Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 248

2000
‎artalde koxkor bat bazen gure etxean, eta oso negu txar batek ardi gehienak akabatu zituen. Negu hari bederatzi puntuan hamabi bertso jarri omen zizkion, eta bertso onak omen ziren gainera. Harek gogoan zeramatzan, baina pena da galdu egin direla, ez baitzituen idatzi.
‎" Bai, zuk orain hori erraiten didazu, baina ez duzu atsegin Pagabasoko leizeaz mintzatzea...", ihardetsi zion aitak, hasperen egiten zuela. " Hori bertze kontu bat da, zeren eta deabrua ez baita ipuina, eta Jainkoak lurpeko labean jarri omen zuen hura. Bertze bi urdanga horiena bertze gauza bat da guztiz!", erran zion amak.
‎Halaxe jakin genuen guztia. Kirurjilari baten eskuetan jarri omen zen jatorrizko bi titi erorixeak igo ziezaizkion. Ebakuntza arrunta omen zen, arrisku apartekorik gabea.
‎Semeak, aitaren oniritzia jaso ondoren, madrildar batekin Madrilen bertan ezkontzekoa zela argitu zion. Aita, orduan, serio jarri omen zen eta, apur batean hausnartu ondoren, zenbait aholku eman zion:
2001
‎Sagar jotze eta estutze lana amaitua zela adierazteko edo, baserriko larrainean, atarian biltzeko ohitura zuten garai bateko sagardogileek. Patsola bat jartzen omen zuten eta bertan pisoiekin erritmo ezberdinak jotzen omen zituzten, irrintzi luzeak botaz. Nafarroan, Baztango Arizkun herrian esate baterako, hiruko erritmoa mantendu da, hiru pisoiez osatutako soinua, alegia.
‎Garai hartan ahuldu samarturik zeuden" Espainian eroso" zaleak indarberritu egin dira. Ibarretxek EHrekin ez paktatzea jarri omen du baldintza lehendakarigai izateko. IU EBrekin batera ez badute gehiengorik, PSOErengana joango da arrenka.
‎Beti berdin zebiltzaan. Esan diat, tipoa samarra zuan, adarrak ere jarri omen zizkioan behin baino gehiagotan. Enfin.
‎(Emozionatzen hasita): Eta gainera minotauro berriarekin egingo duzu topo, Alemaniatik ekarri dugun azken modelo zoragarriarekin, eta kontuz ibili duzu, oso gaiztoa jarri omen dute nonbait, ez dakit daukagun Teseoa gai izango den munstroarekin borroka egiteko.
‎Historiaren lekuan mitoa jartzea omen da hori, eta Euskal Herri (EAE) errealaren lekuan entelekia bat sortzea. " Gezur" historiko eta geografiko hauxe da, hain zuzen, indarkeriaren iturburua, sortzen duen frustrazioagatik eta eragiten duen borrokagatik.
‎Jon Juaristiren ustetan, Autonomi Estatutuen garapenak hizkuntz demokratizazioa frenatu egin du, lurraldeari lotuta agertzen baita berenezko hizkuntza. Mugak jartzen omen dizkio horrek espainierari.
‎Hasieran, bere irudipenak izango zirela pentsatu zuen, baina herenegun gauean, etxera iritsi zenean, susmoak egiaztatu egin ziren: etxe guztia hankaz gora jarri omen zioten. Honenbestez eta kontua argitu arte hitzordua atzeratu egin genuen.
2002
‎Berak dioenez," baserria negar egiten hasten zen". Baserriaren egitura guztia dantzan jartzen omen zen dolarea funzionamenduan hasten zenean. Baserritik ihes egiten omen zuen Iribarko nagusiak.
‎Turismo zerbitzua ere jarri omen duzue...
‎Kutxetako arduradunek diotenez, bistakoa da diru ezartze horiei ematen dieten garrantzia. 2000ko ekitaldian, behin zergak ordaindu eta gero, geratu zitzaizkien 470 milioi eurotatik zati handia jarri omen zuten obra sozialak mantentzeko eta baliabide propioak indartzeko.
‎Bada jendeak gorria ikusten zuen, beste batzuk berdea. Batzuk eurengana gerturatzen ikusi omen zuten, edo ia auto gainean jarri omen zitzaien beste batzuei. Jendea gezurretan ari al zen?
‎Emazteak senarra libre ikustearekin amesten du, baita hamairu urteko Garazik ere, bion alabak. Bautistak Eguberrietako garai seinalatu hauetan askatasuna berreskura dezakeela pentsatzeak dardaraz jartzen omen ditu biak. Bautistak 25 kilo galdu zituen aurtengo maiatzean eta hil zorian egon zen.
‎Baina ez zagon asko kontatzeko –azaldu zion Arantxak– Atzo aipatu nizuena besterik ez: sartu omen zitunan, jarri omen zitunan txoko batean, eta, Alexek neska bat ekarri zuenean, besteek hanka egin omen zitenan, deabruak hartuta bezala.
‎Drogak ere ematen dizkiete. Borroka eguna baino egun batzuk lehenago droga kendu eta erotuak jartzen omen dira. Pertsonek bezala drogaren mira izugarria izaten dute.
‎Zalaparta batean hasi omen zen klasea. Isiltasuna lortu zuenean, pertinentzia hitza hizpidera etorri, eta bere aurpegiaren adibidea  jarri omen zuen hitzaren esanahia argitzeko: " nire aurpegia guztiz pertinentea da nire zaletasunarekiko:
2003
‎Arduradunek egin dituzten aurreikuspenen arabera, gaur egun, orduko 400.000 metro kubiko gas emititzeko gai dira instalazioak, eta, gerora, 800.000 metro kubiko emititzeko moduan ere jar omen daitezke. Gasaren erabilerari dagokionez, oraingoz 1.000 milioi metro kubiko izendatu dituzte etxeko, merkataritzako eta industriako kontsumorako eta 1.700 milioi elektrizitatea generatzeko.
‎Angel Acebes barne ministroak kereila jarriko omen dio
‎Hegoafrikan zabalduta dago. Burkina Fason 1998an jarri omen zuten martxan halako beste bat, eta bi urtetan prostitutetara jotzen duten garraiolarien artean kondoiaren erabilera %60tik %90era igotzea lortu zuten.
‎Esate baterako, O Bierzoko indusketen arrakastak izan zuen oihartzunari esker jarri omen zen Martin Ibarguren Zaldibiko Udalarekin harremanetan iaz, esateko han hilobi komun bat zegoela, berak ondo ezagutzen zuen tokian. Orduan, Zaldibiko Udalak (Gipuzkoa) Aranzadiri deitu zion ikerketa lanak aurrera eraman zitzan eta gorpuzkinak aurkitu zituzten.
2004
‎Egin behar dena egungo artea bultzatzea da, guk egindakoa »eta nire ustez gure erakusketa nahiko kontserbadorea da» eta hortik aurrerakoa. Adibidez, Gaztelu Plazan entzierroei buruzko eskultura bat jartzekotan omen dabiltza, eta hori, nire ustez, dirua botatzea da. Arte garaikidea da zuzenean babestu eta lagundu behar dena.
‎Hizlariak, Arana «maisuari» ezaugarriren bat jartzeko eskatuko baliote, hauxe jarriko omen lioke: «Ni naiz euzkeraren plzkundea» (203).
‎Londresen uste diat izan dela. Mutiko bat, auto atzean eta noski atea ondo itxi gabe eta zinturoia jarri gabe omen zihoaan eta, bere amak bolantea jiratzean jo ta autotik erori omen zuan."
2005
‎Denuntzia ez zen horregatik etorri, zera jarri omen zuelako baino: " los cochinos nacionales…".
‎" Aipatu langilea ordezkari sindikala zen eta hitzarmen kolektiboak betearaztea bermatu behar zuen", argudiatu du alkateak. Derrigortutako erretiroaren akordioa" komenio kolektiboaren klausula batek eraginda" hartu zuen Udalak lana bultzatzeko asmoz", hau da, langileen ordezkariekin adostutakoa indarrean jarri omen zuten.
2006
‎Errusiar inperioak sustatutako munduari buelta emateko Otto von Kotzebue marinel aberkidea buru zuten" Rurick"() eta" Predpriaetie" edo" Enterprise"() ontzien espedizioetan izan zela-eta, Itsaso Barearen azterketan buru belarri busti zen lehen mailako lehenengoetako zientifikotzat jotzen da. Adelbert von Chamisso, min lagun minak Kalifornian topatu zuten landare honi bere ohorez jarri omen zion Eschscholtzia izena. Marshall Uharteetan egindako aurkikuntzak medio ere Kotzebuek bertako atoloi bati Eschscholtz Atoloia deitu zion, 1946an AEBek egin asmo zituzten proba nuklearrak burutzeko bertako biztanleria osoa bertatik atera zutenetik Bikini izenez ezagutzen dugun atoloia, hain zuzen ere.
‎Deñe Abuin zinegotziak, erakusketa hau duela urte pare bat egin zen Lesaka Ezagutu proiektuaren segida dela aipatu zuen. Hilabete honetan Beti Gazte elkartean egonen bada ere, Baztanen eta eskualdetik kanpora erakusteko borondatea ere erakutsi du eta, Kultur Etxea gauzatzen denean, bertan jarriko omen da.
‎Erabat jeloskor jartzen omen dira attek holako egoeretan. Ez da gutxiagorako izango!
‎Bernat du izena, eta gure aitaren lagun handia izan zen, agertu zidan, halako batean, ontziolako ugazabak. Frantzia utzi eta jarri omen zen Bizkaiko lurretan, orduan agertu ez zidan zeozerengatik ihes egin ondoren. Frantziako maisu onenekin ikasi omen zuen beiragintzan, eta maisu handi harengandik ikasteko aukera paregabea izango nuela errepikatu zidan behin eta berriz.
‎Batuketa bat, kenketa bat jarri omen zieten, gero buruketa hauxe: " Lau arto ale ditugu, hiru arto jaleren artean, bakoitzari zenbat ale egokituko zaio?".
2007
‎Hor konpon gerlari horien artekoa! Alta, bizkarra altxatzearekin batera nabaritu duzu gainean bi ahotako ezpataren zama, eta konturatu zure gerrakoa ez dela baina zeu salbatzeko jarri omen dizutela, eta bertze gerra bat duzula zurea, gainean duzun bi ahotako ezpataren zamatik askatu beharrekoa. Hori bai, hitza zure ezpata, «noranahi joaten den».
‎Erakundeak garbi dauka ordea; Nazio Batuen Erakundeak 2003tik Darfurreko gatazkarentzat 15 erresoluzio egin ditu. 2008ko urtarriletik operazio eraginkorra jarriko omen dute abian. Ordurako hamar mila haur hilko direla dio L' Arche de Zoek.
‎azpimarratzen zuen: , tout, tout?) jartzen omen zuen aurrean, bere bizia garden eta egiaz aurkeztuz. Tolesturarik gabeko jokabide honen bitartez, gainditu ezinezko erakarmena sortzen bide zuen bere inguruan.
‎(OFF) Oso jarrera britainiarra da hori, (ON) iragana aldarean jartzearena. Zaharra den guztia sakratutzat jotzen da, â? ¦ eta ukituz gero, arriskuan jartzen omen dugu. â? ¦ (OFF) Baina, egunen batean, etxe berri hau ere (ON) eraikin historikoa izango da.
‎Neurri fiskal aringarriak hartzeagatik, administrazio zentralak errekurritu egin zituen 1988an Gipuzkoako lurraldean indarrean sartu ziren arauk. Izan ere, beren ustetan Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zituen arauak inbertsioak pizteko zirela eta, Ekonomia Itunaren edukia kolokan jartzen omen zutelako. Geroago, Araba eta Bizkaiko Aldundiek ere eurenak egin zituzten arau hauek.
‎Gainera, bazen besterik etxean. Dionisa arrebak oztopoak jarri omen zizkion, bera bakarrik etxean ezin zitekeela moldatu. Aitarekin batera hirurak bizi ziren.
‎–Gazteluko maldan jarri omen zuen margo zaldia, entzun uste zion Gigiri, baina oraingo honetan ez zuen bere baitatik erauztea lortu, jada agurearen etxe aldera begira begira baitzegoen.
2008
‎Zenbatzen hasiko bagina zenbat aldiz lan egin dugun ordaina zein izango den zehatz mehatz jakin gabe… Denok dugu prezio bat, hala ikasi genuen film beltzetan. Prezioa jartzea omen da kontua. Nire susmoa:
‎Arraunaren munduan, San Pedro izan zen bere guztizko taldea. Euskaldunako urdinaren gainetik jartzen omen zuen San Pedroko kolore morea, ondo ezagutzen duten adiskideek adierazten dutenez. Ez dugu ahaztu behar pasaiatarra zela jaiotzez, nahiz oso txikitan Andoainera etorri bizitzera; sustrai horrek markatua utzi zuen betiko, nonbait.
‎Behin adin batera ezkero, pertsona barrura begira jartzen omen da.
‎Sendatzaile psikosomatiko batzuen arabera, aurreneko gaixotasuna, jatorrizkoa, beste guztien oina eta zuztarra, seriotasuna da. Gure gaitzek txiste kosmiko izugarri (izutzeko) bat omen dute berekin, eta txiste hori zein den jakiteak sendabidean jartzen omen gaitu. Ez dakit zer esan; dakidana da hildakoaren edo hiletsiaren seriotasuna ez dela aise gaindi daitekeena.
2009
‎Kultur Elkartea, Oroitzene AEK eta Lizeo ikastola agertzen dira mapan. Kontseiluan galdetuta, Topagune eta Ikastolen Elkartearekin jarri omen dira harremanetan".
‎Orain, AllGood Entertainment enpresa artistari auzitegi federal batean demanda jartzekotan omen da.
‎Diskorako oinarri gisa hartu dituen soinuen artean, soinu rockeroagoa eta Coldplay taldeko Chris Martinen melodiak nabarmendu ditu Lewisek. Echo izena, berriz, oihartzunak soinu handi eta organikoa adierazten duelako jarri omen dio, berriz, Ingalaterrako X Factor telebista saioari esker ezagun egindako kantariak.
‎Aurrena ahalordez herrian ezkondu, eta orduan joango zela. Petraren lehengusuak jakin zuenean arreba baten parekoa zen neska Ameriketara zihoala, komoda gaineko Petraren argazki markoduna hartu, eta paretara begira jarri omen zuen.
‎LUKAS. Ondo jarriko omen da!
‎Etzakiat ba. Beste argazkilari hori zakar samar jarri omen zuan, ezta?
‎Emen esan, abestu edo jotzen dana, iru aneurkin (km.) luze dan iristen da irragiñera, ta onek ortzai (eter) bidez alde guzietara irradaten du. Oraingo irragiñak 500 watt neurriko indarra egiten du; bi illabete barru edo, ordea, oingoa kendu ta erosi duten berria jarriko omen dute, lau bider indar geigo egingo duna. Erabiltzen dun ortzai ozka (onda) 343 neurkiñekoa da(?).
‎Aurpegia erakutsiz galdekatu zuen gizonak esan zion bere aurkako polizia akusazioak zeudela eta kolaboratzen ez bazuen bere aurka egingo zutela. Berari buruzko txosten bat ere erakutsi omen zion eta beste hitzordu bat ere jarri omen zioten. Zazpi ordu ondoren libre utzi zuten.
‎EAJk Gorbeiako puntara joan eta ikurrina jarri omen du; aurrez, espainiar armadak bandera espainola jarri duela-eta. Zergatik jarri zuen, bada, EAJk espainiar bandera Gernikako Juntetxean, Eusko Legebiltzarrean eta Bilboko Udalean?
‎Hitzordu batean Txiki asko berandutu eta Carlosek kargu hartu zion atzerapenagatik. Gero, abuztuaren erdialdean, Biltzar Ttipira deitu zutenean, Txikik hitzordu faltsu bat jarri omen zion Carlosi. Eta hala, Carlosek Orozkoko Biltzar Ttipira joan gabe eta Organizaziotik deskolgaturik geratu behar izan zuen.
‎Datuak kezkatzekoak dira, aipatu desoreka hazten ari baita Lehenengo Munduan; baita modernizazioaren bisita jaso duten gainerako munduetan ere, gazteen suizidioak barne. Japonian kartelak jarri omen dituzte hirietan, arazoak saihestu aldera honakoa diote tonu atsegin eta zibilizatuan: " Arren, ez egin zeure buruaz beste jendetza orduetan".
‎Eta indarkeriak eraiki/ urratu duen sarea. Literaturaren zeregin nagusia besteen larruan jartzea omen: nor da, ordea, gure asuntoko bestea?
‎Errazuren txaletaren parean gelditu eta imintzioka erakutsi zidan, besoak zerura jaso, eta hanka puntetan jarriz. Pertsona jartzen omen zuten esku hankak grilluekin lotuta, eta goitik eta behetik eragiten omen zioten hezurrak kraskatu arte, edo adiskideak, senideak, auzoak salatzen hasi arte. Hondartzatik, pasealekutik, begira geneuzkan udatiarrak.
‎Ez ziren haserre alkateordearen aginduarekin," Alperrik baita uholdiari atiak jartzia!", belaunetarainokoa zeukaten beheko bodegan, eta baratzearen gainbeherak indarrean zekarren ura oilotegiraino. Eskoletan koltxoiak jarriak omen zituzten jendea biltzeko. Zakurra askatu zuten.
2010
‎hormako argazki zaharra, halako herritarren xelebrekeria, soldadutzako urte luzeak, munduan zehar ikusitako ñabardurarik txikiena edota agertokietan izandako unerik sakonena. Bizi zela zuten biografia liburu bat idazteko aukerari buruz, eta baldintza bakarra jarri omen zion biografiaren protagonistak: Liburuak hiru hizkuntzatan izan behar zuela zioen.
‎Horren harira, kontrakoa dela adierazi du Atutxak, Sabino Arana Fundazioarentzat gehiegi mantsotu zela hiru milioi euroak jasotzeko prozesua. Izan ere, 2006 hasieran jarri omen zen martxan prozesua, Kultura Sailarekin orduan jarri omen ziren harremanetan.
‎Horren harira, kontrakoa dela adierazi du Atutxak, Sabino Arana Fundazioarentzat gehiegi mantsotu zela hiru milioi euroak jasotzeko prozesua. Izan ere, 2006 hasieran jarri omen zen martxan prozesua, Kultura Sailarekin orduan jarri omen ziren harremanetan.
‎Aftonbladetek bere orrietan azaltzen duenaren arabera, 20 eta 30 urteko bi emakumek jarri dituzte salaketak. Bigarren salaketa, eraso egin izanagatik jarri omen diote.
‎Gizonezkoari zelula amak nola txertatu zizkioten galdetu zion Linazasorok. Zain barneko bi injekzio eta larruazalaren azpiko beste batzuk jarri omen zizkioten. Hura entzunda, gizonezkoa lasaitzen ahalegindu zen Linazasoro, eta azaldu zion odol hodietan sartutako zelulek ezin dutela hesi hematoentzefalikoa zeharkatu.
‎Ez dut gai honetaz arazo bat egin nahi, baina lazgarria da ez jakitea zer den edo nola heldu. Dirudienez baskula bat dago eta ahuspez jartzen omen gaituzte... Ai, nire ilea urdindu egingo da burua erori aurretik!
‎neu veleian/ gori bisi na irakur omen daiteke. Neu/ re ata/ araina/ arrapa jartzen omen duen ostraka, ordea, faltsua zen perituentzat. 16365b zenbakiarekin sailkatuta dago.
‎Gauza batzuekin ez nengoen oso ados, baina tira. Semeak aitaren alde jartzen omen dira horrelakoetan, aitari aurre egiteko gauza ez direlako eta, ondorioz, aitaren bidetik jotzeko arriskua dutela. Eta pixkanaka pixkanaka amaren aurkako mespretxua agertzen omen dute, gainera.
‎ESTITXU. Zurrumurruak entzun ditut. Lukas izeneko mutil katxarroa hemen jarri omen dela bizitzen. Zuk badakizu zerbait horri buruz?
‎Gaur, 25 urte geroago, 25 euskaltzalek beste eskaera bat aurkeztu dute erregistroan. Galdegiten dutena, Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari baimena eman diezaiola behingoz, baina ez bakarrik analogikoki emititzeko, baita aurki indarrean jarriko omen duten sistema digitalean aritzeko ere. Gaurko eskaeraren aurkezleen artean, duela mende laurdenekoa sinatu zutenetako batzuk, 25 urteko gazteak, euskalgintzako zein kulturgintzako ordezkariak, Euskalerria Irratiko langileak, entzuleak, bazkideak, lagunak.
‎Guzti honen aurrean, Herrizaingo Sailak alerta gorria jarri du indarrean. Iragarri dutenez, bihar arratsaldeko lauetan krisi mahaiaren bilera egingo dute eta orduan jakingo dute Euskal Herrira iritsiko den haizea" indartsua ala oso indartsua" izango den.Egoera honen aurrean, erakunde guztiak eta SOS Deiakeko langile guztiak% 100ean jarri omen dituzte alertan.Gipuzkoako Foru Aldundiak ere jarraipen mahaia eratuko du fenomeno metereologiko honen jarraipena egiteko.Era berea, erakundeek iragarri dute bertan behera geratuko kanpoaldean egiten diren eskolako eta federatutako kirol ekitaldiak biharko 15:00etatik igandeko ordu horretara arte. Gainera, azokak eta merkatuak egitea ere baztertzea aholkatu dute.
‎Kalez kale garbiketa lanak bukatu eta hara joaten zuan. Baratzean hasi aurretik hamaiketako ederra jartzen omen ziotean berari bakarrik gonbidatuentzako gelan, bertako oiloen arrautza frijituak, gonbidatuentzako apartatuta zeukaten txorixo muturren bat ere ez zitean faltako eta ogia ere ez, beraiek egina, gainera. Hura zuan lanaren ordaina eta Patxintxi kontentu joaten zela bazekiat nik, berarekin betidanik harreman handia izan dudalako.
‎Beharbada inoiz jan ez nuena dastatzeko aukera izango nuela esan zidan Esmeraldak. Arkumea laguntzeko Kubako plater nazionala jarri omen zuen. Aurreiritzirik gabea baldin banintzen, gozatu egingo nuela abisatu zidan.
‎Meza entzuten jende asko omen zen," mas de quatro cientos de personas", eta jende guzia harriturik buelta emanda atzera begira jarri omen zela, siendo mirones y oientes a los alborotos. Eta Fraixku eta Angela Villanueva anai arrebak omen zirela iskanbila sortzen zutenak, esanez que no permitirian por ningun modo se mantubiese durante el sacrificio de la misa zera alguna enzendida sobre la sepultura mencionada.
‎Orain baño len egongo itzan ni orain nagoen atakan". Esaten dutenez orik asko zittuan, eunian bat jartzen omen zian ta. Zenbat denpora eondu zan kartzelan etzakiu baña...
‎Adrian oso astuna jartzen duk krokodiloaren kontu horrekin, eta gehiegi edaten dik, eta desastre bat duk, baina berak sufritu egiten dik, ezin dik gainditu bere elbarritasuna, eta lagun bezala berarekin egon behar diagu. Gainera, gaur bertan esan zidak aitak gosarian, Adrian tratamenduan jartzekotan omen zebilek Isidro, eta La Salleko psikologo harengana joan omen duk hitz egitera."
2011
‎Plataformak asmakizun eta gezurtzat jo zituen Zaballosen adierazpenak.Jesus Maria Zaballos ek esandakoak argitzeko LOHPk bidalitako oharraren arabera, maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren, eta PSE EEk jaso zituen emaitzak jakinak izanik, bere bulegora deitu zituen zinegotzi izango diren LOHPko bi hautagaiak eta bilera horretan, PSE EEk bere programako 100 proposamenak irakurri zizkien. Plataformako kideek aipatu dutenez," ezagutzen genituen arren oso adi entzun genituen proposamenak" eta ondoren bi baldintza jarri omen zizkioten Zaballos alkategaiari beraien botoak eskuratu ahal izateko: " baldintzak zintzotasuna eta erantzukizuna baino ez ziren izan, ez zioten beste ezer ere eskatu" plataformak azaldu duenez:
‎Sexty Sexerseko Mikel Larratxek oharra egin digu hedabideoi: kazetariok musika taldeak koarentenan jartzen omen ditugu ingelesez abesten badute eta eusko labela eman euskaraz ari badira. Kantuen letrei, aldiz, arreta gutxi jartzen omen diegu.
‎kazetariok musika taldeak koarentenan jartzen omen ditugu ingelesez abesten badute eta eusko labela eman euskaraz ari badira. Kantuen letrei, aldiz, arreta gutxi jartzen omen diegu.
‎Torturak ekiditeko bitartekoak jarri omen dira, alferrik ordea.
‎zelai bitan. Real Madrileko Casillasi Iker bere izena, bere aita guardia zibila Pais Vascon destinatuta zegoelarik jarri omen zioten, eta horrek kirol kazetarien artean balio erantsia ematen omen dio zurien kapitainari. Izan ere, irudi luke Espainia aldean hemen ibilitako guardia zibilak, poliziak, militarrak heroiak direla beren inguru hurbilenetan bereziki, hau Afganistan edo bailitzan.
‎–Ez genion egundo elkarri musurik eman, apenas ukitzen genuen elkar eta, hala ere, nik bizi izan dudan maitasunik bortitzena izan da, esan zion idazleak. Itsasertzean jartzen omen zituzten hitzorduak, edo hondartzan bertan, eta biak paseatzen ibiltzen omen ziren, elkar ezagutuko ez balute bezala. Batzuetan bera esertzen omen zen eta emakumeari jarraitzen omen zion begiradarekin, edo alderantziz, barrena pasioaren suak erretzen zien bitartean.
‎Idazleak irudimenean maitasuna nola egiten zuten kontatzen zion xehetasun askorekin, eta emakumeak deskribapenik gordinenak tartekatuz erantzuten zion. Saltoki handietan geratzen ziren erosketak egiteko, eta apalak arakatzen zituzten bitartean berokia ukitzen omen zion gehienez idazleak emakumeari, edo honek esku bat jartzen omen zion bizkarrean pasadan, ezezagunek leku estuetan egin ohi duten moduan. Tarteka jatetxe berera joan eta mahai ezberdinetan esertzen ziren eta begiradak urrunetik trukatuz egiten zuten otordua.
‎Uhinak bezain suntsitua altxako naiz?. Olerkiari Naufragio ttipia jarriko omen dio izenburu pertsonaiak. –Amaiur saria eman zidatenean eskertu nahi izan nituen bi pertsona:
‎Baina tira, lehengusuHezurgabe ondo jarriko omen da. Behi,
‎gurtu egiten zuten, heroitzat zeukaten potroak jartzen zekielako egoerarik zailenetan. Potroak eta buruargitasuna, biak jartzen omen zituen Katxasek. Baina, gero, balentriak baino ez dituzte kontatzen haren jarraitzaileek.
‎Lo egin aurretik, Martinen eskuizkribuari eman diot begiratu bat. Basoko hizketa nolakoa den eta herri horretako albiste batzuk jarri omen ditu bertan. Hasiera irakurri dut eta hauxe dio bertan:
‎Markesak, ordea, denborarik izan ez zuenez zeuzkan diru kopuru handiak ongi babestuak uzteko muzin egin zion eskaintzari esanez bera ez zela ihesi joango koldarren moduan, eta azkenean mendiz alde egin behar izan zuen. Horretarako, lehendabizi Donibanera hurbildu omen ziren eta bertan Ormaiztegiko Intxausti izeneko batekin jarri omen ziren harremanetan, eta honek Txanberlainen eskuetan utzi omen zituen Biriatu inguruan 1946ko apirilaren 16an mugarako bidean.
‎Cavaillé Coll bat da, frantsesa, XVIII. mendekoa. XIX. mendean jarria omen da Oiartzungo elizan, baina Candendok esaten du badaudela datuak baieztatzen dutenak hori Frantziako, Pariseko beste elizaren batean egona zela. Eta gainera nonbait irakurri dut, hemen berak ez du esaten, baina nonbait irakurria dut, ez dakit posible ote den, organo hori egon ote zen Saint Sulpice eliza famatuan bolada batean.
‎Gero jakin dugunez, Maitenak ezin ditu jasan sugeak eta saguak, erabat histeriko jartzen omen da, eta hori baieztatu dugu oraingoan.
‎1970ean, Manuel Fragak ezarritako Prentsa Legean oinarrituta, Espainiako Tribunal de Orden Publico k euskaldunei buruzko Gu ta gutarrak fikziozko istorioa bahitzeko agindua eman zuen. Moujan Otañoren zientzia fikziozko istorio horrek Espainiako batasuna kolokan jartzen omen zuen, bertan hainbat euskaldunek denboran zeharreko bidaia bat egin baitzuten ibilgailu batean. Beste bat, 2009an, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Guardia Zibila bidali zuen Arraldera ETAko presoen aldeko jaialdi bat ikertzera, eta, lege hausterik sumatuz gero, ekitaldia bertan behera uzteko agindua zuten.
‎Moujanen istorioa harrigarria izan bazen ere, idazkiak berak ere aparteko bidaia egin behar izan zuen. Bartzelonako Nueva Dimension aldizkariak argitaratu zuen 1970ean; baina aldizkaria inprimatuta eta kaleratzeko zegoenean, Manuel Fragaren Prentsa Legean oinarrituta Espainiako Tribunal de Orden Publiko k bahitzeko agindua eman zuen, zientzia fikziozko istorio horrek Espainiaren batasuna kolokan jartzen omen baitzuen.
‎Norbaitek zerbait jarri omen zion.
2012
‎Gernuak berak ere salatu egiten omen du uretan pixa egiten ari dena, eta arraina erakarri, eztiak hartza erakartzen duen modu berean. Erreketan edo ibaietan biluzik sartzen denak arrisku handian jartzen omen du bere osasuna, arraintxoak berehala sumatzen baitu, urrutitik ere, uretan dabilenaren aztarna, eta ez du galtzen joan eta odola zupatzeko aukerarik. Hainbat tributan ohitura da, diote, ur lasterrari ipurdia emanez bainatzea, arriskuan egon daitezkeen zulo guztiak estaliz.
‎egiteko ohitura hartu nuen, eta goizero, jendea etorri aurretik, beharrezko neurriak hartzen ziren hartarakoxe zeuden bi morroiek eginkai lotsagarri haiek handik ken zitzaten orgatiletan. Ez nintzatekeen hainbeste luzatuko lehen ikuspegian beharbada hain garrantzitsua ematen ez duen gorabehera honetan, ez banu beharrezkotzat jo garbitasunari dagokionez neure jokaera zuritzea munduaren aurrean; esan didatenez, gertaera honen eta beste batzuen ondorioz, nire iraintzaileetako batzuek pozik asko jarri omen dute zalantzan eta.
‎LUKAS: Joxeanek deitu du, zazpiak aldera pasatzeko? Gaurko jarri omen zenuen hitzordua?
‎LUKAS: Joxeanek deitu du, zazpiak aldera pasatzeko? Gaurko jarri omen zenuen hitzordua?
‎ALIZIA: (besarkatuz) Tira, denborak bere tokian jartzen omen du bakoitza, eta zure izebari ere etorriko zaio kontuak emateko ordua.
‎Hitzartutakoari jarraiki, 1,2 milioi euro eman dizkio ostalaritza enpresak Udalari. Aldundiak jarriko omen dituen bi milioi euro ingururekin batera, diru guzti hori Punta Begoñako galeriak guztiz zaharberritzeko erabiliko dute, Landaren hitzetan. Tokiko agintariaren arabera, “une honetan garrantzitsuena galeriak birgaitzeko lan egitea da, gune publiko bezala berreskuratzea eta herritarren gozamenerako sustatzea; eta aldi berean, galerien erabilera posibleei buruzko hausnarketa berri baterako atea zabalik uztea ere”.
‎Rochefort-en jaioa, biziki maite zuen Euskal Herria, eta bertan kokatu zuen Ramuntcho, bere nobela ezagunenetakoa. Denboran atzera egin eta pozik begiratuko genuke zirrikitu batetik, ikusteko zer nolako euskal jantzian idatzi zuen Europa osoan arrakasta sekulakoa izan zuen nobela, turismoa gure Iparraldera begira jarri omen zuen akuilu lehena...
‎Kaleak, memoriaren kartografia. Distiratsua da, irribarre baketsua eragiten du Parisko kale batean jarri omen zuten errotulu ironiatsuak:
‎Gaiarekin poema bat egingo zuela ere agindua zion. " Ortzadarraren barruan bizi diren twa tribuko gizonak" jarriko omen zion titulu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
jarri 125 (0,82)
jartzen 77 (0,51)
jarriko 22 (0,14)
jartzea 5 (0,03)
jartzekotan 4 (0,03)
jarria 3 (0,02)
jarriak 3 (0,02)
jar 2 (0,01)
jarrita 2 (0,01)
Jarri 1 (0,01)
jarri gabe 1 (0,01)
jarririk 1 (0,01)
jartzeagatik 1 (0,01)
jartzekoak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia