Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2000
‎Miren Trekuk eleberri modernotzat du liburu hau: " Eta nobela deritzot, batek ez dakielako oso ongi nola definitu ipuin bilduma hau, eta modernoa gainera bere baitan gutunak, egunkari pasarteak, poesia, metaliteratura eta" nahi duzun guztia" sartu duelako." (Egunkaria,) Hots, eleberri modernoetako ezaugarria da aniztasuna.
‎Denok barrez aritu gara egundo ez baitugu hain goiz bazkaldu; urontziez ere topa egiten ibili gara helburura onik heldu garelako, baina kezka nagusi zen: alde batera, eguzkiak gero eta gogorrago jotzen zuen eta, nolabait esateko, orduantxe hasten zen mila eta bost ehun metro inguruko desnibela gainditzeko saioa, hain zuzen ere zatirik gogorrena; bestera, seguruenik gorakoan Xavier eta Olgarekin elkartuko ginen, eta ez genekien oso ongi zer esan ez nola jokatu.
2001
‎Hori guztia zertarako? –errepikatu zuen, erantzuna jakingo ez bailuen– Ba... handik hainbat mendetara esateko kanonak ez duela ezertarako balio, Teoria barreiatu eta mila zatitan hautsi dela, aztergaia bera zein den ez jakiteraino (eta hortaz, are gutxiago kritika nolakoa behar den), eta hondar hondarrean esateko Literaturari buruzko ideia bera dela hautsi dena, zeinak inork ez baitaki oso ongi zer esan nahi duen baina oso sakon ematen baitu. Hortik aurrera...
2002
‎Galdatuak izan diren pertsonek gaiari buruzko gogoeta egina zuten engoitik. Alta, erantzun duten pertsona batzuek bai departamenduaren ideia errefusatzen dutenek bai desiratzen dutenek ez zekiten oso ongi departamendu baten lehentasunak zeintzuk diren. Zenbaitek ez dituzte departamenduaren eskuduntzak ongi ezagutzen.
‎Lehenaz gero, ohitu egin zara eta Fi esaten diozu, ondo ulertzen dizula seguru ez zauden arren. Ez dakizu oso ongi zertan den zuen artekoa. Berbak ez dira gelako zoko mokoetara galtzen.
2003
‎Lasai har ezazu. Egia esan, ez dakit oso ongi zer esan nahi nizun. Ez dakit oso ongi zer esan dizudan.
‎Egia esan, ez dakit oso ongi zer esan nahi nizun. Ez dakit oso ongi zer esan dizudan. Ez dakit esan nahi nizuna esan dizudan.
2004
‎Aberri Eguna. Ez nekien oso ongi nora nindoan, ez nuen lekua ezagutzen. Nekien apurra, auzoan ikusitako ni baino zaharragoen ezkutuko ibileretatik ikasia nuen, Frantziatik omen ekarritako giltzatako batzuk eskutik eskura zirkulatu zutenak, ikurrina agertzen zuten burdinazko piezak.
‎–Begira ezak, Aitor, hi oso lasai gelditzen haiz biok bikote garela esanda, baina igual duk iragana hik dioana. Bazekiat oso ongi sentitzen haizela egoera honetan, baina orainari egin behar diok aurre. Zer diok, beldurra errealitatea onartzeari?
2006
‎balio ote digu tipologia horrek zerbaiterako? Lehen ere esan dugu ia euskaldunak zer diren ez dakigula oso ongi, eta, zintzo jokatzera, definizioa baztertu eta hoberen bat bilatu genukeela uste dut. Iruditzen zait, dena den, zalantzak zalantza eta lausotasunak lausotasun, badugula denok buruan ia euskalduna izan litekeenaren irudia:
‎Diharduen udalean, enpresan, edo erakundean hizkuntzaren normalizazioaren ikusmoldea zenbat eta zentzuzkoagoa eta orekatuagoa izan, orduan eta zentzuzkoagoak izanen dira teknikariari ezartzen zaizkion eginkizunak ere; baina hizkuntza normalizazioaren ikusmolde folkloriko eta pobre antzekoak ere egon badaude, hainbat administrazio arduradunen artean adibidez, eta horrelakoetan teknikarien eginkizunen eta eginbeharren zerrenda aise luzatzen eta zabaltzen da. Todoterreno bihurtzen da tek  nikaria, eta, azkenean, batzuetan ez daki oso ongi zer den: aisialdi jardueren antolatzaile, itzultzaile, irratiko esatari, hizlari, administrari, eskale, emaile, publizista, diseinatzaile, filologo, abokatu, idazle...
‎Euskarari etorkizun duin bat emateko ahalegin itsuan, gure ondora eta ingurura begiratzea ahazten zaigu, eta sortzen eta egiten ditugun gauzak eta abiatzen ditugun ekimenak behar bezala azaltzea eta gizarteratzea ahazten zaigu. Hausnarketa hau, ez dakit oso ongi zergatik, hiri barruko autobusa hartzen dudan guztietan sortzen zait. Nahigabe ere ondokoen elkarriz  ketak aditzen dituzu, eta askotan beste mundu batekoak garela ematen du.
‎dakiguke eta horren kordakoak. Ez dakit oso ongi zergatik, baina jende askok egiten du ongi gobernatzen ez duen forma hori erabiltzeko ahalegina, eta nor nori norkaren formak nor noriaren formekin nahasteak benetako harribitxiak eta aditz fantastikoak sortzen ditu: " zuek egin dakiguzuekete" eta gisakoak.
‎Hausnarketak eta gogoetak han eta hemen, norabidea finkatu eta estrategiak diseinatzeko. Batzuetan, ordea, misioaren zailtasunak eta konplexutasunak eraginda, eta aldaketek eta fenomeno berriek korapilatuta, badirudi ez dakigula oso ongi nondik nora goazen. Horrelakoetan, euskalgintza baino gehiago, auskalgintza gara.
‎zenizkiguten, diezaioket, nerabilkizun... Ez dakigu oso ongi zergatik baina, besteak beste, nork nori nor sistema sortzea erabaki zuten. Ondorioak denok ezagutzen ditugu.
2007
‎Hona etortzen ziren egun batzuk igarotzeko asmoz eta ahalik eta boilur gehien biltzeko asmoz. Bertako jendeak ez zekien oso ongi zertara zetozen. Baina deigarri gertatzen zitzaien biltzen zutena, oso usain berezia baitzerion.
2008
‎Ondoko bikoen artean, homosexuala/ heterosexuala, emakumea/ gizona, atzerritarra/ euskal herritarra, pobrea/ aberatsa, zeinek eginen luke paperik gabeko amodioaren alde? Ni bikote kide euskal herritarrarekin hona bizitzera etorritako Guatemalako lesbiana banintz ez dakit oso ongi eramanen nuen bere paperik gabeko amodio ezkertiarra.
‎Gernua egiteko behar gorria sentitzen dute, maiz maiz, eta medikuek ere ez dakite oso ongi zergatik den eta zer egin.
‎« Le barde Etchahoun», Gure> Herria, 1923 Mito literarioen beharra badela, edozein kulturetan badaki oso ongi
‎Ez dakit oso ongi nola definitu. Inori ez zaio gustatzen betikoa dela esatea, baina ohiko irrati formula egiten dut.
‎Min egin diot. Bat batean deslai agertu zait, korridorearen erdian galdutako neskatto bat bezala, nora jo jakin ezinik, laguntza bila; pentsatu dut errukitu egin nukeela, baina zerbaitek traba egiten dit; ez dakit oso ongi zerk, aitaren oinazea norbaitek pagatu beharrak, berarekin sekula erabat konpondu ezinak, ni euskalduntasunetik eta Lekunberritik apartatu nahi izateak, sustraiei traizio egin izanak, bere denda puta horrek, aita beti mendean eduki izanak... Ez dakit, baina norbaitek zerbait pagatu beharra dauka.
‎Ez dut ulertzen zer irakatsi nahi didan, badakit zerbait oinarrizkoa behar duela, bizitzari buruzko gakoa edo, baina ez dut ulertzen. Baina hala ere beharbada ez ulertze horrek berak eragina nigan zerbait mugiarazten du, ez dakit oso ongi zer.
2009
‎Funanbulu onenen gisara jakin izan du komertzialtasunaren eta bide pertsonalaren arteko filmografia bitxi eta hainbatetan desorekatua osatzen. Horregatik, haren pelikula bat ikusi behar duenak inoiz ez daki oso ongi zer aurkituko duen: lan independente txikia Bubble, esate baterako edo Hollywodeko keria guztiak biltzen dituen film kaskar bat Erin Brockovich, bat aipatzearren.
2010
‎Erabakia ezagutu eta berehala, Eduardo Mendozak adierazpenak egin ditu. Berak idatzitako nobelei buruz hitz egitea zail egiten zaiola onartu du irabazleak, nola amaitzen diren ikusteko liburuak idazten ditudalako beti, eta ez dakit oso ongi zer pasatzen den. Oraingoan intriga eleberri bat izan dela azaldu Bartzelonako egileak.
‎Egun hartatik aurrera eta Omar joan arte, gauero egin zuten. Inoiz ez zekiten oso ongi noiz eten, batzuetan zarata baten erruz izaten zen, besteetan minduta eduki arte aritzen ziren tematurik. Gero, bakoitza bere tokira bueltatzen zen, eta Luiak eskuekin estutzen zuen alua, taupadak baretu arte.
2011
‎Begoña eta anai arrebak berriketan ari zirela, behin baino gehiagotan aipatu zuten Atahualpa Yupanquiren abesti bat. Nik ez nion kasu handirik egin, ez bainekien zertaz ari ziren, eta eurek ere ez zekiten oso ongi nola zuen izena abesti horrek. Gogoratzen dut Begoñaren anaia zaharrenak esan zidala:
‎Kita kita, hori gabe ere ni salbatu nahian bazebiltzan, ez nion ideia ona irizten epika gradua igotzeari, progresista agertzeko edozein aukera aprobetxatzen dute eta, zinez, inoren proiektu politiko/ soziala izateko animorik gabe nenbilen. Gainera, ez nekien oso ongi lesbiana k zer esan nahi zuen, nola agertu behar duen lesbiana batek, esku ahurretan hasten zitzaidan sentsazio honek perfil batean sartzen ote ninduen.
‎Askotan pentsatzen dugu horretaz. Eta egia esan, ez dakit oso ongi erreferentzia kritiko horiek nola garatu beraiekin.
‎Kristalezko kaiola horizontal handi batean sartuta zegoen tapiza, tapiza ez baizik eta alfonbra bat bailitzan. Ready made bat, beraz, object trouvé, ez zekien oso ongi Lazkanok nola deitzen zieten artistek jada existitzen ziren objektuak erabiliz eta haiei testuinguru berri bat emanez egiten ziren" artelan" haiei. Francoren irudia lurrean zegoen, eta dozena inguru sagu zebiltzan, batera eta bestera, alfonbraren gainean.
2012
‎Nik orain arte ez dut ukan bertsokerarik, gaia entzun eta jiten zitzaizkidan ideiak kantatzen saiatu izan naiz. Larraldeako bertso eskolan anitz landu dugu bata besteari erantzutera joatea, elkarrizketa bat sortzea ofiziotan... eta bakarkakotan bertsoa zure egitea, nik oraindik ez dakit oso ongi zer den hori, baina zure pertsona ikustea bertso horietatik.
‎Zer gertatzen zitzaidan? Neuk ere ez nekien oso ongi. Aitaren etorrerak iraultza suposatu zuen nire familian eta nire bizitzan.
‎Beraz erabaki nuen lurmuturra Cabo Verde izango zela ziurrenik, eta beste aldeko lurra uharteak, zeuden lekuan egoteagatik, Cabo Verde uharteak zeritzenak. Bestalde, oso urrun zeuden, eta ez nekien oso ongi zer egin, izan ere, haizealdia altxatuz gero, ez bainintzen ez batera ez bestera iritsiko.
‎xx. mendeko pentsamenduaren ekarpenak, Platonen eta Aristotelesen begiekin aditzen diotela oraindik gaurko munduari. Inasek ez daki oso ongi ulertzen duen Luisen azalpena. Inork argitu behar ez diona da izeko Juanitatxuk bekatuak barkatzeko premia zeukala esatea kirtenkeria onartezina dela, pentsamenduak pentsamendu.
‎Medikuek ez dakite oso ongi zer gaitzi egin behar dioten aurre, harik eta, anaia Lorentzok —ostalarien sarjentua, hogei urtetik gora daramatzana itsasoaz haraindiko zerbitzuan— aditzera eman dien arte ezen, agudo fruta eta barazki freskorik erdietsi ezean, den denak hilko direla erremediorik gabe. Anaia Lorentzok ederki daki hori, antzeko kasu franko ikusita baitago...
2013
‎Horren ondorioz haurrek ikasten dutena da jostailuek erdaraz egiten dutela. Telebistan hizkuntza bati murrizketa eta oztopoak ezartzen dizkiotenean badakite oso ongi zer egiten ari diren eta zertarako. Dena den, haurren garapenean telebistaren eraginarengatik urte txar batzuk izango dira, baina helduek euskaraz edo katalanez egiten badiete gero normalean haiek ere horrela egingo dute.
‎Esadazu zer egin behar dudan konpontzeko. Esadazu zer esan behar diodan nire familiari, eta bereari, ez baitakit oso ongi nola konpondu egoera hau.
‎–Bai, bai. Nik dakidala oso ongi eta pozik dago. Eta ni, berriz, zer esanik ez.
‎Toki batzuetan" atzaldeon/ atsaldeon", eta, beste batzuetan," arrastion". Batzuetan," ongi izan", eta, beste batzuetan," untsa izan" & Zalantzarik gabe, halako esapideak beste euskalki batzuetan esaten jakitea oso ongi etorriko zaizu elkartrukea iristen denerako.
‎Behin eta berriro diotenez, inguru herrietako udalbatzek adina partaide izan lituzke Kokoherrikoak. Inork ez daki oso ongi nondik sortu den delako kezka hori, baina ez da bestelakorik entzuten:
‎Ez dakit oso ongi zer den, baina bai.
2014
‎Ez ziren ezjakin ergel batzuk, zenbait historialarik esaten duten bezala. Bazekiten oso ongi zergatik zeuden hor. Amaiur, beraz.
‎OC, VI, 1206 eta hurr.). Erromatarrak toleranteak ei ziren nazio juduarekin (OC, IV, 1263 eta hurr.); nazio judua matxinatu da Erromaren aurka; nazio judua da erromatarrek lau haizetara sakabanatu dutena. Egia da, azken urteetan Renanek ez daki oso ongi nola jokatu nazio terminoarekin, juduekiko ere zalantza gehiagorekin sumatzen da horiek nola identifikatu (hiri europarretako juduekiko batez ere), nazio, herri,, communauté sans patrie? (R:
‎Jarrera hori arima ederraren ispiluzko alderantzikatze moduko bat da, eskuak zikindu nahi ez dituena, bere itxura puruenean aurkitzen dugu lan zikin beharrezkoa egin nahi duten heroi eskuindarrak miresten dituztenengan; erraza da norberaren herrialdearen alde zerbait prestua egitea, norberaren bizitza sakrifikatzeraino; askoz zailagoa da krimen bat egitea norberaren herrialdeak behar duenean... Hitlerrek bazekien oso ongi nola joka zezakeen joko bikoitz horrekin Holokaustoaren gaian, Himmler izan zen bere Hagen. SSen aurrean Posen en 1943ko urriaren 4an eman zuen diskurtsoan, Himmlerrek nahiko modu irekian hitz egin zuen judutarren hilketa masiboari buruz" geure historiaren orrialde aintzatsu [bati buruz bezala], zeina ez den inoiz idatzi izan eta den inoiz idatzi", emakumeen eta haurren hilketa esplizituki aipatu zituen:
‎Ez dakit oso ongi zer uste duzun ikusi edo entzun duzula, baina lasaitu zaitez, bai?
2015
‎Grabagailu, elektratresna, argazki kamera, koaderno, idazluma eta ziren guztiak hartu, eta eskaileretan behera jo nuen. Ezbai une bat izan nuen orduantxe, ez bainekien oso ongi zer egin behar nuen. Baina segituan akordatu nintzen Rogeliorekin.
‎Nahiz eta Uzkudun ados egon Rickardek esaten zionarekin, kosta egiten zitzaion azken erabakia hartzea. Etxekoekin pentsatzen zuen etengabe, amarekin eta arreba txikiarekin, ez baitzekien oso ongi neurtzen zer ekar zezakeen Ameriketarako lehen bidaia horrek.
‎Bi gau baino ez neramatzan bertan eta oraindik ez nekien oso ongi zer zirudien Suediak niretzat, baina ziur nengoen arrazoi zuela. Egokitu zitzaidan hotela ez zen batere diseinuzkoa, estuegia inondik ere, eta Shanghaiko dama filmaren amaiera baino ispiluz josiagoa.
‎Errepidetik nahikoa urrundu dela iruditu zaionean, olanatik tiraka atera ditu bi koskak. Arrastaka eraman ditu zuhaitz baten altzoraino, ez daki oso ongi zergatik. Odolez zikindu denean, nahiago izan du, usainagatik, gazelaren odola dela pentsatu.
2016
‎–Nik... nik ez dakit ezer? esan dio Alsinak, eta kasu honetan esaldia ez da eskapismo erosoa, egia baten konstatazioa baizik, Alsinak ez baitaki ezer, ez zer den ETA militarra, ez politiko militarra, berriei ez die arreta handiegirik eman eta jakin ere ez daki oso ongi nongoak diren; baina taxistak ez du hala ulertu, ez da jabetu, izutu egin da eta aitzaki maitzaki hasi da, bere bidaiaria ere terrorista horietako bat ote den beldurrez: –Ez noski.
‎Meza hasi eta gero ere, begiak aldare, pilare, bobeda eta zutabeetara doazkio: ez daki oso ongi zer den gotiko, zer errenazimentuko, zer barroko edo neoklasiko; harriturik dago begira, eta harriturik geratu da gero apaizari entzunez, lehen aldia baita meza bat euskaraz entzuten duena.
‎Orduan erabilitako arropa bereziak ikusgai zeuden oraino museotxoan. Ba omen zegoen hura modernizatzeko plan bat, baina berak ez zekien oso ongi zer egiteko asmoa zuten.
‎Gazteagoa izan arren, berak baino esperientzia larri gehiago bizi izandakoa, antza zenez. Josebak ez zekien oso ongi nola sentitzen zen entzundako informazioaren ondoren. Agian gutxiago gustatuko zitzaiola pentsatuko zuen Iratik.
‎Bai, arazoa da asko entsegatu dugula eta ez dakigula oso ongi zergatik.
2017
‎Ez dakit oso ongi zergatik jokatzen dudan horrela, eskolan erakutsi zidatelako edo bizitzan zehar bidaiatzeko mapa hoberik ez dudalako aurkitu. Kontua da alabek Europa deskubritzeko erabiltzen duten teknika berberaz baliatzen naizela ni nire buruaren barne bideetan noraezean ez ibiltzeko.
‎Urduri zegoen, eta ez zekien oso ongi zergatik. Pentsatu zuen oraindik ere birusaren eragina zuela gorputzean.
‎Inoiz ez du ulertuko zergatik dagoen sufrimendua goraipatzen duen hainbeste integrista. Heriotz duinaren aldeko borrokan engaiatzeko sekula baino arrazoi gehiago daudela iruditu zaio, baina ez daki oso ongi nola egin edo nora jo lukeen.
‎Axik ez zion erantzun, erabaki baitzuen ez zuela atzera berriz ere horrekin aritzea merezi. Barregarria iruditzen zitzaion bikoteak osatzeari buruzko horren mutxoasmoko iritziak zituen jendeak gero horrelako jarrerak izatea, nahiz eta ez jakin oso ongi horrelakok zer esan nahi zuen. Oskar eta Juanillo EHGAMdarrak baino ez ziren.
‎“Aitatxo edo amatxo aukeratu”. Irrigarria iruditu zitzaion garunak, ezin jakin oso ongi zergatik, zegoen ataka izendatzeko erabiltzen zuen modua. “Aitatxo ala amatxo”.
2018
‎Hasieran ez nekien oso ongi nola egin nezakeen, eta WhatsApp talde bat sortu nuen. Geroz eta neska gehiago elkartuz joan ginen, eta, azkenean gehiegi ginenez, mendikoak eta errepidekoak, banatu egin ginen.
‎nintzela aitortu niola,, trenak ekarritakoa?, alegia. Surapeek ez zion nire aitorpenari garrantzi handiegirik eman eta, bestalde, gaineratu zuen titiriteroen antzekoa iruditzen nintzaiola, haiek ere ez baitakite oso ongi ez noiz ez non sortuak diren, eta haien xedea batetik bestera ibiltzea baita, beti ibilian, ibilian beti...
‎Tatianarekin mintzatzean bezala, Arakisen gutunak irakurtzean iruditzen zaio bera baino gertuago dagoela hura axola duten gauzetatik. Horrek, Arakisengandik gertuago egon nahi izatera darama bera, eta ez daki oso ongi axola duten gauzetara edo Arakisengana hurbildu nahi duen, zehazki. Kororekin ezberdina da, ukitzen den konbibentzia bat, Korok eta berak baino ulertzen ez duten zerbait, inori azaltzen nekatzen ez direna, nahiz eta hirian biak besotik ikustean txutxu mutxuak pizten direla jakin.
‎Belarri pribilegiatua izan du beti Pharosek, baina ez daki oso ongi azaltzen zerk erakartzen duen berrea sasoian. Basatia eta aspaldikoa den zerbaiten lekuko izateak?
2019
‎Galdera egin du Egiako Kata tabernan, ustekabean, topatu zituenak. Inork ez daki oso ongi azaltzen, batzuek aipatu dute, adibidez, keinu bitxiak egiten zituela hitz egiterakoan, gorputza okertzen zuela, bizkarrak altxatu, gora begiratu... kantatzen arituko balitz bezala. Beste batzuek zehaztu dute, ez zuela oso itxura ona, bizarra egin gabea, begi handien tamaina bereko zuloak, aurpegia zimurrek ondo goldatua...
‎Azken finean, fenomeno atmosferiko hori nolabaiteko konponbidea zen. Ez dakigun arren oso ongi zerena. (I)
‎Niri ere berpiztu zait egun haietako errespetu eta mira sentsazio hori, ez nuke jakingo oso ongi esaten zertan suma zitekeen hori, baina agerikoa zen. Maialen honen arrazoiak zein izan zitezkeen hasi da:
‎Jateko zerbait zekarren, hiztegiaren aldetik zorroztasun handiagoaz jokatuz ahorako munizioak deituko genituzkeenak, gerra batera etorri zen ber, bere erantzukizunez oso jakitun etorri ere, Bai, musu bat, eta bi, eta hiru, baina ez hadi distraitu, lanean ari hintzen eta lanean segitu behar duk, denborak denetarako ematen dik, baita laburra denean ere, eta guk bi gau eta egun oso bat ditiagu, eternitate bat, emadak beste musu bat, bakarrik, eta eser hadi, esadak zer moduz doan historia, Mogueimek eta Ouroanak topo egin diten, Horren eufemistikoki ez esateko, esan nahi duk jada oheratu direla, Nolabait esan, bai, Nola, nolabait esan, Haiek ez zitenan oherik, izarren argipean etzan zitunan, Hura zortea, Gau epela, haiek elkarrekin zitunan eta marea gora zetorrenan, Hitz horiekin idatziko huela espero diat, Ez, ez ditinat hitz horiek idatzi baina oraindik garaiz nagon. ...ultzean, nire etorrerak distraitu al hau, Ez dun gauza bera heu egotea edo ez, ez gaitun emozioak eta baita emoziorik izanaren oroimena galdu duten senar emazte zaharrak bezalakoak, alderantziz, Ouroana eta Mogueime bezalakoak gaitun, hasten ari gaitun, Orduan esan nahi duk distraitu egiten haudala, Jainkoari esker, baina pentsatzen ari nintzena zunan ez dudala hemen idazten segituko, Zergatik, Ez zekinat oso ongi, bulegoa uztea errutina uztea bezala izan zunan, agian beste denbora batean sartuko ninduen ohituraren urratzea, baina orain, ia itzultzen ari naizenean, nire zuzentzaile aulkia eta mahaia berreskuratzeko gogoa dinat, azken finean horixe naun, Zergatik errepikatzen duk behin eta berriz lelo hori, Mogueime eta Ouroanaren artekoan dena garbi geldi dadin, Azal ezak kontu hori, Mogueime ez d... Raimundo Silvak irribarre egin zuen, Heuk idatzi behar huen historia hau, Sekula ez zitzaidaan burutik pasatuko hiri pasa zitzaian ideia, hau da, inolako zalantzarik ez duen gertaera historiko bat ukatzea, Neronek ere ez ninan jakingo esaten zergatik egin nuen, Egia esan, nik uste diat pertsonen arteko egiazko bereizketa horixe dela, baietz eta ezetz esaten dutenen artekoa, eta oso ongi zekiat, hik horretaz ohartarazi baino lehen esaten diat, pobreak eta aberatsak badirela, eta indartsuak eta ahulak, baina kontua ez duk hori, bedeinkatuak bitez ezetz esaten dutenak, beraiena izan bailuke lur honetako erresumak, bailuke, esan dun, Nahita erabili diat hipotetikoa, lur honetako erresuma ezetza baietzaren zerbitzuan jartzeko talentua dutenena baita, edo eta, ezetz baten egileak izan direnean, arin bai arin ezetz hura ezabatu eta baietz bat jartzen dutenena, Ongi esana, Ouroana maitea, Eskerrik anitz, Mogueime maitea, baina ni emakume xume bat baizik ez nauk, lizentziatua banaiz ere, Eta ni gizon xume bat, zuzentzailea izanik ere.
‎Eta nik baietz erantzuten diot. Ez dakit oso ongi zergatik. Uste dut, barren barrenean, sinetsi nahi dudala eskaini berri didan kafe momentu hori ezberdina izango dela.
‎Eta, berak ez zekien oso ongi nola, baina bai, gertatu egin zen. Halako batean, bere bikotekidea ez zen norbaitek erakarri zuen, antza denez bera ere gustatu zitzaion hari, tonteoa hasi zen, gorputzen hurbiltzea, esku bat sumatu zuen bizkarretik behera, eta aspaldi sentitu ez zuen hotzikara sentitu zuen esku hura bizkarrean pausatu zitzaionean, gustuko zuelako seinale?, ipurdia estutu zion esku batek, musu batzuk eta, azkenean, ohea.
2020
‎Saiatuko naiz alor horiek are gehiago indartzen, ahal bada. Gustatuko litzaidake nire ideiak eta estiloa aplikatzen hastea, baina oraindik ez dakit oso ongi zein den; duela gutxi hartu dut alkate izateko ardura.
‎Eta pentsatu du akaso gehiegizkoa dela soldadu deitzea, ez baitira gaztaroa lapurtu dieten gizajoak baizik. Ziur da haietako gehienek ez dakitela oso ongi zeren alde ari diren borrokan, eta, gainera, argi dauka gazte horiek gerrara joan izana gertaera bakar baten ondorio makurra besterik ez dela azken batean: haien familiek ezin izan dute bildu soldadu joan behar horretatik libre gelditzeko pagatu beharreko ordaina, hots, zazpi mila franko.
2021
‎Nik ez dakit oso ongi. Gure aitak esaten zuen garaiezinak direla zaldi handien gainean armadura astunak eta zeharkaezinak janzten dituztelako Azenarik ulertu zuen Aminek jakin mina zeukala iparralde urruneko herri eta bizitzaz eta pentsatu zuen berak, bitartean, al Andaluseko jendarteaz jakin min berdina zuela.
‎Zerbait naturala izan zen haiekin ibiltzea. Nagusi gaztelauek ez zekiten oso ongi arabieraz eta berbereek gaizki egiten zuten erromantzez. Azenarik latinez zekienez arabieratik latinera edo erromantzera eta alderantziz itzultzen lagundu zien momentu batean.
‎Kontsumitzeko bideak, eta, beraz, produzitzeko bideak erabat aldatu dira. Oraindik ez dakigu oso ongi zer eredu izango den. Bestalde, krisiak erakutsi digu, hain zuzen, komunikazioaren garrantzia.
‎Gure bizimodua erabat aldatu da eta ez dakigu oso ongi nola izan den, ezta noiz eta nola bukatuko den ere. Berripaper honetan Juan Ignacio Perez Iglesiasek argiki azaldu zuen abenduaren 29an.
‎Bilduma oso handia neukan. Ez nekien oso ongi nola antolatu, eta izenen arabera egitea erabaki nuen. Alegia, izendatzeko moduak:
‎Saxoek, esaterako, entseatu beharra dute, bestela izugarri galduko lukete. Perkusioan badaude bizpahiru taldekide perkusio klaseetara joaten direnak, eta gainontzekoak ez dakigu oso ongi nola dabiltzan.
‎Uste dut haietaz harro dagoela eta harrotasun horrek izua menperatzen laguntzen diola. Ez dakit oso ongi nola partekatu nire kezkak berarekin. Horixe da dena.
‎Horregatik ez dakit oso ongi nola azaldu Tomasi FAITH ek zer izan nahi duen.
‎Izandako bizitza ez genuen guk hautatu. Han geunden, atzerrian, baina ez genekien oso ongi zertarako edo noiz arte. Ihes egitea hori da:
‎Jaiaren hotsa apalduta zetorren, nire buruan oroitzapen bat besterik ez balitz bezala. Ez nekien oso ongi nola hasi elkarrizketa hura.
2022
‎Ezin bietan. Oraindik ez dakigu oso ongi nola, baina bi zakuetan, eta bietan batera, gertatzen da FEKUNDAZIOA.
‎Juarros eta Arlanzonen gustura biziko zen eta Baskoniako erregearen agindupean zegoen. Hala ere, zerbaitek, ez zekien oso ongi zer, ez zuen bakean uzten. Izan zitekeen, besterik gabe, familia barneko etsaigoak zituela eta egoera hura orduko ez zuela gainditua.
‎Jose Luis Otamendik dioen bezala «orain den dena beste norabait doa». Ez dakigu oso ongi nora goazen. Oso ongi dakiguna da, ordea, Casado, Abascal, Esparza, Sayas edota Adaneroren begi ninietatik isurtzen den gorrotoak nora eraman gaitzakeen.
‎Baditut interes teoriko batzuk ere, eta ezin naiz zentratu bakarrik interes formaletan, nahiz eta horiek ere hor egon. Ez dakit oso ongi paraleloan doazen biak edo elkar gurutzatzen diren. Egia da gero obran materialki igual ez dela ikusten, eta ni poztu egiten nau hori horrela izateak.
‎«Errugbi deitzen da kontaktu kirola delako, baina ez dakit oso ongi nork jarriko ote zion izen hori. Kontaktua alde batera utzita, ez du ikustekorik errugbiarekin».
‎Neskak direla eta haiek ere txaranga batean" primeran" entzun dezaketela aldarrikatu nahi zuten. " Egia esan, ez dakigu oso ongi zergatik dauden hain emakume gutxi txarangetan. Azkenean, txaranga bat sortzen duzunean ez dago sartzeko probarik ez ezer; kontaktuen bidez egiten duzu eta ezagutzen duzun jendea abisatzen duzu.
‎Txemaren masajearekin izarrak ikusi nituen, oinazea sekulakoa baitzen, baina kantxara ateratzea lortu nuen. Azken tantoak oso gogorrak egin zitzaizkidan, baina Jokinek lagundu zidan, garaipena lortu genuen, ez dakit oso ongi nola (kar, kar…), eta oso pozik. Fisikoki lehertuta bukatu nuen.
‎hark zer moduz nengoen galdetu zidan, eta nik betidanik ezagutuko banu bezala erantzun nion. Aurpegia ezaguna egiten zitzaidan, baina ez nekien oso ongi zein zen. Handik gutxira jakin nuen norekin hitz egin nuen.
‎Hona, alde honetara. Gero, ez dakit oso ongi non eta nola, britainiar agenteek iheslariak hartu eta beren herrira itzuliko lituzkete.
‎Latina, fisika... oso ongi irakasten zuten. Amak bazekien oso ongi erakusten zutela, eta horregatik bidali ninduen harat". Horregatik, beharbada, ez zion amari herrarik eduki.
2023
‎Frau Troffearen kondairak ere badu halako erakarmen indarrik. Garaiko dokumentuek diotenez, 1518an emakume hura dantzan hasi zen Estrasburgoko kaleetan, inork ez daki oso ongi zergatik. Askoren artean lehena izan zen, beste zenbait ere batu baitzitzaizkion ondoren, eta, konturatzerako, hamarnaka pertsona ari omen ziren Frantziako hiri hartako kaleetan dantzan, hainbat egunez jarraian, etenik gabe.
‎korrelato objektiboaren begirada. Neronek ere ez dakit oso ongi zergatik jarri nion izen hori; beharbada esan nahi nuen ezen, ni harentzat gardena izanik, haren soak nire gorputza zeharkatu, eta haratago, hark bakarrik ikusten ahal zuen beste errealitate batekin, beste errelato batekin, egiten zuela topo; edo beharbada bakarrik esan nahi nuen begiratzeko modu horrekin kikilarazi nahi ninduela, haren erabateko nagusitasun intelektuala azpimarratzeko.... Kontuak kontu, arazoaren berri eman zigun; zidan, esan nuke, azalpena niretzat baitzen, Bildosola jakinaren gainean egongo zenez:
‎ Buruan du arazoa. Nik ez dakit oso ongi haren berri. Galdetu Guadaluperi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia