Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2014
‎Bruno Lemaire bigarren, bozen %29rekin, ez baita batere gaizki, eta Hervé Mariton hirugarren, %6 bakarrik. Gisa batez, frango gehiengo ederra president ohiarentzat bainan gauzak beste punta batetarik ikusiz ez hain nasaia azkenean, jakinaren gainean bestenaz ere zonbat itzuli egin duen eta zonbat bilkura ahal bezen bozalde handia bereganatu beharrez. Dena den, partida hola irabaziz, erretxena du egina Sarkozy-k.
‎Bainan deus aterabiderik ez dute han berean kausitu. Berriz aipatu da ikastola Zokoan jartzea, Marinela auzoaldeko eskola publikoak baliatzen dituen eraikinetan, jakinaren gainean Omiasaindukari toki hori libratuko dela. Marinelako eskola berriz idekiko baita alabainan, obra guziak bururatuak izanik.
‎Eta zergatik hori? Duela hameka urte, jakinaren gainean Rodano edo Errodano ibaian bazela, urteak jin eta urteak joan, zernahi lohi metatua, ikerketa batzu hasi zituzten ikusteko lohipe nasai hortan ez ote zen ba haratxago edo hunatxago balio zerbait bazukeenik. Ondoko urtean berean, zernahi gauza atxeman zuten preseski, harritu ere baitziren eta ez guti!
‎Gisa guziz, ezagun da Gérard Larcher biziki abilki jokatu dela. Gero, biltzar nagusian, Gérard Larcher k 194 boz ukan ditu, Didier Guillaume sozialixtak 124 Ez da erraiteko baizik bainan 194 bozeko hori uzta ederra da jakinaren gainean UMP eta erdiko guzien bozak baino hiruzpalau gehiago heldu dela azkenean. Norenak ote hiruzpalau boz horiek?
‎Egiptokoa omen, kondaira askok hala diote, bainan gisa guziz larru beltxa. Gitoentzat ez da dudarik, Sara bera ere gitoa zitakeen eta hori jakinaren gainean ez dute bi sosetan saltzekoa, badute haren alderat ikaragarriko atxikimendua....
2015
‎Errekontru guziak hala dira bainan zinez izigarria izan da joanden egunean Alpetako mendian gertatu den hori, Bartzelonatik Alemaniarat ari zen hegazkin bat leherturik erreka zola batean, 150 lagunek bizia funts hortan galdu baitute! Oraino izigarriago emaiten duen ixtripua jakinaren gainean, lehen ikerketa sailak salatzen duenaren arabera, gidari lagunak duela, gidaria bera preso bezala ezarririk, hegazkina leher arazi, mendia ikaragarriko oldarrean joiten zuela! Behinere ez ginuen holakorik aditua oraino!
‎Hori nehork ezin erran segurtamenekin. Jakinaren gainean espertek erran dutela bazterrean egin obra heien gatik handitu zirela delako arraildurak bainan lehenago ere bazirela jadanik ttipi batzu. Makur guzia ez beren gain hartu nahi obra heiek akulatu zituztenek.
‎Hilabete baten buruko, hor ditugu lurralde bozak. Hautagaiak polliki abiatuak bozketa Gastu handiak badituzte bixtan da eta zerrenda gehienek, ez erraiteko denek, diru maileguak egiten dituzte, jakinaren gainean sos hori aise itzuliko dutela hauteskundeak iragan eta. Aise itzuliko gobernuak baititu pagatuko gastu guziak.
‎Bixtan da ere beldur samin bat hedatu bada eskualde guzietarat, ez dugula beldur hori nagusitzerat utzi behar! Jakinaren gainean haatik joanden aratsean gertatu den hori bezalako zerbait berriz gertatzen ahal dela, nun nahi eta noiz nahi berdin! Bai, beharrezkoak ditazke, eta ez guti, gobernuak hartu dituen neurri zorrotzak, poliza, jandarme, soldado, mugazain eta beste sekulan baino erneago ibifditen, nor nun dabilan kasu eginez...
‎Espertek hala diote behin. Hori hola egina dute jakinaren gainean eskualde hortan frango usu badirela lur-ikarak, eta batzutan arras borzitzak. Zimenduak eginak dituzte beraz lurrean 80 metro barna!
‎Hori ez da arras hola. De Lesseps sail horri plantatu zen ikerketa batzu artoski egin ondoan eta jakinaren gainean jadanik ere urbide bat izana zela hor gaindi. Eta bai, kasik oraiko urbidearen burutik buru batto ja izana zen duela hurbil lau mila urte, Sesostris Egiptoko erregearen manuz idekia, oraiko hori baino aise hertxiagoa haatik, denbora heietako negozioarentzat aski zabal halere.
‎Jaz jadanik izana arintzeño bat eta aurten beste bat. Solas batzu ez hain fidagarriak jakinaren gainean badirela ere, eta ez hain jende aberatsak, aparantziarik ere, mozkin zerga emendatua izan zaiotenak hein bereko diru sartzeak ukanik bizkitartean... Nagusi eta langileen arteko harremanetaz, prediku luze bat bainan ez baitezpada hain argia...
‎Jendeaz trufatzen dira, itsuski trufatzen, holako erabakiak hartzen dituztenak! Jakinaren gainean bestenaz ere, Michel Combes horren kasuan, denbora guti barne hamar mila lanpostu desagertarazi dituela Alcatel delako hortan, ez baita harritzeko langilek arrunt gaizki harturik ere despeidako diruztatze ahalgingarri hori! Gobernua ere beltzurika, minixtro batzu arras kexu, bainan ez omen da deus egiten ahal, salbu dei bat luzatu Michel Combes berari, aski bertute ukan dezan Alcatel uzteko hoinbeste sos sakelan ezarri gabe!
‎Prefetari dei egin dio behako bat eman diezoten. Dominique Duguet en arabera, eta besteak beste, aurrekontuetan sartu dira gastu batzu ez direnak aurten egiten, hala nola Santa Terexa etxegune proiektuari johan diren batzu, jakinaren gainean afera* auzitegirat pusatua izana dela eta aurten segurik ez dela beraz deusik egiten. Hautetsi beraren gostuko eta proiektu berarentzat, egezko ikerketa batzu, ingurumenari buruz, ez dira eginak ez eta ere egiteko heinean, untsalaz obrak hasi aitzin egitekoak...
‎Hala nola 48 urtez Bordeleko auzapez izan zen, 1947 tik 1995 erat. Hori bera ez da guti, bestenaz ere jakinaren gainean kargu hori hartu zuela 40 ko gerla bururatueta laster, zernahi obra bazelarik egiteko. Bestalde, luzaz Gironde departamenduko deputatu izan zen eta hamasei urtez legebiltzarburu, ez hamasei urte horiek segidan haatik bainan hiru zatitan(, eta).
‎" Berdeak" arrunt kontra, urtegi horrekin ingurumena fundituko zela gaitzeko eremuan. Joanden ortziralean, Tarn departamenduko kontseilu orokorrak behar zuen hautu bat egin, jakinaren gainean behin aipatu proiektua etzela gisa guziz gauzatuko! Zer hautu behar zuen trenkatu?
‎Multxo pollita etorri da eta Kotte Ecenarro auzapezak oroitarazi diote bozaren emaiteak ainitz munta duela gure jendartean. Jakinaren gainean aurten bi aldiz izanen direla hauteskundeak, hilabete huntan berean departamendu batzarrentzat eta urte ondarrerat buruz lurralde biltzarrentzat. Ezin etorri diren gazteek paperak etxerat ukanen dituzte.
‎Berriz errepikatu du, eta ahoan bilorik gabe, duela zonbait denbora UMP alderdiko kide andana baten aitzinean errana zuena, bide egokiena izanen dela eskuinaldekoek eta erdikoek elgar aditzea nihundik ahalaz lehen bozaldia aitzin ere. Lehen ateratzeko mentura gehiago ukaiteko gisan, jakinaren gainean ezkerraldekoak ez direla alfer egonen eta bestalde eskuinburuko FN hori azkartua dela... Orainokoan haatik, UMPtiarren beren artean, frangok ez dute untsa hartzen holako mezua.
‎Alderdi nasaia egia erran. Jakinaren gainean konparazione Bordele bezalako hiri batean 350 monumentu badirela aipagarri bezala sailkatuak! Hori idaztean gogorat heldu zauku preseski berrikitan iragan dela Frantzia guzian lehiaketa berezi bat, nun zoin zitakeen jendeak gehienik maite duen monumentua.
‎Behako bat dela diote eta hala ere da funtsean, behako bat baizik ez, erraiten eta agertzen ahal litazkeen guzien aldean. Jakinaren gainean alabainan itsas ondarearen eremuak biziki zabalak direla! Behako bat beraz bainan behako sakona.
‎Gai hori gogoan argitasun bila ibilki ginelarik ohartu gira barne ez diren bakarretan direla Cook ugarteak. Izena bera ez arras arrotza guretzat, jakinaren gainean James Cook ingles itsasturia izana dela hemezortzigarren mendeko famatuenetank batto... Ez gogoan hartua haatik haren izena dutela denetarik urrun diren ugarte batzuk...
‎Gehiago Asian eta Afrikan gaindi, frantses kulturgune batzu fundituz eta hola! Niger herrialdean, arrunt asaldatuak zabiltzan ixlamixta batzuk zortzi eliza segurik funditu baitituzte," Charlie Hebdo" ren kontra agertu nahiz, irringarri ere bailitake ez balitz oroz gainetik untsa peningarri, jakinaren gainean astekari hori Elizaren kontra ere aise mintzo dela! Gainerat izan dira ere hilak eta kolpatuak!
‎Ziburun, herriko liburutegiak zerbitzu berri bat segurtatzen du hemendik aitzina, jakinaren gainean Herriko Etxeak akulatu ikerketa bat bermebadirela jende batzu liburu batzuen irakurtzea maite dutenak bainan beren etxetik guti ateratzen, eta ez aise ibilki, edo adinaren gatik edo elbarrituak direlakotz. Hilabetean behin liburutegiko arduradun batek etxerat joanen daizkiote berek hautatu irakurgai batzu.
2016
‎Ez giten bada nor nahiri nola nahika mendeka, gauzak oraino makurrago joan litazke, bainan gauden haatik erne, jakinaren gainean lanjera hor dela eta berdin ustegabeko tokian! Horra ere ainitzek eta ainitz gisetarat zabaltzen duten deia...
‎Bainan badakizue zer erran dautan Etxegaraiko eiherazainak, Hazparneko merkatuan kausitu baitut joanden egunean? Harritua dagoela nola lau lagun izan ditazkeen oraino, ehunen artean, Hollande presidentaren alde, bestenaz ere jakinaren gainean nolako liburu ergela plazaratu duen duela aste pare bat, bere buruari harrika ariz nolazpait... Kasua ikusiz, ehuneko lauaren emaitza hori etzaio batere txarra eta jakin nahi
‎Holako untziak ainitz balio du gure itsasondarearen ezagutgarri bezala. Jakinaren gainean bestenaz ere euskaldunak zirela balea ihizirat Kanada alderat joaiten ziren bakarrak, edo kasik bakarrak segurik ba... Beste untzi frango harat joaiten ziren Europatik bainan bakalau arrantzarat...
‎Behar da aitzina bermatu bixtan da bere fama ona atxik dezan. Jakinaren gainean biper hori arraroa dela, ez sobera eztia eta ez sobera bizia, biziki hein onekoa! Ameriketatik jina da duela zonbait mende.
‎Deia zabaldua izan da deneri, ahal bezenbat arrakasta ukan dezan kanpaina horrek. Jef Mateo Etxepare lizeoko burasoen elkarteburuak argitasun guziak eman ditu denak jakinaren gainean egon giten, denak funtsez ohar giten zoin den baitezpadakoa kanpaina horren helburua.
‎Frangoren gostuko gauza ederra litake hori bainan Kalifornia ez ote den urrunxko harreman jarraikiak izaiteko urteak jin eta urteak joan... Eta Getxo handiegia daukatenek zer pentsa dezakete jakinaren gainean Bakersfield en badirela 250.000 biztanle segurik!
‎Ez ditugu bideo horiek ikusi, salbu bizpahiru zatitxo, bainan ibilaldiak hazi du han ziren guzien artean horien denen ikusterat berriz jiteko tirria. Jakinaren gainean denak untsa ikustekotan denbora gisa hartarat hartu behar dela. Bada lau orenena nunbait han...
‎Egia erran, untzi gehiago ere balitake muga batzu ez balire ezarriak izan. Jakinaren gainean itsas belarraren biltzeko ez dela urrun joaiterik, hor berean izaiten baita... Dena den, aurten, zerbait gisaz, jaz baino itsas belar gutiago da haatik bainan hobeki saltzen da, prezioak bikoiztu dira denbora guti barne.
‎1959 an baizik ez da estatu ekarria izan eta urte hortan berean gauza bera gertatua zaio Hawai ugarteari... Geroztik dira orotarat berrogoita hamar estatu, jakinaren gainean bestalde badela eremu berezi bat, Columbia, ez dena estatu bat, ez dena ere estatu bihi batena bainan nolazpait guziena, federala erraiten zaiona, han kausitzen besteak beste, Washington hirian, presidentaren egoitza, deputatu eta zenaturren biltokiak bai eta auzitegi nagusiarena... Muslaria
‎Bihotz altxagarri dauka gertakari hits horien ondotik agertu den elkartasun kartsua. Oroitarazi ere beti lanjerean gaudela, jakinaren gainean terrorixta futitu batzuk nahiko dutela ondoko egunetan ere zerbait balentria txar egin, segurtasun neurri zorrotzak hartuak izanikan ere. Bestalde, solas eder parrasta bat erakusteko langabeziaren eztitzeaz nolako arrangura handia baduen.
‎Urruñan, herriko kontseiluaren bilkura baten ondotik abertzaleak diren hautetsiek salatu dute auzapezak eta hunekilakoek hartu erabaki bat, etzaiotena batere legezkoa. Kontseiluaren bilkuretan aztertzen diren gaiak zoin diren aitzinetik jakiten da hautetsiek beren gogoetak egin ditzaten jakinaren gainean. Azken bilkuran beraz, gai bat gehiago sartua izan da, etzena agertzen aitzinetik eman zerrendan, lur baten laborari bati alokatzeaz.
‎Jorratu ere orokorkiago gaurko egunean sobera tokitan egiten diren eraikinak, ez direnak batere egokiak eta asurtiak EuskalHerrian bainan hautetsiek egiterat uzten dituztenak halere, hau dela edo (eta) hura dela, dena estakuru... Edo berdin ez jakinaren gainean, aski ohartu gabe nolako kalteak egiten ahal diren hola segituz...
‎Eleketari gaitzak badira Parisen eta hor gaindi, dela gobernuan, dela gobernuaren lausengatzerat ari diren horietan! Diotelarik konparazione, eta azken egunetan usu entzun dugu kantu hori, gobernuak hiru urtez segurik ez duela beti ereman bere gustuko saila bainan ez dela hortaz harritu behar, jakinaren gainean duela lau urte, François Hollande kargutan jarri zelarik, Frantzia izigarriko planta txarrean atxeman zutela, uste zuten baino aise planta txarragoan... Hauxe ere entzun dugu, edo (eta) irakurtu, berriketari eta beste ainitz badirela elgarren artean hitzartuak François Hollande presidentaren apaltzeko, mendekio hutsez bixtan dena, ez ikusi nahi bertute handiko gizona dugula...
‎Batzuen gostuko, donibandar epaileak sobera ausartak izan dira aldi huntan, sobera atrebituak. Beste batzuen arabera, aitzineko urtetan ere auzapez eta beste kargudun frango kgisa berean tratatuak izan dira eta nehor ez da exatu, jakinaren gainean ihauteriako ohidura bat dela hori. Bakoitxak hola erraitea zer iduritzen zaion, hortan ez bide da makurrik.
‎Hotel eta jatetxeentzat untsa litake Pazko iri hortan jende ainitz balitz. Jakinaren gainean aitzinerat erraiten dutela hor gaindi maiatza ez dela hain segur usaian bezen ona izanen turismoarentzat. Maiatzaren lehena eta maiatzaren zortzia bi bestaburuak igandearekin izanen baitira eta ez baitute beraz ekarriko asteburu luzerik...
‎Zernahi gisaz, ixtorio nori oraino luze joan ditake... Jakinaren gainean bestenaz ere beste errekurtso bat ere badela martxan...
2017
‎Eta nolako sasoina beraz aurtengo hau? Badira jadanik galde hori egiten dutenak bainan bixtan da aise goizegi dela kondu batzuen ateratzen artzeko, baizik ez baigira oraino, eta bestenaz ere jakinaren gainean gure eskualdean udazkenak baduela halako grazia berezi bat, bazterrak koloretsu, hitzordu asko eta asko ba Omiasaindu arte, musikaldi arraro batzu eta besta alegera frango, Biperrarena besteak beste Ezpeletan hoin kartsuki muntatzen dutena... Uda guzian jadanik ere izan da eta bada oraino nun zer ikus eta nun zer entzun.
‎Egia erran, denetan edo kasik denetan lehen hori ez da, bigarren bat da ondoko igandean, ekainak 18 Lehen bozaldian berean hautetsia izaiteko alabainan behar da bildu boz guzien erdia baino gehiago! Nun gerta ditake hori jakinaren gainean sekulan baino hautagai gehiago badela, banabeste batean bozgune bakoitx 14! Orotarat 7882 hautagai, 4538 gizon eta 3344 emazte.
‎Eskuindarrak, sozialixtak eta Laurent Inchauspe garaztarra oraino urrunago. Azpimarragarri, abertzaleek bozalde ederra ardietsi dutela Baxe Nabarre eta Xuberoan, Baigorrin konparazione %30 ezbaian, eta bozgune osoan %8, 50, ez baita batere gaizki jakinaren gainean herrien erdiak biarnesak direla... Bigarren bozaldian, Jean Lassalle nagusitzen ahal dea?
‎duten betoin peza alimaletarik batto airatu zuen eta digaren gainean pausatu! Gauza kasik ezin sinetsia, jakinaren gainean holako betoin mokorrek 50 tona pisu dutela! Aspaldi, 1951 urtean, Eguberri irian, gisa bereko zerbait izana zen, galerna egun batez itsasoak gaitzeko betoin peza bat molde berean airatua eta digaren gainean ezarria!
‎Bestetik, arrangura batzu agertuz. Berriki jakinaren gainean helduden ikasurte hortako hezkuntza ministeritzak 8 erakasle postu berri baizik ez dituela eman nahi, gutienez 22 behar litazkeelarik...
‎errebide, ospitale, eskola eta gaineratiko... Macronen erranak zinez ezin onetsiak direla, jakinaren gainean bestenaz ere" gizakiaren kontrako krimak" deitzen direnak arrunt besterik direla. Hala nola Hitlerren manuz egin zirenak.
‎Trump maite ez duten frangok ez dute batere untsa hartu gomita hori. Bestenaz ere jakinaren gainean berrikitan oraino Trump eta Macron etzirela batere ados agertuak. Ez da beraz harritzeko batzu beltzurika eta erasiaka ere arizan baitira.
2018
‎Apirilaren lehena xarmanki beraz... Artetik erraiteko hau ere, batzutan aditzen da Eliza guziek behar luketela elgar aditu Pazko ez gehiago mugikor izaiteko, jakinaren gainean, ikerketa batzuen argitarat, Jesus hil zela apirilaren 7 an eta piztu beraz 9 an, eta untsa litakeela Pazko behin betikotz ezartzea apirileko lehen edo bigarren igandean... Bainan alde batetik ez da errana Eliza guziek hori behar ordu premiatsua daukatela eta bestetik holako erabakia hartzen balute ere ez da segur herrialde gehienek hola eta hola onar lezaketela.
‎Ageriko nork nola senditzen dituen gertakari heien ondorioak... Jakinaren gainean badirela hortaz, ja agertuak, arrunt ikusmolde desberdinak...
‎Bai, hola sortu bide zen Martinekari antzarakiz asetzeko ohidura! Gisa batez bitxia kausi ditakeena jakinaren gainean Jondoni Martine bera arrunt xuhurki bizi zela...
‎Alderdian beti baditu adixkideak, errotik atxikiak zaizkionak batzu segurik. Beste frangok nahi lukete garbiki mintzatzen balitz, alderdia berriz patarrari goiti abiatua eta denak jakinaren gainean egoiteko, bestenaz ez dela saltsarik baizik izanen... Alderdia kudeatzen dutenak ez dira haatik gai hortaz biziki mintzo, beren baitarik ahal bezen guti, eta norbait galdeka artzen bazaiote beltzurika plantatzen dira berehala...
‎Nola egin kurtsoak behar bezala gutien ustean deiak balinbadira mugikor horiekin? Jakinaren gainean gaurko egunean kasik haur guziek, dotzena bat urtetarat heldu
‎Itsasoetan badira ikaragarriko zikin metak, uhainek harat eta hunat ibilki! Izigarriko plastikaki andanak, hori bera arras kezkagarri baita, jakinaren gainean plastikaki hori desegin aitzin zonbait mende joan ditazkeela... Ainitz petrolaki ere ixurtzen da itsasorat.
‎Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."
‎Sindikatak haserre, gobernua ere kexu eta arrazoinekin... Jakinaren gainean Ford etxeak laguntza handiak ukanak dituela hor planKutsadura
‎Ainitzek egiten duten galdea, gai hori aipatu orduko, zendako kamera horiek herriak behar dituen ezarri, zendako ez gobernuak... Jakinaren gainean holako muntadurak ainitz gostatzen ere direla...
‎Hori bera ezin onetsia da. Bestenaz ere jakinaren gainean 1875 ean bozkatu lege xahar bat berme untsalaz presuner guziak bakarka behar litazkeela. Lege hori alde bat zangopilatzen da airoski!
‎Izena," Hitz Enea". Jakinaren gainean etxe izen frangotan sartzen dela" enea" hori. Gaia hain xuxen Ipar EuskalHerriko etxe izenak, bereziki aspaldikoak.
‎Batzu gogoetatuak daude haatik, denen buru zinez beharrezkoa den holako obraren akulatzea. Jakinaren gainean herriko komentu xaharra berrituko dela bestalde, ikusgarri batzuen eskaintzeko tokiarekin, eta Donibane Lohizunen Harriet Baita gunean gisa bereko proiektu bat badutela. Hiru areto handi elgarretarik hoin hurbil?
‎Maiz ateratzen gintukan" Je vais m' en occuper" ekin erakustera emanez ez zutela interesik eta traba baizik ez geniotela egiten. Hala ere jakinaren gainean eman gintian presoak hurbil egoitea eskubide bat zela. Giza eskubideek, ONUk, Europak, Frantses Konstituzioan ere galdatzen zutena.
‎Gertakari harrigarria ala ez ote? Ez hainbeste jakinaren gainean nundik heldu ziren dupa horiek... Urruñan bada mahastizain bat, Emmanuel Poirmeur, sail berezi bati plantatua.
2020
‎Berlinen zen haatik gehienik sendi murruaren pisua, hiri handi hori bi pusketan ezarria baitzuen, batetik besterat biziki nekez baizik ezin joan. Hiri bera bainan bi mundu nolazpait, kasik ezin sinetsia jakinaren gainean bestenaz ere eskualde batean bizi ziren ainitz jendek jendakia, jendaki hurbila berdin, bazutela bestaldean... Dotzena bat urtez, harresirik ez baitzen, ekialdetik ainitz baziren joanak mendealderat.
‎Alabainan Philae manatu tokian pausatu da bainan ez hango lurrari untsa lotu eta ixtanteko bi jauzi eginez haratxago kokatu leku patar aire batean, iguzkia gutiago sartzen den xoko batean. Balentria izigarria halere, dugun berriz erran, jakinaren gainean bestenaz ere hori gertatu dela Lurretik bost ehun bat miliun kilometrotan, iguzkia dagon baino kasik lau aldiz urrunago! Jakinaren gainean ere kometa berenaz arras ttipia dela, zonbait kilometro zabal bakarrik, eta Philae behar zela untsa xuxen ibili ez sobera bazterretik joaiteko aitzina, kometa bera huts eginez!
‎Balentria izigarria halere, dugun berriz erran, jakinaren gainean bestenaz ere hori gertatu dela Lurretik bost ehun bat miliun kilometrotan, iguzkia dagon baino kasik lau aldiz urrunago! Jakinaren gainean ere kometa berenaz arras ttipia dela, zonbait kilometro zabal bakarrik, eta Philae behar zela untsa xuxen ibili ez sobera bazterretik joaiteko aitzina, kometa bera huts eginez!
2021
‎Bigarren aldikoz airatua da, hiru lagunekin, sei hilabetez segidan gaitzeko ibilaldiaren egiteko espazioan, Lurretik lau ehun bat kilometrotan, alde bat itzuli eta itzuli! Airatu dela hola erraiten ahal dea, jakinaren gainean airerik ez den eremuetan ibilki dela. Dena den, bere zeru tresna harrigarri hortan zernahi ariketa badu egiteko.
‎Hori ere ezinbestean denek ezagutzen ditugun neurri berezi horiengatik. Eneko AldanaDouat auzapezak azpimarratu du preseski lur moldaketa bat zoin den beharrezkoa, jakinaren gainean besteak beste Ziburuko jendetza, polliki goratua izanik, ttiptitu dela azken urte horietan. 6.251 biztanle duela lau urte egin kondaketan, 6.864 bazirelarik sei urte lehenago.
‎Horra zergatik berriz ere, gero eta gehiago funtsean, deiak zabalduak diren oraino xertatzekoak diren guziak erna diten xertatuak izaiteko. Jakinaren gainean bestalde gaitzaren kontrako tratamendu fidagarririk ez dela orainokoan. Xertoekin izanki beraz aterabide bakarra!
‎Goizean, hitzordu berezi bat, haurrekin, herriko iturri xaharraren aitzinean, pilota plazatik zonbait urratsetan. Munta handiko hitzordua, jakinaren gainean bestenaz ere Ziburuko hiru haurretarik bi euskaraz eskolatuak direla, murgiltze ereduan edo gela elebidunetan. Maddi Zubeldia artista ezagutuak kondatuko du iturri hori gogoan asmatu ipuin bat.
‎Bestalde oraino Alexandre Deulofeu katalanak historiaz idatzi lan bereziak. Elkarrizketa bat Pello Coudroy azkaindar euskaltzale argiarekin, hunkigarriagoa kausitzen duguna jakinaren gainean Pello eri egona dela berrikitan destrenpu baten ondotik bainan pixkortzen ari dela. Azkenik ahurtara bat gogoeta udaburu egunean ospatzen den iguzkiaren egunaz eta bezperan pizten diren suetaz.
2022
‎Emmanuel Macron lehendakariak maiz errepikatzen du zernahi aldaketa nahi duela gauzatu eta sail frangotan. Noiz eta nolakoak, hori besterik da haatik jakinaren gainean gehiengo osorik ez duela legebiltzarrean. Erretretak gogoan bereziki, batean iduri du presatua dela eta bestean ez duela preseski halako presa gaixtorik.
‎Gauza bat frangori arras harrigarria iduritu zaiotena. Jakinaren gainean emazteño hori zoin ezagutua den bazter guzietan. Hamabi hautagai, jendeak ukanen du beraz nun nor hauta, ezkerreko puntatik eskuinekora.
‎Konpainiak dagoeneko udalerri batzuk jakinaren gainean jarri ditu, Azpeitia bezala. Statkraft ekoizpen hidroelektrikoan liderra eta energia berriztagarrien Europako ekoizle nagusia da.
‎Europa mailan, nahi du elkartasun gehiago armaden artean. Horiek hola, ez dugula beti txarrena gogoan ibili behar bainan jakinaren gainean egun hitsagoak aise jiten ahal zaizkigula, kementsu segituz irrisku horieri moldez ihardukitzeko gisan.
‎Biziki ederra eta baliosa. Jakinaren gainean behartsuak badirela gure artean ere, batere urrunago joan gabe. Hurbileko horietaz oroitu behar, urrunago direnak ahantzi gabe.
‎Arte huntan urte guziz zonbait hilabete gehiago beraz. Holako epea utziz jendeak aldakuntza hori hobeki hartuko duela, jakinaren gainean bestenaz ere bana beste batean jendeak gehixago bizitzen direla.
‎Ez du garbiki erran urriki zuela hola jokaturik. Aitortuz halere, jakinaren gainean nolako fama duen Ibizak, bai hobeko zuela beste norabait joaitea. Erakustera emanez, ba eta ez, konprenitzen zuela jende frangok ez untsa hartzea oporraldi korapilotsu hori.
‎Edo ez etxean egonik ere ez joan segurik bozaren emaitera! Anitz da, bestenaz ere jakinaren gainean usaian presidente bozetan dela jendea gehienik mugitzen. Orain arte parte hartze xuhurrena 2002an izan zen (%72).
2023
‎Bi hitzeko hori egokiago ote da? Ez dut nik trenkatuko auziño hori, bainan baditake halere hala izaiten ahal den, jakinaren gainean izen hori biarnesetik jina zaukula. Biarnesez ardurenean idazten da Sent Pançart, bi hitzez ez da duda mikorik, batzuetan azken hizkia edo kenduz, Sent Pançar beraz, edo aldatuz" d" edo" t" ezarriz.
‎Lotsarik gabe, beti kementsu! Jakinaren gainean hor dela eta ez beste nunbait egiazko aterabidea. Egun hobeak eta argiagoak ekartzen ahal daizkigun bakar bakarra!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia