2000
|
|
Baina beno, kontua da pokerrean oso garai txarra ari nintzela pasatzen, eta Allis kabroi hori nire egoeraz aprobetxatu zela. Eta hala, herritar ugari biltzen zen gauero gure mahaiaren inguruan, partidak
|
ikusteko
irrikan. Eta madarikatu horrek, Allisek ezta?, ba madarikatuak, diot, denen aurrean kendu zidan neukan guztia:
|
|
Nahi gabeko oporretan, munduko erloju guztiak soberan nituen, baina banekien lokartzeko saio guztiak debalde izanen zirela. Edurne
|
ikusteko
irrikak are gehiago ernarazi ninduen. Ez nuen aitzakia handirik behar, jaiki, egunon erran eta harekin gosaltzeko.
|
2001
|
|
Eta egin nahi zuen gauza bakarra, bere andrakila altzoan hartu eta sofan eserita leihotik begira egotea zen. Aspaldiko partez bizilagunaren aurpegia
|
ikusteko
irrika sentitu zuen. Zein koloretako barruko arropa zeraman jakiteko irrika.
|
|
Indioek beraiek gurago dute telebisioa eta zinema ikustea. Orain kobren dantzak
|
ikusteko
irrika, ia turistek bakarrik izaten dute.
|
2002
|
|
Eta, nola arreba eta biok ama
|
ikusteko
irrikan baikeunden, biharamunean eskolan jai hartu, eta goizean goiz abiatu ginen, aitarekin batera, ospitalerantz. Ene bozkarioa, ama ikusi nuenean!
|
2004
|
|
Goizean umeak etorri dira, armozatu berri. Izango ziren hamar bat, bart gortinen atzetik imajinatutakoa hurbiletik
|
ikusteko
irrikan. Harri artera igo dira eta lerro luzea osatu dute, hamarreko lerroa, denak hondakinei eta azken garrei begira.
|
|
Eta esango duzu zelako lelokeria, eta bai, ze nik ez dakit non entzun nuen indiorik zegoenik ere, eta, baleude, zer egiten zuten nire etxean, indioak Italian, pentsa, luma handi horiekin eta Toskanan. Eta kontua da oraindik ere beldurra diodala ilunari, ze urteak dira gelako atea zabalik uzten dudala, egunen batean indioren bat nire gelara sartuko den esperantzarekin, ze behingoagatik indio bat
|
ikusteko
irrikan nago, baina keba, ez dator indiorik, eta gero eta beldur handiagoa ematen dit iluntasunak, ze ari naiz konturatzen ilunetan ez dagoela indiorik, eta horrek beldurra ematen dit, ze, indiorik ez badago, zer ote dago ilunetan ezkutatuta. E?
|
|
Aita oraindik lanean izango da, Madrilen, pentsatu du. Eta handik igaro den bakoitzean Martina ikusi du bere ametsetan, herrira uda pasatzen joateko maleta prestatzen, bera, Markos, berriz
|
ikusteko
irrikaz. Gau batez herriko Markosi eman zion musu hura berriz emateko irrikaz.
|
2005
|
|
Zortea izan du deitu dion egun berean lagunak arratsalde librea izatea. Argi dago hura ere urtebete koman emandako laguna
|
ikusteko
irrikan zegoela. Bihar goizeko bostetan jaiki behar du, lan egiten duen hotelean gosariak prestatu behar ditu eta.
|
|
Irene Karlota
|
ikusteko
irrikaz egoten zen. Karlotak udako oporrak gurasoen herrian pasatzen zituen eta Ireneri hiriko berriak helarazten zizkion; mutilekin motoan ibiltzen zirela, asteburuetan tenisean jokatzen zutela, dendarik denda ibiltzen zirela arropa probatzen, festetara joaten zirela...
|
2008
|
|
Kontzientzia inkontzientearen paradoxa baita bekatu ez den bekatua bekatu balitz bezala ikustea, eta bekatu dena bekatu ez balitz bezala, nork bere burua ahalik eta hobekien, ahalik eta apainen?
|
ikusteko
irrikak edo bultzatuta. Kontua da, baina, Natividadek ez zuela bekatu hura ikusten, kalonje jaunari luzatu ziòn bekatu zerrendan ez zion aipu txikienik ere egin bederen?, ahizparen aurkako bere jarrera hura bekatutzat hartzen ez zuen seinale.
|
|
Baina Natalia Gerardo
|
ikusteko
irrikan zegoen. Bi aldiz ikusi zuen maite zuèn mutila, lehenengo aldiz, etxean egin zutèn jaialdi gogoangarri hartan, eta, bigarrenez, isilpeko elkartzean?, baina bi ikustaldi haiek hirugarren bat eskatzen zuten, eta hirugarrenak munduko ikustaldi guztiak.
|
|
Ez zen hura bakarrik zihoàn lehen aldia, beste batzuetan ere joan baitzen: halakoetan, baina, hogeita hamar eguneko hilabetea hogei hogeita bost eguneko bihurtzen zuen sarri, hainbeste nagusitzen zitzaion, antza, bere alabak
|
ikusteko
irrika. Joan zèn egunean ere, halaxe joan zen markes jauna, ohiko erretolika bota ondoren:
|
|
Joera historiografiko horrek ezaugarri batzuk ekarri ditu berarekin: euskal nazioaren ustezko asmatzailearekiko obsesioa, jatorrizko asmatze prozesua zehatz mehatz aztertzeko eta geroko euskal abertzaletasunaren gaitz guztiak (eta ez dira gutxi) ustezko jatorri horretan kausitzeko joera, euskal kulturaren parte handi bat jatorrizko asmatze/ gezur horrek kutsatuta
|
ikusteko
irrika, eta abar. Hitz batean, Euskal Herria Sabino Aranaren amesgaiztoa da (edo, gehienera jota, Sabino Aranaren amesgaiztoa, ETAk eguneratua).
|
|
Ez zen hartan lehena. Kontzientzia inkontzientearen paradoxa baita bekatu ez den bekatua bekatu balitz bezala ikustea, eta bekatu dena bekatu ez balitz bezala, nork bere burua ahalik eta hobekien –ahalik eta apainen–
|
ikusteko
irrikak edo bultzatuta. Kontua da, baina, Natividadek ez zuela bekatu hura ikusten –kalonje jaunari luzatu ziòn bekatu zerrendan ez zion aipu txikienik ere egin bederen–, ahizparen aurkako bere jarrera hura bekatutzat hartzen ez zuen seinale.
|
|
Ez zen hura bakarrik zihoàn lehen aldia, beste batzuetan ere joan baitzen: halakoetan, baina, hogeita hamar eguneko hilabetea hogei hogeita bost eguneko bihurtzen zuen sarri, hainbeste nagusitzen zitzaion, antza, bere alabak
|
ikusteko
irrika. Joan zèn egunean ere, halaxe joan zen markes jauna, ohiko erretolika bota ondoren:
|
|
Baina Natalia Gerardo
|
ikusteko
irrikan zegoen. Bi aldiz ikusi zuen maite zuèn mutila –lehenengo aldiz, etxean egin zutèn jaialdi gogoangarri hartan, eta, bigarrenez, isilpeko elkartzean–, baina bi ikustaldi haiek hirugarren bat eskatzen zuten, eta hirugarrenak munduko ikustaldi guztiak.
|
2010
|
|
Bigarren egonaldian lagun egin genuèn doña Gertrudis maistraren etxean geunden, gosaldu berriak; zu gehiago zinen egoteko gizona ibiltzekoa baino, baina egun hartan urduri antzean ikusi zintudan;. Zergatik ez dugu bueltatxo bat egiten, ea zeruko beste berriren bat badagoen??? galdetu zenidan serio, gibel asmorik gabe, ustez, zure konbertsioaren lehen zantzutzat hartu nahi izan nuen seriotasun hura, hara noraino itsutzen ninduen zu konbertitua
|
ikusteko
irrikak!?, eta hala, hiru anai arrebok kanporako bidean jarri ginen?
|
|
Halako batean, zalaparta entzun zen eskaileretan behera. Barroteetara gerturatu zen Amaia, ama
|
ikusteko
irrikaz, baina, horren ordez, inolaz ere espero ez zituen National Geographic eko bi kazetariak ikusi zituen, Press txarteltxoa oraindik zintzilik. Eskaileretan behera egiten zuten bitartean, Uribe komisarioarekin komunikatu nahian ari ziren.
|
|
...etxean geunden, gosaldu berriak; zu gehiago zinen egoteko gizona ibiltzekoa baino, baina egun hartan urduri antzean ikusi zintudan;" Zergatik ez dugu bueltatxo bat egiten, ea zeruko beste berriren bat badagoen...?" galdetu zenidan serio, gibel asmorik gabe, ustez —zure konbertsioaren lehen zantzutzat hartu nahi izan nuen seriotasun hura, hara noraino itsutzen ninduen zu konbertitua
|
ikusteko
irrikak! —, eta hala, hiru anai arrebok kanporako bidean jarri ginen...
|
2011
|
|
Koskortu nintzelarik lagun bat aurkitu nuen osaba Karlosengan. Madrilgo hiria ostera
|
ikusteko
irrikatan zegoen beti, eta hamaikatxo aldiz agindu zidan eramango ninduela hazitakoan. Baina berak noiz eramango zain egon gabe heldu nintzen ni neu Madrila, jakina, eta neuk kontatu behar izan nion aspaldi ikusi ez zuen hiritzarra zertan zen.
|
2012
|
|
Andreasek ez zion emailari erantzun, baina erakusketa
|
ikusteko
irrikan zegoen. Zer aldatu ote zuten bera joan zenetik?
|
|
Horrela, noizean behin itsasaldi txikiak egiten nituen, baina ez nintzen inoiz uhartetik asko urrutiratzen, ezta errekatik ere. Baina azkenean, nire erreinu txikiko ingurua
|
ikusteko
irrikaz, bidaldi luzeagoa egitea erabaki nuen, eta horretarako ontzia janariz hornitu nuen. Hartu nituen bi dozena garagar opil, opiltxo esan nuke zehatzagoa izateko?, buztin ontzi bat arroz lehor, askotan jaten bainuen?, ron botila txiki bat, ahuntz erdia eta sutautsa eta munizioa ahuntz gehiago hiltzeko; eta, lehen esan dudan bezala, marinelen kutxetatik atera nituenetako bi longain handi, bata azpian jartzeko eta bestea gauean neure burua estaltzeko.
|
|
Zeharo nekatuak geunden Glumdalclitch eta biok; marranta pixka bat nuen nik, baina neskato gaixoa hain gaizki zegoenez, ezin zen bere gelatik irten. Itsasoa
|
ikusteko
irrikatan nengoen, hura izango baitzen nire ihesbide bakarra, noizbait halakorik egokitzen bazitzaidan. Nengoen baino okerrago agertzeko plantak egin nituen, eta itsasoko aire freskoa hartzera joateko baimena eskatu nuen, oso maite nuen eta batzuetan ni zaintzeko ardura izaten zuen gorte mutil batekin.
|
2013
|
|
Bazegoen ehiztari taldean besteak baino lotsatiagoa zèn gizon bat, une hartan, edo gehiegi edan zuelako, edo beste pelikula bat
|
ikusteko
irrika nagusitu zitzaiolako, zer, berak ere amets egiten bazuen behingoz film pornografiko bateko protagonista izan zitekeela???, lotsa galdu eta halaxe esan zuena:
|
|
«Darcy jauna bere arreba
|
ikusteko
irrikatan dago, eta, egia aitortu behar badizut, guk geuk ere hutsa behar genuke bera bezain gogotsu egoteko. Hala edertasunez nola dotoreziaz edo dohainez, ez dut uste Georgiana Darcyk parekorik izan dezakeenik, benetan; eta Louisa eta biok geure baitan zaintzera ausartu garen esperantza batek handiagotu egin du, beste gauza interesgarriago bat bihurtu arte, Georgianak biongan ernarazitako oniritzia, eta esperantza hori hauxe da, Darcy andereñoa etorkizuneko egunen batean geure ahizpa izatea.
|
|
–Arren, esaiozu zure arrebari bera
|
ikusteko
irrikatan nagoela.
|
|
Bere gutunean agertzen den morroikeria eta buruiritziaren arteko nahasketa horrek itxaropen ederrak sortzen ditu. Bera
|
ikusteko
irrikatan nago.
|
|
Gardiner jaun andereentzat Bingleyk ez zuen Elizabethentzat baino interes gutxiago. Aspaldidanik zeuden bera
|
ikusteko
irrikatan. Aurrean zeukaten taldea arreta pizteko modukoa zen, horixe baietz.
|
|
Haren nasaiera eta umore ona areagotu egin ziren. Philipstarrak, Lucastarrak eta beste auzo guztiak
|
ikusteko
irrikatan zegoen, eta haietako bakoitzak «Wickham anderea» esan ziezaion desiratzen; eta, bitartean, Hill anderearengana eta bi neskameengana joan zen bazkaldu eta gero, eraztuna erakutsi eta bere ezkonberritasuna harrotasunez paseatzeko.
|
|
Bazegoen ehiztari taldean besteak baino lotsatiagoa zèn gizon bat, une hartan, edo gehiegi edan zuelako, edo beste pelikula bat
|
ikusteko
irrika nagusitu zitzaiolako –zer, berak ere amets egiten bazuen behingoz film pornografiko bateko protagonista izan zitekeela...? –, lotsa galdu eta halaxe esan zuena:
|
2014
|
|
Anbroxio eta Felisa bertze mundu batean zeuden, beraz, inguruan gertatzen ari zenaz ezaxola. Ondorioz, koadroa
|
ikusteko
irrikaz atzetik zain zituztenak urduri jartzen hasi ziren, baita protestaka ere, handik gutira:
|
2015
|
|
Ezkerreko hanka laburragoa balu bezala ibiltzen zen, pauso bakoitzean sorbalda ezkerraldera jaitsiz, baina dena geldotasun arraro batekin, eskuineko hankarekin pausoa luzatzean zapaldu behar zuen lurrari errespetua balio bezala. Aurkikunde miresgarri batek sortzen duen zirrararekin begiratzen nion, baina, denbora luzez
|
ikusteko
irrikaz egon garena agertzen zaigunean jasotzen dugun inpresio argigarria sentitu beharrean, gauean nigana hurbiltzen ikusten nituen bi itzal haiek misterioa areagotu baizik ez zidaten egiten. Kanal ertzetik segitu zuten kanalaren ahoa zabaltzen zen punturaino, eta han, zubi aldera begiratu ere egin gabe, jiratu eta pagadirako bidea hartu zuten.
|
|
Arratsaldeko lehen orduan, bazkari arin baten ondoren, portura jo nuen zuzenean. Urduri sentitzen nuen neure burua, Evening Staren silueta berriz
|
ikusteko
irrikan. Baina, ordua iritsi zenean eta ontziratzeko kaira jo nuenean, beste zerbaitekin egin nuen topo.
|
|
Oskarbi argitu du egunak Steingrimsfjordur badia zabalean, eta lehen eguzki izpiak ekialdetik agertu direnerako, bi talaiari zain dira fiordoaren gaineko Baejarfell mendian, lehen baleak
|
ikusteko
irrikan. Urrutiko ikuspegia eskaintzen du fiordoen gaineko bazter menditsuak eta, laino faltan, ikusmena bikaina da egunsentian.
|
|
Martin eta Pedroren emazteekin ere behin baino gehiagotan elkartu da, baina min handiagoa hartzen du halakoetan. Haien aurpegiak etsipenaren seinale dira, eta bera itxaropen beharrean dago, argiren bat
|
ikusteko
irrikan, txikia izanik ere, iluntasuna urratuko duela sinetsi ahal izateko.
|
|
Bihotzak salto txiki bat eman dio erantzungailuan Sararen ahotsa laissez votre message après le piiiiii esanez aditzean. Dios, bera
|
ikusteko
irrikan dago. Mezu labur bat baino ez dio laga hala ere.
|
|
Futbol zelaiaren inguruan korrika, harmailen paretik igarotzen ari ziren une horretan. Zaletasunak baino gehiago jakin minak erakarritako zenbait lagun bildua zen hesien aurka, bezperan Poloniako kopa txapelduna garaitu zuen taldea
|
ikusteko
irrikaz. Melchor Alegria eta Irezabal gorago eserita zeuden, elkarren artean eztabaidan, ohi bezala.
|
|
Eta barrez lehertzen dira denak, umekeria horiek betiko atzean utzi dituztela-eta pozik eta harro. Baina, hala ere, irudien gosea dute dagoeneko, fikziozko istorio bat
|
ikusteko
irrika, dela westerna dela amodiozkoa, eta horregatik geratu dira apur bat zapuztuta pelikularik ez baina diapositiba saio bat eskainiko dietela jakindakoan. –Filminak?, Frai Joxeren hitzetan.
|
|
Aipatu nizkion Oteiza eta hamalau apostoluak, eta Saenz de Oizaren arkitektura eta Txillidaren ateak eta Basterretxearen kripta. Bere begiz
|
ikusteko
irrikaz gelditu zen.
|
|
Lehenengo egun hartan bikote bakarra ikusi arren, laster ohartu nintzen Bavaria-ko (halako izena baitzuen garagardotegiak) terrazako mahaiak xake jokalari anitzen ohiko biltokia zirela. Erran bezalaxe, luze gabe partidak bertatik bertara
|
ikusteko
irrika neurezko uzkurtasun eta lotsari nagusitu zitzaien eta, laster, mahaien ondoraino hurbiltzeko behar besteko kemena bildu ahal izan nuen. Jokalari gehien gehienak zahar jendea ziren, goiz (eta, beldur naiz, egun) osoan Gurutze Gorriak eta amerikar armadak banatzen zituzten jakiak bildu beste egitekorik ez zutenak.
|
|
–Bai, maitea. Zu
|
ikusteko
irrikan nengoen! Ezin dut eta zu gaberik bizi?
|
|
Horregatik, egun osoko txangoa antolatu zuten. Donostiako Aquarium berritua ikustera joango ziren goizean, marrazoak
|
ikusteko
irrika zuen; azkenik ikusiko zituen gertutik telebistako dokumentaletan horrenbeste bider miretsitako animalia harrigarri haiek?. Parte Zaharrean bazkalduko zuten gero, eta iluntzerako etxera.
|
2016
|
|
–Hura ere zu
|
ikusteko
irrikaz, laster etorriko da, erantzun zion Karmenek, semearen begirada saihestuz?. Kafea hartuko duzu, ezta, Berta?
|
2017
|
|
Eta gu
|
ikusteko
irrikan, zer ikusiko genuen ondoegi ez bagenekien ere; beldurra ere ematen zigun arren, beldurra baino handiagoa baitzen ezkutaturiko hori jakiteko gogoa. Edo bestela, gure zitalkeria estalia zen haren zitalkeria ageria behar zuena, nola edo hala kanpora atera ahal izateko.
|
|
Astelehenean supermerkatura jaitsi nintzen nire maitea
|
ikusteko
irrikan, eta zalantzan senarraren engainuaren berri emango nionetz. Hura izan zitekeen nire aukera, leihoetako joko tristea uzteko aukera, eta batez ere maite nuen emakumeari hurbiltzekoa.
|
2018
|
|
Ika mika hartan parte hartu ez zuten bakarrak Sua eta Eskularru beltzak taldeko kideak izan ziren. Haiek guztiak emozioak jota zeuden, urduri, lagunak
|
ikusteko
irrikaz, zer esango zieten pentsatzen, berriz ikusteaz eta elkarrekin egoteaz zenbat pozten ziren azaltzeko prest.
|
2019
|
|
Besoa luzatu eta eskuan harturik, zorrotz begiratu ostean, buruari batera eta bestera eragin eta ahoa okertu zuen, egindako lanak erabat asebeteko ez balu bezala. Gero, erraldoi bizardunari luzatu zion, eta hark bi hatzekin hartu zuen, kontu handiz eta
|
ikusteko
irrikan.
|
|
Emozioz gainezka, Martin irudikatu nuen hariaren bestaldean. Pentsatu nuen, telefono zenbakia nola arraio lortu ote zuen arrapataka azalduko zidala lehendabizi, eta gero, bere damua nabarmenduko lukeen tonuan, barkamena eskatuko zidala, ni berriz
|
ikusteko
irrika aitortuko, bere portaera kaxkarraren arrazoiak emango, itzul nendin erregutuko. Bizitzak Errezil sagarraren zaporea zuen une hartan:
|
|
–Ea ba, motel, heldu hortik eta has gaitezen lanean eguna argitu baino lehen; bestela gau osoa berriketan pasako diagu. Gainera, kapera nolakoa den
|
ikusteko
irrikatan nagok.
|
2023
|
|
Begi txikiek nola begiratzen zioten
|
ikusteko
irrikaz inguratu zitzaion. Manexek irribarre egin zion parera iritsi eta txartela hartzeko eskua luzatzearekin batera; halako konplizitate keinu bat.
|