Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2015
‎Arima berariazko eran garbitzen duela dirudi, eta ia guztiz kentzen dio indarra gure sentsualitateari. Sugar handi bat da, bizitzako desira guztiak kiskaltzen eta ezerezten dituela dirudiena; izan ere, Jainkoari eskerrak, arima huskeriazko gauzetan jarria ez nuenez gero, hemen aditzera eman zitzaidan nola zen huskeria dena, eta zein hutsalaren hutsalak diren hemengo erreinuak. Eta irakaspen bikaina da desirak egia hutsean gora jasotzeko.
‎Asko poztu nintzen. Harekin harremanetan hasita laster, Jauna ni estutzen hasi zen berriro monasterioaren arazora itzul nendin eta neure aitor entzuleari eta errektore honi argudio ugari emateko esan zidan, oztoporik jar ez ziezadaten; eta haietako batzuek zer pentsatua ematen zien, aita errektore honek ez baitzuen inolako zalantzarik Jainkoaren espiritua zela, ondorio guztiak ongi aztertzen eta tentuz begiratzen zituelako. Azkenik, ez ziren ausartu niri oztoporik jartzen.
‎8 Oi zein askatasun handia den, munduko legeen arabera bizi eta jardutea gatibutasuntzat edukitzea! Jaunagandik askatasun hau lortzen denean, ez dago esklaborik bere burua askatu eta bere lurraldera itzultzearren guztia arriskuan jarriko ez duenik. Eta egiazko bidea hau denez gero, ez da bide hartan gelditu behar, altxor hori ez baitugu irabaziko harik eta bizia amaitzen zaigun arte.
‎Tentelkeria eta apaltasunik eza zela ikusten nuen gero. Izan ere, Jaunak ongi daki komeni dena, eta ez zela indarrik nire ariman salbatzeko, Haren Maiestateak hainbeste mesede eginez jarri ez balitu.
‎Erbestean salduta bezala dabil, eta nekagarrien zaiona berarekin batera kexatzen diren eta hau eskatzen duten beste asko ez aurkitzea da, baizik eta bizi izatea dela eskuarki nahi izaten dena. Oi, ezeri loturik ez bageunde eta geure poza munduko gauzetan jarria ez bagenu, beti hura gabe bizi beharrak bai leunduko lukeela heriotzaren beldurra benetako bizitzaz gozatzeko desirarekin!
‎Haren Maiestatean konfiantza osoa jartzea eta neure buruagan konfiantza guztia galtzea falta zitzaidan. Erremedio bila nenbilen; eginahalak egiten nituen; baina, antza, ez nuen ulertzen gutxi aprobetxatzen duela, geure buruagan dugun konfiantza guztiz kendurik, Jainkoagan jartzen ez baldin badugu.
‎Jainkoak emana da guztia; baina, dirudienez, honetarako asko lagun diezaiokegu geure buruari, geure zirtzilkeria eta Jainkoarekin dugun esker gaiztoa, gure alde egin zuen guztia, haren Nekaldia oinaze larriekin, haren bizitza hain nahigabetsua gogora ekarriz; haren egintzak ikusteaz poztuz, haren handitasuna, zein maite gaituen, beste gauza asko dira, kontuz aprobetxatu nahi izanez gero bidean sarri sarri aurkitzen dituenak, arreta handirik gabe ibilita ere. Honekin batera maitasun pixka bat balego, arimak atsegin hartzen du, bihotza sentibera jartzen da, malkoak datoz; batzuetan indarrez ateratzen ditugula dirudi, beste batzuetan Jaunak ematen dizkigula, erresistentziarik jar ez dezagun. Haren Maiestateak ahalegintxo hura, Jaun hain handiagatik negar egiten duela ikusteak ematen dion pozbidearen dohain handiaz, ordaintzen digula dirudi; eta ez naiz harritzen, baduelako arrazoirik asko kontsolatzeko:
‎Egin bedi ahalegina hasieretan alaitasun eta askatasunez jarduten, bada, pertsona batzuek pixka batean arreta galduz gero, debozioa joango zaiela uste baitute. Ongi da norbere buruaz beldur izatea, Jainkoa iraindu ohi duen arriskuan jartzeaz ez gutxi eta ez asko fida ez dadin, hau guztiz beharrezkoa baita bertutean oso sendo egon arte; eta ez dira asko hain sendo daudenak, batzuetan berezko izaerak lagundurik huts egingo ez dutenak; izan ere, bizi garen artean beti, apaltasunagatik bada ere, ongi da nork bere miseriazko izaera ezagutzea. Baina gauza asko daude, esan dudanez, jolasaldia zilegi egiten dutenak, otoitzera sendoago itzultzeko ere.
‎Hau hainbesteraino bizituz joan zitzaidan, non ez baitakit zerekin konparatu oinaze hau. Eta ez zen sekula ere eta inola ere beldurragatik, Jaunak otoitzean egiten zizkidan dohainez eta Hari nion zor handiaz oroituz, zein gaizki ordaintzen nion ikusten nuenez gero, ezin nuelako jasan baizik; eta biziki haserretzen nintzen erruagatik negar eginez isurtzen nituen malko ugariak zirela eta, ontzeko biderik nekez hartzen nuela ikusten nuenean, okasioan jarriz gero ez zirela nahiko ez erabakiak ezta nekeak ere berriro ez erortzeko ikusten nuenean. Malko gezurrezkoak iruditzen zitzaizkidan eta gero erru handiagoa, Jaunak haiek ematean eta hain damu bizia ematean egiten zidan mesede handia ikusten nuelako.
‎Hau idazten ari naizela, uste dut zure laguntzaz eta zure errukiagatik esan nezakeela San Paulok zioena, egokitasun harekin ez bada ere, honezkero ez naiz ni bizi, Zu, ene Kreatzailea, bizi zara nigan; izan ere, orain dela hainbat urte, nik dakidanez, zeure eskutik nauzu eta zure borondatearen aurka, gauzarik txikienean ere, ezer ez egiteko desira eta erabakiekin ikusten dut neure burua eta nolabait esperientziaz probatua urte hauetan gauza askotan, oharkabean Berorren Maiestateari irain ugari egingo nizkion arren. Eta iruditzen zait gainera, zure maitasunagatik egiteko aurrean izan dudan gauzarik ez dela izan erabaki sendoz egitera jarri ez naizenik, eta haietako batzuetan Zuk lagundu didazu helburua lortzen, eta ez dut nahi mundurik ezta harenik ezer, eta iruditzen zait ez didala pozik ematen Zugandik at den ezerk, eta gainerakoari gurutze astuna deritzot.
‎Deabrua nolakoa zen uler nezala nahi izan zuen Jaunak; izan ere, neure ondoan ikusi nuen beltz txiki oso higuingarri bat etsi etsita bezala purrustadaka, irabazteko asmoa zuen tokian galdu egiten zuela-eta. Nik, ikusi nuenean, barre egin nuen, eta ez nuen beldurrik, nirekin zirelako beste pertsona batzuk, beren buruaz baliatu ezin zirenak eta halako oinaze handiei zer erremedio jarri ez zekitenak, kolpe latzak emanarazten baitzizkidan, neure buruari eutsi ezinda, gorputzaz eta buruaz eta besoez. Eta txarrena barruko egonezinazen, inola ere ezin bainuen bakerik izan.
‎2 Aditzera eman nahi nuke hau, eta hain korapilatsua da, non ez baitakit lortuko dudan; hala ere ongi dakit, sinetsi nahi badidate, engainu honetan sarturik dauden arimek ulertuko didatela. Badakit batzuk zazpi eta zortzi ordu egoten zirela, eta bertute handiko arimak ziren, eta liluramendua zela guztia iruditzen zitzaien; eta bertutezko edozein jarduerak harrapatzen zituen, Jaunari oztopoak jartzea ez dela ongi uste izanez; eta honela, apurka apurka hil egin daitezke edo burua galdu, erremedioa bilatzen ez badute. Nik kasu honetaz esango nukeena da, Jauna arima gozo hartzen hasten denez gero eta gure izaera hain atsegin zale denez gero, hainbestean murgiltzen da gozotasun hartan, non ez bailuke nahi zirkinik egiterik eta gozotasun hura ezergatik ere galtzerik.
‎Aurretik Teresak uste zuen Gure Jauna jarri arte ez zegoela fundaziorik (ik. 12 zenbakia).
‎Sail honetan lehenbiziko sei atalak azpimarratu behar dira. Teresak ez zien jarri izenbururik, beste obra batzuei ere jarri ez zien bezala. A. Silverioren edizio kritikoan Relaciones deitzen zaie, hau da, Arimako Kontakizunak.
‎Eta honekin guztiak daudela poz pozik iruditzen zaio nire arimari, bera izan ezik, eta guztiek aurkitzen dutela erremedio beren neketan, berak izan ezik. Honek hain estura handia sortzen du, non, Jaunak liluramenduren baten bidez erremedioa jarriko ez balu, horrela guztia leundu eta arima bare bare eta aserik geratzen baita, batzuetan nahi dueneko zerbait ikusiz, beste batzuetan beste gauza batzuk ulertuz?, honelako ezer gabe ezinezkoa bailitzateke pena hartatik irtetea.
‎13 Nik ditudala esan dudan Jainkoa maitatzeko, zerbitzatzeko eta ikusteko desira hauek, ez ditut gogoetarekin batera izaten, lehenago izaten nituenez, debozio handiaz eta malkotan urtua nengoela iruditzen zitzaidanean; baina hain su hartze eta gar gehiegizkoaz izaten dira, non, berriro diot, Jainkoak liluramenduren baten bidez erremedioa jarriko ez balit, horrela ustez arima aseta geraturik, bizia laster batean amaitzeko nahikoa izango litzatekeela iruditzen baitzait.
‎Gauzak honela, aita probintziala oso alai etorri zen, ez baitzen nahasi orduan. Argi egin zion Jainkoak une hartan, eta nirekin haserre jar ez zedin ere bai, idatzizko baimenik izan ez nuelako, berak zioenez.
‎Nik erantzun nion, hor ikusiko zuela ni zer nintzen. Ni, neure iritziz, aparteko kontuaz aritu nintzen, elkarrekin gozakaitz jar ez zitezen.
‎Bazen han moja bat, aipaturikoak baino bertute gutxiagokoa ez zena; hau, diziplina eta barau, ahuleziak guztiz jota geratu zen, eta Jauna hartzen zuen edota debozio garra isiotzeko abagunea zen guztian, lurrera erortzen zen, eta hala egoten zortzi edo bederatzi ordu; berari eta guztiei hura liluramendua zela iruditzen zitzaien. Hau hain sarri gertaturik, erremedioa jarri ezik, uste dut kalte handia egitera etor zitekeela. Leku hartan guztian zabaldu zen liluramenduen hotsa; niri min ematen zidan hori entzuteak, Jaunak zer zen uler nezala nahi izan zuelako, eta zertan amaituko beldurrez nengoen.
‎Badirudi berorrek luze idazteko duen zailtasun bera dudala nik labur idazteko. Hala ere, mesede handia egiten dit, papera begiratu eta berorren letra ez ikustean triste jar ez nadin. Jainkoak gorde dezala.
‎Nik horretaz eta beste gauza batzuez idazten diot, niri ezer idatzi zaidanik berak ez igartzeko eran. Egoki litzateke berorrek garbi garbi hitz egitea berarekin eta Ana Jesusenarekin egin zuenaz kexatzea; izan ere, deabruak hasi duen azpilana berorrek agerian jartzen ez badu, gero eta okerrago joango da eta arimako bakez ezin jasanezko bihurtuko zaio berorri; eta hortik berori falta izatea bihotzean sentituko banu ere, argi dut berorren bakearekin behartuago dagoela niri mesede egitearekin baino. Eman diezagula Jaunak bakea ahal duenez, amen.
‎2 Jainkoarren eskatzen diot berorren maiestateari, ez dezala baimendu auzitegietan adierazpen hain zitalak ibiltzea; izan ere, mundua den bezalakoa izanik, susmoren bat gera daiteke norbaitengan (kontrako arrazoirik handienak badaude ere) horretarako biderik emanez gero, eta orain dagoenari orbanak jartzeak ez dio laguntzen erreformari; Jainkoari eskerrak, ongi finkatua dago erreforma, nahi badu, aita graciánen aginduz, moja hauekin harremana duten pertsona serio eta santuek monasterio hauetaz prestaturiko frogabidean ikus dezakeenez.
‎horretaz balia daitezela fraide horiei ohi duten baino hobeki jaten emateko. Nik diotsot berorren aitatasunari, alde guztietan honi erremedioa jartzen ez bazaio, ikusiko dutela zertan amaitzen den; eta ez lukete hori agindu gabe utzi behar, beharrezkoa eman gabe sekula ere ez baita geratuko Jainkoa. Haiek fraideei gutxi ematen badiete, Jainkoak ere gutxi emango die...
‎Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik, hau eta beste gauza batzuk jar daitezen. Horregatik, egin diezagula berorren aitatasunak guri asko laguntzeko karitatea, hau eta lehengo egunean idatzi nuena argi eta erraz gera daitezen aita komisarioaren aurrean; izan ere, hark jartzen ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituztelako; eta estu eta loturik dagoen arima batek ezin zerbitza dezake ongi Jainkoa, eta deabruak hortik tentatzen ditu, eta askatasuna dutenean, hainbat kasutan, ez zaie in...
‎Guztiak dira gazteak, eta sinets biezat, ene aita, seguruena litzatekeela fraideekin ez tratatzea. Honi baino beldur handiagorik ez diot beste ezeri ere monasterio hauetan; izan ere, orain dena santua bada ere, badakit nik zertara joko duen, berehala erremediorik jartzen ez bada, eta honek narama horretan hainbeste jartzera. Barka biezat, ene aita, eta gera bedi Jainkoarekin.
‎1 Bata eta bestea gabe geratuko dira, berorren agurgarritasunak dioenez. Errentan jartzea ez da komeni; nahitaez erosi behar dutelako etxea, ona nahiz txarra. Eta ez dakit zergatik, baina Monroy ko etxeren tratua ez ixtearen damurik ezin izan dezaket, bertan hilko zirela iruditzen baitzait.
‎Senar emazteek ezkontza hautsi dutela esan didate. Ávilan honezkero emakumearen ahizpa zabalduz doala ohartzen naiz, eta hainbat gezur zabaltzen dituzte hari esaten diotenek, eta Salamancan bertan ere gauza jakina da?, eta gaitza handituz doa, eta ez da erremediorik jartzen ez batetik eta ez bestetik; haren gurasoek ere ez diote egiten jaramonik esaten diedan ezeri, ez baitira gutxi esan dizkiedanak?, eta engainatu egiten nautela diote.
‎Orain Antequera ondoan dagoen iturriak sendatuko ditu [gaitz horiek]. Ezin dut ulertu aita frai Buenaventuraren kontu hori, nire ustez, berorren agurgarritasunak idatzi baitzidan agintea kendu ziotela; bada, kendu bazioten, nola agintzen du fraideen atxilotzea?; berriro karguan jarri ez badute behintzat. Jainkoak mesede handia egin digu, gure aitak hain bakez eraman dituelako gauzak; eta eragozten ez badiote, hark hobeki amaituko du; horrela izango dela uste dut Haren Maiestatearengan.
‎Jainkoak barka biezaio. Eska biezaio, haren borondatera hain jarria ez dagoen gauzetan, nire etorrera berorri on egiteko izan dadila. Nik ezinezkotzat dut, baina Jainkoak dena ahal du.
‎...igarotzen da eta Ordena lasaitu egiten da eta erremedioa jarri nahi denean ezin da; izan ere, errua priorearena izan arren, mojak lasaitze bide berean sarturik, beste priore bat jartzen bada ere, gure izaeran ohiturak ikaragarrizko indarra hartzen du, eta apurka apurka eta gauza txikietan Ordenari ezin sendatuzko bidegabekeria egiten zaio, eta kontu ikaragarria eman dio Jainkoari garaiz erremedioa jarri ez zuen prelatuak.
‎49 Honetan, oraingoz, gehiegizkoa balitz ere, uste dut nekez erremediatuko litzatekeela, orain dugun prelatua ez baita konturatzen ugari edo urri ematen dioten, ona edo txarra, eta ez dakit ulertzen duen ere, horretan ardura berezia jarri ezik.
‎11 Oi ene Jauna! Gaitz guztia begiak Zugan jarrita ez izatetik datorkigu; bideari baino beste ezeri begiratuko ez bagenio, laster batean iritsiko ginateke; baina hamaikatxo erortze eta estropezu izaten dugu eta bidea galtzen dugu, begiak, diodan bezala, egiazko bidean jartzen ez ditugulako.
‎Gaitz guztia begiak Zugan jarrita ez izatetik datorkigu; bideari baino beste ezeri begiratuko ez bagenio, laster batean iritsiko ginateke; baina hamaikatxo erortze eta estropezu izaten dugu eta bidea galtzen dugu, begiak, diodan bezala? egiazko bidean jartzen ez ditugulako. Dirudienez, hortik ez gara sekula ibili, berri egiten baitzaigu.
‎–Lehen idazketan honela dakar: Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jainkoak laster batean ur bizi hau oso oparo emanik liluramenduekin lagundu ez balio, egarriaren egarriz hilko zena; izan ere, ur honen hain egarri zen, bere desira hainbesteraino gehituz zihoakion, non garbi ikusten baitzuen oso litekeena zela, erremedioa jarri ezik, egarriaren egarriz hiltzea.
‎Asko izango dira behar denaren ardura hartzen dutenak; zuek ez arduratu, beharrizan ezaguna ez bada. Heriotza eta osasunik eza irenstera behingoz jartzen ez bagara, sekula ere ez dugu ezer egingo.
‎8 Nik diot, botoz obedientziaren pean egon eta boto hau perfekziorik handienaz gordetzeko arreta osoa jartzen ez duelako huts egiten duena, ez dakidala zertarako dagoen monasterioan; behintzat nik ziurtatzen diot, horretan huts egin dezan bitartean, ez dela iritsiko sekula kontenplazio bizitzara, ezta bizitza aktiboa ongi eramatera ere; eta hau ziur ziurtzat dut. Eta horretara behartua ez den pertsona bada ere, kontenplaziora iritsi nahi badu, oso ziur joan ahal izateko, bere borondatea erabaki osoz aitor entzule argi batengan utzi du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia