2007
|
|
Halaber, lege organiko honen aplikazio esparrura ezin dira bildu legearen aginduz eginkizun publiko
|
jakin
batzuk bete behar dituzten korporazioak, eginkizun horiek betetzen dituztenean.
|
|
Modu horretan, ebazpen judizialak nori mesede egin eta pertsona horri bere eskubidea berriz ezarriko zaio eta, hala denean, jasandako kalteengatik kalte ordaina emango diote. Ebazpen judiziala ez betetzea dakarren edozein erabakik EKren 24 artikulua urratuko luke, salbu eta betekizun
|
jakin
batzuk betetzen direnean: ebazpen ziodunean legean ezarritako arrazoia dela bide adierazi behar da, edonola ere, betearazpenari mesede egiten dion esanguran interpretatu behar dela.
|
|
Modu horretan, zehapena ezarriko zaio inor bere buruaz beste egitera induzitzen duenari eta pertsona batek bere buruaz beste egiteko beharrezko egintzekin laguntzen duenari (ZKren 143 art.). Konstituzio jurisprudentziak (honezkero aipatutako 120/ 1990 KAE eta 137/ 1990 KAE) argi utzi du pertsona baten bizitza erakunde publikoen mende dagoenean zuzenean (gogoan izan dezagun presoen kasua), Estatuak horien bizitza zaindu behar duela eta ezin duela onartu, modu pasiboan bada ere, herritar horiek euren buruaz beste egitea, benetan hil nahi izan arren (adibidez, gose greba amaiera arte eginez); Giza Eskubideen Europako Auzitegiak beste horrenbeste esan du zentro psikiatrikoetan barneratuta dauden gizabanakoei dagokienez (1992ko irailaren 24ko GEEAE. Herczegfalvi kasua?). Izatez, Auzitegiek gizabanako horiek nahitaez elikatzea justifikatu dute, betekizun
|
jakin
batzuk betetzen badira eta pertsona horien askatasuna eta duintasuna errespetatzen dituzten muga batzuk ezarriz (esaterako, elikatze parenterala soilik baimendu da, eta hiltzeko arrisku larria dagoenean bakar bakarrik).
|
|
Sindikatuei erreparatuz, horietako batzuei emandako ordezkaritza handienaren izaera dela bide, kokapen juridiko berezia dute, bai erakundeetan parte hartzeko zein sindikatu jardunerako. Hori dela bide, SALOren 6 eta 7 artikuluetan ezarritakoaren arabera, «ordezkaritza handieneko sindikatuek» (mota horretakoak dira betekizun eta faktore
|
jakin
batzuk betetzen dituztenak, besteak beste, sindikatu hauteskundeetan lortutako emaitzak) ahalmen bereziak izango dituzte, sindikatu arruntek ez dituztenak. Horri esker, adibidez, Herri Administrazioetan erakunde ordezkaritza izan dezakete, Herri Administrazio horietan lan baldintzen inguruko kontsulta edo negoziazio prozeduretan parte har dezakete, lan gatazkak konpontzeko sistema ez jurisdikzionaletan parte har dezakete, langile ordezkariak, enpresa batzordeak eta Herri Administrazioko kasuan kasuko organoak hautatzeko hauteskundeak susta ditzakete, higiezin publikoak erabiltzeko aldi baterako lagapenak lor ditzakete euren eginkizunak garatzeko, etab.
|
|
Amaitzeko, egitezko loturak Estatuko legeriaren arau askotan aitortu direla esan behar da (arlo zibilean, zigor arloan, Gizarte Segurantzan, etab.). Horrez gain, autonomia erkidegoetako legeek arautu dituzte, eta lotura horiei eskubideak eta betebeharrak aitortu dizkiete, betiere, betekizun
|
jakin
batzuk betetzen badituzte («ad hoc» erregistroetan inskribatzea, etab.). Autonomia erkidegoetako legeren batek (esaterako, Eusko Legebiltzarreko maiatzaren 7ko 2/ 2003 Legea, egitezko bikoteei buruzkoa, 8 artikuluan) adoptatzeko eskubidea ere aitortu die.
|