jarraitzen dutenak, hala nola Iñaki Lazkoz eta Josefa Casado; horiek bi urtean behin jartzen dituzte ikusgai beren lanak. Beste batzuek jartzeari utzi diote, eta tarteka artista berriak sartzen dira zerrendan; «gero eta gutxiago, jada asko direlako». Guztiekin «harreman ederra» dutela dio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
jartzen 41 (0,27)
jartzeari 30 (0,20)
jarrita 29 (0,19)
jarri gabe 6 (0,04)
jarririk 5 (0,03)
Jartzen 2 (0,01)
jartzea 2 (0,01)
Jarrita 1 (0,01)
Jartzeko 1 (0,01)
jarri 1 (0,01)
jarriak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia