2015
|
|
Arima berariazko eran garbitzen duela dirudi, eta ia guztiz kentzen dio indarra gure sentsualitateari. Sugar handi bat da, bizitzako desira guztiak kiskaltzen eta ezerezten dituela dirudiena; izan ere, Jainkoari eskerrak, arima huskeriazko gauzetan
|
jarria
ez nuenez gero, hemen aditzera eman zitzaidan nola zen huskeria dena, eta zein hutsalaren hutsalak diren hemengo erreinuak. Eta irakaspen bikaina da desirak egia hutsean gora jasotzeko.
|
|
8 Oi zein askatasun handia den, munduko legeen arabera bizi eta jardutea gatibutasuntzat edukitzea! Jaunagandik askatasun hau lortzen denean, ez dago esklaborik bere burua askatu eta bere lurraldera itzultzearren guztia arriskuan
|
jarriko
ez duenik. Eta egiazko bidea hau denez gero, ez da bide hartan gelditu behar, altxor hori ez baitugu irabaziko harik eta bizia amaitzen zaigun arte.
|
|
Erbestean salduta bezala dabil, eta nekagarrien zaiona berarekin batera kexatzen diren eta hau eskatzen duten beste asko ez aurkitzea da, baizik eta bizi izatea dela eskuarki nahi izaten dena. Oi, ezeri loturik ez bageunde eta geure poza munduko gauzetan
|
jarria
ez bagenu, beti hura gabe bizi beharrak bai leunduko lukeela heriotzaren beldurra benetako bizitzaz gozatzeko desirarekin!
|
|
Nik horretaz eta beste gauza batzuez idazten diot, niri ezer idatzi zaidanik berak ez igartzeko eran. Egoki litzateke berorrek garbi garbi hitz egitea berarekin eta Ana Jesusenarekin egin zuenaz kexatzea; izan ere, deabruak hasi duen azpilana berorrek agerian
|
jartzen
ez badu, gero eta okerrago joango da eta arimako bakez ezin jasanezko bihurtuko zaio berorri; eta hortik berori falta izatea bihotzean sentituko banu ere, argi dut berorren bakearekin behartuago dagoela niri mesede egitearekin baino. Eman diezagula Jaunak bakea ahal duenez, amen.
|
|
Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik, hau eta beste gauza batzuk jar daitezen. Horregatik, egin diezagula berorren aitatasunak guri asko laguntzeko karitatea, hau eta lehengo egunean idatzi nuena argi eta erraz gera daitezen aita komisarioaren aurrean; izan ere, hark
|
jartzen
ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituztelako; eta estu eta loturik dagoen arima batek ezin zerbitza dezake ongi Jainkoa, eta deabruak hortik tentatzen ditu, eta askatasuna dutenean, hainbat kasutan, ez zaie in...
|
|
Orain Antequera ondoan dagoen iturriak sendatuko ditu [gaitz horiek]. Ezin dut ulertu aita frai Buenaventuraren kontu hori, nire ustez, berorren agurgarritasunak idatzi baitzidan agintea kendu ziotela; bada, kendu bazioten, nola agintzen du fraideen atxilotzea?; berriro karguan
|
jarri
ez badute behintzat. Jainkoak mesede handia egin digu, gure aitak hain bakez eraman dituelako gauzak; eta eragozten ez badiote, hark hobeki amaituko du; horrela izango dela uste dut Haren Maiestatearengan.
|
|
Gaitz guztia begiak Zugan jarrita ez izatetik datorkigu; bideari baino beste ezeri begiratuko ez bagenio, laster batean iritsiko ginateke; baina hamaikatxo erortze eta estropezu izaten dugu eta bidea galtzen dugu, begiak, diodan bezala? egiazko bidean
|
jartzen
ez ditugulako. Dirudienez, hortik ez gara sekula ibili, berri egiten baitzaigu.
|