2000
|
|
Kara edo kruz pentsatu nuen txanpona airera botata. Kara ateraz gero, patuaren mandatua izango zen aurrera ez
|
jarraitzea
eta etxera itzultzea; halabeharrak derrigortuta bueltatuko nintzen... baina ez neure gogoz... duintasuna babestu behar nuen, badakizu. Kruz ateratzen bazen, aldiz, bidean aurrera jarraituko nuen.
|
2001
|
|
Malko bat begi ertzetik behera lerratu zitzaion. Pare bat aldiz ahalegindu zen kontaera mingarri hura
|
jarraitzen
eta hitzari hitza lotu ezinik geratu zen. Hirugarrenean kontakizunari heltzea lortu zuen.
|
2011
|
|
Anak ere, alderdi itzaltsurik ezagutu ez zion Lazkanoren maitasun beti diferente hark, pronostiko guztien kontra, utzi egin zuen antzerkia eta funtzionario plaza atera Donostiako Udal Liburutegian. Sara Fernandez izan zen haiekin ibilitakoen artetik aurrera
|
jarraitu
eta arrakasta lortu zuen bakanetakoa, hogeitaka urte geroago oraindik ere Bilbo, Donostia, Madril eta Bartzelonako antzokietan errespetatu eta miretsia zena. Madrildik deitu, hara joan eta handik garaiz bueltatzen jakin zuena, ez beste asko bezala buztana hanka artean, baizik eta bertako mundillo zoldatsuak irentsia edo zokoratua izan aurretik.
|
2013
|
|
...zanik, ezin zirela hiribilduan bizi, Errege gure Jaunak agindu zuenari jarraiki; hiribildutik erbesteratuak izan ziren gehiago itzul ez zitezen desterrua hautsiz, eta hala eta guztiz, salatua, Jaungoikoaren maitasunari eta zuek kudeatzen duzuen erret justiziari muzin eginez, itzuli egin da desterrua hautsiz, eta bertan egon eta bizitzeko asmoa duela; eta ezin zaio utzi, zeren eta bizimodu txarrean
|
jarraituz gero
eta deabruaren sektan, herrian zabalduko da hau Jainkoaren irainerako, eta zalaparta handia eta kaltea eragingo luke auzoengan, eta, gainera, sorginkeriara eraman dituztenen guraso arrazoiz minduei aukera emango litzaieke ezbehar eta hilketak eragiteko, eta berriz eramango dituzten beldurragatik; eta eragozpen, kalte eta arrisku horiek guztiak ekiditeko, berriro erbesteratu, egotzi eta bota behar...
|
2015
|
|
– Bai. For ma tu –egin zuen aurrera Aretxabaletak bere antolatzaile senari
|
jarraituz
eta Josebari haserre antzean begiratuz– Antolatu genezake nolabaiteko mahai inguru, jardunaldi edo antzeko zerbait desegokitasunaren inguruan. Hemen eman duena ikusita, eremu zabalago batean emankorra eta kitzikagarria gerta daitekeela uste dut.
|
|
Abuztuko egun bero batean bururatu zitzaion aukera hori, etxeko zoko ilunena ere mendean hartutako beroak berak burmuina bigunduta ausaz. Kontua da udako beroa moteldu ahala aukera horri bueltak ematen
|
jarraitu
eta halaxe harrapatu zuela aurreneko hotzak, urriko egun batean: ispiluaren aurrean itxura nola aldatu aztertzen.
|
|
Urrats bakoitza aitzina egitea izanen da, damurik gabe sekulan, ez eta bildumaren osatzeari uzten bazaio: utziko delarik ere erabakia izanen baita, hastea,
|
jarraitzea
eta bukatzea bezala.
|
2017
|
|
Gorbatadun gizon gizenen esanak aldi berean itzultzeak eskatzen duen nolabaiteko transformazioarekin gozatu ohi dudan arren, atsegin hartu nuen ni egitera sekula ausartuko ez nintzatekeen eta ordura arteko ponentzien tonu zurruna puskatzen zuten gazte haren ateraldiak antzezten. Are gozagarriagoa izan zen, bazkalaurretik eta bitartean akonpainante lanetan
|
jarraitu
eta euliak eztira bezala hurbildu eta ez ingelesez ez frisieraz zekiten hizkuntza gutxituzaleen zirto, laudorio eta orotariko hurbilpen estrategiak ingelesera ekartzea, Annari ahopean esan, erantzuna jaso eta, berari ikasitako zakarkeria neurtuz, bere gorputza zuen baina nire ahotsez mintzatzen zen kreatura haren barrunbeetatik bueltan itzultzea.
|
2020
|
|
Orain pentsatzen ari naizen esaldi hau amaitu baino lehen milaka izango dira jaio eta hil diren pertsonak. Orain beste esaldi bat hasi naiz eraikitzen eta idazten bukatzerako, komak zabaldu eta tartean hitz batzuk jartzerako, esaldia
|
jarraitu
eta amaitzerako, beste milaka batzuk dira jaio eta hil direnak. Eta bakoitzagatik poz negarrak, tristezia negarrak, edo ezer ez.
|
|
Bizitzan zehar soldata duin baten alde borrokatu banaiz, ez dut izango pertsona bat seiehun eurorengatik, zortziehun eurorengatik hogeita lau orduz nire gurasoen etxean sartuta, benetan, zelako inkongruentzia pertsonala! Baina ditudan aukeren baitan, ba goizean dute pertsona bat, batez ere bazkaria prestatzeko eta astelehenetik ostiralera gurasoak garbi mantentzeko; eta nik gero larunbatak eta igandeak dauzkat, beraiekin egoteko, antolatzen
|
jarraitzeko
eta arratsaldeak ditut medikazioa prestatzeko, farmaziara joateko... Gauza hauek osatzen dute nire bizitza egun, horregatik aldarrikatzen dut kontziliazioa.
|
|
Eta horixe bera gertatu zitzaidan Panpinarekin. Barruko ahotsa entzun, bulkada
|
jarraitu
eta ekintzara eraman nuen. Ezerezera egiten duzun “salto de fe” baten moduan.
|
|
Aurrera
|
jarraitu
eta hurrengo gela. Hori bai triskantza, sarraskia… Hankatxoez beteriko kaxoiak, besotxoak saskietan, begi bako buruak apalategietan, koloretako begitxoez beteriko kristal poteak, panpina erreak, burusoilak, begi bakarrak, okertuak, tripak kanpoan dituztenak… Gerra bateko kanpaina ospitalearen aurresala emoten dau hark eta apurtxo bat aurrerago kirofanoa, artaziak, mailuak, orratzak eta firuak nonahi.
|
|
Mapari
|
jarraituz
eta inori galdetu gabe segituan aurkitu zuen arren, harritu egin zen taberna ikustean. Halako pabiloi erreformatu bat zen, oso modernoa, paristar gazte pijo zuri artistez betea.
|
2021
|
|
Eta saio normaletarako gaiak prestatzen ditudanean pentsatzen dut gehiago bazkari familiar baterako arropa erabakitzen duzun moduan. Hau da, nahi duzula besteei ondo iruditzea baina zu izaten
|
jarraitu
eta azkenean zoazela jantzita ez zu, ez eurak. (Labaka, 2018)
|
|
Maddik dirua bazuela ondorioztatzen nuen. Ikertzaile arruntenen gisara, aski nuen ardit ozenaren urratsa
|
jarraitzea
eta emakumea bilatzea. Joanaren 4x4 burrunbatsuan nenbilen, Ezekielen prophezia hautematen, nagiegi nintzelako buklean zebilkigun diskoa irratiaren ahotik ilkitzeko.
|
|
Lehenago osatutako zerrendetatik abiatu bazen ere, lanari jarraipena, koherentzia eta anbizioa eman zion inork ez bezala. Hurrengo urteetan, ia bakarrik eta ia klandestinitatean, udal eta eliz artxiboak husteari, biktimen pistari
|
jarraitzeari
eta, azkenik, lekuko zuzenak elkarrizketatzeari ekin zion. Lanean 1981era arte jardun zuen, eta 1977ko bukaeran hainbat herritan errepresaliatuen izenak ezagutzeko grina eta beharra nabarmentzen hasi zenean, Jimeno Juriok lan handia aurreratua zeukan.
|
|
Anek badu eskua, saiatzen da eta lehen piezak ateratzen zaizkio. Unaik nahiago izaten du berak bakarrik jo, hobeto esanda, astindu, eta kantak ere asmatzen ditu, ausaz, belarriari
|
jarraituz
eta notei kasurik egin gabe.
|
|
Lantegietan hitz egiten zuen, antzokietan, esaten zioten tokietan. Europako etorkin ugari zuten guneetan, hitzaldi bat alemanez has zezakeen, hungarieraz
|
jarraitu
eta ingelesez bukatu. Kazetariek hitzaldiaren zatiak eskatzen zizkiotenean esaten zuen, “ezinezkoa ari zarete eskatzen, nik ere ez dakit zer esango dudan, ezin naiz kontzentratu ikusi gabe nolakoa den audientzia, orduan hasten naiz hizketan”.
|
2022
|
|
Eta, artean, guk itxaron besterik ezin dugu egin.
|
Jarraitu
eta elkarri lagundu.
|
|
“Emakume askoren buruan parte hartzea karga bat da: aurretik ditugun ardura eta lan guztiek beren horretan
|
jarraitu
eta berriak hartzea. Ezin badugu beste leku batetik kendu, ezin da, oraindik estresatuago egoteko ez bada.
|
|
Itsasertzeko bidea utzi eta barnerantz egingo zuen aurrerago errepide seinaleetako aukeretako batek. Seinaleari
|
jarraitu
eta aldapan gora, mendirantz egin nuen.
|
|
Donostiako Arte Eszenikoen eskolan (AET) interpretazio ikasketak jaso eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) Haur eta Gazte Literaturako ikasketak burutu zituen. Arthaus.Berlin edota Escuela Internacional del Gesto eskoletan trebatzen
|
jarraitu
eta egun Antzerki Ikasketa aurreratuen masterra (UNIR) burutzen ari da. Ene Bada Badu antzezlanean eta Berria TB eta Berria FM bezalako ikus entzunezko proiektuetan ibilia da.
|
2023
|
|
Elkartasun eredu hori ez da ausazkoa, prekaritate horrek enplegua sortzen baitu hainbat gobernuz kanpoko erakunde, kooperatiba, elkarte eta abarren bitartez liberatu eta boluntario figurak sortzen dituelako, ni aren eta bestea ren arteko arrakala handituz. Militantzia eskemak eta prozesuak desagertzen dira instituzioen erritmoak
|
jarraitu
eta ezartzen dituzten helburu eta irizpideak bete behar direlako. Boluntarioak (askotan, “zaurgarri” etiketa dutenak izaten dira) aldendu egiten dira lan erritmo horiek ez direlako haien bizitza prekarioekin bateragarriak, eta, ondorioz, desmobilizazio soziala gertatzen da, “zaurgarri” kategorian ez daudenek zaurgarritasunaren negozioa kontrolatzen dutelarik.
|
|
Aztarnei
|
jarraitu
eta Kaliforniara jo dugu pop jaialdi molde honen aitzindariak ezagutzeko, Monterey Pop festibala, adibidez, Woodstock baino lehenagokoa baita. 1967an egin zen, kontrakultura estatubatuarraren epizentroan eta maitasunaren uda delakoaren berotasunean.
|
|
Bistan denez, aski interesgarria da Berri Txarrak en ibilbidea hainbat ikuspegitatik aletzea, nahiz eta musika festibalekin loturiko analisi batek gakartzan hona. Mundu globalizatuari erantzuteko orduan, bidegurutzean beste bide bat marrazten saiatu da Berri Txarrak, dogma neoliberalen beharrei itsu itsuan
|
jarraitzearen
eta inpugnazio erabatekoaren artean kokatzen dena. Baldintzek hala behartuta, ziur aski.
|
|
“Seguru nago, AGKrengatik ez balitz, mundu hau lehertuta zegokeela honezkero, milioika zatitan txikitua eta espazio sideralean sakabanatua, eta AGK k hartzen dituen erabakiak eta ematen dituen aginduak zentzuzkoak direla beti. Ezin genuen lehen bezala
|
jarraitu
eta irtenbide bakarra mugikortasun librea zorrotz murriztea zen, egin den bezala. Baina seguru nago, halaber, AGK k, oinarrian konputagailu bat duen arren, makina bat den arren, nahita utzi dituela zirrikitu txiki batzuk legea betetzen den ala ez egiaztatzeko sistemetan, guk, txofer klandestinook, errepideetan aurrera eta atzera atxilotuak izateko beldur handiegirik gabe ibiltzeko baliatzen ditugun zirrikitu txikiak, badakielako horrek ez diola kalte nabarmenik egiten legearen funtsezko xedeari, eta horrelako kontuetan malgutasun pittin bat izateak arnasa ematen diola gizarteari.
|
|
Donostian Antzerti eskola zarratzen zuten. Madrilen ikasi, gero ingelesa ondo menperatzeko Londresera joan, Actors Studioan ikasketak
|
jarraitu
eta Hollywoodeko zine izar bilakatu nahi nuen. Ez nituen ez asmo txikiak!
|