Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎...zion ezen hura ezinezkoa zela untzia lasterrean zihoanean, eta zakuak gibelago erori behar zuela, mastaren oinetik urrats bat edo bi gibelago, ezinbertzez, untziaren abiaduraren arabera, zeren eta zakua erortzen zen bitartean untzia aitzina baitzihoan; aitzitik, osaba Joanikotek ihardetsi zion ezen segur zegoela erraiten ari zenaz, eta hain segur zegoela, non markatu zirkulutik urrats bat gibelago jartzeko prest baitzegoen, mastari bizkar emanez.
2001
‎MUNDUKO herriak dira eskubide horien subjektua, eta horrelaxe jasotzen du Nazio Batuen Batzar Orokorraren 1.514 ebazpenak. Euskal herritzat hartuko genuke bere esisten tziaren jabe den euskal komunitatea, berezkoak dituen eskubideak eraginkortasun betean jartzeko prest dagoena. Komunitate horrek Euskal Herriko lurraldeetan du kokaleku eta erabaki tzeko eskubidea du gutxiengo gehiengo joko guztien gainetik.
2002
‎Guk egin genien deialdia xumea izan zen: " Benetan burujabetzaren alde bazaudete eta askotan aipatzen dituzuen desobedientzia zibila, pase forala eta abarrekoak indarrean jartzeko prest bazaudete, hemen duzue aukera, ukatu". Erantzuna logikoa izan da:
2003
‎Edozein kasutan, hurbilketa horren bidez azter dezakegu garraioak sortutakoingurumen eta gizarte narriadura, baita gizarte jakin bat narriadura horri zenbaterainoko mugak jartzeko prest dagoen ere. Muga horiek ezartzeko orduan, kolektibitate bakoitzak kontuan izango ditu bere erreferentzia soziokulturalak, ingurumen narriadurari dagokionez onartzeko prest dagoen maila maximoa zehaztuz eta, halaber, sor litezkeen ez betetzeak kontrolatzeko jarriko dituen mekanismoak.
2004
‎Baina ukitzean koipe apur bat nabaritzen bada saihetsetara iritsi arte, animaliak gehiago pisatzen du. Plan kontrolatua Maskota erregimenean jartzeko prest daudenean, pisua galtzeko programaren oinarri nagusia dieta komertzial espezifikoak aplikatzea da, adituek agindu beharrekoak. Ez du janaria murriztearekin bakarrik balio, beharrezkoa baita animalia argaltzeko plan bati jarraitzea, albaitariak kontrolatua.
2007
‎Baina negoziazioa eta elkarrizketaren irtenbidean sinesten dugunok ere badugu arazo latza, gero eta zailagoa egiten zaigula ulertzea irtenbide hori eman dadin, aktore politiko nagusien minimoak zeintzuk diren. Azken su etenaren inguruan eragile nagusi gisa jardun duten aldeen azalpen ezofiziosoek balio izan dute zertan jardun duten jakiteko, baina ez akordioa lortzeko bakoitza mahaiaren gainean zer jartzeko prest egon izan den.
‎Margotu, sukaldea, altzariak, argiztapena… Gauza ez da giltzak eskuratzea bakarrik. Etxebizitzaren arazoa handia bada ere, behin giltzak eskuratuta, horrek ez du erran nahi etxea bizitzen jartzeko prest dagoenik. Azken ukituak ematen denbora joaten da, eta noski, dedikazioa eta lana eskatzen du.
2008
‎Azkenik, energia berriztagarriekiko jarrera azaltzeko aukera ere eman da inkestan, eta erantzuna oso ona izan da: gehienek erantzun dute energia berriztagarria eskuratzeko instalazioak jartzeko prest leudekeela etxean (teilatuan edo lurrean) zein udalerrian.
‎hitzari?. Zure mende jartzeko prest gaude konforme etortzerik badugu, hinki hankarik gabe gainera. Bakarrik eskatzen dizut, Smollett kapitaina, hitza ematea oholesi honetatik bizirik eta onik ateratzen utziko didazula, eta minutu bat izango dudala zuek tiroka hasi baino lehen hemendik urruntzeko.
‎Gipuzkoan bertan, Bergaran, ari dira enpresa egiten. 10.000 metro koadrotik gorako instalazioak izango ditu, eta datorren martxorako martxan jartzeko prest egongo da. 12 milioi inbertitu ditu Danobatek lantegia egiteko.
‎Eta petrolio merkearekin ezin ditu erreserbak berriro bete. Hala ere, Aleksei Uliukaiev erakunde horretako lehendakariordeak jakinarazi duenez, gehiago jartzeko prest daude.
2009
‎Ibarretxek pyme eta autonomoentzat beste 500 milioi gehiago jartzeko prest dago
‎Juan Jose Ibarretxe lehendakariak pymentzako eta autonomoentzako diru-laguntzak agindu ditu: Eusko Jaurlaritzak beste 500 milioi euro gehiago jartzeko prest dagoela esan du, horrela behar izanez gero. Ildo horretan, Gobernu zentralari antzeko konpromisoa eskatu dio.
‎RFEF Lege aholkularitzaren bidez Estatuko Fiskaltzaren zerbitzura jartzen da, eta UEFArekin elkarlanean, ikerketekin aurrera jarraitzeko eta beharrezkoa baldin bada, eginbide penalak martxan jartzeko prest dago.
‎Joseba zazpietarako mantala jarrita prest zegoen lanerako, 1 Hiribideko kafetegi hartan. Kalera ematen zuen kristal handi hartan, neon argi gorriko hodi mehe batzuez egindako errotulu bat ikusten zen zintzilik;. Cath, s coffee shop?, zioen.
‎Presidenteak iaz hitzartutakoa ahalik eta modurik egokienean indarrean jartzeko prest dagoela jakinarazi dio oposizioko buruari: Gutunean adostutakoa hitzez hitz eta bere funtsa aintzat hartuta errespetatuko dut, normaltasun politikora itzultzeko.
‎Kalte politiko hori Madrilen bizkar jartzeko prest daude euskal instituzioak, nahiz eta aipatzen diren zenbait neurri hartzeko errenta zergan 400 euroko kenkari automatikoa ezabatzea, etxea erosteko laguntzak kentzea, errenta zerga igotzea gehien irabazten dutenei... foru aldundien esku dagoen.
2010
‎Gehienetan, epe motzeko finantza azterketak egiten dituzte erabaki estrategikoak hartzeko orduan. Hori dela-eta, momentu batean egindako inbertsioek, beste momentu baten, epe motzeko finantza aurreikuspenen arabera, interes txikiagoa izango dute beharbada eta desinbertsio prozesua martxan jartzeko prest egongo dira diru ezarleek.
‎Mariok bihotzeko gizonari eska ziezaiokeen guztia zeukala ematen zuen: mutil ona zen, zentzuzkoa, bera pasatuko zen lekuan alfonbra jartzeko prest zegoena, goapoa, egunero ze liraina zegoen esateko prest zeudenetakoa ematen zuen, bere osasunaz eta laneko gorabeherez galdetzeko, erreginaren moduan sentiaraziko zuen bikotea zen, baina hurrengo astean Argentinara zihoan eta itzuliko zen oraindik erabaki gabe baldin bazeukan, honek zerbait esan nahi zuen, Marioren alde sentitzen zuenak ez zeukala bikote izatera iristeko behar zuen indarri...
2011
‎Epaiaren zain daude. Alde bat zein bestea Iruñeko Auzitegian helegitea jartzeko prest daudela argi du Iltzarbek.«Oso garrantzitsua izan da herriek eta kontzejuek eman diguten laguntza», azaldu du alkateak. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma ere lagun izan dute; epaiketa aurretik elkarretaratzea egin zuten atzo, sostengua emateko.Ez da hau beren lehendabiziko auzibidea.
‎Diru gutxiago irabazi nahi duzun galdetzen badizute, ziurrenik ezetz esango duzu. Greziarrei sakrifizio gehiago egitearen inguruan galdetzen badiete ere ezetz erantzungo dute ziurrenik, baina finlandiarrei, alemaniarrei edo holandarrei greziarrei hondotik ateratzen laguntzeko diru gehiago jartzeko prest dauden galdetzen bazaie hauek ere ziurrenik ez dira prest egongo.
‎Baldintzak zenbat eta muturrekogoak izan, irabaziak hobeak dira, betiere Javier eta Angel arriskuan jartzeko prest badaude.
‎Jaten irakastea eta ikastea, gurasoak eta seme alabak Irakasteko unea gurasoek aprobetxa dezakete berrikasteko Haurren elikadura planteatu beharra helduen menuari buruz hausnartzeko aukera da. Kontuan hartu behar da gustuak eta maniak zalantzan jartzeko prest egon behar dela. Hazi ahala, ohiturak hartu eta gutiziak berresten dira.
‎XIX. mendearen hasierakok dira Stuart Millen hitzak. Ba al dago haren gomendioa mahai gainean jartzeko prest dagoen gaur egungo agintaririk?
2012
‎MANEX: Nire aldetik den dena jartzeko prest nago?
‎Osasuntsu jaten erakusteko garaia aprobetxatu daiteke berriro ikasteko Haurren elikadura planteatu behar da helduen menuari buruz hausnartzeko. Gustuak eta maniak zalantzan jartzeko prest egon behar da. Hazi ahala, ohiturak hartu eta apetatsuak berresten dira.
2013
‎Madrildik epai bidegabeak datozenean, EAEko instituzioen aukera bakarra ez da aginduak otzan betetzea. Uko egiteko, ordea, konfrontazio politikorako borondatea eta estrategia lirateke, eta egonkortasun instituzionala arriskuan jartzeko prest egon. Eta gaur egungo EAJk zerbait auzitan jarriko ez badu, horixe da.
‎EAEko lehendakari Iñigo Urkulluren Bake Plana «sendoa eta zentzuzkoa» dela azpimarratu zuen jeltzaleak, eta zehaztu zuen horri aldaketa edo zuzenketak egitea nahi duen orok ez duela erraza izango. Hala ere, hitz egiteko eta ados jartzeko prest daudela jakinarazi zuen Egibarrek. Atzo Vocento taldeko egunkariek argitaratu zutenaren arabera, PSE EE ez dago batere ados Urkulluren bake planarekin, eta horren zuzenketa prestatzen ari da.
‎Zutaz landa bertze inork ez daki ezpata erabiltzen. Berea Nafarroaren zerbitzura jartzeko prest dago Lekanda. Non da koska?
‎Txakurraren isatsak bere kabuz hitz egiten du Kandelaren isatsa bandera baten antzekoa da urrutitik ikusten dena eta zakurraren gogoaren eta asmoen egoeraren berri ematen duena. Horrela, parkean dagoen txakurra harremanetan jartzeko prest badago eta umore onarekin badago, hainbat metrora dagoela esan diezaiokezu jaiotzetiko beste bati. Edo, aitzitik, distantziak mantentzea nahiago badu.
2014
‎Diru hori dena galdu da, eta ez da berreskuratu. Proiektuan dirua jartzeko prest zeudenek ez dute biderik dirua jartzeko. Baina fundazioa desagertu arren, edukiak mantentzea kontrol konpartituarekin eginez gero, ez legoke arazorik.
‎Erraza da arrakasta jendeak nahi duena egiten dugulako biltzen dugula esatea, edo balizko mainstream euskaldunean surfeatzen dugula pentsatzea, baina horrek euskal eszenari buruzko mamu faltsuak elikatu baizik ez du egiten. Dena eta edozer dianaren erdian jartzeko prest dagoen enfant terrible asko dabil bazterretan baina azken batean, musika egitea kantuak sortu, furgonetan sartu eta oholtzan izerditzea da. Beste guztia periferikoa da.
‎Euskaralagunak euskararen alde bere harri koskorra jartzeko prest dauden boluntarioen poltsa osatzeko proiektua da. Gasteizen euskalgintzaren alde eragile ezberdinek antolatzen ditugun jardueretan modu puntual batean laguntzeko prest dauden boluntarioak lortzea du helburu.
‎Aita berriro edukiko zintudala pentsatu nuenean abian jartzeko prest zeundenean, berriz joan zinen.
2015
‎Zintzotasunez jarduteko konpromisoa hartu daben andra gizonak, eta, politika gaitzesten dan giro honetan, aurrerapausoa emoteko gertu dagozan gizon emakumeak. Eguneroko lanean euren ahalegina jartzeko prest dagozanak. Gure eskualdearen etorkizuna amestu eta berau egia bihurtzeko gogotsu dagozanak.
‎Erredakziora joan nintzen, baina zuzendaria kanpoan zen, oporretan. Langile batzuk sosak jartzeko prest geunden, material garrantzitsua baikeneukan esku artean. Azkenean, lortu genuen zuzendariarekin harremanetan jartzea, eta enpresak ordaindu zuen fotokopien gastua.
‎«Azalpenak oso labur geratzen dira askotan. Gainera, nabaritzen da zein ekinbidek egiten duten bat haren ildo politikoarekin, eta nola horiek betetzeko makineria guztia martxan jartzeko prest dagoen, eta nola beste batzuk betetzeko ez». Pinedok «gardentasun falta» egotzi dio Jaurlaritzari.
‎Galdera amaitzerako joan zen aurrera kolonbiarra, eta Porterekin bakarrik geratu zen Froome, mendiko pankartapean Movistarreko bikoarekin bat eginez.Abisua besterik ez zen izan Croix de Ferrekoa. Den dena arriskuan jartzeko prest zegoen Movistar, eta freskotasuna galduta zebilen Sky. Beherakoan bat egin zuten faborito guztiek, eta hortxe gorpuztu zen etapa garaipenaren lehian sartuko zen taldetxoa.
‎Kokaguneak eta orube haren azalera handia izateak erakarri zituen. Diru asko jartzeko prest zeuden. 2006ko urriaren 24an gauzatu zen operazioa.
‎Eta zama hori zure gainean jartzeko prest bazaude, deitu eta esan aita ez dela etxera itzuliko, eta harro egon daitezkeela aitak bizitza eman zuelako garraio publikoarengatik.
2016
‎Herritarren segurtasuna bermatzea da lehentasuna eta instituziook ardura horri eutsi behar diogu. Gu, bi udalok, horretara beharrezko baliabide eta ahalegin guztiak jartzeko prest gaude. Beste sei hilabete ez daitezela pasatu.
‎" Ez zuten inolako beldurrik edo lotsarik nahi zutena idazteko". Orain ez bezala, kontsentsu denen aurrean bainak jartzeko prest zeudela, alegia. " Askatasun handia sumatzen dut testu haietan.
‎Guk bost tona elur behar ditugu, eta antxoa sasoian itsasontzi asko gaudenez, kamioietakoa ez da denontzat iristen», esplikatu zuen Colindresko arrantzaleak.«Eusko Jaurlaritzari galdetuko nioke ea noiz arte egon behar duen Ondarroak horrela lanean», zioen Arantzamendik, kofradian hara eta hona telefonoa belarritik kentzeko astirik ere izan barik. Bada, Leandro Azkue Jaurlaritzako Arrantza zuzendariak azaldu du Santa Clara izotz fabrikan eskama jela egiten zuten makinak oraindik ez daudela martxan jartzeko moduan, baina barra jela egiten duen makina «lehenbailehen» martxan jartzeko prest egongo dela pare bat konponketa tekniko egindakoan. Sanjoanetara arte iraun ohi duen antxoa kanpaina osoa ez da izotz fabrika barik geratuko, Arrantza zuzendariaren berbetan.
‎–Zurekin dudan harremana arriskuan jartzeko prest nago maitatuko ez nauen emakume batengatik. Ez du inolako logikarik, ez bada burutapen masokista batek garamatzala kaltegarri zaizkigun erabakiak hartzera eta geure burua zigortzera, horrek ematen digun atseginagatik.
2017
‎Hori dela eta, dei egiten dizuegu festetan zeuen aletxoa jartzeko prest zaudeten guztioi datorren astelehenean, otsailaren 13an, bilerara agertu eta ahalik festarik txukunenak eta alaienak antolatzen laguntzeko.\
2018
‎Konturatu al ziren esperimentatzailea benetan ebaluatzen ari zena honako hau zela: aginduak obeditzeko eta zigorra jartzeko prest zeuden ala ez. Ez, ezta gutxiago ere.
‎Esperientzia polita izan zen, batik bat, bakoitza bere lagunengatik eta ezeren truke zenbat jartzeko prest zegoen ikusi genuelako. Hori izan zen ederrena.
‎–Oso tipo jatorra iruditu zait Jon. Beste lurraldeetako satorrekin harremanetan jartzeko prest nengokeen ere galdetu dit; baietz esan diot, edozertan laguntzeko prest nagoela, bururaino laguntzeko prest.
2019
‎Ez zuten harrokeriarik egiteko gogorik sentitzen. Afalondoan, Huckek bere pipa prestatu eta besteena ere jartzeko prest zegoen. Biak ordea, ez zutela nahika hasi ziren, eguerdian jandako zerbaitek gaitz egin ziela eta.
‎merezimenduaren ondorio izan baino, apustutzat hartzea. Alegia, ni bertsolaritza lehen lerroan jartzeko prest nago, profesionalki lantzeko gogoa dut eta horretan sakontzeko A tarifan jartzea komeni zait (esaterako, autonomo egiteko). Beraz, A tarifan nago bertsotan onena ematera iristeko.
‎Eutsi egin nion badaezpada ere mingainari, baina banekien zenbat ziren; lepoa ere jartzeko prest nengoen. Horrela, bada, tratua onartu, eta nire esker ona Kantauri itsasoa bezain sakona adierazi nion.
2020
‎" Ez zuten inolako beldurrik edo lotsarik nahi zutena idazteko". Orain ez bezala, kontsentsu denen aurrean bainak jartzeko prest zeudela, alegia. " Askatasun handia sumatzen dut testu haietan.
‎Azken hilabeteetan elikagai bilketa eta banaketarekin ere argi geratu da, egoera zaurgarrian dauden pertsonen alde lan egiteko prest dauden herritar ugari daudela Amasa Villabonan, eta aurrerantzean dinamika horrekin jarraitu ahal izateko baliabideak jartzeko prest dago Udala.
‎Inbertsio izugarriak egiten ari da berriztagarrien sektorean. Ikatzean ere bai, baina uste dut prestatzen ari dela trantsiziorako, eta ez dut zalantzan jartzen prest egongo dela datozen aldaketei aurre egiteko. Beharbada ez dute esaten zer eta nola, baina uste dut euren lanak egiten ari direla".
‎Kalean aurrera abiatu beharrean, Kasiano ate parean zegoen auto batera hurbildu eta giltza sartu zion. Autora sartu eta pizten zuen bitartean, Goiko Mikel artezteko moldatu zen eta, haren autoa euren aurretik igaro orduko, Dyanea ere martxan jartzeko prest zeuden biak.
‎zure kanturen bat marka bati saltzea. Endorsement a, aldiz, marka batentzako zure irudia jartzeko prest zaudenean. Izan daiteke musika tresnak doan edo merkeago jasotzearen truke (ohikoena), edo ikusgarritasun handiko artista bazara (like edo follower asko), bestelako marka batzuen publizitatea egitea diru truk:
2021
‎64). Egunkarien interesa, ordea, ez zen lukeena, eta aldizkari bat sortu litzatekeela zioen, dirua jartzeko prest zegoela erantsiz: " Les inspirations de ce genre n’étant soutenues par aucun périodique, l’étincelle meurt dans le vide.
‎Gainetik ikusi eta horien atzean dauden ideia horiek agerian jarri baino ez. kin, bi ekimen xume dira, baina oso potenteak. Ez dakit Gasteizen kontzientzia berezi bat dagoen, baina Gasteizen badago mugimendu bat eta Udaleko Euskara Zerbitzuan ere badago jendea kontzientzia hori daukana, baliabideak jartzeko prest egon dena."
‎Hala ere, Europako Batasuneko Osasun eta Segurtasun komisario Stella Kyriakidesek uztailean esan zuen txertoaren hirugarren dosia jartzeko prest egongo litzatekeela EB, behar adina txerto erosteko plana indarrean delako.
‎Hasierako hilabeteetan zenbait herri ekimen sortu ziren modura, musukoak edo pantailak ekoizten adibidez, azkeneko astean Liburu Zuria deitutako formatuan zenbait arlotatik egindako ekarpena helburu horrekin egina dago. Gizartea, nekatuta egon arren, gure agintariak babesteko prest dago, etsituta jokatu beharrean konponbideak mahai gainean jartzeko prest badaude behintzat.
‎Ikus entzunezkoak nagusi izateak badu galera neurtu gabe bat, jende oso baliagarria galtzen dugu bidean. Youtuber, Tik toker edo (telebista) Tertulier forma ezberdinetan bere irudia jokoan jartzeko prest dagoen jende askorik ez dago. Dagoena, oso ahaldunduta (edo puztuta) egon ohi da; gutxi dira natural euskarri horri ekiten diotenak.
‎Gure bozetako lehiakideak ez daude maila berean: programak dituzte, eta guk, martxan jartzeko prest dagoen proiektu bat.
‎Italia gobernurik makurrenen oinpean jartzeko prest dagoen herrialdea da. Herrialde honetan dena dabil gaizki, ezagun denez.
‎1972an hasi ziren estaltzen 200.000 m3 hormigoi erabiliz horretarako, eta garaiko puntako teknologia nuklearra, eta hainbat gorpu. Orduko agintariek ezinbestekotzat zuten(" Lemoiz geldiaraztea gizarte hondamena izango litzateke", deklaratu zuen 1979an Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta" Lemoiz ezinbestekoa da Euskal Herriko ekonomia aurrera atera ahal izateko" Pedro Areitiok, orduko Iberdueroren lehendakariak), baina, 1984rako, zentrala martxan jartzeko prest zegoenean, bertan behera gelditu zen. Asko hitz egin eta idatzi da hamarkada luze horretan gertatutakoaren inguruan.
‎Segurtasun kulturalaren eta hizkuntza parekidetasunaren kontzeptuak ez dira inongo artikulutan agertu23 Osasun erakunde eta autoritateak dira kulturalki segurua den arreta eskaintzearen arduradunak, pazienteek eta haien komunitateek hala definituta, eta bidea eginez neurtuta osasun ekitatea lortu arte. Horretarako, ezarririk dauden botere harremanak kritikatzeko prest egon behar dute, gainerakoen kulturekiko" konpetentzia" garatzea lehenetsi baino gehiago, beren sistema kulturala eta kultura bera zalantzan jartzeko prest egon behar dute.
2022
‎Mikel Arregi Zestoako alkateak jakinarazi du udalean sartu zirenean paper bat aurkitu zutela, familiaren nahia adierazten zuena. " Paper batekin egin nuen topo, eta bertan familiak azaltzen zuen bustoa udalaren esku jartzeko prest zegoela. Hori irakurritakoan, neuk deitu nien haiei, guztia lotzen hasteko".
‎Aragonesen proposamenak tarteka pizten den eztabaidari zabaldu dizkio ateak. Ba ote dago Espainian alderdi politiko garrantzitsurik bere estatusa arriskuan jartzeko prest dagoena gu hiruron herrion erabakitzeko eskubidea onartzeagatik?
‎Oharrean ez diote aipamenik egin, baina azken egunotan Errusiaren eta Mendebaldearen arteko harremanak are gehiago gaiztotu ditu Suediak eta Finlandiak NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzeko erakutsitako erabakitasunak. Okerrik ezean, datozen asteetan erregistratuko dituzte eskaerak, eta aliantza militarrak beso zabalik hartuko ditu Eskandinaviako bi herrialdeak, nahiz eta Turkiak iradoki duen horien sarrerari betoa jartzeko prest dagoela. Ekainaren 29an eta 30ean egingo du NATOk hurrengo goi bilera, Madrilen (Espainia).
‎Twitter sare soziala erostea izan da Musken azken «erokeria». 44.000 milioi euro jartzeko prest zegoela esan zuen, baina azkenean atzera egin du, eta baliteke 1.000 milioiko isuna ordaintzea horregatik. Ikusteko dago zer gertatuko den azkenean, eta zein diren Musken benetako asmoak.
‎Errusiako petrolioaren prezioari ez ezik, gasarenari ere gehienezko prezio bat jartzeko prest dago orain Brusela, Ursula von der Leyen Batzordeko lehendakariak iragarri duenez. EBko hamabost kidek eskatu dute, tartean Frantzia eta Espainia, baina orain arte uzkur agertu dira Europako Batzordea eta Alemania, beldur zirelako Moskuk gasaren iturria guztiz itxiko ote zuen.
‎Orain bai. Beste masaila jartzeko prest nago".
‎–Jainko maitea, horrelako emakume fina, ohoretsua, garbia; belauniko jartzeko prest zegoen zera honen, urdanga honen aurrean! Eta neuk bultzatu dut horretara!
‎Aldendu zaitez niregandik, lotsagabe hori! –egin zuen oihu higuinez beterik, Paxarengandik atzerantz urrunduz eta beso dardartiak beraren eta emakumearen artean ipiniz– Belauniko jartzeko prest zegoen eta noren aurrean. Zure aurrean!
2023
‎Haien pribilegioak eta maskulinitatea zalantzan jartzeko prest dauden gizon guztiek ere zabalik dituzte Lamiaena Emakumeen Etxeko ateak. Baldintza bakar bat aipatu die Alvarezek:
‎Luterorentzat eta Calvinorentzat, gizakia berez gaiztoa zen; alferrikakoak ziren haren ahaleginak. Egitura ekonomikoaren edo Führer-en baten esanera bere bizitza jartzeko prest zegoen gizakia; lanean eta ahaleginean oinarrituta, kapitala pilatu: horra hor bizitzaren helburua.
‎Alderdi popularrek —eskuin tradizionalak— aupatu dituzte gobernuetara. Marra gorriak zartatu dituzte, eta demokrazia hankaz gora jartzeko prest daudenei ateak parez pare ireki dizkiete. Azken buruan, gauzak garbi esateko, Europako alderdi popular gehienek nahiago dute faxistekin gobernatu, gobernua beste inoren esku uztea baino.
‎Nekazariaren erantzunak harritu zuen Sara. Ez zuen espero Sasietakoak dirurik jartzeko prest zeudekeenik. Edo bai, baldin eta horrekin Gobernuari kudeaketaren berri eman behar izatea saihesten badute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia