2019
|
|
Urduri, Raimundo Silvak atea itxi zuen, ezin zezakeen hor segi, inor agertuko ote zen beldurrez, baina bulego huts horrek, non bizitza bakarra, arrosarena, emeki emeki zimurtzen baitzen, heriotzarantz eraldatuz zelulen margultze luzearen bidez, bulego huts horrek sortu inpresioak aieru txarrez, susmo beltzez bete zuen, dena guztiz tokitik kanpo, pentsatuko du pixka bat geroago, Zerikusirik ba al daukat nik andre honekin, ala, baina interes falta gezurrezko honek ere ez du lasaituko. Costak gizabidez hartu zuen, Bai, Maria Sara doktorea gaixo dago, testua nire kontu, hitz alferrekoak, guzti guztiak, Raimundo Silvak
|
bazekien
Maria Sara eri zegoela, Costa jatorrizko testuaz arduratuko zelakoa ere aldez aurretik pentsatzeko modukoa zen, eta, gainerakoari dagokionez, berdin zitzaion, nobelaren patu hurbilak edo urrunak ez zion axola, berak nahi zuena informazioa eskuratzea zen, baina inork ez zion informaziorik emango, noski, berak eskatu ezean, gaixotu den enplegatu batengatik etxeak ez du orduero parte medikorik argit... Erakusten zuen interesa zela-eta Costaren harridura ikusteko arriskua bere eginez, Raimundo Silva ausartu egin zen galdetzera, Larria al da, Larria, zer, galdetu zuen, bere aldetik, besteak, ez baitzuen ulertu galderaren nondik norakoa, Gaixotasuna, Maria Sara doktorearena, orain Raimundo Silva larri da agian gorritzen ari dela pentsatzen duelako, A, ezetz uste dut, eta gaia bere kezka profesionaletako eremura eramanez, ez zegoen doktorearentzat nola bazegoen zuzentzailearentzat balio zuen ironia aire amiñi bat sartuz, hauxe esan zuen, Ez zaitez kezkatu, eritasuna luzea izanik ere, argitaletxearen lana ez da geldituko.
|
|
...kaz leuntzen du, zolitasunez, jardunean guztiz sartua da, segurua da ez diola Raimundo Silvari honek nahiko lukeen bezala erantzungo, galdera egiteko ideia eduki baitu pasabidetik barna zetorrela, Costarekin eduki duen duelu dialektikoak lagundurik apika, horiexek dira ariketa gimnastiko intelektualaren abantailak, baina orain ikusiko da zer edo zertarako balioko duen, honako hau da galdera, Ba al
|
dakizu
Maria Sara doktorea deiak jasotzeko moduan ote dagoen, lan kontu bat aipatu behar diot, hau ere bukatu gabeko esaldia da, begirada irrikatsua da, unea ezin zitekeen txarragoa izan, izan ere, azkazal luze eta obalatu bat hautsi berri duenaren narritadura saihetsezina ulertzekoa baita, eta gainera telefono zerrendan bilatu du zenbakia, baldin eta telefonista zerrenda emateko gertu badago, Zorte txa... Buruz zekien, zenbat eta zenbaki gehiago buruz gogoratu, orduan eta harroago egoten zen, oroimena erakusteaz harro, oso oroimen ona du, Sara honek, eta beharrik, zenbakia bi aldiz errepikatu behar izan zuelako, hain nahasirik baitzebilen Raimundo Silva, lehen ez zuen non idatzi aurkitu, gero zifrak hartzean okertu zen, seia paratuz hirua zen tokian, garunak egiten ari zitzaion zalantza bat aztertzen ziharduen bitartean, geroxeago adierazi zuen zalantza hori, gauzari garrantzirik ematen ez dionaren tonuan, Baina hemendik ez badiozue hots egin deirik jaso ezin duelako izango da, noski, Nik ez diot hots egin, baina agian zuzendaritzatik bai, telefono zuzenaren bidez, telefono zuzena ez da telefonistarengandik pasatzen, telefono zuzenen bidez lasai asko hitz egin daiteke, Raimundo Silvak uste du gogoratzen duela zuzendari literarioaren bulegoan dagoen telefono zuzen bat.
|
|
Costarekin topo egitea ez zitzaiola laketuko pentsatu zuen, berarekin mintzatu behar izatea, entzutea, errietazko begirada jasan behar izatea, eta une hartan konturatu zen are gutxiago laketuko zitzaiola beste pertsona batekin topo egitea, Maria Sara doktorearekin, hain zuzen, zeina, unerik egokienean, hor baitator igogailuan, atean geldirik ikusiko zuen, nahita gelditu zela pentsa zezakeen, euriaren aitzakian elkarrizketa beste giro batean segitu ahal izateko, jatetxean, adibidez, gizonak gonbidatuko zuen, edo, hipotesi are beldurgarriagoa, kotxean etxera eramateko eskaintza egiten ahal zion, jarrera gizabidetsu eta eskuzabalarekin, ikusirik euria etengabe erortzen ari dela, ezta pentsatu ere, ez da inolako nekerik, sartu, sartu barrura, bestela txirriatu egingo zara. Egia esan Raimundo Sivak ez
|
daki
Maria Sara doktoreak autorik ote duen, baina aukera handiak daude autoa eduki dezan, daukan airea ez da engainagarria, pertsona modernoa eta zirt edo zartekoa da, nahikoa da bere keinu metodikoak ikustea, neurtuak, abiadura kaxa segundo zehatzean erabiltzen dakienaren keinuak dira, begi kolpe azkar batez distantziak eta maniobra egiteko tarteak neurtzen ohituta dagoenaren keinuak dira.... Igogailua gelditu zela entzun zuen, atzera begiratu zuen, arin, zuzendari literarioa zen, ateari eusten zion, Maria Sara doktorea pasa zedin, biak zetozen berriketa alaian, igogailuan ez zegoen beste inor, orduan Raimundo Silvak liburua jakaren eta atorraren artean sartu zuen, liburua babesteko erreflexua izan zen, euritakoa braust ireki eta etxeak igurtziz labain egin zuen, harrika uxatu den zakurra bailitzan, horixe zen bere gorputza, ihesean doan txakurra, buztana hanka artean, Elkarrekin bazkalduko dute, horixe, pentsatu zuen.
|