Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2001
‎Zaharren bati edo lagunen bati entzuna zion, gero, Esmirna hark hamarren bat urte zeramala han Kaioarrin, marinelek apropos enkailatu zutela ur haitzetan, karga eta guzti, ontziaren armadore grekoak burdinazko tramankulu zahar hura mantendu baino nahiago zuelako seguruak ematen zituen diruak kobratu. Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino, eta han zegoen oraindik, herdoilduta, elefante beilegiaren modukoa, inork ez jakin noiz arte, betidanik bertan egonda bezala, nasa hartan harrien eta olatu nekagaitzen artean lotuta.
2003
‎Iratzargailuak jo du, goizeko zortziak; oraintxe bizi naizela egiaztatzeko, ohean buelta bat, eta ahoa zabaldu dut: beraz, bizi naiz, ez dakit noiz arte, baina orain, kontu horiek bazter utzita, jaiki beharra dut, jaiki naiz, aurpegia garbitu, jantzi, txokolate katilua eta sei gaileta, ate ondotik periodiko saltzaileak utzi duen egunkaria jaso, eta goazen komunera.
2004
‎Entzuten duenean, edo zuenean, ze aspaldi da karrera inportanteen partez gerra baino ez dagoela, esate baterako Parisen edo Milanen, Maes ek 1939an irabazitakoaz geroztik ez dagoelako Tourrik, eta azken Giroa Coppik irabazitakoa izan zelako 1940an. Batek daki noiz arte, pentsatzen du Liviak. Ez daki, ez du ur handi horietan sartu nahi, baina kalean sarri entzun du hau dena laster amaituko dela, amaitu behar duela, derrigor.
‎Haiei esker dakigu Pandoraren gaineko ikerketak zertan diren. Baina, egia esan, ez dakigu noiz arte eutsi ahal izango diogun. Gero eta zailagoa da.
2005
‎–Tira, sagua egoera egonkorrean dagoela ematen du, baina ez dakigu noiz arte iraungo duen horrela.
2006
‎Ez dakit noiz arte egon ginen horrela, elkarren ondoan hizketan. Halako batean, nekearen nekez, lo geldituko ginen.
‎Egunero, etengabe, Londres. Ez dakit noiz arte, baina Londres, hormarik gabe. Berandu goaz teatrora, rubio egiten didazu dei, eta banoa.
2009
‎Agatek ez daki noiz arte mantendu duen trufa doinua amona bere bidaiari buruz mintzatzen zaionean. Askotan pentsatzen du amona ere trufaka dabilela eta jokoa jarraituko dion norbait behar duela, besterik ez.
2011
‎–Ba, bai, esan zuen Cyrilek?. Gizon batekin nengoen geratuta Victorian, eta hantxe eduki nau ez dakit noiz arte. Baz kaldu eta hona etortzea egin dut.
‎Eta une batez ontzi gainean ikusi zuen bere burua, Janey zaintzen, eta hari begira, ohitura zuen bezala esku txikiarekin kikara biltzen, ontzi osoan lor zitekeen te kikara bakarra edaten... Baina bera hemen zegoen, eta Jainkoak bakarrik zekien noiz arte egongo zen kapitain madarikatu hura hantxe planto eginda. Beste itzuli bat eman zuen, gora eta behera, gora eta behera.
‎Elisaren nahia ez da pisuzkoa, bera hilik dago, horrek esan nahi duen guztiarekin. Ez dakit noiz arte jarraituko nukeen nire letaniarekin, Elisa haserretuko nuke bizi balitz, beharbada konbentzi nazakezu liburua argitaratzeaz baina berez ez nuke egin behar, Elisari hala aginduta ere, nik ez dut bizitzan hainbeste sinesten, itsutzen nauena izan arren, ziur nago pasibo mantentzea dela egin dezakedan justizia ekintza bakarra, baina agian Elisa da arrazoi duena, nork daki, nahiz nik ez diod...
2014
‎Hilda gaudela uste dut. Eta bidaiatzen jarraituko dugula, ez dakit noiz arte, autobidean zehar, Roannera iritsi gabe betiere. Ez hara, ez beste inora.
2015
‎Mugitu edo eroriz gero, kolpeka hasiko zaizkizu etengabe. Ez dakizu noiz arte egon zaitezkeen zutik. Goizago edo beranduago gainbehera etorriko zara ezinbestean.
‎Ez dakit noiz arte eta noraino iritsiko zaren
‎Ate hura gurutzatzean, atzean utziko zuen berriro fronteko lubakia. Ez zekien noiz arte, baina gogotik heltzen zion betiko izango zelako esperantzari. Izan ere, ospitalean egindako denbora hartan gertuegi sentitua zuen heriotzaren presentzia, lehenik aldameneko logelan; gero, berriz, ondoko ohean?.
2016
‎horra, beraz, Begoña Parisko kaleetan barrena, amarentzako enkarguak edo aitarentzako mandatuak egiten, bientzat bihurtu baita makulu, bientzat itsumutil (esan ote liteke, itsuneska??); amarentzat, esan dugu lehen ere, ogia eta esnea eta babak eta tipula eta okela pixka bat eta xaboia eta kafea eta olioa eta azukrea eta gatza eta ahal den guztia lortzeko, orain gauza bat, gero beste bat, gero eta buru txarragoa baitu amak egin beharrekoak gogoratzeko, eta eskua ere gero eta baldarragoa suaren puntuari antzemateko, atzerriko sukalde txar honetan ez dela moldatzen dio berak, dena aldrebes egiten dutela hiri zikin honetan, eta alabak baietz esaten dio begiratua apalduz, legezko adina edozein izanda ere gurasoei errukiz begiratzen diegun estreinako egunean iristen omen dugu heldutasuna, eta Begoñak baietz amari, kanpotar hauek ez dakitela ezer zuzen egiten, eta amak desegindakoak alabak berregin behar atzetik, haren ezkutuan eta aitaren oharkabean, aita ere konturatu ez edo ez ohartuarena egiten baitu bestela, emaztea lotsatan ez uzteko agian, edo zaharreriaren gaitzak berari ere erasoko dion beldurrez, berari ere kosta egiten baitzaio hiri berrira, usadio, jende modu, biziera eta eginbehar berrietara moldatzea. Ozta ikasi du bizileku hartu duten ganbaratik Marceau karrikarainoko bidea, eta hori ere oinez, denbora gehixeago behar izan arren ez baitu lurpeko bideetan ibili nahi, berak dio oinez ibiltzeak on egiten diola eta hartara gainera diru gutxiago xahutzen duela, ez baitago jakiterik noiz arte egon duten Euskal Herritik kanpo, baina egiatan metroan sartzeak izu ikara sortzen dio, eta ez hainbeste hango sakonune eta zuloek faxisten bonbardaketak gogorarazten dizkiotelako, hegazkin alemanak Bilbo gainean bonba jaurtitzen hasi eta etxepeetako sotoetan sartu behar izaten zutenekoa, baizik eta ezin eraman duelako metro barruko jendearen samalda, hango estutuak, hango usainen nahas... Marceau karrikarainokoa eta handik etxerakoa egiten du, beraz, Marceauko etxe batean baitzuen Eusko Jaurlaritzak bere egoitza, eta hantxe aitak bere lana.
2017
‎Ez dakit noiz arte, baina.
2018
‎Erabaki bat bakarrik? Hauek zerbait gehiago egina behar dute, niri zerbaitegatik ezkutatu nahi didatena, ez dakit noiz arte. Beharbada, ez dira ausartu nire idealismoa zapuzten, berandu iritsi naizela ikusaraziz.
‎–Tira, badakit oraindik zail egingo zaigula, baina egia esan, egoera berrira moldatzen hasteko garaia dugu. Ez dakigu noiz arte luzatuko den eta badaezpada hobe dugu barneratzea hau dela bolada baterako izango dugun bizimodua.
‎Bertso Paperen Brigadistak dira, durangarrak. Ez dakit noiz arte iraungo duten, uste dut egin duten hirugarren taldea dela.
2019
‎Hori ere ahalbidetu zuen jazoera hark, isiltasuna hausteko behar bat, dena tapatzeko dugun joera horren apurtze bat, adierazteko antsia geldiezin bat. Ez dakigu noiz arte iraun zuen, egun bat, bi edo hilabete batzuk izan ziren, baina momentu batzuetan ahaztu egin genituen tabuak, fobiak, lotsak, eta bizitza jarri genuen plazan, den bezalakoa, bizi nahi dugun modukoa, eta hori ezin dugu ahaztu.
‎Raimundo Silvak egoera imajinatzen du, emakumea neskamea izango da, noski, telefonoa orain dagoen hartunetik deskonektatzen du, gero badarama bi eskuez atxikirik, bularrean babestua, horrela imajinatzen zuen, zozoki, emakumea argi itzalean dagoen gela batean sartu da, gero makurtu da telefonoa beste hartune batean konektatzeko, Zer moduz, ahotsak ustekabean harrapatu zuen, Raimundo Silvak uste baitzuen neskameak zerbait gaineratuko zuela oraindik, Oraintxe pasatuko zaitut doktore andrearekin, esaterako, horrela hiruzpalau segundotako gerorapena edukiko zuen oraino, baina horrelakorik ez eta galdera zuzena, Zer moduz, egoeraren logika itzulipurdikatuz, Raimundo Silvari baitzegokion gaixoa zer moduz zegoen galdetzea, Ni ongi nago, eskerrik asko, eta gero gaineratu zuen, agudo, Zu hobeki ote zauden jakin nahi nuen, Eta nola jakin duzu gaixorik nagoela, Argitaletxean, Noiz, Atzo goizean, Orduan zer moduz nagoen jakiteko deitzea erabaki duzu, Bai, Eskerrik asko, nire gaixotasunaz arduratu den zuzentzaile bakarra zara, Tira, egoki iruditu zait, gaizki ez duzula hartuko espero dut, Ez horixe, alderantziz, eskertu egiten dizut, hobeki nago, bihar edo etzi lanera joateko moduan izango naizela uste dut, Ez zaitut gehiago nekarazi nahi, laster sendatzea opa dizut, Galdera bat eskegi baino lehen, nola jakin duzu nire telefono zenbakia, Saritak eman zidan, Besteak, Bai, telefonistak, Eta noiz eman zizun, Esan dizut ba, atzo goizean, Eta gaur arte ez didazu deitu, Gogaituko ote zintudan beldur nintzen, Baina beldurra gainditu duzu, Hala dirudi, zurekin ari naizela da horren froga garbia, Baina esango zizuten nik ere zurekin hitz egin nahi nuela. ...do Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Ze... Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik, Ez dakit ezer zure bizitzaz, adibidez, Adibidez ezkonduta ote nagoen, Adibidez, Edo konprometitua, behiala esaten zen bezala, Horixe, Demagun ezkonduta nagoela, edo nolabait konprometitua, horrek galaraziko al luke ni zure gustukoa izatea, Ez, Eta ni ezkonduta banengo edo beste inolako konpromisorik baneuka, uste duzu horrek galaraziko lukeela zu nire gustukoa izatea, horrek gertatu balu, Ez dakit, Orduan, esanda dago, nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Aizu Maria Sara, Esan, Raimundo, baina ezer esan baino lehen jakin behar duzu orain hiru urte dibortziatu nintzela, orain hiru hilabete eten dudala beste harreman bat, eta harrezkero ez dudala beste bat hasi, ez dudala seme alabarik, eduki nahi dudala, nire anaiaren etxean bizi naizela, telefonoa hartu duen emakumea nire koinata dela, eta zuk ez didazula azaldu behar nor den nire mandatua hartu zuen pertsona, badakidalako zure neskamea dela, eta orain bai, orain hitz egin dezakezu, zuzentzaile jauna, ez iezadazu jaramonik egin, pozez lehertzen nago, ia, Zergatik naiz zure gustukoa, esadazu, Ez dakit, baina nire gustukoa zara, Eta jakiten hasten zarenean agian zure gustukoa ez izaten hasiko ote naizen beldur ez al zara, Batzuetan hori gertatzen da, askotan, egia esan, Orduan, Orduan, ezer ez, gerokoak gero, Nire gustukoa zara, benetan, Baietz uste dut, zure gustukoa naizela, alegia, Noiz ikusiko dugu elkar, Oinazezko etzatoki honetatik jaikitzen naizen bezain agudo, Non, Toki guztietan, Orain galdetzen ahal dizut zer gaixotasun daukazun, Garrantzirik gabekoa da, edo, hobeto esanda, nire bizitzako griperik garrantzizkoena da, Zauden tokitik ezin nazakezu ikus, baina irribarrez ari naiz, Hori bai gauza handia, oraindik ez dizut sekula irribarrea ezpainetan ikusi, Maite zaitudala esaten ahal dut, Ez, esazu bakarrik zure gustukoa naizela, Hori esan dizut jada, Orduan gainerakoa gorde egia izango den egunerako, baldin eta egun hori iristen bada, Iritsiko da, Ez dezagun etorkizunaren gainean zin egin, etorkizunak ezagutzen ote gaituen ikusi arte itxaron dezagun, eta orain, sukarrak jotako emakume ahul honek atseden hartzen utz diezaioten eskatu nahi du, indarrak berreskuratu nahi ditu, ausaz inor telefonoz deitzeaz gogoratuko da gaur, Zuri deitzeaz gogoratuko, Edo zuri, esaldiaren esanahiak bi hartzaile onartzen ditu, auskalo, Anbiguotasuna ez da beti akatsa, Gero arte, Musu bat agurtzeko, uzten badidazu, Musuen garaia iristen ari da, Ni berantesten hasia nintzen, Azken galdera bat baizik ez, Esan, Hasi al zara Lisboako Setioaren Historia idazten, Bai, Eskerrak, ez dakit nire gustukoa zinatekeen ezetz esan izan bazenit, adio.
‎Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik ...do Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Ze...
2020
‎Marie Clairek Parisen segituko zuen boladaxka batez, ez zekien noiz arte, baina ez kezkatzeko eman zion abisu Josefinari. Moldatuko naun.
‎Marie Clairek soilik susma dezake memento horretan zer dagoen gertatzear, hari kontatu baitizkio etxeko jabea eritu zenetik pairatu behar izan dituen amesgaiztoak. Ez zekien noiz arte iraunen zuen; noiz erranen zuen aski da. Eta orain ailegatu da unea, zer eta esaldi kaxkar batengatik.
‎Ez dakit noiz arte.
2021
‎Dagoen moduan normalizatuta idazleok nobelaren edo poesiaren edo erromantizismoaren edo liburu salduenen kontra hitz egitea, edo behin eta berriz ibiltzea fikzioak eta gezurrak baliokide bezala erabiltzen, gaur esateko gauza bat hemen, bihar beste bat han, bata bestearekin bateraezina eta denak sinesgaitzak. Ez dakit noiz arte uste dugun jasango duela jendeak gure errezeta: kexak, kritikak, banitatea, lehiakortasuna, apasionatzen gaituen liburu bakar bat inoiz ez aipatzea eta, gutxi irakurtzeaz gain, gutxi edo gaizki irakurtzen duten irakurleei errieta egitea.
‎Jakin en bildurik dauden literaturari buruzko testu horiek hartuko bagenitu, ez genuke literaturaren analisia nola egiten den jakiteko besterik. Ez dakit noiz arte itxaron dugun herri bezala halako beste inor agertzeko, agertzen bada. Aportazio intelektual, filosofiko, analitiko eta etiko kapitala zor diogu gure XX. mendeko kolosoen belaunaldiko azken koloso honi, eta eskerrak eman nahi dizkiot liburu honen erredakzioan zehar etxeko sofa zentraletik Mikelek bidalitako mezuak erantzuteko hartu zuen lanagatik, prestutasun, apaltasun eta humanitateagatik.
‎Egunkariek esan dute, telebistek ere bai: hemen dagoela bisitari xelebrea, baina ez dakitela noiz arte geratuko den. Diote 37 izurde espezie daudela munduan.
2023
‎Teklatua bospasei aldiz zanpatu duela hauteman du, eta hortik aitzina saguaren klikak baizik ez. Orain lanean hasten bada, nork daki noiz arte egonen den mahai azpi horretan preso.
‎Ekainari zelan egingo dioten aurre du buruan, ordea; ez dute jaso maiatzeko soldata: ezin izan dute, eta ez dakite noiz arte luzatuko den kontua. Oraintxe bertan, diru apur bat dute Anderren eta bien kontu korrontean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia