|
Hala, Erresuma Batuko Royal Liverpool and Broadgreen University Hospitalseko (Erresuma Batua) Jiten Vora irakaslearekin bat, “10 segundotik behin pertsona bat hiltzen da munduan, diabetesarekin zerikusia duten arrazoiengatik”. Adituak gogorarazi zuen oraindik ez
|
dakitela
ezer gaixotasunari buruz; izan ere, jendeak glukosa maila areagotzen du, eta «ahaztu egiten da diabetesa askoz gaixotasun konplexuagoa dela eta, batez ere, gaixotasun kardiobaskularra». Diabetesak eragiten dituen konplikazioen %75etik %80ra (kardiopatia, itsua, gorputz adarretako arazoak edo giltzurrunean kalteak) arazo kardiobaskularrak dira, esan zuen.
|
|
Baina gauza bat da hau guztia intelektualki geureganatzea, auzia ezberdintasun guztiak adosten dituen erlatibotasunaren bitartez aztertzea, nork bere buruari galdetzea, esaterako, eskuzabaltasun estoikoarekin, zer da ile urdindu bat lurrean Artizarretik begiraturik, eta beste gauza bat da, izugarria gero, telefonistari aurre egitea, bere begirada lotsagabea jasatea, datozen egunetako aisialdietako elikagaia izango diren irriñoak eta zurrumurruak irudikatzea, Silvak utzi dio ilea tindatzeari, guztiz barregarri dago, lehen irri egin zuten ilea tindatzeari ekin ziolako, zenbaitek denetan ikusten du isekarako zioa. ...kezka irrigarri hauek guztiak gogotik erori zitzaizkion Sara telefonista esaten ari zitzaiolako, Maria Sara doktorea ez dago, gaixorik dago, azken bi egunotan ez da etorri, hauek bezalako hitz xumeek bi sentimenduren artean erdibitu zuten Raimundo Silva, bata bozkariozkoa zen, Maria Sarak zuelako ikusi sortzen ari zen ile zuria, bestea atsekabe alimalezkoa, gaixotasunetik ez zetorrena, izan ere ez
|
zekien
ezer gaixotasunaren larritasunari buruz, gripe soil bat izan zitekeen, edo bat bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako, baina bat batean galduta bezala ikusi zuen bere burua, batek arriskatu egiten du, umiliazioaren pean jartzen da, dena nobela baten jatorrizkoa eskura eman ahal izateko, eta eskua ez dago han, agian atseden hartzen ari da burukoaren gainean, aurpegi zurbilaren ondoan, non, no... Raimundo Silvak ulertu du, segundo batez, lan ematea atzeratu zuela, lizunkeria inkontzienteaz, orain ihes egiten ari zaion une bateko itxaronaldia dastatu ahal izateko, Maria Sara doktorea ez dago, horixe esan zuen telefonistak, eta bera kanpo alderantz abiatu zen, baina gero konturatu zen jatorrizko testua norbaiti eman ziola, Costari, noski, Eta Costa jauna hemen al da, galdetu zuen, une horretan konturatu zen telefonistari soslaia emanez jarri zela, haren aurrez aurreko begiradari ihes egiteko, bistan denez, eta bere ahultasunak berak nazkaturik oinetako hezurren gainean jiratu zen, munduko jakin min guztiei aurre egiteko prest, baina Saritak begiratu ere ez zion egin, modelo zaharrekoa zen zentralean klabijak sartu eta atera ziharduen, eta baietz egin zuen keinuz, buruko mugimendu noragabe batez sarrerako pasilloa seinalatzen zuen bitartean, horrek guztiak esan nahi zuen Costa han zegoela, eta ez zela beharrezkoa Costari bisita honen berri ematea, eta hori Raimundo Silvak ederki zekien gauza zen, zeren Maria Sara doktorea argitaletxean lanean hasi baino lehen sartu eta Costaren bila abiatzen baitzen, eta Costa Produkzioa zenez, edozein bulegotan egon zitekeen, zerbait eskatuz, erreklamatuz, protesta eginez, edo, besterik gabe, administrazioan barkamena eskatuz, programan zerbaitek huts egiten zuenean beti egin behar izaten zuen bezala, bere ardurapeko kontua izan edo ez.
|