Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Hernanikoa zela azaldu zigun mutilak, eta izebari josteko makina bat ekartzera etorria zela handik Goizuetara. Izebaren etxetik irtetean autoa abian jartzerik ez zuela jabetuta, Goizuetara heltzean Hernani aldera auto stop egiten ikusi gintuela gogoratu eta guregana jotzea erabaki omen zuen, herrian ordu hartan ez baitzegoen lagun ziezaiokeen inor.
2001
‎Jendalde primitiboei, boterearen opari argitsuei eztabaidarik gabeko batzarraren ondotiko ezaren ihardestea debekatua zitzaien. Hautetsi baten ahotik" zinezko xedea" lerratzen zen ber, ona zen, egokia, baliagarria, batez ere entitate publikoak afera horretan, horrela mintzo zitzaizkigun engoitik urde hazkuntza, basurde ihizia, autobidea, gasna ekoizpena, Ezpeletako piperra eta ondarea bilduz moldatzen zuten Euskal Kulturaz, zentimorik jartzen ez baldin bazuen. Egia zen urdetegi erraldoiek eta autobideek, bidea izan arren euskararen deklinabideak baino segurkiago aberasten zutela patrimonioa.
‎Ni, bitartean, Nekrasov, arma trafikatzaile errusiarra, jarri ez jarri egon nintzen une batez. Itxuraz ez zuen loturarik kasuarekin; hala ere, behin eta berriz agertzen zen pertsonaia zen.
2003
‎Gau haren biharamunean nora zuzendu gabe utzi ninduen. Jakina, bilatzera jarriz gero ez zitzaidan Elena topatzea zaila egingo. Baina horretarako astia behar zen.
‎erradiografiaren mututasun hermetikoa jarri ez bagenu.
2005
‎Pentsa ezazu hobeto egin behar duzuna. Abiadura Berriari izenik nola jarri ez badakizu, neuk lagunduko dizut bataio lanetan. Dei iezaiozu honela:
‎Zerga haiei esker dantza musika euskara ikastaroak antolatu zituen, gazte langile katolikoen batzordea sortu zuen, mendizale taldea bildu zuen, gobernadoreak debekatu zion aldizkari bat abiatu zuen, abesbatza zuzendu zuen, zinema aretoa zabaldu zuen, eta festa estropada mendiko irteera karroza erakuste ontzi berrien itsasoratze, herriko gertatu nagusi guztiak filmatu zituen kordea emanda zebilen 16 mm-ko Boilieu kamerarekin, ni ere filmatu ninduen 1960ko haurren danborradan, hantxe ageri naiz, auskalo zergatik, kopetilun. Ez da harritzekoa, beraz, handik hamar urtera arrantzale auzoko eliza xume hura parrokia izendatu zutenean katoliko zintzoenek ere hartu zuten laidoaren handia don Serapio erretore jarri ez zutelako. Asaldatu egin ziren, boikota egin zieten elizkizunei, mehatxatu egin zuten apezpikuak izendatu erretore berria, gutik egin zuen irauli ez bazuten apezpikuaren beraren autoa bisita pastoralean azaldu zelarik.
2006
‎– Zerbait tristea jar ezak, alaitasuna bestela ere nahikoa eta gehiegi zagok eta bazterretan.
‎Lehenengo sokak ondo lotuta daudela begiratuko nuke –bere aitaren historia kontatu digu; hura hargina zen; behin, obra batean, aldamiotik erori zen, gero aldamioa beti berak jarri nahi izaten zuen, berak jartzen ez bazuen ez zen aldamiora igotzen.
‎Eurentzat da orain entzuten ari garena, Groove Armada taldearen I See You Baby, Fat Boy Slim ek oraindik itzelago moldatu duena. Honekin dantzan jartzen ez dena gorra da, eta kaleko farolak baino mugiezinagoa. Kabia kulturgunekoak bai mugitzen direna!
2007
‎– Josetxo, oraintxe daukak aukera hire bizimodu alu hori konpontzeko, nik ez diat eta behar sosik. Ni beti ibiliko nauk gora eta behera hegalari, honezkero besterik egiten ez zakiat, baina hi desberdina haiz zeharo eta leku bat behar duk aurkitu zutik segitzeko, eta bizitza honetan ezer egiten ez badakik, jar ezak taberna bat bada ere.
‎Zergatik atzeratzen ari da dena? Etxeko jabeak deitu dit esateko beste erosle batzuk dauzkala, eta hurrengo hiru egunetan dirua jartzen ez badugu etxerik gabe geratuko garela. Donostian zaila izango da ezer hoberik aurkitzea.
‎pendiz honi galga nola jarri ez dakit)
2008
‎ateetan eta karriketan jartzeko ez dela
2009
‎Ramiroren tabernako lauzaren kontra zartatutako pitxerraren hotsa gogora ekartzen zidan Komuna, Pariskoa, ez gure zulo beltz hura. Pikotxean jarrita ez ezik, guztiok berdinduko gintuen Komuna hura. Dena entzuteko prest nengoen, badiaren aurreko gure babeslekuan.
2010
‎– Jar ezak musika hire etxean.
‎– Jar ezak heuretzat bakarrik.
‎Anfiteatroko oholtzatik jaistea zegokidan, nire obraren adituei toki egiteko, eta non jarri ez nekiela geratu naiz une batez, anfiteatroan libre zeuden jarlekuei begira. Clarak keinu egin dit eskuaz, birritan, arren bere ondora joateko.
2011
‎Euskal Etxean hitz egin behar nuen. Aireratu baino lehen, duda egin nuen Manuel Delgado antropologoarekin harremanetan jarri ez jarri. Urtebete lehenago ezagutua nuen, Abisal espazioan antolatutako tailer batean.
‎Aitak eskuetan zekartzan liburuak erakutsi zizkion, bibliotekako pegatina zeukatenak, esku askotatik igarotakoak. Denbora pasako best-sellerrak ziren, ez zuen Lazkanok liburuen izenbururik gogoan hartzeko kemenik, urteak ziren-eta irakurleen apetei arretarik jartzen ez ziela, deprimitu egiten zen jendeak bihotz begietan zer zabor sartzen zuen ikusita.
‎Ana Etxarri handia, Ana alaia, Ana zoragarria. Gizonezkoek eskuraezintzat dauzkatelako merezi adina arretarik jartzen ez dieten emakume horietakoa. Jakina kafe bat hartzeko geratuko direla.
2012
‎– Frogak behar ditugu –eten dio Anderrek, haserre antzera– Enpresak borondate onez eskura jartzen ez badizkigu, gu geuk moldatu dugu nonbaitetik ateratzeko. Susmoa ez da nahikoa.
‎Norak, berriz, saihestu egin nahi du inork Aingerurekin kalean ikus dezan. Ados jarriko ez direla dirudienean, Aingeruk proposatu du Amara auzoko pisu batean elkartzea. Norak mesfidantzaz hartu duen arren, beste aukerarik ezean, baietz erantzun dio.
‎Lehen aipatu dugun El Perseguidor ipuina dago hipotesi horren oinarrian. Argentinarraren maisutasuna inork zalantzan jartzen ez duen arren, ipuin honetako protagonistak dituen haluzinazioak kontatzeko modua dohain literarioez harago doala iruditzen zaie hipotesi horren defendatzaileei, eta bat nator Cortazarren obraren aditu horiekin [7]. Azterketa horietan, marihuana eta haluzinogenoak aipatzen dira, baina ez da baztertzen beste droga batzuen kontsumoa.
‎Burkideari egia aitortzearen aldeko bazen ere Kyoto, sekretua gordetzea erabaki genuen. Hura jakinaren gainean jartzeak ez zigula onik ekarriko konbentzitu nuen. Beldur nintzen arduradunak gure harremana gaitzetsi eta, ekar zitzakeen arriskuak aitzakia, azpiegitura bertan behera utzi eta galeraren erruduntzat jaso nezakeen errietaz gain ez ote zidaten harekiko harremana behin betirako uztera behartuko.
‎Eraiste eta eraikuntza lan zentzugabean murgilduta dagoen orube bat da orain niretzat gure herria. Eta anabasa horretan ordena pixka bat jartzen ez den artean ez dudala itzultzeko aukerarik izango sumatzen dut. Jada Euskal Herririk ez balego bezala da niretzat.
‎Poliziaren batek nortasun agiria eskatu izan didanean ere, espainiar nortasun agiria erakusten diot, nahiz eta diru zorroan gordeta daramadan Frantzian hiruhileko egonaldia baimentzen didan récépissé arrosa kolorekoa; Espainiako Poliziaren eskuetan jar ez nazaten igaro baimena. Pentsatu nahi dut Iparraldean kalean atxilo hartu eta mugan jartzen hasiak diren errefuxiatuak paperik gabe edo paperak iraungita dituztenak direla.
‎Ez nintzen etxeratzeko ordua luza zezan erregutzera ausartzen, nire erreguek ataka estuan jar ez zezaten, erreguon nirekoikeria agerian ez uztearren, entzungor eginez gero gure harreman orbangabean arrakala ñimiño baina ezabaezina eta betirakoa sor zitekeen beldur. Bakardadeari zorionezko luzapen segundo batzuk ebasteko Andrej Wajda ezagutzen ote zuen galdegingo nion, berak ere klaseko beste ikaskideek bezala Almodóvar aipatu eta goretsiko zidan beldurrik gabe, bai noski, ez dut maite ordea, metro ahoak irensten zuen arte.
2013
‎Areago, hain nengoen neure misioaz sinetsita, iraingarria irudituko zitzaidakeen, feminismo gaizki ulertu baten eraginez, lan hura baztertzeko edozein proposamen. Damu dut gurpil zoro hura trabatzeko zorka ziririk garaiz jarri ez izana. Atzenetarako, bost lan-egunetatik hirutan negar egiten nuen bulegoan, eguzki betaurrekoen atzean ostenduta.
‎– Mutilak, ez zenidaten esan emakumezko batentzat zela –entzuten da; gizona arduratuta dago– Johango, ekar ezak ura tupinan eta jar ezak sutan. Eta hik, ken iezaiok jantzia, azkar.
2014
‎– Hi, Xabi, jarri ezak hor zerbait. Ez iezadak zera gainean egin, entenditzen duk?
2015
‎Aurreko egunean bezalatsu ibili zen goizean, honekin eta harekin, urrutiratuenekin, solasaldi laburrak eginez. Aurretik hitzordurik jarri ez zigun arren, hiruretan, bezperan bezalaxe, antzeko manerez, baina beste tenore batean, hitz egin zigun.
2016
‎– Jarri ezak burua lanean, alfer hori. Gu biok jeep eder batean Nafarroan barrena...
2017
‎Egurzaleek gure auzoko gazteluko oholak saldu eta gaztelua desegiten zutenean, orube hartan gehiago gaztelurik jar ez zezaten nahi izaten nuen nik; edo, jartzekotan, gaztelu txikia jar zezaten, arriskurik gabe igotzeko modukoa. Baina bai zera!
2018
‎Inoiz ez zion esplikatu inori, baina barne barnean miresmen berezia sentitzen zuen bere ahizpa zaharrenarekiko, eta haren pausoen atzetik joan zen bidea egiten. Eta jarraituko zukeen baldin eta ezbeharrak dena hankaz gora jarri ez balu...
‎Oasi bat da Enrike eta bien saioa uhinetan: chanson française errefinatua, gainerakoetan folka, eta, oroz gain, pop rocka besterik jartzen ez duten bitartean.
‎Ez zaio burutik pasatzen bere txisteekin emakumearen gorputza bolatokiko makina batekin alderatzen ari denik. Gizonezkoak ez dira jabetzen, txiste bazka areagotzea eskatzen duten barre ozarrak egiten dituzte, sekula amaitzen ez den gutxiespen artilleria hura lanean jartzean ez dago Fakirraren martxa geratuko duenik. “A zer astakeria”, “pasatu egin haiz”, edota “nola konta dezakek halakorik? ”, gaztigatuko diote, baina egiaz esan nahi diotena da:
‎Bitartean, ezpata dantza, mutil dantza, arin arina, fandangoa, irradakak. Tartean da Imanol, oraindik Fakirra ezizena inork jarri ez diona. Eta tartean da Juanjo, oraindik inork Bekaintiro ezizena jarri ez diona.
‎Tartean da Imanol, oraindik Fakirra ezizena inork jarri ez diona. Eta tartean da Juanjo, oraindik inork Bekaintiro ezizena jarri ez diona. Eta tartean da Carmen, oraindik inork Mata Hari ezizena jarri ez diona.
‎Eta tartean da Juanjo, oraindik inork Bekaintiro ezizena jarri ez diona. Eta tartean da Carmen, oraindik inork Mata Hari ezizena jarri ez diona.
2019
‎Aihen belar kanpanilladuna lursail osoa hartu nahian dago. Frenorik jartzen ez bazaio, ito egingo du beste guztia, burubide galgarriek logikaren eremua zapaltzen duten legez.
‎Nobatoa nintzen, ikasketak orduantxe amaituta, baina arnasa baino beharrezkoagoa nuen lana. Belauniko jarri ez nintzenean…
‎Altuegi dago, beharbada, zuretzat; ez ditut zure begiak ikusten. Ispilua ez da ezer parean norbait jartzen ez bazaio; begirale bat behar du bere burua ikusteko. Ez du aldatzen bere gainean islatzen dena, baina begira ari zaionaren begitartea antzeratzen saiatzen da.
2020
‎(Inolako arretarik jartzen ez dieten hondartzakideei agurrak eskaini ondoren, IDOIAk gotorlekua bere erara atontzen du. Kantatzen hasten da.)
‎Egunen batean despistatu eta libururik jartzen ez badut, abian azaltzen zara: “Marijo, liburuak? ”.
‎Niri etxean gauza batzuk egiten zaizkit beste batzuk baino errazagoak, adibidez, labadora jartzea ez zait kostatzen, orain ontzi garbigailua jarri dugu eta hori ez zait kostatzen, zaborra ateratzea ez zait kostatzen, janaria prestatzea ez zait gehiegi kostatzen, harrikoa egitea ez hainbeste, baina zintzilikatzea bai, zintzilikatzea gorroto dut. Eta lurra fregatzen eta erratza pasatzen horretan bai onartu behar dut ez dudala gehiegi egiten.
‎Nola jakingo du? Osaba Juanek esaten duen bezala oinak lurrean jartzen ez daki-eta!
2021
‎Zenbait gairi buruz publikoki ez baldin bada umorerik egin oso zaila da lehenengo momentuan asmatzea zer gradutako, zer koloretako... umorea egin. Termometroa jartzea ez da batere erraza, ez delako aurrez probatu. (Labaka, 2017)
‎“Maria, ulertzen dut garrantzitsua dela sindikatuarekin harreman ona izatea, baldin eta departamentua arriskuan jartzen ez bada. Estrategia on bat baldin badaukazu, denen errespetua irabaziko duzu, bai langileena, bai nagusiena, eta karta bat daukazu horretarako.
‎Kuriosoa da: amak eta izebak ez dute odol bera eta hala ere konstituzio beraren gainean egin zuten zin denboran oso atzera; nire ama eta nire izebaren arteko lotura nire aita den arren, bataren senarra eta bestearen anaia, bera da konstituzio horren gainean esku osoa jarri ez duen bakarra. Ez dakit esaten nor den bertako eta nor den bertakotzeko balore, eskubide eta erantzukizun horien arabera bizitzeko men egin duen atzerritarra.
2022
‎Hirugarrena, eta agian gutxiagotan kontuan hartzen dena, eta bereziki azpimarratu nahi nukeena, imajinarioaren higatzea: sinbolo eta mundu ikuskeren bitartez erreproduzitzen dira balio horiek guztiak, eta beraz, mundu sinbolikoak auzitan jartzen ez baditugu, erreprodukzio kate hori ez dugu higatuko. Mundu sinboliko horiek kultur sorkuntzan, erreferenteen eraikuntzan, hedabideek sorturiko iruditerietan, kartelgintzan, eta abarretan garatzen dira.
‎Ez dago giza talderik erresistentziarik jarriko ez duenik bere kapital ekonomiko, sozial, kultural edo sinbolikoa kendu, mugatu edo murriztu nahi zaionean (Goikoetxea et al., 2020: 186). Elkarteen eta erabakiguneen esferara bueltatuz:
‎ENEren eraginez emakumeak erabakiguneetan sartzearen beharra heldu denean, elkarrizketatutako emakumeek diotenez, ustez loreontziak diren emakumeak bilatu dituzte elkarte askotan: denari bai esango diotenak, eragozpenik jarriko ez dutenak, isilik egongo direnak…
2023
‎Urtebetez aritu nintzen ikasten. Baina praktikan jartzearena ez dut sarritan egin. Jada ez naiz ez diskoteketara ez herriko plazara dantzara ateratzen.
‎Joe (Txetxu) oharkabetu egin zen eta Marjoriek (Sayok) berriz ihes egitea lortu zuen. Balkoira irteteko atea kristalezkoa zen eta Marjoriek guztiz irten aurretik Joek lortu zuen eskua atean jartzea ez ixteko, eta bien kontrako indarraren eraginez ateari kolpe siku bat eman zion, kristala mila puskatan hautsiz eta besoan izugarrizko ebakia eginez.
‎Inspirazioa lan eginez etortzen da. Zerbait idatzi behar baduzu ez duzu inoiz ezer idatziko ordenagailuaren aurrean jartzen ez bazara. Lapitz bat eta paper bat ez badituzu hartzen, eduki ditzakezu kristoren ideiak, baina lanean jarri behar da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia